2015
|
|
Laugarrena da, funtsezkoena eta Jainkoarentzat atseginena, beraren ohoreaz eta aintzaz gogora gaitezela eta geure buruaz eta geure probetxu, atsegin eta gozotasunaz ahaztu gaitezela. Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena,
|
bere
adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena. Haren Maiestateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko baino bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
|
|
heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen;
|
bere
adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
|
|
Eta hau ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita
|
bere
adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko. Hau behintzat ez zait buruan sartzen eta ez dut uste komeni denik.
|
|
5 Nik uste dut aipatu ditudanak baino hainbat arrazoi gehiago ekarriko zizkiola
|
bere
adimenak, gotzaina zelako eta ardiak utzi beharra zuelako, eta beharbada beldurrak izango zituen. Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera honetara iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da.
|
|
5. Egoki dator konparazio hau, horrela baitago arima goratua eta
|
bere
adimenaz baliatu gabe, hein batean, esku erakutsi hura hartzen duen eta hartan atsegin hartzen duen haur bat bezala, baina ez du adimenik ondasun hura nondik datorkion ulertzeko. Lehengo mozkorraldiko lokartzean ez dago arima erabat egintzarik gabe; zerbait ulertzen eta egiten du, Jainkoagandik hurbil dagoela konturatzen delako; eta horrela arrazoiz dio:
|
|
5 Eta hori duenari ematen dion nahigabean igartzen da, ez dela beraren errua. Eta ez bedi atsekabetu, txarrago baita, ezta ez bedi neka zentzura ekartzen une hartan zentzugabe dagoena, hau da,
|
bere
adimena, baizik eta erreza beza ahal duen bezala; edota ezta hori ere, gaixo dagoenez bere arimari atseden pixka bat eman baizik: bertutezko beste egintza bati ekin biezaio.
|