2000
|
|
Mutikoak esan zion neskatoari jaits zedila bere begietatik. Gizagaixoa, pentsatu nuen nire kabutan, hori esaten duenak oinaze esanezinetarako prestatu
|
behar du
bere burua. Baina neskatoa isilik gelditu zen.
|
2001
|
|
Ez dio maitasunak ernatu zion zorion-nahiari ukorik egingo. Kontuak zeharo garbitu
|
behar ditu
bere buruarekin, horretarako etxetik ihes egin behar badu ere. Eta bere buruarekin bakarrik hasiko du" Neguko" hizketaldi larria, hil ala bizi, bide bila, nahigabez inguraturik eta ilunpetan haztamuka.
|
2003
|
|
Kolonietako barbaroak hezten direnean, ikasten dutenean, metropoliaren hitza eta gustuak bere egiten dituztenean, hori egiten duten apurrak, loriatuak eta gurtuak dira metropolian bertan; zeren horrek aski ongi frogatzen baitu ezen, zein ederrak diren konkistatzailearen moduak! Metropoliak egunero frogatu
|
behar dio
bere buruari ezen hedatzeko gauza dela, geroz eta indartsuago bilakatzeko gauza dela, ingurukoen kontura zabaltzeko gauza dela; edo besterik ezean horiek jateko gauza dela. Modu berriak ozenki besarkatzen  dituen mendekoari erretaula osoak eskaintzen zaizkio.
|
2009
|
|
Gainera, beti gogoan diat Sri Ramakrishnaren Ebanjelioko aipua; huraxe botatzen nioan gure yoga-irakasle zaharrari, nire ideia iraultzaileak eta ETAren aldeko jarrera zirela-eta eztabaidan hasten ginenean: " Gizartean bizi den gizakiak amorrua erakutsi
|
behar du
bere burua babestearren". Baina gure yoga-irakasle zaharrak aipuaren bigarren zatia eransten zian:
|
|
Baina, horrez gain, gero eta testuinguru eleaniztunago batean gauzatzen dira eginkizun komunikatiboak, eta maila askotako hizkuntz estandarren arabera. Kontua da, beraz, euskararen borondatezko erabiltzaileak seguru sentitu
|
behar duela
bere burua estandar ezberdinetan. Hau da, naturaltasunez erabili behar du bere hautuko hizkuntza, eta ez aukera ideologiko, identitatezko edo politiko hutsez.
|
|
dominazioa eraginkorra izango bada, bi marren arteko espazio psikikoa ireki behar du mendekoarengan, izan norbanako, izan kolektibo?. " Desegokia naiz" esanez mailukatu
|
behar du
bere burua subjektu kolonizatuak. Dominazioak saihestu beharra dauka subjektuaren autozentratzea; saihestu beharra dauka bestelako munduak eta bizierak irudikatzeko gaitasuna; saihestu beharra dauka bere buruaz jabetuko den subjektu beregaina.
|
|
" Gaixoa, hori da hori bakardadea!" pentsaturik, irakurlearen ondoan eseri eta hizketan hasten zaio, gizonaren bakardadea entretenitze aldera: " barkatu nire atrebentzia, jauna, baina oso aspergarria izan
|
behar du
bere burua liburuak irakurtzera derrigortzen duen gizaki baten bizitzak...".
|
2010
|
|
Euskadik, herri txikia denez, malgua eta irekia izan behar du; inguruan gertatzen denari begiratu
|
behar dio
bere burua aberasteko, mundura begiratu behar dugu Euskadi ikusteko.
|
2012
|
|
Idatzitako azken puska irakurri du Luisek. Onartu egin
|
behar dio
bere buruari lehenbiziko urteetan ez zuela Inas begiko izan. Ez daki arrazoia zehazten.
|
|
" Eta, jakina, Udalak izango du honen berririk, eta, nola ez, Diputazioak ere bai", jarraitu zuen marmarka. Mari Tere berotu, berotzen den arren, haserrealdiek ez dute bere onetik ateratzen; ederki dauka neurria hartuta galga noiz eta noraino jarri
|
behar dion
bere buruari. Horren adierazgarri esanguratsua da bere hitz egiteko modua:
|
2020
|
|
Mezu deabru hari zer erantzun
|
behar zion
bere buruari galdetuz, ohean bueltaka, jira eta buelta ordutan ibili ondoren, lo hartu zuen. Liburua berreskuratu nahi baduzu, deitu eta konponduko gara.
|
2022
|
|
Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro-aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ezingo ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia-ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri-koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren ...n haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea heriotza-printzipio bat dela esaten diodanean, hitzak ez duela objektuaren presentzia
|
behar
bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean-Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe, gauzarik seguruenetan ere gorderik den erliji...
|
|
– Adinean aurrera doanak asko zaindu
|
behar du
bere burua. Ikasi ere, gauza berriak ikasi ere?
|
2023
|
|
Bere egitekoa ez datza epaiak bidezkoak edo bidegabeak izan diren azter  tzean; aitzitik, kartzelako funtzionamendua ikuskatzean datza. Bisitaldi bakoitzaren ondotik horixe nabarmendu
|
behar dio
bere buruari, erotuko ez bada. Alabaina, fun  tzionario guztiek âalkaideak, Sor Angustiasek, medikuak, langileek, Felisa mespretxagarriak berakâ trabarik gabe ekartzen dituzte hizpidera honako edo halako kartzelandrearen bizitzak, ezkutukorik ez haien intimitateetan, atse  gin hartzen dute zauri gaineko orbana zabaltzean.
|