2009
|
|
Itsaso asko zirelako itsasoa. Jakin
|
beharra
zegoen hura ulertzeko. Olatuen azpitik ere bazela beste itsaso bat, korronteekin mugitzen zena.
|
2012
|
|
Erregeari bururatzen zaionean bere nobleetakoren bati heriotza onberatasunez ematea, lurrean hauts nabar bat barreiatzeko agintzen du eta, osagai hilgarriak dituenez, hura miazkatzen duena hogeita lau orduren barruan hiltzen da derrigorrez. Baina Printze haren bihozberatasun handiari justizia egiteko, baita menpekoen bizitzekin duen ardurari ere (eta desiragarria litzateke honetan Europako monarkek imitatuko balute), aipatu
|
beharra
dago haren ohoretan, agindu zorrotzak daudela zoruan kutsaturik dauden aldeak ongi garbi ditzaten horrelako exekuzio bakoitzaren ostean, eta honetan axolagabe jokatzen badute zerbitzariek, erregearen haserrea pizteko arriskuan jartzen dira. Nik neuk entzun nuen gorte mutiletariko bat zigortzeko aginduak ematen, beronen eginkizuna baitzen exekuzio baten ostean lurra garbi zezaten abisua ematea, baina maltzurkeriaz ez zuen hori bete eta, ondorioz, itxaropen handiak zituen jaun gazte bat audientziara etorri eta pozoitua gertatu zen zoritxarrez, nahiz eta orduan behintzat Erregeak ez zuen asmorik haren biziaren kontra.
|
2014
|
|
arras beste kontzeptu bat da bestela Frantziari buruz diharduenean daukana baino. Autore baten pentsamendua nazioaz ikasteko ez dago haren nazioari buruzko lau frase zirkunstanzial politetan fidatzerik; arakatu
|
beharra
dago haren pentsamendua orokorki pertsonaz eta komunitateaz, demokraziaz, gutxiengoez, etab.. Nahizko nazioa, z denez bezainbatean, formulazio hori inori zor izatekotan, Renani baino lehen eta gehiago, Fusteli zor zaio. Honena, ikusi bezala, ez da preseski Iraultzaren jarraiko pentsaera bat, ilustratu, askezale, demokratikoa.
|
2015
|
|
Benetako ezaupideak beste teknika bat eskatzen zuen; aurrean neukan giza alearen ilusioak, beldurrak, asmoak, pozak eta nekeak ezagutzeko enpatikoagoa izan beharra zegoen. Pertsonaren azalean sartu
|
beharra
zegoen haren benetako sentimenduez jabetzeko, haren burutazioen berri izateko. Eta, haren azalean sartu?
|
2016
|
|
Egundaino eraiki izan diren zubietan, Pont Neuf gainetik igaro den jende aldra guztia aitortu
|
beharrean
dago hura dela nobleena, dotoreena, bikainena, distiratsuena, luzeena eta lurbira guztiaren azal gainean bi lurralde bata bestearekin lotzen dituen zubirik zabalena.
|
2019
|
|
Poeta guztientzat, edo ia guztientzat?, emakumeak natura hezurmamitzen du; baina, Bretonen arabera, natura adierazi ez ezik, askatu ere egiten du. Naturak hizkera argirik ez darabilenez, haren arkanoak argitu
|
beharra
dago haren egia atzemateko, eta gauza bera dira naturaren egia eta naturaren edertasuna: poesia ez da haren isla soila, ezpada haren giltza, eta emakumea poesia bezalakoa da horretan.
|