Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2003
‎Nik ukatu egin diot beti hori, ez baitut inoiz izan emakumeei aurrez aurre begiratzeko ohiturarik, ez behintzat horren lotsagabeki, eta are gutxiago egiten baitut onespen keinurik. Ez nekiela, esan omen nion, zergatik egiten zitzaidan bera hain erakargarri eta horrek erakargarriago egiten zuela oraindik eta misterio guztiak erakargarri zaizkigun neurrian ez nekiela dagoeneko, jarraitu omen nuen, zer egiten zitzaidan erakargarriago, bera ala bere misterioa. Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan, eta nik erakargarritasunekin segitzen omen nuen esaldiak gero eta gehiago trabeskatuz, ideien anabasa bat egiteraino.
‎Ni Süskind en Zommer izeneko pertsonaiarekin gogoratzen nintzen, egun osoa Oberneseeko lakuaren bueltan kerarik egin gabe ibilian, Monika ere sosegurik aurkitu ezinik ibiltzen baitzen etxean barrena, sukar antzu eta galgarri baten mendeko, eta tarteka, ordenagailuaren aurrean eseri eta esaldi batzuk idazten hasten zelarik, aise eta jarraian aterako zitzaiola ematen bazuen ere, ez zen horrelakorik gertatzen eta idatzitako lerro apurrak ezabatu ondoren berriro altxatu ohi zen ibiliari ekiteko. Max Frischek bakarrik lasaitzen zuen eta haren nobela bat eskuetan zuela egongelako bere besaulkian esertzen zelarik baretzen zitzaion arnasa, loratzen zitzaion irribarrea, berak hain suharki bilatzen zuena idazle horrengan esanik aurkituko balu bezala.
‎Baina urduri zegoen, batez ere, Rakel berarekin zihoalako. Bera hain denbora gutxian lasai eta nerbioso, pozik eta triste, alai eta haserre jartzeko gai izan zen emakume bakarra zelako. Anaren antzik bazuen Rakelek.
2004
‎eta antzeko komentarioak entzun behar izan genituen ahoa bete kaktus eta erreakzionatzeko ere ezgauza geratu ginenok. Ez nabilela beraz hain desbideraturik Arizonaz, kaktusez eta indioez mintzo naizenean. Auzo lotsak erre zizkigun barrenak.
2006
‎Nahasirik zegoen, eta batez ere triste sentitzen zen. Izugarria zen aitona Matias urte haietan guztietan beragandik hain hurbil bizi eta sekula harekin elkartu edo hitz egin nahi ez izana. Anek hasperen egin zuen.
‎Bestalde, gogoz kontra bazen ere, aitortu behar zuen argazki albumak hunkitu egin zuela. Nola salatu behar zuen berari buruzko hain oroigarri ederrak gordetzen zituen gizona. Aukera bat eman behar zion.
2008
‎Halabeharrez jan zuen, azkenean. Izan ere, markesa anderea, alaba berean hain tematuta ikusi zuenean, doña Normarekin bildu zen; gero, bakoitzak puntu egiteko orratz luze bat hartu, alabaren gelan sartu, ohearen alde banatan paratu, eta honela esan zion alabari:
‎Autotik kanpo eta egun argitan arrotza egin zitzaidan Natalieren ondoan ibiltzea, haren aldaken kolpeak nireen kontra sentitzea eta jendearen begietan( bera hain eder eta gazte, nik burua urdindua) bekaizkeria, harridura edo gaitzespenaren zantzuak irakurtzea. Seguru nengoen, begiratzen zigutenek, noski, maitale gisa ikusten gintuztela.
‎Hori pentsatu omen zuen. Geroago, hiria erakutsi, alde zaharreko terraza batean solasean jardun eta hotel bat bilatzeko asmotan altxatu ginenean, gerritik heldu omen nion, hain irmo eta aldi berean hain txeratsu, non biolin bat ere horrela sentituko zela pentsatu baitzuen, berak hainbeste miresten zituen jotzaileen eskuetan. Burutazio horrekin, jotzaile baten eskuetan biolina sentitzen zela pentsatuz alegia, egin omen zuen tarte bat, zeharkatu omen genuen kale bat, noiz askatuko nuen beldurrez, eta han bertan erabaki omen zuen nirekin geratuko zela.
‎Halabeharrez jan zuen, azkenean. Izan ere, markesa anderea, alaba berean hain tematuta ikusi zuenean, doña Normarekin bildu zen; gero, bakoitzak puntu egiteko orratz luze bat hartu, alabaren gelan sartu, ohearen alde banatan paratu, eta honela esan zion alabari:
2009
‎Anak ezin zuen ulertu berak hain azkar eta erraz lortutakoa (autobus baten atzeko partean, gauerdi subtropikalean) halako pairamena suertatzea beste batzuentzat. Kuriositate handiz irakurtzen zituen mezu horiek guztiak, sinesgaitzak egiten zitzaizkion.
‎Nik ere bai. Batez ere, berak hain gustuko zuen taberna alua aipatu behar izana. Aiparazi izana.
‎Domingok zapuztua behar zuen maila batean, izeba Ernestinari emandako hitza jan zuelako, baina zer egin behar zuen berak, baldin eta, neurri guztiak hartu arren, anai arrebetako batek ikusi bazuen, eta zer, baldin eta bere baitan hain errotua bazuen, bestalde, bere anai arrebei eta mundu osoari egia esateko gogoa, orduantxe egokitu baitzitzaion asmo hura gauzatzeko aukera ere!
‎Haren maiteak ez zuen hain suhar ematen. Gutitan begiratu didate hain azpitik eta aldi berean hain zorrotz.
‎Domingok zapuztua behar zuen maila batean, izeba Ernestinari emandako hitza jan zuelako, baina zer egin behar zuen berak, baldin eta, neurri guztiak hartu arren, anai arrebetako batek ikusi bazuen, eta zer, baldin eta bere baitan hain errotua bazuen, bestalde, bere anai arrebei eta mundu osoari egia esateko gogoa... orduantxe egokitu baitzitzaion asmo hura gauzatzeko aukera ere! Horregatik egin baitzuen Domingok, beharbada, irri; are gehiago:
2011
‎Sukaldeko harraskan ere izango nituen ontzi zikinen batzuk, eta pizza lehorturen bat ere bai beharbada mahaiaren gainean bere kartoizko estalkian erdi ezkutaturik, baina izango nuen horiek erretiratzeko astia goizaldean ere, gauzak ondo bidean oheratzera iristen baginen behintzat, emakume batekin oheratu naizen aldi bakanetan oso goiz esnatzen bainaiz, ohitura faltagatik seguru asko. Lo dauden bitartean begira egotea gustatzen zait gainera, hain gertu eta aldi berean hain urrun, ez baitago loa baino lurralde urrunagorik. Badaude begiratu hutsarekin esnatzen diren emakumeak ere.
‎Jangelara jaisten bagara eten egingo gaituzte, eta, gainera, musika penagarria da. . Aurreko gauean berak hain gogotsu goraipatu eta txalotutako musika!?. diogu elkarri entzun.
2012
‎Eta ez nekien zerk eraginda: aitaren itzulerak sortu zuen tsunamiak edo, besterik gabe, bera hain arretatsu izateak.
‎Bestalde, irlako gauza interesgarri guztiak ikusi ondoren, handik irteteko irrikatan nengoen, oso aspertua bainindukan jende hark. Egia esateko, apartak ziren nik asko estimatzen ditudan bi zientziatan, eta ez naiz zeharo ezjakina berorietan, baina aldi berean hain sorgortuak eta murgilduak zeudenez gogoetan, sekula ez dut topo egin hain lagunarte desatseginarekin. Emakume, merkatari, astintzaile eta gorte mutilekin bakarrik hitz egin nuen han eman nituen bi hilabeteetan, eta beronengatik biziki gorrotatua izan nintzen azkenerako, nahiz eta jende harengandik bakarrik har nezakeen zentzuzko erantzunik.
‎Baliteke irakurleak galdetzea nola erabaki nuen neure espezie berekoei buruz hain garbi hitz egitea, bestela ere, haien yahoo eta nire artean zegoen antz osoarengatik, giza espezieari buruzko iritzirik txarrena zertzeko prest baitzeuden haiek. Baina argi eta garbi aitortu behar dut, lauhazkako bikain haien bertute ugariek, giza ustelkeriaren aurrez aurre jarrita, hainbesterainoxe zabaldu zizkidatela begiak eta ulermena, ezen oso era ezberdinean hasi bainintzen ikusten gizonaren ekintzak eta grinak, eta neure espeziearen ohoreak trikimainarik ez zuela merezi pentsatzen ere hasi nintzen; gainera, ezinezkoa zitzaidan honela hastea ugazaba bezalako bereizmen zorrotzeko pertsona baten aurrean, egunero ikusarazten baitzizkidan neuregan milaka akats, nik aurrez batere ohartu gabeak, eta guregatik balitz sekula ez liratekeenak giza miserien artean sartuko.
‎Zenbat eta gehiago ematen zitzaion batari, hainbat eta arbuiatzenago zuen bestea; sekula ez zitzaion iruditzen Charles hain gogaikarri, behatzak hain karratuak zituenik, izpirituz hain soraio, moldez hain arrunt nola Rodolpherekin egon ondoren, biak elkarrekin aurkitzen zirenean. Halakoetan, emaztearena eta bertutetsuarena egin ahala, garretan pizten zen ile beltzak bekoki brontzeaturantz kiribil batean bihurkatzen zitzaizkion buru hartaz pentsatzean, aldi berean hain sendoa eta hain lerdena zen gorputz hartaz, azken finean, gizon hartaz, zeinak hainbesteko esperientzia baitzeukan arrazoian nola oldarra irritsean! Azazkalak zizelari baten arduraz limatzen bazituen, harentzako zen, eta baila larru-azal gainean nahiko cold cream sekula ez izatea, eta musuzapietan nahiko patxuli ez izatea ere.
‎Bere burua torturatzen zuen, hari bere deklarazioa egiteko moduaren bila; eta, hark atsegin ez izateko beldurraren eta bera hain koldar izateaz lotsaren artean betiere zalantzan, negar egiten zuen etsipenez eta desiraz. Gero delibero kaliputsuak hartzen zituen; gutunak idazten zituen eta urratu egiten zituen, gibelatzen zituen geroko geroka luzamendutan ibiltzen zen.
‎Bere adats beltz, bere begi handi, bere sudur zuzen, bere txori ibilkerarekin, eta beti isilik orain, ez al zirudien ba bere bizialdia doi doi ukituz iragaiten ari zela, eta bere bekokian gorengo predestinazio baten aztarrena zeramala? Hain triste eta hain nare zegoen, aldi berean hain ezti eta hain eleurri, non bere alboan xarma izoztu batek harrapaturik sentitzen baitzinen, elizetan marmolen hotzarekin nahasturiko lore usainaren pean zirraratzen den bezala. Besteak ere ez ziren libratzen liluramendu honetatik.
‎Egun luzea izan zen, biharamunekoa. Bere jardintxoan paseatzen ibili zen, bidatz beretarik iraganez eta itzuliz, loresailen aurrean, kereten aurrean, igeltsuzko apaizaren aurrean geldituz, berak hain ongi ezagutzen zituen garai bateko gauza hauek guztiak liluraz begiztatuz. Bai urrun iruditzen zitzaiola, dagoeneko, dantza hura!
2013
‎Aita etxetik joan zenean, bereizketei buruzko liburuak apika lagungarriak izango zirela pentsatzen hasi nintzen, banandutako bikoteen seme alaben jarrerei buruz milaka liburu egongo ziren-eta idatzita; askotan, beste batzuen lumatik edo ahotik datorrenak niretzat ezezaguna zen egoera harentzako erantzunak aurkituko zizkidala pentsatu nuen, eta agian segurtasun gehiago emango zidala edo bestela efektu psikologiko lasaigarri bat lortuko nuela. Hala ere, Jorge Bucayren gogoetek ez ninduten guztiz konbentzitu, hausnarketa herdoilduak iruditzen zitzaizkidan batzuetan, jeneralizatu ezin daitezkeenak, eta espiritualtasunarekin zerikusia zuten eremuetan galduta sentitzen nintzen, berarentzat hain bistakoak ziren erreakzioak ulertzeko eragozpen izugarriak nituela. Baina, kostatako irakurketa batzuei esker, edo bestela sen onak ere horrela dioelako, orduan konturatu nintzen banantzeko erabakiak beranduegi hartu ohi direla, bietako batentzat zoriontsu izan ez zen garaia bestearena baino luzeagoa izango zelako, eta badagoela horrelako joera bat sufrimendua alferrik luzatzeko, ondo ez egotea inork merezi ez duenean.
‎Haiei esker zen herrian ezaguna, haiei esker egin ahal izan zuen fortuna txiki bat, haiei esker zen zèn guztia: behar zuen berarekin hain zintzo portatu zirenei era maltzur eta desegoki hartan ordaindu zienak, putz ustel bat lurrinik onenaren truke?!
‎–Nire aita da baina zeinen ezberdinak garen, ni hain lotsatia eta bera hain, jendetasun handikoa, esan zuen eta azken hitz hori aurkitzeko ahalegin bat egin zuela zirudien.
‎Ez nuen papista tzar ero horrekin borrokatu nahi. Jakin nahi nuen nondik aterea ote zuen jakinduria hori guztia nire erresumaz hainbertze eta aldi berean hain guti zekienak.
‎Agerrek egun gutiren buruan jakin zuen nor zen Saint Denis karrikako etxearen jabea, berarekin hain ezaxola jokatu zuena: Verneuilgo kondesa, Épernongo dukearen amorantea.
‎Hainbeste hilabetez berarekin maiteminduta egotea! Bere adiskideari Janerekin ezkontzea galaraztera eroan zuten eragozpen guztiak gorabehera, eta eragozpenok bere kasuan pareko indarraz, gutxienez, agertu behar zirelarik, Darcy jauna berarekin hain maiteminduta egotea, ezkondu gura izateraino maiteminduta! Ia ia sinestezina zen!
‎–Ez nuen uste Darcy jauna horren gaiztoa zenik. Inoiz gogoko izan ez dudan arren, ez dut sekula berataz hain gaizki pentsatu. Uste nuen bere hurkoak, oro har, mespretxatu egiten zituela, baina ez nuen susmatzen halako mendeku maltzurra egiteraino, halako bidegabekeria eta bihotz belzkeriaraino behera zitekeenik!
‎–Ez, esan zuen aitak?, hamar mila libra baino penike laurden bat gutxiagogatik hartzen badu Lydia, Wickham babo hutsa da. Damu handia izango nuke berataz hain txarto pentsatzea, gure harremanaren hasiera hasieran.
‎Edozelan ere, Elizabeth ez zen sekula itsu egon bere aitak senar gisa erakusten zuen jokabide desegokiaren aurrean. Minez ikusi zuen betidanik; baina aitaren dohainekiko begirunez, eta bera hain amultsu hartzearen esker onez, hori guztia ahaztera saiatzen zen, ez ikusia egitea ezina bazitzaion ere. Bere anderea alaben aurrean barregarri utziaz, Bennet jaunak ezkontidearekiko eginbidea eta dekoroa zapuzten zituen eten barik, eta Elizabethek ahaleginak egiten zituen portaera hain itsusgarri hori bere pentsamenduetatik ezabatzeko.
‎Garbitasun, ohore eta interesaren kontrako laido handiegia da hori Wickhamek egiteko. Ezin dut berataz hain txarto pentsatu. Horretarako gauza dela iruditzen al zaizu zuri, Lizzy?
‎–Jakin dakit, bai, arrapostu zion Elizabethek, gorrituta?. Lehengo egunean esan nizuen zein deungaro jokatu zuen Darcy jaunarekin; eta Longbournen azkenekoz izan zinenean, zuk zeuk entzun zenuen Wickham zelan mintzo zen berarekin hain barkabera eta hain eskuzabala izan den gizonaren gainean. Eta badira beste gorabehera batzuk, kontatzeko askatasunik ez... kontatzea merezi ez dutenak; baina Pemberleyko familia osoaz ezin konta ahalako gezurrak esan ditu.
Berak hain lan gutxi egin behar izatea ere ustekabea izan zen, oso ondo etorria gainera; izan ere, une horretan bere gogo nagusia arazo horretan ahalik eta ardura gutxien izatea zen. Alabaren bila ibiltzean hartutako lehen amorrualdiak pasatuta, bere ohiko sorgortasunera itzulia zen berez berez.
‎Haiei esker zen herrian ezaguna, haiei esker egin ahal izan zuen fortuna txiki bat, haiei esker zen zèn guztia: behar zuen berarekin hain zintzo portatu zirenei era maltzur eta desegoki hartan ordaindu zienak, putz ustel bat lurrinik onenaren truke...!
2014
‎Iñaki harritu egiten da hostoak karraskatzean eta murtxikatzean ateratzen duten zarata bolumenarekin: sinesgaitza da hain baraila txikiek holako soinua sortzea, hain gardena eta aldi berean hain monotonoa. Beste sorpresa gorozkiak dira, harrek ezin sinetsizko ugaritasunarekin sortzen dutena:
‎Egia esateko, ez nuen sinesten, baina amorrua ematen zidan Dani, bera hain zuzen ere, etorkizuna osorik aurrean zeukan mutiko eder hori, bere burua era horretan zigortzen ikusteak. Eta dena gidari txar baten erruagatik.
‎Warren McIntyre zorigaiztoko mutil horietako bat zen, eta Yale-n ikasten zuen interes handirik gabe; zigarreta bat bilatu zuen esmokinaren poltsikoan, eta osteratxo bat egin zuen terraza zabal eta erdi ilunean, non bikoteak han hemenka baitzeuden mahaietan argiontzi zintzilikatuzko gaua hitz lausoekin eta irri nahasiekin betetzen. Noiz edo noiz agur egiten zien buruaz beren baitan hain bilduta ez zeudenei, eta bikote baten ondotik pasatzen zen aldiro istorioren baten pasarte erdi ahaztua gogoratzen zuen, hura ez baitzen hiri handia, eta guztiek zehatz mehatz ezagutzen baitzuten beste edonoren iragana. Han ziren, esaterako, Jim Strain eta Ethel Demorest, hiru urte zeramatzatenak elkarri ezkon hitza emanda, besteren isilean.
‎Jadanik ez zen gaztea, ez zeukan hainbeste pentsamendu eta amets eder lagun. Jakin bazekien Helenek ez zuela nahi izanen bera hain bakarrik egotea.
‎Botere otomanoa Greziako askapen borrokarekin (1828/ 29) ahuldua zegoela profitatuz, Frantziak Aljeria okupatu eta Afrika mediterranearra, Egipto bereziki, bere influentziaren pera bildu zuen. Hegemonia gogo berrituok mozteko, hiru potentziek eta Prusiak (Napoleon garaitu zuten berak hain zuzen) Turkiari laguntasuna eskaini zioten, Ingalaterrak armen laguntza eman ere bai, Frantzia atzera egitera behartuz. Umiliazioak iritzi publiko frantsesa sutan jarri zuen, eta Parisek, konpentsazio gisa, Vienako Kongresuaren aurreko egoerara itzultzea eta Rhinaren ezkerralde alemana bereganatzea esijitu zuen berriro:
‎egin du. Beste arrazoi bitxi bat ere irakurtzen diogu Fustel de Coulangesi, berak hain baketsua kontsideratzen duen Antzinako Erregimeneko gerrazaletasunaren justifikaziorako: gerrek, dio?
2015
‎Partidaren bukaerara parekatuta iritsi ziren bikote biak; hiruna ustel bakoitzak eta 16, Jota eta Erre buru bateko abantailarekin azken esprintean. Nola zen posible orduan bera hain urduri eta ondokoa horren lasai egotea. Edo lasai planta ematea, gutxienez.
‎Haurra nintzela, pentsatu zuen Errek, aitak oparitu zidan haren antzekoa. Edo, beharbada, zaldi hura bera hain zuzen ere. Arrosa fuksia koloreko eremu mortu hartan beste elementu bat agertu baitzen, bere aurrean dantzan.
‎Baina ez. Ez zitzaiola gustatzen bera hain triste ikustea, esan zion senarrak. Burua auzoan, ihardetsi zion emazteak, apur bat gorrituz.
‎Gure kasuan, hain abstraktua izanik, baina aldi berean hain gizatiarra, errazago jotzen dugu kontzientziarena misterio bat dela sinestera, arazo konplexua, baina langarria, dela onartzera baino. Gizakiaren cyborg gisako ikuspegi batek ezin ditu Dennetten kexak albo batean utzi.
2016
Bera hain zainbera ikusirik, Bernard, Antoine eta beste lagun katolikook negar sorta dirdiratsuak begietatik isuri genituen ere.
‎–Jainko maitea! , esan nuen harridurak zurbilduta?, posible ote da sentimenduez hain hunkitua dagoen jendea aldi berean hain desonest eta bere buruaz hain bestelakoa izatea. Quelle grossierté!
‎Monsieur Desseinek berrogeita hamar bider baino gehiago madarikatu zuen giltza, harik eta eskuan okerreko bat zeramala konturatu zen arte. Bera bezain artega geunden atea noiz irekiko zain, eta aldi berean hain adi eta erne oztopo horren aurrean, ezen jarraitu bainuen emakumearen eskuari heltzen kasik konturatzeke; hartan, Monsieur Desseinek elkarrekin utzi gintuen, emakumearen eskuak nirea harturik zeukala, eta gure begiratuak kotxetegiko aterantz zuzendurik geneuzkala; eta esan zuen bost minuturen buruan itzuliko zela.
‎Bere ezpainek dirdai berezi bat zuten ilunpean, azpikoa gizenagoa edo mamitsuagoa ikusten zitzaion eta pisuagatik pitin bat erori egiten zitzaiola ematen zuen. ...arbada berak zerbait susma ez zezan, eta begiak itxita nituela bere ezpainaren bila makurtu naizelarik, kosta egin zait, kosta egin zaigu bata bestearen ahoak aurkitzen, eta ahalegin baten buruan ezpain hanpatu horri hozka egitea lortu dudanean ere, ezin izan dut zerbait arrotza, inoiz egin gabea egiten ari nintzen irudipena ezabatu, haragia hain baitzegoen beroa, sukarrak hartua bezala, eta mamia bera hain baitzen berezia, gihartsua edo moldakaitza edo pinportaduna. Pauso erdi bat aldendu eta bere irribarre nekatu horietako bat egin du, ni hainbeste hunkitzen nauena, eta berriro musu emateko elkartu garelarik, ez ditugu begiak itxi eta horrela jarraitu dugu, begiak zabalik eta elkarri begira, harrituta edo are gehiago izututa esango nuke, ez berak eta ez nik egundo musurik eman izan ez bagenu bezala.
‎Literaturako gizajoen zerrendan maitagarrienetakoa da Zeno Contini, Italo Svevoren Zenoren kontzientzia eleberriko protagonista: neurotikoa eta zalantzaz betea, baina aldi berean hain humanoa. Eleberriko bosgarren atalean, adibide bat jartzearren,. Nire ezkontzaren historia?
‎Nik neuk ez ditut ikusi irudi horiek, epaitegitik zuzenean ziegara ekarri bainaute, baina antzerkiak iraun duen ordu horietan zehar zirrara eragin dit idazlearen itxura eroriak, bere literatura miresgarria izateaz gainera bera pertsona atsegina iruditu izan baitzait beti. Ahots apalez hitz egiten zuen eta inork horretara behartu gabe kontatu du nik aldez aurretik nekiena edo sumatzen nuena, alegia, adiskide batek emanik nire testua irakurri zuenean hunkitu egin zela, eleberria galtzeko beldurraren berri berak baitzuen beste inork baino hobeto, loa galarazteraino torturatzen zuelako, hitz hori erabili du epailearen aurrean, eta berari hain gogoko zaizkion digresioetako bat eginez, esan du horixe dela literatura onaren ezaugarrietako bat, gauza bat irakurri eta hori zeure bizitzara eramateko gogoa sentiaraztea. Nire testuko protagonistak bezalaxe gorde zituela, erantsi du, kopiak han hemenka eta joan zela Gorbeiako gailurreraino bere semearekin eta langelako mahaiaren gainean utzi zuela gordelekuen planoa, emazteak hala eskaturik, bera hain despistatua izanik, beldur baitzen kopiak non utzi zituen ahaztuko ote zitzaion, eta lapurrak etxera sartu zirenean planoa aurkituko zutela, horretaz seguru dago, papera desagertu egin baitzen langelako mahaitik.
‎Ahots apalez hitz egiten zuen eta inork horretara behartu gabe kontatu du nik aldez aurretik nekiena edo sumatzen nuena, alegia, adiskide batek emanik nire testua irakurri zuenean hunkitu egin zela, eleberria galtzeko beldurraren berri berak baitzuen beste inork baino hobeto, loa galarazteraino torturatzen zuelako, hitz hori erabili du epailearen aurrean, eta berari hain gogoko zaizkion digresioetako bat eginez, esan du horixe dela literatura onaren ezaugarrietako bat, gauza bat irakurri eta hori zeure bizitzara eramateko gogoa sentiaraztea. Nire testuko protagonistak bezalaxe gorde zituela, erantsi du, kopiak han hemenka eta joan zela Gorbeiako gailurreraino bere semearekin eta langelako mahaiaren gainean utzi zuela gordelekuen planoa, emazteak hala eskaturik, bera hain despistatua izanik, beldur baitzen kopiak non utzi zituen ahaztuko ote zitzaion, eta lapurrak etxera sartu zirenean planoa aurkituko zutela, horretaz seguru dago, papera desagertu egin baitzen langelako mahaitik.
‎Niregana etorri, eskubia indarrez tinkatu, txapaka egin zidan zenbait aldiz sorbalda batean: oso arraroa zen niretzat bera hain atsegin, adeitsu eta komunikatzeko prest aurkitzea, elkar ezagutu genuenez geroztik beti kontra izan ondoren. Zer gertatzen ari zen?, galdetzen nion neure buruari, nahastuta.
‎Adibidez, Virginian lan egiten zuen emakume zuri bat guztiz miretsita zegoen emakume irakasle beltz baten lanarekin, zeina esklabotzatik askatu berria baitzen. Emakume zuriaren arabera,?(...) mirarizkoa zirudien koloreko emakume batek, esklabo izanik Errendizioa sinatu arte, halako arrakastaz erdiestea berarentzat hain berria zen lanbidea(...)?. Hainbat txosten idatzi zituen emakume beltz hark eta, hegoaldeko lagunek?
‎Bainan, Kaxtonen gorputza Biziarazi duen Gogoa, Gogo kantaria Eta fede haundikoa, gurekin biziko da. Omenaldi gisa, berak hain maite zuen Xalbadorren omenez Xabier Letek egin kantua kantatuko diogu orai: –Adixkide bat bazen??
‎Alta, lehen bisita egunetan, hain polliki ikusia hintugun, medikua bera hain baikor entzuna ginian hiaurekin mintzatzen, eta hola, zenbait egun geroago, hire gorputza hilotz ikustea, ezin sinetsia, ezin jasana gertatzen zaiguk deneri eta bereziki Jeanne hire emazteari eta zuen bost alaberi:
2017
‎Ez zitzaion burutik pasa irakasleak Babaz galdetuko zuela. Piper egitea berarentzat hain gauza normala zen, non ez zen ohartzen txikikeria horrek ondorio larriak izan zitzakeela bera bezalako pertsona batentzat.
‎Txekeari begira egon zen pixka batez. «Poz handia da niretzat ikustea bera hain... berak hainbeste... Jainkoak onetsiko ahal du egiten ari naizena», dio.
‎Ideia haiek burutik aldentzen saiatu zen baina, hain pozik zegoen, hain zoriontsu eta aldi berean hain urduri. Sentimendu nahasketa hark bizirik sentiarazten zuen; Sara besarkatu, laztandu eta handik aurrera berea baino ez zela izango esan nahi zion mundu guztiari.
‎Erizainak ere, bestalde, bere arazoak zituen, ingeleseko irakaslea tarteka bere ontzia inguruko kirol porturen batean utzi eta bisitan etortzen zitzaiolako eta betiko bere matrakarekin jarraitzen zuelako, bere maitasunik gabe ez zuela asmatzen bizitzen eta horrela jarraitzekotan nahiago zuela sufrikario horrekin amaitu, eta hori esaten zuenean berari hain arraro begiratzen omen zion non susmorik txarrenak hartzen zituen.
‎–Nik ez nekien ubuweb artxibategia artelan bat zenik, baina hala balitz bezala tratatu ninduten?, esan zuen Goldsmithek, eta gauza bera gertatu zitzaiola Ferran Adriari ere erantzun zion Andonik eta, mendeetan sukaldaritzak eratu dituen usaimen eta dastamen sentsazioak jarri ditu zalantzan Ferranek. Hori izan da bere ekarpenik handiena, jakiak eraldatu egin ditu, hustu, gustua kendu die edo aldatu edo alderantziz, beste gustu batzuk nahastu dizkie eta gure memoriak mendeetan pilatutako erregistroak aztoratu dizkigu eta beharbada horrek badu artearekin kidetasunik?, esan zuen eta Pierre Bourdieu soziologo frantziarraren aipu bat ekarri zuen gogora eta berak hain kutuna duen neurozientzien eremura joan zen ondoren,, jatea, gauza guztien gainetik, esperientzia kognitiboa baita?, baieztatzeko.
‎–Urteotan elkarrekin lanean aritu garen esperientzia inportanteak izan dira Ipar Euskal Herrian eta, bereziki, instituzioaren aldeko borroka luzean. Elkarren ezagutza, konfiantza eta errespetua landu dira, eta guztiz baliosak izan dira armagabetzea tratatzeko, bera hain gai sentsiblea izanik?.
‎Lanpara eta trenen artean, une batez, beste burutazio bat ere etorri zitzaion Natiri, aulki hartan eserita eskuak atzean lotzen zizkioten bitartean. Bera hain estu hartzen bazuten, Mikel Zuluetak ezer esan ez zuelako izango zen, bestela beste era batean eramango zuten galdeketa polizia haiek. Pentsamendu honek haunditu egin zizkion animoak eta horrekin batera, Iparraldea laga eta Hegoaldera etortzean asmatu egin zuela iruditu zitzaion.
‎Denak ikusten ditu, horregatik ezagutzen ditu protagonista haien izenak eta azainak. Egunen batean Yul eta bera hain inportanteak izango ote dira. Ondo legoke arrakastaren sentsazioa probatzea, eurak tronuan eseri eta beste guztiak txotxoloak lez makurrarazteko.
‎hasieratik beretik hain madarikatua
2018
‎«Ez dugu dirurik baina bost axola ze maiteminduta gaude eta elkarren ondoan gaude eta hori da nahi dugun guztia». Hiru orrialde beteko gutuna izan arren, ez zion inongo esker onik agertzen Kenton andereñoari bera hain arreta handiz zaintzeagatik, eta barkamenik ere ez zigun eskatzen inori etxetik era hartan hanka egiteagatik.
‎–Pentsatzen dudalako, bera hain argia izanik, moldatuko lukeela guri laguntzeko moduren bat, bere burua arriskatu gabe, hainbat aldiz egin duenez. Operazio honek, zeinaren azken txanpara pronostiko guztien kontra iristea lortu baitugu, merezi du garantia osoz burutua izatea.
‎Gaur egun haren izena esan eta inork ez luke dudarik egingo, inork ez luke beste inon irudikatuko, ez baldin bada bere kameraren atzean, bere istorioak kontatzen, bere irudiak sortzen; non arraio bestela? Mireni berari hain iruditzen zaio berezkoa eta ezin bestela gertatuzkoa gaur egungo bere egoera ezen gehiegitan ahazten baitzaio iragan ez hain urruna, gehiegitan ahazten baitzaio karrera amaitzear zela non zeukan burua, nola apurtu zitzaizkion eskema guztiak, braustakoan, gurasoei master interesgarrien berri eman eta erantzun ziotenean hurrengo ikasturtean ez ziotela Bartzelonan pisurik ordainduko....
‎Balitz eta balu haiekin zigortzen zuen bere burua, eta oreka kosmikoari galdetzen zion zoritxar haren zergatia: zer egin zuen berak hain aldrebesa, halako desgrazia merezi izateko. Eta memoriaren zokoetan arakatuz berak ez bazuen tamainako okerrik aurkitzen, Jean Marc bera izan ote zen, bere makurkeriaren bat dela-eta, patuaren zartada ankerra probokatu zuena?
‎Memoriaren mekanismoa bera hain garbi ikustea da hemen eskandalua, eta transmisioarena, eta historiarena: argazki bat dugu, eta galdezka hasten gara:
2019
‎Emakumea bizia eta transzendentzia bateratzen ahalegintzen da; hau da, kartesianismoa arbuiatzen du, eta haren antzeko doktrina guztiak; ondo moldatzen da estoikoen edo XVI. mendeko neoplatonikoen naturalismoaren gisako batean: ez da harritzekoa aldi berean hain materiala eta hain espirituala den filosofia bati atxiki izana emakumeak, Margarita Nafarroakoa buru. Sozialki manikeista izanik, emakumeak premia sakona du ontologikoki baikorra izateko:
‎baita Perurena harri jasotzailea harri haiek altxatzen ere, banan banan. Zer zebilen, ordea, berak hain beharrezkoa zuèn energia hura, batere behar ez zuèn Perurena bezalako harri jasotzaile bati ematen. Hurrengoan, elefante bat ikusi zuen hegan:
‎Odola gogotik zerion zauri hirukoitzari, eta bat egiten zuen hilobia estaltzen zuen ur geruza finarekin. Berarentzat hain garrantzitsuak ziren izen haiek gorri gorri ageri ziren, makabroki nabarmen marmolaren iluntasunaren gainean.
‎Behin nahikoa inguratua dela iritzita, bertan gelditzen da, inguruko belarrarekin bat eginda, zirkinik egin gabe. Manuelek kidea bistatik galtzen du, eta honek, etsaia berarengandik hain gertu egon litekeelako susmoarekin batera, egundoko ezinegona sortzen dio.
‎Nola jokatuko du bihar emakume nahigabetuarekin? Nola birsortu berak hain modu traketsean hautsitako konfiantza?
‎Gero, deabruak hartuta bezala, lasterka alde egingo du handik, itsumustuka, arrapaladan, bere oin lehertuak sentitu ere egin gabe. Baina ez, Inaxiorekin adostu bezala, iparralderantz, burkideen balizko lerro aldera, alegia, hegoalderantz baizik, etorritako bide beretik hain zuzen ere. Manuelek irudi bakarra du gogoan:
2020
‎Ez zen nire eginkizunen barruan sartzen egileei gisa horretako informazioak ematea, baina gainetik kentze aldera, beharbada Truman Capoteren kasua argigarriagoa suertatuko zitzaiola jakinarazi nion, ez hala sinesten nuelako, zerbait esatearren baizik. Eta hasi zitzaidan beregan hain asegaitza zen irrikarekin galdezka eta Odol hotzean liburuari buruzko xehetasunak kontatu behar izan nizkion. Capotek fikziorik gabeko eleberriei edo eleberri dokumentalei buruzko teoria bat osatu zuen lehenik, eta ondoren hasi zen teoria hori froga zezakeen kasu baten bila.
‎Europar Batasunak krisiekin" konpontzeko" ohitura du —batzuek gaitasuna duela esan lezakete—, aldaketa oztopatuz eta kostuak jende arruntarengana desbideratuz, eta ez da oso probablea Italiak edo beste batzuek bat bateko mugimenduren bat egitea, haiek baztertu ezean. Hau, azken batean, ez da Herbehereek eta Alemaniak Espainiaren eta Italiaren aurka egindako borroka bat, baizik eta proiektu europarraren etorkizuneko formari buruzko beren eliteen arteko lehia bat, eta beraz hain haustura lazgarria saihets badezakete, hala egingo dute. Duela gutxiko historiak erakusten duenez, EBko erakundeei prestatu gabe aurre egiteak zigor berri eta desegokiak baino ez dakartza berekin, eta ondorioz azken urteotan, Italiako Bost Izarren Mugimendu populista euroeszeptikoa eta eskuin muturreko Lega bera ere eurotik ateratzeko deietatik aldendu dira.
‎Kuadrillakoak aspaldi joan zaizkio etxera; ez du gogoan noiz. Baina bera hain zegoen gustura, eta gero Aimar, eta... Eta herri honetan ez al dituzte sekula ixten ostatuak?
‎Etxekoez oroitzen zenean joaten zen gehien, mutilak loak hartuak zituela ala haiek iratzarri baino lehen. Eta urrunera begira irudikatzen zituen aldi berean hain hurbil baina hain urrun zituen ama, aita, anai arrebak eta Bera herria. Negar malkoren bat edo bertze ere isuria zuen lehen arratsetan.
2021
‎Orduan ere, arriskuak Malthusek imajinatu baino gutxiago ziren. Ez zitzaion inoiz otu ezinezkoa izango zitzaiola bestela berak hain maite duen basoa zeharkatzea animalia basatiekin topaketa desatseginen bat jasan gabe. Hain da erraza edozein normaltasunetan hazita inguratzen gaituen guztia normaltzat jotzea...
‎Erreguzko begirakune bat zuzendu zion Pauli; berarekin hain gaizki jokatu zuen! Paulek ez zuen konturatu behar.
2022
‎Eta ilusio berbera zerion amari ere bere poro guztietatik. Pozarren nengoen bera hain kontent ikusita.
‎Ama nagusia da okerrena. Hain gaztea, eta aldi berean hain gaiztoa. Haren begiek ikaraz jartzen naute, eta kutsatu egiten didate beren hotza, zeina ez baitator soilik haien kolore argitik, haren izatearen barren barrenetik baizik.
‎Haren begiek ur azala arakatu dute, harik eta lezka batzuen ondoan igeri dabilen ahate bikote batean pausatu diren arte. Harago, aldi berean hain urrun eta hain hurbil, eta burdin hesi erdi erori batek inguratuta, Muruetako ontziolako garabi eta egitura erraldoiak ageri dira. Handik datozen zaratak baino ez dira entzuten; beren tonu industrial nabarmenaz, kontrapuntua jartzen diote naturaren erritmoari.
‎Samurtasunez begiratzen didanean oso barruan zerbait urtzen zaidala sentitzen dut, eta maiteminduta jarraitzen duela errepikatzen didan bakoitzean zulo beltz gisako bat zabaltzen zait urdailean. Tarteka besarkada baldarren bat ematen dit presaka pasilloren batean elkar gurutzatzen dugunean edo inoren begiradatik libre sentitzen den une bakanetan, eta aurpegiratzen diot, bera hain fina eta eztia izanik, nolatan hartzen nauen hain zakarki eta moldakaitz, eta erantzuten dit beretik ezer ez duen abere batek jan diola borondatea eta kontuz ibiltzeko berarekin –erantsi zuen.
2023
‎Iruditzen zaio frankismo osoaren kontra egitea dela euskararen alde egitea. Pentsatu du ironikoa dela euskara atzerakoitzat jotzea frankismoak, frankismoa bera hain kontserbadorea eta itxia izanda. Gogoeta betean ibili da, eta burua umeen potxingotik atera eta arnasa hartzeko balio izan dio.
‎Luísa beste molde batean mintzatu zitzaidan gero. Eskerrak eman zizkidan beti aldamenean egoteagatik, hain prestua izateagatik, hain barkabera izateagatik, batik bat bera hain esker txarrekoa izanik. " Zuk uste baino arruntagoa naiz ni".
‎aurretik, erretiratuak larri egoten ziren kultur etxera sartzeko eta gustuko egunkariak hartzeko –bereziki eskelak gainbegiratzeko–, artega ibiltzen ziren hartzerik izan ez zutena nola edo hala jasotzeko –irakurleen arteko isileko adostasunak bilatzen zituzten, nork zer eta noiz utziko–; baina pandemiaren ondotik, halako errealitate gaindosiaren eraginez edo, Petrari argitu nion orain ez dagoela halako jendetzarik eta giroa erabat lasaitu dela. Petrak aitortu zidan berari hain zuzen pandemiarekin areagotu zitzaiola insomnioa eta irratia gauez entzutera ohitu zela, Mundua lo dagoen bitartean irratsaioa bereziki, baina erabaki berria zuela aparailua logelatik kentzea. " Esnatuz gero, berehala pizten dut bestela, eta ahotsek burua pizten didate:
‎Etorri zen supermerkatuko orga, zer afalduko dugu gaur galdera madarikatua, aurreztea sofa bat erosteko, hi fi kate bat, apartamentu bat. Etorri ziren pixoihalak, hondartzako ontzitxoa eta pala, jada ikusten ez ditudan gizonezkoak, iruzurrak saihesteko kontsumitzaileen aldizkariak, berak hain gogoko duen arkume izterra, eta askatasun galduen kalkulu aldebikoa. Hori dena iritsi aurretik, baina, lasai askorik afal dezaket jogurt bat eta kito, ordu erdian preparatu asteburu pasa inprobisatu baterako maleta, gau oso batez berriketan jardun.
‎Zalantzarik gabe, Beauvoirrek zapalkuntza sistematzat hartzen zituen hala arraza nola generoa, baina, haren irudituan, arraza zapalkuntza gizon beltzek sufritzen zuten, eta genero zapalkuntza, aldiz, emakume zuriek. Eta, ezkertiar erradikala zen arren, Millett ez zen gai izan ulertzeko, adibidez, zergatik berak hain erraz bereganatu zuen bozeramaile paper horrek gutxiesten zuen berak eta beraren ahizpa feminista zuriek hainbeste irrikatzen zuten elkartasuna. Dena den, posible ote egiazko elkartasun feminista bat sortzea, Milletten eta Crenshawren baliabide intelektualak –hots, eszeptizismo epistemologikoa eta begirada intersekzionala, hurrenez hurren– elkarrekin jarrita?
‎Ni zalantzati eta berak baietz, balio nuela. Nik ez nuen sinesten, baina, berak hain konbentzituta esan zidanez, berriz eman nuen izena Basauriko antzerki eskolan, eta diploma atera nuen".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 89 (0,59)
Bera 5 (0,03)
Lehen forma
bera 26 (0,17)
berean 19 (0,13)
berak 16 (0,11)
berarekin 6 (0,04)
berari 4 (0,03)
Bera 3 (0,02)
berarentzat 3 (0,02)
berataz 3 (0,02)
beraz 2 (0,01)
bere baitan 2 (0,01)
beretik 2 (0,01)
Berak 1 (0,01)
Berarentzat 1 (0,01)
beragandik 1 (0,01)
berarengandik 1 (0,01)
berari buruzko 1 (0,01)
beregan 1 (0,01)
berekoei buruz 1 (0,01)
beren baitan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera hain zuzen 5 (0,03)
bera hain errotu 2 (0,01)
bera hain gaizki 2 (0,01)
bera hain garbi 2 (0,01)
bera hain gogoko 2 (0,01)
bera hain hurbil 2 (0,01)
bera hain maite 2 (0,01)
bera hain tematu 2 (0,01)
bera hain txarto 2 (0,01)
bera hain urduri 2 (0,01)
bera hain urrun 2 (0,01)
bera hain zintzo 2 (0,01)
bera hain adi 1 (0,01)
bera hain aldrebes 1 (0,01)
bera hain amultsu 1 (0,01)
bera hain argi 1 (0,01)
bera hain arraro 1 (0,01)
bera hain arreta 1 (0,01)
bera hain arretatsu 1 (0,01)
bera hain asegaitz 1 (0,01)
bera hain atsegin 1 (0,01)
bera hain azkar 1 (0,01)
bera hain baikor 1 (0,01)
bera hain bakarrik 1 (0,01)
bera hain baketsu 1 (0,01)
bera hain barkabera 1 (0,01)
bera hain beharrezko 1 (0,01)
bera hain berri 1 (0,01)
bera hain bildu 1 (0,01)
bera hain bistako 1 (0,01)
Bera hain denbora 1 (0,01)
bera hain desbideratu 1 (0,01)
bera hain desonest 1 (0,01)
bera hain despistatu 1 (0,01)
bera hain eder 1 (0,01)
bera hain egon 1 (0,01)
bera hain erakargarri 1 (0,01)
bera hain erraz 1 (0,01)
bera hain esker 1 (0,01)
Bera hain estu 1 (0,01)
bera hain ezaxola 1 (0,01)
bera hain ezti 1 (0,01)
bera hain fin 1 (0,01)
bera hain gai 1 (0,01)
bera hain gaizto 1 (0,01)
Bera hain garrantzitsu 1 (0,01)
bera hain gauza 1 (0,01)
bera hain gertu 1 (0,01)
bera hain gizatiar 1 (0,01)
bera hain gogotsu 1 (0,01)
bera hain gustuko 1 (0,01)
bera hain guti 1 (0,01)
bera hain haustura 1 (0,01)
bera hain humano 1 (0,01)
bera hain inportante 1 (0,01)
bera hain iruditu 1 (0,01)
bera hain koldar 1 (0,01)
bera hain konbentzitu 1 (0,01)
bera hain kontent 1 (0,01)
bera hain kontserbadore 1 (0,01)
bera hain kutun 1 (0,01)
Bera hain lan 1 (0,01)
bera hain madarikatu 1 (0,01)
bera hain maitemindu 1 (0,01)
bera hain material 1 (0,01)
bera hain modu 1 (0,01)
bera hain monotono 1 (0,01)
bera hain ongi 1 (0,01)
bera hain oroigarri 1 (0,01)
bera hain sendo 1 (0,01)
bera hain sorgortu 1 (0,01)
bera hain suharki 1 (0,01)
bera hain triste 1 (0,01)
bera hain txeratsu 1 (0,01)
bera hain zorrotz 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia