Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2017
‎Ez dauka zoko idiskoturik Joxeanek Maiterentzat. Eta Maitek berak ere ez jada Joxeanentzat. Eta bere izatearen zati bat, xarma bat, kendu diola pentsatzen du Maitek larru jotze bakoitzaren ostean.
‎Gaueko ordu txikiak ziren jada, herrixka osoa lozorroan zen. Argi bat bera ere ez zen ikusten. Dena itxita zegoen eta orririk gabeko leiho bat edo batek aho zuloa zirudien.
‎Denak, heroiak. Ez daki zergatik bereak ere ez dituen heroi ikusten, edota bere burua. Neurri batean, badirudi ez dituela atsegin heroiak.
‎Erretzen ari ziren, ke apur bat egitearren; güitifea48 sutan baitzen, ke lodia ateraz. Baina keak berak ere ez zituen lasaitzen.
‎Deus galtzen ez zuen Georges Perec en begia ohartuko zen Errepublika plaza eta zirristatzen zaizkion karrikak ez direla emazteen eta nesken koka leku zehatzenak. Bat bera ere ez da ageri, non ez den goitik behera belatua eta oihalez estalia: Sheherazadek gaurkoan aurpegia gorderik behar du.
‎Errealitateak esaten digu beti ordezkapena gertatzen dela. Nik ez dut normalizazio kasurik ezagutzen, bat bera ere ez, mundu osoan, historia osoan. Eta urteak daramatzat bila.
‎Eta ahaztu barik urte hartan aurrenekoz lehiatuko zela Euskal Herriko Kas taldea, Dalmacio Langarikaren esanetara. Kontrarioak bakarrik ez; ibilbidea bera ere ez zen Anquetilentzat oso egokia. Erlojuz kontrako etapak laburragoak ziren, eta mendate ugari zegoen helmugatik gertu, igotzaile petoen zorionerako.
‎Konpartsak bira osoa eman dio Lantzeko herri txikiari eta frontoira hurbiltzen hasia da bertan mutil dantzari ekiteko asmoz, baina indiarren postuen aurretik igarotzean, bat ba tean erraldoia Kuzko indiarraren aurrean seko gelditzen da nahiz eta musikak besterik agindu, eta beste kide guztiak itzultzen dira Miel Otxin daraman txantxoarengana jakin minez, ezohiko gelditze horren zergatia asmatu nahian. Txantxoak berak ere ez daki baina zerbaiten aginduz, Kuzkoren aurrean dantzan hasten da.
‎Hurrengo goizean egunsentiarekin batera itzartu eta ajeari aurre egin nahian edo ura edaten hasi ziren. Ez zegoen inor koban, eta sabaia bera ere ez zegoen kearen kedarrez zikinduta. Dena amets bat izan ote?
2018
‎Afrikar amerikarren esperientzietatik abiatuta historia alternatiboa proposatzen dute bere lanek, orainaren konplexutasuna agerian utziz. Tamalez, bere lanetatik bakar bat bera ere ez dago euskaraturik. Gazteleraz, Bloodchildipuina eta Xenogenesis zein Parables trilogietako nobelak irakur daitezke; bere lan gehienak itzuli dituzte frantsesera.
‎Zer erantzun eman ahal izan genuen? Milioika berba geneuzkan milioika landare, txori, arrain, animaliei deitzeko, baina ez geneukan bat bera ere ez" jabetza, jabego" izendatzeko.
‎Bat bera ere ez litzateke onik, gizonei jaramon egingo baliete;
‎Jadanik hogei inguru dira, guk dakigula, Etxepareren liburuak munduko hizkuntza nagusietan ezagutu dituen itzulpen moldaketak. Bat bera ere ez, ordea, gaurko euskarara egokitua; bat bera ere ez, esan nahi baita, egungo irakurleak euskaraz eta edizio kritikorik edota hizkuntza hegemonikoen bitartekaritzarik gabe ulertzeko moduan prestatua.
