Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2000
‎Borzgarren zezena eta azkena Villagrandeko dukeari berari egokitu zitzaion, eta ez naiz honetan luzatuko, ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Soilik erranen dizut ezen, burtziak sartu ondoren, izter zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.
‎Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen, zangoak hedatu bidenabar. Gisa berean egokitzeagatik kargu hartua zidan niri, pare bat minutu lehenago. Ez nion oroitarazi.
2003
‎Neskaren argazkia nire ahizpetako batena da. Ez zen asko arduratzen politikaz, baina berari egokitu zitzaion ospitalean egotea bertan pasatu nituen lehen orduetan. Ingresaturik egon nintzen hilabeteetan egunero etorri zitzaidan etxeko kafesnearekin, bertakoa horren ona ez zela-eta.
2006
‎Eskailerak igotzen hasi garenean bera egokitu da aurretik, eta, estu samarrak direnez, atzetik noa ni.
2013
‎alde batetik, bi urte zaharragoa zuen neba, eta bertzetik, mutila? baita, mutila izateagatik, harrotasun inkontziente irmo eta sendo baten jabea ere, zeina baitzetorkion, ez Islameko gizartearen mendeetako egitura sozialetik bakarrik, Islam aitzineko basamortuko jendearen azturetarik ere bai, gizonezkoak nagusi, emakumezkoak mendeko; urte haietan, beraz, zeinetan ume izateari utzi eta emakume egin baitzen, bere egokitze prozesua izan zuen Raissak, baita, prozesuaren buruan, ikasi ere nork bere bizi esparrua zuela, bere mugak eta hesiak?, eta haiek hausteak problema bat zuela betiere eranskin:
‎Raissak, izan ere, Omarren aurkako norgehiagokan, bere desabantailak zituen, edo sortzezko bi gain zama, bertzela erranda: ...k, bi urte zaharragoa zuen neba, eta bertzetik, mutila... baita, mutila izateagatik, harrotasun inkontziente irmo eta sendo baten jabea ere, zeina baitzetorkion, ez Islameko gizartearen mendeetako egitura sozialetik bakarrik, Islam aitzineko basamortuko jendearen azturetarik ere bai, gizonezkoak nagusi, emakumezkoak mendeko; urte haietan, beraz, zeinetan ume izateari utzi eta emakume egin baitzen, bere egokitze prozesua izan zuen Raissak... baita, prozesuaren buruan, ikasi ere nork bere bizi esparrua zuela –bere mugak eta hesiak–, eta haiek hausteak problema bat zuela betiere eranskin: mugak hausteko ahaleginean, alegia, nork bere burua hausten zuela gehienetan, hain ziren muga haiek zurrunak, betoi armatuzkoak iduri; guztiaz ere, Raissaren aldaketa hartan, Omarrenak ere izanen zuen, seguruenik, bere eragina; Omar, izan ere, pozak airean zegoen, Butanbeteko eskolan hasi zelako –geroago, hiriburuko unibertsitatean medikuntza ikasten hasi zenean, berriz, zer erranik ez... –:
2014
‎Ximon obraren protagonista nagusia bihurtu da. Berari egokitu zaio Jekyll Doktorea izatea, eta beraz, baita Mister Hyde antzeztea ere. Eskerrak oraindik sei hilabete falta diren ikasturte amaierako emanaldirako, erronka itzela izango delako.
‎Hotel ezagun baten pareko zabalunean robot bat zegoen, bere dobermanarekin. Baina ez zegoen, ez, besoak uztarturik deus egin gabe, aurrera eta atzera baitzebilen, hamar pauso aurrera eta bertze hainbertze atzera?, desfilatzen ariko balitz bezala, zabalune hura berarendako egokitua iduri.
2015
‎Eromena izan zen Lokarrirentzat eta Riosentzat, berari egokitzen baitzitzaion Bruselako sinatzaileentzako eta Currinentzako galderak eta enkarguak hartzea. Hedabideek Bruselako taldearen erreakzioa eta interpretazioa nahi zuten ETAk hitz egiten zuen bakoitzean, eta irail hartan hiru aldiz mintzatu zen.
‎2007ko abenduaren lehenean, errepide ondoko kafetegi berean egokitu ziren ETAko hiru kide eta Guardia Zibilaren ikerketa zerbitzuetako bi kide, Capbretonen, Frantziako Landetan. ETAko kideak konturatu egin bide ziren aldameneko mahaikoak guardia zibil espainiarrak zirela, edo izan zitezkeela.
‎Ahizpa nagusia izebarenera joan zenetik, berari egokitzen zaio haren parteak eta bereak egitea. Eta gehiago ere bai:
‎Itziartik ekarri zuen gure amak, hain justu, Pioren eta Agiña Txikiaren apustuaren berri. Orain urte batzuk, Itziarko gau martxa egiten ari zela, alboan Agiña Txikia bera egokitu zitzaion eta, ustekabean, apustuaren kontua atera:
‎–Etxea eta lana bilatzea duk premiazkoena, bertan egokitzea, eta gutxieneko oinarri horiek jarri ondoren, antolamendu politikoari heldu zioagu.
‎Adi begiratu ondoren, hutsik dagoen leku batean eseri zara. Traba egiten dizu pistolak gerrian, bere lekuan egokitzen saiatu zara disimuluz.
‎Gaur, kasketa luze bat bezala gogoratzen du nerabezaroa. Geneen mutazio anomaloa izateko milatiko probabilitateak edukita, berari egokitu zitzaiolako, kasketa. Orain, itsumena Zuriñeren atal bihurtu da.
‎Lubaki berean egokitutako ezezagunekin solastatzen dira soldaduak beren beldur eta ikarez, tiro hotsen artean. Ahotik mintzo da gainezka dagoen bihotza.
‎Hitzan idatzitako artikuluan. Hemen dituzue jasota bertatik egokitutako bi pasarte.
2016
‎Oroitzapen zinematografiko hauetan galdurik dabilela, Bilbora ermango duen hegazkinaren zain, hegazkin konpainiakoek jakinarazi dute ezen, Norte aldean omen dabilen ekaitz bortitzaren ondorioz, arriskutsua omen dela oso Sondikako aireportuan lur hartu nahiz aireratzea, momentuz itxita dagoela aireportu hura eta bertako hegaldi guztiak etenda, eta, gaua ere gainean dutenez, harako txartela erosia duten jaun andre guztiei gaua Madrilgo hotel batean igarotzeko gonbita egiten dietela, gastuak noski konpainiaren kontu, eta bihar goizean abiatuko dela, ondo bidean, Bilborako abioi hori; barkatzeko arren traba eta eragozpen guztiak baina konpainiaren borondatez gaindiko zer bat izan dela eta... Alsinari pare bat aldiz errepikatu behar izan diote azalpena, ez daki zertaz ari diren Iparra edo Sondika aipatzean; azkenean ulertu du baina errezeloarekin geratu da, hori dena herri atzeratu bateko komeriak ez ote diren, eta susmo hori indartzera datorkio mostradore berean egokitu zaion beste bidaiari bat, negozio gizon itxurakoa, zeina espantu eta imintzio handiz ari baita kexuka, besoak airean inarrosiz, hori Espainian bakarrik gerta litekeela, ez dagoela eskubiderik, ez errespeturik, ez ezer; hori dena esaten duen bitartean begi batekin mostradoreko enplegatu aspertuei ari zaie begira eta bestearekin Alsinari berari, ohartua baita kanpotarra dela emakumea, mostr... orain ezin du esan ez duela behar interpreterik, are gutxiago arrimatu zaion tipo likatsu hori bezalakorik.
2017
‎Bizkarra ematen diogu kaleari eta kanpoan dagoen munduari. Derrigortua doa bilerara, bere nagusia zen etortzekoa baina azken orduko aldaketa bat egon da beste proiektu batean, eta berari egokitu zaio. Bezeroak aldaketak eskatuko dizkio baina berak ez du konpromisorik hartuko.
‎Eta eskaintzen den prestakuntzak bakarrik ez, uste du aurrena unibertsitateak berak egokitu behar duela garai berrietara, ikasleek ez ezik unibertsitateak ere izan behar duela ekintzailea: –Lehen ezagutza transmititzea zer haren zeregina; aurrera egin zuen eta, ezagutza transmititzeaz gain, ezagutza egitera era pasatu zen, ikerketa egiten zuen erakunde bihurtu zen.
2018
‎Wittigentzat lesbiana edo gaya izatea da norberaren sexua zein den gehiago ez jakitea, da kategorien nahaste eta ugaritze batean sartuta egotea, non sexua identitate kategoria ezinezko bat den. Honek oso askatzailea badirudi ere, Wittigen proposamenak ez du aintzat hartzen nola kultura gay eta lesbikoaren barruko diskurtsoek identitate sexual espezifikoki homosexualak ugaritu dituzten sexu kategoriak beretzat egokituz eta berrantolatuz. Erregina, butch, femme, neska terminoek, are bollera, queer eta marika berrapropiazio parodikoek ere berrantolatzen eta ezegonkortzen dituzte sexu kategoriak eta identitate homosexualak mespretxatzeko erabili izan diren kategoriak.
‎Bistaz biek baitzuten lehendik ere bata bestearen aditzerik, unibertsitatea hasi zuten garaitik, urtebeteko aldearekin?, ikasle egoitza berean egokitu zirelako Miren bera eta Jonen Kuadrillako Bat, ondo samar moldatu zirelako, eta behin edo behin denak elkartu urtebetetze edo bestelakoen aitzakian. Miren, are, tarteka akordatzen zen mutil isil harekin eta tarteka galdetzen zion Jonen Kuadrillakoari ea zer moduz zebilen.
‎Sito, Matias. Ourensetik etorritako bi anaia, leku guztietara elkarrekin joaten zirenak?, Anxo eta laurok. Tabako eta izerdi usaina zerion gela hari, eta txikiegia zen lau lagun hartzeko, baina poztu ninduen Anxori eta bioi gela bera egokitu izanak.
2019
‎Gogoratu zait Harkaitz Canok nonbait kontatutakoa: nola Austerren irakurraldi batera joan ondoren, hotel bateko tabernako barran, ezustean, berarekin egokitu zen, eta hor, ukondoz ukondo, Paul Auster eduki arren, tentazioari eutsi eta azkenean erabaki zuela ez ziola ezer esango, horrela omenduko zuela hobekien.
2021
‎Literatura guztiek behar dituzte idazle kaustiko eta humano batzuk, eta guri, zorionez, Jon Alonso tokatu zaigu. Ipuin eta nobela ezin ederrago batzuen egilea izateaz gain, berari egokitzen zaio nire ustez beste inori baino hobeto Billy Wilderri buruz eman zuten definizioa: bizarra egiteko xaflak ditu garunean.
2022
‎Nesketan zaharrena izaki, berari egokitu zitzaion, hortaz, unaia izatea. " Hamabortz bat urterekin hasten ziren neska gehienak.
‎Horrela hasten zenean bagenekien hurrengo azterketan seguru jarriko zuen kontzepturen bat aurreratuko zuela, eta ateratzen genituen koadernoak presaka motxilatik eta hasten ginen apunteak hartzen. Berehala ohartu nintzen irakasle horrek ere bazituela kontzeptu fetitxe batzuk, azterketa guztietan galdetuko zituenak, eta horietako bat zela habitus delakoa, soziologo frantziarrak Santo Tomasengandik hartu eta berera egokitua. Buruz nekien dagoeneko enuntziatua:
2023
‎Ganbarakoa entzuten genuen, adi. Bazirudien baserriaren aldapak nor bere aldera egokitu gintuela.
‎Gainera, ongi bidean, Deliak Lotaratzailea esaten zionak laster Maitanerekin zeukan hitzorduaz gain, Petrarekikoa zegoen, biharamunean: laster berari egokituko zitzaion protagonista izatea. Bi bezero:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia