|
Zeren egiazki esaten baitigute olerkariek guri beraien kantuak ekartzen dizkigutela erleen gisara hegan eginez, Musen baso txikietan eztia isurtzen duten iturrietatik hartu ondoren; eta egia diote. Izan ere, olerkaria gauza arin bat da, hegalduna eta sakratua, eta ez da konposatzeko gai jainkoren batek inspiraturik eta
|
bere
baitatik kanpo aurkitu arte.
|
|
Zeren egiazki esaten baitigute olerkariek guri beraien kantuak ekartzen dizkigutela erleen gisara hegan eginez, Musen baso txikietan eztia isurtzen duten iturrietatik hartu ondoren; eta egia diote. Izan ere, olerkaria gauza arin bat da, hegalduna eta sakratua, eta ez da konposatzeko gai jainkoren batek inspiraturik eta
|
bere
baitatik kanpo aurkitu arte.
|
|
bosdun txiki hartan aurkitu zuela bere benetako forma, lau ziren minaren haizeak, puntu batean biltzen zirenak, nondik bosgarren haizea sortzen baitzen, beste norabide bat hartzen zuena, lau haizeek osatzen zutèn planoarekiko perpendikularrean, min gordinari gordintasunaren kontzientzia erantsiz?, kontraesana badirudi ere: forma bat, Gabinok
|
bere
baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan, bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak, zirrararik zirraratsuena eragin ziòn azpi formarekin topatu, perla bat ere izan zitekeen, edo errubi bat?, eta hiru bider xuxurlatu zuen Gabinok esaldi bera:
|
|
halaxe izango zen –halaxe zen–, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu –Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale–, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak jiratu eta bizpahiru segundoren buruan –kanpoko errealitatea barrukoari ere eraginka, ausaz– negarrez hasi baitzen; Gabinok minutu eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala –itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere– nabarmendu baitzitzaion aurpegieran; triste zegoen Gabino, dudarik ez, baina harrotasunaren hegalak –poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen– pozten eta puzten zuen, udazkenaren ibilbidean udaberriak ere bere geltokia balu bezala; minak hartua zegoen Gabino, zalantzarik ez, baina bazirudien ezen minak –formarik gabekoa, definizioz– bosdun txiki hartan aurkitu zuela bere benetako forma –lau ziren minaren haizeak, puntu batean biltzen zirenak, nondik bosgarren haizea sortzen baitzen, beste norabide bat hartzen zuena, lau haizeek osatzen zutèn planoarekiko perpendikularrean, min gordinari gordintasunaren kontzientzia erantsiz–, kontraesana badirudi ere: forma bat, Gabinok
|
bere
baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan –bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak– zirrararik zirraratsuena eragin ziòn azpi formarekin topatu –perla bat ere izan zitekeen, edo errubi bat.
|