‎Jadanik hogei inguru dira, guk dakigula, Etxepareren liburuak munduko hizkuntza nagusietan ezagutu dituen itzulpen moldaketak. Bat bera ere ez, ordea, gaurko euskarara egokitua; bat bera ere ez, esan nahi baita, egungo irakurleak euskaraz eta edizio kritikorik edota hizkuntza hegemonikoen bitartekaritzarik gabe ulertzeko moduan prestatua.
‎Nik behintzat inor ez nuen ezagutu. Hezur Handi bera ere ez zen hala hil, eta huraxe zen nire belaunaldian hori gerta zekiokeen bakarra. Kolpe txar batek, senaren une bateko lausotasunak, bat bateko heriotza esan nahi zuen.
‎Han egon ginen biok, saskitik onak ateratzen, hots: bat bera ere ez, baina lehen kolpean saskia betetzea zaila izaten omen, bai hemen eta bai Sorian baldin eta eguraldiak, ilargiak, euriaren bustialdiaren ondorengo ezinbesteko eguzkiaren beroalditxoarekin batera ez badatoz bat eta hori guztia, planeten konjuntzioaren baimenaz. Bai zaila onddo biltzailearen patua.
‎Arraro arraro, egia esan ez. Arraroena onddo bat bera ere ez topatzea izan da. Ez al du ba kolpeak jo asteburu honetan, agente?
‎Hurturira heldu zenean ez zuen inork gogoratzen, eta bera ere ez zen bere semetza azaltzen ahalegindu.
‎Ez gara harrituko Antzinateko Grezian Lurreko Anderea gurtu arren emazteek aginterik ez izateaz, gurean ere inork ez lezake pentsa Mexikon edo Hondarribian ez dela matxismorik gero, Guadalupeko Ama Birgina kartsuki gurtzen dutelako. Dibinizatzeak berak ere ez du nahitaez errespetua esan gura; jadanik Gilgamesh heroi sumertarrak irudi misoginoenak erabiltzen zituen Ishtar iraintzeko eta oina zauritzen duen zapata langoa zela jaurti zion behin.
‎Ezin ulertu, baina ez zegoen. Mundu osoan bulegariak baizik ez zuen ulertuko, baina inork ez zion ezer galdetu, eta berak ere ez inori ezer esan. Enperadorearen aginduak bete egin behar dira, ordea.
2019
‎Hurrengoan Dub eta Joe borrokan ibili ziren bere kontra. Buck bera ere ez zen Spitzen ondoan pasatzen hortzak erakutsi gabe.
‎Chongqingen ikusi eta Beijingeko txoko polit hartan ikusitako operak igual igualak ziren funtsean. Gizonezko batek, aurpegia zuriz margoturik, emakume baten papera egiten zuen eta istorio bat kontatzen zuen ez galdetu zertaz, esan bezala, hitz bat bera ere ez genuen ulertzen eta. Chongqing-en bezala, han ere bazebilen burusoil bat emakume hura zirikatu nahian.
‎Hura izan zen hanka martxa, hura! Tximistak berak ere ez zituen harrapatuko. Bazirudien lehen itota zeuden bi hauspoak ere bizitu zirela.
‎Esan zuen, berak ere ez daki nola,
‎Baina geroxeago Tomek: Baina nola salatuko du ba da, Potterek, berak ere ez daki ziur eta?
‎Atleta ere bada, azken urteetan garaipen handiak lortu dituena, baina ez da horretatik bizi. Ez du inoiz benetan aukera hori izan, eta berak ere ez du bide hori hartu nahi izan. Ama izan zen 2016ko urtarrilean, eta erditu ostean lehiaketara itzultzea kostako zitzaiola iruditzen zitzaion arren, haurdunaldiaren ondoren lortu ditu kirol ibilbideko garaipen edo emaitza entzutetsuenak.
‎Miraria gerta zitekeen. Berak ere ez zuen horretaz gehiegi sinesten bere hitzak irri batez amaitu baitzituen. Ikus entzuleok apezaren hitzak eta nahikaria eskertu bagenituen ere, etsipenezko irri batez ihardetsi genion.
‎Gure espeziearen barruan sinesmen barietate handia dago; Mosterínen ustez, horrek berak erakusten du sinesmen bat bera ere ez dela espeziearen berariazkoa: " Izan ere, zerbait pertsonaren naturaren parte denean, denontzat komuna da, hala nola bi oinetan ibiltzea eta hizkuntza edo birikak izatea.
‎Sexuaren onura guztiak eta desabantailetako bat bera ere ez izateko aukera onena hermafroditismoa izan daitekeela dio Canciok: " Hau da, norbera izatea bai emea bai arra".
‎Lur beltz, basatsu eta birrindu hura, alde guztietan. Zuhaitz bat bera ere ez. Berdegune bat ere ez, begia non pausatu.
‎Ustez frantsesa zelako batean hitz egin zidaten. Hitz bat bera ere ez nien ulertzen. Hala ere, libre zeuden gelak erakutsi nizkien.
‎Nire nerbioak ez zeuden sendo sendoak garai hartan. Eskerrak berak ere ez zuen ia hitzik egiten. Isilik jaten zuen, bere sudur luze gakotua zamaurantz makurturik.
‎Tankerarik xaloenaz egiten zuen hori, eta sutan berotzera etortzen zen; huraxe izaten zuen beti etortzeko aitzakia: ez bera ez gu ez ginen aitzakia hartaz engainatzen, eta bera ere ez zen ahalegintzen haren konbentzionaltasun erosoa ezkutatzen.
2020
‎Ipuin hau ez da" politikoki zuzena", dio kontrazalak. Eta neronek, gaur egun ez literatura ezta bizitza bera ere ez direla politikoki zuzenak uste dut. Hori arrazoituz, testu literarioak gero eta zurrunagoak direla da nire aburua.
‎Eta Euskal Herrian? Txikiren bat izan ezik, bat bera ere ez enkargatua edo erosia. Bat, ba omen zen 1975ean Donostiari oparitua.
‎Txikiteoa asko jaitsi dela eta ardo kontuan mokofinago eginak gaudela sibaritagoak. Euskararen egoera ere aldatu omen da, eta euskara bera ere ez du aldaketaren baloraziorik egiten, eta halaber euskaldunen izaera eta harremantzeko modua ere digitalizazio eta globalizazioaren ondorioz, baina ba omen dira gure ohituretan aldatu ez diren gauzak, eta horietxek dira hain zuzen komentatzen ari naizen artikuluaren mamia, eta idazten ari naizen honen mintzagaia ere.
‎ondorio guztiekin; lan, atsekabe eta arazo guztiak onarturik. Brouardenak berarenak ere ez al ziren ezaugarri horietako asko?
‎Hura bai zela berezia eta erromantikoa! Haren keinuek ez zuten ezertarako balio; jendeak ez zituen ulertzen, eta berak ere ez, agian. Baina gu gu asko egiten zuen eta horrela mundu guztia pozik uzten zuen, hura entzunda harriturik.
‎ba bai, efectivamente, Boston Lisboa hegaldia kantzelatu egin dute. Berak ere ez zekien zer egin genuen, TAPekin saiatuko zela harremanetan jartzen zer aukera ematen zizkiguten ikusteko, eta itxoiteko. Hortik aurrera ezin izan dut lo gehiago egin.
‎Politikari hitzak sarrera bat du; lehendakari hitzak hiru sarrera ditu, ertzain hitzak beste. Zipaio hitzak, ostera, bat bera ere ez. Euskarak ez du zipaiorik, antza.
‎Amak ez ninduen ezagutzen eta nik bera ere ez. Ez zitzaion geratzen izan zenaren arrastorik:
‎Baina nahiago izaten dugu hitz egiten ibiltzea gure misioa deitzen dugun horretaz. Erreformak hamaika kazeta ditu bere alde lanean, baina gizon bat bera ere ez. Nire lagun estimatua eta Estatuaren ordezkaria, Kontseilu Ganbaran giza eskubideen arazoa konpondu nahian jo eta su dabilena, Karolinako espetxeekin mehatxatu beharrean, Massachusettsen preso balitz, hau da, bere senideari esklabotzaren bekatua leporatzeko horren prestu dabilen Estatu honetan bertan nahiz eta egun abegikortasunaren aurkako ekintza bat baino ez duen ikusten haren kontra Legebiltzarrak ez lioke gaiari erabat muzin egingo hurrengo neguan.
‎Thoreauk, bere bizitza goitik behera jasotzen duten 14 liburukietan, ez zuen inoiz maitemindu zenik jasotzen, ia ez da emakumerik ageri, ama bera ere ez. Aldiz, sentimendu ilun bat erakusten du, gizonik miserableena izateagatik errua, baina sekretua sekula ez dela argituko abisatuz...
‎Sarritan eliza katolikoak (zentzunarekin ezkonduta dagoenak) ez zuen hori ondo ikusten. Sarritan berak ere ez zuen ondo ikusten. Baina benetako inspirazioa zen oso garrantzitsua dena ez ohiko krisietan burua galdu duen oro buruak salbatuko duelako.
‎lamek eraikitako mundua erortzen den momentuan, aztiak babesik gabe geratuko zarete eta botika medikuek erauntsien osteko maldan beherako errekek enbor bakanduak bezala erauziko zaituztete. Gu gara zuen azken heldulekua, eta herri honetan bertan, Sukhetarren, ni desagertzen naizen momentuan zuetako bat bera ere ez zarete errespetatuak izango. Mespretxatuak izango zarete, ukatuak, zokoratuak, ahaztuak.
‎Eta etxeak berak ere ez dira berriak, eskailerak behintzat ez. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu gure egunkari honetan Peterburgskaia aldean, Lukianov merkatariaren etxean, ustelduta daudela zurezko eskaileraren eskailera mailak, eta dagoeneko aspaldi arriskua dutela Afimia Skapidarova, etxe hartan enplegatzen den soldadu baten emaztearentzat, askotan behartzen baita eskailera haietatik igotzera ura edo egur besadak garraiatuz.
2021
‎Xehetasunak nahi zituen, baina ezin nizkien eman, ulertzeko bakarrik eskatzen nion, badaude, baditugu, gure baitan betiko gorde nahi ditugun gauzak, gure gogotik zeharo ezabatu nahi ditugunak, ikaragarri mingarriak direlako, batez ere aurrera jarraitzen eragozten gaituztelako. Berak ere ez dit den dena kontatu, uste dut, bere Siberiako herrixkako istorioa guztiz apokrifoa begitantzen zait-eta. Baina tira, ez dit ardura, bakoitzak nahi edota behar duena konpartitzen du, gainontzekoa errotik ahaztea hobe dugu, batez ere mintzeko bakarrik balio baldin badu.
‎Iluna eta beldurgarria gerta daiteke Halsey Manor bidea gauez, ingurua ezagutzen ez duen norbaitentzat. Eta basoan apur bat barneratuz gero, errepidea bera ere ez da ikusten.
‎Eta hogeita bi urte baizik ez izanagatik, hain zuhurra zen, non Arandako kondesak bere afera guzien berri ematen baitzion, eta semeari eta alabari agintzen zien harekin egoteko eta haren aholkuak sinesteko. Hartarainoko estima bereganaturik, zuhur eta hotz jokatzen zuen, eta maite zuenak berak ere ez zion antzik ematen gizonak berarekiko zuen samurtasunari. Baina zaldunaren emazteari zion maitasunagatik, bertze nehor baino gehiago maite baitzuen, halako atxikimendua zion, non ez zion bere gogoan zerabilen deus isiltzen; eta, halako batean, Fortuné Infantearen semeari zion amodioa aitortu zion.
‎Izan ere, ongi irabazi zaitut amodioaren indarrez, eta zure bihotza ukaiten lehena izan dena hain trakets jazarri zaio gorputzari, non dena batera galtzea merezi izan baitu. Zure gorputzaren jabe denak ez du zure bihotza merezi, zeren eta gorputza bera ere ez baitu berea. Baina, nik, anderea, zuregatik hainbat atsekabe eta oinaze pairatu ditut borzpasei urtez, non ezin baituzu orain ahantzi eneak ditudala gorputza zein bihotza, zeinarengatik nihaurena ere ahantzi egin baitut.
‎Defendatzaile guztiak akabatu zituzten. Gerlari bat bera ere ez zen bizirik atera. Handik aurrera Unkastilloko ehun zaldunen borroka izendatu zuten hura oinezkoak ahaztuta.
‎Herritar guztiek, txunditurik eta inbidiaturik, begiratzen zioten autoari, lehena baitzen herrian eta bailara osoan. Alkate berak ere ez zeukan halako tramankulurik.
‎Igandean, mezatik ateratzean, topo egin nian Errotazaharreko Margarirekin, badakik Joxe Mari alkatearen ama, eta ederrak bota nizkioan. Bera ere ez zuan isildu. Horren mihi gaiztoa!
‎Izpiritu kumeei ez zitzaien gaizki iruditu bainatzea, baina handik ur tanta bat bera ere ez ateratzeko agindu zioten.
‎Baina gorputz haietako batek ere ez zion eskaintzen bere karitatezko asmoa gauzatzeko aukerarik. Gihar bat bera ere ez zen mugitzen haien artean, ezta Gaspar Ruizen gihar indartsuak ere, ingurukoen odoletan blai eta hildako itxura eginez, gainerakoak baino hilago zegoelako itxura egiten ari baitzen ahalegintzen.
2022
‎Xabier hurbildu zitzaion, normalean ahaztea ezinezkoa egiten den distantzia horretan jarriz, ero ahotsak basati sartzen diren distantzian. Begiek bazekiten arrazoia asaldatuta zegoela; garrasika zebiltzan pintzelada bat bera ere ez zela izango erretzen duen garraren kolorekoa besterik. Euren eriak ukitu ziren.
‎Hirian finkatutako egituran nolabaiteko garbiketaren bat egiten zeudela susmatzen zuten, orain arte ondo ezkutuan zegoela ematen bazuen ere. Ondoen babestuta sentitzen zen hiri bat bera ere ez zegoen horrelako kontuetatik libre; kasuren bat hiri guztiek zeukaten. Bilbo ez zen salbuespena.
‎Susmoak hemendik aurrera bat bera ere ez, Adelina. Gurea zientzia da.
‎Etxeko jaunarengatik ez balitz, aspalditik hilik legoke. Chinno Kushami jaunak ez dakien arren, eta katuak berak ere ez, nola jarraitzen duen etxean, bizirik.
‎Hain absurdua ere, naipez egindako dorre hori gaztelua deitzea, ezta? BAINA inor ez da gai izan Lewis Carroll bera ere ez, izen hori kolokan jartzeko.
‎Isak izu aurpegia jarri zuen ideia haiek hunkituta. Berak ere ez zuen ideia haietan sakondu nahi. Baina, Azenarik behin hasita jarraitu zuen bere beldurrak adierazten.
‎Begiak itxi eta hasperen luze bat egin du. Gerra nahi badu, gerra izango du, bera ere ez baitago amore emateko prest.
‎Maitasunaren ordain makurra. Hitz bat bera ere ez zen esan gabe geratu. Paulek hasieran damu edo barkamen keinu bat izan bazuen ere, gero, artilleria osoarekin erantzun zion Klarari.
‎Gaiak, esan genuen, materia berziklatzen du, eta egia esan, organismo gehienek baino hobekiago; hain ondo egiten du lan hori Margulis bera nahastu egin zuela, azken honek uste bait zuen Gaia ez dela organismoa... zeren" organismo bat bera ere ez da bere hondakinetatik bizi". Baina Gaiaren berziklapena, handia izanik ere, ez da perfektua.
Berak ere ez daki. Jaioterrira itzultzeko beharra sentitzen du.
‎Hasi zen Borges hizketan eta urrun urrunean, harako ahots hari fin eta entzunezina baino ez zuten entzuleek sumatu ahal izan. Esaten ari zenetik hitz erdi bat bera ere ez. Adar kraskatuen oihartzunak belarrian.
‎Ujunwari bitxia iruditu zitzaion Idazle Afrikarren Lantegia han egitea, Jumping Monkey Hillen, Lurmutur Hiriaren kanpoaldean. Izena bera ere ez zetorren lekuarekin bat, eta oporgune hari bapo bazkatuen atsegintasuna zerion; Ujunwak turista atzerritarrak irudikatzen zituen toki klasea zen hura: lasterka ibiliko ziren harat honat, muskerrei argazkiak atereaz, eta ondoren etxera itzuliko ziren ia ohartu ere gabe musker burugorri baino jende beltz gehiago zegoela Hegoafrikan.
‎Dibortzioaz ere hitz egin zion. Berak ere ez zuen emakumeekin harremanik nahi, momentuz.
2023
‎Alex bera ere ez zen lotsatu erantzun zentzugabe harekin.
‎Ezaguera memorian oinarritzen den bitartean berrikuntzak ahaztura dakarrelako. Berritasuna, aldiz, ezin du inork asmatu gertatu aurretik, erabat berria dena inoiz suertatuko ez balitz ere ez bailuke inortxok ere haren falta sentituko, hura sortu arte haren beharrik edo izateko aukera bera ere ez zen aintzakotzat hartzen eta.
‎Estatu Alemanek ez zeukaten autoritate zentralik; Enperadoreak berak ere ez zuen autoritate handirik. Alde batetik, Enperadorea aukeratzen zuten zazpi Hautesleak zeuden.
‎Esaten zion denbora asko egin zuela hark idatzi zain; ulertzen zuela berarengandik urrun mantendu nahi izatea, bere kausa ez konplikatzearren; eskertzen zizkiola hark letren pizkundeari eta Bibliaren ikerketari egindako ekarpenak; Jainkoak ez ziola eman etsaien kontra borrokatzeko behar besteko adorerik eta fermutasunik; bere alde borrokatzeko adorerik ez bazuen, ez behintzat kontra egiteko; bere etsaiekin ez elkartzeko, bere (Luteroren) kontra ez idazteko eta behatzaile edo ikusle soil izatera mugatzeko. Hori guztia egiten bazuen, berak ere ez zuela ezer idatziko haren kontra.
‎Burkoan elkarri lotuta ditugun eskuei begiratu diet. Joder, Jokinekin berarekin ere ez naiz egoten eta halako posizio intimoan. Amak begiak itxi ditu berriro, ez dirudi erantzun behar didanik.
‎Zentzu bat, bederen. Horregatik eta berak ere ez dakielako bere burua nola zaindu. Mezu hori bidali ondoren biriken artean irekiko zaion hutsunea nola kudeatu jakingo ez duelako.
‎Vincent beldur zen erasoak itzuliko ote ziren; baina posible ikusten zuen zahar etxe batean edo hiri espetxe batean egotea. Vincentek Trabuko zaintzaileari egindako erretratuaren berri ere ematen zion; erretratu hori Trabukori emango ziola eta haren emaztearen erretratua ere egingo zuela; Trabukoren emaztearekin inoiz hitz egin izan zuela eta hark esaten ziola ez zuela sinesten gaixo zegoenik; eta, gainera, esaten ziola Theok berak ere ez zukeela pentsatuko Vincent gaixo zegoenik, lanean ikusiko balu; tratamendu erraza zela ospitalekoa: ez zutela ezer apartekorik egiten; ezer egin gabe egon eta elikagai zaharrak eta egoera txarrean zeudenak jan; lehen egunetik uko egin ziola janari hori hartzeari eta krisialdira bitartean ura eta zopa pixka bat bakarrik jan zuela; erasoaren ondoren Peyronek ardo eta haragi pixka bat eman ziola, baina denbora luzez ez zuela jarraitu hori egiten.
‎Theorengandik dirua jaso eta berriro pintatzen hasi zenean bere onera etorri zen Vincent; baina, ez zion onik egiten Theo Ameriketara joango zela entzuteak. ...retaraino; ibilaldia oso atsegingarri izan zela; Hoogeveen utzi aurretik estudio batzuk pintatu zituela han eta horietako batean basetxe bat pintatu zuela, teilatuan goroldioarekin; aldartea hobetu zitzaiola lanean murgildu zenean, baina, aldika India Ekialdeko armadan izena ematea pentsatzen zuela; adibidez, Theok Amerikara joatea pentsatzen zuenean; Theok Ameriketara joatea pentsatzen ez bazuen, berak ere ez zuela pentsatuko armadarekin India Ekialdera joatea; Zweloo tik hurbil zegoela; han basetxe handiak ikus zitezkeela, ikuilua eta bizitokia bereizi gabe zituztenak; aitak bidalitako 10 florin ei eta Theok bidalitakoari esker pintatzen jarrai zezakeela. 1883ko urriaren 6 (331) New Amsterdam etik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion malenkoniatsu zegoenean pentsatzeko ez zegoela lagunik gabe; ezin zuela onartu hura Ameriketara joatea.
‎modelo lanak egiten zituen prostituta bat zen Sien, lehendik alaba bat zuena eta haurdun zegoena. Vincentek maite zuen Sien eta harekin bizitzen jarri zen; harekin ezkontzeko asmoak ere bazituen, baina familia eta lagunak kontra zituen; Theok berak ere ez zuen onartzen Vincent Sien ekin ezkontzea. Gastu handiak egin zituen Vincentek Hagan:
‎1888ko abuztuaren bigarren erdian (B16) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion nola esan zezakeen ezinezkoa zela Gauguin-en erretratua egitea; berak espero zuela egun batean Bernard eta Gauguin-en erretratuak egitea; egun horietako batean zuaboen bigarren tenientearen erretratua egingo zuela, hura laster Afrikara joatekotan zela eta. Bernard-ek negua Arlesen emateko zuen asmoaz zerbait esan nahi ziola; egunean 3 franko zituela bere burua elikatzeko; bere etxean tokia bazegoela, baina zer gertatuko zen Gauguin etortzen bazen; esaten ziola bizitza garestiagoa zela Arlesen Pont Aven en baino; ez etortzeko Arlesera burdelak pintatzeko berariazko desirarekin; berak ere ez zuela oraindik burdel bat behar zen moduan pintatu; diruz ondo hornituta egon behar zuela horretarako; Afrikara joateko esaten zion Bernardi.
‎Beharbada lagun egin bainion zur distiratsuan itxita zegoela, agortu egin zitzaidan betidanik bildurik nindukan bakardade sentsazioa. Beharbada, biok lehen lerroan geundenez, hain ginen hurbil gure amarengandik, non arrebak berak ere ez baitzuen hauteman abandonurik edo atzerakorik ez zuen ezer. Sarritan geroxeago jabetzen gara.
‎Baina orduan ohartu zen oharkabeaz: autoa txatarrerako bazegoen, kamera bera ere ez ote zen egoera berean aurkituko. Eta usteak erdia ustel izateko itxaropenez errezo fedegabeak bere baitarako esanez, Izaro izan zen berria eman ziona.
‎Gero joaten ikusten nuen, nora edo zertara zihoan jakin gabe. Berak ere ez zidan kontatu nahi, badaezpada," segurugo zaude hola". Sabela laztantzen zidan, atetik atera aurretik umea eta niri agur esateko.
Berak ere ez zekien orduan" besterik gabe" horren atzean beste zenbat ezkutatzen zen.
‎Gure amak ez du arraposturik egin. Nabari zaio, oso, berak ere ez duela inolako gogorik auto ilara bateko hitz aspertu batzuk errieta gai bilakatzeko. Badaki ere ez duela merezi tutik esatea, gure aita honelako kinketan oso erretxina baita edozein huskeria dela motibo.
‎Gauzak horrela, Jornettek ez zuen ulertzen nolatan ez zuten oraindik taldetik bota. Agian ez Zapaburu ezta Brontes bera ere ez zirelako ausartzen. Beldurra ziotelako, alegia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia