Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 121

2000
‎Bihar Euskal Herriko beste erpinera joan behar dugu, Iparraldera, eta gaurkoz gureak egin ditugu Basaurin. Udaltzainari autopistara nola joan behar dugun galdetu diogu. Honek ere ez daki euskaraz.
2003
‎Pellok E.A. gaixotasuna dutenentzat lan asko egin duela azpimarratzen du, informazio asko eskuratu duela eta ez diola axola berak zein hizkuntza hitz egiten duen eta nolako afiliazio politikoa duen. Behin eta berriz nora idatzi behar duten galdetzen dute internauta hauek. Luistxo Fernandezek argibideak eman dizkie gaixotasuna hain ondo ezagutzen duten internauta kide hauek ahal duten guztia egin dezaten
‎Ohikoena, bulegoan zenbat kilometro egin behar ditugun galdetzea izaten da; autoa itzultzean kopuru hori gainditu dugula ikusten badute, alokairua 3tik 6 zentimora bitarte garestiago kostatuko zaigu.
‎Atzamar guztien arrastoak hartzen dizkit, aurrez eta soslaiz egiten dizkit argazkiak. Mantak noiz banatu behar dituzten galdetu diot grisari.
2004
‎Afaria bukatu eta sartu ziren lehenengo tabernan bata bestearen alboan egokitu ziren, naturaren legeren batek horrela agindu izan balie bezala. Bilbora lo egitera bueltatu behar zuen galdetu zion Milak. Ezetz.
2005
‎Landare bat erostean egin behar den aurreneko gauza zera da: landareak zein ezaugarritako substratu mota behar duen galdetu, hala nola zein ureztatze eta argi behar dituen.
‎Gaur egun gure nagusiek betetzen duten eginkizunak ez du zerikusirik aurreko belaunaldiekin. “Auzoa” kontzeptua lausotuta, batez ere hiri handietan, non ‘Don’ ere esaten baitzitzaien, hiriguneetako giza harremanak aldatu egin dira, eta ez da ohikoa, adibidez, auzokoak haiengana jotzea zerbait behar duten galdetzeko. Solidarioak GKEak, adinekoek hainbeste eskatzen duten konpainia behar horretaz jabeturik, 1995az geroztik 600 boluntario baino gehiagorekin lan egiten du ‘Zaharren laguntza’ programan.
‎Atzo bezala, barran bi bezero. Kottek jaitsi du ikurrina eta non jarri behar duen galdetu dit. Berak presoen argazkiekin nahi duela.
2006
‎Berriro ere zertarako aurkeztu behar duen galdetzen diotenean, horixe erantzuten du berak, aurkeztuko ez balitz eta berriz irabaziko ez balu, inork ez lukeela bere izenik gogoratuko. Sikiera urtean behin, Ansa ahizpen artean gazteena hortxe dabilela jakin dezagun aurkezten da.
‎Nola ez zen presaka jaioko bada, barrutik ama presaka ikusten bazuen, sabela puztuta hara eta hona. Baja noiz hartu behar zuen galdetzen zioten Nereari erredakzioan. Oraindik ez.
‎Bart gaueko afaria ez bazen, zerezko pintxoak prestatu behar zituen galdetuko genion, apur bat disimulatzearren, baina gure katxondeoa urrundik ere antzematekoa zen, eta koadrilako neskak ohartu ziren zertaz ari ginen. Azkenean kontatu egin behar izan genien turrun hotsen istorioa, baina bien bitartean makina bat barre egin genuen, eta geroztik ere gure arteko hizkeran txertatuta geratu zen arrantza mota haiena:
2007
‎Bestalde, beraiekin tratuan ari denak badaki IRA edo ETA bezalako erakundeak ezin direla suntsitu, baina ahuldu daitezkeela, eta ahultzeko bide bat hau da: bake prozesu demokratiko bat hitz eman, lehenik eta behin armak utzi behar dituela galdetu, eta gero hitz emandakotik ezer ere ez egin. Arduragabekeria handia da ETAri edo IRAri hori egitea, horren ondorioa belaunaldi gazte batek IRA edo ETA berri bat sortzea izan baitaiteke.
2008
‎Oihartzabalen berbetan: " Udaletan euskaraz egitea posible da eta badira euskara teknikariak, baina edozein gauza egin behar dutelarik galdetzen dute ea nola idatzi behar duten euskaraz. Euskara batua Iparraldeko terminologiari egokitu beharra dago, ezberdina baita administrazioaren antolaketa osoa".
‎Abuztuaren 29an Andres Argiano sakristaua San Esteban baselizako zilarrarekin zer egin behar zuen galdetzera joan zitzaionean, «expreso dicho Alcalde que al citado Lascurain le llebaban Preso sin culpa alguna, y le perderian sin motivo justo a cuya expresion se halló presente el testigo(?) y aunque el testigo le expreso dicho Domingo al citado Alcalde que don Francisco de Ibarra cura de esta villa se habia esplicado que era una Picardia el haberse corrido dicho Buey en aquella estacion...
‎no solo se contentaban en beber vino y aguardientes sino que rompian las jarras y vasos». Eibartik alde egitera zihoazela, ea gastuak nork ordaindu behar zituen galdetu zietenean, hara Bernardo Doset itzultzaileak emandako erantzuna: «... que satisfaría Bonaparte quando venía a esta villa».
‎Izan ere, mendi txango batera joateko geldituta zegoen" Pinki", baina ez da horra agertu, Bilboko Indautxu auzoko komisariara baizik. Bertatik, senideek jasotako informazioari jarraikiz, Getxoko Justizia Jauregira eraman dute eta bertan zeudela Madrilera deitu dute Etxegarairekin zer egin behar zuten galdetzeko. Erantzuna ei da izan hurbilen dagoen kartzelera, Basaurira, eramateko.
‎Argi berunezkoak distira azul kara marrazten du mahai beltzaren gainean. Zein tragedia irakurri behar ditudan galdetzera joan beharra daukadala akordatu naiz. Siesno bat sortzen dit Barrutiak, onartu beharra daukat, erakargarritasunaren eta nazkaren arteko zer bat.
‎Rosak zer egin behar duten galdetzen dio Inaziori, hitzik gabe, isiltasunarekin bakarrik.
‎Pertsona arduratsu ustekoari zer egin behar duen galdetu eta" lana, lana eta lana" erantzuten du gaur. Belarri zorrotzak aise ezagut dezake hor lanak ematen dituen alfer ezdeustakoaren ahotsa.
‎Beraz, euskara etorkizunean kokatzeko eta salbatzeko iragana zertarako aztertu behar dugun galdetuko du hainbatek. Ez litzateke hobea indar guztiak plangintza aplikatuan jartzea?
2009
‎Batetik, egindako lanaren emaitza agerikoa eta momentukoa dela. Langileei egunerokoan zein behar dituzten galdetzen zaie eta horiexek irakasten zaizkie asteroko hiru orenez, hau da, hitzorduak ematen, telefonoa hartzen, gutunak idazten edo abisuak ematen. Ikasi eta praktikan jarri, dena bat.
‎Zirt zart erabakitzen zuen emakumea. Osagileak hezurretako minbizia zuela iragarri zionean, arnasa sakon hartu zuen, eta gero zer egin behar zuen galdetu. Osagileak ama eta izebari esan zien sufrimendu handiko heriotza izango zela, prest egoteko negarra baino harantzago joango zen sufrimendua ikusteko, baina bizirik iraun zituen zortzi hilabeteetan ez zion inork kexa txikiena ere entzun.
‎Gidatu ahal izateko legeak baimentzen duen muga 0,5 gr/ litroko da. Hala, ea gidatu egin behar zuten galdetu zitzaien, eta parte hartzaileen %21, 58k (41 pertsona) autoa hartuko zuela esan zuen.
‎Argazkilariei jokoa eman zien atzo bere keinuekin, Donostia saria jaso aurretik. Zutabe batera igo, zer egin behar zuen galdetu, eta dotore izan nahirik, zurikeria apur bat ere bai. Donostia 2016 zioen kamiseta erakutsi zuen.
‎Ez nion ezer esan hasieran, ez zapuzteagatik, baina haiek ez ziren ferratu gabeak; Martinica pobreagoak, besterik ez. Noiz itzuli behar genuen galdetzen jarraitu zuen, ezer esaten ez niolako.
‎Gero lotsatu egin zen, koloreak bizitu zitzaizkion masailean eta barkatzeko eskatu zidan, arren. Zer lan egin behar zuen galdetu zidan, eskuetan zituen lapitza eta paper muturrarekin akordatuta.
‎Igande gauean zer egin behar duen galdetu diot Estudianteari.
2010
‎Hizkuntza ez da grabitate legearen antzera iker daitekeen zerbait, fenomeno politikoa da. Bi dialekto hizkuntza bera diren edo ez, ez da afera zientifikoa, geografo bati bi estaturen arteko mugak nondik pasa behar duen galdetzea bezalakoa da hori. Valentziera hizkuntza al da?
‎Guk ez diogu inori deituko, nabarmendu du UGTk Metroan duen idazkari nagusiak. Gainera, legez kanpokoak diren gutxieneko zerbitzuak zergatik errespetatu behar dituzten galdetu dio Jose Blanco Sustapen ministroari.
‎Eta han pasako zituen egun batzuk, matematika egiten, eta artikuluren bat edo beste idazten, etxeko matematikariarekin lankidetzan. Gero agian, hurrena nor bisitatu behar zuen galdetuko zion etxekoari. Eta, bestela, egongo zen non edo non kongresuren bat edo.
‎Nor bere hotelera abiatzeko kotxean sartu aurretik, azken unean, HD Zentroko bitartekarietako bat gerturatu zitzaien Batasunekoei, azken ahalegina egin nahi zutela adierazteko. Hurrengo egunean zer ordutan alde egin behar zuten galdetu zieten. Hamaikak aldera hartuko zutela taxia, geltokira joateko, Genevatik Hendaiarako trena hartzeko.
‎Xoxotek mahaikideei ezer nahi al zuten galdetu, semeei tabernara joan eta nahi zituzten goxoki eta beste zernahi hartzera gonbidatu eta patxaran bat beharrezkoa zuela erabaki zuen han gertatzen ari zena ulertzen hasteko. Izeba ama bihurtzeko zer gertatu behar zuen galdetu zion Manuelari. Honek hitz gutxitan kontatu zion ordurako mahaian gelditzen ziren beste guztiek bazekiten guztia, Xoxote Manuelaren semea eta iloba zela alegia.
‎Jaso nituen telefono dei urriak ez ziren espero nituenarenak izan, baina. Mario izan zen deitu zidan bakarretakoa, Carlos Monteroren sarrerak noren izenean jaso behar zituen galdetzeko, ahaztu egin zitzaiola eta. Sarrerak nire izenean zeudela esan nion, baina ez nuela uste berak jasoko zituenik.
‎Horretarako ate guztiak zabalik zeuzkan, Albertok esan zionez. Nicolas Castagnaren Malevich II ere obren artean kontsideratu behar zuen galdetu zion. Zalantza egin zuen Albertok, ez omen zekien zer gertatuko zen obra harekin.
2011
‎Iturri berdinaren arabera, amak helegitea aurkezteko asmoa du justiziak babesgabe utzi duelako eta pertsona bat amari iraintzeagatik zigortzeko zein hitz erabili behar dituen galdetzen dio bere buruari.
‎...Ostalaritzako establezimendu batzuetako ohitura txar bat da likido arriskutsuak edarien ontzietan edo etiketarik gabekoetan jasotzea.Baxera detergente industriala uraren ontzi batean gordetzen bada, likidoa, kolorgea eta usain gutxikoa denez, erraz nahasten da urarekin, eta nahiko kopuru handitan har daiteke.Kasu horietan, Toxikologiako Institutu Nazionalera deitu behar da berehala, zer tratamendu behar duen galdetzeko.
‎Nola gauzatzen da metodo hori? Ondasun natural bat erabiltzeko, koral arrezife batean urpekaritza egiteko edo erreserba natural bat bisitatzeko zenbat ordaindu behar duten galdetzen dute inkestek. Bidaietan, hoteletan eta abarretan gastatzen dute, eta naturak eskaintzen dizkien zerbitzu horiek hobetzeko zenbat ordaintzeko prest dauden galde dakieke.
‎Eztabaidatzen denean, ohikoa da bi zatiak dagozkien posizioetan “sartzea”. Distantzia hori saihesteko, espezialistak besteari zer behar duen galdetzea eta bere beharrekin enpatizatzen saiatzea gomendatzen du, bienak nola bateratu daitezkeen ikusteko. Gatazkak arintzeko ongien funtzionatzen duen baltsamoetako bat ahaztu gabe:
‎Hamabost talde, zenbateko ona Txapelketa txukuna egite aldera zenbat talde behar dituzten galdetuta," Hamabost da kopuru ona, hori da gure helburua. Iaz 13 talde hasi ziren, baina talde batek bertan behera utzi zuen txapelketa.
2012
‎«Nire asmoa da legealdiaren hasieran ezarritako helburuak lortzeko lanean jarraitzea», esan du. Horretarako zenbat hilabete behar dituen galdetu diotenean, iheskor mintzatu da berriro: «Denbora behar da».
‎Laburbilduz, ziklo berrian jarraituko du garrantzia izaten zenbat euskaldun garen eta zenbat erabiltzen dugun hizkuntza, baina komunitateak, garapenerako, nolako euskaldunak behar dituen galdetu diogu gure buruari. Komunitate osasuntsu batek behar ditu muineko elementu trinkotuak eta periferia zabala izan, erakartzeko gai izango den eta hizkuntzarekiko positiboki posizionatuta dagoen edonor barneratzeko gai den periferia zabala.
‎Ziklo berrian jarraituko du garrantzia izaten zenbat euskaldun garen eta zenbat erabiltzen dugun hizkuntza, baina komunitateak, garapenerako, nolako euskaldunak behar dituen galdetu diogu gure buruari.
‎Gizagaixoa!, ez du inondik ere horrelakorik merezi! Edo, beharbada, horren eragilea sentimendu gaizto baina ezin menperatuzko bat da, lagun hurkoaren amets gozoak suntsitzera eramaten gaituena, zertarako eta gero, etsipenak jota zer sinetsi behar duen galdetzera datorkigunean, hala erantzuteko plazer doilorra dastatu ahal izateko: «Adiskidea, niri ere gauza bera gertatu zaidak eta, ikusten duanez, guztiarekin ere, lasai asko bazkaldu, afaldu eta lo egiten diat, eta espero diat aienerik eta malkorik gabe hiltzen jakingo dudala!»
‎Interesgunearen bidez landuz gero, izaki bizidunen oinarrizko elementu gisa landuko da. Haurrek ura edango dute, eta, ura ea beste inork behar duen galdetu ondoren, landareak zainduko dituzte. Halaber, urarekin jolastuko dira eta ura daukaten lekuak ikusiko dituzte.
‎Horrelako jardueretara ohituta ez dauden familiek aholkuak eskatu behar dizkiete maiz egiten dituztenei. Garrantzitsua da zer ekipamendu mota eraman behar duten galdetzea (dendak, zakuak, janariak, labana, etab.), behar bezalako egonaldia egin dezaten. Sor daitezkeen ezustekoei buruz ere galdetu behar da.
‎Bat egin zuten bien arnasaldiek eta poliki poliki galgatzen joan ziren biak ala biak. Une hark nola bukatu behar zuen galdetzen hasia zen Galo bere buruari, joateko ordua iritsi zitzaiola iragarri zionean Margaritak, ezpainetan zeukan irribarretxoa ezabatu gabe betiere.
‎Bahiketa baten enkargua egin zion Juanjok. Morroiak ez zuen zirkinik egin eta nor bahitu behar zuten galdetu zion Juanjori.
2013
‎Bai, hutsune handia sumatu nuen. Bi alaba ditut, eta bikotekidea hil zenean eskolatik bertatik deitu zidaten haiekin nola jokatu behar zuten galdetzeko. Harrituta gelditu nintzen eskolan ez zekitelako halako gertaera bati nola heldu, baliabiderik ez dutelako.
‎Adibidez, norbaitek etxetik igerilekura joateko zenbat denbora behar duzun galdetzen badizu, ziurrenik, hurbilketa egingo duzu eta erantzuna 10 minutu inguru edo antzekoa izango da. 100 metroko lasterketaren emaitzak ematean, aldiz, telebistako esatariek emaitzak askoz ere zehaztasun handiagoarekin ematen dituzte.
‎Kontsumitzaileei aholkuak ematen zaizkie arropa erosteko, eta informazioa ematen zaie ehungintza eta ingurumenari, giza eskubideei, arropa enpresei, eroslearen eskubideei eta kontsumo arduratsurako oinarrizko irizpideei buruz. Zer jantzi behar dugun galdetu, edo zer egingo lukeen. «Gastatuta» ematen dugun arropa ezin dela zuzendu ziurtatu.
‎Lezon egina du hau.Nola daude haurrak egunotan. Oso ilusionatuta. Esan nien momentuan, segituan hasi ziren ia zer mozorro jantzi behar zuten galdetzen eta zer egin behar genuen, dantza nola egin… Klaseetan ere entseatzen, gogotsu daude, urduri.Musikalen generoa arrakastatsua izaten ari da jendartean. Zer dela eta. Ez dakit.
‎Maquinna buruzagiaren udako bizilekua zen, eta handik atera ohi ziren ozeanora, biziraupenerako funtsezkoak zituzten baleak harrapatzera. Behin eta berriro, noiz alde egin behar zuten galdetzera etortzen zitzaizkien indioak:
‎" [Ekainaren] 14an, portua noiz utzi behar genuen galdetzera etorri zitzaidan Maquinna, bera eta bere jendea bertan kokatu ahal izateko berriro[...] badia osoko lekurik onena baitzen. Oso gaixorik zegoen, ez zegoen nahikorik jateko eta.
2014
‎Zer behar zuen galdetu nion, nahi baino lehorrago. Anaiaren auzia ikertzen ari zela esan zidan berak, eta emazteak?
‎Katharinak lasai egoteko eskatu zion, beharbada Enekok asaldatuta idatzi zuela hura, eta ja hobeki egon zitekeela. Beraz, Xabierrek, beste eskutitz bat igorri zion bueltan, zeharo kezkatuta zegoela adieraziz, ea zinez bisitan joatea behar zuen galdetuz. Eta eman zituen bi hilabete esperoan, baina ez zitzaion deus etorri bueltan.
‎Oihana akorduan zeukala, neska bat maitemintzeko nola jokatu behar zuen galdetu zion behinola. Eta Nikok esan zion bere lagunekin ongi konpontzea zela sekretua.
2015
‎Lotsatuta ematen zuen eta kosta egiten zitzaion begirada lurretik altxatzea; lodiago ere bazegoen. Ze lan mota egin behar zuen galdetzera joan ziren Julian eta Gorka Nagoreren bulegora. Jose bota zutenetik, Juliani galdetzen zizkioten lehen Joseri zegozkionak, eta, Saioak Nagoreri kontatzen zionez, Julianek, mantenimenduko lana ondo burutzeaz aparte. Jose baino motelagoa zela kontatzen zen langileen artean?, erabaki guztietan zentzun izugarria erakusten zuen.
‎Luziaren harridurak gorengora igo zuen. Aurreko egunean etorri ez, zergatia zein zen azaldu ez, eta arratsaldean zer ordutan irten behar zuten galdetu beharrean, ezer esan gabe aurrera egin lagunekin. Hori ez zen bidezkoa, ez.
‎Aberasturik ez gintuen gauerdia baino lehen erreklamatuko, baina 22:00etarako mozorroturik elkartuko ginen General Conchako bere lilitegian. Flaviak zehaztera, maila gorenekoenek itsusi ei zeritzoten elkarri aurrez aurre loberdatxurik behar zuten galdetzeari. Itaundu barik ere, negozio gizonen artean ohikoa zen gonbidatuak hotelerako taxian izatea canna indicak, orkideak, gerezi lore japoniarrak, hortentsiak, lantanak, ixorak edo magnoliak lore hautsa xurgatzeko prest.
2016
‎Gure bizimoduan, bizi kalitatean eta harremanetan eragin zuzena du hirigintzak, baina produkzioaren eta kapitalaren hiri eredua eraiki dugu, eta falta zaigu gizartearentzako eta bizitzarako hiriak eraikitzea. Horretarako zein urrats eman behar ditugun galdetu diogu hainbat arkitektori. Teoriatik praktikara jauzi egin duten adibideak ere eman dizkigute.
‎hotel guztietan ematen dituzte antzeko sandwich gutxi gustukoak, Alsinak ez du gose handirik ere; egarria asetzeko, berriz, logela bertako mini barrera jo du, era guztietako edarien botila txikiak baititu han aukeran, eta zalantzan egon ondoren bat hartu du, whiskia, bakarra ordea, ez pentsa alkoholismoaren maldan behera lerratzen ari denik emakumea. ...a erabakitzen du, ez baitu merezi armairuetan jasotzen hastea bihar goizean berriro biltzeko, bainugelan utzi dituen arropa berak jantziko ditu biharamunean, oraintxe bertan ez baitu ezertarako gogorik holaxe egoteko ez bada, ohe gainean lasai, kasik hobeto gainera gau berean ez iristea Bilbora, han ez baitu ez lagunik, ez ezagunik, ez hotel erreserbaturik ere; inor zain ez daukan herrian zer egin behar duen galdetzen dio bere buruari; herria bera daukala zain erantzuten dio beste ahots batek barrendik; amaren ahotsa ote da, aitona amonena, arbasoena, herriarena, sentimendu atabiko esanezinezko batena. Alsinak berak ere ez du gauza horietan sinesten baina, hala ere, behin eta berriz datozkio burura; zertarako etorriko zen ba bestela?
‎Nondik zetorkien seme alabak izateko gogo hura, sufrimendu handiak nozituko zituztela jakinda ere? Bizitzak jarraitu egiten zuela esan zuen geroxeago neska ilegorriak, eta ea zein geralekutaraino eraman behar zuen galdetu zion. Josebak erantzun ondoren, neska bere jarlekuan eseri, bolante handiari bi eskuez oratu eta ateak itxi zituen, Joseba aurreko eskuin aldeko eserleku batean esertzen zen bitartean.
‎Ez zen ausartu Gabriel Iturberen tertuliako kideei ezer kontatzen, ezta beste inori ere. Iratik bidaiaren bigarren egunean gaiarekin zer egin behar zuen galdetu zionean, ez zitzaion gustatu espero zuen erantzuna ez entzutea. Berak literaturaz idazten jakinez gero, zalantzarik gabe salatuko zuela esan zion Iratik.
‎Gaur egungo antzerkiarekiko ikuspuntu baikorra dauka. Kultura munduaren aditasuna eta lana azpimarratzen ditu, euskal antzerkiak kanpotik zer bait hartu behar lukeen galdetzen zaiolarik:
‎Helduak esaten du, eta haurrak esan behar du nola deitzen zaion. Aldaera bat da mapako zer lekutan dagoen leku jakin bat eta zer adierazi behar duen galdetzea. Mapak eskualdeen izenak hartzen baditu, joko honek, gainera, lau eta bost urte bitarteko adingabeei laguntzen die letra eta hitz batzuk ikasten.
‎‘Indefensse of dog’ saioan, jatorrizko izenburuaren bidez, pertsonek harburuekin duten harremana aztertzen da, mundua txakurraren ikuspegitik erakusteko. Bradshaw ek harburuekiko duen erantzukizuna ulertzeko eta zoriontsu izateko nola lortu behar duen galdetzen du Bradshaw ek. 3 Alexandra Horowitz en txakurraren buruan Nola ulertzen dute txakurrek inguruko mundua?
‎Bestalde, egunean bizi dira, biharkoan pentsatu gabe, eta oso irekiak dira. Ezagutu gabe ere beti daude laguntzeko prest, ezer behar duzun galdetzera datozkizu...
2017
‎Edelsontarren belardia moztu berri zuen, dolar bat eta berrogeita hamar zentimo kobratuta, eta postontzian begiratu zuen, Marshak gutun laburren bat behintzat bidali zion ikusteko. Amalgamated Aluminum Company of America ren iragarkia baino ez zegoen, eguzki oihalen bat behar zuen galdetuz. Haiek, behintzat, harekin arduratzen ziren.
‎Rosek klank eskegi zuen telefonoa eta ni nengoen lekura itzuli zen. Myrak zer behar zuen galdetu nion eta berak itxaron zezakeen kontua zela esan zuen, ze kristo. Orduantxe bertan gauza inportanteagorik ba omen zen.
‎Zutundu eta haserretzen hasi nintzenean atea jo zuten. Falta zena, logelara etorri behar izan dute bazkaltzera jaitsi behar dugun galdetzera; esan zuten, bada, toki urria egoten zela igandeetan...
‎Eskaera zer administrazio bulegotan aurkeztu behar duten galdetu diote merkatariek udal administrazioari, bai eta eskaera urruneko sistemaren bidez egiteko aukerari buruz ere.
‎Denek inprimatuta dute gehienez zenbateko intentsitatea jasan dezaketen.Kable eroaleakIkusi dugunez, kontsumo baten potentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta intentsitate handiagoa ibiliko da barrutik eta, Joule efektuaren ondorioz, orduan eta bero handiagoa sortuko du. Hori garrantzitsua da, loturako eroaleak zenbateko lodiera izan behar duen baldintzatzen baitu, bero gehiegi izateagatik plastiko isolatzailea urtu ez dadin eta zirkuitulaburrik gerta ez dadin, sute arriskua saihestearren.Kontuan izan! Lanpara dendara joan eta hari eroalea erosi nahi baduzu, ziur zertarako behar duzun galdetuko dizutela. Ez da jakin min hutsagatik, baizik eta segun eta zertarako behar duzun, eroale lodiagoa edo finagoa eskainiko baitizute.3.16 irudiaKableen bitartez, elektrizitatea automobilaren osagai elektrikoetara eroaten da.463 unitate didaktikoa.
2018
‎Aiorak zerbait esateko keinua egin zuen baina, azkenean, ahizparen begietara so egin, eskua laztandu, eta mutu geratu zen. Rosana atetik agertu eta zerbait behar zuten galdetu orduko bukatzen ziren bilera moduko haiek. Gainerakoan, nor bere logelan ixten zen, telebista aurrean gehienetan, kasuari buruz zer esango zuten zain edo, Aioraren kasuan, biopantailako leiho txiki batean ATB edo AuTB uzten bazituen ere, ahotsik gabe gehienetan, azterketak buru belarri prestatzen.
‎nola sartu unibertsoa buruan, nola saiatu Lurra bazterrik gabeko eremu baten baitako aleñoa baino ez dela ulertzen, eta Lurraren gainean zu beste ale bat, fisika eta kimika pixka batekin esplikatua, eta beste literatura pixka batekin, gauza handirik ez dena dela, den dena esplikatzeko erabiltzen diren trepeta antzekoak betiere. Ez da zure baitan daramazula unibertsoa, unibertsoa zeu zara, eta eserita zauden bankuko harria, eta paretan gora doan bugainbilea, eta mendi gainari itsatsi zaion lainoa, eta inork behar dituen galdetu gabe argi ematen duten izarrak.
‎“Ez da erraza txakur ona lortzea, eta guk hiru ditugu onak orain”, esan du Arkaitzek. Ona izateko, txakurrak zer ezaugarri behar dituen galdetuta ez dute zalantzarik egin. “Berezkoa behar du parte bat, baina ibili ere egin behar da txakurra, ona izango bada.
‎Susto bat edo beste ere izan zuten bidean. " Herri batean esan ziguten gu iritsi baino bi egun lehenago Zilarraren bidea egiten ari zen erromes bat deshidratatuta hil zela hara iritsi aurretik. Horrelako gauzak entzutean asko beldurtzen zara, eta handik aurrera erromes bat ikusten genuen bakoitzean gelditu egiten ginen, zerbait behar zuen galdetzeko".
‎Maiderrek garrasi eta, aldi berean, salto egin du Katrin besoetara biltzeko. Loreak ere poztu den itxura egin du, eta berarekin kontaktuan jartzeko zer egin behar duten galdetu dio, festa antolatzean abisatzeko, adibidez. Katrinek badaki Zerbitzu Zentraletatik kanpo dagoenarekin duela berak harreman zuzenik eduki, ez bada baimen berezien bidez. diote deitu, ez ikusdeitu ezta zuzeneko mezuak bidali.
‎Han hemenka noble taldeetan banaturik zeneuzkan borreroek hartu ninduten. Zer egin behar zuen galdetu zizun borreroburuak. Erregeren balbeenari men egin behar zion ala ez jakin nahian ari zitzaizun.
2019
‎Angelak barre artean esan du" pena" ematen ziola aitak lasterketak uztea, eta utziko balu, zer egin behar zuen galdetu dio. Elkarrizketa amaitu ostean, berriro gaia aterata, Angela bueltatzen denean Andresek ez dauka garbi utziko duen:
‎Onartzen dut, normalean, kopurua zehazteko ardura bertsokideari (orokorrean eskarmentatuago, zaharrago, gizonago) uzten niola (eta ez da nire joera, ni nire ardurak soinean hartzekoa naiz, baina dirua negoziatzeko ez naiz ahaldundua sentitu duela gutxi arte). Antolatzaileak zenbat behar dugun galdetu eta bertsokideak erantzun zain isilik geratzetik niri gutxiago ordaindu didatela konturatzerainoko anekdotak ditut. Gogoan dut festa batzorde bateko gazteek deitu zidatela behin bertso poteoan kantatzeko.
‎Arreba ekarri zuen gogora orduan, nola ikusi zuen behin negarrez, nola hurbildu zen Axle laguntzera, laguntza behar zuen galdetzera, nola jo zion arrebak aurpegiko bat, nola besarkatu zuen gero, nola bultzatu zuen handik gutxira berarengandik apartatzeko, nola ez zuen Axle umeak ezer ulertu. Oroitzapen mingarria iruditzen zitzaion, eta ederra.
2020
‎Garazi Santesteban (Azpeitia, 1992) eta Xanti G.E. (Donostia, 1961) dira Azpeitiko boluntariotza sarean dabiltzan herritarretako bi. Azken egunotan, 70 urtetik gorako 2.528 herritarrei telefonoz deika hasi dira, eta zer egoera bizi duten eta zer behar dituzten galdetzen diete horiei. " Deitu diedan herritarretatik gehienek esan didate ondo ari direla eramaten koronabirusaren kontu hau, eta ez dutela laguntzarik behar", azaldu du Santestebanek.
‎Hobetuz zoazela baieztatu nahi genuen Fidel, ikasita zekarren papera antzezten, egoitzan zure falta igartzen delako, eta zerbait behar duzun galdetzera ere. Gehiegizkoa ote zen hura?
‎Bai. Guraso guztiei deitu diegu, ea laguntza behar duten galdetzeko. Hamabostekin ari gara lanean.
‎Kezkatuta gaude, guztiek ez baitituzte baliabideak Internet bidez ikasteko, ez baitakite interpretatzen eskolatik eskatzen dietena eta ez baitakite euskaraz. Guraso guztiei deitu diegu, ea laguntza behar duten galdetzeko. Hamabostekin ari gara lanean.
‎Bertze alde batetik, Udala 70 urtez goitiko jendea deitzen ari da, zer moduz dauden eta laguntzarik behar duten galdetuz eta honek laguntza eskaera kopurua handitzea ekarri du. Adierazi dutenez, adineko jendeak zinez eskertzen ditu dei hauek eta zorionez gehienak ongi dauden arren, ba animoak emateko bederen balio dute.
‎• Zer izan da ba? Bigarrengoz positibo eman nuenean, nire pisukideek nork bere medikuari deitu zioten, zer egin behar zuten galdetzeko. Bati berrogeialdia ezarri zioten, eta besteari bizitza normala egiteko agindu zioten.
‎Vila Flaviatik 300 metro eskasetara dagoen ostatu batera joan zen. Gela zenbat egunetarako alokatu behar zuen galdetu ziotenean, esan zuen lagin arkeologikoak bildu eta gorpuak lurpetik atera arte geratuko zela. Orain, emakumea eta liburua aurkitu ondoren, litekeena da lana luzatzeko baimena ematea.
‎Inork ez zion ezer esan. Vicente, bere senar ohia handik bultzaka atera zuenetako bat, bakarrik hurbildu zitzaion, erremintak bota ondoren, zer moduz zegoen eta ea zerbait behar zuen galdetzera. Izterrezur bat eta saihets hezur batzuk zekartzan eskuan.
2021
‎Xalbador poltsikoan korbata zuela etorri zen Urepeletik, pelikulan dotore atera behar zuela eta. Orduan, ea zenbat bertso kantatu behar genituen galdetu genien’[...] ‘Pues... pocos, pocos’[...] Eta gaia? ‘Pues sobre lo que queráis’[...] ‘Tira, saioa ondo atera zen eta beraz, ez dago gaizki.
‎Eta Elkartearen sorrerarekin bertsolaritza gizarte mugimendu gisa eratu zela dio Harkaitz Zubirik: " Masa kulturaren garaian bertsolaritzak nola jokatu behar duen galdetu dio bere buruari. Gizarte mugimendu bihurtzea da itaun horren erantzuna" (2016:
‎Masa kulturaren garaian bertsolaritzak nola jokatu behar duen galdetu dio BGMk bere buruari[...]. Gizarte mugimendu bihurtzea da itaun horren erantzuna.
‎" XXI. mendeko ikasleentzat ari gara, hori ez dugu ahaztu behar. Saiatzen gara ikaslea erdigunean jartzen eta behar duenaz galdetzen eta hausnartzen. Eta ikasle horretara heltzeko, eta irakaslea izango denez agente hor, ba zer eskainiko dugun pentsatu modu orekatu horretan.
‎Printzesa, bere ohorezko damaren arrazoi zuzenak entzunik, hark egia erraten ziola ohartu zen, eta zuzen onez gaitzetsiko zutela, zaldun hari beti egin izan zion adiskidetasunezko harrera ona ikusirik; eta zer egin behar zuen galdetu zion bere ohorezko damari, eta hark erran zion:
‎Haren bidez jakin zuen sarjentuak iluntza arte ez zituztela fusilatuko kondenatuak. Orduan, bitartean haiekin zer egin behar zuen galdetu zion.
‎Pasaian (Gipuzkoa) egin zuten parte hartze prozesu batean gertatutakoa kontatu du Garciak, adibide gisa: «Zer behar zuten galdetu zietenean, erantzun zuten' Tabakalera bat' nahi zutela. Jakina, ez zuten halako kultur zentrorik eskatzen, baizik eta toki handi bat, estalia, lasai egoteko.
‎Talka bat ikusten dut hor. Behar izan dutelako hori, eta nik, berriz, nahi dudalako jakin, eta behar dudalako galdetu.
‎Baina zer behar dugun galdetzen badidazue, literatura hori behar dugula erantzungo dizuet. Konbentzituta nagoelako.
‎Agian ez zegokizula pentsatu zenuen, ez zenuela berrogei urte betetzera zihoan alabaren tipuletan sartu nahi, agian urrunegi gelditzen zitzaizkizun aireportuok eta nekatuta eta osasunik gabe zeundela jabetu zinen. Alabak min sentitu zuen lehenengo aldiz zein ordutan joan behar zenuen galdetzeko deia iritsi ez zitzaionean, bere burua mozkorra zegoen gidari baten esku utzi nahiago zuen mozkor ohiaren hutsunea sentitu baino.
‎2022 urtean Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena lana argitaratu du Miren Agur Meabek HEA kultur elkartekoek sortutako Zaldiarri bildumako 11 atalean, Virginia Woolfi zuzeneko erreferentzia eginez. Ezaguna denez, Virginia Woolfek Gela bat norberarena (1929) lana argitaratu zuen, emakumezko idazleek nobela onak idazteko zer behar zuten galdetu ziotenean. Esan daiteke obra garrantzitsua izan dela emakume idazleei dagokienez, eta bere fruituak ere eman dituela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia