Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Harreman arloa, Ikerketa arloa eta Ekintza arloa. Egun 220 bazkide baino gehiago dira, eta gehienak dihardute, batera zein bestera, taldearen egitasmoetan laguntzen
‎Jauzi arrunt bat izan zen, gainerakoen antzekoa. Baina airean zegoenean, kalatxori edo aztore baten antzera hegan, galdu egin zen bat batean geure begien bistatik, desa  gertu, itzuri; deskuidoz edo propio, ez dago jakiterik, baina, era batera zein bestera, aienatu, ostendu egin zen. Sekula betiko.
2002
‎Ikuspegi historizistarekin ni nahiko kritikoa izan naiz beti. Historiarekin kontuz jokatu behar dugu, hemen kristo guztiak egiten ditu eta mitoak, batera zein bestera. Gure eskubide historikoak ez dira mesprexatzekoak, beren jarraipena inportantea izan da.
2003
‎Lehenengo ta behin, Gabon jaiak jai handiak direala danontzat: era batera zein bestera, gure inguruan danon bihotzetan sortzen dira egunotan maitasuna ta anaitasuna, poza ta zorion egarria, alkarrentzako gurari on eta samurrak, behartsuakanako bihotz eta esku zabalagoa. Hori danori ondo dago, ondo baino hobeto, eta ez dogu galdu behar, bestelan gure kulturearen alderdi ederrenetariko bat galduko geunke.
2004
‎Aditu hori artekari elkargokideen artean zozketa eginda hautatu da, horiek dauden kasuan; halakorik izan ezean, efektuei dagokien mota horretan matrikulatutako merkatarien artean; batera zein bestera, ezin izango da ezetsi.
2005
‎izeneko filmean bezala? Batera zein bestera, desfile bat egingo zuten, bai, beste neska guztiak ados bazeuden bederen.
‎Ez gara horretan makalenak juristok. Egungo bizimoduak aurrera eramaten gaituen modu berean, aldarrikatze zabalak egiten ditugu, batera zein bestera, euskararena ere babestu nahian. Euskara berri berria dugu, omen, lege kontuetan.
2007
‎Modu batera zein bestera, onddoa pinudian zabaltzen denean, adar punta lehorrak agertzen dira han eta hemen; basozainentzat sintoma hori alarma bihurtzen da.
‎hartan pare bat hilabete pasatu ostean, askori kutsatzen zitzaien, oharkabean, hango mintzamodua, galdera eta harriduretako musikak batez ere; eta halako doinu bat sumatu orduko, burlaka eta imintzioka hasiko zen Rober, azentu hura behin eta berriz imitatuz eta ohartu ez zirenei abisatuz: , habla como los extremeños?, edo, como los gallegos?, edo, como los navarricos?; isekaren biktima isilik eta lotsagorrituta geratuko zen batzuetan, edo haserre gorriz ukabilka ekin besteetan, baina, batera zein bestera, lehenbailehen ahaleginduko zen bere herri urrun hartan erantsitako azentu bitxiak baztertzen eta gure arteko hizkera naturala ostera bereganatzen.
‎Ikusi eta aletu dugun diskurtsoa, euskal identitatearen diskurtso modernoa, izan da, nahi baduzue, euskal identitate modernoarena. Batera zein bestera,, euskal, identitatea moderno bihurtzeko ahalegin diskurtsiboa (eta horrexegatik, politikoa edo, performatiboa?:
2008
‎Azkenik, Espainiako turisten 495 galdera jaso dira. Bulego batera zein bestera doazen lagunen profila erabat ezberdina da: udaletxean, Sopelako herritarren galderak izan dituzte, batik bat.
‎Emakumearen begiak adi daude alde batera zein bestera, baina eguzkia parez pare baitu, begirada apartatu behar izan du amildegi aldera. Izuzko intziri bat ateratzen zaio eta esku bat eramaten du ahora.
‎Bertsoak ere gogoratu ditu Akarregik, batera zein bestera, Euskal Herri hau osatzen duten Ipar eta Hegoak ezinbestean estekatzen dituztenak:
2009
Batera zein bestera, bai Galiziako enpresariak bai jostun bilbotarrak argi dute sektore horrek ere nabarituko duela krisia.
‎Kilometro karratu bakoitzeko, 3 tximista botatzen dituzte ekaitz elektrikoek Bilbo Handiko zonaldean. Batera zein bestera, tximista jotzeko arriskua dagoenean, zuhurtziaz jokatzea gomendatzen da. Zabala eta irekia den eremu batean bazaude eta ekaitz batek jotzen badu, komeni da eraikin baten barnean sartzea, metalezko objektuak gainetik kentzea eta zuhaitz altuetatik urruntzea.
Batera zein bestera, bai Galiziako enpresariak bai jostun bilbotarrak argi dute sektore horrek ere nabarituko duela krisia.
‎Garaiotako seinalea da, modu batera zein bestera, ordenagailuaren aginpidea. Askoren ustez, gainera, bateraezinak dira hura eta herri literatura; azken honek, itxuraz, iritsiezinak baititu literatura idatziaren sona eta ospea, finkotasuna bera ez aipatzearren.
‎Garaiotako seinalea da, modu batera zein bestera, ordenagailuaren aginpidea. Askoren ustez, gainera, bateraezinak dira hura eta herri literatura; azken honek, itxuraz, iritsiezinak baititu literatura idatziaren sona eta ospea, finkotasuna bera ez aipatzearren.
‎Baina aldaketaren ordua heldu zaigu. Herritarrek, era batera zein bestera, garbi utzi dute sakoneko aldaketak behar direla Herri bezala bizi ahal izateko.
2010
‎Herritarraren izenetik joz gero, ohikoak ipini behar dira (donostiar, bilbotar...). Batera zein bestera, herriari dagokion fitxa agertuko da.
‎Egunean zehar, horko mila dendatxoak irekita daudenean, jendez gainezka egoten da, baina ordu honetan giroa guztiz bestelakoa da, isila, bakartia; lokal guztiak daude itxita eta ez da inor ageri inguruan. Kalexkak sortzen dira alde batera zein bestera, haietariko asko irteerarik gabekoak edo labirinto itxurakoak, pasabide itzaltsuak, misteriotsuak... Edonola ere, Fatima seguru sentitzen da, bazter horiek egunero ibili baititu umea zenetik.
‎190 Zenbaitek esan izan du, A eredua marginalia sozialarekin identifikatu izanak ekarri duela A ereduaren gainbehera bizia, ez gurasoen nahiak. Zail da horrelako baieztapenei erantzun biribilik ematea, alde batera zein bestera. Dudarik ez da A ereduko hainbat ikastetxerentzat kaltegarri gertatu dela, luzera begira, une batean salbamen taula zirudikeena.
‎Testu iruzkinetan ere behin eta berriz errepikatzen dira iruzkin ereduak; testuliburu batzuetan galdera itxietan oinarritzen dira, eta beste batzuetan, ikasleari jorratu beharreko arloak aurkezten zaizkio, berak gara ditzan. Batera zein bestera, progresibotasuna falta da, gero eta testu nahiz iruzkin konplexu eta osoagoak irakurri eta sortzeko prestakuntza eskaintzea. Gainera, beste gabezia bat ere badago:
‎George Orwellek bizitzaren azken aldian jokatu zuen papera ez omen zen duina izan, haren mezu literario eta politikoaren mamia lardastu nahi dutenentzat. 1984 eleberriaren bertsio zinematografikoaren manipulazioa onartu zuela esaten da, edota intelektual komunisten zerrenda bat entregatu ziela Ingalaterrako zerbitzu sekretuei.1196 Alde batetik demokraziaren eta askatasunaren utopia, bestetik menperakuntzaren eta autoritarismoaren anti utopia, eta sokaren bi muturren artean mugitzen dira aldaroan, batera zein bestera, pertsonak eta gizarteak.
‎Hegoaldeko euskaldunen espainolizazio prozesuko beste momentu seinalatuak 1859 Marokoko gerla eta 1868 Kubakoa izan ziren. Batera zein bestera, euskaldunen tertzio boluntarioak joan ziren, euskal diputazioek antolaturiko diru eta odol kontribuzioaren markoan, euskaldunen abstinentziak foruen abolizioa ekarriko zuen beldurrez. Foruak babesteko asmo ezkutuarekin, itzelezko propaganda kanpainak egin ziren euskaldunen espainolismoa eta balentria kolonialistak nabarmentzeko.
2011
‎Baldintza horietan, hiztun batzuek solasaren hasieratik beretik alboratzen dute hizkuntza propioa; beste batzuek, berriz, elkarrizketaren harian. Nolanahi ere, batera zein bestera, mendeko mintzairaren hiztunak amore emango du azkenean eta hizkuntza arrotzaren erabilera gailenduko da.
‎Leitzaran ibaiaren bazterretan gaur egun ikus daitekeen bigarren garbitokia da hori. Ahozko lekukoei esker, jakinekoa da XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran garbitoki mordoa eraiki zela Leitzarango ibaiaren albo batera zein bestera. Etorkizunean, bada, garbitoki gehiago topatzeko itxaropena azaldu dute Burdinako kideek.Egunotan bolondres horiek Amasa Villabonan jarri dituzte indarrak.
2012
‎Izan ere, baserriak atarteko arkuaren erdi erdian harrizko gurutze bat du. Modu batera zein bestera, ermita parte da gaur egun eta ederto zaindurik daukate. Barrualdea garbi, umeltasun usain barik.
‎Beste behin, profesionaletara saltoa emateko bi enpresa garrantzitsuenen agendan dauden hainbat pilotari gazte lehiatuko da. Agenda horretan ez daudenak, berriz, beren burua erakusten saiatuko dira; modu batera zein bestera, Aspe zein Asegarceko teknikarien bertatik bertarako jarraipena dela-eta, pilotarien motibazioa eta gogoa itzela izaten da, orain arteko aldi guztiek erakutsi duten moduan.
‎i) Gobernua kentzea edo, modu batera zein bestera, estatuaren konstituzio ordena hondatzea, edota,
‎Beste batzuk, ordea, kexu dira ez dela batzuetan nahikorik kontuan hartzen Debagoieneko erakundeen eta herritarren izaera abertzalea. Batera zein bestera, ondo baloratzen da espektro politiko guztietakoek egin behar izatea argitaratutakoaren gaineko irakurketa kritikoa.
‎erakundearen zuzendaritzan etsai maltzur bat ibiltzea, ala analisirako batere gaitasunik gabeko ergela. Batera zein bestera, ez dago zalantzarik katastrofe bat dela ETAren ekintza hau...". (1997ko abenduan, ELA eta LABen arteko kontaktuen garaian, beraz Lizarra Garaziko aitzin urratsetan, ETAk Irunen hil zuen Jose Luis Caso, zinegotzi popularra.
2013
‎Maitasuna ere izan liteke bultzada. Batera zein bestera, biziraupen kontua omen da: B harremana A bizimoduaren sostengua da; eta B egokiera ostendu beharra, A egoera artatzeko pizgarria.
2014
‎Eta gainera, lehen kimera bat zena orain ere urruti da baina akaso posible da, hau da, PSNrik gabeko gobernu alternatiba osatzea. Urtebetek asko eman dezake, bai alde batera zein bestera, eta lehia itzela izango da, hori bederen iragarria dago.
2015
‎lehenik eskuina eta gero ezkerra, edo alderantziz. Inoiz ez zen ibiltzen aurrera begira; beti diagonalean egiten zuen, xakeko peoiak bezalaxe, alde batera zein bestera. Hark guztiak, baina, ez zion eragozten bizitza normal bat eraman eta eguneroko arazoei ausardiaz eta duintasunez aurre egitea.
‎irakaslearen mahai atzean egurrezko aulki bat utzi, eta haren eserlekua neure txokoan jarri nuen, azken lerroko leiho ondoko izkinan. Irakasleak, gero, edo ez ziren ohartu, gehienek zutik ematen zuten klasea?, edo normaltzat jo zuten desagerketa; batera zein bestera, nik neuk eserleku gozo hartan eman nuen ikasturte osoa, bi aldiz pozik: bat, haren erosotasuna gozatzen nuelako, eta bi, hierarkiak pikutara bidaltzen nituela iruditzen zitzaidalako.
2016
‎Izan liteke lotsatiaren herabea, izan liteke ohitura faltak sortzen duen uzkurdura, izan liteke amaren ondoko urte luzeek utzitako ondarea... Batera zein bestera, elbarri eta mutu geratu da Alsina eskaintzaren aurrean, zer esan ez dakiela, baina azkenean, beldur modu ezkuturen batek erasanda edo, buruaz ezezko keinua egin eta egokitu zaion gelarantz jo du, latin lover harrituari bizkarra emanda.
2017
Batera zein bestera, modu askotan irakur liteke nobela hau, dudarik gabe. Edonola ere, apaiz gaixoti baten obsesio sexualak:
‎Baina txoriaren antzera, erruaren zati handitxo bat neurea da, sugearen eskumenetik urruti ibili beharrean haren irismenean paratu baitut neure burua, ez jakin oharkabean ala barrengo bulkada batek buruari berri eman barik ene oinak hara bideratuta. Batera zein bestera, antzeratsu. Atzo, ohi dudan bezala, etxetik elizara joan etorria egitean, egunero ohi dudanez ardangelaren aurretik igaro nintzen, baina ohi ez bezala barrura begiratu eta sartzeko gogoak eman zidan.
‎ala Intxortako herritar eroriei eta Julian Lasari, in memoriam ezinbestean, ala Jontxu Muñagorriri, txikitako bere kontakizunekin nire irudimenaren txingarrei haizea emateagatik. Batera zein bestera, izenburu berria ere pentsatuta neukan: –Zapero, gogoan zaitugu?.
‎Gainera, ezin dugu ahaztu itsasadar osoa bete zutela Euskalduna edo La Naval bezalako ontziolek, ezkerreko zein eskumako aldean. " Egunero behargin mordoa joaten zen alde batera zein bestera", Matés Luquek aipatu duenez. Itsasoko arkeologoak frogatu ahal izan duenez, Bilbo Zaharretik Areetaraino, itsasadarra zeharkatzeko ontzietarako hamabi geraleku zeuden, Bilboko eta Bizkaiko industriagintzaren garairik oparoenetan.
2018
‎hire burua zuritu nahi al duk orain, Jonane honetaraino arriskatu izanaren erantzunetik? Modu batera zein bestera, ez al duk neska behin eta berriro hire borondatera erakarri nahi izan, hire alde arrisku guztiak eta latzagoak sufritzeko prest dagoela aitor dezan. Ez al da horixe hik entzun nahi hukeena eta Jonaneri eskatzen ari hatzaiona?
2019
‎Nafarroa estatu auzi da, atzo, gaur eta bihar. Batera zein bestera, aldaketa ahalbidetu zuten egiturazko joera horiek indartzen jarraitzea da erronka, eta, bidenabar, desmotibazioa eta frustrazio desmobilizatzailea ekiditea. Hauteskundeen aurretik posible zen eta hala da oraindik ere.
‎Nagusiki bere kaltean, ordea: erdarazko mintzajardun arrunta" etxekotzen" ari da, eta euskarazko nagusitasun moldaera gotorra gesaltzen. mintzabide bakar edo nagusi euskara zeneko jardunguneak, harreman sareak, situazioak, mintzamoldeak eta agerbideak ahulduz doaz. aldiz, herritarrek nonahi eta nornahirekin" batera zein bestera" egin ohi duten egoerak zabaltzen hasi dira.
‎Forma bakoitzak bere tonu propioa du. Baina deitu modu batera zein bestera, baliatu tonu jostaria zein solemnea, manifestu batek zuzen zehatza izan behar du, argia, zalantzarik eragiten ez duena, auziak garbi seinalatuko dituena jendea adoretzea helburu. Ez, aldarri bat ezin da egin zalantza barreiatuz, ezta mezua lausotuz ere xehetasunekin, ironiarekin, anbiguotasunarekin.
‎Dantza erritualak, dantza zirkularrak dira kultura askotan eta zirkuluan dantza egiteaz gain, alde batera zein bestera, lortu nahi dugun helburuaren arabera jauziek ere hartzen dute protagonismo berezia. Zer dira jauziak azken batean, interpretazioaren minimalismora jotzen badugu?
‎kontua ez da emakumearen egitasmoak erraztea, baizik oztopatzea. Gona ez da galtzak bezain erosoa, eta traba da takoi luzeko zapatekin ibiltzea; praktikotik gutxien duten soinekoak eta oinetakoak, kapelarik eta galtzerdirik delikatuenak, horiexek dira dotoreenak; janzkiak gorputza ezkutatu, desitxuratu edo moldatu dezake, baina, batera zein bestera, begiradetatik libratzen du. Horregatik iruditzen zaio apaintzea josteta liluragarria dela bere burua begietsi nahi duen neskatoari; aurrerago, haren haur autonomia matxinatu egiten da muselina argien eta bernizezko zapaten traben kontra; adin deserosoan, neskatoa bere burua erakusteko irrikaren eta arbuioaren artean ibiltzen da; objektu sexuala izateko bokazioa onartzen duenean, gozagarria zaio apaintzea.
‎Berdin dio prostituta poliziaren zaintzapean dagoen lege araudiak hala aginduta, edo gordeka lan egiten duen: batera zein bestera, paria baten gisan tratatzen dute.
‎gizona haren gainean makurtzen da, fede onez nahiz txarrez. Batera zein bestera, hauxe eskatzen dio gizonak emakumeari: gizonak bere buruarengan atzeman ezin duen guztia izan dadila, izatedunaren barnealdea ezereza baino ez baita, eta, bere burua iristeko, objektu batean proiektatu beharra baitauka.
‎grazia edo pitonisa izan, izar edo sorgin izan, naturaz gaindikoaren atea zabaltzen du, surrealarena; immanentziara kondenatua dago; eta, bere pasibotasunaz, bakea ematen du, harmonia; rol hori arbuiatzen badu, ordea, horra hor Mantis religiosa, ogroa. Batera zein bestera, emakumea Beste pribilegiatua da, eta subjektua haren bitartez mamitzen da: gizonaren neurrietako bat da, haren oreka, osasuna, abentura, zoriona.
‎Natura, edo oposizio guztiz abstraktu gisa mamitzen da, oztopo da eta arrotz segitzen du, edo modu pasiboan sufritzen du gizonaren desira, eta asimila dezan uzten dio gizonari; kontsumituz egiten da gizona haren jabe, hau da, suntsituz. Batera zein bestera, bakarrik segitzen du gizonak; bakarrik dago harri bat ukitzen duenean, fruitu bat jaten duenean. Bestearen presentzia izateko, besteak bere buruarentzat presente egon behar du:
‎Buruzagi klaseetan, emakumea bizkarroi bat zen, eta, hala, gizonen legeen mende zegoen: batera zein bestera, ia ezinezkoa zitzaion ezer egitea. Zuzenbidea eta usadioak ez zetozen beti bat, eta bien arteko oreka halako moldez ezartzen zen, non emakumea ez zen inoiz libre modu konkretu batean.
‎Zorte etsaia aldean daramate, edo lagun dute zoria: batera zein bestera, destino bat dute. Cécile Sorelek honela idatzi zuen, haren Oroitzapenetan barrena aurkitzen dugun xalotasun horretaz:
‎Enduroan ere ibiltzen naiz. Bizikleta gainean gozatu egiten dut, modu batera zein bestera.
2020
‎Modu batera zein bestera, ilusioa egin zidan berriak, bai horixe! Are gehiago:
‎Gerta liteke, gainera, agertoki negatiboak indartzea (pandemiaren berragertzea, ez ordaintzeek eragindako finantza krisia, zor publikoei loturiko arriskuak, Eurogunearen krisia). Era batera zein bestera, finantza publikoen kaudimen ezberdina epe motzean igarriko da; herrialdeen pizgarri programen bidez (berehalako neurri fiskalak, ordainketak atzeratzeko aukerak, abal eta bermeak) dibergentziak handituko dira, eta enpresen birkapitalizazioko neurri asimetrikoek europar merkatuan distortsioak sortuko dituzte. Horrez gainera, Europaren esku hartzea, lehen une hauetan bederen, bermeen eta kredituen bidez gauzatzen ari den heinean (erreskatefuntsa osasun arlorako maileguekin 240.000 milioi eurokoa, 200.000 milioi euro kreditutan enpresek egiturazko gastuak estaltzeko, langabeziaren kontrako denbora baterako funtsa 100.000 milioi eurokoa enpleguari laguntzeko), epe motzean herrialdeen artean desparekotasunak handituko dira.
2021
‎Hemen egongo naiz, lan hori egiten duzun artean, hau da, ‘egiten ari zaren bitartean’ edo ‘egina izan dezazun arte’ Eta, berdin, nahi izan eta behar izan modalekin eginiko perpausak ere: Gera zaitez etxean nahi duzun artean, hots, ‘nahi duzun denbora guztian’ edo ‘nahi dezazun unea arte’ Batera zein bestera, hala ere, epe bera adierazten da.
Batera zein bestera, horren aurrean literaturak dituen adierazpen guztiak nabarmentzea, ahozkoa, antzerkia, narrazio bisualak, ikus entzunezkoak erabiltzen dituzten performance ak, poesia emanaldiak edota hainbat aplikaziok edo baliabide digitalek eskaintzen dituzten esperientzia literarioak beharrezkoak direla dio GE4 k, bere esanetan, literatura askotariko adierazpen kulturalekin lotuta dagoen unibert... Eta, ondorioz, bere adierazpenik zabalenean gizabanakoa ezezik gizateria eraikitzen eta sortzen laguntzen duen ondare kultural inportante gisa aldarrikatzen du elkarrizketatuak.
‎Argitaletxeak eta hauek diseinatzen eta ekoizten duten material didaktikoa zein literarioa elkarrizketetan presentzia nabarmena izan duen gaia izan da, hainbatetan aitortu den moduan, irakas jardunean hartzen duen zentralitateagatik hura gidatzen eta baldintzatzen dute eta, beraz, ikas prozesuak ere bai, era batera zein bestera. Askotarikoak dira erabiltzen diren euskarri didaktikoak, ez testuliburuak soilik, nahiz eta azken horiek diren aipatuenak protagonisten artean.
‎Edo ez dakigu, edo ez dugu nahi, edo biak. Batera zein bestera, izorratuta gaude. Liburu bat begi aurrean daukagunean, ez dugu ikusten.
‎Gurean neskek ezin dute mutil batekin gaua kanpoan eman, eta, hasieran, harritu egin ninduen Estherren proposamenak, baina laster jakin ahal izan nuenez, lagun batzuekin zihoala esan omen zuen etxean. Batera zein bestera, gurean zuen halakorik egin.
Batera zein bestera, arratsalde hartan bertan abiatu nintzen Sevillatik. Trenaren dirua aurrezteko, errepide bazterrean kokatu eta, fardela esku batean eta bestean FRANCIA zioen txartel handi bat nuelarik, bidaiaren bigarren aldiari ekin nion.
‎Ahotsa, gitarra eta bateria. Sekulako sentsibilitateduna, batera zein bestera. Autonomoa.
‎Batzuek lotura bat dute klubagaz, eta beste batzuek iraganean izan dute. Batera zein bestera, Tabirako estimatzen dugu eta horrek elkartu gaitu. Batzuk aurretik ezagutzen nituen eta beste batzuk ez.
2022
‎Natura, edo oposizio guztiz abstraktu gisa mamitzen da, oztopo da eta arrotz segitzen du, edo modu pasiboan sufritzen du gizonaren desira, eta asimila dezan uzten dio gizonari; kontsumituz egiten da gizona haren jabe, hau da, suntsituz. Batera zein bestera, bakarrik segitzen du gizonak; bakarrik dago harri bat ukitzen duenean, fruitu bat jaten duenean. Bestearen presentzia izateko, besteak bere buruarentzat presente egon behar du:
‎askotan eman diguten posizioarekin konformatu egiten gara. Batera zein bestera dela, gauden leku horretatik eraiki dugunean gure bizitzaren zati handi bat, zaila izaten da aldatzea. Horrek inguruko guztiek euren ipurdia mugitzea esan nahi baitu.
‎Gainera, duela urte gutxira arte, seme alabei ikasketak emateko aukera bat izan da seminarioa familia askorentzat. Fedeak bultzatuta ere bidaliko zituzten umeak eskola erlijiosoetara, baina kontua da, era batera zein bestera, ume asko ukitu, bortxatu... dituztela Jainkoaren hitza zabaltzen dutenek. Ez hor bakarrik, esango du norbaitek.
‎Konformidadeak, munduari begiratzeko modu etsi edo bezatu edo konplizea. Batera zein bestera, mundua hobetzeko afan gutxi: erosotasuna izaki gure bizimoduaren erregulatzaile nagusia, eskuzabaltasuna eta besteenganako begirunea ez dira bidaiderik gomendagarrienak.
‎Beste batzuek emozio samuarragoak; txakur edo katu txotxongiloek, adibidez. Batera zein bestera, adierazkorrak izan behar dira. Ikusi izan ditut ondo eginda egon arren transmititzen ez duten txontxongiloak, eta guri zerbait transmititu dezaten gustatzen zaigu.
2023
‎Badagoz, era berean, baserri moltso txikiak, auzunetxoak osotzen dituenak. Batera zein bestera, etxaldea izan da oinarrizko ustiapen unidadea, eta nekazaritza jardun nagusienetakoa.
‎Bergara eta Azkoitia herriak kokatzen diren Deba eta Urola bailaren arteko lotura garrantzitsuena Elosuko gaina izanik, Azkoitiak oso harreman estua izan zuen, bere garaian ere, Iriaun gazteluarekin. Izan ere, Alfonso XI.a Gaztela eta Leongo erregeak 1324an Azkoitia hiribildu gisa sortzea ahalbidetu zuen hiri gutunean Arrasate eta Getaria artean batera zein bestera zihoazen bidaiari eta garraioak Azkoititik pasatzera behartzen zituen agindua ematen zuen, eta Elosutik igaro behar horretarako: " Et otrosí tengo por bien e mando que los camineros/ que fueren de Guetaria a Mondragón e de Mondragón a Guetaria que vayan e vengan por esta villa que dizen de Sant Martín de/ Yraurrgui et non por otro logar ninguno, so pena de cient maravedís de la moneda nueva a cada uno por cada vegada que fuere/ por otro logar…".
‎Buru belarri dabiltza funtsak batzeko lanetan. Zozketa erraldoi bat egin gura dute, eta han hemenka dabiltza ateak jotzen, batera zein bestera, ekarpenak eta dohaintza solidarioak jasotzen. Esti Martinek azaldu duenez, “Maider eta Zuriñe, klubeko kide bi loteak egiten dabiltza, gero zozketa egin ahal izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia