Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 712

2000
‎Adibide soil bat jartzekotan, ni konforme nengokeela gure hizkuntza, Europan diren hizkuntzetarik zaharrena, legez bizirik jarraitzeko neurriak hartuko balira, gainera gogoan izanik Frantzia eta Espainiako hizkuntzarik zaharrena dela euskara. Baina horretarako Frantziak bere Konstituzioaren 2 artikulua aldatu beharra duela eta era beran Espainiakoak bere 3 artikulua, horrela izan ezik gure euskararen ukapena zelako eta aldi berean baita ONUren adierazpenarena ere.
‎Aldiz, aitzina egiteko balio duen filosofia maite diat nik, numeroa oinarri duena eta ez hitza. Zeren hitzak zehatza behar bailuke eta numeroaren zerbitzuan: ordea, hitza hitzaren zerbitzuan jartzen dugunean, nola jartzen baitute poetek, beren imajinazinoarekin, eta filosofo eskolastikoek, beren arrazoinarekin, kito!
‎—Zuk liburu gehiago behar dituzu eta lizifrina gutiago...
‎Kolpe izugarria izan zen hura aitarentzat, hain izugarria, non handik egun gutirat oinaze handi bat jarri baitzitzaion bularraren erdian. Eta etorri zen medikua eta erran zion ezen egun batzuetan atseden hartu behar zuela eta bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai enplastoak jartzeko eta baleriana ura hartzeko.
‎Baina, Salamancako egonaldiaren ondoren, nehoiz baino konbentzituago nengoen ezen sineskeriaren eta superstizionearen aurka borrokatu behar nuela eta, hala, erran nion:
‎Baina olen zuhaitzari beha jarriko bagina ere, jakin beza ezen, nola zuhaitz batzuei adaska berriak txertatu behar zaizkien, fruitu joririk emanen badute, hala, asmo zaharren olak beharrezkoa duela ideia berrien hauspoa, burdin produkzione guztia uhertu eta herdoilduko ez bada... Eta uste dut badakidala zer hauspo mota behar dugun eta zer neurritakoa...
‎Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere buruari baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa. Baina Pedrok orduan erraiten zioan:
‎Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Parisen ikas zezaten, Filipe II.ak bere denboran ezarri legearen gainetik, zeinak ... Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea baitzuten beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
‎Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...an, odolaren boza, ene esku eta ene begien boza, ene erraien boza eta gorputz osoaren boza, eta boz hark erran zidan ezen ene ohorea —zinezkoa eta minezkoa, eta ez txantxetakoa— jokoan zegoela eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez bainengoen zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean; eta erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni... Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
‎Eta, arrazoin bati bertze bat darraiola, zergatik arbuiatu behar ditugu eta gutiagotzat hartu Urbiaindik ez hain urrun ditugun agotak, edo juduak eta mahometarrak... edo zientzilariak?
‎Soldadu haiek Espainia defendatu behar zuten eta nik neure burua, neure ezpainez:
‎—Eta horrek, beraz, biok Kubarat joan behar duzuela erran nahi du, La Habanan hartu ahal izaiteko Espainiarat eramanen zaituzten galeoi flota arauzkoa... Cumanátik La Habanarako itsasaldiaz, berriz, nerau ardura naiteke, jakin dezazuen zein untzitan itsasoratu behar duzuen eta noiz, zeren ezagutzen baitut Cumanáko portuko marinelengan eta gainerako itsas jendeengan eraginik duen gizonik...
‎Eta guk bagenekien ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber, ezen bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak: Hatuey ren historia, konparazione, Kubako buruzagi edo cacique indiar harena, zeina giristinoenganik eta gizon zurienganik ihesi ibili baitzen, harik eta haien atzaparretan akabatu zuen arte; eta, hala, bada, kondenatu zuten giristinoek sutan hiltzerat, lotu zuten hura tronko bati... hurbildu zitzaion frantziskotar bat, erran ziona zer sinetsi behar zuen eta zer ez, baldin zerurat joan nahi bazuen, zeren, bertzenaz, infernurat joanen baitzen; eta, hura aditu bezain fite, kezkatu zen cacique a eta galdetu zion frantziskotarrari ea giristinoak zerurat joaiten ziren; eta ihardetsi zion frantziskotarrak baietz, eta buruzagi indiarrak erran zion, ordainean eta ustekabean, ezen berak orduan infernurat nahi zuela, zeren eta ez baitzuen hain jende k...
‎Eta zangoak dar dar jarri zitzaizkidan... Baina buruan nituen, halaber, bai ehundabatgarren kanoiaren iduria, aitak Amaiurri beha paratu nahi zuena baina guk Madrili beha paratu behar genuena eta mendekurako deia egiten zidana... eta bai emazteki haiek sugegorria ikusi bezain laster egin behar zituzten oihu eta keinu izugarriak ere, neure garaiti tipiaren iduri ere izan zitezkeenak. Eta nola ez bainuen, bertzalde, gibela egiterik, desiratu eta gutiziatu nuen ezen gertatu beharrekoa lehenbailehen gerta zedila, eta hala itzuli nintzen jangelarat ahalik eta zaluen eta arintkien, hatsa estu, nik are estuago egin nuena, osabaren erranetarat nengoelako eta hark teatroa egin behar nuela erran zidalako.
‎gure arbasoek galdu zituzten gerla haiei buruz, alegia —eta, mahaiaren alde baterat eta bertzerat so egiten zigula eta barrendik hats hartzen, gaineratu zuen—: Aitzina egin nahi duenak aitzina egin behar du eta ez gibela beha bizi, lezioneren bat ateratzeko ez bada... Eta hauxe duzue, bi hitzetan, gerla haietarik nik ateratzen dudan lezionea:
‎Eta, hasteko, erranen dizut ezen Pedro Huiziren eta osabaren arteko harremanak uste baino lehenago okertu zirela. Izan ere, osabak, pintura zela eta ez zela, eta libertatea zela eta ez zela, anitzetan hersten eta estutzen zuen Pedro, bere ideiekin eta kontseiluekin behin eta berriro mailukatzen zuela, baina Pedro nekatua zegoen eta ahitua bezala zegoen, bizitzan hamaika fortuna gaixto jasan ondoren... eta libertatea baino gehiago bakea behar zuen eta bakean utz zezaten, eta osabak ez zuen bakean uzten. Eta Pedro ez zen, bertzalde, bortz urteko umea...
‎Eta so egin nion Mignoni behin eta berriz, zeren eta haiek ez baitziren begiari trabarik jartzeko mementuak, eta liluraturik geratu nintzen. Eta, ai, jaun André, nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion, eta baldin ez bazegoen gorputz hartan, ondorez, gaixtoaren utzi beharrik onaren hartzeko, zeren gorputz hartan guztia baitzen on eta ezin hobe, halako moldez non gutizia gutiziatsu hura errotu baitzitzaidan berriro, gorputz haren zoko moko guztien ezagutzekoa: haren azala eta haren azazkalak, baita ile eta betile bakoitza ere, bat banaka eta bat bederaka, xehero eta beregainki; zeren haren ile bakoitzak urrezko sierpe bat izan behar baitzuen zinez, eta zeren sierpe haiei beha ibil bainintekeen liluraz lilura!
‎Unaiz oroitu nintzen. Mintzatu nahi ez duelarik, edo burua dantzatzeak lan sobera eramaten diolarik, eskuin eskuko eri zuzenari eragiten dio, ezker eskuin ezezkoan, goiti beheiti baiezkoan, zer behar duen eta horrela. nik, hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena:
‎Horietariko batean —komunekoa noski— sartu berria zen Kristina botika eskuan zuela. Bertzeak kanpora jo behar zuen eta hertsia zirudien. Bien artean, nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria.
‎Hainbat aldiz irakurtarazia zidan, une bakoitzean zer egin behar nuen jakin nezan. Lehen sintoma sumatu orduko" Zentrokoak" jakinaren gainean jarri behar nituen eta gaztigatu, orobat," Taldeko" lagunei, ikuskizunaren lekuko izan zitezen. Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen, eta arratsaldeko sei eta erdietan hartu nuen telefonoa.
‎—Berak ere gisako bat behar lukeela eta hirira noiz joanen garen erostera.
‎—Gauzak legez egitera, ehorzketa atzo egin behar genukeen eta ez gaur, hilotza seko belzturik dagoenean...
2001
‎Irribarre egin du. Hau laostia duk, komentatu du, nik peta bat erretzen diat eta drogadikto bat bezala tratatzen naitek, baina alkoholez leporaino eginez gero, hi astero bezala, Arri, orduan barregarria besterik ez duk, normala... gazteek dibertitu egin behar dute eta.
‎Iñaki eta Beraza dira, palomiten arrastoak topatu eta, haserre bizian, beraientzat zergatik ez duten ezer utzi kexatzen hasi direnak. Patxik, bakeak egiteko, anbulantziari gasolina sartzera joan behar duela eta mikrouhinerako palomita zorro gehiago eros ditzakeela proposatu du. Bale.
‎Ohera. Bihar goiz jaiki behar du eta.
‎–.. erretratuak egin behar genituela eta; badakizu zelakoa den alemana. Erretratu bat normal egin dugu, elkarri helduta.
‎Arima guztiz barreiatu baino lehen bildu behar zuela eta, kalera atera zen Maria. Dozena erdi pastel eta txanpain botila bat erosi eta edan eta jan egin zituen egongelan.
‎Askatu pijamako botoiak ere, ohean baldin bazaude. Orain, patxadan eta jarrera egokian zaudela, heldu esku artean duzunari eta hasi irakurtzen, esperientzia berezi bat deskubritu behar duzu eta.
‎Lucasek ez zuen ospitalea merezi. Lucasek umorea behar zuen eta aroztegiko lana, egur usaina. " Haizea dabilenean" baino ez zituen aroztegiko ateak ixten.
‎Halako batean bi zakur ere, meza entzun behar zutela eta hantxe sartu ziren katedralean. Katua ikusi eta otoitz egiteko gogo guztia joan zitzaien, ordea.
‎Bigarren aztarna geroxeago etorri zen. Talde bera, diru gehiago behar zuela eta, beste jauretxe batean sartu zen, eta han Alsaziako zakur handi batek hiltzaileetako bat mendean izan zuen, jauregiko nagusia agertu arte.
‎Bere senarra laboraria da eta ez ditu urtean 3.000 rupia irabazten (12.000 pezeta). Etxean lana gogor egingo duen semea behar dute eta ez etxekalte den alabarik.
‎Saregileek irratia piztuta izaten zuten beti erdaraz, eurek halako eta holakoei buruz berriketan euskaraz jarraitzen zuten artean, eta partean entzuten zen Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela, eta Biafran gerrak jarraitzen zuela. Orratzak baino hariak luzeago izan behar du eta laga egiozu mutikoari ibiltzen, esaten zion batak besteari. Marilyn Monroeren heriotzaren hamar urte betetzean gertaeraren hainbat alde ilun oraindik argitu gabe zeuden.
‎Ordubete barru klasera itzuli behar genuen eta, garbitu eta arropak aldatu nituen.
‎Batzuetan, latina ezik, santuren baten bizitza irakurri behar genuen. Liburua ikasleren bati ematen zion eta, bakoitzak pasarte bat irakurri behar zuen eta ikaslez ikasle pasatzen zen liburua. Liburuaren 67 orrialdean, eta denok genekien hori, ehun pezetako billetea uzten zuen, billetearen ertza liburu bazterrean igartzen zela.
‎Kalaportuko ikastetxera sartu behar genuen eta, astelehen hartan, amak goiz esnatu zuen Goio:
‎Ahalik eta gehien tapa dezakeen hitz bat behar duzu eta, Downshifting erantzungo diozu. Eta berak Edwin aipatuko duela pentsatuko duzu, Edwin zertarako etorri zen, Edna Edwinen erantzunari laguntzen etorri delako, baina Ednak ez du Edwinik aipatuko:
‎Mutiko hori bere aitarekin bizi zen. Aitak helbide zerrenda amaiezinak kopiatu behar zituen eta, lanpeturik, oso berandura arte geratzen zen lanean. Gauez, aita oheratutakoan, mutikoa ohetik jaiki egiten zen ezkutuan aitaren lana jarraitzeko, eta betazalak batu arte aritzen zen helbideak kopiatzen.
2002
‎gera zaitez bertan? oraindik ikusezintasunaren buru babesa jaso behar duzu eta alde egin aurretik?
‎Nagusiei leporatu behar zaie errua. Nagusiak zakurra beti menpe eduki behar du eta non dabilen jakin. Zakurra mutiria baldin bada, areago.
‎Egun batez baserritik kalera zetorren, beti bezala bezeroen artean esne banatzera. Lapramendi baserritik igaro behar zuen eta zakurrak umeak zituela ikusi zuen. Bera baserrian zakurren artean bizitzen ohitua zen.
‎Edu baino libreago izango zèn beste gizon batekin, beharbada. Handik gutxira, agur afari bat izan zuen, Altzako lagunarteko beste neska batek ezkondu behar zuela eta. Afarian txantxetan ibili zitzaizkion lagunak, hurrengoa berea izan zitekeelakoan, Sararena.
2003
‎Idatzi zuen: " Tren konpainiakoek deitu zidaten orduan, ingeniari bat behar zutela eta kontratatu nahi nindutela. Behin eta berriro esan nien ez nintzela ingeniaria, Filosofia ikasi nuela nik; Ingeniari esaten zidala Pedrok, mekanikoen jefeak, eta beste mekanikoek ere bai, baina broma zela, Filosofia ikasi nuela nik unibertsitatean eta ez beste ezer.
‎Ez duzu usteko zuk, pertsona bakar batek, trenkonpainia osoak baino gehiago dakizunik. Gero esan zuen tren konpainiak ondo ikertzen dituela halako gauzak eta ingeniari bat behar zutela eta ni kontratatu nahi nindutela. Eta horrela hasi nintzen konpainiako beste ingeniariekin lanean, eta tren berri batzuk diseinatu nituen.
‎Lanean hasi behar zuela erabaki zuen Matiasek, ezin ziola bere buruari prorroga gehiago eman; bigarren pisura igo behar zuela eta grabazioa egin. Eta pentsatu zuen, modu berean, gauzak hastea beti dela zaila, baina grabazioak egitera etorri zela Idusera, ez sofa gorri batean egotera, suge batekin alberdanian.
‎Gomazko pilota ere atera zuen poltsikotik; ezinbestekoa zuen pilota lan egiteko. Berehala konturatu zen, ordea, haginak garbitu behar zituela eta dutxa hartu. Kolpe batean gogoratu zituen betekizun bi horiek, gainera, eta apur bat angustiatu zen, arratsaldeko lanak atzeratuko zizkiolako horrek.
‎Jantzi ere arin janzten zen Malco. Gero arte esan zien, Museora joan behar zuela eta kontatuko ziela koadroarekin zer.
‎Esan nahi da Matiasek transkripzioak eta egin behar zituela eta horren ordez balkoira irten zela. Balkoira irten zen ez zelako haizerik entzuten eta eguzki hondakin batzuk ikusten zirelako gortinen artetik.
‎Erraz heldu zen Matias Museora, beraz, baina konturatu zen metalezko kartela zegoen lekua ez zela Museoaren aurrealdea, izkina bat baizik. Eta erabaki zuen Museoaren aurrealdea bilatu behar zuela eta, bide batez, Museoaren sarrera bilatu behar zuela.
‎Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi. Badaki bizitzaren ibilbidea bakarrik eta arrisku handiz egin behar duela eta, garai bateko konkistatzaile erromantikoen gisara, bere balentriak erregistratu nahi ditu bere bigarren eta hirugarren egunerokoak idatziz", dio narratzaileak Kunderarengan hain ohikoa den modu serio eta hantusteko samar horretan. Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat.
‎–eta, Iñakiri so egiten ziola, esan zuen–: Jaitsi hortik, bai, jaitsi, ederrak ikusi behar dituk eta!
‎Yoyes Mexikotik etorri berritan ezagutu nuen, oposizioak prestatu behar zituela eta ezagun batek lagun niezaion aurkeztu zidanean. Oposizioak amaitu zirenean zapi bat ekarri zidan opari, kolore argikoa, arropa iluna janzteko ohitura nuela eta aldatzeko pixka bat.
2004
‎Itxaron mesedez, Irati. Gurea bukatu behar dugu eta.
‎Beno, honekin ere kontsola gaitezke, baina sasi folklorezko Euskal Herri bat egingo dugu eta hori ez da nahikoa. Beraz, benetako Herri bat sortu nahi baldin badugu eta bere buruaren jabe izan nahi baldin badu oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da. Hortaz, ez badugu Euskararen gain finkatzen Euskal Herria, ez dugu Euskal Herri bat sortuko?. 44
‎–Oraindik hiru urte bete gabe zegoenez, laktantetzat jotzen zela umea eta ez zeukala gurasoekin egoterik esan ziguten. Bakarrik egon behar zuela eta gurasook egunean ordu betez bisitatzeko aukera izango genuela. (...) Gauzak holan izanda, planteatu nien kontutan hartzeko umea nahiz eta ikastolara joaten den oraindik ez dakiela erdaraz.
‎Eta horietakoa dugu historialaria ere: . Herri txikiek, nortasun politikoz jabetu beharra dute eta egitura handietan aukera gehiago izango dute. Horregatik ez dut ulertzen antieuropeismo primarioa?. 150 Egitura politikoen neurri kontua ote da herri menderatuen gakoa?
‎Euforia saltzen ari gara azken urteotan, baina egoera ez da hain baikorra; euskalgintzak zulo handiak dituela esan liteke. Helduleku batzuk behar ditugu eta askotan ez dugu egoera hain larria denik onartu nahi. Euforia hori gehiago da instituzionala, autodefentsa kutsua du; baina euskalgintzan, oro har, giro arraroa dago, politikan bezalatsu.
‎Momentu hortan txokante iruditu zitzaidan baina ez nion inportantzia haundirik eman, ez nintzatekeen esaldi horretaz gogoratuko gero gertatuko zirenak gertatu izan ez balira. Umea entregatzerakoan auxiliar bat etorri zen, erdalduna, eta umea entregatzerakoan, zuek atera kontu hiru urtetako ume bat, berez ingresatu behar duena eta gurasorik gabe, berez nahiko trauma dela beste problema linguistikorik gabe. (...)?. 63 Luze joko luke gorabehera guztiak kontatzea, gertakarien kate aldrebesa osorik ematea, harik eta gurasoen nahia neurri batean betea izan zen arte.
‎692 Iñaki Lasa: ? (Eskolak) eleaniztasun erreala lortu behar du eta etorkizunean herritar arrakastatsuak izateko behar diren bitarteko guztiak eskaini behar ditu, eta hori, gaur egun, euskal ereduetan aurki daitekeela uste dut?. Eskola euskaldunaren alde, Euskaldunon Egunkaria, 2002/2/20.
‎e) Erronkari, Saraitzu, eta Xubero’ko nasalismoak, esate baterako, ortografia molde ontan ez dirateke sartzen, eta euskal fonetika jatorra dira zalantzarik gabe. Baña, bide erraz bat bear dugu eta zoritxarrez gure euskalkirik jatorrenak ez dituzte gaurko euskaldun geienak ulertzen.
‎Baina, momentuz, tokiz kanpoko kezka haiek baztertu egin behar nituen eta arreta osoa bilaketa lanean ipini. Idazmahaiko miaketa bukatutzat emanda, bulegoko bi fitxategi metalikoetara jo nuen.
‎–Parsifal harrapatzeko gure laguntza osoa emanen dizugu orduan. Erran zer behar duzun eta, gure esku baldin badago, eman eginen dizugu.
‎Hala, beraz, hilabete lehenago Baionako Euskal Zerbitzuen egoitza zelatatzeko agindu zitzaion unetik, ohiko arduraz ekin zion lanari. Lehenik eta behin euskaldunei buruzko informazioa bildu behar zuen eta, horretarako, SIPMren Irungo egoitzara jo zuen argibide eske. Julián Troncoso komandantearen beraren eskutik jaso zituen estilo hanpatuko txosten korapilatsu bat eta Euzko Deya aldizkariaren ale batzuk.
‎–Garbitu... –Dianne lurrari begira geratu zen, behar zituen eta etortzen ez zitzaizkion hitzak bilatuz bezala– Ez dakit zer gertatzen zaidan. Hasieran sinetsita nengoen horrela zela:
‎...ten zuen sukaldearekin, baita etxean sekula bukatzen ez diren beste mila kontutxorekin ere –erosketak eta hornidurak; etxe tabernen itxura eta mantenua; neskameari eman beharreko aginduak eta haren lanei egin beharreko segizioa... –, eta, beraz, nahiz eta nire eskari apetatsuei behin baino ge hiagotan esaten zien ezetz, azkenean baietz esatera behartzen nuen, hark ere bere osasuna zaindu behar zuen eta: izan ere, gauzak muturreraino eramaten nituenean, sekulako txilioak egiten nituen, Oscar ipotxak ere miretsiko lizkidakeenak, Günter Grassen Latorrizko danborra ren protagonistak:
‎Zortzi bederatzi urte nituen, esate baterako, ama amonek erosketetara eraman nindutenean, Donostiara, arropa berriak behar nituela eta. Sartu ginen, bada, jantzi denda batera, non haurrentzako mota guztietako arropak baitzituzten salgai; apartatu eta geureganatu genituen galtzak eta niki bat, inongo arazorik gabe, baita galtzerdi batzuk ere... baina, jertsea aukeratzerakoan, orduantxe sortu zen eztabaida, ezin setatiago jarri bainintzen jertse lila batekin, zeinak aurreko aldean lore arroxa batzuk baitzituen, hau nahi dut, hau nahi dut, eta hau nahi dut.
‎Aldageletara sartu ginenean, entrenatzaileak behin eta berriro esan zigun irabazi egin behar genuela eta irabazi egingo genuela, potroak bere lekuan bagenituen bai bederen. Gero esan zuen:
2005
‎–Utzi apur bat besteoi, neuk ere behar dut eta.
‎Argi dago hura ere urtebete koman emandako laguna ikusteko irrikan zegoela. Bihar goizeko bostetan jaiki behar du, lan egiten duen hotelean gosariak prestatu behar ditu eta. Lehen bezala jarraitzen du, lanez gainezka, toki bitan aldi berean lan egiten, baina kasualitateak arratsaldea libre izan zezan nahi izan du.
‎Dena dela, esan zion berriro topatu ezean beraien egitekoa amaituta zegoela, Amets barik ezin zutelako besterik ikertu, aurreko egunean konektatuta egon ziren bitartean lortutako webguneen helbide guztien aztarna oro berez ezabatu baitzen. Hausnartu egin behar zuela eta, etxera bidali zuen, Amets edo Naroa handik agertuz gero lehenbailehen deitzeko aginduarekin. Gaurko ere libre eman zion eguna.
‎Kezka ezkutatzen duen doinu gozoaz azalpenak ematen hasi da. Tetsuoren begiradapean hasi da, baina honek, zigarro bat erre behar zuela eta, bakarrik utzi ditu. Biak han geratu direnean, beraz, Madokak, eskuak bereen artean harturik, kontatu dio zelan joan den konexioa, zelan lortu duten lehen atea zeharkatzea, jatorrizko webgunearen bilaketari ekiteko.
‎Zintzo eta itzulingururik barik hitz egitea erabaki du. Naroaz gain beste norbait behar du eta Madokarekin zinez fidatu nahi du, ez beharragatik bakarrik. Gosaltzen amaituta ontziak bildu eta harraskan utzi ditu Madokak.
‎Ahal bezain laster joateko eskatu dit. Esan diot etxerako gauza batzuk behar nituela eta supermerkatuan nengoela. Eta giltza bat utzi dizudala lanpas azpian, zu itzulita ere.
‎Ez zen modurik egon, ezta astirik ere, egia esan, iritzia aldarazteko. Taxiz joan behar zuen eta taxiz joan zen. Neskak ulertzea ere...
‎Tenplua osorik ikusi gura duzu lehenago? Gaur Tokiori bira ederra egin behar diozu, zure motxilarekin Komagomera joan behar dugu eta. Pisu txikia badut ere, behar duzun guztia topatuko duzu.
‎Etxearenak konponketa behar zuela eta, Nekaneri, jatetxean platerak garbitzen zituen emakumeari deitzea erabaki nuen. 200 euro eskaini nizkion beste lagun batekin etorri eta nire etxea garbi garbi uzten bazuten.
‎Gero, bakarrik gelditzean, lagunak azaldu zion hasieran Azua ez zegoela oso prest bazkari hori izateko, baina gaztaro gogorra eta aspaldi legearekin arazoak izandakoa izan zela aipatu zionean, Anderri buruzko gauza gehiago jakin nahi izan omen zituen eta azalpenak entzun ondoren elkarrekin bazkaltzeko prest agertu. Bazkariaren ostean Azuak eguna eta ordua eman zion biltzeko, Anderrek negozioaren paper guztiak eraman behar zituen eta Azua dena aztertzeko prest agertu zen.
‎Berak deituko ziela zerbait jakitean. Eguerdi aldera polizia bat etorri zen etxera, galdera batzuk egin behar zituela eta. Ez zen egon arreba bere logelan sartzeko modurik:
‎Osaba Simonek esplikatu dit niri errugbia. Osaba Simonek beti esaten dit lehenengo latina eta errugbia ikasi behar ditudala eta gero beste guztia. Beste guztia da matematika eta eskolako gauzak.
‎Oso ibilera prekarioa zekarren: bastoi bi erabili behar zituen eta gizon batek laguntzen zion ezkerreko besoari helduta. Don Juan aulki batean utzi eta joan egin zen gizona.
‎Eta jokalariak ikusleekin nahastu ziren gero, eta egon ziren besarkadak eta esku zartak sorbaldetan eta bostekoak, eta elkarrekin joan ziren, jokalariak eta ikusleak, harresiko eskaileretaraino, eta elkarrekin atera ziren golf zelaitik. Eta poliziek ez zekiten zer egin behar zuten; ez zekiten nor atxilotu behar zuten eta nor ez, ezin direlako hirurehun eta piku pertsona atxilotu. Ia laurehun.
‎Putza. Rosas gu baino dezente nagusiagoa zen, baina euskararen aitzakiarekin gurekin hasi zen, institutuan bedel jarraitzeko praktikatu egin behar zuela eta; EGA atera ondoren ere, irakasleek baino esaera zahar gehiago eta Hertzainak taldearen abesti guztiak buruz jakin arren, berdin jarraitzen zuen, guri itsatsita.
2006
‎Justizia obratzen dugunean errukirik ez da behar izango. Mundu guztia zoriontsu izango da, mundu guztiari emango baitzaio behar duena eta tokatzen zaiona. Baliabide materialak eta errekonozimendua!?.
‎Durán ek erromantzero zaharra, primitiboa ez du maite; eta ez du maite, alemanek horixe aurrenik maitatzea. ...erdadero romantismo, considerado como sistema, atribuyendo a siglos anteriores lo que sólo se verificó desde fines del XVI a mediados del XVII. En este intermedio, y no antes, se completó el amalgama y fusión de las partes heterogéneas que constituyen todo el brillo, riqueza, armonía y originalidad de nuestra bella literatura" 29 Herder-entzat herri primitiboaren poesiak primitiboa izan behar du eta hala bakarrik da bere herriaren duin (herri basati, libre, natural baten poesiak, poesia natural, libre, basatia). Durán ek erromantze primitiboak, barbaroegiak oraindik bere gustuarentzat, ez zituen arima espainolaren guztiz duinak ebazten.
‎Herria estudiatu behar da –Costa k egin duen bezala, esaten du–, eta bere eskolan eskolatu, landu. Ordea, hori egin behar duena eta egin dezakeen bakarra Estatua da (ez Eliza!, hain zuzen makaltasun espainolaren erantzulea bera da) 276, eta," cirujano de hierro" bat gogoko ez duen arren (oraingoz!), kulturaren izenean Unamuno Estatu sendo, herri arazoetan zuzenean baten abokatu bilakatu da: Estatua salbatzailearena –" el Estado docente"!
‎Erizaina gelara sartu den arte ez da konturatu ospitale hitza idatzita daukan izararen gainean jarria duela kokotsa. Gela garbitu behar duela eta mesedez kanpora irteteko eskatu dio. Altzoan zituen argazkiak jaso eta altxatu denean, amaren eskuak heldu dio besotik.
‎Azkar ibiltzeko, hegaldia galdu behar zuela eta. Besarkada eta aholkuekin behingoz bukatzeko esan zion amari, hegazkina irtetekoa zela, eta bestela galdu egingo zuela.
‎Korrika irten da ospitaletik eguerdian eta, bulegorako bidea hartu beharrean, etxerako bidea hartu du berriz. Izekorekin egon behar du eta hari kontatu zorakeria egiteko prest dagoela eta, zorakeria bat egitera doanari gertatzen zaion bezala, erreakzio berezia sentitzen duela gorputzean, hankak arinago doazkiola, gorputzak pisurik ez baleuka bezala. Eta, zorakeria egitera doazenei gertatzen zaien legez, ohartu dela bere gorputzaren proportzio handiena ura dela, ur korronteak nabaritzen dituelako gorputzean gora eta behera, alde batetik bestera.
‎Urduri nago, hori da dena. Eta motelago joan, hementxe egon behar du eta bide horrek.
‎Orain dela urte batzuk, San Miguelera ez baina Erromara joan nintzen, lagun batzuekin. Hango zerak ikusi behar genituela eta Vatikanora ere sartu ginen. Baita Kapera Sixtinoan ere.
‎Hori, eta Aloña besarkatu ahal izatea, orduantxe erabaki baikenuen elkarrekin bizitzera joan behar genuela eta bata bestearentzat eginak ginela.
‎Nik ez nuen zuregana hurbiltzeko keinurik egin; zuk ere ez zenuen niganako pausorik eman; baina nirekin zegoen lagunak jo zuen irakasle jaunagana, aurreko ikasturteko tratu jatorra gogoan seguru asko, eta horrela sortu zen solasa, gu hirurok bildu gintuena. Bestela ere egin genuen topo, lehentxeago edo geroxeago, eta, hortaz, ezin esan bizitzaren norantza aldarazi zigun ustekabe horietakoa izan zenik; baina handik gutxira, gizalegeak hartaraturik edo kafetegian ezer hartu nahi ote genuen galdetu zenigularik, nire lagun hura izan zen ezetz esan zuena, ezinbesteko mandatu bat egitera joan behar zuela eta; nik, berriz, baietz.
‎Etxe barruan, eskaileretan gora egin behar genuen eta, ez inori kontatu baina, estropezu eragiten didazu esan nizunean, nahita ari nintzen oreka galduta, zure garondoan sudurra sartzeko. Sakon hartu nuen arnasa.
‎Eguerdi aldera atera nintzen logelako zulotik. Hezurretaraino lotsatuta, baina aspirinak eta kafea behar nituen eta goiz edo berandu ezinbestekoa izango zitzaigun elkar ikustea. Eskertu egin nuen Veronica ere etxean egotea, makillajea ondo garbitu gabe eta zurekin berriketan.
‎Enpresako afaria antolatzen zebiltzala gogoratzeko. Joan beharra nuela eta bla bla, erregu egin zidan bakarrik joan nahi ez zuelako eta beste inorekin joan ezin zelako. Neuk ere mezua ixteko gogoa eduki nuen bere erantzungailan.
‎Diru asko irabazten zuen, eta familiaren sostengu bilakatu zen. Zalgurdi edo kalesa bat ere eskuratu zuen Lászlók, lanerako behar zuela eta...
‎Bigarrenik, bere ardurapeko gizonak eta armak prest behar zituen aldiro. Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean. Garaziko gaztelua handiagoa eta gotorragoa izanen zen, beharbada, muga zaintzeko egitekoa baitzuen orain.
‎Baina nik ez nuen deus ikusi haietarik. Nire bihotz urratuak kontsolamendua behar zuen eta ematen ahal zidan bakarrarengana joana nintzen.
‎ordura arte hiru hazbete ziren lanerako eta zazpi jolaserako; denbora batean, ordea, atzekoz aurrera neurtzen ikasi genuen: zazpi hazbete ziren lanerako neurtu behar genituenak eta hiru jolaserako geratzen zitzaizkigunak. Eta gure aurretik ere denek gauza bera egingo zutela otu zitzaidan.
‎Jendez lepo ageri ziren. Lehen taberna ikusi eta harako bidea hartu zuten, azken egunetako nekeak busti behar zituztela eta. Ez nien segirik egin, haizeak orbela harrotuta bezala nituen hesteak bezperatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia