Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 256

2008
‎Eusko Alkartasunak Garzonen ekinbidearen aurka egin du zuzenean. «Estatuak estortsioa jasaten dutenak babestu egin behar ditu eta ez atxilotu, ETAren biktima baitira. ETAk soilik du estortsioaren ardura».
‎EULEXek UNMIKeko eskumen batzuk bere gain hartu ditu, orain NBEk handik alde egin behar duela eta. Aldentzea udaberrian gertatu behar bazen ere, irail urrira arte atzeratu da.
‎Baina, urteek on egiten diotela ematen du. 14 denboraldi profesionaletan, 14 denboraldi taldekideei laguntzen, 14 denboraldi gazteenei egin behar dutena eta ez dutena erakusten... Eta, bestela ezin eta, atzo, uztailak 14 zituenean, eman zuen Leonardo Piepolik (Saunier Duval) beste erakustaldi bat.
‎Haren izpiritu eta balioak beste leku eta erlijioetan ere badaude. Eliza gainditzen dute, zeinak entzuten ikasi behar duen eta elkarrizketan sakontzen, beste kulturekin eta sinesmen motekin, benetako erlijio pluralitatetik abiatuta(...) Hortaz, akatsen akusaziopean Eliza erakunde jainkotiarra egiteko saioa ezkutatzen da, Kristoren gizatasunaren aitortza baliogabetuz, Elizaren gizatasuna behartzen duena erakundeetan eta pertsonetan, haren moralean eta izpiritualtasunean: Eliza errukiorra izatea, gizartearentzat justizia bilatzen arriskua hartzea eta botereekiko harreman kritikoetan.
‎Dantzarien lan honek iritzi mila piztu arren, musikarekiko errespetua ez da inoiz ere galdu behar. Berrikuntza saiakerak eskertzekoak dira, baina musika eta dantza urtzen baditugu, moldaketak musikaren nondik norakoak bete behar ditu eta ez zen hala izan.
‎Arabako Batzar Nagusietan Bezaresek dio EAJk oso «jokaera arraroa» izan duela. «Beti diote men egin behar dutela eta aginduei jaramona egin, baina, hasiera batean, Garzon baino gogorrago jokatu zuten. Iruditzen zait Madriletik etortzen diren neurriak oso ongi heldu zaizkiela».
‎Bitartean, eguneroko bizian euskaraz egin ahal izateko trabak baizik ez ditugu atzematen, ezina eta debekua. Euskaldunok frantsesek dituzten hizkuntza eskubide berak behar ditugu eta aitortza hori zor digu Frantziak. Berdintasuna aldarrikatzen duen errepublikak, sinetsiko badu aldarrikatzen duena, bere hizkuntzari aitortzen dion hein eta babes bera onartu behar dio euskarari.
‎Tartean bazkaltzeko denbora gutxi izango dute, Lopez lezaundarrak azaldu zuenez: «Ez dakit etxean bazkaltzeko adina denborarik izango dudan, buelta handi samarra eman behar dut eta ez dakit nola egingo dudan». Nazabal etxarriarra etxean bazkaltzen saiatuko dela esan zuen:
‎Alderdiko buru Artur Masek ohartarazi dio Kataluniako alderdien batasuna ez dela «itxurazkoa», eta finantzaketa sistema defendatzea duela helburu. Haren esanetan, alderdi guztiek bat etorri behar dute eta ez dute bozkatuko Espainiako Estatuaren Aurrekontuen alde, Estatutua betetzen ez bada. «Ezin daitekeena da Espainiako Estatuko beste edozein autonomia erkidegok bere interesak defendatzeari elkartasuna deitzea; eta Kataluniak bereak defendatu nahi dituenean, aldiz, biktimismoa deitzea, kasurik onenean, eta xantaia, okerrenean».
‎Ate guztiak itxita daude». Hala, ezker abertzaleak egin behar duena ETA armak uzteko konbentzitzea dela adierazi du.
‎Autokarabanak alokatzen dituen enpresa bakoitzak erabakitzen ditu horretarako baldintzak. Baina normalean, gidariak 25 urte baino gehiago izan behar ditu eta B1 gidabaimena izan behar du.
‎Independentziak bere berezko kultura behar du, herri gisa jarduteko sena eta duintasuna elikatzen joan behar duena eta Euskal Herria eraikitzeko proiektu gisa ulertzeko modua ekarri behar duena, bere herritarren arteko harremanak eta bizikidetasuna justizian, berdintasunean eta solidaritate sentimenduetan finka daitezen, bereizkeriarik gabe edozein dela bere egoera ekonomikoa, bere jatorria eta abar.
‎Haien asmoa sei eta hamar lagun arteko talde bat osatzea da, eta ahalik azkarrena bilera bat egitea. «Euskarak ikastaroetan duen lekua areagotzeko ditugun baliabide eta aukeren inguruan hausnarketa bat egin behar dugu eta, behin hori eginda, arrakasta izango duen eskaintza on eta erakargarri bat prestatu».
‎«Badakigu nola gauden eta zertan hobetu behar dugun. Atzealdean akats gutxiago egin behar ditugu eta oldarkorrago jokatu behar dugu», zioen errioxarrak. Iraolak antzeko kontuak aipatu zituen.
‎Aurreko ostiralean Carlos Perez Nievas Hezkuntza kontseilariak sinatu zuen testuaren arabera, adibidez, euskara erabiltzeagatik Nafarroako Gobernuak urtero banatzen dituen diru laguntzak geldituta dauzkate aurten 310.000 euro izan behar zuten eta hedabide ugari ixteko arriskuan jar ditzake horrek, laguntza horiekiko duten premia dela eta. Halaber, gau eskolek jasoko duten dirua ere modu nabarmenean murriztuko dute; 2008ko aurrekontuetan 510.000 eurokoa zen diru sail hori, baina, «krisiari aurre egiteko» Nafarroako Gobernuak egindako murrizketen ondorioz, sail horretatik 70.107 euro kenduko dituzte, hau da, hasieran aurreikusi zuten (60.673 euro) baino gehiago.
‎Egun horretan eta plazan zer moduz zauden kontuan hartu behar duzu. Argi dago hiru txanda on egin behar dituzula eta bukaerara ongi iritsi behar duzula. Ez du balio bi ongi egin eta batean kale egitea».
‎Adostasunak emaitzak behar ditu eta, ontsalaz, izen berria. Edvige fitxategiari izena ere aldatu nahi dio orain Alliot Mariek.
‎Kontzeptuak berak topo egiten du Espainiako legalitatearekin. Zintzoki, abertzale gisa, gure tokia irabazi nahi badugu, badakigu espainiar legalitatetik harago joan behar dugula eta, beraz, asumitu behar dugula Espainiako Estatuarekiko konfrontazio politiko hori. Ez da beste biderik.
‎G7ren agiriak azpimarratu du planak zerga ordaintzaileak babestu behar dituela eta beste herrialde batzuetan eragin ditzakeen kalteak saihestu.
‎Horren erakusgai, Arraizak martxoan egindako osoko bilkuran esandako hitzak ekarri zituen gogora Errok: «Nafarroako interesak koherentziaz errespetatu behar ditugu eta herritarrek eskatzen dutenari erantzun». Arraizak atzo esan zuenez, hala ere, herritarrek eskatzen dutenari erantzun dakioke legen barruan.
‎Horrelako prozesu bat ondo irteteko erabaki bat egon behar du: bukatzeko garaia dela erabaki behar du ETAk. Erabaki hori hartzen ez duen bitartean bidean sortzen diren arazoek, nahiz eta txikiak izan, izugarri ematen dute.
‎Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak esan duen bezala, hirugarrenean aidanez izan behar zuen eta hemendik aurrera ez da aukera gehiago izango?
‎Agirrek plazagizandreak jendaurrean lasai egoteko gaitasuna eduki behar duela eta ezusteen aurrean airoso irteteko gaitasuna ere beharrezkoak direla uste du: –Azkenean norbere buruarengan konfiantza apur bat edukitzea da, eta pentsatzea niri hona etortzeko esan badidate zerbaitegatik da, gai naizelako zerbait emateko eta jendeak espero duelako gai naizela zerbait emateko. Ideia hori behintzat argi izan behar da?.
‎Ahal dugu, baina behar dugu. Ahal izatea behar dugu eta nahi dugu. Borondatea ekimen bihurtu, gaitasuna ekoizpen garatu, bide galduak ahaztu, zuzenetik birbideratu.
‎Horietatik 26k oso osorik betea dute Espainiako auzitegiek ezarritako zigorra, baina espetxean dituzte oraindik. Horiek guztiek legez kalean behar luketela eta, berehala aska ditzatela eskatu du Etxerat ek, epaitegien aurrean bilduta.
‎Sozialisten buru izango denak, alderdikide gehienen sostengua behar du eta inork ez dauka hori bermatua
‎Neurri arrunt batzuekin lagun daiteke kontsumo hori jaisten termostatoa kontrolatzea, janari berorik ez sartzea, bero iturri diren tresnen ondoan ez jartzea..., baina kontuan izan behar da egungo kontsumo gutxiko hozkailu batek (A motakoa) halako bi behar duela 1993an eginiko batek. Arropa eta ontzi garbigailuak ere kontsumo handiko tresnak dira, ur asko behar dutelako eta ura berotzeko sistemak dituztelako. Arropak programa laburrean garbitzeak %80 murriztu dezake argindarraren erabilera.
‎(...). Ofizialki, Kenyako Mombasan lehorreratu behar zuten eta, teorian, herrialde hartako armadarentzat izan behar zuten. Baina inork ez du sinesten halakorik, ez bat ez Kenyako Armadaren aurrekontuekin, ez eta aurretiazko armategiarekin.
‎Bere ustez, Espainiako Gobernuaren «gaitz horren aurka» borrokatzeko senideek «gero eta batuago» egon behar dute: «Gure seme alabei egiten dietena jakinarazi behar dugu, hitzaldiak eman behar ditugu eta sare juridiko politiko mediatiko hori guztia salatu». Berak argi du bere semea «auzi politikoengatik» atxilotu dutela, Segiko kide izateagatik:
‎Prozesu horren protagonistak «gatazka armatuaren eragileek» izan behar direla zehaztu dute. Herritarrek horren aldeko jarrera aktiboa erakutsi behar dutela eta eragile politiko, sozial eta sindikalek «lagundu» egin behar dutela uste duten arren, bake prozesu hori «diskrezio handiz» egin beharreko prozesua dela nabarmendu dute.
‎Gizartea aldatu da (aldatu dugu). Orain gizarteari buruz dugun ikuspegia aldatu behar dugu eta ez da hori txantxetako lana. Has gaitezen lehenbailehen.
‎Garai hori ezagutu ez duenak erraz hitz egiten du, baina inori ez diot opa garai haietara itzultzea. Herri batek bere sormena bultzatu eta lagundu behar du eta Gerediaga Elkarteak inspirazio horixe izan zuen 1960ko hamarkadan. Ahalegin handiak egin dira ordutik hona euskal ekoizpena handitzeko, hobetzeko, zabaltzeko.
‎Emailez jakinarazi diegu giza eskubideak edo direla edo ez direla, erdibide gutxi horretan; ez dagoela karta jokora doan 70etik gorako gizona tiroz jotzea zentzuzko egingo duen aberririk eta baldin badago, ni neu behintzat, ez naizela halako aberriko hiritar. Aitaren etxea defenditzen ari badira, psikoanalista behar dute eta aitarekiko edipoa gainditu, halakorik eskatzen duen aitak ez baitu izena merezi.
‎Aitaren etxea defenditzen ari badira, psikoanalista behar dute eta aitarekiko edipoa gainditu, halakorik eskatzen duen aitak ez baitu izena merezi
‎Aita Donostia plazatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean. Euskal Herria nazio bat dela, selekzio ofizialak behar dituela eta kirol egitura propioak osatu behar dituela uste duten guztiei egin zien deia Askasibarrek. Horixe izango du leloa manifestazioak, Euskal Herria:
‎Oro har Ezker Batuak ez du gaizki egin hirukoaren barruan, baina egitasmo estrategikoa izan nahi duen ezkerreko alderdi baten egitekoa ezin da izan EAJrekin ezinbestean bat egitea. Ezker Batuak bere bidea egin behar du; ezkerreko nortasun ikurrak indartu behar ditu eta kaleko jendearekin egon behar du. Argi dago gure egitekoa ez dagoela Jaurlaritzaren barruan.
2009
‎Gizarteak erreakzionatu egin behar du eta aringarririk gabeko gaitzespen etiko zein politikoak plazaratu behar ditu. Ez da ulertzekoa halako astakerien aurrean beti isilik geratzen diren hainbat pertsonaren eta zeinahi motatako erakunderen pasibotasuna eta isiltasun konplizea.
‎Lehenbailehen lortu behar dena da Israelen oldarraldia geldiaraztea, adierazi du Abbasek, eta gaineratu: Erasoaldia eten eta Gazatik erretiratu egin behar du Israelek; halaber, Gazaren blokeoa bertan behera utzi behar du eta pasabideak ireki, gure herritarren pairamenak behingoz amai daitezen.
‎Espainiako orkestra nazionalarekin abestu behar du eta pozik dagoela eta oso ilusio handia egiten diola dio Tolosako sopranoak.
‎Hori ezinezkoa da; hasteko, lege batzuk izan behar dira elkarbizitza posible egiteko. Eredu bat izan behar dugu eta gutxieneko etika bat adostu behar dugu. Zer dagoen ondo eta zer ez zehaztu behar dugu.
‎Hirugarren aukeretako bat lanak egingo dituen enpresa berak abisua ematea izaten da. Ez dakit nongo eraikinean hasi behar dutela eta kokapenagatik interesgarri suerta dakigukeela ohartarazten digute.
‎Orain, BBK da iragarlea, eta hauteskunde kanpainak iraun bitartean alderdi politiko batek jarriko du bere propaganda. Hasiera baten BBK k Kutxarekin bat egin behar zuela eta, aurrezki kutxa berriaren publizitatea egin nahi izan zuen. Dena prest zegoen.
‎Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoan Osakidetzan gehiago inbertitu behar dela uste du Unai Ziarretak. EAko presidente eta lehendakaritzarako hautagaiak dio Osakidetzak galdutako ospea berreskuratu behar duela eta horretarako inbertsioak handitu behar direla. Ziarretaren arabera, egun BPG Barne Produktu Gordinaren %5 inbertitzen da osasun publikoan; kopuru hori bi puntu handitu behar dela dio.
‎Duela bi urte EAk EAE ANVrekin udal gobernu akordioa egin izana edota joan den urtarrilaren 17an Iñaki Errazkin alkatearen aurkako zentsura mozioan EAko zinegotzi batek aurka bozkatu izana dira eman dituzten arrazoi batzuk Eusko Alkartasuneko 30 kide horiek. Azpeitiko EAk garbi eta irmo azaldu behar du ETAren kontrako jarrera. Alderdiaren egoeraren aurrean ez dugu ikusten arduradunik, ez autokritikarik, eta, gure ustez, ezta etorkizunik ere.
‎Engainatuta sentituko litzateke ehun euro horiek debalde ordainduta. Baina eman dezagun autoa erosi behar duela eta ez beste tresna txiki hori. Eta eman dezagun hamabost kilometroak egiten baditu beste saltoki batera ehun euroak aurreztuko dituela.
‎Hitzetik hortzera k biziagoa izan behar zuen, ahots eta aurpegi gehiago behar zituen, aurkezleak zutik behar zuen eta labur, saioak ez ezik saioen ingurukoak ere telebistaratu behar ziren (giroa, herriak, entzuleak, antolatzaileak), saio gehiago eta abar. Inor ausartzen ez eta, batek esan zuen moduan, Hitzetik hortzera k, berba batean esanda, telebisiboagoa izan behar zuen.
‎Ostiralean, Aralar, EA, Ezker Batua eta UPD alderdietako ordezkariak joan ziren Sabin Etxera. Edozein negoziazio mota lortzeari ekin aurretik EAJk eta PSE EEk zer egin erabaki behar zutela eta erabaki horien zain geratu ziren guztiak.
‎Israelgo Gobernua osatzeko lehen akordioa egin dute Likudek eta Yisrael Beiteinuk. Hala ere, bi alderdi horiek batera ez dute gehiengoa osatzen Legebiltzarrean 61 eserleku behar dituzte eta, beraz, Kadimaren sostengua ez baldin badu, muturreko ortodoxoekin eta beste alderdi txikiekin negoziatu du. Israelgo Legebiltzarrak 120 eserleku ditu, horietatik 28 Kadimarenak dira, 27 Likudenak, hamabost Yisrael Beiteinurenak eta 11 Shasenak, muturreko alderdi ortodoxoarenak.
‎Estatuek erantzuna eman behar diote egoerari. Emigratzen duten adingabeen jaioterriek barneratu behar dute haien lurraldean dagoena haiena dela, eta horretaz kezkatu behar dutela eta erantzun duina eman. Jatorrizko estatuak herrialde hartzailearen sistemak aztertu behar ditu, arreta ona ematen dela ikusteko.
‎Palestinak herrion erresistentzia, duintasuna eta bizi-nahia mailarik gorenean jartzen duelako. Palestinak behar gaituelako eta Palestina behar dugulako. Atzo apartheid aren Hegoafrika garaitu zuten/ genuen bezala, gaur apartheid aren Palestina askatuko dute/ dugulako.
‎Guk argi eta garbi esan dugu orain arteko irakaskuntza arloetan dozentzia mantenduko dugula; beraz, ez dira desagertuko. Baina argi dago zentro bakoitzak barne hausnarketa egin behar duela eta bertako proposamenak onartu behar dituela; gero, gure gobernu organoetan baloratuko eta bozkatuko dugu. Nik ez dut ikusten unibertsitate publiko bat oinarrizkoak diren ezagutzarik gabe.
‎ez dut ezer ulertu. Edo bestela esanda, ulertu dut ez dudala zerbait ulertu behar; aitzitik, irakurri behar dudala eta irakurritakoa iragazten utzi, baratzeak euri ura bezala.
‎Behin eta berriz esan izan dudan bezala, medikuak jarri luke beti tratamendua, baina kasu batzuetan komeni da jendeak ideiak garbi edukitzea, zer egin behar duen eta zer ez duen egin behar argi edukiz.
‎Poliziarekin kolaboratzea proposatu zioten, baina Mujikak ez zien berehala erantzun. Lanera joan behar zuela eta, berriz eraman zuten hartu zuten tokira. Egun hartan bertan, beste hitzordu bat ezarri zioten, baina Mujika ez zen hitzordu hartara agertu.
‎Beste alde batetik, badakit pertsona batek baino gehiagok esanen didala izan behar dugula irekiak, beste errepertorio batzuk ere kantatu behar ditugula eta, beraz, mundu zabaleko abestiak baliatu behar ditugula, baina horrek ere nahiko sor eta lor utzi nau, zeren eta mundu zabalean 6.000 hizkuntza baino gehiago omen daude oraindik, eta, aldiz, Oh Happy Day programan ingelesa eta gaztelania kenduta, oso hizkuntza gutxi entzun dira, lehen esan bezala, banaka batzuk euskaraz eta beste baten bat Afrikako hizkuntzaren batean.... Baina horretan ere uste dut gertatu zela xelebrekeriaren bat, hau da, kanta Afrikako izan eta, hala ere, leloa ez gainerako guztia ingelesez abestu zutelakoan nago, behin gutxienez.
‎Mahastiari dagokionez, gutxienez lau urte izan behar ditu eta mahatsondoak bakarrik hazi behar du, laguntzarik gabe. Zazpi urtean behin mahastiak atsedena hartu behar du, baina mahastiaren jabea aldatuz gero, baldintza hori betetzea ez da derrigorrezkoa.
‎EAko kideak uste du abertzaletasunak, estrategia bateratu? bat zehaztu behar duela eta estrategia horren oinarrian, planteamendu subiranista, egon behar dela.
‎Ezin gara besoak antxumaturik gelditu. Bestelako eredu ekonomiko alternatibo bat eraiki behar dugu eta Euskal Herriak behar duen aldaketa sozialaren alde borrokatu behar dugu.
‎Inori kondenaren edo damuaren aitorpen ospetsua eskatu gabe. Herriak behar duen eta eskatzen digun aldaketa etorriko da, estrategia politiko militar eraginkorra definitzeko hausnarketan dihardutenei itxaroten ez badiegu. Erabaki ausartek ausardia eskatzen dute.
‎Holokaustoaren gaizkide izan nahi ez baldin badugu, gure kudeatzaile publikoetarantz ahotsa ozenki bideratu dugu, eta balentria horren aurkako ardatz komun bat sortu. Behar dugu eta ahal dugu. Espekulatzaileengatik hain fikziozkoak izan diren hazkunde garaietan lokartu zaigu mentalitate soziala, gainbehera moralean murgilduz eta eredu desarrollista eta lehia zalearen subjektu aktibo bihurtuz.
‎EAJko hautagai Uribe Etxebarriak eredu federalistaren garapena proposatu zuen prozesuan aurre egin ahal izateko. . Europaren ikuspegi komertzial eta ekonomikotik harago jo behar dugu eta, ahal den neurrian, eredu federalistari ekin?. Uribe Etxeberriak estaturik gabeko nazioak aitortu beharra azpimarratu zuen.
‎Iazko maiatzean gerra zibila piztear egon zen herrialde batean, berez ahula den bakeari eusteko keinu gisa interpretatu dituzte horrelako hitzak. Libanon hemezortzi komunitate erlijioso daude, eta diputatuen erdiak kristauak izan behar dutela eta beste erdiak musulmanak zehazten du legeak. Behinolako osaketa demografikoa aintzat hartuz egin zen banaketa hori, baina egun errealitatea bestelakoa da; herritarren %35 kristaua da, eta %64 musulmana.
‎Zuei emakumezkooi adorea eman nahi dizuegu jarrai dezazuen zuen askatasuna gauzatzen eta mundu gizabidezkoagoa eraikitzen, non pertsona guztiok biziko garen inolako zapalkuntza eta bazterkeriarik gabe. Jarraitu ezazue zareten modukoak izaten, halaxe maite eta behar zaituztegu eta.
‎2006ko udan Bizkaitik Arabako Pobes herrira bizitzera etorri behar genuela eta, 2006ko udaberrian matrikulatu genituen gure bi semeak (Javier, 11 urte ditu egun, eta Martin, 7 urte) Izarrako ikastetxean, ereduan. Une hartan, bai Izarrako ikastetxeko zuzendariak bai hurbilago dagoen Langraizeko ikastetxeko zuzendariak esan ziguten Izarrakoa zela guri egokitzen zitzaigun ikastetxea aukeratutako hizkuntza ereduagatik, alegia, Langraizen ez zegoela eredurik gure semeentzat eta Pobesko ereduko ikasleak betidanik joaten zirela Izarrara, eta hala omen zen.
‎Horiek horrela, ikasturtea hasi zen, eta autobusak funtzionatzen zuen, baina konturatu ginen Pobestik Izarrara dauden 19 kilometroak egiteko autobusak ordu bat baino gehiago behar zuela eta hori gertatzen zela ibilbideko auzoetan geltoki zehatzak ezarri beharrean etxez etxe pasatzen zelako ikasleen bila. Egoera ikusita, Pobesko beste familia batek eta guk idazki bat bidali genuen ikastetxeko zuzendaritzara, ibilbidea hobeto antolatzeko eskatuz.
‎–Indarkeriarik gabeko erresistentzia aktiboan oinarritutako protesta mugimenduek edo desobedientzia zibilean oinarritutakoek historia oparoa dute gure herrian. Esperientzia horiek guztiak jaso egin behar ditugu eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu?, premisa horretatik abiatuta, 500 pasarte inguru bildu dituzte egileek, antzinatetik hasita gaur egunera arte, kronologikoi antolatuta.
‎Patxi Zabaletak argi du ETAren bukaera premia bat dela, baina, gisa berean, uste du, duina? izan behar duela eta ez porrota. Baina erakunde armatuaren azken mezuetan ez zuen horrelako gogorik ikusten.
‎Irlandako bake prozesuaren orain arteko garaipena bi zutabeetan oinarritu du Ricek; bata, irtenbidea negoziazio prozesu batetik etorriko zela onartzea, eta bestea, bi aldeetako presoek horren zati izan behar zutela eta haien askatzea ekarri behar zuela. Horrenbestez, Ricek kontatzen duen bezala, guztiz kontrakoa izan da Erresuma Batuko Gobernuak bi aldeetako presoekiko izan duen jarrera.
‎Urteak pasatu ditugu esfortzuaren kulturari dagozkion premisak entzuten. Ikasi behar genuela eta lan finkoa eta gizartean zegokigun tokia aurkituko genuela. Ikasi nahi ez baldin bagenuen, lan egin genuela, eta lanaldia amaigabeak izanen genituela.
‎Ospitalera joan gabe, medikuari galderak egin ahal izango dizkio. . SMS bidez, gainera, tratamendua noiz hartu behar duen eta medikuarekin hurrengo ordua noiz duen gogoraraziko zaio?, azaldu du Josep Pierak, Donostia Ospitaleko Onkologia Zerbitzuko arduradunak. Gaixoak, gainera, bere gaixotasunaren inguruko eguneroko bat idazteko aukera izango du.
‎Suarekin jolastu nahi dutenek, ordea, arau batzuei segitu behar diete: galtza bakero edota bestelako arropa gogorrak jantzi behar dituzte eta burua kapela batekin babestu.
‎Etorkizunean zaborren kudeaketa eraginkorra lortzeko ezinbestekoa da San Markoseko Mankomunitatea eta Hondakinen Partzuergoaren arteko elkarlana. Kudeaketak ezin du lehiakortasunean oinarritu, lan bateratuan baizik, adostasunean lan egin behar dute eta ez ezarpen bidez. Hori aukera egokia izan daiteke, baina horretarako herritarrek Hiri Hondakinen Kudeaketaren inguruko eztabaida sustatu behar dugu, arazoa zein konponbidea denon esku baitago.
‎Atxiloketen arau juridikoen alorrean lan egiten ari den taldeak txostena argitaratzeko epea sei hilabetez luzatzea eskatu du; eta itaunketa prozesuen inguruan ari denak lana amaitzeko beste bi hilabete behar dituela jakinarazi du. . Kontu hauek zehatz ikertu behar ditugu eta gure lana ondo nahi dugu egin?, azaldu dute lan taldetako jarduleek. Ikerlarien hitzetan, gai oso korapilatsuak dira?
‎Hurrengo zuzendariaren hautaketa ildo beretik doa: Batzarrak Administrazio Kontseiluko hutsune bat bete behar du eta, gero, Administrazio Kontseilu kideek hautatuko dute lehendakari berria. Horren aurretik, Lopez Lehendakariarekin izandako bileran, Xabier de Irala eta Mario Fernandez egon ziren.
‎Hasieran bi neska gazte eta birjin hilero ematearekin nahikoa zen baina orain txahala ere eskatzen didazue eta oilotokiko oilorik lodiena. Deiak debalde ditut gauerditik eguna bukatu arte baina deiak nirea ez den beste telefono zenbaki batera egiten baditut Suitzako frankotan ordaindu behar ditut eta mezuetan Euskaltzaindiak hobetsi gabeko hitzak erabiltzeagatik kobratzen hasi zarete. Beste konpainia batera joateko asmoa nuen baina esan zenidaten ezin nuela, telefonoak izandako azken matxuraren faktura erakutsi gabe.
‎Duela zortzi urte ezker abertzalea tren bakarra zen eta hainbat lagun jaitsi ginen bertatik, Otegi jaunak duela zenbait egun esandakoari aurrea hartuz. Guk duela zortzi urte bagenekien herri honek aldaketa behar zuela eta ezker abertzalea oro har berritu beharra zegoela. Betiko trenean mugitzen ginen:
‎Uztailaren 14an hasi zen dena, telefono dei soil batekin. Alain Berastegi igeltseroa da ogibidez, eta astearte hartan pertsona batek deitu egin zion Irunberrin borda batean berrikuntza lanak egin behar zituela eta noiz etor zitekeen galdezka. Uztailaren 17an egin zuten hitzordua.
‎Badakit bai umila behar nukeela eta ezer esan gabe pasatu; nik ere nahi nuke niri buruz nabarmen dezaten zein profesional alde egin nuen, azken zutabean ere ez niola neure buruari erreferentziarik egin, baina beranduegi, ez zaizue iruditzen. Ezer esan gabe joatea ekintza kontzientea bada, ez da dagoeneko hain umila, eta ez naiz hala joan direnen mailan sentitzen.
‎Mezuak nola bidali eta nola helarazi asmatzea esan nahi du. Nolanahi ere, modernizatze prozesu hau behar bezala egiteko, oinarriek sendotasuna izan behar dute eta egitasmoak, koherentzia. Horra oraingo garai honetan zain dugun desafioa.
‎Eta segi eta segi egingo genuke, horixe baita bide bakarra, hitzarena. Zapalkuntzaren kontrako mugimendu hegoafrikarrak bakea lortu zuen, behin konturatu zelarik erregimena ahuldu ez ezik askatasun murrizketak zuritu egiten zituela indarkeriak, eta beste horrenbeste egin behar du ETAk. Elkarrizketarako, hori bai, bi behar dira.
‎Hondartzara joan ginen, nagusi moduan jantzirik, errateko alfer andana horiek igandeko lana segidan hasi behar zutela eta ez zutela hondartzan egon behar. Pasarazi nahi genuen mezua zen igandeetan lan egitea eta berotegi efektua mugatzea ez direla bateragarriak.
‎–Ikusezin bihurtu nahi dute presoen egoera, eta ezin gara begiak itxita geratu?. Horregatik aldarrikatu zuten euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egon behar dutela eta gaixotasun larriak dituzten presoek eta zigorra beteta duten presoek aske egon behar dutela.
‎Dirudienez, ez dute nahi euren zaleak Anoetara joatea. Ulertezina da, larunbateko partidak festa izan behar lukeelako eta horrelako jarrerek ez dutelako batere laguntzen bi taldeen arteko giroa hobea izan dadin?. Hori esanda, gaiaz gehiago ez galdetzeko eskatu zien kazetariei, eta azpimarratu zuen derbia, festa?
‎Neure aztoramenduan uste dut ez dela adierazpenak egiteko momentua edo horrelako zerbait esatera mugatu nintzen, abokatu bat behar nuela pentsatuz, hildakoa leporatuko zidaten susmoa hartu bainuen. Bukatzeko, esan zidan bere bulegoan zeukan zerbitzu juridikoen idatzi bat (sic) jaso behar nuela eta handik pasatzeko Batzar Nagusietako agerpena baino lehen. Telefonoz deitu zidaten eta haren bulegoan agertu nintzen 15:45 aldera.
‎Eguraldiak okerrera egin behar zuela eta, ingurua aldatzea erabaki zuten bi eskalatzaileek. Autoa hartu eta Squamish aldera abiatu ziren, 800 kilometrora.
‎Lehorrean gaudenoi ez litzaiguke gustatuko armez inguraturik lan egitea, eta ez dut uste itsasoan daudenek iritzi ezberdina izango dutenik. Baina haien errealitateaz, haiek inork baino hobeto esan dezakete zer behar duten eta zer ez beren lanean seguru egoteko (azken batean, lau hilabeteren barna itsasontzi horietan lan egiten dute, lo egiten dute, otorduak egiten dituzte... bizitza egiten dute).
‎Zenbat? Bada, denetik jan behar dugu eta neurrian?. Hain zuzen, haurraren elikadura beharrak landu ditu liburuaren lehen zatian.
‎Elikadura hitz potoloa egiten zaigu, baina behar ditugunak oinarri orokor batzuk dira eta, horretarako, liburu hau bezalakoak oso onak dira. Proteinak, karbohidratoak, koipeak zer diren ikasteko, haiek nola uztartu, zeintzuk ez elkartu helduek ikasi egin behar dugu eta haurrei jolas moduan erakutsi. Baita eskolan ere.
‎Zazpi milioi irabazle dira Israelen. Nazioarteak nahi duena esango du, baina juduek badakite zer nahi duten, badakite nola egin behar duten eta hori dena adierazteko formula ere badute: Israelek bere burua defenditzeko eskubidea du.
‎Baina hezkuntzari ezarritako kooperatiba kontzeptuaren arrakastak ez die erantzuten soilik aurretik aipatu ditugun arrazoi guztiei, hala nola kalitateari eta Bikaintasuna lortzeko etengabeko ahaleginari. Arrazoi horietaz gain, kooperatibistaren berezko filosofiak, eta ikastetxe batek zer izan behar duen eta haren helmugek zer izan behar duten nola ulertzen duen, horrek ere gure hezkuntza bidearen arrakasta dakar. Hala, gure ikastetxe ia guztiek onura publikoko izaera dute, hau da, ez dute irabazi asmorik.
‎daudenen elkarlanak, aurrera? egin behar duela eta, Aralar ez dela inoren zain egongo ohartarazi du. Lidergoa hartuta akordioak bilatzen jarraituko duela.
‎Nagusikeriaz tratatuta sentitzeko nahiko motibo badira. Eskoletako irakasle eta arduradunek jakiten dute zeintzuk diren beren beharrak, zer behar duten eta non; eta hori guztia eskatutakoan hainbestetan ezetza jaso ondoren, hara non honelako hornidura egokitzen zaien. Eta gero, hezkuntza agintariek ez dute lotsarik edozein forotan esateko ikastetxeen autonomia dela giltzetako bat eskolaren hobekuntzan.
‎–Demokrata garenok eta gizarte demokratiko batean sinesten dugunok adierazpen askatasunaren aurkako eraso guztiak gogor salatu behar ditugu eta horregatik gaude hemen?, arrazoitu du Ramirezek. –Estatu espainiarrak herri honen aurka duen estrategia gure eskubideen urraketa sakon bat da, eta horren adierazgarri da Egunkaria auzia?.
‎Horregatik beharrezkoa da estrategia aldatzea. Ezker abertzaleak geldiune bat behar du, sakoneko eztabaida bat egin behar du eta sakoneko aldaketak egin behar dira, adierazi du Etxeberriak. Gizartean badago aldaketa politikorako nahia, baina aurrerantzean asma dezan, ezker abertzaleak aldaketak behar ditu.
‎Eredu kapitalista patriarkala salbatzeko ahaleginetan ari diren honetan, emakumeen askapen borrokan bai norbanakoak bai kolektiboak talka egiten du guztiz erroturik dauden balio matxista meneratzaileekin. Krisia ez da soilik ekonomikoa, jendarte eredua da aldatu behar duguna eta kostu handiz aldatzen ari garena.
‎Jarrera aktiboa adierazi behar dugu, eraso guztiei erantzuteak duen garrantzia nabarmentzeko eta konplizitateari zirrikiturik ez uzteko. Alde horretatik, lantoki guztietan sexu jazarpenaren aurkako protokoloak ezarri behar dira, hezkuntza alorrean ikastetxe guztiek salbuespenik gabe hezkidetza planak landu eta gauzatu behar dituzte eta Administrazio erakundeek berdintasun politikak aplikatu eta garatu behar dituzte, eta neurrien eraginkortasuna maiztasun handiz ebaluatu ere bai.
‎EAE ANVko kideen arabera, ezker independentistak ziaboga eman behar du eta barneratu estrategia aldatzea beharrezkoa duela. Gure arrakasta eta akatsetatik ikasi behar dugu.
‎Gehienik 58 pertsona aterpetu ditzakete Lapurdin. Hotza handia delarik eta beharra handiagoa delarik, gure ahalak gainditu behar ditugu eta ohe gehiago ezarri, segurtasun irizpideak urratu behar baditugu ere, dio Arotzarenek.
‎Hazi egin behar dut hegaleko atzelari gisa, eta argi dago ezin naizela defentsa lanetara soilik mugatu. Gora iristen ere ahalegindu behar dut eta horretan saiatu nintzen. Entrenatzaileak bazekien postu horretan taldeari zer eman niezaiokeen.
‎Gorputzak inoiz baino argiago komunikatzen du zer behar duen eta zer ez duen behar. Edo alderantziz, burua inoiz baino prestuago dago gorputzari kasu egiteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia