Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2000
‎Andere eta jaun, gabon. Defentsak ez du argumentu gehiegirik behar bere bezeroaren errugabetasuna frogatzeko. Lehenik eta behin, adierazi nahi dut fiskalarekin bat eta ez dugula presidentearen iragana zertan kontuan hartu; aitzitik, atzoko adierazpenenetatik datu bat, datu oso esanguratsu bat nabarmendu nahi nuke:
2001
‎Honela kimaturik, ezin hobeak dira, paregabeak, bikainak... XX. mendean, Iberiako Saint Simon izango zen, haur gisako nobelak egin beharrean bere oroitzapenak, luze baino luzeago, ala estu korapilaturik, idatzi izan balitu.
‎Mogelek ez zuen urrutiko Indietara joan beharrik bere Basagizon Ona aurkitzeko. Aldamenean baitzeukan, Bizkaiko basetxe batean, Peru jatorra, Basarteko Unibertsitatean ikasia, mendiak hazi eta basoak hezia.
2002
‎Baina halako boutadeak argigarriak dira, batzuetan, oinarrian arazo bat dagoela adierazten baitute. Purrustadak gorabehera, idazle poloniarra poesia irakurle fina zen, antza, eta, bestalde, ez da ahaztu behar bere hitzaldiaren izenburua ez zela" Poesiaren aurka", baizik eta" Poeten aurka". Oso esanguratsua, hain zuzen ere.
2009
‎–Ordenatu ahal izanen ote ditut inoiz ene lurraldeak? . Galdera baten bidez erantzuten zion Claudiok, T.S. Elioten bertsoa akordura ekarriz, eta, era berean, azpimarratuz literaturaren gaurko zaldunek ez zutela lantzarik behar bere maitearen alde borrokatzeko. Artean, ez zen zubirik erori, ez.
‎Horregatik esan dugu lehenago euskara eta hizkuntza bizikidetzaren gainean guztiok identifikatu gaitzakeen identitate zabal, baturagile eta berri bat eraiki behar dugula. Izan ere, euskaraz hitz egiteagatik eta euskaraz, ez luke inork kolokan edo kuestionaturik ikusi behar bere identitate sentimendua, zeinahi delarik ere. Euskararen aldeko adostasuna areagotuko bada, lortu egin behar da euskaraz hitz egin eta neurri batean euskaraz bizitzea guztiz bateragarria izatea espainiar sentitzearekin, edo ekuadortar, kolonbiar, errumaniar edo marokoar sentitzearekin (gaztelaniaz hitz egin eta bizitzea euskaldun edo euskal herritar sentitzearekin bateragarri zaien bezala milaka eta milaka euskal herritarri).
2010
‎Haize askatasunen bila edo, urrutira beti; baina bilatze horren ihesean preso, azken batean: preso dagoenak ihesa du amets, baina ihes egin beharrak berak ere preso atzematen gaitu maiz.
‎Labur esateko, Ukutik jasotzekoa zuen bere emaztearen dote berbera zuela Alozartako nagusi gazteak eman beharra bere arreba Mariana Portolora ezkondutakoari, eta beraz, hobe zela bien doteak kitatzeko falta ziren 10 dukatak zuzenean Ukuko nagusiak Portolokoari pagatzea. Horrexegatik egiten dio zorrak kitatzeko eskaria Ukuko nagusi Antonio Goizuetari zuzenean Joakin Eskudero Portolokoak.
‎Txantxangorriaren habia ere aise aukeratzen du kukuak. Baina txepetxari ere tokatu zaio, udaberri batzuetan, kukuaren arrautza bakanetako bat berotu beharra bere lokaldian. Naturaren paradoxa eta kontraste koska nabarmenekoa da:
2011
‎Kultura desberdinen arteko elkar eragin hori konstantea izan da historian, herririk itxiena ere sekula santan ez baita erabat itxirik egon (topikoek eta baita, ez gaitezen engaina, hizkuntzak berak ere, berba egin beharrak berak, ñabardura txikienetara jaisteko ezintasunak eta, ondorioz, ezinbestean orokortu beharrak, topikoek, nioen, berriz ere, partzialtasunera bultzatzen gaituzten seinale).
2019
‎Gizonak berarekin hizketan hasten saiatu direnean, animo hi  tzak esanez erantzun du, haien beldurra esperantza bihurtu nahian. " Simaurrez inguratuta gaude, baina ez dugu etsi behar bertan itotzera". Haren kontrako irainak zabaltzen dira marmarrean, bere itxura eta maneren kontura.
‎Lanak ematen eguneroko ogiak, eta ogitarako garia eiho beharrak berak ere, errotak prezintatuta egon ziren gerraoste makur negargarri haietan batik bat. Etxerako ez zegoenean, eta behar gorritan hainbat jende zegoenean, kontzientziak ere lanak ematen zituela:
2020
‎Connell azazkalei hozka ari da etengabe eta ez du askorik hitz egiten. Aurreko hilean Mariannek esan zion ez zuela ibili beharrik berari bisita egiten gogorik ez bazuen, eta Connellek ahots monotonoz erantzun zion: Ba, egia esan, hori da gogoz egiten dudan gauza bakarra.
‎Mariannek badaki Connellek benetan zer sentitzen duen beragatik. Hura Marianneren lagunen aurrean lotsati agertzen delako bakarrik ez da uste izan behar beren artekoa ez dela serioa: serioa da.
‎Zetazko alkandorak, Chanelen txaketa bat, Courregesen binilozko jaka laranja Sarak beretzako erosi eta bolada batean gainetik kendu ez zuena, Balenciagaren pic-nic soineko bat, Hermes zapiak, Ferragamo sandalia ikaragarri batzuk, erabiliak izan arren guztiak ondo zainduta zeudenak. Kalitatezko ekarpena, hastapenetan Eider Vintageren izen ona finkatzeko balio izan zuena, dudarik ez zuen Sarak, eta Izaskunekin betirako eskertuta geratu zen Emausera beharrean bere denda berrira hurbildu izanagatik.
‎Antwerpen eta Bruggen etxe banaren jabe zenez, bietan zituen beharrezko jantziak eta abarrak. Horregatik, ez zeukan zertan ibili behar bere trasteekin hara eta hona. Igande eguerdian Lohobiagarekin elkartzekoak ziren Deban, hurrengo goizean Bruggerantz partitzeko.
2021
‎Baina, kontuz, ez da espero izatekoa nork bere tristuraren kontsolamendua idazten lortzea. Batek ez du itxaropen ustelik egin behar bere lanbideak laztanduko eta kulunkatuko duelakoan. Ezin amaituzko igande goibelak eta mortuak izan ditut bizitzan, zeinetan kartsuki desiratzen bainuen zerbait idaztea bakardadearen eta asperduraren kontsolamendua izateko, esaldiek eta hitzek laztandu eta kulunkatu nintzaten.
2022
‎Ez diozu zure amari galdetu behar bera zer moduz dagoen?
‎Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren ...en haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea heriotza printzipio bat dela esaten diodanean, hitzak ez duela objektuaren presentzia behar bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe, gauzarik seguruenetan ere gorderik den erliji...
‎Ez zen biktimarik egon: zopa prestatu behar bere hamabost agureentzat, horixe besterik ez. Beraz, bat batean Péricand jauna iritsi zenean, kolpean bizkortu zen mojaren kemen guztia:
‎Hori da, besteak beste, globalizazioak, diruaren erresumak, ekarri duena: sustraien sentipena ahultzea, sustraitu beharra bera saihestea.
‎Polizia antiterrorista, aldiz, salbuespen polizia izango da eta gizartetik kanpo eta gainean kokatuko da. Polizia berri horrek ez du zuritu behar bere joera totalitarioa, polizia antiterroristak salbuespen egoera ezartzeko boterea izango baitu. Salbuespen egoera, salbuespen legeak, salbuespen justizia, salbuespen kartzelak, hori guztia zekarren polizia antiterroristak besapean.
‎Eta egingo nioke bizian bisitaren bat, aldaketaren bat, apainketaren bat. Ez baita ahaztu behar bertan pasako dudala eternitate osoa. Eta hori denbora asko da.
‎Bertatik atera litekeen ikasketa morala izan daiteke: ez zaiola gehiegizko beldurrik izan behar beraz heriotzari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia