Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo-gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete-betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere. Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien-gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere.
‎Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako. Honetaz ibili behar dugu, ene alabak, beldurrez eta hauxe eskatu behar diogu Jainkoari geure otoitzetan; izan ere, hiria Berak zaintzen ez badu, alferrik lan egingo dugu, huskeria bera baikara.
‎Badirudi ez dela ezer sentitzen. Bazkatzen ari den astotxo bat bezala dela arima iruditzen zait, jaten ematen diotelako elikatzen da eta ia sentitu gabe jaten du; izan ere, arimak egoera honetan ez du egon behar Jainkoaren mesede handi batzuen jakirik hartu gabe, bada, ez du hain bizitza dohakabea bizi izatearen damurik eta asaldatu gabe igarotzen du, baina ez dira sumatzen arima nola dagoen jakiteko mugimenduak ezta ondorioak ere.
‎bertutezko eta erlijiozko bidea, eta erlijiorik ezaren bidea, eta berdintsu dabiltza batetik eta bestetik; ez, gaizki esan dut, berdintsu ez, gure bekatuengatik gehiago ibili ohi dira inperfekzio-bidetik; eta hortik gehiago dagoenez, bere aldeko gehiago ditu. Hain gutxi erabiltzen da egiazko erlijioaren bidea, non bere bokazioari benetan eta oso-osorik ekin nahi dion fraide eta mojak beldur handiagoa izan behar baitie bere etxean bertan daudenei, deabru guztiei baino; eta kontu eta zuhurtzia handiagoa behar du Jainkoarekin izan nahi duen adiskidetasunaz hitz egiteko, deabruak monasterioetan eratzen dituen beste adiskidetasun eta nahitasunez hitz egiteko baino. Eta ez dakit zergatik harritzen garen Elizan hainbeste gaitz daudela-eta, haiengandik bertuteak ateratzeko eredu ezin hobeak izan behar luketenek hain ezabatua dutenean iraganeko santuek erlijioetan utzi zuten espiritua.
‎Oso garrantzitsua da, otoitzen bidez elkarri laguntzea baino besterik ez bada ere, areago askoz ere irabazi gehiago direnean! Eta (solasaldietatik eta giza afektuetatik, hain onak izan ez arren, haiekin atseden hartzeko eta elkarri atsegin hutsalak kontatuz gehiago gozatzeko adiskideak bilatzen direnez) ez dakit nik zergatik ez zaion utzi behar Jainkoa benetan maitatzen eta haren zerbitzuan hasten denari, pertsona batzuekin bere atsegin eta nekeak tratatzen, otoitzean dihardutenek denetik izaten baitute. Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da.
‎Bada, saia gaitezen beti besteengan ikusten ditugun bertute eta gauza onak begiratzen, eta haien akatsak geure bekatu handiez estaltzen. Jokaera horrekin, gero guztiz ongi egingo ez bada ere, bertute handi bat lortzen da, guztiak norbera baino hobetzat izatea, eta hortik hasten da lortzen, guztirako behar den Jainkoaren laguntzaz eta, laguntza hori falta denean, alferrikakoak dira ahaleginak, eta eskadiezaiogunBerari bertute hau eman diezagula, ahaleginak eginez gero inori ez baitio Hark huts egiten.
‎14 Asko murrizten zidaten barne-askatasuna beldur hauek; gero jakin izan nuen ez zela hori apaltasun ona, hain egonezin handia sortzen baitzidan, eta Jaunak irakatsi zidan egia hau: ziur eta zalantzarik gabe egon nadila ez zela hura inola ere nire gauza ona, Jainkoarena baizik, eta beste pertsona batzuk goresten entzuteak minik ematen ez zidan bezala, alderantziz baizik, hau da, asko pozten eta kontsolatzen nintzela han Jainkoa agertzen zelako, era berean, ez nuela minik hartu behar Jainkoa nire egintzetan agertzeaz ere.
‎Haiek behintzat errugabe gertatuko dira, beharbada, baina ez priorea; haiek, inork esan baino ez, egin egiten dutelako; basamortuko santuei buruz, egiten zituzten gauzak entzuten eta irakurtzen dituztenez gero, agintzen dieten guztia ongi dagoela iruditzen zaie, behintzat beraiek egitea ongi dagoela. Eta egon bitez jakinean agindupekoak ere, inork agindu gabe egitea bekatu astuna litzatekeena, ez dutela egin behar beste batek aginduta ere, meza edota Elizaren barauak uztea edo honelako gauzak izan ezik, kasu horietan prioreak izan dezakeelako motiborik; baina putzura burua botatzea eta horrelako gauzak, gaizki eginak dira; inork ez duelako pentsatu behar Jainkoak miraririk egingo duenik, santuekin egiten zuenez: bestela ere bada nahikoa gauzarik obedientzia ongi lantzeko.
‎Ez bedi ohitu hain altxor handia alde batera uzten (esan biezaio berorren aitatasunak) gorputzak behar duen loa ez galtzeko izan ezik, Jaunak hortik ematen dizkigun ondasunak handi-handiak direlako, eta ez nintzateke harrituko deabruak kendu nahi izatea. Eta grazia hori, nahi denean ez baita izaten, estimu handitan izan behar da Jainkoak ematen duenean, une batean Haren Maiestateak Bera zerbitzatzeko pentsamendu hobeak ematen baititu adimenak bilatu ahal dituenak baino, hortik hain irabazi handia utziz. Eta sinets biezat egia baitiotsot, negozio handiren bati amaiera ematean izan ezik; orduan baina, izaten diren ardurekin ez da etorriko logurarik; eta, etortzen bada, izaten dira zer komeni den pentsatzeko tarteak ere.
‎Naturaz gaindiko zera iruditzen zait. Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor-entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu hartzea eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
‎Zer itxaro daiteke haren zerbitzuetatik? Zure laguntzaz zer edo zer egingo duenez gero, begira zer egin dezakeen hartxo batek; zertarako behar du Jainko ahaltsu batek. Oi maitasuna!, bai alde askotan nahi nukeela errepikatu hitz hau, bera bakarrik ausartu baitaiteke Emaztearekin batera esaten:
‎8 Bisita egiten duenak oso gogoan izan behar du Jainkoa eta etxe hauei egiten dien mesedea, bere erruz Jainkoaren mesedea gutxitu ez dadin, eta bota beragandik halako errukiak, gehienetan deabruak kalte handirako jarriak direnak, horixe baita bere mendekoekin izan dezakeen ankerkeriarik handiena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia