Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎Jaun andereok, gabon. Atzo ustekabeko adierazpen batzuk entzun genituen areto honetan bertan hasi da herri tribunala bildua zegoen aldera inguratuz eta besoaz zerua seinalatuz, eta hilkutxa hotz baten antzera utzi gintuzten gure akusatuaren frikunkeria gehiago ezagutu ahal izan genuen, baina iraganeko kontu horien beharrik ere ez dut nire alegatoa egiteko, zeren presidentearen oraina baita une erabakior honetan epaitzea dagokiguna. Hori argitu ondoren, eta, ezer baino lehen, oroitarazi nahi dizuet gaurko honetan EEBBetako presidentea epaitzeko bildu garela, EE BB e ta-ko pre si den te-a, alegia.
2001
‎Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik. Denek bat batean filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Badago lanik aski euskaltzaleen  tzat horretaz kanpora euskara gordetzeko eta zabaltzeko.
‎Ez da hitzak bere onetatik atera beharrik, zuzen ugari esku artean dauzkagunean batez ere. Sagarra" ukañi" beharrik ere ez, euskaldun guztiek eskaini egiten baitute.
2002
‎Zer edo norengandik ezkutatzen ziren, halere, ez genuen sekula jakiterik lortuko. Â Beharrik ere ez, laster galduko baikenuen interesa ezkutaketa jolas antzu haietan. Beren buruarengandik baizik ez zirela ezkutatzen erabaki genuenean, hain juxtu.
2006
‎Ez zuen gorpua Angelorena zenik esan; ezta arrainek baino lehenago torturek desitxuratu zutenik. Beharrik ere ez. Argi faltan ixten den lore bat bezala ilundu zitzaidan barrena, eta oinaze lausoa sentitu nuen, gaixotasun bat datorkizula abisatzen dizun gorputzaldi ondoeztua.
‎Hark ez zuen utzi gajoak. Beharrik ere ez zuen izan. Jokora zihoan batean harrapatu zuen autobusak.
2008
‎" Errealista" kontu horrek, esan beharrik ere ez daukat, ez dit sekula graziarik egin; bere izterlehengusua dirudien" posibilista" k, berriz, ez dit holako atzerakadarik ematen.
2009
‎Gizon bat ezagutu zuela esaten zien taldekoei, eta apenas zuela astirik terapiara joateko. Beharrik ere ez. Inork ez zuen, baina, gizon hura sekula ikusi.
‎Sasoi hartan une luzeak ematen nituen erromara haren ertzetik begira, irrikaz Pilar behingoz noiz ikusiko, eta, aldi berean, atezuan Pilarrek ikusia ez izateko, ez baitziren batere goxoak izaten Pilarri buruz entzuten nituen istorioak. Esan beharrik ere ez dago, ba, Pilar ezagutzeko gogo bizia neukala, nahiz eta, ezagutu ez arren, beldur nion.
‎Etxean hartuko zintudan galdetzeko deitu zenidanean, nire baiezkoa jaso ostean esan zenidan ez zenekiela zein ordutako autobus edo trenean etorriko zinen eta ni lasai egoteko, ailegatuko zinela-eta zu zeu etxera. Esan beharrik ere ez dizut zein luzeak egin zitzaizkidan zuri itxaroten eman nituen ordu haiek; akabuko trena hartu behar izan zenuela azaldu zenidan, momentu honetan gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik. Esan gura nizuna zen, ba, gauza batek eman zidala atentzioa etxeko atarian azaldu zinenean, eguneko periodikoa zenekarrela eskuan, hain zuzen ere.
‎Trankil egoteko esan zidan, berak egingo zituela-eta egin beharreko buelta guztiak; baina batzuetan berarekin joateko eskatu zidan, hala neuk ere entzun egingo nituela-eta erabakiak hartuko ziren lekuetan azalduko zizkigutenak. Niretzat, esan beharrik ere ez dago, erosoagoa izango zen Anderrek paper guztiak eginda ekartzea, nik ezertariko ardurarik hartu gabe. Eta horrela pentsatzen nuen semeei beste begi batzuekin begira hasi nintzen artean.
2011
‎Zikoinarengandik gertu, erreka bazter berean, beste txori batzuk zeuden (lertxunak zirela esan zidan aldamenean zetorren lagunak). Eurak ere lurralde epelagoetatik ailegatu berriak izango ziren; eurek bai, eurek ondo ulertzen dute denbora, edo ulertu beharrik ere ez dute, ez direlako haren baitatik ateratzen, ez dira horretan tematzen, denboraren parte organiko dira dagoeneko...
2019
‎Europan beste asko bezala, kezkatan zegoen Hitlerren goraldiarengatik, eta Fürher a herrialde txiki askotan egiten ari zen izugarrikeriengatik, baina ezin zuen eraman, inola ere, naziek Eslovakia inbaditzea. Beharrik ere ez zuten. Gobernua, izan ere, nahi zutena ematen ari zitzaien, nahi zutenean, ez zen mehatxu Alemaniarentzat.
2020
‎Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta oihartzun handiagoa egiten dio. Pentsatu beharrik ere ez du, sentitu egiten baitu: esaldiaren sintaxiak berarengandik sortua dirudi.
‎Liga irabazteko zorian izan ginen, baina azken partiduetan huts egin genuen. 30 neurketa ziren guztira eta, esan beharrik ere ez dago, orduan, garaipenak bi puntu balio zituela. Sei partiduren faltan, At. Madrilek baino hiru puntu gehiago genituen, baina Atotxan galdu egin genuen, epaileak Arieta eta Rojo I kanpora bota zituen norgehiagoka famatu hartan.
‎Esan beharrik ere ez dago hainbat akats egin ditudala hemezortzi denboralditan, baina, badaude batzuk sekula ahazten ez diren horietakoak:
‎2015ean sortu zuen Athleticek sari hau, jokalari batek bere taldearekiko izan duen leialtasuna aitortzeko. Esan beharrik ere ez dago, bat sari horrekin eta, bestalde, Athleticen izaerarekin lotura zuzena duela. Geroago eta globalizatuagoa den mundu honetan, koloreekiko leialtasuna eta erantzukizuna diruaren gainetik daude niretzat.
‎Esan beharrik ere ez dago, zaparrotan, ia ez nuela behin ere izan Reala edo Athletic ikustera joateko modurik. Horregatik, nire iturriak beste batzuk ziren.
‎Etxetik jantzita ekarri nituenak bakarrik eta botak; atezainaren janzkera klubak berak jartzen bai  tzuen. Esan beharrik ere ez dago ezin izan niela etxekoei abisatu han geldi  tzen nintzela. Orduan ez genuen telefonorik etxean.
‎Esan beharrik ere ez dago, penalti hura ez zuela kanpora bota, eta gol horrek erabaki zuen norgehiagoka. Inork ez dit Puskasen moduan jaurti.
2021
‎Edo, beharbada, eta besterik gabe, zakurrek zakurkeria egin zioten bere zakurrak hain maite zituen adiskideari, hori ere antzinako senari jarraiki, zeinak ez baititu bereizten maitasuna eta gorrotoa, mesedea eta kaltea, eta unean uneko goseari eta grinari baitio orpoz orpo jarraitzen, tartean makilarik edo zerbait hobea lortzeko aukerarik agertu ezean behintzat; ezen, nondik edo handik, zakurrek ere badute itxaropen zakurrik. Mikelarekiko sinbolizazioan, zakurra bizitza da, jakina; halakorik adierazi beharrik ere ez neukan, ilobatxo; garai batean honelaxe utziko nuen esaldia, uler dezanak uler beza, hor konpon, baina barrua bera  tzen hasi zitzaidanetik irakasle pedantetxo bat ere ernetzen ari da, itxura guztien arabera. Hara osaba pedantea neska buruargi bati esplikatu beharrik ez legokeena esplikatzen, eta ez oso argi gainera.
‎Baina ikusi zuen Javierren begirada. Ohartarazpen mutu bat, ahoskatu beharrik ere ez zegoen mehatxu bat. Bazekien zer gertatuko zitzaion ume haietako bat osasuntsu jaiotzen ez bazen.
‎Zenbait egunez segimendu txiki bat egin eta laster jakingo zuen adin jakin horretako alaba zuela berarekin lanean. Erdialdeko oinezkoen esparruan bizi dira; autoa hartu beharrik ere ez zuen izan, haren errutinak eta sartze eta irtete orduak jakiteko. Hil zuten egunean, Gasteizko gazteria osoa kalean ibili ohi da, inor ez da etxean sartuta gelditzen.
Beharrik ere ez. Ezer ez ulertzea ez zitzaiola inporta ulertu zuen, gutxienekoa ulertzea baitzen une hartan.
‎Espaloirik gabeko kamio hartan oinez hasi zen. Espaloiaren beharrik ere ez zegoen, autoak oso noizean behin pasatzen baitziren handik; eta nahikoa zen baztertzea. Trafikoa handiagoa zen udaleko beste sarreran, atzeko hondartzetara eta autobidera ematen zuen errepidean.
2023
‎Galdetu beharrik ere ez zegoen, bistan zen. Aitak mahaia seinalatu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia