2004
|
|
Atzera begira jarririk, ebatzi zuen Bazterrek ez zuela horrelako" jokoetan" parte hartzen; esaterako, Bazterrek ez zuen koadrilan ongi pasatzeko ergel bat behar; Harakinek, aldiz, bai, haren kontura barre egiteko; eta askotan, gehiegitan, Fermini
|
berari
egokitu zitzaion rol mingarri hori.
|
2010
|
|
Bere buruaz harroegi dagoenarengandik espero zitekeenez, munduko margolanik entzutetsuenetakoaren segurtasuna bermatu behar bazuten ere, ez zuten ezer berezirik aldatu. Kamera finkoek bere horretan zirauten, zaintzaile kopurua berbera zen, salbu eta ArcelorMittal gelan kokatu zuten gonbidatu berriari beren
|
beregi
egokitutakoa. Museoko buruak ezagututa, ez ninduen harritu gehiegizko ustantza hark.
|
2017
|
|
Landerrek azaldu dio eutsi egin behar diola elkarrizketaren eremuari, mintzakideen txandakatzea dela espero dena, bien arteko tonuari eustea, zerrikeriari zerrikeriarekin erantzutea, pazientzia izatea –ez du sekula izan– eta, batez ere, ez behartzea, elkarrizketa kideak betebeharraren apurrenik susmatuz gero, alde egingo baitu, edo, makurrago –“Exajeratze bat da” aitatu zion Landerrek–, blokeatu egingo zaitu, eta, ondorioz, argazkian klikaturik “o ez, erabiltzaile honek bere profila ezabatu egin du! ” aplikazioaren abisua, “leher hadi, profil honek blokeatu egin hau! ” ulertu behar duzu. “Dena dela” zehaztu nahi izan zion Landerrek, hari handi zetozkion aholkuak
|
berari
egokitu nahian, “hartu hau burlaizez; hemen gertatzen den guztia ez da serioa”; nork eta Landerrek...
|
2019
|
|
Gertatu izan zitzaion etxetik lanerako bidean, erakusleiho batean bere isla ikusi eta etxera itzultzeko autobusa hartzea, ez zuelako kalean barrena ibili nahi. Pentsatzen zuen neska izatea zela
|
berari
egokitu zitzaion tragedietako bat, familia pobre batean jaio, ezin ikasketak egin eta aita gaixorik izatearen errenkada berean: “Ez zitzaidan nire gorputza gustatzen.
|
|
Axlek ulertu zuen ez zuela gorputza behar bezala egurasten, eguzkia falta zuela, kristaletik pasatzen ziren izpiek ez zutela eragin bera azalean. Behin eta berriro esaten zion bere buruari etxetik irten gabe hainbeste hilabete eta gero espero zitekeela ondorioren bat, modu batekoa edo bestekoa, eta hori zela
|
berari
egokitu zitzaiona, azaleko gaitz hori. Gaitz erdi iruditzen zitzaion hala ere, okerragoak imajinatzen zituen beste etxe batzuetan.
|
2020
|
|
Segituan erantzun zidan oraingoan, hutsegiteagatik barkamena eskatuz eta Muruamendiarazen heriotzari buruzko informazioagatik eskerrak emanez. Egunkariko beste orrialdea bidali zidan eskaneatuta, eta Vicenziren ipuina bere hartan argitaratu ez izana justifikatzeko testuaren kalitate literario txarra aipatu zidan, horregatik ez zela ausartu testua bere hartan transkribatzen, eta nahiago izan zuela
|
berak
egokituta argitaratzea. Hori da egin zuena, eta hori da bidali zidana, testuaren transkripzioaren ordez berak egindako moldaketa, jatorrizko testuaren hitzez hitzezko zatirik txertatu gabe argitaratua.
|