2013
|
|
Bestela ez da konprenitzen, aspermena gainetik kentzeko ez bada, zergatik inolako konbikziorik gabe telefono zenbaki bat markatzen dugun, jartzen dugun hain ahots iradokitzailea, hasten gatzaizkion norbaiti gu geu ere harritzeko moduko aitorpenak egiten, izendatzen dugun iragaitzaz bezala elkar ikusteko aitzakia bat, ipintzen dugun hitzordua, eta nola, berriro bat ere konbikziorik gabe, esaten diozun, agenda begiratu nuke?, arnasarik hartu gabe telefonoaren ondoan tarte bat egin ondoren ondo datorkizula eransteko. Ematen ari zaren pauso horiek ez zuketen inolako ondoriorik izango errepikatuko ez balira, hitz egiten ari zaren pertsona horren ordutegia buruz ikasiko ez bazenu, elkar ikusteko geratzen zareten kafetegian beti edari berak eskatuko ez bazenitu, egun horietako batean, nahi gabe bezala, esku jolastiz, bere berokiaren lepokoa zuzentzen hasi eta masaila laztanduko ez bazenio eta agur esateko unean
|
bere
arnasa hartzeko moduan aldaketa bat sumatuko ez bazenu. Eskuarekin zure autoaren atea erdi irekita darama tarte luzea, joan egin nahi duela adieraz dezake keinu horrek, baina bi zangoak auto barruan dituela jarraitzen du eta, are gehiago, bere aurpegia zure belarrira gerturatzen du esan behar dituen hitz bakanak ahapeka esaten dituelako, ahotsak dar dar egiten diolako edo intimotasun bila, ez dakizu.
|
2016
|
|
—Carlos, mesedez, oso atzeratuta gabiltza esan zion Stefanok betaurrekoak kendu gabe. Petralduta zegoen, baina aldartea
|
bere
arnasa hartzeko moduan antzematen zitzaion, ez ahotsean edo aurpegikeran. Bere irribarrea zintzoa zen, ulertzailea.
|
2018
|
|
Etxetik irteteko aitzakiaren baten bila ibilita ere, ezinezkoa zitzaion aita bakarrik uztea. Baina aldi
|
berean
arnasa hartu nahi zuen, trago bat lasai hartu lagunekin, parrandara atera, mozkortu. Etxeko grabitateak gehiegi erakartzen zuen, ordea.
|
2019
|
|
emakumearen eguneroko errealitatea dira espantu horiek. Gizona hain dago bere eskubideez konbentzitua, non matxinada bat iruditzen baitzaio emazteak gorderiko autonomiarik txikiena ere;
|
bera gabe
arnasa hartzea ere debekatu nahi lioke. Emakumea, hala ere, matxinatu egiten da.
|
2023
|
|
Eta nik pentsatu nuen: lepoan musukatu, sudurra sartu
|
bertan
arnasa hartzeko, miazkatzeko eta gau osoa epeletan pasatzeko. Nire aurpegia txoko hartako azal ezin ilun eta leunagoaren kontra, izerdi sakon delizios hartan bilduta, horixe bakarrik.
|
|
zer egin ote dion Virgilek Maudeyri, Virgil Maudeyri dena emateko prest baldin bazegoen: bere zuloak eta bere marrak eta bere kurbak eta
|
bere
arnasa hartzeko leku txikia; bere kaiola eta bere balkoia; bere zigarroetako kea; bere zapatak eta bere zapatetako takoiak; bere ilea, bere dutxako xaboia eta bere ileak orrazten dituen orrazia; bere kafe kikara, bere goizetako ogia eta bere goizetako hasperena; bere esnatu aurreko ametsa; bere alfonbra eta bere etxeko zapatilak alfonbran; bere ohe ondoko mahaitxoan dagoen liburua, bere lanparatx...
|