Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 334

2004
‎gerran hil zen Serapiok, gerra galdu eta gero, gerra irabazi zutenek... baina kosta egiten zitzaidan beren jardunaren haria hartzea. La Vachek ere adi entzuten zuen salatik zetorrena, baina hala eta guztiz ere, nahiz bera eta biok izan ukuiluan esna geunden behi bakarrak, nahiz nik berarekin hitz egiteko gogo izugarria eduki, ez nintzen beragana joatera ausartu. Haserretuta egongo zela pentsatzen nuen, ez zidala behin ere barkatuko bera alde batera utzi eta behi makalekin ibili izana.
2010
‎Ildo horretan, guztiz ulergarria da Etxepareren Buruxkak liburu ederraren patu beltza. Izan ere, Buruxkak irakurritakoan jabetuko zara norainoko haustura zekarkion Etxeparek ordura arteko euskal letra jainkojale eta ahalketien mundutxoari, esparru berriak irekiz bai euskarari berari eta bai euskaldunei ere. Esaterako, Aldudeko medikuak amodioa eta sexua euskal irakurleen solasgai bihurtu zituen, eta, esan gabe doa, aurrez aurre jo zuen ortodoxiaren kontra, zeinaren arabera sexua eta, tabu diren arren, erdaraz aipa baitzitezkeen ezinbestean, baina euskaraz ez, euskarak babestu egiten zuen-eta kutsatu gabeko eremu bat, non bertako biztanleak, Lotilandiako euskaldun maitagarriak, Jaungoikoaren lege barruan bizi baitziren edozein eragin galgarritatik euskarak gerizatuta.
‎Hirugarrena: sei urte geroago, 1870eko uztailean, Erromako elizaren buruak zentzugabekeriaren gailurra ukitu zuen, berarentzat eta bai bere predezesore guztientzat infalibilitatea alegatu zuenean, hots, hutsezintasuna. Hori egitea, Haeckel en ustez, zientzia independentearen kontrako gerla aldarrikatzea zen.
‎" Transformismoa, bada[...], eutsiezinekoa da. [...] Den denak pentsarazten du era askotara eszenifikaturiko plan bakar batek presiditu duela fase organikoaren garapena, zeinean espezieak agertu baitira, espezie batzuk aldi berean eta beste batzuk ondoz ondoko momentutan. Obra handios horren gailur zoriontsua izan da gizona, gainerako talde naturaletatik sakonki bereizten duten ezaugarriduna, aparteko genero gisa".
‎Aitari entzun diot epidemia moduko bat dagoela Donostian", esan zuen Susanak. Berak eta beste guztiok zerrenda bat osatzen genuen laukiaren marretako baten paraleloan. " Zure aitak asko daki —arrapostu zion Martinek zakartasunez— Baina hobe zuen bere garaian txertoa eman balio.
‎Bosgarren edo seigarren egunean adineko turista haietako bat hurbildu zitzaigun. Signora Sonia deitzen zioten, eta bera eta bere senarra aspaldiko bezeroak ziren. Arte liburuekin ikusten gintuenean bekaizkeria sartzen zitzaiola jakinarazi zigun, berari ere artea asko gustatzen zitzaiola.
‎Don Jaime txoferraren ondoan eseri zen, eta beste bi gizonak autoak zeuzkan aulkitxo tolesgarrietan, parez pare berarekin eta Bernardinorekin. Segituan, hoteletik herrirako errepide estuan behera abiatu ziren.
‎Errekara hurbildu eta ertzeko harriren batean esertzeko gogoa neukan, baina ez nintzen mugitu. Adrian, Joseba, Teresa eta gainerako ikaskideekin arrunta zena, aparte bat egin eta" aitorpen intimo bat egitea", zaila iruditzen zitzaidan Lubisekin; nahiz bera eta biok lagunago izan. " Ez dakit aukerarik emango dizuten, David gaineratu zuen.
‎Eta hango jendeak hemengoak baino karitate gehiago du."" Pentsatu egingo dut orduan", esan zion gazteak. Gero, beraren eta beste gazte baten artean, kamioi txiki baten atzealdera igo zuten pultsuan.
‎—esan du Carolek— Baina lan berriez ari nintzen ni!"" Obabako lehen amerikanoaren historia asko gustatu zitzaidan niri", erantsi du Donaldek. Bai bera eta bai Carol oso ekinak dira. Egoera absurdo samarra zen.
‎Nire bihotz ahula dauka gogoan. Beldur da ez ote zaidan txartuko berak eta bere lagunek —kontrako asmoarekin, noski, ni entretenituta edukitzeko— asmatu dituzten ekitaldiekin. " Gogorra izan da alde batera —esan diot— Iragan nazkante hori ezin dugu bistatik kendu.
‎Ez, azkenean, Mary Annek proposatutako izenarekin, baizik eta hasiera hasieratik izan zuenarekin. Obabako soinujolearen semeak idatzitako hitzak ageri dira liburu honetan; bereak eta adiskide izan gintuen askorenak.
‎" Zertarako behar duzu soka hori?", galdetu zion Teresak. Bera eta bere anaia, Martin, hotelean bertan jaioak ziren, eta besteok baino ausardia handiagoz jokatzen zuten han genbiltzanean. " Ez da soka, listaria baizik.
‎Azken batean, ez zeukan Euskal Herrira itzultzeko asmorik." Mary Annek ez zuen nire komentarioa aintzat hartu: " Askotan esaten nion Davidi zenbat gustatzen zitzaidan bera eta osaba Juan hizketan sentitzea. Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten, eta berak baietz erantzun zidan, ez al nintzen lehenago konturatu, bera eta osaba bi kilker bakarti zirela Amerikako lur zabalean, eta soinu hura hegoak astintzean egiten zutela.
‎" Askotan esaten nion Davidi zenbat gustatzen zitzaidan bera eta osaba Juan hizketan sentitzea. Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten, eta berak baietz erantzun zidan, ez al nintzen lehenago konturatu, bera eta osaba bi kilker bakarti zirela Amerikako lur zabalean, eta soinu hura hegoak astintzean egiten zutela. " Begira ez zaudenean, hegoak atera eta k eta r horiekin hasten gara", azaldu zidan.
‎Nahiz eta mutikoak ahalegin guztiak egin, zaldiak ez zuen pauso bakar bat eman. Sebastianen bi anaia gazteak bikiak ziren eta aldi berean eta tonu berean egin zuten algara. " O' i mozdadia, Se' astian!", esan zuen bikietako batek.
Beraz eta.
‎Aita zutitu zen, sukalde askotan trastez beterik izan ohi den kajoi zentrala irekitzeko. Metalezko pieza txikia atera zuen bertatik eta mahai gainean jarri zidan.
Beraz eta beldurrik ez.
‎Goiz zein berandu jakingo zuen nondik zetorkion haserrea jerenteari, baina orduan ere erakutsi egin zuen, lehenik eta behin, bera ez zela erruduna... eta gero lortu Ugarteri sinestaraztea. Soilik hirugarren fase batean etor zitezkeen susmoak niganantz, beraz eta asko falta zen nire burua arriskuan ikusteko.
‎Aurpegi zinez okerra zekarren, agian bulegotik irten aurretik zeramana baino okerragoa. Pentsatu nuen aspaldi ez zutela narrutan egin berak eta Marrek.
‎Saiatu nintzen Irantzu modu kontenplatiboan maitatzen, bera eta biok mundu errealetik at bageunde bezala. Era mistikoan begiratzen nion, adieraziz gure artean hitzak" soberan" zeudela horren luze bereizita egon ostean, are gehiago bizitzen ari ginen lan krisialdi zatar hartan.
‎Ezerezaren zaporea igarri nahian, beraz eta Guztiarena.
‎Korrika bizian hurbildu gara lehen atarirantz. Ezustean Txaro atera da bertatik eta txoke egin dugu. Nahi gabe bularra ukitu diot.
‎Bitartekaritzarako dohain handiak dauzka berak eta askotan pentsatu izan dut horregatik onartu zuela nire amodio eskabidea. Beharbada hortik doa supergizonari orain hartu diodan beldurra ere, Irantzurengan berezko joera ematen baitu bestea ulertzen ahalegintzeak.
‎Litekeena zen hiru lan txanda nagusien arabera antolaturik egotea; goizeko langileak zortzietan sartzen ziren eta arratsaldeko ordu bietan irten, beraz eta zortziak hamar gutxitan behar zuen nire autobusak.
‎Nik lehen sinpatia handiagoa nion, gustura hartzen nuelako bere izaera desprejuiziatua, hemengo jende gehienarena hain da lehor eta tristea (ni follan ni dejan follar). Orain gertuegi hasi naiz sentitzen berarengandik eta, egia esan, nahiago nuen gure artean lehen zegoen distantzia.
‎Hasieran erdarazko artikuluak bazituen ere, laster osoki Euskaraz idatzia plazaratu zen astekari hau Louis Etxeberrik (irudian) sortu zuen. Eskualdunak idazle andana bildu zuen bere baitan eta zernahi gai jorratzen zuen: nekazaritza, osasuna, merkatua, heziketa, berriak, erlijioa eta abar.
‎Fatimarekin hitzartua zuen Chiarak, gau osoan ez ematea susmorako aitzakiarik, eta, haien hutsa denentzat nabarmena izan aurretixe, joan zedila halako txokora, eta hantxe izango zuela, lore hesien artean ezkutaturiko belusezko xorro batean, ispilu veneziarra zain. Gero, kristauen ihesaz jabetzen zirenean, Chiarak hanka egitean fardelean eraman ez zituen soinekoak eta gainerako puskak Hareneko emakumeen artean banatuko ziren seguru asko, eta arpilatze horretan ahal zuenak ahal zuena eramango zuen, baina ispilua, banaketa orotatik aparte, beretzat eta ez beste inorentzat izango zuen Fatimak.
‎Ideia ona iritzi zion Chiarak, eta gogo onez ekin zion gutuna idazteari. ...ik, baina, onartzen zuen bere etorkiaren ezaugarria zela Veneziako hiriari loturik ibiltzea, eta berak ezin ziola uko egin bere zoriari; azkenik, berriz, esperantza bat gordetzen zuen bihotzaren barrenean, hosto arteko habian ezkutatzen den txorikume bat bezala, bizitzaren patuak edo diplomaziaren halabeharrak ekarri zioten senargai hura izan zitekeela, zergatik ez?, bere biziko gizona, asturuetan berarentzat eta berariaz egokitua, bere gogoaren katramilak ulertzen eta korapiloak askatzen jakingo zuena, zintzoa eta azkarra, martzala baina otzana, zolia eta sentibera.
‎Hori zen gutxienekoa baina. Andregai birjin askori gertatzen zaionaren parekoa, pentsatu zuen; hori baino kezkagarriago zitzaion, bere gainean eta barruan egon zen Simeon horrengan ez zuela inondik inora sumatzen berari gutun suhar eta inspiratu haiek idatzi zizkion arima delikatua edo gizon sentibera.
‎Ideia faltsu bat da, nire ustez, euskara gaztelerarekin edo frantsesarekin homologablea dela pentsatzea. Julien Vinson eta Miguel de Unamunoren1370 kontra, Joserra Etxebarriak, Eduardo Gil Berak eta beste askok frogatu zuten bere garaian fisika edo filosofia egin daitekeela euskaraz. Eta hizkuntza guziak dira berez edozertarako gai, baina gai egiten diren neurrian.1371 100 metro nobelan argi islatzen da kaleko soziolinguistika.
‎Gero, Gerla Zibila hasteko zela, Enrike Zubiri Manezaundik Moruen odola izeneko beste artikulu bat idatzi zuen. Beraren eta beste askoren beldurrak azaltzen zituen bertan:
‎Errendizioa negoziatzen ari zela, Sanjurjoren tropek Snada bailara bonbardatu zuten. Abdelkrimek baldintza bakarra eskatu zuen, bera eta beraren familia errespetatzea, eta 1926ko maiatzaren 27an errenditu zen. Goizaldean, hiru ofizial frantsesen laguntzarekin aurkeztu zen zaldi gainean Targisteko gotorlekura.580
‎" Gizabanakoaren gogoan integraturik dago beti" bestea", eredu, objektu, adiskide edo etsai legez, eta hagatik da gizabanakoaren psikologia, aldi berean eta hastapenetik, psikologia soziala".
‎Nazionalismoa iraultza industrialarekin batera agertu zen. Ordura arte, landa komunitateak bakoitza bere lekuan eta mugikortasun handirik gabe bizi zitezkeen, eta ez zen beharrezkoa biztanleak linguistikoki eta kulturalki homogeneoak izatea. Ia alderantziz, klase nagusiek herritar xeheengandik aparteko kultura apailatzen zuten.
‎Handik denbora batera berriz etorri da nekazari bera eta beste mailegu bat eskatu dio. Nasreddin sutan jarri da:
‎Tangerren nazio anitzek manatzen zuteneko sasoia izaki, europar anitz ibiltzen zen joan etorrietan hirian berean eta inguruetan, gehienak etxea edo egoitza hiritik landan zutenak, eta handik, haietatik anitz gertatu ziren xede erreza gaizkilearentzat.
2011
‎Lehenengo eta behin, filosofia ikastaroaren arrakasta ez zen bakarrik, dirudienez, zenbait ikasle txintxoren gainean aipa daitekeen fenomeno minoritarioa. Aitzitik, Eskualduna astekariaren orrialdeetan topatu dut bizpahirutan Arnaut Abadiaren beraren eta bere irakaskuntzaren prestigioaren oihartzuna. Ikusi esate baterako, Larresoroko seminarioko 1898 ikasturtearen amaierako kronikak zer dakarren:
‎Jetzi duenak kabala eria, esku berez, garbitu gabetarik hunkitzen badu bertze bat, honi eman diezaioke gaitza. Kabala eriak artatu dituena bere esku eta soinekoetan badarabiltza gaitzaren haziak, hazi haiek hartzaile baitira.
‎Gehiago dena, alha delarik eta hilarazi gabe, jaten du emeki emeki ulitxaren kumeak. Behar ere bai, ezen, barneko jale horrek haragi bizia du laket, goizegi hilaraz baleza, bada, jaten ari duen harra, pozoinda liteke bera eta leher, hilikia janez. Bizkitartean, baldin hola jankatua den harra ez bada berehala hiltzen, haren jaleak ausikia xehe duelakotz, bai eta ere dakielakotz gunerik minberenean gerorat uzten, hala ere azkenekotz barnea galtzen zaio, gelditzen da jatetik, eta jan gabeak baderama.
‎Agintera heldutako dinastia berriak jende jantzia behar zuen, noski, bere inguruan eta, giroaren argitasunak lagunduta," azterketa inperial" ospetsu haiek jarri zituen abian. Erresumaren zerbitzuko arduraren bat eskuratu nahi zuenak i (jinshi) izeneko titulua atera behar izaten zuen aldez aurretik eta, gezurra badirudi ere, goi mailako trebezia frogatu behar izaten zuen olerkigintzan.
‎eta ez errepertoriorik liluragarriena, edo ahots paregabea —maiz haien ahotsa txilioa baino ez omen da— Eskrupulu arrastorik gabe sirenek asmatzen dakitena bidaiari bakoitzaren musika propioa da. Ulisesek entzun zuena, bere aurreko eta ondorengo askok eta askok bezala, bere baitako muinetatik sortutako eta ondoren ezinbesteko egingo zaion" soinuaren iturria" bera da. Ez Ithakan aurkituko zuen intrigaz eta saldukeriaz beteriko" kantutegia", baizik eta buruhauste eta garrasiek zaildutako belarriek ere arbuiatu duten eztia.
‎Baina zenbait musikariren bizimoduetan aldaketa horiek ondorioak dakartzaten moduan, mundu zabalaren historian zehar musikak eta musikariak izan duten lekuaren berreskuratze bat eragin dezaketelakoan nago. XX. mendeko aldaketa zalapartatsuek beren uholdean soinu eremua aldatu duten eran, musika sortzeko eta ulertzeko moduan halako konmozioa eragin ondoren, musika bera eta kontsumorako zarata gero eta bereiziagoak gertatuko dira, eta hori, musikaren onerako baino ezin da izan.
‎Bertan, Solerren gitarrak bere nana flamenkoa jotzen duen bitartean, gure sehaska kantuaren melodia eta hitz sonoritatea berritua hartzen dugu. Begiak itxita ditu berak eta lotara garamatza; estrofa bakoitzeko tarareoa xilio bihurtuz, ametsen eta oraindik esna gaudenen arteko mezuak iragartzen ditugu: " attette dala zunzulun berde[.]/[.] gona gorrie jantzite[.]/[.] ez egin lorik basuan".
‎87. " Regreso y profecia de Yoyes", Joseba Zulaikak bere ETAren hautsari egindako epilogoaren tesi nagusia (Ikus http://www.gernikagogoratuz.org/jornadasculturapaz07/ pdf/ zulaikayoyes3 pdf edo Polvo de ETA, ETAren hautsa ren gaztelaniazko bertsioari atxikitako epilogoan; biak Alberdanian, 2006 eta 2007).
‎Niretzat izango da, egun hauetan nik erabiltzeko. Bernardek badauka berea eta neskek ere badute bana, Jeanek ere badu bat, oso dotorea, ziklista profesionalek erabiltzen dituzten horietakoa, baina bere bizikleta oso argi esplikatu zidan lehen egunean— ezin da ukitu ere egin, berak bakarrik erabil dezake. Gazte denboran ziklista amateurra izan omen zen, eta lasterketa batzuk ere irabazi omen zituen, horregatik zaintzen du hainbeste bere bizikleta hura.
‎Horrela izaten da kontua: hasten zait aitona Raymond gerra garaiko istorioren bat, nola zegoen bera eta bere batailoia trintxera batean ezkutatuta eta nola hasi zen orduan arerioa kanoikadak botatzen ez dakit nik nongo menditik. Eta zenbat hildako eta zenbat zauritu izan ziren egun hartan.
‎Bernard musika talde bat muntatu nahian dabil. Egia esateko, erdi osatua ere badauka, orain ari dira bera eta bere lagunak taldeari azken ukituak ematen. Lehen gauza, izena.
‎—Ba, une batean bera eta Claude, Donemilion familiaren etxe ondoko artasorora joan direla, zigarro erretzera. Ni sukaldetik nentorren eta barbakoa dagoen lekura nindoan, orduan ikusi ditut biak, oso diskretuki, desagertzen.
‎Eta parmigiana honekin zer eginen dugu, jauna?, galdegin zion sukaldariak. Horrekin?, esan zuen Brucek, atsedenaldi bat aginduko dut oraintxe berean eta banatu ezazu ekipokoen artean.
‎Brucek ez zuen ongi gogoratzen nola iritsia zen Al Moro trattoria ra. Irudiak metatzen ziren bere buruan eta, alkoholezko lanbroen artean, Anitaren eta Malisaren ezpainak korapilaturik ikusten zituen oraindik. Une horretatik aurrera hutsune handi bat zeukan.
‎Sindonak presarik gabe hartu zuen hitza: Magliana rena egina dago, aspaldi dugu lan hitzarmen moduko bat haiekin, beraz, ez da egonen arazorik, dei pare bat eginen dut oraintxe berean eta, martxan jarriko dugu bide hori. Ongi da, hitz egin zuen artzapezpikuak, baina dena den, lapurrak topatzen ez ditugun bitartean, odola isurarazi egin behar dugu.
‎Horrela, filmaketa bukatzen dutenean eta gauzak biltzen hasten direnean, Norak Norrisen aldagelaraino eramanen gaitu eta, han bertan, gu hirurok bahiketa eginen dugu. Hirurok bakarrik?, kexatu zen Fabio, eta zer gertatzen da Nora bera eta Bruce Lee bahitu nahi dituzten faxistekin. Horretaz ere pentsatu dugu, erantzun zion kazetariak.
‎bata karlista, bestea liberala; bata ofiziala, bestea soldadua; bata espioi trebea, bestea baserritar kaikua; bata erdalduna, bestea euskalduna. Testuinguru horretan Pedro Marik bereak eta bost egin behar ditu liberalen artean, bizirik aterako bada. Horretarako eragozpenik handiena hizkuntzarena da, euskara baita bere benetako nortasuna agerian utzi ahal duen gauza bakarra.
‎Atzeranzko saltoak eginez behialako Euskal Herria ezagutu zuten eta bidaian beraiek bezalako euskaldunak ezagutu zituzten: itxura bera, hizkera bera eta ohitura berberak zituztenak. Bazirudien mendez mende euskaldunak beti berdinak izan direla, inolako aldaketarik izan gabe.
2012
‎Hala dela, balioek, jarrerek, ideiek norberarenak eta tinkoak behar zuten, zeren garraioa printzipio psikopolitiko baten arabera egin zen: niak bere berea eta endogenoa behar du. Bere baitan sortu denak baino ez dio balio, harez beste ez du bidezko.
‎Jendarterako adimena landuko balu, ikasiko luke bestea (arrotza ala parekidea) ez dela ez guztiz ezagutezina, ezta guztiz asimilagarria ere. Ikasiko luke bestea nor bere buruarentzat bezain desberdina izan daitekeela, edo norbera eta bestea elkarrekin aritzen direnean direla benetan nor bera eta nor bestea. Horrek denak ez du esan nahi halabeharrez elkar maite behar dugunik.
‎Korrika zihoan bera eta korrika zihoazen denak, bihurguneaz aurrera, oihan barrurantz. Parean, berrogeiren bat metrora, neska luzearen burua ikusten zuen sastrakaren gainetik, eta buruan belarri bat, eta belarrian esmeraldazko belarritakoaren distira.
‎—Zergatik ez diozu egia esaten? —proposatu zion anaia bizkorrak errespetu tonuan— Joan beragana eta kontatu dena gertatu zen bezala. Cocok behartu egin zintuela berarekin joatera chicottea astinduz, eta, Livok bidea erakutsi zionez, okerrik gabe iritsi zinetela neskaren muginira.
‎Baporearen beste aldera abiatu zen, eta Lalande Biranek keinu egin zion berarekin eta gotzainarekin esertzera joateko. Chrysostome seinalatuz erantzun zion Lassallek, alegia elkarrizketa egin behar ziola, heldua zela momentua.
‎Gerora, bigarren liburua gauzatzeko aukera etorri zenean berriz ere jo zuen Ugaldek Oteiza eta Chillidarengana. Chillidari egin zion elkarrizketa luzea esplikatuz berea eta Oteizarena batera joango zirela. Chillidak ez zuen arazorik jarri eta baimena eman zion.
‎Chillidak beti izan du inguruan jendea bera eta bere obrari buruz hitz egiteko, beti azaldu da prest horretarako eta laguntza ugari eman izan du. Oteiza, aldiz, askoz egoskorragoa, hamaika bider zailagoa izan da horretarako.
‎Lec oso ezaguna zen hitz egiten zuelako soilik eta beti bere buruaz, ez zuelako beste gairik. Horrela, parke hartan, ordubete luzez aritu zen berari eta bere obrari buruz hizketan kritikoak ezin zuelarik izan hitzik ere luzatu. Ordubetearen ondoren eta bat batean esan zuen Lec idazleak:
‎Espioitza sare bat beste zabalago baten barruan sartuta eta delako hura beste baten parte zelarik. Hemingwayk" Pilar" bere itsasontzia jarri zuen lan horiek burutzeko eta Gulf Streameko korronteak hasi ziren bera eta bere lagun euskaldunak zeharkatzen alemaniar itsaspekoren bat edo beste harrapatzeko esperantzaz. Hemingwayren orduko emazteak Martha Gellhornez zuen aintzat hartzen misio sekretu hori eta aurpegira egiten zion barre idazleari.
‎Bareak erakutsi duenez, Errenterian bizi zen Guillermo Niessen industrialaria aktibista nazi oso garrantzitsua izan zen. Familia osoa zegoen nazien partidura afiliatuta eta Gipuzkoan eragin handia izan zuten, berak eta alaba Gretak. Hirugarren Reicha Gipuzkoako industriagintzan barneratze prozesuan eragile handia izan zen Niessen.
‎Horrela ekin zion dokumentuak, agiriak faltsutzeari, bankuak atrakatzeari, hainbat talde ezkertiar eta iraultzaileri laguntzeari, eta. garai hartan munduko banketxe indartsuena zena, Citybank, hankaz gora jartzeari. Mundu osoan banatu zituen( berak eta bere taldeak) ezin hobeto faltsututako traveller txekeak, banku horren sinesgarritasuna egunetik egunera ahularaziz eta garai hartako 20 milioi euro eskuratuz. Oso harro dago Lucio egindakoaz, munduko lapurrik handienak diren bankuei halako zartako itzela eman izanaz.
‎Matagasek Zapata padura baitan zuen bere kanpamendua. Berak eta haren hurkoenek, beste nehork ezagutzen ez zituen bideetan gaindi joanik, Cienfuegoseko inguru guztia bere menera zuen. Azukre oletako nagusiek eta etxalde handietako jabeek, litezen espainol edo kriollo, zergak pagatzen zizkioten arren, Matagasek militar espainolak ez zituen begiko, eta ahal zuenetan eraso egiten zien.
2013
‎Pentsatu nuen nik zabaldu egingo niola leihatila preso bizartxodunari nahiz eta tabakorik ez izan; kortesiazko hitzen bat esateko, besterik ez bazen ere; adierazteko, modu erretorikoan agian, erruki nituela bai bera eta bai bere kideak; negargarria zela bizitza era hartan alferrik galtzea, Berlingo desertu eremuan bidetik harri koskorrak ateratzea beste xederik gabe. Oroitzapen bat batu zitzaidan pentsamendu harekin.
‎Jarraian beste hainbat argazki zetozen, Uzcudunenak berarenak eta Max Baer-enak; azkenik, Renoko Dempsey Arena delakoan biek jokatutako konbatearenak. Liburuak zioen konbate hark 15.000 ikusle izan zituela.
‎—Gure kasuan behintzat egia da aitortu nuen. Ordurako Angelak eta biok erabakia genuen nik Izaskunen aldameneko ohetxoan lo egitea eta berak eta Sarak gela nagusian.
‎Gertatutakoari buruzko erantzuna geroago etorri zen, berandu, 2007ko uda hasieran. Orduan jakin nuen nik epailea herrira etorritako emakume baten seme naturala zela, eta emakume hark asko sufritu zuela iritsi eta aurreneko egunetan inork ez zielako, berari eta haur jaio berriari, gelarik edo etxebizitzarik utzi nahi izan; inork ez, salbu eta Iruainek. Horregatik hartu zuen epaileak nire aitaren aldeko erabakia, ordainetan; horregatik esan zuen bi aldiz ere:
‎Mary Lorek gogorarazi zidan alde ilun hura CBSko bulegora igo nintzenean agurtzera. Bai, ondo zeuden Mannix, bera eta umeak, oporrak ere ondo
‎Argazki askotan, Timothy Smith sarjentua bere amarekin azaltzen zen, andre polit bat, nahiko gaztea. Beste batzuetan Tahoeko hondartzan, edo Eguberrietako festa batean, bere umetxoarekin, Santa Claus jantziekin bera eta jostailu handi bati ezin eutsiz umetxoa. Bi argazkitan bakarrik zirudien zoriontsu, behartu gabe irribarrez:
‎Sukaldean sartu ginen. Isilduta zegoen apaiza, eta bai bera eta bai mahaiko guztiak jaten ari ziren, haragi egosia piper gorriekin eta arrautzarekin nahastuta. Eseri aurretik amarengana makurtu nintzen:
‎Bai Lopez bera eta bai besteak irainka hasi zitzaizkion.
‎Hogeita hamarren bat mutil zeramatzan atzetik, soldaduak bezala errenkadan, lehen kurtsokoak denak, hamahiru urtekoak. Handik bi urtera, urtebetera ere bai agian, abiatuko ziren bide hartatik bertatik eta trabeska joango ziren, elkarri txintxarrak botaz, irainka, don Santiagori" Plati" deituz.
‎Eraildakoen izenak: Nathan Viljoen, 23 urtekoa eta unibertsitateko ikasle ohia; Derek Kyle Jensen, adin berekoa eta unibertsitateko ikaslea; Charles Coogan Kelly, 21 urtekoa, mundu mailako snowboard laria world class snowboarder, zirkuitu profesionalera pasatzear zegoena.
‎Zabaldu saloon aren atea eta hantxe zegoen kalean falta zen jende guztia, ehunen bat pertsona oholtza baten inguruko mahai txikietan eserita edota mostradore alboan zutik. Sartu orduko, sonbreiru gorria zeraman andre bat egin zitzaidan deigarri, sonbreiruagatik beragatik eta, batez ere, oso zaharra izan arren, laurogei urtetik gorakoa, oholtzako bandak jotzen zuen musikaren konpasean kulunkatzen zelako.
‎Liburutegiko bulegoan geunden Angela, bera eta hirurok, eta Textbook Brokers en erositako Nevadako gida erakutsi genion, barruan zetozen mapetan ibilbidea seinalatzeko.
‎Bere egunerokoan, gehiagotan ere kexatzen da Perez Hecetak berari eta eskifaiari emandako tratuaz. Indioekin erakutsitako sotiltasunik eza ere deitoratzen du, eta nabigatzaile gisa zituen akatsak.
‎Elbarrituta ez, baina hiru hilabete ohetik jaiki gabe egin zituen Bodegak Monterreyn, eta bere osasuna erasanda geratu zen betiko. Bera eta Mourelle Monterreyko portura begira zegoen etxe batean jarri zituzten. Sonorako beste gizonak, berriz, San Carlos Borromeo de Carmelo misiora eraman eta aita frantziskotarren zaindaritzapean utzi zituzten.
‎Keinuak egiten zizkiguten besoak zabaldurik, eta oihu egiten zuten denek bat hartuta, kantari ari balira bezala. Batek hildako hegazti bat zekarren eskuetan, eta lumatxoak kendu eta airean sakabanatzen zituen, eta gero bere eta besteen burura botatzen zituen. Gure lagunak izan nahi zutela adierazi nahian ari zirela jo genuen, eta dei eginez eta gozotasun handiz(" haciendoles muchos cariños" erantzun genien, eta gauza batzuk eskainiz, baina ez zuten amarratu nahi izan, eta iruditu zitzaienean joan egin ziren.
‎" Nahiz bera [Sama] ez inolaz ere medikuntzan aditua izan, eskueran zeukan literatura guztia irakurri, esperientzia pertsonal zabalaz baliatu, eta zesarea ebakuntzari buruzko tratatua idatzi zuen, bere jarraitzaileentzat mesedegarri eta gidari. Tratatua, auzi teologikoak ez ezik hertsiki medikuak ere lantzen dituena, gizon inteligente batek bere lekuko eta garaiko ezagutza hobetzearren egindako ahalegin serioa da. Kaliforniako biztanle batek medikuntzaren arloan inoiz egindako lehenengo ekarpentzat jo daiteke". 317
‎" [Ekainaren] 14an, portua noiz utzi behar genuen galdetzera etorri zitzaidan Maquinna, bera eta bere jendea bertan kokatu ahal izateko berriro[...] badia osoko lekurik onena baitzen. Oso gaixorik zegoen, ez zegoen nahikorik jateko eta.
‎Ondoko egunetako bakealdian, lehen konbertsioak ere gertatu ziren. Egun batean, nor eta Atondoren garaian espainiarrekin hain ongi konpondutako Ibo," Eguzki" buruzagia etorri zitzaien, hilzorian, berarentzako eta zortzi eta lau urteko bere bi semeentzako bataio eske. Eskaria onartu, eta Bernardo Manuel izena jarri zioten aitari, eta zortzi urteko semeari Manuel Bernardo, erregeordeak eta bere emazteak lehenengo bi konbertituak horrela izendatuak izan zitezen eskatua zuten eta.
‎Instrukzioen bigarren puntura pasatu zen orduan Zaldivar. Bere taldearen multzo nagusia aurrez aurreko erasoari lotzen zitzaion bitartean, bera eta dozena bat gizon mesaren atzera joan isilka, haitzetan gora igo eta, inor konturatzerako, gailurrean kokatu ziren. Acomatarrentzat, arerioak ez ziren, aurrekoan bezala, ustekabean harrapatutako gizon sakabanatuak, gerrarako trebatutako talde gotorra baizik.
‎Frantziskotarren ordenan sartzean, fraideek uko egiten zioten beren izenean ezeren jabe izateari. Noizbait etekin ekonomikoa bilatu izan zutenean, adibidez Lasuen bera eta Pablo de Mugartegui markinarra itsas igaraben larruekin trafikatzeko ados jarri zirenean asmoa ez zen azkenean gauzatu—, misioen premiei erantzutearren izan zen.
‎Puskak garraiatzeko, laurogeita hiru gurdi zeramatzaten, eta ganadutan, berriz, zazpi mila burutik gora. ...atuko ziren, espedizioko kideak zainduz eta indigenen artean kristautasuna zabaltzen ahaleginduz; Vicente eta Juan de Zaldivar anaiei, Oñateren bi iloba gazteei, sarjentu nagusi eta maese de campo kargua eman zitzaien, hurrenez hurren; Oñateren beraren lehen semea, zortzi urtekoa, eta hots handiko abizenen jabea Cristobal de Naharriondo Perez Oñate Cortes Moctezuma, teniente izendatu zuten, eta berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura osoaz hornitu. Oñateren emazteari zegokionez, Isabel de Tolosa Cortes Moctezuma, haurdun zegoen, eta atzean utzi behar izan zuten.
‎Garaiko zerrendetan aipatzen diren bezala emango ditugu haien izenak eta jatorriak: Asensio de Arechuleta(" Ybar en jaioa"), Sebastian de Gaceta("" Villalobo" hirian jaioa, Bizkaian, maese de camporen morroia, berarentzako eta zaldiarentzako armaduraz hornitua"), Pedro Gimenez gasteiztarra, Domingo de Lezama bilbotarra, Cristobal de Lizaga, Leon de Ysasti, Juan Lopez de Yllareta(" Donostia hirikoa, Gipuzkoako probintzian, Juan Perez de Yllaretaren semea, sare kotaz eta arkabuz batez hornitua, eta berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura osoa duen morroi batekin"), Jorge de Zumaya, Miguel, Juan e... (George P. Hammond eta Agapito Rey:
‎Garaiko zerrendetan aipatzen diren bezala emango ditugu haien izenak eta jatorriak: ...ebastian de Gaceta("" Villalobo" hirian jaioa, Bizkaian, maese de camporen morroia, berarentzako eta zaldiarentzako armaduraz hornitua"), Pedro Gimenez gasteiztarra, Domingo de Lezama bilbotarra, Cristobal de Lizaga, Leon de Ysasti, Juan Lopez de Yllareta(" Donostia hirikoa, Gipuzkoako probintzian, Juan Perez de Yllaretaren semea, sare kotaz eta arkabuz batez hornitua, eta berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura osoa duen morroi batekin"), Jorge de Zumaya, Miguel, Juan eta Francisco Olague anaiak(" Francisco de Olague, Panucon jaioa, ezkerreko begiaren gainean orbaina duena, bizarrik gabea, estatura ertainekoa, 17 urtekoa"), Hernando de la Rea("" Lorio" hirian jaioa, Bizkaian, berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura zeramana"), Mar... (George P. Hammond eta Agapito Rey:
‎Garaiko zerrendetan aipatzen diren bezala emango ditugu haien izenak eta jatorriak: ...aren semea, sare kotaz eta arkabuz batez hornitua, eta berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura osoa duen morroi batekin"), Jorge de Zumaya, Miguel, Juan eta Francisco Olague anaiak(" Francisco de Olague, Panucon jaioa, ezkerreko begiaren gainean orbaina duena, bizarrik gabea, estatura ertainekoa, 17 urtekoa"), Hernando de la Rea("" Lorio" hirian jaioa, Bizkaian, berarentzako eta bere zaldiarentzako armadura zeramana"), Martin Ruiz de Aguirre(" sarjentua, Bizkaiko" Leinestro" hirian jaioa"), Juan de Velasco y Zuñiga, Martin de Sorchaga, Juanes de Isasti, Marcos de Zamudio... (George P. Hammond eta Agapito Rey:
‎Indar abertzaleek egunkari elebidunak egingo zituztela aldarrikatu zuten, eta hala irudikatu ere borondate onenez. Abertzaletasun historikoak berea eta ezker abertzaleak berea. Elebiduntasunaren eredua aplikatu nahi izan zieten Deia eta Egin i.
‎Prentsa idatzian, euskarazko prentsa idatziaren pisua gizarte ekimeneko erakundeek hartu dute, oro har baldintza kaxkarretan. Interneten, aurreko hauek bakoitzak bere aldetik eta eragile berriek, ahal dutena egin dute.
‎Arrasateko kooperatiba mugimenduaren ibilbidearen jorratze lanetan jardun dut azken urteotan, eta kooperatiben bide honek ere adin bera du, bost hamarraldi. Kubara kooperatibagintzaren inguruko lanetara joan nintzenean, kooperatiben kontraesanez eta ziklo nekeaz mintzo, hango iraultzari ere adin bera eta ziklo neke antzeko batzuk ematen zizkioten bertako gobernuaren ingurukoek: bost hamarraldi.
‎—Lasai, emakumea, lasai esaten diote Joxtoitz senarrak, Malenek berak eta besteek. Ahaztu egin behar ditugu Gixamotx, Hostape edo Jokin Asperri Otsoa hiru izen elbarri gizajo eta kaskailu batentzat, baina orain dagoeneko iraganeko gauzak direnak.
‎oldartu zaie Justizia jauna. Nola arraio nahi duzue guztiok egun berean eta bakoitzak bere etxean eultzi galanta jaso duzuela sinets diezazuedan, arbuiatu die builaka eta zarataka Justizia jaunak, aldi berean haserre eta jostari itxura daukalarik, eta milizianoei eta zaldizainari agindua eman die:
‎Bere senak hala aginduta, Inorrezko hegan abiatu zen nora eta Inoizezko ipuinen ortzira. Xede horrekin hamaika milioi ehun eta hamaika mila ehun eta hamaika usoren hogeita bi milioi berrehun eta hogeita bi mila berrehun eta hogeita bi hanketatik zintzilikatuta hegan joan zen; hegan eta hegan itzulezinezko eta irudikaezinezko haizeen baratzera —eta Ixunkeri egin zion oraingoan omenezko keinua eta oihuka erantzun zioten berak eta bere lagun gazteek: Aupa Tesai, hi haiz, hi!
‎Inguruzainak beste bando bat bota behar duela diote orain. Bigarrena egun berean eta denbora gutxiren epean. Nabarmena zaio atsekabea danbolinean zaparrada dagielarik:
‎Karl Marx izan da, bere ustearen aurka, pentsalaririk espiritualena. Izan ere, materia ez ezik, historia bera eta baita gizateriaren bilakaera ere dialektika sareetan lotu eta korapilatu nahi izan baitzituen. Dialektikaren arauak kanonizatu eta sakralizatu egin zituen, eta materia, historia, gizateria eta pentsamendua bera, berriz, atxilotu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia