2001
|
|
Jaikitzean: Gosaldu aurretik baso
|
bat
ur hartu. Gosarian:
|
2002
|
|
Kezkatuta zirudien. Emakumea sukaldera joan zen, baso
|
bat
ur hartzera. Egongelara itzultzean besaulkian eseri zen berriro, telebista piztuaren aurrean, baina hutsari begira bezala.
|
2003
|
|
Txosten hori irailean aurkeztuko da. Txosten horrek adierazten du 4 eta 6 urte bitarteko haurren %70ek “egunean ur gutxi hartzen dutela”, eta zaharrak, berriz, ia ez direla iristen egunean litro
|
bat
ur hartzera, 800 mililitro soilik edaten baitituzte, eta are gutxiago. Gainera, helduek ere ez dute edan behar luketen ur guztia, egunean litro bat ur batez beste hartuta; beraz, BRITA txostenaren ondorio nagusia da espainiarrek, oro har, ez dutela behar adina ur edaten.
|
2004
|
|
Litro
|
bat
ur hartuta, hurrengo gaiak erantsiko dizkiogu:
|
|
Maratoia hasi ondoren ere, elikadurak garrantzi handia du. Ordu oro, litro
|
bat
ur hartzea gomendatzen da, egarri sentsazioa agertu aurretik edatea komeni baita. Probako 20 kilometro inguru egin ondoren, komeni da karbohidrato ugariko elikagaiak hartzea berriro, “txoria” saihesteko eta lehiaketa arrakastaz amaitu ahal izateko, heriotzarik izan gabe.
|
|
Mareak erabat aurreikus daitezkeen fenomenoak dira, ziklo astronomikoen arau zorrotzei men egiten baitiete. Kalkulu batzuk aski dira zenbait hilabete lehenago puntu eta ordu jakin
|
batean
urak hartuko duen altuera zehazteko, kostaldeko herri gehienetan urtero argitaratzen diren marea taulek erakusten duten moduan. Faktore meteorologikoa, ordea, ez da hain aurresangarria.
|
|
Makina bateko botilatxo
|
bat
ur hartu eta irrikaz hustu zuen. Josebak irteerara jo zuen zuzenean, gero.
|
2006
|
|
Badirudi Suedian aspaldi samarretik hartu zutela arrazoiaren bidea –edota gure Karlos errege hori zientziazale aparta zen bestela–, eta zigortuaren portaerak aztertzeko –zientziak erakusten duen zehaztasunarekin– eta kafearen pozoitasuna ondo frogatzeko, harekin kartzelan bizi guztirako zeuden beste bi zigortu hartu zituen konparatze kontuetarako," kontraste" gisa.
|
Batek
ura hartu behar zuen kriminal zigortuak kafea hartzen zuen bakoitzean –eta neurri berean–, eta besteak, berriz, tea neurri berean. Hala agindu zuen errege Karlosek eta hala konplitu zen –konparaketak egiterakoan, tearen pozoikeria frogatzeko aukera ere ezin bada galdu errege esperientziazale hark!
|
2008
|
|
“Hondamendiak kutsadura arazo bat eragin digu Coca ibaian”, onartu zuen Chiribogak, eta egoera konpontzen saiatzeko plan bat jarri du martxan haren sailak. Estatuko Gobernuak onartu du ingurumen inpaktua ezin izan dela kontrolatu Coca ibaiaren emaria erabiltzen duen Francisco de Orellanako edateko uraren sistema kutsatu ez dadin, Petroecuador estatuko petrolio enpresak hodi bat eraiki du beste ibaiadar
|
bateko
ura hartzeko, Payaminokoa. Gainera, konpainiak zisterna kamioiekin hornituko du Amazonasko 18.000 biztanle inguruko biztanleria hori, ingurumena konpontzeko prozesuak irauten duen bitartean.
|
|
Munduko bost pobreenetako bat da. Etxebizitzak ez du elektrizitaterik eta ur korronterik; beraz, goizero Mariamak etxetik hurbil dagoen putzu
|
bateko
ura hartu behar du. Putzurik ez zegoenean, haurrak bi kilometro egin behar zituen ura lortzeko, eta horrek oso denbora gutxi uzten zion eskolako lanak egiteko.
|
2009
|
|
Galtza motzak soinean dituen emakumeak terrazako mahai batetik baso
|
bat
ur hartu eta hiru azukre xorro hustu ditu bertan. Utzi, mesedez eskatu dio Eutimiori nahiko ernegatuta, eta gizonari gorputza zuzentzen lagunduz, trago txikitan edanarazi dio ur azukretua.
|
2010
|
|
eta, ordu erdi barru egarriari itzultzea bururatuz gero? Bada ezpada ere beste basokada
|
bat
ur hartzea eta zure gelako mahaiaren ezkerreko aldean dagoen apaltxoaren gainean ipintzeak ez lizuke kalterik egingo, lurrikara bat gertatu eta ura ordenagailu barrura sartu ezean noski!
|
2011
|
|
Mutikoa gelara sartu eta baso batean zerbitzatu zuen ura. Norrisek segundo bat itxoiteko esan zion eta, hitz egin aurretik, zurrutada
|
bat
ur hartu zuen. Ura probatu bezain pronto tu egin eta haserre esan zuen:
|
2012
|
|
Madame Bovaryk ontzia hartu eta mahaipean utzi zuen; makurtzean egin zuen mugimenduan, soinekoa (udako soineko bat zen lau aloztuna, kolore horia, gerri luzea, gona zabala) bere baranoan hedatu zen salako baldosen gainean; eta, Emmak, pikotxean, besoak zabalduz pixka bat alderoka egin baitzuen, ehunaren puzturak zapart egiten zuen lekurik leku, bere gerruntzearen malguduren arabera. Ondoren, pitxer
|
bat
ur hartzera joan zen, eta azukre koxkor batzuk urtzen ari zen botikaria heldu zenean. Zalaparta hartan neskamea bila joana zitzaion; bere ikaslea begiak zabalik hautematean, lasaitu zitzaion arnasa.
|
|
AIMARrek baso
|
bat
ur hartu sukaldetik. Begirada XABINek eta GARBIÑEk.
|
|
KEVIN agertzen da aurrena, gelatik, ura edatera? Hozkailua ireki, botila
|
bat
ur hartu, eta tragotik edaten hasten da. Halako batean, EIDER agertzen da, atzetik?
|
|
Horretarako, kirolariak jarduera fisikoaren aurretik eta ondoren pisatu behar du, eta galdutako pisua edan. Nolanahi ere, arau orokorra da litro
|
bat
ur hartzea ariketa egiten den ordu bakoitzeko, eta edan egin behar da jarduera fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren. Likido maila ona izateak, pertsona ondo sentitzea eta osasuna hobetzea ez ezik, edertasun iturri garrantzitsua ere bada:
|
2013
|
|
Eguna argitzean kalera jaitsi eta taberna barruan hartu zuen babesa. Botila
|
bat
ur hartu zuen kafea baino lehen eta zerbitzariarekin aritu zen kalakan zortziak eta hogei izan ziren arte. Orduan telefonoa hartu eta Eliasi deitu zion.
|
|
Angelak emigrazioari buruz idatzitako artikulu batean ere aipatzen zen Berlin. Desertua inoiz ikusi gabeko bi gazte, halako eremu batek zituen arriskuak imajinatu gabe, botilatxo
|
bat
ur hartuta abiatu zirela, tren geltokitik herri hartaraino zeuden 100 kilometroak oinez egiteko asmoz.
|
2015
|
|
Botilatxoa ezpainetara eraman eta trago
|
bat
ur hartu zuen egarririk gabe, ahoa ixteko soilik. Hitz egin beharrik ez izateko.
|
|
Bero egunetan intsektuak errekatxo baten bazter hareatsuan biltzen ziren, mihiaz ura hartueta gero hegaz beren erlauntzetara eramateko. Ba niri, adin harekin, ez zitzaidan besterikbururatu pote
|
batean
ura hartu eta erle mordo haren gainera isurtzea baino, zer gertatzenzen ikusteko, seguruenik. Ekintzak berehalako erreakzioa izan zuen, bataiatu nituen erlehaietako batek eskura etorri eta ziztada egin baitzidan.
|
|
Funtsean burdinolaren osagarriak hurrenak dira: presa
|
bat
ura hartzeko, naza bat ura bideratzeko, antepara edo ur biltegia, tunel hidraulikoa honetan daude gurpilak eta burdingintzako tailerra bera. Gaur egun burdinola hidraulikoen hondar ugari dago Euskal Herriko zenbait lurretan sakabanaturik.
|
2017
|
|
Ikerketa Kriminaleko agenteek hozkailu bat zeukaten han. Asiainek botila
|
bat
ur hartu zuen. Trago luze bat edan zuen bulegora itzuli bitartean.
|
|
Hozkailutik botila
|
bat
ur hartu eta gogoz edan zuen. Jogurt gaingabetu bat jan zuen koilarakada ñimiñoetan:
|
2018
|
|
Makur handiak badira ainitz tokitan. Lehen ere gertatu dira holakoak bainan aldi huntako ur ateratze horien berezitasuna hauxe da, kasik sekulan ez dela ikusi hor gaindi hoinbeste eremu denak
|
batean
urak hartuak... Parisen, arrangura dira zernahi garratoin ikusten baitute karriketan ibilki eta etxetan sartuak ere...
|
|
Hozkailutik botila
|
bat
ur hartu du Helenek, eta ontzi banatan zerbitzatzen duen bitartean itunari atxikitakoen egoeraz hasi da hizketan:
|
2019
|
|
Memoria harrotu bitartean, pizten ari zen uda bezperako goizeko argi firfiraren hegaletan, Pirinio gain haietako haize buhako arinaren fereka senditu zuen. Baso
|
bat
ur hartu zuen. Egarri zen.
|
|
Halaxe, txikito baso
|
batean
ura hartu eta panpina bataiatu genuen bekokia bustita. Andreak altzoan jesarri ninduen gero, neuk ere neure Rosalia altzoan, eta morriñari barruak hartzen utzi zion gu kulunkatu bitartean.
|
2020
|
|
Eskatzeari lotuta, errito zahar bat ageri da… ur berriaren errito zaharra. Urteko lehena, urtarrileko lehenean… Euskal Herri osoan uraren erritoa ospatzen zen, ur berriaren erritoa. Burutzeko, urtearen lehenengo egunean iturri
|
batetik
ura hartzen zen eta, gero, etxez etxe ur berri hori edatera ematen zen, zoriona eta osasuna ematen omen zuen. Uraren freskotasunaz aparte, haurrek kopla bat kantatzen zuten.
|
|
Banabeste batean azken ehun urtetan ja goratuak hogoi bat zentimetroz segurik eta ainitzen beldurra metro baten heineko goratzea izaiten ahal litakeela mende huntan berean. Ondorioz, gaitzeko eremuak alde
|
bat
urak hartuak! Jende frangok denak utzirik beste norapait joan behar!
|
2021
|
|
Une honetan, makina bat nire kafesnea prestatzen ari da, 10 zentimoren truke (30 berez, baina enpresak 20 ordaintzen ditu, porque despierto nos gustas más), eta hemen egon behar dut, zain egotea beste zereginik gabe. Txanpona eskutik eskura pasatuz sartu naiz, ezin nuen baso
|
bat
ur hartu eta alde egin, nabarmena izan da kafea hartzera etorri naizela. Inguruabarrek ez digute tarterik utzi kortesia arauak larriki urratu gabe elkarri ez begiratzeko.
|
2022
|
|
Elikagaiak bedeinkatu ondoren, patxadaz irentsi zituzten. Gazta puskari eztarritik pasatzen laguntzeko, ondoko harraskatik baso
|
bat
ur hartu zuen Mattinek, apaizari baimena eskatu ondoren. Aita Estebanek eta Fidelek, berriz, ardo botila ahitu zuten, azken tanta arte.
|
|
Marcial pixka bat gehiago luzatu zen. Baso
|
bat
ur hartu eta tanta batzuk disolbatu zituen. Ez zen sendagai hura hartzen ikusten nuen lehen aldia.
|
2023
|
|
Ez dago deklinatzerik deserrotzea izendatzeko daukazun hitzen bilduma. Urtegi
|
bateko
urek hartutako etxe batekoa zarelako agian, zure erritualak ez dira aldatzen: udaro irakurtzen dituzu agendan kopiatutako aipuak, aspaldi irakurri zenituen eta gogoratzen ez zenituen poema liburuetakoak.
|
|
Lehenik uko egin zioten soldaduskara joateari..." Bat batean Bellochek herdoil zapore gogor eta desatsegina nabari du ahoan. Beste trago
|
bat
ur hartu du, baina bigarren etenaldi hau ez zegoen aurreikusita. Ura hartu eta diskurtsoari ekin dio berriro:
|