2000
|
|
Hotz zegoen baina garbi ikusten ziren izarrak zeruan, edo inguratzen gintuzten pagoek agerian uzten zizkiguten zeru tarteetan bederen. sartu aurretik, su txiki
|
bat
piztu eta haren ondoan eserita zerbait jan, zahatotik edan eta Goizederrek prestatutako porro batzuk erre genituen. Oso haxix ona zen.
|
|
Lauaxeta zenik ez sinetsi arren, ezinegon
|
bat
piztu zuen nire baitan gizon arraro haren bisitak. Inori ezer esan gabe, dena neure barrurako gordeta, betaurrekodun misteriotsu hari buruzko mila burutazio izan nituen ondorengo egunetan.
|
|
Lazaro zigarro
|
bat
pizteko gelditu zen. Gero segitu zuen.
|
|
Haren atzean, haztamuka sartu zen Xan; mahai batekin topo eginda, han gelditu zen, Lazarok mahaiaren gainean zegoen argi txiki, motel
|
bat
piztu zuen arte. Tetxo oso bajuarekiko gela zabal bat zen, errektangulu formakoa:
|
|
" Etxean egina", esan zuen Lazarok harroki; norbait hura jaiki, bata bat erdi jantzita;" gabon, emazte", esan zuen Lazarok, halakoxe umorez; emakumeak zerbait esan zuen; apika hizkuntza atzerriko batean, Xanek ez baitzuen ulertu; eta Lazarok, hain zuzen ere: ...ra joaki, baso bat ur edan, fregaderaren kontra apoiatuta, besoak antxumaturik so gelditu zitzaien;" Xan, Luzi; Luzi, Xan", esan zuen Lazarok; jaiki zen apur bat Xan, Luziri eskua luzatu zion; Luzik laxoki estutu zion; ez zegokeen bestalde emakumea txit umore onean; bistan da, ez ziren orduak; mazelezur handia, ile rubioak nahastuta, begiak ondo ireki ezin zituela zegoen; Lazarok zigarro
|
bat
piztu zuen eta: " Henriren laguna da", esan zuen.
|
|
Bi mutilek ere beste atitude bat hartu zuten: biak ere serioago, Lupok zigarro
|
bat
piztu zuen, Belek berriz, bere irria moderatuz, gizon portatzen ahalegindu zen; ez zuen hura, hala ere, bere berezko modua; ez zegoen oso eroso. Bederen bederen, giroan tentsio punta bat zegoen.
|
|
Pieza iluna oso, hala ere mahai luze batzuk suma zitezkeen, zenbait makina, egur handi batzuk. Gari mahai haietako baten ondoan, lurrean jarri eta, zigarro
|
bat
piztu zuen. Xanek berriz, apenas jartzea egin zuen eta, piezara tipo batzuk sartu zirela aditu zuen.
|
|
" Hori ba", esan zuen Bonifaziok; bere perspikaziaz harro, irribarre egin zuen, hortz zuri zuriak erakutsiz; Xani begira, esku bateko hatzekin bibotexkak lixatzen zituela, pentsakor gelditu zen; haren kopetan zimur batzuk agertu ziren; sudurretatik hats aldi bat botaz, interpretatzen gaitza zena: " nik hi... lehendik ezagutzen haut, ezta?", galdetu zion; Xanek lepoa apur bat luzatu, sorbaldak apur bat kixkurtu zituen;" hi ez al hintzen hemen aritu... denbora batean?", galdetu zion; Xanek ezezkoa egin zuen; Bonifazio purutxo
|
bat
piztuz entretenitu zen; haren eskuan eraztun batek diz diz egin zuen; Xani Raissa gogoratu zitzaion; ez ote zuen hura zela ta Bonifaziok hara eraman; inondik inora jakin ote zuen, bere etxean izan zela?; ez zen probablea; eta, Bonifazio hori jakin gabe zegoela, Xan lasaiago zegoen: nahiz hura enpresako buruzagietarik izan, eta nahiz bera orain, era batera, haren menekoa zen, haren emaztea... nolabait, une batez, berea izan zuen;" eta", esan zuen Bonifaziok," hire lehenbiziko egunaz zer balantze egiten duk?".
|
|
Dudagabe inpresio handi bat hartu zuten biek. Lupo, ohean jarrita, zigarro
|
bat
piztu, begi gorrituak zabal zabal eginda zegoen. Haatik, ez zutenez misterio hura argitzen:
|
|
Inork ez zekian. Goian batzuek jakingo zitean... guk ez behintzat"; ilunki gogoratzen zituen Xanek gertakizun haiek; Garik beste zigarro
|
bat
piztu zuen;" hura izan eta handik egun gutxira Henrirekin eztabaida izan nian. Berak esaten zian, egurra ematen segitu behar zela, eta aldi berean gure aldera indarrak bildu.
|
|
Henri". Zigarro
|
bat
piztu zuen. Xanek arretaz begiratu zuen.
|
|
Elik bere jarrera berkonponitu zuen: atzera zangoak bilduta, atzera zigarro
|
bat
piztu, Xani eskaini ziolarik, honek, ez epelegia, ez, agian, sendikorregia ematearren, eta halaz ere eztiki: " Orain ez", errefusatu zuen.
|
|
Komunetik kamiseta eta galtza garbi, lasa samarrekin, etxeko zapatillak jantzita irten zenean, salan, aulki batean jarrita, zain zeukan emakumea. " Sutondoan zabaldu dizkizut arropak", esan zuen;" berehala lehortuko dira; jarri, jarri; tori"; kafe antosin bat eskuratu zion; Xan sofan jarri zelarik, emakumeak lanpara
|
bat
piztu zuen; giro gozoa zegoen; leiho zabalaz hara berriz, euria txurrustaka ari zuen; emakumeak diskretuki begiratu zion;" uste dut", esan zuen," ez zintudala inoiz ikusi". " Probableena da".
|
2001
|
|
Lucky
|
bat
piztu eta mantso bota nuen kea, hausnarrean.
|
2003
|
|
Izutu egiten du horrek. Izutu egiten du alferretik irten beharrak eta betiko itzalita zeudela uste zuen txingarretatik, su berri
|
bat
pizten hasteak. Ez du nahi.
|
|
Elenak bere izenaz dei egiten zionaren bila ekin zion, begietan itxaropen izpi
|
bat
pizturik zuela. Itxaropen hori ez zen nire ikustea espero zuelako.
|
|
–Ez didazu izen hori esango? –bisitariak, zigarrotxo
|
bat
pizteko keinuan.
|
2004
|
|
Butanozko estufa... Kafe makina itzaliaren ondoan, transistore txiki
|
bat
piztuta zegoen.
|
|
Eskorgari bultz, abiatu egin zen geldi geldia. Istant hartan, zerua argi arrosa
|
batez
piztu, mendi mazelan hiru lau baserri agertu ziren. Honaxeago, lurrun moltso zuriak isurtzen zituen fabrika batek.
|
2005
|
|
Taxiaren atzealdean hiru haurrak lo zirela, etxe handi eta garbiak iruditu zitzaizkion denak, dotoreak eta tristeak. Gogoratzen du ezinezkoa iruditu zitzaiola hainbeste argi guztiak
|
batera
piztuta, eta txoratuta utzi zutela dena islatzen zuen ibaiko zubien itzalek. Gogoratzen ditu printzesa ezagunen izenak kaleetan, eta isiltasuna udazkeneko gau hartan, taxiaren motorraren hotsa baino ez, altzoan haurrak lo, kristalaz bestaldean mundu berria.
|
|
Eta batez ere, gero esan zuena, anti ondare deklarazio hura, bere eskuekin landutako eltze eta ontziak, apurtuko zaizkion beldur, lehen aldiz bere eskuetatik aparte, labe batera sartzen dituen buztinlari hasiberriaren kezka aurpegi berberarekin esan zuen hura, ez hain hordi bat batean, argi izpi bat begietan zuela, nire ama ez zen emakume
|
bat
piztu izan balitzaio bezala ninietan, helburu garrantzitsu bati begira bezala: ea lortzen dugun zu ni bezalakoa ez izatea, Andre.
|
|
Moby Dick bezalako izen baten bataioa beharbada? Ez al da bera izango Moby Dick, ez al da bera izango munstroa, marinel bat irentsi duena, bere barruan poxpolo
|
bat
piztea bururatu zaion marinel bat. Ederrago bihurtuko ote du eldarnio horrek bien arteko azken borroka?
|
|
Loreen artean hiru gorpu manta nabarren azpian, aurpegia has, gizonezkoak. Kandela lodi
|
bat
pizturik gurutze beltzaren oinean. Lepoan jarri zion apezak eskua, eta on egin zion berotasunak, eztitu egin zion hesteetako oinazea, baina besterik ikusi gabe munstro haietan aita ez zegoela esatera deliberatu zenean Jainkoaren ministroak bultzada txipi bat eman zion aitzina, atzaparra zepo lepoan, hildakoen aurpegiak bertatik bertara ikustera zeraman.
|
2006
|
|
su handi
|
bat
pizteko neure ahoan
|
|
Pena eman zidan Clara etxe hartan uzteak. Bebarruan zigarro
|
bat
piztu eta euriari begira geratu nintzen minutu batzuetan. Han zegoen berriro ere, han nuen, barruak hozkatzen, erruduntasun sentimendua, gaiztoa izateko beldurra, infernua merezi izateko izua.
|
|
Horregatik, Clarak emandako aterkia bebarruan utzi eta euriari aurre egiteko asmoa nuen. Aurretik, hala ere, zigarro
|
bat
piztu eta euriari begira geratu nintzen minutu batzuetan, hantxe, bebarruan. Ezinegona, desosegua, tren huts eginen nostalgia zaharra.
|
|
Pixka bat aztoratu da, zigarro
|
bat
piztu du, ahots urrumakariaz:
|
|
Ez ziren Joxanen munduko irudiak, baina bake itzela ematen zioten behin eta berriro begiratuz gero. Urbanok kriseilu moduko
|
bat
piztu eta botila bat ipini zuen egurrezko mahai gainean, baso batzuekin batera. Kanpora irten eta esan zuen:
|
|
Purua lasai piztu eta erretzekoa da, purua erretzeak ez du zerikusirik bizio bat asetzeko maniobra mekaniko eta konpultsiboarekin. Eta hau esanik, puruari kosk txikia egiten zion ipurdian, tabako malgu eta freskoaren zirkulu bat erauziz; ondoren txokorra maitekiro paratzen zuen hatz mamien gainean, eta ohikoa baino hiru aldiz luzeagoa zen pospolo
|
bat
piztuz, errotazio mugimendu txikiak eragiten zizkion suaren aurrean, pazientziaz eta maitasunaz, kanpo aldeko koroa txingarrez bete zedin, pospolo luze horietako bat, bi, hiru edo behar zirenak erabiliz, puruaren koroa, osorik, gori ikusten zen arte. Ikusten?
|
|
esaten zuen orduan. Gero pospoloaren garra aplikatzen zion puruaren ahoaren erdiko tabakoari, emeki emeki, txokor
|
bat
pizten ibili gabe, txekor bat erretzen ariko bailitzan. Bitartean gure gizonak bere adiskidearen mugimendu guztiak begiratzen zituen, apur bat bekaitzez, erakusten zuten sentsualitate horrek liluraturik, eta apur bat erdeinuz, iruditzen zitzaiolako bere adiskide puruzalea beti harro samarra izan zela, eta mugimenduak eta prekauzioak areagotzen ari zela berari lezio bat ematea beste helbururik ez zuen patxada batez.
|
|
Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. Ordea, behin eta berriz itzultzen zait gogora nire hasierako une hartako inozentzia itzel, neurrigabe, alimale hori, zigarroa eskaini zidanaren galderari azalpenak emanez erantzun nahi izan nioneko une hori, eta hori gogoratzen dudan aldioro halako lotsa jasanezinezko bezalako bat hasten zait barru barrutik ernatzen, eta gorputz ardatzaren erdian
|
pospolo
bat piztuko balitzait bezala da, eta pospolo horren garra, hasieran txikia, badoa handitzen eta handitzen, eta tripak erretzen dizkit, eta erraiak, eta nire baitan dagoenak oro kiskaltzen du azkenerako, halako moduz non azkenean su horrek masailak ere harrapatzen dizkidan, eta ni, neure osoan, suzko bola ito bat banintz bezala den, eta horregatik da ez dudala sekula horretaz hitz egin nahi izan, ... Eta lotsazko su bat da, ongi entzun duzu.
|
2007
|
|
Oroitzen naiz Anne eta Belleren buruak ikusi nituenean gorputz bakarraren gainean, erruki antzeko
|
bat
piztu zitzaidala barrenean. Bizitza ez dela zori berekoa denontzat pentsatu nuela.
|
|
Ordu laurden bat ongi pasea zeraman Migelek zain, eta Alberto Jose ez zen ageri. Zigarro
|
bat
piztu eta kearen gibelean ezkutatu zen goiti begira.
|
|
Kokotsa igurtzi, izterrean hiruzpalau zarta eman eta zurtzuilean bildu zituen besoak nagiak kentzeko. Sofaren gainean etzatea ere otu zitzaion, baina ez zuen nabarmen gelditu nahi, eta Partagas
|
bat
piztu zuen.
|
|
Azalpenen bat zor zion, baina ez zekien nondik hasi, eta Partagas
|
bat
piztu zuen agurra nola egin pentsatzeko. Asmo guziak ongi bideraturik zeuzkalako ustean egona zen, baina huskeriaren eragina aski izan zen harreman guziak hankaz goiti paratzeko.
|
|
Egonean, kafea hartzen, zerura behatu zuen Migelek eta, ipurdirik gabeko galdara beltz hartan zilipurdika, irakinean ematen zuten izarrek. Une egokia iruditu zitzaion bertze zigarro
|
bat
pizteko, baina ez zuen pizgailurik sakelan, eta Arsenioren bila abiatu zen.
|
|
– Tú debes saber quién fue Aristóteles –erran zion, inportazioko zigarro gorri
|
bat
piztu eta airean kez marraztutako eraztunak uzten zituela.
|
|
Matildak Begoñaren goiko ezpainari begiratzen dio zigarro
|
bat
pizten duenean, edo ohe ertzean eserita dagoela, etorri ertzerago, burua hanken artean sartu eta begiak berari begira, gozo gozoa zaude gaur esaten dionean. Orain ordea autobuseko heldulekutik zintzilik emakume bat gehiago da Begoña, adatsak zimeltzen hasiak, betazalak puzten, begiak lanbrotzen.
|
2009
|
|
Eta gero arrazoiak topatzen hasi zen, ezin genuela esateko arrazoiak. Bere zigarro luxe eta fin haietako
|
bat
pizten saiatu zen, baina ez zuen lehendabizikoan asmatu.
|
|
zigarro
|
bat
piztu eta
|
2010
|
|
Eguzkiaren fereka nabari dut betazaletan. Erretzeari utzi ez banio zigarreta
|
bat
pizteko une aproposa litzateke. Klask!
|
|
Zigarro
|
bat
piztu zuen kalean, pixka bat asaldatuta, pozik hala ere. Edertasunak poztuta.
|
|
Umeak beste petardo
|
bat
piztu zuen. Abesbatzaren gainetik bota eta zuzendariaren aldamenean erori zen.
|
|
Oskar zigarro
|
bat
pizten ari zen, eta txiskeroak sua eman nahi ez zionez astindu egin zuen, kolpetxo batzuk eman zizkion gero esku ahurraren kontra. Horrek adierazten zuen ez zegoela lur hartzeko tenorean eta berdin ziola, horrenbestez, Txarli gertu ote zebilen.
|
|
Zigarro
|
bat
piztu eta bueltaka hasi zen Oliveira. Alderrai.
|
|
Orriari begiratu bat eman zion Oliveirak. Zigarro
|
bat
piztu zuen. Orduak zenbatu zituen:
|
|
Oliveirak zigarro
|
bat
piztu zuen ohean eserita. Ondoan jarri zen Mitx, eta hantxe geratu ziren biak Enekori begira.
|
|
eta baratze
|
bat
pizten urratsen barruan.
|
|
Terraza batean geunden eta Galarretak bere hanka luzeak zabalduta zeuzkan, cow-boyen antzera, orduantxe agertu zen eguzki errainuaz narrastiaren antzera gozatu nahi bailuen. Zigarro
|
bat
piztu eta Katxalyni ere beste bat luzatu zion. " Zuk ez duzu nahi izango, ezta?" bota zidan, hamar segundo geroago.
|
|
Ate ezezagunean jo eta argi
|
bat
piztu da.
|
2011
|
|
Gure arrebaren adiskidea da Vidal. Arrebak lagunartean komentatu duenean gure zaharrak egun osoko laguntza profesionala behar duela, Vidali argi
|
bat
piztu zaio buruan. Zer daki gure herriaz?
|
|
Binaka jartzearena osoki da egia, ez, ordea, liburuarena; esan nahi baita ez ziotela jaramonik egiten liburuari, ez bazen ilustrazioren baten gainean iruzkin kuriosoak egiteko bederen. Ez nintzen gauza kaos hartan ordena izpi ñimiño
|
bat
pizteko. Ikasle batek esan zuen arte:
|
|
Keinu bat egin zidan azpila seinalatuz, ekin niezaion. Erronkariko gaztarekin hasi nintzen, ehorzleak puru
|
bat
pizten zuen bitartean.
|
|
Ez neukan eskubiderik, itomena libraturik, ezpainak salbatuaren ezpainetan pausatzeko. Zigarro
|
bat
piztu nuen bi eskuak sakelan ez gordetzeagatik, arruntasuna ematearren tarte lotsor hari. Edo ez ninduen, agian, trofeo bat bezala erakutsi nahi herrian, magaleko esku magaleko txakurtxo.
|
|
Berotu ezinean ibili nintzen kaferik kafe dendak zabaldu zituzten arte, bilatu nuen behar nuena, galtzetin pare bat, ez, bi, emadazu beste pare bat, hori ez, hauxe, erosi nuen Deia bi, itzuli nintzen plazako tabernara, eskatu nuen grog bat. Botak askatu, Deia haietarik batekin pilota bana egin botetan sartzeko, galtzetinak kendu, berriak jantzi, beste Deia zabaldu, kanelarik gabeko grog ederra dastatu, Stuyvesant
|
bat
piztu.
|
|
Ez du itxura desesperatuegia eman nahi, baina jarrera aldatzeko momentua iritsi dela begitandu zaio Fontechari, desesperatuta baitago, egiaz. Erruki pixka
|
bat
piztu nahi dio, nahiz eta badakien ez duela funtzionatuko, ez dela bera, Patricia ez bezala, erruki dosi justua ziztatzen trebe izan sekula.
|
|
Idoia leiho ondoan dago. Marlboro
|
bat
piztu du. Kezko gezi zabal bat iltzatu zaio bularrean, haziaren lika duen lekuan hazka egin dio hankarteari, azkura apur bat maskulinoki baretuz.
|
|
Ez ziren bere zaindarien ahotsak, ez zirudien inondik inora hala zirenik, urrunagotik zetozen, eta ez zegoen zer esaten zuten antzemateko modurik. Norbaitek, auskalo non, baso isil baten erdian edo, irrati
|
bat
piztuta laga balu bezalakoa zen hotsa. Bere entzumenak zorrozten eta zorrozten jarraitzen zuelarik, hitzen bat edo beste bereizten hasi zen, nahiz eta bere irudimenak behartutako zerbait ere izan zitekeen.
|
2012
|
|
Kikara utzi eta Winston paketea atera du poltsikotik. Zippo
|
batekin
piztu du.
|
|
Beste zigarreta
|
bat
piztu du Saint Sulpiceko Zaindariak, bigarren ebakia ekarri diotenean. Seiak eta erdi.
|
2013
|
|
artizarrari begira zigarro
|
bat
piztu
|
|
Komunean esertzearekin batera, atzealdeko garbitegi zaharrera ematen duen leihoa ireki eta zigarro
|
bat
piztu dut. Kiwi arbolak, elorri bat eta pikondo gutxi batzuk daude harraska zaharraren aldamenean.
|
|
Martak haizezko berogailu txiki
|
bat
piztu du argazkia arinago lehor dadin.
|
2014
|
|
Ileak orraztuko zizkion eskuarekin, eta zigarro
|
bat
piztuko zuen berehala. Kea irentsi ondoren, mihia atera zuen pittin bat, bota behar zuen keari bidea irekitzeko.
|
|
" Erretzera" entzun duenean, Xabik biengan pentsatu du, noski, zigarreta bana erreko dutela alegia. Sasi batzuetan ezkutaturik, Xabik era natural batean hartu du zigarroa eta era natural
|
batean
piztu du.
|
|
Aitak zigarro
|
bat
piztu zuen eta, zerbait esatera zihoala zirudienean, isilik geratu zen. " Bayonne 17" jartzen zuen panelean.
|
|
Hamabi botoi ditu telebistak, bi ilaratan banatuak. Kate bat sakatutakoan, zenbakiari argi gorri txiki
|
bat
pizten zaio goian. Katez kate hasi da Xabi eta, halako batean, Louis de Funesen aurpegia agertu denean, oihuka hasi zaio Nagore, uzteko eta uzteko.
|
|
Enbragea sakatu gabe sartzen zituen osabak martxak, aldiro martxaren zenbakiaren alboan zenbaki
|
bat
pizten zela. Horregatik, eta txirrindulariak ikusi nahi zituelako, Xabik ez zuen zaputzik hartu bidaian bizpahiru ordu eman zituztela jakitean.
|
|
anaia ttipienaren lehen komunioa izan zutela bertze igande batez eta aulki gehienak hutsik zirela, eta herriko emazte gazte guziak tristatuak bezala direla gizon gazterik ez delako herrian, hara zer kontatu dioten Denis Mendiberi. Elizaren aldare aitzinean xirio handi
|
bat
piztu eta hura itzaltzera ez uzteko deliberatuak direla Luhuson, Jean Bordagarairi; 200 familiak izena eman dutela egun oroz, goizeko zortzietarik iluntzera arte, lerro lerro, oren oso bat egiteko elizan, beti soldaduentzat otoitzean. Gixunen adorazio bat ederra egin dutela, Bernat Agirreri; Jainkoa ahantzirik zutenak ere jin direla, ahuspez, beldurrez eta negarretan.
|
|
Rene eta Joseph Ameztoi anaiei erakutsi dizkie, eta haiek Etxeber erretoreari erran diote. Txita bedera izanen dute afaltzeko, su
|
bat
pizterik baldin badute; gordean dituzte frijitu, gainerateko soldaduek ikus ez dezaten eskuratua duten altxorra, eta alemanei ez diezaieten tokia salatu. Herriak hustuak eta jakiak urrituak, baina edatekorik eza da gaitz handiena.
|
|
" Piarres Hasket?". " Luro zara?", galdegin dio Piarresek Lurori, indar handirik gabe zinez, baina begi niniak poxi
|
bat
pizten zaizkiola. Piarresen hazpegiak haztatu eta osorik besarkatu du Lurok; besoak indarge ditu Piarresek, justuki eman dio zaflako bat bizkarrean Lurori.
|
|
Arnegitik, Filipe Lurori jakinarazi diote Julien anaia mobilizatua izanen dela laster, hemezortzi urteak aurten bete behar. Bihotzaren iluntzeko baizik balio ez duen albiste horrekin tristatu da Luro, baina, holakoetako gordetzen baititu Maitenak azken hilabeteetan igorri dizkion letrak, mokanes ttipi batean bildurik, atera ditu barneko patrikatik, eta horiek irakurtzera eman da, zigarreta
|
bat
piztuz, anaiarengatiko zorigaitza Maitenarekiko zorionarekin ordezkatu nahiko balu bezala. Aldi honetan ez du letrarik jaso Joseph Ameztoik, familia oraino anaiaren heriotzaz inarrosia izanen delako segurki, eta ez dutelako asmatuko zer erran Joseph gaizoari.
|
|
Begiak hetsi dizkiote. Izeba Graxianak xirio
|
bat
piztu du. Eta orenak joan dira negarretan eta otoitzetan.
|
|
Espainiako Portaletik San Leongo gurutzerat bide berri bat behar dute egin. 60 urteko langile batek min hartu du hor, sute
|
bat
pizturik. Gasaren tutua izan den, edo elektrikaren burdin hari bat, igarri ezinik ari dira jendarmeak.
|
|
Lanpara bakar bat zegoen piztuta, ohe ondoko mahaian, txikia, argia ere oso apala. Irene ohartu zen halako une
|
batean
pizteko eta amatatzeko botoia ere bazuela. Pentsatu zuen orduan lehenengoz kontrolatu ahal izango zuela argia, eta aldaketa zela hori.
|
2015
|
|
Ez zion pozik eman Odile Mores eta Aretxabaleta gaztetatiko lagunak izatea. Horren berri izateak Aretxabaletarekiko sentimendu izendagaitz
|
bat
piztu zuen bere baitan, zerbait ezkorra. Errazena jelosiatzat jotzea litzateke, bekaizkeria agian.
|
|
Alde guztietara begiratu zuen, ohitura hartu berriari jarraituz. Atari aurretik mugitzeke, tabako paketea atera zuen eta zigarro
|
bat
piztu. Tirakada gogor bat egin zion zigarroari eta presarik gabe, kea bota zuen.
|
|
Belenek, bere zigarroetako
|
bat
piztu zuen.
|
2016
|
|
Domezainek ez zuen berehala erantzun. Armagnac kopari azken musua eman eta zigarreta
|
bat
piztu ondotik mintzatu zen:
|
|
Zigarreta
|
bat
piztu eta zutitu egin zen Pete Domezain.
|
|
Kea zerion plazari, su
|
bat
piztu zuten kiosko aldean. Hiru gaztek koadro bat altxatu eta garretara bota zuten.
|
|
Musika gogaikarri hura frekuentzia guztietan. Trastea isildu eta zigarro
|
bat
piztu zuen, taxietan munduan izan litekeen jenderik bitxiena ibiltzen zela pentsatuz. Inor hirirako bada, taxi bat dauka parkinean zain, jakinarazi zien Dany Bouzasek izerditzeko makinetan ari zirenei.
|
|
Disidentziak biziraun zuen esparru intimoan, hots, etxeetan, eta han, gerra galdu zuten familietan, han bai bazegoela su txiki
|
bat
piztuta, han bai egiten zuela epel, beldurrak eta ikarak erabat itzali ez bazuten. Diktaduraren erantzunaren hazia etxe barruan aldatu zen, gordean, ilunpean, urte batzuk barru berdatuko zen udaberriaren esperoan.
|
|
– Bakearen Nobel sariduna da Butler. Norbera zizarearen pare sentitzen da hainbeste Nobel artean –urduri zegoen Lehendakaria, zigarro
|
bat
piztu zuen– Ez dakit nola moldatuko naizen nire ingeles apurrarekin...
|
2017
|
|
Banaketa amaituta, arbelaren aurreko oholtzan zutik, zigarro
|
bat
piztu zuen, plazera adierazten zuten imintzioak eginez.
|
|
Zigarro
|
bat
piztu nuen.
|
|
Euria ari zuen. Zigarro
|
bat
piztu nuen leihatila ireki gabe.
|
|
Amari pintxoak prestatzen laguntzen nion, baina nahiago nuen barra. Zigarro
|
bat
piztu, gustuko musika jarri, eta haren erritmora lan egitea, barraren atzean gu, eta beste aldean erdipurdiko mundua.
|
|
Alproja hutsak, herriko parrandazale gautarrak, ezkonduak zein ezkongabeak, bakarrik edateko batere konplexurik ez zutenak. Haietariko bat barrara gerturatzen ikusi orduko, lankideak edo ni amaren aurrean jarri eta “zer behar duk? ” galdetzen genion, lehor, amak atzegoardian zigarro
|
bat
pizten zuen bitartean. Inguratzen zitzaizkion gizonen gaineko epaia ematen nion, oso kontuan hartzen zuena bestalde, eta ez nik bakarrik, nire kuadrillakoek ere hartzen zuten euren inpresio eta usteak azaltzeko lizentzia.
|
|
Sukaldera joan eta zigarro
|
bat
piztu nuen, lehenengoz aitaren aurrean. Nire atzetik etorri eta beste bat isiotu zuen.
|
|
Nik sofan luze etzanda jarraitzen nuen, giltzurrunetako minari neurria hartzen saiatzen. Amak ez zuen, ohi bezala, nire ondoan eseri, eta, solaserako gonbitaren seinale, zigarro
|
bat
piztu. Korridoretik diosal azkarra egin eta logelan sartu zen.
|
|
Zigarro
|
bat
piztu nuen.
|
|
Ohituta nengoen testuak taxutzen, hitzak ia nahi gabe zetozkidan, burutik bainoago eskutik, automatikoki. Zigarro
|
bat
piztu nuen. Udako hondar eguzkiak bizkarra berotu zidan larruzko txuparen gainetik, halako ongizate sentsazio hedakor batek hartu ninduen, haizea alde izatearen sentipenak.
|
|
Eseri egin zen, niri lepoa emanda. Beste Ducados
|
bat
piztu zuen.
|
|
Zinema dekoratu bat zirudien, protagonistaren esaldiaren zain. Zigarro
|
bat
piztu eta kearekin utzi nion joaten:
|
|
Zigarro
|
bat
piztu zuen amak.
|
|
Beheko hortzoia ikusten zitzaion irribarre egitean. Sobera gelditu zitzaion krema belaunburuetan zabaldu eta zigarro
|
bat
piztu zuen.
|
|
Ez du nire bakarrizketa eten. Beste zigarro
|
bat
piztu dudanean, bere kamioiko kabina seinalatu dit. Bi izen ditu kristalean letra larriz alderik alde:
|
2018
|
|
Plaça Universitatera joan da, hango eserleku batean jesarri eta zigarro
|
bat
piztu du. Denbora soberan du.
|
|
Eta batzuen algarek eta sorpresak eta besteen isiltasunak zerbait iradoki dezaketelakoan, libreta zabaldu du beste zigarro
|
bat
piztu aurretik. Bolalumaren tinta beltz orbanak daude orrialdean, zirriborroak, harizko bola abstraktuak.
|