2015
|
|
Fr. Luisek gehitu zituen letra etzanaz dauden hitzak ideiaren zentzua osatzeko. Baina pagatze kontua baino gehiago, erantzute kontua dela dirudi; hau da, Jaunak ez diela sekula ere huts egingo
|
bere
adiskideei (ik. 11, 4,12).
|
|
8 Bide honetatik saiatu nintzen etor zedila niri hitz egitera elizgizon hau, Jainkoaren hain zerbitzari leiala,
|
beraren
adiskidea zena, nik honekin aitortu eta maisutzat edukitzea pentsatu bainuen. Bada, niri hitz egiteko ekarririk, eta neure burua hain gizon santuaren aurrean ikustean guztiz nahasia nengoela, neure arimaren eta otoitzaren kontu eman nion, baina penitentziako sakramentuan nire aitortza entzuterik ez zuen nahi izan:
|
|
Hain goi graduan jarrita, Jainkoarekin bakarkako harremana eduki nahi izatea eta munduko denbora pasak alde batera uztea horixe baita, gehien gehiena eginda dago. Goretsi horregatik Haren Maiestatea eta izan uste on haren onberatasunean,
|
bere
adiskideei ez baitie sekula ere hutsik egiten. Ez pentsatu zergatik hain egun gutxitan ematen dion debozioa urliari eta niri hainbeste urtetan.
|
|
Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da. Eta uste dut, asmo horrekin diharduenak on egingo diola bere buruari eta entzuten diotenei eta eskolatuago irtengo dela; nola egiten duen ulertu ez arren, irakatsi egingo die
|
bere
adiskideei.
|
|
Nik erantzun nion, ez zirela jakiteko ezta nik esateko ere. Berak esan zuen, esana dudan aita domingotarrak bazekiela, hura
|
bere
adiskidea zela, eta berehala esango ziola eta ez arduratzeko.
|
|
8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen ez banuen ere; baina
|
beraren
adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
|
|
27 Berak eta
|
beraren
adiskideek Sortzez Garbiaren ospitalean gela batzuk utz diezazkigutela agindu zuten, han Sakramentu Santua baitzen eta eguneroko meza. Honek poz pixka bat eman zion.
|
|
2 Dioena egia bada behintzat, on handia egingo luke, predikarien premia dutelako; baina beldur naiz, gure aitak egotzi egiten dituelako beste ordenetakoak, eta berean ez du onartu nahi izango. Jainkoari erregutzean bai lagunduko diot
|
beraren
adiskide eskaintzari erantzunez. Han ikusiko dute zer den gehien komeni dena.
|
|
2 Jakin beza Berarekin eraman nahi izan duela Lorenzo Cepeda
|
bere
adiskide on eta zerbitzaria. Odol-jarioak eman zion, hain kolpera eman ere, eta horrek ito zuen; ez zuen sei ordu baino gehiago iraun.
|
|
5 Hiri horretako kontratazioaren buruari zuzendua den gutun hau, Kanarietako gotzainarena da,
|
beraren
adiskidea baita, Ameriketatik dirurik etorriz gero, kontu handiz eduki dezan. Eskura emana izan dadila eta pertsona ziurragandik, eta guztia oso ongi egin dadila, ene alaba, esan nahi diodan albiste onaren pozean.
|
|
4 Bai poz handia hartu dudala aita frai Pedro Fernándezen osasunaz esaten didanaz! Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du
|
bere
adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste bat aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
|
|
6 Begira beza berorren aitatasunak nolako xalotasuna, seinaleetatik konturatu bainaiz ulertu zutela, nik aditzera eman ez arren. Eta gutunean esaten nion, ez fidatzeko anaiekin, Joserenak baitziren anaiak (badakit gutuna irakurriko zutela-eta); izan ere,
|
beraren
adiskideek berek agertuko zioten, eta ez naiz harritzen, barru barruan sentitzen dutelako. Aurrekariak ezarriko ote diren beldur izango dira.
|
|
Frai Joani dagokionez, beldur naiz beste salaketaren bat ez ote duten eramango haren aurka. Jainkoak tratu ikaragarria ematen die
|
bere
adiskideei; egia esan, ez die bidegabekorik egiten, bere Semearekin ere horrela jokatu zuen-eta.
|
|
Laster ikusiko ditu Valladolideko
|
bere
adiskideak. Zaratarik gabe har dezatela eskatzen du.
|
|
Ez naiz ausartu idazten, berari pena ez ematearren, eta beharbada hobe izango da gugandik jakitea. Paper horren bidez ikusiko du Jesusen Lagunditik ziurtatu nahi bainuen. Salamancan dagoen
|
beraren
adiskide batengandik?, eta ama prioreak hori idazten dit. Poztu naiz zer jana duelako.
|
|
1 Jainkoak gorde zaitzatela mundutarrek dituzten bake era askotatik; ez diezagula utz Jainkoak egundo ere hura probatzen, betiko gerrarako baita. Mundukoetako bat bake bakean dagoenean, bekatu astunetan hondoratua eta bere grina txarretan hain lasai, bihotz zimikorik ere ez izateraino, dagoeneko irakurri duzue bake hau deabrua eta
|
bera
adiskide direnaren seinale dela: bizi diren bitartean ez die gerrarik egin nahi, gaiztoak direnez gero, handik ihes egiteagatik eta ez Jainkoaren maitasunagatik, Harengana hurbilduko bailirateke pixka bat.
|
|
Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak
|
bere
adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra duela dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta beste gauza asko.
|
|
–jardun Nigan zeure bila?; eta Lorentzo Cepeda bere nebari bidaltzea erabaki zuen, haietaz gogoeta egin zezan. Hark bene benetan hartu zuen eta hitz haien esanahia ezin aurkiturik,
|
bere
adiskideengana jo zuen aholku eta argi bila. Eta, ezer ez zelakoan, hotsandiko kontsulta bihurtu zen Ávilako San Joseren mintzalekuan.
|
|
Baina oso osorik burutu zuen. Ez zen nahiko, Aita betikoa, bizi zen bitartean burua non etzanik ez izatea, eta beti neke artean ibiltzea, orain, gainera,
|
bere
adiskideei gonbit egiteko (ahul ikusten gaituelako eta lan egin behar dutenek janari horrekin mantendu beharra dutela dakielako) lekuak kentzeko. Honezkero ez zuen nahiko eta gehiegi ordaindu Adamen bekatuagatik?
|
|
Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina
|
bere
adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
|
|
hain nahigabe handia zeraman ariman, non, pazientzia bera izanik ere, esan egiten baitu eta kexua agertzen! Edota begira iezaiozue zutabeari lotua, minez beterik, zuenganako maitasunaren handiz gorputz atal guztiak zati zati eginik; hainbeste sufrikario, batzuen aldetik pertsegitua, besteen aldetik txistukatua,
|
bere
adiskideen aldetik ukatua, haiek bertan behera utzia, inor beraren alde irteten ez dela, hotzak hilik, hain bakardade handian egonik, horrela elkar kontsola dezakezue. Edota begira iezaiozue gurutzearen zama daramala, arnasa hartzen ere uzten ez diotela.
|
|
Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez, Berak nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik
|
bere
adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur, baino gehiagorik ez du eskatzen berriro; ogi txit sakratu hau guri betiko ematean, egiaz geurekin dugu.
|
|
2 Beraz, Hark
|
bere
adiskide minen artean bizitza guri eta nekerik gabeko jendea onartzen duela pentsatzea, zentzugabekeria da. Ziurtzat dut Jainkoak hauei askoz ere neke handiagoak ematen dizkiela.
|
|
Liburua irakurleen eskuetan utzi baino lehen, Teresak zentsoreei,
|
bere
adiskide teologoei, eman behar zien, azter zezaten. Haietako batek oharrez eta urratuz beterik itzuli zion; idazketa berri bat egin zezala gomendatzen dio, gainera.
|