2011
|
|
–Carlos esaten zioten gizonak bazekien itsaso izoztua amets irudi bat besterik ez zela, eta bazekien ere, zeren halaxe adierazten baitzion zakarki
|
bere
kontzientziaren ahotsetako batek?, ez zuela lozorro hartan jarraitu behar, edo areago, jaiki egin behar zuela etzanda zegoen sofatik eta hoteleko behe saloira jaitsi han bere adiskideekin biltzearren, hain zuzen ere iluntzen ari zuelako eta hastear egongo zelako astelehen hartan, ekainak 28, 1982, poloniarrek jokatu behar zuten finalerdietako partidua. Ordea, ametsean ikusten zuen itsaso izoztuak harritu egiten zuen bere zerebroaren zati erabat esnatu gabekoa, eta zati horrek begiak itxita jarraitzeko gogoa sortzen zion erorketa inpresio atsegin baten bitartez; iruditzen zitzaion itsasora erortzen ari zen harria zela, asteroide baten antzeko zerbait edo, eta ur izoztuek, auskalo zein paradoxaz, epeltasun goxo bat gordetzen zutela beraien baitan, eta prest zeudela izotz geruzan zuloa egiteko bera handik barrena murgil zedin.
|
2016
|
|
Carlos esaten zioten gizonak bazekien itsaso izoztua amets irudi bat besterik ez zela, eta bazekien ere zeren halaxe adierazten baitzion zakarki
|
bere
kontzientziaren ahotsetako batek, ez zuela lozorro hartan jarraitu behar, edo areago, jaiki egin behar zuela etzanda zegoen sofatik eta hoteleko behe saloira j aitsi han bere adiskideekin biltzearren, hain zuzen ere iluntzen ari zuelako eta hastear egongo zelako astelehen hartan, ekainak 28, 1982, poloniarrek jokatu behar zuten finalerdietako partidua. Ordea, ametsean ikusten zuen itsaso izoztuak harritu egiten zuen bere zerebroaren zati erabat esnatu gabekoa, eta zati horrek begiak itxita jarraitzeko gogoa sortzen zion erorketa inpresio atsegin baten bitartez; iruditzen zitzaion itsasora erortzen ari zen harria zela, asteroide baten antzeko zerbait edo, eta ur izoztuek, auskalo zein paradoxaz, epeltasun goxo bat gordetzen zutela beraien baitan, eta prest zeudela izotz geruzan zuloa egiteko bera handik barrena murgil zedin.
|
|
Ez al dago ba sanatorio psikiatriko batean?", entzun zuen orduan bere baitan.
|
Bere
kontzientziaren ahotsetako bat zen, denen artean desatseginena. Carlosek burua astindu zuen:
|
2022
|
|
Artikulu hauek osatzerakoan, legegileek, esate baterako, ofizial bat kolpetik erotu eta bere mendekoei beste ofizial bat erailtzeko agintzen dion kasua zeukaten gogoan. Tankera horretako juizio batean, berehala ikusiko litzateke, eta ezin argiago, soldaduari ez zitzaiola eskatzen galde egiteko
|
bere
kontzientziaren ahotsari, edo" giza kontzientzia orotan, baita lege liburuetan adituak ez direnengan ere, sakon sakonean dagoen zuzentasunaren senari... begia itsua eta bihotza harrizkoa eta usteldua ez badago". Aitzitik, araua eta arauaren salbuespen deigarri bat bereizteko gai izango zela soldadua espero izango zen.
|