Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.090

2000
‎25 artikulua. 1 Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.
‎3 Lanean ari denak bidezko lan saria eta aski zaiona jasotzeko eskubidea du, bai bera eta bai bere familia, giza duintasunari dagokion bezala bizitzeko bestekoa. Horretarako aski ez bada lansaria, gizarteko laguntzaren bidez osatuko da.
‎Harik eta goizean, esnatzean, perikitoa lurrean etzanda topatu nuen arte. Bera eta bere aurrekoa. Gaua, dirudienez, borrokan pasa zuten, zein baino zein.
‎Benetako txoriak kristalezkoa jotzen zuen mokoaz, eta azken honek erantzun bera ematen zion benetakoari. Indar berarekin eta istant berean. Eta horrela, nork bere bakardadeari mokoka, biak jausi ziren lurrera momentu berean, biak zauri berberekin, eta biak hilda.
‎ez daukat ezer Txema kenduta. Bederatzi urte eman ditut berarekin, daudenik eta urterik politenak berarekin eta soilik berarekin. Eta nora noa, Txema utziz gero, kalean zehar burua makurturik ibili behar badut, inori begietara so egiteko beldurrez?
‎Azkenean, uztak hondatu zizkiguten elurte, uholde, haize eta txingorrei esker, amak eskutik hartu gintuen; eta makurturik, bere eta gure aurpegiak parean jarririk, esan zigun bagindoazela, eta otoitz egiteko gure etorkizunak toki hobe batean egin zezan habia. Aurpegi tristea jarri genuen, sukaldera bueltatzeko gure gelako atea zeharkatu zuen arte.
‎Baina batez ere etxeko atarian jesarrita dagoen gizonak eman dit atentzioa, zeren, lur berde esmeralda aurretik, itsaso koloreanitza atzetik, eta zeru beruna goitik, bera da paisaiaren oreka, bera eta bere arropa beltzak, eta bere pentsamendu gaelikoak. Aipatutako beste hiru elementuak hain dira neurrigabeak, hain amaigabeak, hain infinitu eta absurduak, ezen bere aulkitxoan jarrita lasai pentsatzen ari den gizon hori baita paisaia zoragarri hau orekatzen duena, paisaia hau existitzearen arrazoia.
‎Eiderrek bere mutilari inoiz aipatuko ez zion arrazoi baten erruz. Eta ez zion aipatu, ez beldur edo lotsagatik, ezpada Londresko city komertzialean eztanda egin zuen lehergailuak bere buru eta begietan ere danbada izugarria jo zuelako, eta beraz konbentzitu egin zelako esperientzia berezi hura berea eta ez beste inorena zela. 1993ko apirilak lortu zuen munduko azalpen guztiek lortuko ez zutena, alegia, Irlanda promesaz betetako gauetan ia inertziaz zerrendatutako herrialdeetako bat izatetik, Eiderren buruan aurki zitekeen herrialde bakarra izatera pasatzea.
‎Izan ere, huts gara eta deus ere ez gara, baina noiz eta izen bat emaiten baitiogu geure deusezari, honek katoliko, hark protestant, eta noiz eta betetzen baitugu geure hutsa hotsez, obratzen da eta mamitzen da mirakulua, zeren iduritzen baitzaigu ezen, izenaren jabe egin orduko, zerbait eta norbait garela, halako suertez, non bihurtzen baitugu izena izana. Eta nola, alde batetik, ez gauden bakarrik, eta izenak leinu bereko eta talde bereko egiten gaituen —ahaide, senide eta taldekide—, eta nola, bertzetik, gure izanaren neurria izenaren neurriko bihurtzen dugun, hala hazten eta handitzen zaigu izana —ustezko izana, beti ere—, noiz eta izenaren hotsa berretzen eta emendatzen baita fedekideen bozetan eta hotsetan. Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere.
‎Eta, biharamunean, berriz, amari berari orro izugarri bat egin zion bertatik bertara eta ama hainbertzeraino izutu eta ikaratu zen, non aitak —ikusirik ama guztiz setatu zela eta erabaki zuela ezen ez zegoela prest harekin bizitzeko, abeldegiren batean edo bertze nonbait bakartzen ez bazuten bederen— oholezko txabola handi bat eginarazi baitzion zurginari, karratua eta handi handia, zeren eta ez baitzituen ahantziak, artean, tigre bezatzaileraren hitzak, noiz eta honek ... Eta egin zuten, bada, etxe ondoan bertze txabola hura, egokitu zizkioten burdinazko lau leiho, eta hantxe sartu eta hertsi zuten.
‎Nola miretsi nituen nik orduan amaren oreka eta segurantza! Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen, baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe. Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku.
‎Zeren, nola denboraren seme alabak garen, eta hitzak, orobat, gure seme alabak diren, hala, denboraren bilobak dira haiek —eta denboraren menekoak, beraz, gu bezalaxe—, baita hitzik handiusteenak eta ustez handienak ere; eta nola, bertzalde, gorputz orok bere baitan duen ereinik denboraren harra, denborarekin indartzen eta bortizten dena, kementzen eta adoretzen, halako suertez, non, lehenago edo berantago, gorputza bera ere guztiz jaten duen eta itxura kanpo ederra ezabatzen, hala, berdin gerta liteke hitzekin. Zeren eta hitz bakoitzak ere bere gorputza baitu, bere baitan eta bere gerizpean har ttipi ikustezin bat aterbetzen duena, eta handituz eta handituz joan daitekeena, baldin hitzak, hanpatzearen hanpatzeaz eta erabiltzearen erabiltzeaz, higatzerat eta galtzerat egiten badu. Eta jaten du harrak, azkenean, hitza, usteltzerat eta husterat uzten du, deusez bihurtzen du, eta deusez horren gainean eraiki nahi izaiten dugu ondoren bizitza... jadanik deus ere ez den itxura hori sarituz, ez muina eta mamia.
‎Ba ote du esplikazionerik gertaki hark, jaun André? Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna —edo garunaren erdiko guruina, zehatzago— egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk —nerbioak—, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spirituen airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik meheenare kin bat egiten duten. Eta, batzuetan galdetzen diot neure buruari, Descartesen teoriak gogoan, ez ote nintzen ni, neure nerbioen aldetik denaz bezainbatean, akatsen batekin munduratu, hodi batzuek zerbaiten traba zutela, konparazione, eta ez ote ziren spiritu batzuk ere, ondorez, hantxe trabatuko... eta ez ote nintzen hargatik ez mutu baina kasik mutu jaio, harik eta, kolpearen eraginagatik, traba guztiak destrabatu eta spirituek beren bidea ediren zuten arte...
‎Osabak bidaian kontatuetarik banekien ezen adinkideak zirela bera eta Pedro. Haatik, Pedrok anitzez ere zaharragoa zirudien, osabari ez bezala orduak eta urteak neurrigabeki juntatu eta pilatu balitzaizkio bezala, eta horrek bietan bat erakusten zuen:
‎Nik ez dakit napolitarrak vesubio tipi bat ote zuen bere baitan eta bere erraietan, baina jakin badakit ezen, hitz haiek aditu bezain fite, ez nekièn su batek hartu ninduela barrendik, eta su hark bihotza bizkortu eta masailak garretan jarri zizkidala.
‎Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak... Izan ere, nagusien arteko harremanak ez dira beti onak izaiten, eta hala nahi izaiten ditu bakoitzak bere alde eta fabore, beren arteko ahakarren eta liskarren orduan, armarik onenak, zeren giristinoen arteko gudurik handienak eta gogorrenak ez baitira kastitatearen guduak, nola batzuek sinestarazi nahi baitigute, baina poltsikoarenak eta diruaren ingurukoak, eta gudu haietan armarik onenak dituenarena izan ohi baita garaitia —eta, pausa labur baten ondotik, gaineratu zuen—: Eta jakizu, azkenik, ezen, nehoiz damu bazina ere, beti egon zintezkeela gibela egiteko puntuan eta Indietarat ekarri zaituen ametsaren berratxikitzeko moduan, Potosirako bidean jarriz...
‎Eta, horrela, mundu tipi hartan deus guti nuen eta guztia nuen, zeren bakea nuen eta bizitzaren jakintasuna nuen, zeinak erraiten baitzidan ezen gauzak zetozen bezala zetozela eta pairuz hartu behar nituela haiek guztiak; eta erraiten zidan, halaber, ezen zorigaitzik handiena ez zela zorigaitza bera eta zorigaitzaren existentzia, baina haren eramaiteko ez ahalik ez argirik izaitea; eta erraiten zidan, finean, ezen nekearen ertzetik eta hegitik ere heda zitezkeela besoak harat eta honat, eta adimenduaren argiak egin zezakeela gure besarkada bakoitza, ez sutsuagoa, baina bai zabalagoa, zeren zinez izan baitzitekeen zabalago ulertzen zuèn eskuaren fereka, ulertzen ez zuèn suaren horzkada eta ...
‎Eta hori hala bada, zergatik nabilkizu orduan horrela? Ote da zeren anitzetan lotuagoak egon baitaitezke bi egun diferentetan edo urte diferentetan gertatu hainbat gertaki, egun berean eta urte berean gertatuak baino, eta zeren, nola jaun Marcelez ari bainintzen, jaun Marcelekin jarraiki bainatzaizu. Eta ote da zeren azkenean hobe izan baitaiteke loturik dauden gertakiak loturik emaitea, egunen gainetik eta urteen gainetik, gertakien arima eta aroma hobeki eskuratu ahal izaiteko, aitzin-solasean erran dizudan bezala?
‎Eta handik aitzina kontatu zidan nola, gaitzaren sendatzeko, Donibane Lohizunerat itzuli, eta medikuarenganat joan behar izan zuten bai berak eta bai osaba Joanikotek ere, eta nola medikuak erakutsi zien —zeren osaba Joanikot ez baitzen medikuez gehiegi fidatzen, halako moldez, non, haien ardurapean zegoen bakoitzean, mila galdegite egiten baitzien—, ezen bi teoria zeudela: bata zen Fracastoro ren tratatuan agertzen dena, eta eriari guaiakoa hartzea kontseilatzen ziona:
‎Eta hala, bada, Joxe Aberasturik bere asmoak zituen, eta Antoniok eta biok geureak: ordea, nork erranen zuen ezen patuak hirurok ildo berean eta arrasto berean sartuko gintuela. Zeren eta, La Hispaniolatik berrehun bat legoatarat geundela, tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun, bertze galeoietarik guztiz urruntzen gintuela.
‎Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...eta estatu hartarat ohitzeko, on zuketen bakezko eta soseguzko giroa; ordea, bai Lapurdin, bai Nafarroa Beherean, eta bai Zuberoan ere, noiznahi den pizten ziren katoliko eta protestanten arteko aharrak eta liskarrak —hala nola Charles de Luxe eta Belzunzeko jaunaren artekoak—, etxegoiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina eginikako urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎...naizen aspaldiko egiak asmatzen ibili ez ote natzaizun usu—, ene memoriatik eta ene kontzientziatik mamituak eta hautemanak, zuk hainbat gutunetan adierazia abiapuntutzat harturik, baina egizu kontu ezen uste eta aburu horiek ez dutela ene konfesionearen etorkiko intentzionea hondatzen ez zapuzten, zeren, bertzeez ari garelarik ere, nola geure burutik ari garen, geure buruaz ari baikara aldi berean eta ezinbertzean, eta zeren hurkoaren arima beti ere baita ispilu eta mirail bat, non, ageriago edo gordeago, geure burua islaturik ikus daitekeen.
‎—Fida hadi nitaz, Joanes, eta kontsola hadi, zeren eta halakoetan fidatzeko gizona bainaiz... eta zeren dukeak ez baikaitu fusilatuko, gure intentzione ezkutuen berri ez dakien bitartean... Aitzitik, nola hura txantxazalea baita, eta nola laket baititu, bertzalde, kaka kontuak —edo, ez al haiz oroitzen zer ipuin kontatu zigun atzo, bai berak eta bai kondeak, baita dukesak eta kondesak ere, ene kakategia probatu ondoren? —, lagundu ere lagun ziezagukek, oharkabean...
‎Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago. Eta Bucciok gelan barrena egin zuen, eta ohe sagaratu berri hartan sartu eta pausatu zen, atseden egiteko asmotan; gero, lotan geratu ziren, bai bera eta bai haren emaztea ere, zeren biek ala biek nezesitate handia baitzuten, batek guardiako gau emanaldiagatik, eta bertzeak ohe kontuetako nekeagatik. Eta egunak argitzerat egin zuen, eta Bucciok galtzoinak ikusi zituen ohaburuan, leihoa zabaldu bezain fite.
‎Biharamunean, berriz, trabailari batzuk etorri ziren —Ofizio Sainduaren erranetarat haiek ere—, gurdi batean taulak eta oholak zekartzatela, baita iltzeak, uhalak eta lokarriak ere, zeinekin eraiki baitzuten, dorretxearen aitzinean, txabola bat: galdetu nion trabailari buruari ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere. Eta orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak, zeren eta handik astebeterat etxeko kanoi zaharra —ehundabatgarrena— jaitsi baitzuten jauregitik, dorretxeari beha ipintzeko.
‎Ofizio Sainduak deliberatuaren arabera, osabak hilabete baten buruan alde egin behar zuen Urbiaindik Granadako Alpujarretarat, norat bertze nafar agramondar batzuk ere desterratuak izan baitziren, Aragoiko Fernando faltsuaren manuz, mende eta erdi lehenagoko gerla izugarri haiek galdu ondoren, eta, halatan, osabak onerat egin bezain fite, desterrurako bidaia prestatzen hasi ziren bera eta Maddalen, hatuak eta fardelak moldatzen.
‎Halarik ere, urduri nengoen, oroz gain... Eta, hala, kontzientzian gorderik nuen harra eta betiko harra entseiatzen zelarik urduritasun hura bere alde eta fabore jartzerat, berriro erran zidan ezetz eta ezetz... eta ezezko haiei buru egiteko ez nuen pitxertxoa kurka batean edatea baino erremedio hoberik ediren. Hura ikusten zuelarik, esku zartaka hasi zitzaidan neska, erraiten zidala:
‎Bertze edozein gorputz atalez bai, luze mintza gintezke: esku osoa, lepoa, burua, tripa bera eta, erran gabe doa, sexu organoak. Alualdea edo titiak erauzi izan balizkiote, kasurako, aiseago egonen ginateke zerbaiten menturan.
‎berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak. Deus begiragarririk ez haiengan; denak gizonezko eta eguneroko parrokiano, toki berean eta ordu berean hamalau aldiz gertatuak ginen elkarren ondoan, baietz nire gibela zurea baino lehenago urratu josteta libertigarrian.
‎—Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran zizkionat alproja horri.
‎Kristina gitarra baten zorroa lepotik zintzilika zeramala ezagutu nuen, unibertsitatera sartu berritan. Larunbat arratsaldeetan, berak eta bere lagunek —Josefina, Ximurraren emazte izatekoa barne— ez zuten hutsik egiten gure parrokiako gazte taldearen bileretara. Gaiak zirraragarriak ziren:
‎Filme berean antzezle batek bi paper ezberdin jokatzen dituenean bezala ari zen: atezainak berea eta nirea jokatzen zituen, gidoi bereko osagai bakar. Berriz ere zerbait erran nahi izan nuen, eta berriz ere hura biziagoa izan mihia dantzatzen.
‎Potzoloren boza ezagutzeak are gehiago indartu ninduen: bereak eta asto beltzarenak erranen nizkion kabroi horri.
2001
‎Hortaz ia ziur dago Tasio. Bere eta aurpegi ihar zurbil horrekin. Uma Thurman edo dirudi.
‎Bai, Arantxak berak nahi zuen bezala erabili nahi zuen beti, esan du haserre, sarjentona horrek, baina nik bereak eta asto beltzarenak bota nizkion, ze uste zuen ba horrek, nire Jon horrela maneiatzen lagako niola nik. Tasiok ez daki nola moztu hura.
‎Eta poliziari deitu zion, zarataka ari zirela goiko pisuko auzokoak, ezin zuela loak hartu, madarikazioak bota zizkiotela berari eta Eliza Amaordeari, eta kopa bat txanpain jaurti ziotela. Poliziak esan zion baietz, benetan auzoko gaiztoak zituela, beldurgarriak, baina momentu hartan lan handia zegoela komisarian eta ezin zirela joan; nahi izatera, hala ere, pozik lagunduko ziola kontraerasoa prestatzen:
‎Burubideok emakumeak berak eta emakumearen gurasoek onartu egiten dituzte, gogoaren bortxara bada ere. Horien gainean finkatzen dira familiaren gorabehera eta joan etorri guztiak.
‎Senarraren gurasoak bi mutikoak etxean hazteko gerturik zeuden. Alarguntsa bera eta alabatxoa ez, ordea. Emakumeak dira.
‎Liberation Tigers of Tamil Eelam) garbitu zuten. Hitzaldia egiten ari zela, emakume batek sabelari lotua zeukan bonba bat lehertarazi eta bera eta Rajiv Gandhi xehamamikatuak gelditu ziren.
‎Kalatxoriak ere izutzen ziren txistu harekin. Arrainak, ostera, erakarri egiten zituela esaten zuen Juan Bautistak berak eta Kalaportuko mutiko guztiek ikasi nahi zuten txistumodua, eta alferrik saiatzen ziren imitatzen, hatzak mihi gainean edo mihiaren azpian ipinita, mihia sakatuz, ufaldi lastimosoak besterik sortzen ez zituztela. Kalatxoriak uxatzeko behintzat nahikoa zirenak, hala ere.
‎Eta klasearen amaieran 67 orrialde hori errebisatzen zuen, ea 67 orrialdeko froga gainditu genuen, era horretan egiten baikenituen zoriontsu bera eta Jainkoa. Eta gero hasten ginen deklinazioen eskailera zailetan gora, nominatiboa qui genitiboa cuius, datiboa cui, akusatiboa quem, edo aditz irregularretan behera, volo, nolo, malo, eta consecutio temporum edo denboraren konkordantziaren arabera antolatu behar ziren esaldi subordinatuetan zehar, scio quid feceris, badakit zer egin zenuen, sciebam quid fecisses, banekien zer zenuen egina, scio quid facias, badakit zer egiten ari zaren, sciebam quid faceres, banekien zer egiten zenuen, scio quid facturus sis, badakit zer egingo duzun, sciebam quid facturus esses, banekien zer egingo zenuen.
2002
‎Orain egizu ihes hegan, eta ahalik eta lasterren; bestela, gorriak ikusi beharrean izango zara! Medusa hilik ikusten dutenean, beste bi gorgonek bereak eta bi egingo dituzte mendeku hartzeko.
‎Ginnyren maitasuna, beharbada, berak jasandako oinazeetan oinarritzen da. Bere aurreneko nagusiak bera eta bere hiru zakurkumeak gela batean sartu zituen janik eta urik eman gabe.
‎Luis Markinan bizi da eta bai bere gisa eta bai bere lagun Julen Urkiza langile porrokatuarekin batera liburu mardulak argitara ditu. Karmel aldizkariaren buruzagitzan ere nekatu gabe ari da lanean.
‎" Norbaiti zakurrarenak esan", hots, erasia gorria egin, bereak eta asto beltzarenak esan. Zakur gaixook!
‎Badaki esparru hura ez dela berea eta han agintzeko eskubiderik ez duela.
‎Handik aurrera, jakina, Sararen sabelari begira bizi izan ginen guztiok: Pantxike, Karmele, Sara bera eta ni. Bizpahiru hilabetera, neska bat zela etortzekoa esan zigun ekografiak.
‎Ongi gogoratzen zuen, bai, nola ibiltzen ziren noiznahi –etxeak bost lagun zituen garai hartan: gurasoak, Jaxinto eta Pantxike; amona Dolores; eta bi haurrak, bera eta Karmele– aurrera eta atzera, zinbilin zanbulun, batzuetan amona Doloresek bultzatuta, besteetan aitak, lanetik itzultzean. Edo biak bakarrik, Sara eta Karmele.
‎Erreketeek akabatu baitzuten hura, 36ko gerra zibilean, Donibanen sartu bezain laster. Halaxe esaten zien behintzat amonak berari eta bere ahizpa Karmeleri, errabia handi batek errabiaturik:
2003
‎XVI. mendean berriz, Frantzisko I.a Frantziako erregeak edeki zion, konkordatu bidez, Leon X.ari, beretzat eta bere ondoko guztientzat, erreinuko apezpiku guztien hautatzeko eskua eta, orobat, Frantziako elizaren sokatik atxikitzeko erraztasuna.
‎Euskaldun gira beraz eta, orozbat frantses.
‎XX. mende hasieran alabaina, gure Unamunok erran omen zuen: Herri ala Gizaki, bakoitzak izan dezala, den hura bera eta ez beste bat izaiteko ahalmena, horra funtsean ene bataila!
‎Eta orduan entzunen dugu Tomas Akinokoa aholku hau emaiten: Ohartu behar da bizkitartean, nazio bakarrekoa delarik (estatua), ohitura berak eta aztura berak baititu nazioak, elkarren eiteari esker, errazkiago erdiesten dela herritarren arteko adiskidetasuna. Ondorioz, ohitura ezberdinetarik sortu liskarrek desegin ohi dituzte jendaki ezberdinek osatzen dituzten estatuak; hauen bi alderdietarik bat batzen baitzaio etsaiari, bera aiher zaiolarik beste alderdiari.
‎Horra zergatik, eliza bera eta elizaren buruzagiak bide zuzenetik dabiltzan beren herritarren beharrei ohartzen direlarik eta, adibidez, ogirik, etxerik, lanik, eskolarik, aterperik, ohorerik gabe direnei heltzen zaizkielarik.
‎Gogoratzen zait aldiz beste pentsalari bat, mintzatzen baino gehiago entzuten bazekiena eta euskaldunen batailaren berri jakin nahi zuena. Saboiarra zen bera eta jesuita, Michel de Certeau zena; maiz elkar ikusten genuen Parisen eta, Maurice Merleau Ponty irakasle izana baitzuen, bazekien iraultzaileen bortizkeria kontuan hartzen. Ikus, horren erakusgarri, 13 orriko aipua.
‎Begiratu zion, beraz, leihoaren islan, begiratu zion artez, eta begiratzeko modu berriak asmatu zituen Matiasek alargunari begiratzeko, hitzez azaltzeko erabat problematikoak direnak. Imajinatu ere, hainbat gauza imajinatu zituen, beraren eta alargunaren artekoak.
‎Esan zion etortzeko beste egunen batean, apur bat gehiago hitz egingo zutela. Esan zion jubilatuta zegoela bera eta ez zela etxetik irteten. Ez askotan.
‎Autobideak sekula ez dira geldirik egoten. Bost aldiz pasatu gaitezke autobide beretik eta birritan, beharbada, leku berean egoten da autobidea, baina beste guztietan ez. Gainerakoetan lekuz aldatuta egongo da autobidea.
‎ez da konformatzen ordezko bat, trasunto bat sortzearekin; bigarren idazle honi, Emile Ajarri, lehenaren aurka ekiteko agintzen baitio. Garyk berak ematen dituen elkarrizketa apurretan Ajar goraipatzen saiatzen da, talentu izugarria duela aldarrikatuz, eta berak onenak emanak dituela esanez, baina Ajarrek argitaratu zuen lan batean bereak eta bi esaten ditu Garyren aurka, haren izen ona zikinduz, bere burua nolabait desegin nahi balu bezala. Bien bitartean azken urrats bat eman zuen, asmatu zuen izengoitiari benetako izaki bat aurkituz, Paul Pavlowitch zeritzon iloba bat, haragizko izaki bat alegia, hasiera batean bere esanetara zintzo eta leial lan egingo duena.
‎Begira egoteko gogoa ematen zuen, une batetik bestera edertasun horrek eztanda egin zezakeela iragartzen baitzuen zerbaitek. Barandatik begira geratu ginen momentu batez, kaioen hegada akrobatikoez arduraturik bera eta olatuen kontaduria egiten ni. Hamar bat urte lehenago ustez konpartitu izan genituen kontuak ekarri nahi izan zituen gogora Monikak.
‎Eroapena eta artea erabat elkartezinak zirela erantzun eta alde egin zuen berak eta bere autore kutunak gurtzen jarraitu zuen. Bolada luze batez Prousten antzera idatzi zuen eta Joyce imitatuz ondoren.
‎Ez egun horretan eta ez ondokoetan ez omen zion egin bestelako iradokizunik, ez behintzat maiteminduta zegoela erakutsi zezakeen zuzeneko adierazpenik, baina Monikak hala zegoela sentitu omen zuen lehen unetik. Gauekoa izan omen zen bien arteko harremana, irreal samarra beraz eta isilpekoa, eta neurri handi batean aurreikuspenik gabea. Adiskideak agurtu eta etxera abiatzen zenean hurbiltzen omen zitzaion gehienetan, atzetik zelatan ibili balitzaio bezala, eta lehen begiratuan ez omen zuen askotan ezagutzen.
‎Jela zatiak edalontzian mugitzen zituen bitartean hizketan jarraitu zuen eta editorearekin eta abokatuarekin ere hitz egin zuela jakinarazi zidan eta espektatibak ezin hobeak zirela, gisa horretako heriotza batek sekulako eragina izan zezakeela salmentetan eta leienda bat bihurtzeko aukera guztiak nituela, edo zituela berak, edo biok genituela, azken batean hura guztia bion kontua omen zelako. Ezetz erantzun nion, nire leienda nik neuk kontrolatu nahi nuela, horretarako zegoela bera eta horretarako ordaintzen niola eta ez nuela inolaz ere idazle handi baten alargun izan nahi, ez nuela bizitza omenaldiz omenaldi ibili nahi. Eztabaida zakarra izan genuen.
‎Don Justinianoren nahigabea handia izan zen, antza, Perminen eskulturaren inguruan metro erdiko harresi zirkular bat altxarazi baitzuen. Eta bere guardietako bat jarri zuen han, eskultura bera eta eskulturaren ingurua zelata zitzan, gau eta egun.
‎Joseba arkumetxoak bezala ikusi zuenean, berriro niregana jo zuen. Ea zergatik sartu nintzen beraren eta Josebaren artean dena izorratzera. Nik jarri nuela Joseba bere kontra, eta horrelako kontuak.
2004
‎–Hiru urteren barruan guztiak. Majdi israeldar soldaduekin izandako liskar baten atxilotu zuten, bera eta beste lagun bat. Ihes egiteko korrika hasi zirenean, tirokatu eta bertan garbitu zituzten biak.
‎Ez zidan erantzun, eta nik neure lanean jarraitu nuen, baina berriro egin nion galdera bera eta erantzunik ez. Orduan, burua altxatu eta bere begiak nire aurpegian jarrita zeuzkala ikusirik, nire buru gainean hobeto esanda, harrituta galdetu nion:
‎Aitaren osabak inprimategi bat zeukan Hebronen, Palestinan, eta lanbide horretan jardun zuen Amerikara ailegatu zenean, Mexikora konkretuki. Gero, bere kontura, inprimategi bat jarri zuen martxan, baina Kaliforniara joateko aukera izan zuenean Mexiko utzi eta hara abiatu zen, lehenago bera eta gero bere emaztea. San Frantziskon jarri zuten beren bizilekua eta, Mexikon bezalaxe, hasieran inoren kontura egin zuen lan eta geroago bere inprimategi propioa eraiki zuen.
‎Begien bistan baitago gurean hizkuntzaren kontzeptuak zertarainoko eragina izan dezakeen giza bizitzaren antolamendu egoki eta zuzenerako. Bere lekuan eta unean ikusiko dugu, hain zuzen, euskararen auziak egundoko ondorio politiko eta kulturalak dituela gure herriaren egungo krisian. Eta krisi horren atakatik ateratzeko, ez daukat zalantzarik, hizkuntzari buruzko ikuskera eta jarrera hauek funtsezko zeregina beteko dutela haren ebazpenean.26
‎Jakinaren gainean, edo oharkabean, ez dakit nola, baina euskararen auzia ez dugu sarrienik gure izatearen baitan hezurmamiturik ikusten. Hainbatetan eta hainbatetan, hainbatek eta hainbatek, euskararen zoriaz hitz egiten dizunean ez du ematen, itxura batean behintzat, bere eta nire egoeraren zoriaz mintzo denik, gugandik landa dagoen landare baten antz handiagoa hartzen baitiozu euskararen auziari. Euskalduna, ordea, euskalduna den neurrian, euskararen soroan landatutako izakia da, eta haren ongarriak garatuko du bere euskaltasunaren neurria.
‎Erabilera orok ez du ordea nahitaez mintzamenaren garapena ahalbidetzen. Mintzamenaren eta gainerako trebetasunen garapenak zerikusi handia dauka, orobat, hizkuntzaren beraren eta hizkuntza horren kulturaren eta gizartearen estatus egoerarekin.
‎Pertsonen mailako hartu eman hutsetan gabiltzan bitartean, gehienez ere, mikro boterez uztartutako gizarte sareetan gabiltza aztarrika, azpirago eta eragingarriago dauzkagun geruza dinamikak aintzat hartu gabe. Beraz, ahal dugun neurrian, eta ahal dugun argitasunez, irudika dezagun aldi berean eta batera maila horien elkarrekiko eragin etengabea, giza mailako hartu eman mikroak eta gizarte eta nazio egitura mailako dinamika makroak euskararen susperraldia pentsatzeko ariketa teoriko honetan.
‎Hortxe dago, urrutiko intxaurren bila abiatu gabe, labur bezain trinko, euskararen metodologiak behar duen oinarrizko filosofia. Hizkuntzak sobran daude, izan ere, bera eta bere izatearen funts den herriaren arteko lotura den kulturarik gabe, herriaren harreman zainetan dabilen kultura odolik gabe. Herriaren gorputzean bizi da hizkuntza, holako eta halako eginkizunak mamituz, arteria sisteman barrena dabilen kulturaren esanahi mezuak jariatzen, bizitzaren eroale.
‎bizkaierarik ez dago, funtsean. Markinako bizkaiera eta Orozkokoa, esate baterako, ez dira oso bera eta bakarra. Egia esan, euskara (beste edozein hizkuntza bezala) aldatu egiten da herri batetik bestera, eta euskalkien eta azpieuskalkien arteko mugak non jar ez dakigu.
Beraz eta onengatixek, entzuten dan guzia, edo erabiltzen, ez da argatik jatorra. Irizpide sendo eta zorrotz batez baliatu bear dugu, esaera bat, gaur erabiltzen dalarik ere, jator ote danentz jakiteko.
‎koloreen ikusera fenomenu bakarra eta berbera da arraza guzietan. Prismaren bidez agerraraz ditzakegun koloreak (hortzadarrean agertzen diran berberak) mundu guzian dira gauza bera eta mordo bera. Eta, kasu huni ere, pertsona guziek berdin dakuskite.
‎Hizkuntza ez baita pillota, eta ez txatxukeria bat: erresumaren gune bera eta instituzio nagusia hizkuntza baita.
‎Bat biziki ahalegindu zen gurpila askatzen, barruko dokumentu eta guzti. Eta lortuko zukeen, Ginok ez balio agindu, berari eta beste hirurei ere, joateko atzera arineketan, urruntzeko bizikletatik hiru metrora eta lotzeko mahukak derrepente. Poliziek otzan bete zuten agindutakoa.
‎Bost minutu geroago Hansek eta Del Vallek ziztuan zeharkatzen zituzten Parisko karrika mortuak Peugeot 402 erraldoi batean. Aurreko eserlekuetan SDko bi agente zeuden, Müller bera eta Rudolf izeneko tipo flakosta bat, gidari zebilena. Rue des Archiveseko helbide baterantz omen zihoazen.
‎Aurreko egun osoan, eta goiz hartan bertan, bisitarien jarioa etengabea izan zen. Hogeitaka pertsona iritsiak ziren Einsteinen beraren eta Robert Oppenheimerren deiari erantzunez. Munduarentzako aitzakia sinplea zen:
‎Marrazki zuriak atzealde urdinaren gainean. Josita geratu zaizkio begiak bertara eta, halako batean, marrazki haiek elkarri eskua ematen ikusi ditu. Emakumeak jantzi zuri luze bat du soinean eta gizonak gorbata eta trajea.
‎Nuriak goitik beheraino estudiatua eta programatua zuen ekitaldia. Presidentzian bera eta beste bi emakumezko zeuden; ni, berriz, gortina baten atzean.
2005
‎barre hura, ordea, josia iruditu zitzaion amona Kontxiri, susmoa baitzuen jendeak, gazte jendeak, batik bat? ez ziola berak esandakoari bakarrik barre egiten, berari eta bere pertsonari ere bai. Baina amona Kontxi oso serio ari zen, eta horrek min egin zion.
‎Ez, Teresari ez zitzaion gustatzen Tomas esaten ari zena, baina, aldi berean eta batez ere, gustatu egiten zitzaion eta, gustatzen zitzaiolako, biharamunean bertan erosi zituen ezpain lapitza, rimela, hautsak eta kremak, lanetik irten bezain laster.
‎Ametsek begiak ireki dituenean Madoka eta Tetsuo ikusi ditu, bere aurrean eta berari begira jesarrita. Hasiera batean burua hutsik sentitu du, baina berehala kokatu du non eta zertan dagoen.
‎Txortan egin duzue? Egia susmatzen du bere baitan eta ez du baieztapenik gura. Erantzungo liokeen ere ez daki, baina begietan irakurriko lioke.
‎Madokak kontatu die entzute handiko pertsona dela Tokioko hackerren artean eta dendan lan egiteko elkarrizketatu zuenean ezagutu zuela, irrikan zegoela berarekin lan egiteko. Konfiantza handia duela berarengan eta sarean mugitzeko eta ordenagailu sistemak jokoz kanpo uzteko trikimailu asko irakatsi diola. Esku artean duenaz Naroari esan ziona besterik ez dakiela, eta kontatu zionetik poz pozik jarri zela haren esanetara.
‎Etxera eramaten nuenetan, normalean alde zaharrean gelditzen ginen trago batzuk hartzen, zukuak berak eta zerbezak nik, baina ez nintzen mozkortzen. Arazoek edatera bultzatzen ninduten eta era berean burua ez galtzera:
‎Izen bat eskatu zionean, Gorkarena ez ziola eman behar jakiteko beste ere bazekien. Izen hura bere aitaren aurrean ahoskatzen baldin bazuen, berea eta Gorkarena bukatuta egongo zen. Eta Larraitzek ez zuen hori nahi.
‎–Lehen... jatetxean, esan nahi diat... –Bilboko alde zaharrean geunden, edaten, tomate zukua berak eta zerbeza nik.
‎Eta holango gauzak misterioak dira, ze inork ez ditu jateko gauzak poltsikoan ibiltzen. Eta Samuel Muden misterioak dira, baina Piedadenak ere bai, ze misterio guztiak ezagutzen ditu Piedadek, bereak eta Samuelenak. Oso ondo daki Piedadek zergatik ibiltzen zituen Samuelek jateko gauzak poltsikoan.
‎Horregatik egoten naiz ni adi, Piedaden misterioak jakiteko. Jakiteko zergatik ibiltzen zituen Samuelek jateko gauzak poltsikoetan, edo zergatik ez zituen zapatak kentzen etxera heltzen zenean, edo zergatik ez ziren ezkondu bera eta Piedad.
‎Eta ama Martinari ere galdetu zion armairuarena eta lehiaketarena. Eta ama Martinak esan zion ez zekiela berak, ez bata ez bestea; 34an jaio zela bera eta lehenagokoak izango zirela kontu haiek, armairuarena eta lehiaketarena, ez zekiela berak.
‎Esan dit Rosaren etxera eramango duela gero, arratsaldean. Arratsaldeko lauretan joango dela Rosaren etxera bera eta irakurri egingo dizula gutuna. Arratsaldeko lauretan.
‎Hiru erlijio diferente, Sorin: berea eta gu bionak praktikatzen zituen harek. Guk praktikatzen ez ditugunak praktikatzen zituen harek gure partez.
‎Esan zien don Isidrok Saldisu kalean bizi izan zela bera umetan, eta etxe bi baino ez zeudela Saldisun bera umea zenean: berea eta Julian Maldasen amarena. Eta elkarrekin ibiltzen zirela, jakina, Julianen ama Felisa eta bera, don Isidro, eta katuak harrapatzen ibiltzen zirela, eta apur bat torturatzen zituztela katuak, eta limoiak ematen zizkietela jaten eta olibak, hezurrarekin.
‎Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan. Eta, azokatik Astoko lotzerakoan Amama Ixonek botatzen zituen" ixo!" ozen haiek berrentzun nitzakeela...
‎Pixu baten bizi naz. Eta eroan ezkero, ez bera eta ez ni pozik. Benetan sentitze’ot.
‎Sarrera Ekialdetik egiten da, metro pare bat teilatuak berak eta alboetako bi hareharrizko zutarriek babestua dagoelarik.
2006
‎Baina hogei urte pasa ondoren, eta nere gaixoaldi oso larri baten denboran, bera eta ni errezatzen hasi ginen berriro, bakoitza bere aldetik. Pixka bat hobeagotzen hasi nintzenean, hilzorian egon ondoren, Lurdesek esan zidan egun haietan otoitz egin bagenuen ez zela bidezkoa gero mutu gelditzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 1.004 (6,61)
Bera 86 (0,57)
Lehen forma
bera 324 (2,13)
berak 130 (0,86)
berean 67 (0,44)
Bera 52 (0,34)
beraren 51 (0,34)
bereak 51 (0,34)
berarekin 48 (0,32)
berari 45 (0,30)
berea 42 (0,28)
bere 31 (0,20)
berarentzat 27 (0,18)
beretzat 19 (0,13)
Berak 18 (0,12)
bere baitan 15 (0,10)
bertara 15 (0,10)
bertatik 10 (0,07)
berarenak 7 (0,05)
bere alde 7 (0,05)
berekoak 7 (0,05)
Beraren 6 (0,04)
Berari 6 (0,04)
Berea 6 (0,04)
beraz 6 (0,04)
bere inguruan 5 (0,03)
Bereak 4 (0,03)
berarengan 4 (0,03)
bere aldetik 4 (0,03)
bere gisara 4 (0,03)
bere lekuan 4 (0,03)
bereko 4 (0,03)
beretik 4 (0,03)
Beran 3 (0,02)
berarengana 3 (0,02)
bere gisa 3 (0,02)
beregana 3 (0,02)
berera 3 (0,02)
Bere 2 (0,01)
beragana 2 (0,01)
berari buruz 2 (0,01)
berataz 2 (0,01)
bere aurrean 2 (0,01)
bere baitakoa 2 (0,01)
bere buruan 2 (0,01)
bere esku 2 (0,01)
beregandik 2 (0,01)
berekoa 2 (0,01)
beren baitan 2 (0,01)
bertaraino 2 (0,01)
Berako 1 (0,01)
Berarekin 1 (0,01)
Beraz 1 (0,01)
Bere lekuan 1 (0,01)
Berean 1 (0,01)
Beretzako 1 (0,01)
bera gabe 1 (0,01)
beragatik 1 (0,01)
beraren gainean 1 (0,01)
beraren ondorengoen 1 (0,01)
berarena 1 (0,01)
berarendako 1 (0,01)
berarengatik 1 (0,01)
bere aurrekoak 1 (0,01)
bere gainetik 1 (0,01)
bere ingurukoen 1 (0,01)
bere ingurutik 1 (0,01)
bere mendeko 1 (0,01)
bere pareko 1 (0,01)
bereagatik 1 (0,01)
bereari 1 (0,01)
bereena 1 (0,01)
beregan 1 (0,01)
beregi 1 (0,01)
beren artean 1 (0,01)
beren arteko 1 (0,01)
beren baitara 1 (0,01)
beren baitarik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia