Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2001
‎TOMASek marrazkiak ditu besapean. Kafe makinan dago, hari batetik zintzilik duen txanpona makinaren zirrikitutik sartzen saiatzen da. MARISA beregana gerturatzen da.
2005
‎Hamabiak eta hamar aldera, frontoiko ataka zabaldu zen, hara iristen baitzen bidezidor bat, komunista bizi zen aldetik zetorrena. Komunistak burua agertu zuen aurrena, eta errepublikarra zuhaitzean bermatuta ikusi, esku bat poltsikoan; gero, frontoira sartu zen, bizkarrean eskopeta bat zintzilik zuela. Frontoian atzera eta aurrera ibili omen zen, poliki, erreboteraino iritsi, eta gero frontisera, eta hala behin eta berriz, desfilean, bere" armak" erakusten ari den indioilar baten antzera indioiloa limurtzeko erritoan.
‎Edo zorte handia izan nuen, beharbada. Hirira iritsi aurretik, bonbek txikitutako tren etxolako beheko solairuan, zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena. Zirrara eragin zidan irudi hark:
2009
‎Lipar batez, Cézanneren Karta jokalariak margoko bi gizonak begitandu zitzaizkion. Brunok zigarro bat zintzilik zuen ezpain artean, eta eskuetan, kartak ez eta ohar batzuk zituen. Botila falta zitzaien mahaian.
2010
‎Gauak zirenean txatarrezko gurdiak, intsektizida sunda. Egarriaren zurdak berdindu ezinik burua alde baterantz zintzilik nuenean, marioneta.
2011
‎Uste gabean, hain uste gabean non Fenellak eta amamak dar dar egin baitzuten, orduantxe entzun zen, artilearen estalpe handienaren atzetik, goian ke adar bat zintzilik zuenetik, Tuuuuut!
2013
‎JORGE MARIO BERGOGLIO, Frantzisko. Aita santu berria balkoira atera denean algarak plaza hartu du. Zuriz jantzita eta gurutze soil bat zintzilik zuela balkoira atera da.
‎JORGE MARIO BERGOGLIO, Frantzisko. Aita santu berria balkoira atera denean algarak plaza hartu du. Zuriz jantzita eta gurutze soil bat zintzilik zuela balkoira atera da.
‎Sabaitik zintzilikatzen diren esekitokien kasua da, eta soka eta polea sistema baten bidez, arropa esekitzen den unean jaisten da, eta igo egiten da berriz ere, ez molestatzeko nahikoa altu gera dadin. Esekitoki batzuk sabaitik zintzilikatu eta behar denean jaitsi eta igo egiten dira, soka eta polea sistema baten bidez Esekitoki eredu txiki batzuk ere badaude, eta kako bakar bat zintzilik duten gainjarritako egitura zirkular batzuen bidez eraikita daude. Egitura zirkularrak matxardak dira, janzki txikiei eusteko prestatuak (batez ere, barruko arropa:
2015
‎Alabaina, gaixoak ez zuen hain ondo ikusten bere burua, aspalditik zebilkion buruan jiraka susmo txarra, bazekien hari batetik zintzilik zuela bizitza?, eta haserretu egiten zen, ez baitzioten barrua askatzeko paradarik eskaintzen.
‎Gaixoa lehen multzokoa da, Samarkandako merkatariaren eta beltzez jantzitako andrearen multzokoa. Badaki herioa inguruan dabilkiola, hari batetik zintzilik duela bizia. Inork ez dio esan zortzi hilabeteko bizi itxaropena ematen diotela, baina haserretu egiten da baten batek itxura oneko ikusten duela esaten dionean, berak bai baitaki, bere artean, beharbada une horretantxe hiltzen ari dela.
‎Billyk berehala jakin zuen ez zuela beisbol partidarik jokatuko arratsalde hartan, eta agian inoiz ere ez. Eskuineko sorbalda eta besoa albo batean zintzilik zituen, jendetzak isil isil bidea zabaldu zionean.
2016
‎17 minutuan ateratzen da. Pertsona bat da, atzean tenis pilota moduko bat zintzilik duena. “Bilatzaile” funtzioa duten jokalariak tenis pilota hori hartzen saiatu dira.
‎17 minutuan ateratzen da. Pertsona bat da, atzean tenis pilota moduko bat zintzilik duena. " Bilatzaile" funtzioa duten jokalariak tenis pilota hori hartzen saiatu dira.
2017
‎Ertzainak arnasa hartu eta irribarretxo sarkastikoa egin zuen. Josebari begiratu, lepotik kordeltxo batez zintzilik zituen betaurrekoak jarri, eta esku artean zituen orriak irakurtzeari ekin zion.
‎–Ez daude ibiltzeko diseinatuta, argazkietarako baizik?, jarraituko du. Beste batek esango dio berak gisa horretako zapatak kokteletara joateko janzten zituela eta oinak minduta zituenean erantzi eta ortutsik gelditzen zela zapata parea esku batean zintzilik zuela, eta beti etortzen zitzaiola gizonezkoren bat ea norabait eramatea nahi al zuen galdezka. –Ez dago takoidun zapata parea eskuan duela emakume bat ikusi eta hunkitzen ez den gizonezkorik?, esan dezake, eta hasiko gara eztabaidan gizonezkoen bihozberatasunari buruz.
‎Morge batean irudikatzen dut neure burua, kaxoi bat ireki didate eta gorpu bat identifikatu nahi eta ezinean nabil. Behatz loditik etiketa bat zintzilik du,. John Doe, jartzen du bertan.
‎Zurrumurrua isildurik, arreta egin zen. Bitartekoak exkaxak ziren, mikrofono bat zegoen erdian, boa gorri bat zintzilik zuela eta, Axik begiak ezker eskuin mugitu zituen, bozgorailu exkax batzuk. Hirurogeiren bat izango ziren, eta, bataren eztula, bestearen xuxurloa, besteen zurrumurrua nekeza egingo zitzaien denen belarrietaraino ailegatzea.
2018
‎Protagonistak telefonoa eskegi, eta haren aurpegi triste eta goibela pixkanaka ia konturatu gabe eraldatzen hasten da, tristura hori barre bilakatzen den arte. Kamera bere aurpegiaren lehen planotik urruntzen doan heinean, besotik xiringa bat zintzilik duela konturatzen gara.
‎Hirurogei urte inguruko emakume mehe bat zen, Saioak zerbait azaltzen zionean burua gora eta behera asko mugitzen zuena. Betaurreko moreak zeramatzan beti, kordeltxo bat zintzilik zutenak atzeko aldean, eta oso gutxi hitz egiten zuen. Batzuetan begira gelditzen zitzaion eta, Saioa urduritzen hasita zegoela ikustean, irribarre egin eta begirada makurtzen zuen paperetara, garrantzirik gabeko zerbait galdetu baino lehen.
2019
‎Tina Modottik egindako bi argazki dauzkat aurrean. Batean, bi esku ikusten dira, txotxongilo bat zintzilik dutela. Txotxongiloa emakume bat da.
‎txorizoa eta gazta, fruitu lehorrak? baita urdaiazpiko bat ere, sukaldeko txoko batean zintzilik zutena; edariei dagokienez, berriz, anisa, koñaka, whiskia, ginebra, uxuala, berrogei botila, bai, izango zituzten armairu batean; hozkailuan, berriz, tonikak, vermouthak, bitterrak?
2020
‎–Atean gorosti adaxka bat zintzilik duen logela da zuena, konforme? –esan die bentako andreak, mahaia trapu batez txukundu bitartean– Mokaduren bat hartu behar duzue orain?
‎Leihoari begira dagoen aulkian esertzen da Connell, hormigoizko eraikin baten atzealdea eta hustubide herdoildu bat ikusten dituela handik. Emakumea Connellen parez pare esertzen da eta eskuan hartzen ditu lepotik behera kate batetik zintzilik dituen betaurrekoak. Haiek aurpegian kokatu, eta paperei eusteko taulara beheratzen ditu begiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia