Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 285

2000
‎Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo, Gainza. Eta horregatik, artxiboak behar baino lehenago irekitzearen tentazio antzua urruntzeko, erabaki zuen ez zuela gidarik erosiko.
‎Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza. Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek beren berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago. Zeren osasuna Jainkoaren eskuetan baitago, zalantzarik ez... baina ez ote dago gure eskuetan ere, eta ez ote ginateke, halatan, luzeago eta lasaiago biziko, baldin asmatzen ditugunak asmatuko ez bagenitu, beldurraren beldurrez?
‎Zeren eta jakin baitzenuke ezen erlikia batzuk ditugula, seme alabarik izan ez dezaketen emaztekien gutizia bete dezaketenak. Eta erlikia horiek san Frantzisko dohatsuaren galtzoinak dira, eta hargatik uzten dizkiegu usu emazteki idorrei, behar baino liberaltasun handiagoz, benturaz. Eta zure emaztea ere hala omen dabil, haurrak eduki nahi eta ezinean, eta hargatik utzi nizkion, eskatu zizkidanean, san Frantzis ko ren galtzoinak...
‎Hondar esaldiarekin, albisteak, berez bere, bukaera bidea hartua zuen. Behar baino lehenago, urrun bainengoen Togasek bere oharrean manatutakotik. Aleungarren zigarroa piztu nuen, ke bafadaren akuiluaz oroimenaren gihar ikustezinak perlesiatik ateratzeko bertze ahalegin batean.
‎3.000 agindu zizkidan, baina nire burmuinetatik eta Ttipirenean hartutako ohar urrietatik gehiagorik erauzterik ez nuen. Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera tekla.
‎Arestiko mugimendu zehatzak gabe, baldarrago ematen zuen orain, zainak jota. Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz.
‎Erran berri da: behar baino hogei minutu lehenago. Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi tapa abiatu nintzen sarrera nagusira.
‎Ederra zeukan; gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak. Badaezpada ere, ez nion aditzera eman, behar baino lehenago ikara ez zedin. Nahiago nuen ez oroitu nire aho handiak sartua zuela halako atakan.
‎Sukaldean, kafesne beroa zain nuen mahai gainean, eta irekiak marrubizko eta mertxikazko erreximenta poteak. Sutara behar baino makurtuagoa, tostada gurindunak prestatzen ari zen ama.
‎Esnerik ez azukrerik bota gabe hurrupada egin nion kafeari. Behar baino motelagoa, aukeran.
‎Boza behar baino gehiago goititu nuen, begiak zabalagotu baitzitzaizkion harritu antzo. Izutua nuelako ustean, neure burua madarikatu nuen neure baitan.
2002
‎Normalean ez du askorik behar. Normalean behar baino gutxiago behar du –korapilatu zen– Bueno... hau... sasoiko dago. Eta espero horrela jarraitzea!
2004
‎hainbat eta hainbat ideia, kritika eta proposamen leku batean baino gehiagotan errepikatu izana. Hizpidearen zioak bestelakoak izanagatik, behar baino sarriago lerratu naiz akats horretara, eta aldi eta alde bakoitzaren ñabardurak bestelakoak izanagatik, beti bateko sentipena piztu dakioke irakurleari horrelakoetan.
‎Deserosoki, Del Valle ohartu zen Heydrichen bulegoko izu ikara bera ere halako malenkonia gozo batez gogoratzen hasia zela. Eta hark ezinegon lauso bat sortzen zion, ekintzarekiko menpekotasun hark askatasuna murrizten baitzion, eta behar baino arrisku handiagoak hartzera behartu. Izan ere, Parsifalen atzetik abiatu zenez geroztik arrisku larrian egon zen bere bizia behin baino gehiagotan.
‎Azkenean, Mitxelenak urratu zuen isilunea, behar baino ozenagoa zirudien ahots batez:
‎–Bai, bai –tematu zen Mitxelena–, baina erran nahi dut, agian praktika arazoa izan liteke; badakizu, seguru egon nahi dugu. Ez dugu behar baino arrisku handiagorik hartzerik nahi.
‎Munduko mapa erraldoia babesten zuen beiran bere hazpegien isla aztertu zuen: adin ertaineko gizon burusoil bat, ardura dorpeek behar baino lehen aguretua. Itxura xumeko gizona inondik ere.
2006
‎Bere aita Joanesi zer gertatu zitzaion izanen zuen, inola ere, gogoan, nola beaumondar traidoreak, harekin etsaiturik, zabaldu eta zelaitu zion atzerritarrari konkista bidegabearen bidea. Ez zuen zepo berean berriz ere erori nahiko, behar baino izterbegi eta kontrario gehiago eginez lur honetako boteretsuen artean. Nafarroa Behereko jaun guztien omenaldia jaso zuen, etsaien etsaiena eta etsaien lagunena.
‎Ez nuen hainbertze denbora suhia zuela jakinik. Aitatxiri hiru lau hilabete lehenago jalgi zitzaion ahotik, behar baino arno gehixeago edanda: " Enekot Ezpondak, alaba Katalinaren senarra baita..." Donapaleura maiz joaten omen zen mauletarra, Kantzileriara.
‎Haurra izatea zer den! Behar baino maizago errepikatzen ari naiz, ene buruaren desenkusan: hamalau urte egin gabea nintzen.
‎Erregeordearen idazkari Abaurrek guti faltan ez zuen afera guztia hondoratu. Inork galdegin gabe, kalkuluetan abiatu zen, gisa horretako ikasketa batzuek zenbat erreal eramanen ote zioten erregeordetzaren kutxa behar baino hutsagoari. Erran zitekeen bekaitz zegoela Agerreren zorteaz.
‎–Oriane! –hots egin nuen, behar baino espantu handiagoz.
2007
‎877 Nietzsche-k, behar baino interesatuagoa beti arraza kontuetan, uste du, inbasio ariarrak Grezian topatu eta menperatu duen herria, mongolidoa, zela, sugearen eta arbolaren kultuarekin, ik. Sämtliche Werke.
2008
‎Bi astean behin etortzen zitzaion alaba etxea txukuntzen laguntzera. Behar baino gehiago garbitu zuen batean topatu zituen bere aitaren arropak. Berriro ere arropak zabor poltsa batean sartzen ari zela sumatu zituen amaren begi bustiak begira.
‎Zuk ez dituzu ikusten, baina oraindik ere min ematen didate batzuetan. Azazkala behar baino gehiago hazten zaidanean, adibidez, haragian sartzen zait, eta sekulako oinazea izaten dut.
‎– Behar baino gehiago daukanari kentzea zilegi dela dio Pierrek, eta isilune bat egin zuen Émiliek, hitzak hausnartzeko denbora emanez, zertaz zebilen ohar zedin Brigitte.
‎Militantziaren eredu desorekatu baten aurrean gaude hemen, eta oro har, oker ez banago, gure militantzia politikoaren soslaia horixe izan da. Euskal militante oro ezaugarritu behar luketen bi aldeetatik batek huts egiten digu behar baino gehiagotan.
2009
‎Aprobetxatzeko moduko egoeraz beterik daude egunak, bizitzak. Adi egon beharra baino ez dago.
‎Haizetea eta Manu. Berlin ez zitzaion gustatu eta behar baino gogorrago eusten dio Martinen eskuari. Martin Martin Martin pentsatzen du.
Behar baino indar handiagoarekin astintzen ditu teklak, hiru lau atzamar erabilita, denak erabili beharrean.
‎Argala zegoen gero gizajoa. Eta ez zen behar baino hiru taila handiagoko jertse eta kamisetaren irudipena bakarrik. Auskalo zer jaten ote zuen, jaten bazuen.
‎ez marrazkitxo bat. Gabinoren psikeak, gainera, bere anai arreben psikeak bezalaxe, beste osagai bat behar zuen, zeren oztopoei aurre egiten ohitua dagoen haurra. Benjamin Mariarena ez zen nolanahiko amesgaiztoa izan, orbetarrek egunez egun bizi behar izan zutena, urte erdian!?, edo hausten da barrutik, edo behar baino lehenago heltzen da heldutasunera. Zer egin zuen berak, baina. Gabinok?, Benjamin Maria jaio eta bizi izan zen artean, bere burbuilan ezkutatu baizik?
‎–Urte erdi lehenago esan behar zenuen hori, adixkide!?. ...a, hitz erdirik ere ez nagusiaren eta txoferraren artean, Nazario Orbek bere buruarekin isilka egiten zituenak ez baziren, haurraren hiletaren inguruko eginkizunak planeatzen zituen bitartean, zer besterik, bada, baldin eta Nazario, negozio gizon gisa, kalkulatzaile hotza bazen, azken batean??, bere erara planeatzen ere, gauzak gordean eramanez, bai, baina gordekeria hutsean erori gabe, jendartean behar baino esamesa gehiagorik ez pizteko; erabaki ere, erabaki zituen, antza, etxerako itzulaldian, geroko hurbilean egin beharrekoak: haurra lehenbailehen eramango zuten kanposantura, gau hartan ahal izanez gero, kuxkuxero begiluzeen begiratutik urrun; eskela, berriz, egiteko guztiak, gorpuaren garraioa eta hiletak, intimitatean ospatuko zituztenak?
‎Medikuak keinu eginda, Frantziskaren esku tikiek txaplata ezarri zidaten berriz bularrean. Behar baino tinkoago, min eman baitzidan zaurian. Ez nintzen, hala ere, kexatu.
‎Ostalerraren emaztearen karrankak zartatu ninduen belarrian. Behar baino ozenago izanagatik, tenorez. Ahoa istant bat berantago irekiz gero, nire ezpatarekin eginen zuen topo.
‎Maizeauk protesta apala egin zuen. Behar baino apalagoa, nire ustezko izena ere ez baitzuen erran:
‎Beren buruari ere ez. Bazkalondoan, lotara joan zen Domingo, behar baino gehiago edanda. Ni Estefaniarekin gelditu nintzen, hura etxeko zeretan ari zen bitartean.
‎Zergatik ez du idazleak idaztea aski, zergatik hartzen du argitaratzeko lana? Korapilatsua da arazoa, baina agian esan liteke oro har testu bat plazaratzeko orduan, dela liburu dela blog, are edozer plazaratzeko orduan, hauexek izaten direla bultzatzaileetako batzuk, komunikatzeko beharra baino sakonagoak: batetik, zerbait ederra eskaintzeko pasio artistikoa; bestetik, iraun nahia, behin gu desagerturikoan zerbait geurea gera dadin munduan; eta, azkenik, ezagutza nahia, jendartearen onarpenaren eta aitortzaren bilatzea.
‎marrazki eder bat, alegia, eta artelan bat... ez marrazkitxo bat. Gabinoren psikeak, gainera, bere anai arreben psikeak bezalaxe, beste osagai bat behar zuen, zeren oztopoei aurre egiten ohitua dagoen haurra –Benjamin Mariarena ez zen nolanahiko amesgaiztoa izan, orbetarrek egunez egun bizi behar izan zutena, urte erdian! –, edo hausten da barrutik, edo behar baino lehenago heltzen da heldutasunera. Zer egin zuen berak, baina –Gabinok–, Benjamin Maria jaio eta bizi izan zen artean, bere burbuilan ezkutatu baizik?
‎" Urte erdi lehenago esan behar zenuen hori, adixkide!". ...irik ere ez nagusiaren eta txoferraren artean, Nazario Orbek bere buruarekin isilka egiten zituenak ez baziren, haurraren hiletaren inguruko eginkizunak planeatzen zituen bitartean –zer besterik, bada, baldin eta Nazario, negozio gizon gisa, kalkulatzaile hotza bazen, azken batean? –, bere erara planeatzen ere, gauzak gordean eramanez, bai, baina gordekeria hutsean erori gabe, jendartean behar baino esamesa gehiagorik ez pizteko; erabaki ere, erabaki zituen, antza, etxerako itzulaldian, geroko hurbilean egin beharrekoak: haurra lehenbailehen eramango zuten kanposantura, gau hartan ahal izanez gero, kuxkuxero begiluzeen begiratutik urrun; eskela, berriz, egiteko guztiak –gorpuaren garraioa eta hiletak, intimitatean ospatuko zituztenak– eginda gero jarriko zuten, Nazariok kuttun zuèn periodikoan, handik bi egunera edo; eta, erremate gisa, laudoriozko ohar bat ere idatzaraziko zion kazetariren bati, eskupeko on bat eskainita, jakina, familiaren ohorea eta izen ona arreta berezia eskatzen zutèn balio ezinbestekoak baitziren, besteen aurrean kosta ahala kosta defendatu beharrekoak.
2010
‎Horrela hainbat eta hainbat joan etorri. Baina osteretako batean itsasoak baldetxoa kendu zion eskuetatik, eta haren atzetik sartu zen, behar baino aurrerago, olatu batek urpera bota zuen arte.
2011
‎Eskuek ostera atzera egin dute, baina, eta zaplada kariñoso batez adierazi diote bukatua zela bere txanda: amets goxo bat behar baino lehen amaitzen denean bezala izan da gure Iñakirentzat.
‎Ez baitago denboran bizi beharra baino istripu handiagorik, denbora gertatu baitzitzaidan paradisutik deserturako bide, denborak higatu eta hegalgabetu zizkidan ilusioak, denborak itzali zidan eguzki beti mutikoaren haurtzaroa?
‎Zeren ez baitago, bertzalde, denboran bizi beharra baino istripu handiagorik, denbora gertatu baitzitzaidan paradisutik deserturako bide, denborak higatu eta hegalgabetu zizkidan ilusioak, denborak itzali zidan eguzki beti mutikoaren haurtzaroa?
‎Leihoaren aurrean eseri eta itsaso zatiari begira jartzen nintzen bakoitzean iruditzen zitzaidan zigarro atxiki luze bat aski izango nuela garunean bidea aurkitu ezinik nituen ideiei ate bat irekitzeko, eta borroka horrek nekatu egiten ninduen batzuetan. . Tabakoa uzteak idazkera aldatu dit, Atxagari aldatu zion bezalaxe?, erantzun nuen behin, eta geroztik esaldi hori behar baino gehiagotan ateratzen zitzaidan, Atxagari buruzko iritzi hori nondik atera nuen ez banekien ere.
‎Kontatzen zidan bizitzan sentitu duen izu ikararik handiena kamioitzar handi batek eragin ziola. Dirudienez, bide ertzari (eta txirrinduari) behar baino gehiago hurreratuta aurreratu zuen, eta, oharkabean ala maleziaz, justu parera iritsi zitzaionean bozina jo, ozen eta zakar.
‎Ume garaian gure auzoan zen okindegi bat etortzen zitzaidan behin eta berriro burura. Narrasa zen nagusia eta labezomorroak behar baino ugariago ikusten ziren lokal hartan. Baina okerrena udako egun beroetan labeko ataka irekitzen zuenean izaten zen, bero zamatsu eta usaindun hura.
‎Aldiz, gaur bezala urak harroak datozenean, uraren lasterrak eraman dezake habia osoa. Izan ere, habiako lahar zarpail horiek behar baino gehiago barreiatzen badira, ez dute oinarririk nahikoa osatuko gainerakoari eusteko, eta habia errekan behera joan daiteke gutxien uste denean.
‎begiak behar baino itxiago.
‎arima ez izozteko behar baino arinago.
‎02:05 Suzannek pasarazitako lotsa kausa, Jon ere behar baino gehiago itotzen da alkoholetan eta, demaseko legatza harrapatuta, neska bati ipurdia ukitzen dio lotsagabeki.
‎–galdetu zuen Andrews erizainak, betaurrekoen atzetik begiak dir dir?. Inork ez luke, noski, behar baino gurin gehiago hartuko, ezta?
‎Iragana behar baino gehiago harrotzen zenetan bloody mary bat prestatzera jartzen zen, gero eta vodka gehiagorekin, bere organismoak zoritxarrik toleratuko ez balu bezala, azken aukeratzat sentitzen zuen bizitza epea irensteko larritasunaz. Pelikularen bolumenaren arabera lortzen zuen aztoramendua baretzea, dezibelioek urduritasuna zanpatuko balute bezala.
‎Bukatu zen familia bilera, estrategia absurdoa zen zentzudun agertu nahia, zentzuz ezin dira gauza batzuk esplikatu, behar baino areago arroztuko gintuzkete, hobe denbora batez haserretzen badira, urruntzen badira; ez nuen argumentatu, eta geroztik alabek ezezagunak tratatzen dituzten bezala tratatzen naute; kortesia maximoaz, hurkoa ez mintzeko edo berarekin eztabaida bat ez hasteko ebanjelistaren abileziaz. Ez dut hemen koadroa azalduko, Lurrek Seconalen ordainetan emandako porroak, irtetean erretzeko gorderik zuena, zerikusia izan zuen ziurrenik bere sortze prozesuan, zupada zenbait hartu ahal izan nizkion arduradun bat ate joka hasi zitzaidan arte.
‎Oheko arropen artean ezkutatu zuen dirua, eta berarekin eramaten zuen toki guztietara. Bere eskuaren egoera zela-eta, behar baino lehenago lizentziatu zuten. Almeriara itzulita, ez zion inori eman diruaren berri, ez amari ezta andregaiari ere.
‎Lan honetan ez da adiskide askorik egiten. Eta nik behar baino etsai gehiago egin nituen, antza. Hitz eginen dugu?
2012
‎Kabroi hark Maddi txikia erail eta haren bizitzako azkeneko minutuak espantuzkoak bihurtu zituen. Ez naiz nor erabakitzeko gertaera hark behar baino ondorio latzagoak ekarri ote zizkigun, drama batzuek zentzuzko muga guztiak apurtzen baitituzte, eta beroan denak dirudi zilegi; baina, bi urte igarota, gauzak aldatu egin dira, ni aldatu egin naiz. Denbora horretan heldu egin naiz; beste irizpide batzuk hartzen ditut aintzat, eta gai naiz Klaudiak emandako informazio marasmatik bi kontu bereziki ilun, kritikagarri eta, are gehiago, arriskutsu bereizteko, beste datuen gainean mamu ontzien antzera flotatzen dutenak, nire familiari zuzenean eragiten diotenak, gainera.
‎Igogailuan eskumuturreko erlojuari begiratu dio. Behar baino zazpi minutu beranduago iritsi da, eta guztia Mikelen erruz.
‎Iazko azaroan utzi zuten libre. Antza denez, zigorra arindu zioten, behar baino lehenago atera baitzen.
‎Joan den urrian askatu zuten. Behar baino lehenago, jokaera ona izateagatik. Jipoietan beste masailak jarriko zituen.
‎Bortizki eman zion musu, mingainarekin eraso egingo balio bezala. Arkitektoaren kaskezurrean zituen eskuak, behatzekin ilea nahasten zion, aldizka ile adatsei tira eginez, behar baino indar handiagoz agian. Andreasek ipurdira zuzendu zituen eskuak eta haragikeriaz estutu zituen Sylvieren ipurmasail sendoak.
Behar baino hamar minutu lehenago iritsi zinen kontsultara. Harrerako idazkariari zure izena esan eta itxarongelara joateko agindu zizun.
‎Itzal handiko emakumea zen, inguruko guztiek sekretuan miresten zutena. Kafea behar baino gehiagotan irabiatu eta, azkenik, koilara kikara azpiko platertxoan pausatu zuen.
‎Marcoren amak ireki zuen atea. Banan banan besarkatu ninduten, Antonellak lehen, Mattiak gero eta Marcoren anaiak azkenik, behar baino maitasun handiagoz denek. Barrura sartu eta mahaira esertzera gonbidatu ninduten.
‎Ametsengana gerturatzen hasi nintzen, astiro. Agian aldakak behar baino gehiago mugituz. Hark ezjakinarena egin zuen, dena dela.
‎Ikeako altzari prefabrikatuak aurkitu zenituen. Japoniarren antzeko ohe baxu bat gelaren erdialdean, eta ondoan altzairuzko armairu sakon bat, behar baino kaxoi gehiago zituena. Hormako loradun papera kendu eta pareta berde argiz pintatu zutela ohartu zinen.
‎Julenek arrapaladan jo zuen bulegora, behar baino gehiago luzatu baitzen bere atsedenaldian.
‎–Kontuz ibili! , esan nion oihuka?, behar baino lehenago ez erori; aieru txarra da. Gogoan izan Julio Zesar.
2013
‎San Basilio katedraleko kanpaiek bederatziak jo zuten aurrenekoz. Bigarren kanpai hotsak entzutean, ohartu zen behar baino lehenago alde egin zuela Docteur d' Alemberten egoitzatik. Baina, segur aski, lotan egongo zen ordurako eta gainera berdin izango zitzaion gaueko hamarretan irten beharrean lehentxeago aterata ere.
‎Irrist egiten dute airearen mihisean, irrist txoriek baino ere ederrago. Irri egiten diote Versusi urrundik, inoiz ez dira behar baino gehiago hurbiltzen. Aingeruaren jauzia egiten dute ongien, jakina, baina baita txilinbuelta eta txorakeria askotarikoak ere.
‎baita berehalako batean zutitu eta aitzina eta gibelera ibili ere egongelan barrena, hitz erdirik erran gabe?, kaiolan sartutako hartz bat iduri. Aitona amonek ederki ikusten zuten hura, baina, egoera hartara egokituz eta bilobaren mina errespetatuz, beraiek ere ez zuten biloba eragozten ez hari behar baino hitz bat gehiago egiten, denbora hobeen esperantzan, harik eta, zazpigarren egunean, aitonak, Hamzaren etengabeko joan etorriei luzetsita, erran zion arte:
‎Emakume zahar bat ikusi nuen segidan, argazki bati begira negarrez, eta nire adineko neska bat ondoren, oheburuaren kontra etzanda, liburu bat irakurtzen. Azken leiho horretan behar baino denbora gehiago egin nuen. Edertasuna begiesteak mesede egiten zidala ohartu nintzen.
‎Presaka nenbilela esan nion eta, gainera, bizkarra bustita neramanean aski nuela norbaitekin hizketaldi labur bat egitea, hozteko, baina ez zidan ulertu edo ez ulertuarena egin zuen, jauziak eginez jarraitu baitzuen nire bueltan jabea agertu zen arte. Hura ere itzuli bat ematetik zetorren, txandal estu batekin jantzirik, eta behar baino haragi gehiago nabari zitzaizkion gorputzean. Bere bularraldearen tamainak erakarri zidan arreta, edo oparotasunak edo kabitu ezinak nahiago bada.
Behar baino besakada handiagoak egin nituen, jabe zedin. Jabetu zen, nolabait.
‎Pierre de La Place tematu zen agurra ardoz ospatzen. Behar baino beranduago ohatzeratzeaz gain, bihotzerrea zor dio Agerrek bere gonbidatzailearen eskuzabaltasunari.
‎Bizkarra hiriari erakutsirik lotu nintzaion bideari. Gorputza nuen bere onera etorri gabe eta fabore handirik ez zidaten egiten eskalapoi behar baino handiagoek. Hala ere, zalu.
‎Gero, zer edo zer saltzeko planean deitzen dutenen moduan, Madame Hernandorenaz galdegin zuen emakume ahots hanpatu batek. Harekin ari zela adierazi nionean, arrapataka hasi zitzaidan, bere atzean aditzen zen zalaparta estali nahian, behar baino ozenago. Deus gutxi ulertzen nion baina deus gutxi axola zitzaidan ustezko saltzaile haren berriketa azeleratua, harik eta zure izena zirudiena hitz totelka ahoskatu zidan arte.
‎Ospitalean osatu zituen zauri fisikoak, baina ez psikikoak. GALen bi tiroketaren biktima izatearen ezinegona ez zaio inoiz pasatu, eta aitortzen du behar baino urduritasun handiagoz hartzen dituela gertakizun guztiak.
‎Labur esanda, familia osoa pozez gainezka zegoen berriarekin. Ahizpa gaztetxoak behar baino urte bat edo bi lehenago aurkeztuak izango zirelako itxaropena biltzen hasi ziren; eta mutilek sekulako arindua hartu zuten Charlotte ez zela neskazahar hilko ikusi zutenean. Charlotte bera nahikoa lasai zegoen.
‎–Oso jakitun nago, anderea, nire lehengusina maiteen egoeraren estuaz, eta asko esan nezake gai horretaz, behar baino lehenago ez hitz egiteko eta azkarregi ez jokatzeko ardurak geldituko ez banindu. Baina haiek miresteko prest etorri naizela ziurta diezaieket dama gazteoi.
‎Aulki batean eseri eta telebistari begira paratzen zen, konparazio batera... baita berehalako batean zutitu eta aitzina eta gibelera ibili ere egongelan barrena –hitz erdirik erran gabe–, kaiolan sartutako hartz bat iduri. Aitona amonek ederki ikusten zuten hura, baina, egoera hartara egokituz eta bilobaren mina errespetatuz, beraiek ere ez zuten biloba eragozten ez hari behar baino hitz bat gehiago egiten, denbora hobeen esperantzan... harik eta, zazpigarren egunean, aitonak, Hamzaren etengabeko joan etorriei luzetsita, erran zion arte:
2014
‎Biziki gorroto zuela. Orrialde bat bera ere irakurri gabe baina ziurtasun itsu batekin, tipoaren obra osoa mespretxatzen zuen, behar baino gehiago edaten zuenean batez ere. Horregatik ez zuen ulertu nola eskaini zioten. Amildegitik gora eta alboetara?
‎ados, pixka batean geratuko naiz hemen. Eta nola egin ez dakienaren sentsazio hura, behar baino gehiago luzatzearena, zerbait esan edo egiteke geratuko balitz bezala, baina jakin gabe zer.
‎–telefonoaren bestaldekoak normala baino ozenago hitz egiten zuen. Gorraize apur bat edo bere buruaz behar baino iritzi hobea dutenek bezala. Ahotsa ezaguna egiten zitzaidan, baina ezin nion izenik jarri.
‎126 Jainkoak ez du inoiz behar baino gehiago itotzen.
‎–Ahalik gutxiena, eta nire beharretarako baino ez, erantzun zuen, begi bat kliskatzen zuela.
‎Pentsakor geratu nintzen, isilunea behar baino gehiago luzatuz. Josu Aginagak, hutsunea betetzeko edo, bere baieztapena zehaztu nahi izan zuen:
‎Antza zenez, azken unean esnatu zen. Drogak ez zuen funtzionatu, edo behar baino gutxiago edan zuen. Auskalo.
‎–galdetu zuen inspektore-ordeak. Behar baino segundo bat gehiagoz luzatu zuen begirada.
‎–Biziki eskertzen dizugu zure lana, erran zion Asiainek, bostekoa emanez. Iruditu zitzaion Uribek behar baino segundo bat gehiagoz luzatzen zuela estutua, eta eskua erretiratu zuen itsumustuan.
2015
‎Haserrealdi nahiko luzeak izaten ditut, jendeak minduta nagoela ikustea estrategia aparta iruditzen zaidalako lortu nahi dudana lortzeko. Hala ere, aitortu behar dut batzuetan behar baino burugogorragoa naizela eta gehienetan nik neuk jasan behar izaten ditudala muturtuta egotearen ondorioak.
‎Hasieran fregona kolpe bakarrarekin, ttak, bete betean asmatu eta bertan seko uzten zituen Fredek. Egun bakarrean bospasei zanpatu zitzakeen, behar baino kolpe bakar bat gehiago jo gabe. Jolasa zen harentzat.
‎Ostera jiratu zenuen argazkia aurkia ikusteko, eta bizkarrez agertzen zen irudian iltzatu zenuen begirada. Zatirik lausoena zen hura, behar baino argi gutxiagorekin, fokutik kanpo, eta neguko jantzi ilunak enpastatuta ageri ziren. Hala ere, arropen gainetik, adats luze gaztainkara antzeman zitekeela iruditu zitzaizun, zaldi buztanaren gisa kulunkan.
‎Debekatuta dago kalean behar baino denbora gehiagoz geldirik egotea.
‎Bere eginbeharra konplitu ezin duenaren etsipenez esango diote, bere lana konplitu ez duenaren lotsaz edo bere lana konplituko ez duenaren amorrazioz. Noizbait aterako gara hemendik, eta noizbait hori behar baino luzeago ahoskatzen dute, noiz izango den iragarri nahian edo.
‎Jaka urdinaren poltsikoaren inguruak haztatu ditu atzamarrez, figuratxoak bertan jarraitzen duela ziurtatzeko. Behar baino denbora luzeagoz mantendu ditu, baina, hatzak bularraldean. Akaso, bihotza punpaka sentitzeko.
‎hara, birraitonaren ogibidea aukeratu duzu, beraz. Behar baino lehenago aspertu zara bizitzaz. Irribarre herabe bat izan zen nire erantzun bakarra.
‎Baina zuloa sakonegia da, eta lau beso urri dira katabuta hondoan pausatzeko, kolpe zatarrik jo gabe. Orduantxe hasi dira behar baino urduriago jartzen, xira eta atorren mahukak ukondoetaraino jasotzen, zulora jaitsi eta berriro igotzen, mugimendu aski akrobatikoak egiten, gainerakook aldeetara begira gauden bitartean, seriotasunaren oihal gero eta finagoari urratu sakonagorik ez egiteko.
‎Hilarritik hilarrira zebilen, alderrai, zein hilobiren aurrean gelditu behar zuen ez baleki bezala. Behar baino lehenago hildako alabaren bila ariko zela imajinatu nuen, begiak epelduta, hari eskainitako azken hitzak zizelkatuta zituen harriaren bila. Urrats bakoitzarekin erlojuetako penduluen modura mugitzen ziren bi besoei begiratu nien ondoren, eta, esku artean lore sortarik ez ikustean, burutazioa baztertu behar izan nuen.
‎Sentimenduak ito behar izan dituela. Behar baino lehenago alde egin behar izan duela. Akaso ondorioak larriak izango direla.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
behar 235 (1,55)
Behar 37 (0,24)
beharra 6 (0,04)
beharragatik 1 (0,01)
beharrak 1 (0,01)
beharrarengatik 1 (0,01)
beharraz 1 (0,01)
beharretara 1 (0,01)
beharretarako 1 (0,01)
beharrez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
behar baino gehiago 76 (0,50)
behar baino lehenago 30 (0,20)
behar baino indar 8 (0,05)
behar baino lehen 8 (0,05)
behar baino denbora 7 (0,05)
behar baino ozen 5 (0,03)
behar baino segundo 5 (0,03)
behar baino ez 4 (0,03)
behar baino gutxi 4 (0,03)
behar baino luze 4 (0,03)
behar baino arin 3 (0,02)
behar baino arrisku 3 (0,02)
behar baino asko 3 (0,02)
behar baino goiz 3 (0,02)
behar baino hitz 3 (0,02)
behar baino zarata 3 (0,02)
behar baino abiadura 2 (0,01)
behar baino argi 2 (0,01)
behar baino aurrerago 2 (0,01)
behar baino esamesa 2 (0,01)
behar baino garrantzi 2 (0,01)
behar baino gogor 2 (0,01)
behar baino hamar 2 (0,01)
behar baino handi 2 (0,01)
behar baino hiru 2 (0,01)
behar baino informazio 2 (0,01)
behar baino istripu 2 (0,01)
behar baino pisu 2 (0,01)
behar baino sarri 2 (0,01)
behar baino urduri 2 (0,01)
behar baino ahalmen 1 (0,01)
behar baino aise 1 (0,01)
behar baino apal 1 (0,01)
behar baino apar 1 (0,01)
behar baino areago 1 (0,01)
behar baino arno 1 (0,01)
behar baino asots 1 (0,01)
behar baino azalpen 1 (0,01)
behar baino azkarrago 1 (0,01)
behar baino aztoragarri 1 (0,01)
behar baino berandu 1 (0,01)
behar baino beranduago 1 (0,01)
behar baino berrogei 1 (0,01)
behar baino besakada 1 (0,01)
behar baino biziki 1 (0,01)
behar baino burugogor 1 (0,01)
behar baino disimulu 1 (0,01)
behar baino distantzia 1 (0,01)
behar baino esku 1 (0,01)
behar baino espantu 1 (0,01)
behar baino etsai 1 (0,01)
behar baino fiteago 1 (0,01)
behar baino galdera 1 (0,01)
behar baino garagardo 1 (0,01)
behar baino gauza 1 (0,01)
behar baino gehixeago 1 (0,01)
behar baino geldo 1 (0,01)
behar baino gertu 1 (0,01)
behar baino gurin 1 (0,01)
behar baino haragi 1 (0,01)
behar baino herren 1 (0,01)
behar baino hilabete 1 (0,01)
behar baino hogei 1 (0,01)
behar baino huts 1 (0,01)
behar baino ilun 1 (0,01)
behar baino interesatu 1 (0,01)
behar baino iritzi 1 (0,01)
behar baino itxi 1 (0,01)
behar baino izterbegi 1 (0,01)
behar baino janari 1 (0,01)
behar baino kaiku 1 (0,01)
behar baino kaxoi 1 (0,01)
behar baino kolore 1 (0,01)
behar baino kolpe 1 (0,01)
behar baino konfiantza 1 (0,01)
behar baino kontu 1 (0,01)
behar baino lasai 1 (0,01)
behar baino lau 1 (0,01)
behar baino lehenagoko 1 (0,01)
behar baino lehentxeago 1 (0,01)
behar baino liberaltasun 1 (0,01)
behar baino lizun 1 (0,01)
behar baino lodi 1 (0,01)
behar baino mahai 1 (0,01)
behar baino maitasun 1 (0,01)
behar baino maizago 1 (0,01)
behar baino maiztasun 1 (0,01)
behar baino makurtu 1 (0,01)
behar baino mantso 1 (0,01)
behar baino material 1 (0,01)
behar baino motel 1 (0,01)
behar baino okerrago 1 (0,01)
behar baino ondorio 1 (0,01)
behar baino ordubete 1 (0,01)
behar baino pentsio 1 (0,01)
behar baino premia 1 (0,01)
behar baino presentzia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia