2023
|
|
Ezaugarri bereizgarria izango litzateke betebeharpekoak erregularizazioa bere kabuz egiten duela eta beti Tributu administrazioak errekerimendua egin aurretik. Aurrekoaz gain, TFAOek ezarri dutenez, autolikidazioaren bidezko erregularizazioaren kasuan zuzendu nahi den likidazioa edota zergaldia
|
behar
bezala zehaztuko da; ekarri ere, aurreko epealdiko ordaindu gabeko zorra geroko epealdi batean sartuz erregularizatuz gero, arau hauste bat gauzatzea ekar dezake, esaterako, Bizkaiko TFAOren 196.5 artikuluak eta Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 195.7 artikuluak jasotako arau haustea.
|
|
Tributuzko arau haustea izango da tributuaren autolikidazioa
|
behar
bezala egitearen ondoriozko tributu zor osoa edo horren zati bat ez ordaintzea tributuaren arauketan ezarritako epearen barruan.
|
|
Nolanahi den ere, zorra garaiz ordaintzen ez den kasu guztietan ez da zehapenik ezarriko. Ez dago arau haustearen tipoa, beraz, betebeharpekoak bere tributu egoera erregularizatzen badu zorra ordainduz Tributu administrazioarenaurretiazkoerrekerimendurikjasobainolehen; ez dagoarau hausterik prozedura betearazlean ere Administrazioak luzatutako likidazioa ez bada ordaindu, ezta
|
behar
bezala egindako autolikidazioa betebeharpekoak aurkeztu badu ere zorra ordaindu gabe eta aurretiazko errekerimendua jaso baino lehen31 Azken bi kasu horietan ez da arau haustearen tipoa bete: lehen kasuan ez da autolikidazio baten zorra, eta bigarrenean, autolikidazioa ez da faltsua, zehaztugabea ala osatugabea.
|
|
2) Likidazioak egiteko beharrezko diren aitorpenak eta agiriak osorik eta
|
behar
bezala aurkeztu beharra ez betetzeagatiko arau haustea. Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 196 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 197 artikulua
|
|
Artikulu honek jaso duen arau haustearen tipoko definizioa ulertzeko, autolikidazioaren eta aitorpenaren arteko bereizketa
|
behar
bezala ulertu behar da. Autolikidazioaren kasuan, tributu betebeharpekoak berak zerga egitatea eta horren osagaiak gertatu direla aitortzeaz gain, tributu zorra zenbatzen du eta zorra ordaintzen du.
|
|
Arau haustea da autolikidazio prozedura bidez eskatzen ez diren tributuak
|
behar
bezala likidatzeko Tributu administrazioak behar dituen aitorpen eta agiriak osorik eta zuzen aurkeztu beharra ez betetzea. Zehapenak bazter utziko dira zorra borondatez erregularizatuz gero.
|
|
Gipuzkoan jokabide biak 195 artikuluko arau haustearen arabera bakarrik zigortuko da, edo Bizkaian 196 artikuluaren arabera, baina zehapenaren oinarrian batu behar dira bidegabe lortutako itzulketaren zenbatekoa eta ordaindu gabeko zorra, autolikidazioa
|
behar
bezala aurkeztu izan balitz ordaindu litzatekeen zorra, alegia.
|
|
Informazioa emateko betebeharra betetzeko banakako errekerimenduen edo oro har eskatzen diren aitorpenen kasuan, diru kopuruei buruzko daturik ez dutenean edo osatugabe, zehaztugabe edo datu faltsuekin aurkeztu badira, Bizkaian 400 euroko isun finkoa (Araban eta Gipuzkoan, 200 euroko isuna) jarriko da pertsona nahiz erakunderen bati buruz aipatu ez den, zuzen azaldu ez den edo faltsua den datu edo datu multzo bakoitzeko. Diru kopuruei buruzko datuak badira, berriz, isuna da aitortu gabe utzi diren edo
|
behar
bezala aitortu ez diren eragiketen zenbatekoaren %2raino, gehienez, eta, gutxienez, 1.000 euro Bizkaian, eta 500 euro Araban eta Gipuzkoan. Zehapenen Erregelamenduak ezarri bezala, zehapena kasuan kasuan graduatuko da aitortu gabe utzi diren edo behar bezala aitortu ez diren eragiketak, ehunekotan, zenbat diren aintzat hartuta, aitortu beharreko eragiketen zenbateko osoarekiko.
|
|
Diru kopuruei buruzko datuak badira, berriz, isuna da aitortu gabe utzi diren edo behar bezala aitortu ez diren eragiketen zenbatekoaren %2raino, gehienez, eta, gutxienez, 1.000 euro Bizkaian, eta 500 euro Araban eta Gipuzkoan. Zehapenen Erregelamenduak ezarri bezala, zehapena kasuan kasuan graduatuko da aitortu gabe utzi diren edo
|
behar
bezala aitortu ez diren eragiketak, ehunekotan, zenbat diren aintzat hartuta, aitortu beharreko eragiketen zenbateko osoarekiko.
|
|
Modu horretara, esan daiteke Tributu administrazioak duen eskubidea, egiaztapenak eta ikerketak egiteko eskubidea, ez dela preskribatzen (eta iraungitzen, Bizkaian), eskubide hori beste eskubide baten mendekoa izan litzatekeela dirudien arren, kasuan kasuko likidazioaren bidez tributu zorra zehazteko eskubidearen mendekoa, alegia; eta ondorioz, lau urteren buruan preskribatu litzatekeela (edo bost urte, Araban). Beste hitzekin esateko, zorra
|
behar
bezala likidatzeko aurretiaz zor hori egiaztatu eta ikertu behar da; horrenbestez, ahal horietako baten preskripzioa beste ahalekin lotuta egon litzateke. Laugarren urtetik aurrera (edo bost urtetik aurrera, Araban), Administrazioak ezin badu tributu zorra likidatu, delitu fiskala salatu ezik, orduan lituzke zor hori zehazteko egitateak egiaztatu eta ikertu.
|
|
Tributu antolamenduaren kezka nagusia da berak ezarri eta arauturiko tributuak eragingarriak izatea, hots, kredituok kobratu ahal izatea. Arean bere, ahalak eta leherrak egin ohi dira tributu arauek arlo horretako betebeharrak
|
behar
bezala betetzen direla segurta dezaten. Horretarako, orotariko neurriak ezarri dira:
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 75 artikuluaren ariora, eta Bizkaiko TFAOren 78 artikuluaren ariora (eta TLOren 77 artikuluaren ariora), mugaeguneratuta baina ordaintzeke dauden tributu kredituak lehenespenez kobra ditzake Ogasun publikoak, zordunaren gainerako hartzekodunen aurretik. Salbuespenez, Ogasunak ez du lehentasunik gainerako hartzekodunen gainetik hartzekodun horiek ondasunen jabeak, edo bahi, hipoteka ala Erregistro egokian
|
behar
bezala inskribatutako beste eskubide erreal baten titularrak badira eta Ogasun publikoak bere eskubidea jasoarazi duen eguna baino lehen inskribatu badira.
|
|
a) Egitateak, hauen kalifikazio juridikoa, hautsi dezaketen arauak edo, hala badagokio, arau hausterik edo erantzukizunik ez egotearen gaineko adierazpena. Hori guztia
|
behar
bezala arrazoitua. b) Proposatutako zehapena, betiere, aplikatu beharreko graduazio irizpideak emanez eta horien egokitasuna behar den moduan arrazoituz.
|
|
Hala badagokio, arau hausterik edo erantzukizunik ez egotearen gaineko adierazpena jasotzea. e) Zehapenen aurka erabil daitezkeen bideak (errekurtsoak) adieraztea, baita horiek jartzeko epeak eta organoak ere. f) Ezarritako zehapenaren zenbatekoa ordaintzeko lekua, epea eta modua. Gehienetan, ordain gutunarekin batera emango da ebazpena. g) Aplikatu diren murrizketen zenbatekoa eskatzeko inguruabarrak zehaztea, halakorik gertatuz gero murrizketa galduko baita. h) Berandutze interesak ez eskatzea, zehapenen eragingarritasuna eten bada zehapenen aurka errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko administratiboa garaiz eta
|
behar
bezala jarri delako. i) Ebazpenaren aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar badaiteke, hurrengoaren berri ematea: zehapena etetea eskatuz gero, eteteari eutsiko zaio organo judizialak eteteari buruz ezer adierazi arte.
|
|
Artikulu honetako tipifikatutako arau haustea gertatu dela ulertuko da, baldin eta pertsona fisikoak edo erakundeak, bere betebeharrak betetzeko eta jarduketei buruzko jakinarazpena
|
behar
bezala jaso arren, Tributu administrazioak egiten dituen jarduketak denboran luzatu, eragotzi edo galarazten dituenean.
|
|
Besteak beste, honako jokabide hauek dira: a) Dokumentuen, txostenen, aurrekarien, liburuen, erregistroen, fitxategien, fakturen eta egiaztagirien azterketa ez erraztea, ez eta kontabilitate nagusi zein osagarriko idazpenen, programa eta artxibo informatikoen, sistema eragile zein kontroleko sistemen eta tributuetarako garrantzizkoa den beste edozein daturena ere. b)
|
Behar
bezala jakinarazitako errekerimenduren bati ez erantzutea. c) Zehaztutako leku eta epean ez agertzea, bidezko arrazoiren bat frogatzen ez bada. d) Tributu administrazioko funtzionarioei finka edo lokaletan sartzen edo bertan egoten bidegabe ez uztea, ez eta tributu betebeharrekin lotutako lokal, makina, instalazio eta ustiategiak ikuskatzen ere. e) Tributu administrazioko funtzionarioak derrigort...
|
|
Tributuen arloan Estatuen arteko elkarlana" konpondu gabeko arazoa" izan omen da egun arte, eta elkarlana garatu eta zehaztu ezinak neurri handi batean zaildu du Tributu administrazioaren eginkizunak erabat egikaritzea. Tributu arauen lurralde esparruak betebeharrak betetzea oztopatzen du baldin eta betebeharrak
|
behar
bezala betetzeko beste Estatu baten jurisdikzioan jardun behar bada lege eta prozedura ezberdinen bidez, bai jakinarazpenak egiteko, bai informazioa lortzeko edo kredituak kobratzeko ere. MUGURUZA ARRESEren hitzetan," tributuen prozedurak edota alderdi substantiboak arautzeko Estatuek duten eskumenak berarekin dakar ezinbestean Estatu bakoitzean Tributu administrazioaren ahalak eta pribilegioak eta norbanakoen bermeak modu ezberdinean arautzea.
|
|
Halakoak dira, besteak beste, ziurtagiriak emateko prozedurak, identifikazio fiskaleko zenbakia emateko edo kentzeko prozedurak, edota aitorpenen aurkezpena kontrolatzekoak. Edozein kasutan, prozedura horiek zein eta nolakoak diren
|
behar
bezala ulertzeko, erregelamenduz egindako garapena aintzat hartu behar dugu, batik bat, hau bezalako gaietan ezinbestekoa den zehaztasun eta xehetasuna41 gogoan izanik.
|
|
Administrazioak behin behineko likidazioa eman behar du, eta hortik aurrera zergadunaren aldeko berandutze interesak sortuko dira, aurreko lerrokadetan azaldu bezala. Gipuzkoa aldendu da gainerako bi Lurralde Historikoetako arauketatik, prozedura hau erabil daitekeelako autolikidazioaren bidez45 hasi bada edota eskaeraren bidez hasi bada; baita baieztatu duelako ere, izapide gehiagorik gabe, eskatutako itzulketa modu" automatizatuan" egingo dela, autolikidazioa eta eskaera
|
behar
bezala bete badira. Hala ere, Gipuzkoako TFAOren 120 artikuluak jasotako automatizazioaren bidez aipatu nahi bada behin behineko likidazioaren jakinarazpena ez dela egin edo likidazio proposamena ere aurretiaz ez dela eman, orduan esan behar dugu ez dela batere aldendu Arabako TFAOren 98.4 eta 126.1 artikuluetan eta Bizkaiko TFAOren 100.4 eta 124.1 artikuluetan ezarritakotik, bi lurraldeotan likidazio proposamena aurretiaz emateko beharra eta behin behineko likidazioa jakinarazteko beharra bazter utzi dituztelako, baldin eta eskatutako kopurua benetan itzuli den kopuruarekin bat badator.
|
|
Tributu arauketa konplexua izateak eta zergadunak bere gain hartu behar dituen betebeharren multzoak, hots, zerga egitatea aitortzeko beharraz gain, berori
|
behar
bezala kalifikatzeko eta tributu kuota zenbatzeko eta ordaintzeko beharrak, behar dute Tributu administrazioak berak ahalegina egitea, tributu betebeharpekoei beharrezko informazioa emateko euren eskubide eta betebeharrei buruz.
|
|
Kudeaketa organoek datu aitortuak, autolikidazio eta aitorpenekin batera ekarritako agiriak eta Administrazioaren esku dauden datuak erabil ditzakete arauketa
|
behar
bezala aplikatu den ala ez egiaztatzeko; aldi berean, organo horiek ere begiratuko dute betebeharpekoak ekarritako edo aitortutakoaren eta Administrazioak duen informazioaren arteko desadostasunik ez dagoenik. Bestalde, bi helburu horiek dira prozedura horien benetako objektua, hain zuzen.
|
|
Hau da betiko eta ohiko arrazoia. Likidazioa
|
behar
bezala jakinarazi ez bada, betebeharpekoak ez du bere garaian izapide egokia izan likidazioaren aurka egiteko, eta ondorioz, babesik gabe egongo litzateke, premiamendu probidentziaren aurka jar daitezkeen errekurtso nahiz erreklamazioetan ezin dituelako tributu zorra zehazteko arazoak eztabaidatu. Kasu honetan, konponbidea da probidentzia deuseza dela adieraztea eta jarduketak atzera eramango dira likidazioa jakinarazi behar zen uneraino, bere eskubideari komenigarriak zaizkion alegazioak egiteko epea emanez. d) Likidazioa deuseztatzea.
|
|
50 Horrela da Araban eta Bizkaian, Gipuzkoako TFAOren 127 artikuluak ez duelako errekerimendurik aipatu. beharrik ez dagoela frogatzen ez badu
|
behar
bezala, orduan, Administrazioak behin behineko likidazioa ofizioz egiteko prozedura abiarazi ahal izango du, tributu zorraren zenbatekoa zehazteko. Betebeharpekoak laguntzarik ematen ez badu, Arauek diotenez, tributu zorra Administrazioak dituen datuak, aurrekariak, zeinuak, indizeak, moduluak eta tributu eragina duten gainerako elementuak kontuan hartuta zehaztuko da.
|
|
Administrazioak egiazta ditzake interesdunak aitorpen edo autolikidazio batean aitortutako balioak. Administrazioak zehaztutako balioa eta tributu betebeharpekoak aitortutakoa bat ez badatoz, hark bere balioespenaren berri emango dio zergapekoari,
|
behar
bezala arrazoituta, behin behineko likidazioaren jakinarazpenean, aurretik jakinarazita egon ezean. Betebeharpekoak errekurtsorik edo erreklamazio ekonomiko administratiborik jar dezake behin behineko likidazioaren aurka, baina Administrazioaren balioespenaren aurka peritu tasazio kontrajarria soilik sustatu ahal izango du (likidazioa balioa zehazteko egintzatik aparte modu lokabean jakinarazi ezik).
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 136 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 135 artikuluak jaso duenez, Ikuskaritzak edozein jarduketa burutzeko ahalmenak ditu, tributu betebeharrak egiaztatu eta ikertzeko, baita merkataritzako kontabilitatea aztertzeko ere (jarduera ekonomikoei buruzko agiriak, liburuak, kontabilitate orokorra eta lagungarria, fitxategiak, fakturak, egiaztagiriak, informatizatutako datu baseak, programak eta artxibo informatikoak). Bestetik ondasunak, elementuak, ustiapenak ikuskatuko dira, eta tributu betebeharra
|
behar
bezala betetzeko Administrazioari eman behar zaizkion informazio guztiak lortuko ditu, horien artean hirugarrenei edo subjektu pasiboari eginiko errekerimenduak, bankuko kontuak ikertzea, eta abar. Ikuskapen prozedura kontrolik handiena egiten duen prozedura, kudeaketa prozeduretan ziren mugak gabe.
|
|
Edozein kasutan, deuseztatze errekurtsoa jarri behar da organo ekonomiko administratiboaren aurrean idazki baten bidez. Errekurtso idazkian alegazioak jasoko dira, eta dagozkion frogak erantsiko zaizkio, TFAOek ezarritako arrazoiak badaudela frogatzeko: a) Erreklamazioa ez onartzeko erabakia ez delako
|
behar
bezala adierazi. b) Behar den moduan aurkeztutako alegazioak edo frogak ez direla aurkeztu adierazten delako. orduan, erreklamazio egileak faktura egin ahal izango du, erreklamatuaren izenean eta kontura, Auzitegiari aurretiaz horren berri emanez gero. c) Ebazpenean erabateko eta ageriko inkongruentzia dagoelako. d) Uko egiteagatik, atzera egiteagatik, prozedura iraungitzeagatik, prozeduraz kanpo... Azken arrazoia Araban baino ez da jaso (TFAOren 243 artikulua).
|
|
Aurrekoaz gain, Gipuzkoako TFAOren 149 artikuluko 2 lerrokadan ezarri denez, erregularizazio proposamena emateko kontzeptu juridiko zehaztugabeak aplikatu behar badira; araua kasu jakinari
|
behar
bezala aplikatzeko, egitate erabakigarriak antzeman behar direnean; edo tributu betebeharrari begira garrantzitsuak diren datu, osagai eta ezaugarriak zenbatetsi, baloratu ala neurtu behar badira eta ezin badira zehatz mehatz zenbatu, orduan Tributu administrazioak tributu zorra likidatu baino lehen, tributu betebeharpekoarekin akordioa egin dezake, halako aplikazio, egitateen antzemate, eta datu... Akordioa eta horren oinarriak aktetan jasoko dira, eta akordioa burutuko da betebeharpekoak eta jarduleak akta sinatzen dutenean61.
|
|
Isilbidezko jakinarazpena ez da gertatuko baldin eta epe horretan likidazioa benetan jakinarazten bada, edota likidazioa emateko organo eskudunak tributu betebeharpekoari administrazio egintza jakinarazi badio oker materialak zuzentzea edo proposamena aldatzea aginduz, espedientea osa dadin. Era berean, isilbidezko jakinarazpena ez da onartuko Administrazioaren organo hori betebeharpekoarekin lortutako akordioaren kontra, aktan jasotakoaren kontra, agertzen bada; akordioa izango da kontzeptu juridiko zehaztugabeak aplikatzeari buruzkoa, araua kasu jakinari
|
behar
bezala aplikatzeko egitate erabakigarriak antzemateari buruzkoa, ala tributu betebeharrari begira garrantzitsuak diren datu, osagai eta ezaugarriak zenbatetsi, baloratu ala neurtzeari buruzkoa ezin badira zehatz mehatz zenbatu.
|
|
Erakunde hori Ministroen Kontseiluak izendatzen du Ogasun Ministerioaren proposamenari ekinez. Egotez, Kontu hartzailetza Nagusia Gobernuaren menpe dago, baina beraren zeregina
|
behar
bezala bete ahal izateko, independentzia funtzionala du kontu hartzaile lanetarako. Horrenbestez, fiskalizatzen dituen agintari zein erakundeei begira, kontu hartzailetzak erabateko autonomia du (ALOren 140.2 eta 144.2 artikuluak).
|
|
Eginkizun hori kontu hartzailearekin batera ala bereiz gauza daiteke, Kontu hartzailetzak luzaturiko txostenen bidez. b) Kontabilitate kontrola: foru sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren jarraipena egitean datza, eragiketa guztiak kontabilitatean
|
behar
bezala adierazten direla ziurtatu eta bermatzeko. c) Eragingarritasun kontrola: zerbitzu edo inbertsioen funtzionamenduaren kostuak eta horien etekinak aztertzen dira; orobat, kasuan kasuko programaren helburuak betetzen direla egiaztatzen da. d) Auditoretza kontrola:
|
|
Pertsona juridikoen ordez arituko dira pertsona juridikoaren organo ordezkariaren titularra. Merkataritzako sozietateen legezko ordezkariak sozietateen administratzaileak izan ohi dira horien estatutuen arabera
|
behar
bezala izendatu badituzte (administratzaile bakarra, administratzaile mankomunatuak, administratzaile solidarioak edo administrazio kontseilua).
|
|
Zehatzago esateko, zuzeneko zergetan, zeharkako zenbatespen metodoaren bidez salmentak eta prestazioak, erosketak eta gastuak edo jardueraren etekin garbia zehaztu daitezke. Zeharkako zenbatespena ere erabil daiteke salmentak eta prestazioak soilik zehazteko, baldin eta erosketak eta gastuak kontabilitatean edota erregistro fiskaletan jaso eta
|
behar
bezala frogatu direla uste bada. Halaber, erosketak eta gastuak zehazteko ere erabil daiteke, baldin eta salmentak eta prestazioak behar bezala frogatu direla uste bada.
|
|
Zeharkako zenbatespena ere erabil daiteke salmentak eta prestazioak soilik zehazteko, baldin eta erosketak eta gastuak kontabilitatean edota erregistro fiskaletan jaso eta behar bezala frogatu direla uste bada. Halaber, erosketak eta gastuak zehazteko ere erabil daiteke, baldin eta salmentak eta prestazioak
|
behar
bezala frogatu direla uste bada. Kontsumoaren gaineko zergetan, zeharkako zenbatespenaren bidez oinarria eta kuota jasanarazia zehaztu daitezke, baita jasanarazitzat eta kengarritzat jotzen den kuota edota kopuru bi horiek ere.
|
|
a) ordainagiriak; b) ordainketa gutunak; c) erakunde laguntzaileek sortutako Aipamen Zenbaki Osoak (NRC); d) eginiko sarrera egiaztatzen duten ziurtagiriak; e) frogagiri izaera duen beste edozein agiri. Ordainketa egiteko efektu tinbredunak erabili direnean, berriz, efektu horiexek
|
behar
bezala baliogabetuakdira ordainketaren frogagiriak.
|
|
Bermea hilabeteko epean eratu behar da (Araban eta Gipuzkoan bi hilabetetan) salbuespenez betebeharpekoak
|
behar
bezala justifikatuz gero epe hori luzatu daiteke; Bizkaian hiru hilabeterainogeroratzea onartzeko erabakia jakinarazi denetik zenbatzen hasita, eta Gipuzkoan bi hilabete gehiagoraino.
|
|
Jakinarazpenarekin batera tributuaren likidazioarena ere egingo zaio erantzuleari, sarrera egiteko borondatezko beste epe bat emanez. Jakinarazpena egiten denetik, erantzuleak erantzukizuna eratortzeko egintza hori aurkara dezake, erantzukizuna sortzeko egitatea bete ez delako, edo subjektu pasiboaren eta erantzule solidarioen kaudimengabeziako adierazpena ez delako
|
behar
bezala egin. Aldi berean, likidazioa ere aurkara dezake erantzuleak, subjektu pasiboaren eskubide guztiak eskuratu dituelako, likidazioa irmoa denean izan ezik.
|
|
Hitzarmen kolektiboaren bidez edo, halakorik izan ezean, enpresa akordioaren bidez, ezarri behar dira jarraitutasunik gabeko langile finkoei egin beharreko deia arautzeko irizpide objektibo eta formalak (adibidez, deiak antzinatasunaren arabera egitea). Edozein kasutan, deia egin behar da idatziz edo langile interesdunari deia
|
behar
bezala jakinarazi zaiola egiaztatzeko balio duen edozein bide baliatuta, laneratzeko baldintzen inguruko jarraibide zehatzen berri emanez eta aurrerapen egokiarekin.
|
|
Enpresaburuak 90 egun horietako bakoitzean kasuan kasuko egoera zehatzei aurre egiteko behar diren langile guztiak kontratatu ahal izango ditu. Alabaina, egoera horiek
|
behar
bezala identifikatu behar dira kontratuan, noizean behingo izaera dutela justifikatzeko. Gainera, LELTBren 15.1 artikuluaren klausula orokorrarekin bat etorriz, kontratuan nahitaez jaso behar dira, zehatz mehatz, kasuan kasuko egoeraren noizean behingo izaera, aldi baterako kontratua ahalbidetzen duen arrazoi gisa, arrazoi hori izatea justifikatzen duten inguruabarrak eta kontratuarentzako zein iraupen aurreikusi eta horrek aldi baterakotasun arrazoiarekin duen lotura.
|
|
Lanpostua erreserbatzeko eskubidea duen langilea ordezten denean, kontratuak iraungo du lanpostua erreserbatzeko eskubideak irauten duena. Dena den, kasu horretan, zerbitzuak emateari ekin dakioke, ordeztutako langilea absente egon aurretik, lanpostua
|
behar
bezala gauzatuko dela bermatzeko behar den beste denboraz eta, gehienez, 15 egunez; hori dela eta, kasu horretan, bi langileak aldi berean arituko dira lanpostuaren eginkizunak gauzatzen.
|
|
Langileak 15 egun lehenago komunikatu behar dio enpresari eskubide hori egikarituko duela, hala denean, hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzetan. Eskubide hori egikaritzen duten bi gurasoek enpresa berarentzat lan egiten dutenean, enpresako zuzendaritzak eskubide hori aldi berean egikaritzea mugatu ahal izango du oinarritutakoak eta objektiboak diren arrazoiengatik, hori guztiori idatziz
|
behar
bezala arrazoituz.
|
|
Langileak gutxienez 15 egun lehenago komunikatu behar dio enpresari eskubide hori egikarituko duela, hala denean, hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzetan. Eskubide hori egikaritzen duten bi adoptatzaileek, zaintzaileek edo harrera hartzaileek enpresa berarentzat lan egiten dutenean, enpresako zuzendaritzak lan kontratua 10 aste horietan aldi berean etenda egotea mugatu ahal izango du oinarritutakoak eta objektiboak diren arrazoiengatik, hori guztiori idatziz
|
behar
bezala arrazoituz.
|
|
Eszedentzia mota hori langileen banakako eskubidea da, gizon nahiz emakumeena, eta eszedentzia horren iraunaldia zatitu ahal izango da. Hala ere, subjektu berak eraginda, enpresa bereko bi langilek edo gehiagok badute eskubide hori, enpresaburuak mugatu ahal izango du langileok aldi berean egikaritzea eskubide hori, enpresa jardunbidearen ondoriozko arrazoi oinarridun eta objektiboak direla bide, arrazoi horien gaineko zioak idatziz
|
behar
bezala emanez. Halaber, kasu horretan enpresak plan alternatiboa eskaini du, bi langileek eszedentzia izatea ziurtatu eta kontziliazio eskubideak egikaritzea ahalbidetzeko.
|
|
(i) Lan prestazioa behin betiko eragozten duen ezinbesteko kasuarengatik, baldin eta hori
|
behar
bezala egiaztatu bada. Enplegu erregulazioko espediente azkentzailea gauzatu behar da.
|
|
© Enpresaburuak enpresa batzordeari informazioa eman dio, kasu bakoitzean berariaz ezarritakoa gorabehera (ikusi aurreko egoerak), une egokian, modu egokian eta eduki egokiarekin, langileen ordezkariei ahalbidetzeko informazio hori
|
behar
bezala aztertzea eta, hala denean, kontsulta eta txostena prestatzea.
|
|
Behin okerra ongituta, bulego publiko horrek kasuan kasuko hauteskunde akta erregistratuko du. Epe hori igaro ondoren, okerra ez bada ongitu edo okerra ez bada
|
behar
bezala ongitu, lan agintaritzaren mendeko bulego publikoak 10 egun balioduneko epean uko egingo dio aktak erregistratzeari, eta hori ordezkaritza lortu duten sindikatuei eta mahaiko lehendakariari komunikatuko die. Aktak erregistratzeari uko egitearen arrazoia lan agintaritzaren mendeko bulego publikoari hauteskunde sustapena komunikatu ez izana bada, ezin izango da okerrak ongitzeko agindeirik egin, eta bulego publikoak, okerra egiaztatu ondoren, akta erregistratzeari uko egingo dio beste izapiderik egin gabe, eta hori komunikatuko die hauteskunde mahaiko lehendakariari, ordezkaritza lortu duten sindikatuei eta osterantzeko hautagai zerrendei.
|
|
Lanaldi murrizketa langileen banakako eskubidea da, gizonena nahiz emakumeena. Nolanahi ere, enpresa bereko bi langilek edo gehiagok egitate kausatzaile beraren ondorioz badute eskubidea, enpresaburuak eskubide hori aldi berean egikaritzea mugatu ahal izango du, enpresa jardunbidearen ondoriozko arrazoi oinarridun eta objektiboak direla bide, arrazoi horien gaineko zioak idatziz
|
behar
bezala emanez. Halaber, kasu horretan enpresak plan alternatiboa eskaini du, bi langileek baimenaldia izatea ziurtatu eta kontziliazio eskubideak egikaritzea ahalbidetzeko.
|
|
G Seme alabak jaiotzeagatik eta 6 urtetik beherako adingabeak edo sei urtegik gorako adingabeak izanda desgaitasuna dutenak edo, gizarte zerbitzu eskudunek
|
behar
bezala egiaztatutakoren arabera, inguruabar eta esperientzia pertsonalengatik nahiz atzerritik etortzeagatik gizarteratzeko eta familian sartzeko zailtasun handiak dituztenak adoptatu, adopzio ondoreetarako zaintzan hartu edo harreran hartzeagatik Kode Zibilarekin edo autonomia erkidegoetan halakoak arautu dituzten lege zibilekin bat etorriz (ikusi LELTBren 45.1.d artikulua).
|
|
Betekizunak: izendatutako langileek kasuan kasuko gaitasuna izatea gauzatu beharreko eginkizunei begira (oinarrizkoa, ertaina edo goi mailakoa); izendatutako langileak behar adina izatea euren eginkizunak
|
behar
bezala gauzatzeko; izendatutako langileek euren eginkizunak behar bezala gauzatzeko behar besteko denbora eta baliabideak izatea; lanbide isilpekoa izatea; berme bereziak izatea: aurkakotasuneko espedientea irekitzea; enpresan jarraitzeko lehentasuna; euren eginkizunen ondoriozko zehapenak edo kaleratzeak ez jasateko eskubidea; bereizkeriarik ez jasateko eskubidea; bidegabeko kaleratzearen kasuan enpresan berriro onartuak izateko eskubidea.
|
|
Betekizunak: izendatutako langileek kasuan kasuko gaitasuna izatea gauzatu beharreko eginkizunei begira (oinarrizkoa, ertaina edo goi mailakoa); izendatutako langileak behar adina izatea euren eginkizunak behar bezala gauzatzeko; izendatutako langileek euren eginkizunak
|
behar
bezala gauzatzeko behar besteko denbora eta baliabideak izatea; lanbide isilpekoa izatea; berme bereziak izatea: aurkakotasuneko espedientea irekitzea; enpresan jarraitzeko lehentasuna; euren eginkizunen ondoriozko zehapenak edo kaleratzeak ez jasateko eskubidea; bereizkeriarik ez jasateko eskubidea; bidegabeko kaleratzearen kasuan enpresan berriro onartuak izateko eskubidea.
|
|
— Hitzartutako prebentzio jarduera
|
behar
bezala gauzatzeko antolaketa, instalazioak, langileak eta ekipamendua izatea.
|
|
(b) Kaleratze objektiboa gauzatzeko bi arrazoi berri jaso dira (konfiantza galtzea, lanbide jardueretan edo bezeroekin izandako harremanetan oinarrituta, eta lanbide maila ezegokia). Bi biak"
|
behar
bezala zehaztuta" jaso dira kaleratze gutunean.
|
|
Kirolariek adierazpen askatasuna dute, euron lanbideari lotutako gaien inguruan, legea eta kirolarien egoerari buruz kontratuak ezarritakoa errespetatuz, kalterik egin gabe hitzarmen kolektiboan ezar daitezkeen mugei, baldin eta kirol arrazoiek
|
behar
bezala justifikatu badituzte mugok.
|
|
Ordenagailuarekin lan egiten denez, eta ordenagailua enpresak emandako lanabesa ere badenez, jurisprudentziak onartzen du enpresaburuak kontrol informatikoen bidez egiaztatzea langileak bere egitekoak
|
behar
bezala betetzen ote dituen, nahiz eta kontrol horiek ohiko ordutegitik kanpo egin, eta ukitutako langilea edo langileen ordezkariren bat aurrean egon ez. Dagoeneko aipatu den 2007ko irailaren 26ko AGEz gain, kontsulta daitezke, besteak beste, 1999ko ekainaren 15eko (620/ 1999 errek. zk.) Murtziako ANE, 4 Salakoa; 2000ko azaroaren 14ko (4854/ 2000 errek. zk.) Kataluniako ANE, 4 Salakoa; 2003ko maiatzaren 9ko (591/ 2003 errek. zk.) Andaluzia/ Sevillako ANE, 4 Salakoa.
|
|
(a) Baliabide informatikoak erabiltzeko erregelei buruz; bada, erabateko debekuak edo debeku partzialak ezar ditzake horri dagokionez (ikusi dagoeneko aipatu den 2007ko irailaren 26ko AGE). Erabateko debekuari begira, duela gutxira arte bazirudien nahikoa zela hori hitzarmen kolektibo aplikagarrian jasotzea, argi utziz lanabes informatikoak balia daitezkeela lan prestazioa
|
behar
bezala gauzatzeko eta ez dela onartzen halakoak baliatzea lan prestazioaren edukiaz besteko xedeetarako (urriaren 7ko 170/ 2013 KAE). Baina 2017ko irailaren 5ean GEEAren Sala Handiak Barbulescu II auzian emandako epaiaz geroztik, galdatzen da langileak aldez aurretik informatzea, batetik, gauzatutako zaintzaren norainokoaz eta izaeraz, eta, bestetik, enpresak duen aukeraz komunikazioen edukira sartzeko.
|
|
(c) Ordenagailua
|
behar
bezala erabili dela, edo ezarritako xedeetarako erabili dela egiaztatzeko etorkizunean baliatuko diren teknikei buruz. Egin eginean ere, enpresak prebentzio neurriak hartu ahal izango ditu, esaterako, iragazkiak ezarriz interneterako zenbait konexiori begira [ikusi 2009ko ekainaren 11ko (311/ 2009 errek. zk.) Gaztela eta Leongo/ Burgoseko ANE, 4 Salakoa].
|
|
Horrela, IPDBLOren 89 artikuluak onartu du bideokamerek langileek ageri agerian gauzatutako egintza ez zilegi bat jaso dezaketela, nahiz eta langileak eta, hala denean, horien ordezkariak aipatu den bezala ez informatu. Bestela esanda, kasu horretan nahikoa da informazio gailu bat jartzearekin,
|
behar
bezala ikusteko moduko tokiren batean, gutxienez zehaztuz datuak tratatuko direla, datuak tratatzeko arduraduna nor den eta 2016/ 679 (EB) Erregelamenduko 15.etik 22.era arteko artikuluetan jasotako eskubideak egikaritzeko aukera dagoela (IPDBLOren 22.4 artikulua). Halaber, informazio gailuan jaso daiteke informazio horretara daraman konexio kode bat edo internet helbide bat.
|
|
Modu horretara, proportzionaltasuna izan dadin, beharrezkoa da langileak eta, hala denean, horien ordezkariak, bideokamerak jarri aurretik, gauzatuko den zaintzaren edo kontrolaren izaeraz eta norainokoaz argiro informatzea. Baina badira kontuan hartu beharreko bestelako irizpideak ere, hala nola, hartuko diren irudi eta soinuek langilearen intimitatea ahalik gutxien murriztea, horretarako irudi eta soinu horiek hartzeko denbora eta esparruak
|
behar
bezala mugatuz, bai eta, gerogarrenean, horiek ikusi edo entzungo dituzten pertsonak ere; enpresaburuak arrazoi legitimoak alegatzea bideozaintza eta horren norainokoa justifikatzeko; enpresaburuak justifikatzea beraren helburua lortzeko hain inbaditzailea ez den beste biderik ez dagoela; eta hartu diren irudi edota soinuak zein izan eta horiek bat etortzea enpresaburuak erdietsi nahi dituen helb...
|
|
Printzipioz, gradu ikasketak bukatu ondorengo laneko bekak baliagarriak izan daitezke, betiere, prestakuntza xedea gailentzen bazaio ekoizpen xedeari. Baina azken beka horiek arazoak erator ditzakete,
|
behar
bezala kudeatzen ez badira, eta, ondorenez, auziak eragin ditzakete, negozio juridikoaren ustezko lan izaeraren inguruan (supra, 3 gaia, 3).
|
|
Lanaldi murrizketa hori langileen banakako eskubidea da, eta eskubide hori egikaritzea ezin izango zaio beste gurasoari, adoptatzaileari, zaintzaileari edo harrera hartzaileari eskualdatu. Hala ere, enpresa bereko bi langilek eskubide hori egikaritzen badute subjektu kausatzaile berarengatik, enpresako zuzendaritzak mugatu ahal izango du eskubide hori aldi berean egikaritzea, enpresa jardunbidearen ondoriozko arrazoi oinarridun eta objektiboak direla bide, arrazoi horien gaineko zioak idatziz
|
behar
bezala emanez. Halaber, kasu horretan enpresak plan alternatiboa eskaini du, bi langileek baimenaldia izatea ziurtatu eta kontziliazio eskubideak egikaritzea ahalbidetzeko.
|
|
Lanaldi murrizketa langileen banakako eskubidea da, gizonena nahiz emakumeena. Nolanahi ere, enpresa bereko bi langilek edo gehiagok egitate kausatzaile beraren ondorioz badute eskubidea, enpresaburuak eskubide hori aldi berean egikaritzea mugatu ahal izango du, enpresa jardunbidearen ondoriozko arrazoi oinarridun eta objektiboak direla bide, arrazoi horien gaineko zioak idatziz
|
behar
bezala emanez. Halaber, kasu horretan enpresak plan alternatiboa eskaini du, bi langileek baimenaldia izatea ziurtatu eta kontziliazio eskubideak egikaritzea ahalbidetzeko.
|
|
Arean ere, erregelamendu horren xedea da teknologia berrien ondorioak aintzat hartzea, interesdunentzat gardentasuna areagotzea eta pertsonek euren gaineko datuei buruz izan dezaketen kontrola indartzea. Ezbairik gabe, erregelamendu horren gainean barne auzitegiek eta, batez ere, EBAk egingo dituzten interpretazioak funtsezkoak izango dira berau
|
behar
bezala aplikatzeko.
|
|
Enpresaburuak ez dituenean
|
behar
bezala egikaritzen zuzendaritza ahalmenak, langilearen babes tresnak izan daitezke lan arloko babes tresnak, konstituzio eskubide zehaztugabeen titulartasuna eta babes penala.
|
|
Hala ere, alderdiek dituzten eskubide eta betebeharrak banan banan aztertu aurretik, horiek
|
behar
bezala ulertzeko jarraitu beharreko sistematizazioari erreparatu behar zaio.
|
|
Nolanahi ere, inorentzako langileak izateko debeku hori ez da aplikatuko jarraian azalduko diren egoeretan; izan ere, halakoetan inorentzako langile bat kontratatzea ahalbidetzen da: ...abetetik beherako adingabearen edoskialdi naturalak iraun bitarteko arriskua dagoenean; (b) amatasunaren, aitatasunaren, adopzioaren edo adopzio aurrekoa nahiz iraunkorra izan daitekeen familia harreraren ondoriozko atsedenaldietan; (c) kargura dituzten 7 urtetik beherako adingabeak zaintzeagatik; (d) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik,
|
behar
bezala egiaztatutako mendekotasun egoeran; (e) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik, senitarteko horrek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duenean, behar bezala egiaztatuta. Gainera, kontuan hartu behar da, c), d) eta e) hizkietako kasuetan, inorentzako langile bakarra kontratatzea ahalbidetzen dela, 7 urtetik beherako adingabeko nahiz mendekotasun egoeran dagoen edo %33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senitarteko bakoitzeko.
|
|
Nolanahi ere, inorentzako langileak izateko debeku hori ez da aplikatuko jarraian azalduko diren egoeretan; izan ere, halakoetan inorentzako langile bat kontratatzea ahalbidetzen da: ...zko atsedenaldietan; (c) kargura dituzten 7 urtetik beherako adingabeak zaintzeagatik; (d) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik, behar bezala egiaztatutako mendekotasun egoeran; (e) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik, senitarteko horrek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duenean,
|
behar
bezala egiaztatuta. Gainera, kontuan hartu behar da, c), d) eta e) hizkietako kasuetan, inorentzako langile bakarra kontratatzea ahalbidetzen dela, 7 urtetik beherako adingabeko nahiz mendekotasun egoeran dagoen edo %33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senitarteko bakoitzeko.
|
|
Plan horretan zehaztuko da lanbide praktikaren edukia. Modu berean, enpresaburuak tutore bat izendatuko du, planari jarraipena egiteko eta kontratuaren objektua
|
behar
bezala betetzeko prestakuntza edo esperientzia egokia izan behar duena.
|
|
★ Inorentzako egindako lana edo inorentasunean egindako lana. Lan izaerako ezaugarri hori
|
behar
bezala ulertzeko, nahitaezkoa da argi izatea berau alteritatea baino haratago doala. Bada, inorentasuna, alteritatea ez bezala —azken hori lan izaerarik gabeko beste harreman batzuetan ere antzeman daiteke, hala nola, zerbitzu errentamenduetan edo agentzia kontratuan—, hirugarren bati zerbitzuak ematea baino zerbait gehiago da.
|
|
Edozein kasutan, horietako bakoitza jorratu aurretik, gogorarazi behar da inorentasuna eta mendekotasuna
|
behar
bezala interpretatzeko bi biak aldi berean aztertu behar direla; izan ere, bi biak beharrezkoak dira lan kontratua izan dadin. Azken buruan, bi bien arteko osagarritasunak ematen die zentzua batari zein besteari.
|
|
Inorentasuna arriskuetan oinarritzen dela dioen teoriaren arabera, enpresaburua da, eta sekula ere ez langilea, ekoizpen prozesuaren arriskuak bereganatzen dituena, bere gain hartuz, hasieratik, eta modu automatikoan, kasuan kasuko emaitza ekonomikoa. Hortaz, langileak, bere betebeharrak
|
behar
bezala gauzatuz gero, alokairua jasotzeko eskubidea izango du, enpresaburuak dituen galerak edo irabaziak gorabehera.
|
|
Gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa
|
behar
bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez.
|
|
Teknikoki, lege ikuspuntutik, aldi baterako laneko enpresa deritzo langileak kontratatzen dituen enpresari, beste enpresa erabiltzaile bati aldi baterako lagatzeko. Legeak ezarritakoaren arabera
|
behar
bezala baimendutako aldi baterako laneko enpresek bakarrik kontrata ditzakete langileak, beste enpresa bati aldi baterako lagatzeko. Alabaina, aldi baterako laneko enpresek lanpostu agentzia gisa ere jardun ahal izango dute, otsailaren 28ko 3/ 2023 Legeak, Enpleguari buruzkoak, ezarritako betekizunak betetzen dituztenean, bai eta hori garatzeko arautegiarenak ere (ikusi ekainaren 1eko 14/ 1994 Legearen, aldi baterako laneko enpresak arautzekoaren 1 artikulua).
|
|
Behin lan zuzenbidearen iturriak eta iturri horiek aplikatzeko aintzat hartu beharreko printzipio bereziak zehaztuta, Lan Administrazioari erreparatu behar zaio, eta, horren baitan, bereziki, Lan Ikuskatzailetzari; izan ere, horien egitekorik gabe ezinezkoa litzateke lan zuzenbideak eratzen duen iturri sistema aplikatzea, ez litzatekeelako izango kontrolik iturri sistema hori
|
behar
bezala aplikatzearen inguruan. Halaber, iturri sistema hori behar bezala aplika dadin, behar beharrezkoa da auzitegietara jotzeko aukera izatea, hain zuzen ere, iturri sisteman aitortutako eskubideak egikari ahal izateko.
|
|
Behin lan zuzenbidearen iturriak eta iturri horiek aplikatzeko aintzat hartu beharreko printzipio bereziak zehaztuta, Lan Administrazioari erreparatu behar zaio, eta, horren baitan, bereziki, Lan Ikuskatzailetzari; izan ere, horien egitekorik gabe ezinezkoa litzateke lan zuzenbideak eratzen duen iturri sistema aplikatzea, ez litzatekeelako izango kontrolik iturri sistema hori behar bezala aplikatzearen inguruan. Halaber, iturri sistema hori
|
behar
bezala aplika dadin, behar beharrezkoa da auzitegietara jotzeko aukera izatea, hain zuzen ere, iturri sisteman aitortutako eskubideak egikari ahal izateko. Alabaina, jurisdikzio soziala lan arloko zuzenbide prozesala ikastean aztertu behar denez, hurrengo ataletan ez da horren inguruko aipamenik egingo.
|
|
(c) Akta horien osagarri, Ikuskatzailetzak beste neurri batzuk ere har ditzake, hala nola, arrisku larria dakarten lanak edo egitekoak berehala geldiaraztea (ikusi LAPLren 44 artikulua); kasuan kasuko prozedurak hastea, langileak Gizarte Segurantzan
|
behar
bezala kokatzeko eta langileei altak edo bajak emateko nahiz langileak afiliatzeko edo enpresak inskribatzeko; erakunde eskudunei eskatzea gizarte prestazioak, gizarte laguntzak edo diru-laguntzak etetea edo bertan behera uztea (ikusi LAZLTBren 46 artikulua); lan istripuen ondoriozko errekarguak edo prima murrizketak proposatzea, lan istripuek eratorritako prestazioetan, ez direnean bete egoki di...
|
|
Sistema koherente horrek berdintasuna bermatuko du pertsonen artean eta lurraldeen artean. Sistema koherente hori
|
behar
bezala gauzatzeko koordinazio printzipioa derrigorrezkoa da. Geroago, zati honen bigarren epigrafearen barruan koordinazioaren inguruko hausnarketa egingo dugu, baina aurreratu daiteke a priori gauzatutako kontroltzat har daitekeela.
|
|
Argudio guztiak
|
behar
bezala ixteko derrigorrezkoa da KAren 214/ 1989 Epaiaren 17 oinarri juridikoari aipamena egitea. Horren arabera" ekonomiaeta finantza plana egiteko betebeharra eta Ogasun Ministerioak esku hartzeko beharra Estatuak berezkoa duen eskumenetan koordinazio printzipioaren adierazpenak dira.
|
|
Horregatik, autoreak berak adierazten duenez eta ALBERTI ROVIRAri jarraituz, 30/ 1992 Legearen administrazio harremanak ikertzean adierazi zuen bezala, legegileak ez du Administrazioen arteko harremanen gaia
|
behar
bezala zehaztu eta eredua mugatu. Administrazio harremanak harremanaren alde bien erabakiaren mende geldituko diren tresna isolatuak bezala eratu dira.
|
|
• Esku hartzea
|
behar
bezala objektibizatuta edo zehaztuta egon behar da lege mailako arauetan. KAren 14/ 2018 epaiak honela dio:
|
|
KAren 14/ 2018 epaiak honela dio: " Lehenik eta behin, administrazioaren esku hartzea
|
behar
bezala objektibatuta edo zehaztuta egon behar da lege mailako arauetan. Konstituzio Auzitegiaren 107/ 2017 Epaiak, 3 c) OJk, eta 111/ 2016 Epaiak, 12 a) eta c) OJk, toki erakundeei dagokienez, adierazten dute autonomiaren berme konstituzionalak kontroleta koordinazio tresnak aurretiaz zehazteko agindu bat duela.
|
|
Beste era batera esanda: legeak
|
behar
bezala definitu behar ditu kontrolaren aurrekontu materialak eta prozedurazkoak, eta, bereziki, toki erakundeak subrogazioa saihestu ahal izateko bermeak, bere eskumenak autonomiaz betez [KAE 154/ 2015, 7 c) OJ]. Jakina, toki autonomiaren berme konstituzionalean itxitako aurretiazko errekerimenduaren eskakizunak autonomia erkidegoen eskumeneta autonomia bermeetan ere egon behar du, nahiz eta kasu honetan konstituzioaren arabera onargarria ez izan izapide horrek auzitegi honek aipatutako jurisprudentzian neurriz kanpokotzat jo dituen kontrol modalitateetako batean amaitzea".
|
|
• Administrazioen berezko eskumenak
|
behar
bezala egikaritzeko beharrezkoa duten informazioa errazteko beharra izango dute beste Administrazio publiko guztiek.
|
|
Betebehar hau ez betetzeko arrazoiak aipatzen ditu legeak eta laguntza ukatzea gainera
|
behar
bezala arrazoiturik egon behar da. Kasu horiek honako hauek dira: Arau zehatz batek horrela jasotzen duenean. Laguntza emateko baliabide nahikorik ez daudenean. Laguntza emanez gero babestu behar duen beste interes bat kaltetzeko arriskua dagoenean.
|
|
Toki autonomia jorratu dugu lan honen lehenengo kapituluan eta horren mugak aipatu ere. Muga horiek gainditzen ez direla zehazteko, legegileak jursiprudentziarekin batera administrazioen arteko harreman sistema bat eratu du sistema koherente bat sortzen dela bermatzeko eta deszentralizazioa
|
behar
bezala gauzatu ahal izateko. Administrazioen arteko harremanetan, toki erakundeei dagokienean behintzat, teknika ezberdinak erabiltzen dira eta horien artean bi dira toki autonomiarekin talka egiten dutenak:
|
|
• Zorrak eta kredituak likidatzeko moduak
|
behar
bezala zehaztuta daudela bermatzea.
|
|
Deuseztasuna adierazten duen errekerimendua
|
behar
bezala arrazoiturik egin behar da eta beren beregi urratu den legeria aipatu behar du. Eskaera egintza, ebazpena edota akordioa jaso eta hamabost eguneko epean egin behar da.
|
|
1985eko TAOLk ez zuen
|
behar
bezala bukatu toki erakundeei dagokien arauketa, finantza jardueraren alderdi orokor batzuk bakarrik arautu zituelako. Prozedura hori edo toki erakundeen jarduerari buruzko arauketa geroko lege batean amaitu zen:
|
|
Toki erakundeek berezko eskumenak egikaritzeko eta zerbitzuak emateko lortu diren baliabideak kudeatzeari buruz hitz egin behar dugu. Hori horrela, gastuei dagokienez, behin diru sarrerak lortu eta gero, baliabide guztiak ondo kudeatu behar dira toki erakundeek dituzten gastuak
|
behar
bezala antolatzeko eta gauzatzeko. Hauxe izango da agian interes gehien pizten duen zatia, gure finantza zaintzaren esparruan gehien kontrolatzen den finantza jarduera delako.
|
|
Antzeko moduan, Covilla Martinez jaunak adierazten duenez, kontrola da Administrazio publiko batek beste Administrazio publiko bat gauzatutako jardueraren gainean egiten duen balorazioa. Definizio honetan, nire ustez, kontrolak berez dakarren zuzenketa ez da aipatu, baina adierazgarria da ere kontrolaren subjektua eta objektua
|
behar
bezala adierazten dituelako.
|
|
• Alde batetik, 3.c) oinarri juridikoan aipatzen denez, administrazioko esku hartzea
|
behar
bezala objetibizaturik egon behar da eta lege lerruneko arau batean zehaztuta. Hori toki autonomiaren konstituzio bermearen muinean dago KAren 4/ 1981 Epaiak adierazi zuenez.
|
|
Gogora dezagun ETELk toki erakundeen gaineko finantza zaintzako eskumenak zehazten dituela eta horien funtzio eta ahalmenak indartzen dituela (toki autonomiaren printzipioaren nagusitasuna egon arren): " Legeak eskumenak argitu nahi ditu, eta, horrekin batera, segurtasun juridikoa eskaintzeaz gain, udalerriaren zeregin instituzionala indartu nahi du, bai eta finantzaketa egokia ere, toki erakundeen finantza jasangarritasuna ziurtatzeko, herritarrei zerbitzuak
|
behar
bezala emango zaizkiela bermatzeko. Ildo horretan, legearen alderdi garrantzitsuekin batera, hala nola, erakundeen araubideari, eskumenei eta abarri dagozkienak, azpimarratu behar da, halaber, —Europar Batasuneko araudiaren arabera, eta aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipioari buruzko konstituzio— eta legegintza erreformen ondoren, arkitektura instituzionalarekin eta ekonomia eta finantza arkitekturarekin lotutako alderdiek garrantzi handia hartu dutela toki erregimenaren garapenean, eta horrek are beharrezkoagoa egiten du euskal udalerriek lehen ere egin behar zuten exijentzia hori" 646 Esangura horretan oso garrantzitsua bihurtzen zaigu ETELren 115 artikuluak 3 atalean dioena, azken finean aurrekontu, zorpetze eta kontabilitate araubideek lurralde historikoek zehaztuko dituzte eta araubide horien barnean kokatu behar da aurrekontu egonkortasunari eta finantza jasangarritasunari buruzko politikak eta arauak.
|
|
Esangura horretan, adierazgarriak iruditzen zaizkit LARRAzABAL BASAÑEzen hitzak: ...ten dudan bezala, tradizioak eta ohiturak (eta apaltasun osoz, niri iruditzen zait gauzen logikak eta lurralde historikoek arlo horretan egiten duten lan onak ere) adierazten dutela zentzuzkoena Lurralde Historikoak direla toki erakundeen gaineko finantza zaintza betetzen dutenak, haiek baitira, halaber, gure antolaketa sisteman laguntza finantzarioa ematera deitzen direnak, baina hori bai, gauzak
|
behar
bezala egiten badira" 615 Horixe izan da errealitatea. Toki erakundeak lagundu behar dituzten erakundeek, toki erakundeetatik hurbilen daudenak, Foru Aldundiak, izan dira finantza zaintza gauzatu dutenak.
|
|
ETELk toki autonomiaren printzipioa modu oso baten ulertzen du eta jarduteko autonomia
|
behar
bezala garatzeko beharrezko finantzazioa behar duela daki. Horretarako, toki erakundeek behar dituen diru sarrerak baldintzatu barik egon behar dira.
|
|
Tresnak edo prozedurak ezarri behar dira AEFJLOen subjektuek aurrekontu arauetan adierazten diren printzipioak eta aurretik aipatu ditugun printzipio horiek guztiek
|
behar
bezala betetzen direla bermatzeko. Gobernuari dagokio, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek duten finantza autonomia errespetatuz, aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunaren printzipio guztiak bete direla bermatzea.
|
|
Administrazio publiko eta Ogasun Ministerioak eskuragarri jarri behar duen informazio hura ematea. Estatuari dagokion betebeharra
|
behar
bezala gauzatu ahal izateko, beste Administrazio guztien gainean beste betebeharra sortzen da: informazioa Estatuak zehaztutako epean ematea.
|
|
Behin ez betetzea gertatu eta gero, finantza zaintzak dakartzan funtzioak hurrunago doaz: EFPk ikuskatu, horiek
|
behar
bezala aplikatzen diren ikuskatu, etab Horrez gain, ez betetzeek ekartzen dituzten neurri automatikoen bitartez zuzeneko esku hartzeak ekarriko ditu: aurretiazko baimenaren bitartez datozenak, esate baterako.
|
|
TAOLren 13.2 artikuluak berak adierazten duenez, lurralde eraldaketak ekartzen dituen udalerriek ekonomiko eta finantzarioki jasangarriak izan behar dira eta, 116.bis artikuluarekin batera interpretatuz, udalerri horiek ere aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipioek zehazten dituzten arau fiskalak bete behar izango dituzte. Beraz eta orain arte esandako guztia kontuan izanik, finantza zaintzako organo eskudunak honako hauek ikuskatu ditu: Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien kaudimena bermaturik dagoela. Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien ondarea
|
behar
bezala batu, zatitu eta kudeatuko dela bermatzea. Lurralde aldaketak ekarritako udal berrien zorrei eta kredituei aurre egiteko gaitasuna dagoela. Lurralde aldaketak ekarritako udal berriek aurrekontu egonkortasunerako eta finantza jasangarritasunerako arau fiskalak beteko direla bermatzea, hau da, udalerri horiek aurrekontu egonkortasunerako helburuak beteko dituztela, gastu araua beteko dutela ...
|
|
Beste era batera esanda: legeak
|
behar
bezala definitu behar ditu kontrolaren oinarri materialak eta prozedurazkoak, eta, bereziki, toki erakundeari subrogazioa saihesteko aukera emango dioten bermeak, bere eskumenak modu autonomoan betez" [Konstituzio Auzitegiaren 154/ 2015 epaia, 7 c) oinarri juridikoa]. Jakina, toki autonomiaren berme konstituzionalean itxita dagoen aurretiazko errekerimenduaren eskakizuna autonomia erkidegoen eskumen eta autonomia bermeetan ere egon behar da, nahiz eta kasu honetan konstituzionalki onargarria ez izan izapide hori Auzitegi honek, aipatutako jurisprudentzian, gehiegizkotzat jo dituen kontrol modalitateetako batean amaitzea".
|
|
Horretan toki autonomiaren aldarrikapena jasotzean aurreko erregimenaren kontrolak ezabatzeko bidea hasi zutelako. Oraindik kontrolaren eta autonomiaren arteko oreka
|
behar
bezala antolaturik ez zegoela (KAren 4/ 1981 Epaia otsailekoa baita) maiatzaren 13ko 12/ 1981 Legearen bitartez konstituzio garaiko lehen Ekonomia Ituna onetsi zen. Ekonomia Itunaren 45.2 artikuluak honakoa jasotzen zuen:
|
|
Horrek garrantzi handia dauka eta ETELk aspaldiko hutsunea betetzen duela adieraz daiteke, GALdeano Larizgoitiak eta Zurutuza Mujikak modu honetara definitzen dute ETELk izan duen garrantzia: " ETELen bidez araututako toki araubidean, alderdi ekonomiko finantzarioek berezko lekua dute; izan ere, toki erakundeentzat finantzaketa egokia eta nahikoa lortzea ezinbesteko baldintza da toki autonomia eta toki zerbitzuak
|
behar
bezala ematea bermatzeko" 260.
|
|
Bertan agertuko dira baliabide ezberdinak, izaera pribatuko diru sarrerak, izaera publikoko diru sarreren inguruko arauketa, zorpetzearen inguruko arauketa, ordenantza fiskalen onespenak eta horien arauketa, prezio publikoak, tasak, etab... Esangura horretan, Bizkaiako Lurralde Historikoa adibide moduan harturik Orena DoMlNGUEZek horrela adierazten du: " Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/ 2005 Foru Arauak ezartzen duenez, toki erakundeek beren aplikazio eremura egokitzen dute toki zergak arautzen dituzten foru arauen edukia, ordenantza fiskalen bidez" 290 Tributu zehatz bakoitzari dagokion arauketa lurralde historikoei dagokie, beti ere gai konkretu batzuk toki erakundeen esku utzirik, autonomia printzipioa
|
behar
bezala bermatzeko. Hori horrela, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren, Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren, Hiri Lurzoruaren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren eta Obra, Instalazio eta Eraikuntzen gaineko Zergaren oinarriak foruarauen bitartez ezarriko dira. Itundutako zergen arauketari dagokionez, ETELk arau orokorrak zehazten ditu aurretik zegoen sistema apurtu barik, hau da, foruarauen bitartez zegoen sistema apurtu barik.
|