Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 766

2000
‎Azken hilabetean argi ikusi zuen urdanga bat zela, hitz gogorregia ez erabiltzeagatik, eta orain ez zuen beste modu batean pentsatuko. Gainera, Txemak onar zezakeen (kostata, minduta edo nahi den bezala, baina onar zezakeen) Eiderrek ez maitatzea, baina amorru berri bat piztu zitzaion konturatzean lagun bezala ere ezin izan ziola bere arazoen berri eman. Dena azaltzeko adorea hartu (moduren batean edo bestean amaitu zen euren harremana, lehenago edo beranduago), egindakoa onartu eta mesedez laguntza eskatu.
‎Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil batzuk, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz batzuk errezeltzat harturik.
‎Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean batik bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak. Horregatik ote nago, jaun André, mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago, halako suertez, non, bertze erlijione batekoa banintz eta arimen transmigrazionean sinetsiko banu, zuhaitz baten baitan piztu nahi bainuke bertze munduan, eta ez tigre baten baitan. Izan ere, ba ote zuhaitzarena baino bizi beteagorik, frankoagorik eta liberalagorik?
‎" Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan: " Badakik ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen. Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian nik ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat.
‎Eta anaiaren bertze hitz haiek bertze su bat piztu zidaten. Eta, nola suak ez duen sua iraungitzen, baina bizkortzen eta biziagotzen, hala sentitu nintzen, ondorez, bi aldiz suturik.
‎Izan ere, gertatua gertatu ondoren, osaba Joanikotekin egon nahi nuen, laguntza eske... zeren, neure buruari erraiten nion arren ezen lasai egon behar nuela, ez bainengoen lasai... kontzientzian har bat piztu balitzait bezala, horzkaka eta ausikika ari zitzaidana eta erraiten zidana ezen neure burua engainatzen ari nintzela, zeren estali nahi bainuen anaiaren aurkako mendekua eginbehar eta obligazino moral iduriko baten desenkusarekin... Eta, neure engainamenduaren baliatzeko, behar nuen, guztiz ere, osabaren hitza, hitz hark erran ziezadan ezen zuzen jokatu nuela; eta behar nuen haren boza, harraren mututzeko eta isilarazteko; eta behar nuen, finean, haren aprobazionea, eta, beraz, haren iritzia ene aldekoa izaitea, edo, aldekoa ez bazen ere, nik neure alde ipintzea eta makurraraztea, nola pisuak balantza.
‎Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.
‎Eta eskuan nuen sugeari beha paratu zen... Eta, suge hilak liluratu balu bezala, hari beha segitu zuen denbora luzez, harik eta osabaren begiek bi inar erakutsi zizkidaten arte, malizi puntu batek piztuak eta argituak.
‎Eta kanoi hura buru buruan sartu zitzaion eta, nola aita baitzen, izaitez, aseezina, hala gogoratu zitzaion ez ote zen luzeegia kanoien tratuan sinaturikako lau urteko epe hura, zeren ehungarrenaren ondotik baitzetorren ehundabatgarrena... harik eta berant baino lehen argi bat piztu zitzaion arte, aterabidean jarri zuena: Patientia vincit omnia, baina gure aita ez zen pazientzia handiko gizona, eta, handik astebete eskasera, errege egunean, erran zuen:
‎ohartun nintzen zerbait gorde behar banu bezala jokatzen ari nintzela, ondikotz, deus gordetzekorik ez nuelarik. Zigarro bat piztu nuen.
‎Poltsan arakaturik, tabakoa atera eta, eskaini gabe, zigarro bat piztu zuen. Inoiz ez dut maite izan ene andrearen gustuko marka, gorri eta apur bat mentolatua.
‎Hurrengo lerroaldeari ekiteko kemen osagarria behar eta bertze zigarro bat piztu nuen. Borzgarrena edo seigarrena erredakziora itzuli eta mahaira jarrita nengoenez geroztik, kontua galdua nuen.
‎Bi egun lehenago Ttipiren bulegokoak nola hartu zituen kontuan hartuta, goganbehartuta nengoen, berriak entzunda, orduan bezain sinesgaitz agertuko ez ote zen Potzolo. Zigarro bat piztu eta aitzineko egunean Zabalguneko merkatu inguruan egindako nire azken azterraldiak berritu nizkion, Josefinarekiko solasaldi laburrak emandakoa gehituta. Kamionetarena hondarreko utzi nuen:
‎Hiriko enpresari ohikoa, lerdoa edo gaizki plazatua izan ezean, agintarien itzalpean biren jabe oheratu eta hogei dauzkatela atzarri diren horietarik. Ozta ozta ihardetsi zion nire agurrari eta nik, mendekuz, zigarro bat piztu nuen, erretzaile ohia izan eta keak traba eginen zion esperantzan. Morroi izerditsua Ttipirenera zer nolako aferak ekar zezakeen imajinatzen jostatu nintzen, nikotinak neure buru hanpatuari ausiki egiten zion bizkitartean.
‎Neure patrikaren goiti beheitiez ere axolagabe izanik —horra Kristinaren bertze arrangura bat—, are axolagabeagoa gertatu naiz beti esparru handiagoko diru aferetarako. Aldizkaria bere lekura itzuli eta gainerakoak haren jendaki zirela frogatu ondotik bertze zigarro bat piztu nuen. Eguneko laugarrena.
‎Leihotik, ikusmira auzo etxeek mukurutzen zuten; porlanezko bloketzarrak eguerdiko eguzki begitara zimeltzen. Bortz minutu pasatzen utzi nuen zigarro bat piztu aitzin. Gelan hautsontzi bakarra zen, aspaldi honetako moda ergelari jarraikiz ezkontzetan banatzen diren horietarik:
‎Zigarro bat piztu nuen eta tabakoa mahai gainean utzi. Ximurraren ihardukitzea espero nuen, baina ez zen horrelakorik etorri.
‎Atariko eskailerak jautsi eta espaloian gelditu nintzen, bekoz beko ateari. Zigarro bat piztu nuen. Erdia baino gehiago errea neukala hasi ziren ateratzen elizkizuneko gainerako partaideak.
‎Honi ausik eta horri hurrup hastandu nuen, bederen, hitzordua hitzartu izanaz bereganatu gogo ninduen damuaren itzala. Mahai gaina ogi apur tikienez ere xahutu arte ez genion batak bertzeari zehar so egin, eta orduan ere, laster batean pizturiko zigarroen kearen gibelean kukutu genituen geure pentsamenduak. Bokarta olioaren arrasto mehe bat distiratzen zen haren ezpainpean eta, aho itxitik, asots apal batzuek haren mihiaren borrokaren berri ematen zuten haginen arteko zirrituetan pausaturiko urdaiazpiko hondarren baten aurka.
‎Ez nuen horren gezur biribila ezeztatzeko lanik hartu. Sofa luzean ahalik eta erosoen egokitu eta gure arteko mahai gainetik kaskarrena iduritu zitzaidan hautsontzia hurbildu nuen, zigarro bat piztu aitzin. Ene parean, Potzoloren itxura dutxatu berria berrikuntza zen niretako.
‎Denbora puska batean Potzoloren aho betea bilakatu zen nire ikusmira. Bertze zigarro bat piztu nuen hark azpila galletaz husten zuen bitartean.
‎Arropa multzoa urkaberatua, Edurne harraskako katilu eta plater bakanak garbitzen hasia zen. Hark aholkatu bezala, aulki batean jarri nintzen, bertze zigarro bat piztuta.
‎behar baino hogei minutu lehenago. Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi tapa abiatu nintzen sarrera nagusira.
‎Ikuskizunaren galera barkagarri egiten zuen beso horiexetara tinkaturiko kokots punttadunaren nahiz goraxeagoko begi berdeen hurbiltasunak. Galdera erantzun gabe, zigarro bat piztu nuen. Nire egoeran, urdail birikei dinamita jaurtitzea adina zen, baina eskuak lanpetzeko manera ere bai.
‎So beltzean, zigarro bat piztu nuen. Pipatzeko gogoa izateaz gain, banekien traba eginen ziola.
‎—Osaba Josuk hiretako goraintziak eman zizkidak —gezurra erran nuen bertze zigarro bat piztu behar ez izateko.
‎Kankarro bat bete ginebra edateko gogoa ernatzen ari zitzaidan. Horren ordez, zigarro bat piztu nuen.
‎Zigarro bat piztu eta osorik pipatu arte pauso bat ere ez nuen egin, ez alde batera ez bertzera. Nire mugimendu bakarra, Potzolok arratsalde hasieran emandako paperak jakako poltsikoan zirauela frogatzeko izan zen.
‎Eskuin eskua izarapeko bide ezagunean pulunpatu zen, baina ez zuen helmuga jo. Ondoko logelan bat batean piztutako mugimenduak geldiarazi zuen.
‎Tabako berreskuratutik zigarro bat piztu nuen, neure irrika bizia agerian ez jartzeko ahaleginetan. Gero, kartera hartu eta barneko sosa zenbatu nuen modu nabarmenean.
‎Zigarro bat piztu nuen itxoinaldia arintzearren. Erdia ere erre gaberik, Kristina berriz ere interfonoaren bertzaldetik.
‎—Hasiera baizik ez duk. Bertze inork ez dik honen berri emanen —deklaratu nuen, zigarro bat piztearekin.
‎Ene baitan, barne alarma guztiak batera piztu ziren: " erne!
‎—Hik errana eta nik atzo argitaratua," polizi iturriei" egotziz —zigarro bat piztua nuen eta handik xurga xurga ari nintzen, mundua ezin erre eta hura erre behar.
‎Izugarriko ahaleginean iduri, irribarre erdi bat piztu zitzaion nonbaitetik.
‎—Rosario non zen galdegin eta harat bidali nuen —seinalatu zuen aparkalekuko beheko oinetara joateko arrapala— Berehala damutu nintzen, ustez eta liskarren bat piztuko zela atsoarekin. Baina oker nengoen.
‎Zigarro bat pizteak eta garagardo hurrupada batek lagundu ninduten toki horretan azkena izan gineneko liburuak akordura ekartzera. Ugaldean agertutako atsoaren haritik, satanismoaz eskolatu nahirik erosi nituen, baina, sekta nekrofiloez jakingarriren bat ikasteko ez ezik, deus guti erabilirik nituen, erreportajeak apaindu beharrez hainbat irudi ebasteko izan ez bazen.
2001
‎Axkueren etxe aurrera atxilotua eta espetxeratua izan gabe iritsi denean, hala ere, pixka bat lasaitu da Tasio. Itxaropenerako argi txiki bat piztu zaio. Seguruena Armendarizen amak, eroetxera eramana izan aurretik, ez du kargurik aurkeztu, pentsatu nahi izan du, eta ertzainek ez dute ezer nire aurka.
‎Baina hobe horretan ez pentsatzea. Eta hasperen luze batez, beste zigarro bat piztu du. Hirugarrena denbora gutxian.
‎Arrillagak beste zigarro bat piztu du bitartean. Eskuak poltsikoetan sartu ditu.
‎‘Ilunetan afaldu dugu, edo argi indarra itzuli arte itxaron, ’ diot, frijitzen ari naizen arrautza ikusteko pospolo bat pizturik.
‎Imanolek malboro zigarro bat piztu eta eman dio Jairori. ‘Orain, aipatu hamabost hiri izen, ’ esan dit Imanolek:
‎Bunker barruan zerbeza eta gaseosa botila hutsak zeuden. Han topatu genuen kandela zati bat piztu eta lauron erdian jarri genuen.
2002
‎Egia esan behar bada, gaiztoa zen erregea, oso gaiztoa, eta ez zituen batere maite bi arrotzak, eta haienganako asmo zitalak zituen. Aspalditik, Pertseo mutikotzen hasi zenetik, ari zitzaien Polidektes zitalkerietan, eta haren buruan ideia maltzur bat piztu zen: gaztetxoa laster baino lehen eginkizun arriskutsu batera bidaltzea.
‎Bat batean argia egin zen iluntasunean. Imanoli ezusteko bonbillatxo bat piztu zitzaion buruan. Oraindik ere dena salba zezakeela ohartu zen.
‎Osasun beteko neska ederra baitzen Ane, eta Sara, aldiz, emakume eder hautsi bat. Eta haren hauskortasunak erakartzen ninduen haren edertasunak bezainbat, maitasunarekin batera erruki sentimendu bat piztu balitzait bezala, maitasuna are garbiagoa eta egiazkoagoa egiten zuena, sentimendu berri guztiz berezi bihurtu arteraino. Hasteko, ezin nuen Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa irakurri.
‎Liburua itxi, eta gaumahaiaren gainean utzi nuen. Erretzen ari nintzen zigarroa bukatu, eta beste bat piztu nuen. Beste bat, eta beste bat.
‎Horregatik sentitzen nintzen maiteminduta. Eta maiteminak, bat batean, bizigogo handi bat piztu zidan, azken urteetan izan ez nuena. Eta bizigogo hura kutsatu behar nion Sarari, zeren, neure lana medikuntza zenez gero, Sara izan baitzitekeen ene artelana, guztiz osatzen banuen, errehabilitazio programako lagun psikiatraren laguntzarekin, jakina.
‎Alferrik. Berriro eseri nintzen ohean, oheburuaren kontra, beste zigarro bat pizteko. Harik eta neure buruari esan nion arte:
‎Baina, eskubiderik ez zegoen arren, isilik gelditu behar izan zuen, eta horrek bere onetik ateratzen zuen. Esan nahi baita Arantxa ez zegoela, ez, etsitzeko, zeren, doña Remediosek María Aránzzzazzzu deitzen zion bakoitzean, halako ezinegona eta halako asaldura bat pizten zitzaizkiola nabaritzen baitzuen, bere baitaren baitan. Ezin ohitu inola ere izen hartara!
‎Gero, hirurok etxean sartu, eta izeba errosarioa errezatzen hasi zen. Eta etxean genuen Ama Birjina txit garbiaren irudiari kandelatxo bat piztu zion.
2003
‎Oñati? herri izen horrek berak, gar bat pizten du, euskaldun zerbait dakiten guzien baitan.
‎1945ean, 51 estatuk Nazio Batuen erakundea sortu zutelarik, tiraniak sortzen dituen ilunpeen artetik, argi bat piztu zuten egiazki, Askatasunaren, Bakearen eta Elkartasunaren bidea argi dezakeen argia?
‎Bikote bizimoduaren alderdirik gogorrena ez da gauez berandu etxeratzen zarelarik azalpenak eman beharra, bakoitzaren mania txikiak konpartitzea baizik. Niri gauez argi txikiren bat piztuta lo egitea gustatzen zitzaidan, Monikari ilunpean. Niri gelako pertsianak ireki samarrik uztea eta Monikari erabat itxirik.
‎Gertaera hura ospatzeko, puru bat piztera mugatu zen don Justiniano, aitaren antzera antxume bat jatea arriskugarria zela iritzirik edo...
‎–Zuri ez al zaizu logikoa iruditzen, don Kosme, Luzifer egunen batean piztu litekeelako teoria?
‎Gerta litekeena da... eta gertatuko dena, ausaz, hemen ez baikara jada ezertaz harritzen. Gero, noski, beste puru bat piztuko du don Justinianok.
‎Isiltasuna eta iluntasuna. Derrepentean foku fuksia bat piztu zen berriz. Eta Ava erdi erdian agertu zen.
‎Horietako batean gizon bat, ohean etzanda. Zigarro bat piztu du. Nikotina zurrupatu du, kea ostikoz bezala bota.
‎Avak mantarekin estali zuen. Smokek beste zigarro bat piztu zuen. Hirugarrena.
2004
‎Ginok zigarro bat piztu zuen. Lehenengo ke ufada sabairaino heldu zen.
‎Eta ez dakit zer gertatu zitzaidan, ez nuen orduan barrerik egin, besteen barre algarak entzuten banituen ere. Eta, buruan itaun bat pizten zitzaidala, ezin serioago galdetu nion:
‎–Zaude, eta entzun iezadazu bukaera arte, zurekin egingo dudan azkeneko gauza hauxe izango bada ere. ..... hala geunden, bada, R. jauna eta biok mahaian aurrez aurre, baina nik, halako batean, neure barne borroka zail hartan, ezin eutsi izan diot eta, Nobel saridunaren eskuaren gainean neurea ipintzen nuela... orduan, orduan zera... eskua hantxe ipini bezain laster, haren adimenak eta buruargitasunak kutsatuta, edo gorputzetik gorputzera zabaldutako korronte magnetiko batek eraginda, argi distiratsu bat piztu zait buruan, sententzia baten forma hartu duena: " Leialtasuna ez da fideltasuna".
2005
‎–Terrorista zure aita, Pepelu Pepetegi, Errepublikaren gobernu legitimoaren aurka altxatu zelako armak eskuan, eta terrorista zu, zure partiduaren politika neoliberalak inoiz baino jende gehiago hiltzen duelako, gerra bat piztuz hemen eta beste bat han, zuen dirutxoen eta zuen interesen arabera! Eta zu ere berdin, sor Purísima:
‎Horregatik, Ines jaio zenean, kezkatuta egon zen, nora ezean, ez zekielako nola hezi behar zuen bere biloba hura, Teresarekin izan zuen porrotaren ondoren? eta ibili ere, halaxe ibili zen urte batzuetan, egiten ari zenaz batere ziur ez zegoela, egun batean argi bat piztu zitzaion arte.
‎Esker oneko eta mirespenezko berrogeita zazpi mail jaso zituen Inesek Interneten, manifestazioaren ostean. Guztietatik, baina, batek piztu zion bereziki arreta, besteekin konparatuta gutun bakana zelako guztiz. Honela zioen:
‎Hantxe zeuden, bada, Teresari argi gorri bat piztu zitzaionean burmuinetan:
‎Ametsek gela erdiko mahaia bazter batera mugituta eta futoia prest topatu ditu, argi nagusia itzalita eta oheburuko lanparatxo bat piztuta. Madokak intsentsua ere piztu du, gela osoa lurrin gozoan bilduaz.
‎Zerbezari trago bat egin nion, begiak berarengandik aldendu gabe. Emakumeak ere, noizbehinka begiratzen zidala, beste zigarro bat piztu eta bere zerbezari trago luze bat jo zion. Ondoren hitz egin zuen berriro.
‎Rosak jostorratza sartu zuen atzamar batean. Odol zirkulu bat piztu zitzaion atzamarrean. Mihiaz garbitu zuen.
‎Inguruko jendea, neskak zein mutilak, liskar bila zebilen maiz. Ausartzat zuten bere burua ikasgelan sute bat pizten bazuten edo ikastetxeko komunetan larrutan ibiltzeagatik; beti zeuden prest edozer egiteko, beldurrik gabe; niretzat uzten zuten zuhurraren papera. Gazteok behar beharrezkoa ote genuen nabarmentzea, pelikuletan bezala?
‎Tarte miresgarri hark aurreko garai luze grisa baztertu eta denbora berri bat piztu zidan, lehenbiziko aldiz nire bizitzan, berezko argi bat, beste une, ordu eta egun asko distirarazten zituena, pasatakoak zein etortzekoak. Ez nuen urte asko igaro arte itxaron behar:
‎Esertokian egokitu zen. Zigarro bat piztu nahian zebilen. Baina, nekea zela, aitzurra zela, lurrera jausi zitzaion.
2006
‎tradizioa versus progresua, kastizismoa versus europartu beharra, etc. Giro mindu horretan eman da zientzia espainolaren polemika. Polemikarako aitzakia G. de Azcárate ren iragaitzazko esaldi batek piztu du: " Según que, por ejemplo, el Estado ampare o niegue la libertad de la ciencia, así la energía de un pueblo mostrará más o menos su peculiar genialidad en este orden y podrá hasta darse el caso de que se ahogue casi por completo su actividad, como ha sucedido en España durante tres siglos" 41 Lehenago ere kritiko askok esan izan du Espainiak pentsamendu propiorik (Ernazimenturik, filosofiarik) inoiz ez duela sortu, eta dogmatismo erlijiosoa izan dela ez horren zioa.
‎Konferentzia honen aurretik –1886ko apirilaren 9an–, beste konferentzia bat, edo hobeto, 87koaren lehen partea, emana zuen" Orígenes de la raza vasca" izenburuarekin, polemika bizi bat piztu zuena, non ere interbenitu baitute I. Olea, Unamuno, Campión-ek eta, azkenik 1888an oraindik Sabin Arana gazteak. " Orígenes de la raza vasca" horren testurik ez da gorde, baina J. A. Ereño Altuna-ren ikerlan bikain bikainari eskerrak, haren eduki seguruenekoa lau puntuok osatu dute:
‎Zerbait egin behar zuela. Germanen begiak piztu egin ziren, bare ematen duen itsasoa bat batean pizten den bezala, eta bakean uzteko egin zion oihu. Luisak alkoholaren usaina hartu zien haren ahotik irtendako hitzei eta bat batean ezezagun batek hitz egiten ziola sentitu zuen.
‎Zigarro bat piztera zihoan baina, bertan erre ezin dela konturatuta, berriz sartu du paketea poltsan. Ez du erretzaileen txokoaren bila hasteko gogorik, hain izaten dituzte ezkutuan.
‎baten laguntzaz, polizia ohiak gela bitxiaren zoko mokoak aztertu zituen, noizbehinka harridurazko hotsak botaz. Gero, gasezko kriseilu bat piztuta, egunkari ebakinak irakurri zituen. Anek gaztelaniazko artikulu eta eskelak itzuli zizkion.
‎Lehenbiziko aldia zen kontu haiek inorekin partekatzen zituena, eta apur bat harritu zen hasieran, azken batean ezezaguna zen gizon hari hain barne barneko kezkak kontatzeaz. Hala ere, hitz egin ahala ohartu zen amorrurik gabe eta ia tristeziarik gabe mintzatzen zela, eta horrek halako itxaropen bat piztu zion bihotzean. Amaitu zuenean, polizia ohiak hazka egin zion bizar latzari.
‎Hantxe zegoen, bai. Botila mutur batean sartu nuen, poxpolo batekin piztu, eta harexen argitan geratu ginen. Horrela igaro ziren arratsaren azken orduak; argia joan zenean irratiarentzako pilak bilatu genituen, baina topatu nituen bakarrak erdi gastatuak zeuden lehendik ere eta irratia isilik geratu zen handik gutxira.
‎Tarte baten ondoren, aski informaziorik ez izan arren hurrengo pausoa zein zen behintzat ulertu zuen eta lehenago niri bururatu ez zitzaidana egin zuen: jaiki, eta beti eskura izaten genituen poxpoloekin kandela bat piztu zuen (eta eskerrak ezeria haren erdian poxpoloak behinik sobran genituen).
‎Bestetik, berriz, ez zitzaidan iruditzen inoren kapritxoz eta kutixiaz neure lo egiteko modua aldatu behar nuenik. Eta, azkenik, ezin ukatuko dut tabernariaren zaratek eta kantarien gurgurrek, amorrazioarekin batean, halako jakin min parte txarreko bat pizten zidatela, morboa esan ohi zaiona.
‎Hala ere, sinesten ote nuen nik salaketa hura? Berez, ez zen gaiztoz eta izorratzearren asmatutako istorioa; burutazio bat izan zen beste ezer baino gehiago, bat batean piztutako argi baten antzera, baina onartu beharra dut atzean ez zuela inolako oinarri sendorik, nire mesfidantza izan ezik. Eta mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea, Zunbeltz txikia Aloña eta biona zen bezala?
‎Bazen hirugarren alderdi bat ere, aurreko biak nahasten zituena: laguna nintzen, ordurako bazenekien aintzat zinduzkadala, baina ez zenuen guztiz galdu laguna baino zerbait gehiago bilakatuko nintzen esperantza; nik ez nizun itxaropen hori inoiz hauspotu; izatekotan kontrakoa, ez hitzez baina bai isiltzez; hala ere, inoiz pikutara bidali ez zintudanez gero, nik esango nuke bihotzaren txoko batean pizturik atxikitzen zeniola esperantza horren kriseiluari, eta beharbada hori galtzeak ematen zizun, sakonean, beldurrik handiena.
‎edonork ireki dezake nahi duen tokian bere negozioa, hartarako talentua eta dirua edukiz gero, eta gure herriak beti izan du fama izugarria gau-giro eta martxa kontu horietan. Hala ere, susmoren bat piztu behar zigun, nahiz eta hasieran guk ezer susmatu ez.
‎Mediku forentseek jasoko zuten, agian, zientziaren izenean, erlikia kontuetan behin ere seguru egoterik ez badago ere. Hor ziren lehen ere san Joan Bataiatzailearen bi buru-hezur, bata Salomek mozteko agindutakoa eta bestea hemezortzi urteko gaztetxoa zenekoa– Horretaz erronkan ibiltzeko aukera handiegirik ez daukagunok ondo dakigun bezala tamainak zerikusirik ez badu ere, ezin ukatu halako trangabera batek piztuko zuela hainbat grina, jakin minarena besterik ez bazen ere...
‎Garrüzeko egun hartakoaz geroztik, garbiak eta zehatzak gabe, lausoak eta uherrak ditut 1570eko kanpainako oroitzapenak. Ganbera itxi baten barnean bat batean piztu itzali egiten den sugarra bertze argirik gabeak iruditzen zaizkit gaur egun. Denen protagonista zinez ni izan ote nintzen, sinesten lanak.
‎Bat batean, argi bat piztu zitzaidan buru barnean. Nola ez nintzen lehenago ohartu!
2007
‎esan nahiko nukeen, baina kursi samarra iruditu zitzaidan eta ez nuen esan. Horren ordez, tabako paketea atera eta zigarro bat piztu nuen, eskuz esku pasatuz hiruren artean erre genuena.
‎Horrela bizi bagina beti, pentsatu nuen nik, isilka eta neure artean, 2000 urrun hark nostalgiazko sentipen bat pizten baitzidan, oraindik galdu ez nuenaren aldez aurreko oroimin antzeko bat biziko banu bezala.
‎Kandela bat piztu jesusen jainkoari
‎Zure ahotsa sumatzea aski, erotzeko zorian jartzeko. Klasean niregana arrimatzea nahikoa, munduko plazer eta emozio guztiak batera pizteko.
‎Amandak ordenagailua itzali eta zigarro bat piztu zuen. Väastra Torggatan eko 8.ean elur malutak leihoetan pilatzen ari ziren emeki emeki, eta Amandak hipnotizaturik bezala jarraitzen zuen haien hegaldi biguna.
‎Futbolean botatako izerdi sikua, eta maisuaren ahotsa ireki ezazue leiho hori, hemen ezin baita arnasarik hartu! Eta une batez pentsatu duzu non eduki dituzun gordeta hainbeste denboran usain eta ahots horiek, eskola hitza entzunda bat batean piztu zaizkizunak. Zergatik gogoratzen ote dituzu usain eta ahots horiek eta ez beste batzuk?
2008
‎halako analisirik, baina ez zekizkièn indar haien mende behar zuen; are gehiago, nabaritu ere, nabaritu zituen kontzientzian, ausaz, mugimendu batzuk, forma zehatzik ez zutenak, bai, baina, zer definiezin? batek bezala inguratzen zutenak, bere baitan gaztelaniaren aurkako erresistentzia inkontziente bat piztuz, horregatik ez zien kasurik egiten, agian, Nazario, Ismael eta Honoratori, hiru anaiek, gaztelania ikasteko, etxean, sutondoan, atarian, nonahi??
‎pentsatu izan zuen bezalakoa izan, ausaz, harreman sendo baten zigilu, guztiz beste gauza bat baizik? Are gehiago, markes jauna bizi izan zuèn lehen harriduraren ondotik edonork egiaztatuko baitzuen halako ezinegon bat piztu zitzaiola, desio eta irrits ezkutu baten isla izan zitekeena, haren begi elbarriak ere bi gar urduri ziren jada?: kontsula tropikoko hartan menderatu zuèn irrits bera, menturaz.
‎Lehendik ere ezagutzen zuen Nazariok bailaran eta probintzia osoan ezagun egin zèn trenbideko zubi bat, burdinazkoa, bigarren karlistaldian izandako hainbat erasori eutsi eta Nazariori berari ere halako harrotasun bat pizten ziona. Hura baino askoz gehiago zen, ordea, Eiffelgo dorrea, Mateoren esanetan:
‎Markesa anderea, marmolaren hotzak hartua zirudiena, aldatuz joan zen apurka, bere desioaz gain, gogoan behar zuen markesa andereak Reginak kontatu ziòn ametsa, Jainkoaren mezu bat ere izan zitekeena: bikotearen berradiskidetzea iragartzen zuèn mezua?, markes jaunaren begiei begira zituèn begietan izar bat piztu, eta marmola eta izotza zartatzen hasi ziren arte. Gero, marmolaren hondakinetan, irri bat loratu zen, emazteak jarraian ahoskatu zituèn hitzen sarrera gisa edo:
‎Mediku batek, ordea, irtenbideak bilatu behar ditu. Eta Gerardoren izena entzun zuenean, argi bat piztu zitzaion buruan don Gervasiori:
‎Besotik heldu dit, etzanarazi nau? nahastu zait burua, baina, hara zer diren gauzak, neure nahaste borrastean argi bat piztu eta halaxe esan diot Ama Birjinari buru bihotzez: –Ama Birjina txit garbia, lagundu!?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 693 (4,56)
batean 31 (0,20)
batek 20 (0,13)
batekin 6 (0,04)
batera 4 (0,03)
batez 4 (0,03)
BAT 2 (0,01)
batekoa 1 (0,01)
baten baitan 1 (0,01)
baten gisan 1 (0,01)
baten kontra 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
bati esker 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat piztu ere 12 (0,08)
bat piztu egon 7 (0,05)
bat piztu ukan 6 (0,04)
bat piztu behar 5 (0,03)
bat piztu berri 4 (0,03)
bat piztu ote 4 (0,03)
bat piztu nahi 3 (0,02)
bat piztu aitzin 2 (0,01)
bat piztu aprobetxatu 2 (0,01)
bat piztu ari 2 (0,01)
bat piztu entzun 2 (0,01)
bat piztu erabaki 2 (0,01)
bat piztu gogo 2 (0,01)
bat piztu itzal 2 (0,01)
bat piztu lortu 2 (0,01)
bat piztu saiatu 2 (0,01)
bat piztu sentitu 2 (0,01)
bat piztu utzi 2 (0,01)
bat piztu zi 2 (0,01)
bat piztu adats 1 (0,01)
bat piztu ahalmen 1 (0,01)
bat piztu argi 1 (0,01)
bat piztu arrisku 1 (0,01)
bat piztu atxiki 1 (0,01)
bat piztu aukera 1 (0,01)
bat piztu baldin 1 (0,01)
bat piztu bat 1 (0,01)
bat piztu bezain 1 (0,01)
bat piztu eduki 1 (0,01)
bat piztu egin 1 (0,01)
bat piztu erabili 1 (0,01)
bat piztu esperantza 1 (0,01)
bat piztu eten 1 (0,01)
bat piztu ezan 1 (0,01)
bat piztu garun 1 (0,01)
bat piztu gauza 1 (0,01)
bat piztu hemen 1 (0,01)
bat piztu hilka 1 (0,01)
bat piztu ideia 1 (0,01)
bat piztu ikusi 1 (0,01)
bat piztu iraun 1 (0,01)
bat piztu irla 1 (0,01)
bat piztu irudikatu 1 (0,01)
bat piztu itxaropen 1 (0,01)
bat piztu itzali 1 (0,01)
bat piztu jainko 1 (0,01)
bat piztu jesus 1 (0,01)
bat piztu joan 1 (0,01)
bat piztu lain 1 (0,01)
bat piztu lo 1 (0,01)
bat piztu mapamundi 1 (0,01)
bat piztu mugatu 1 (0,01)
bat piztu mugimendu 1 (0,01)
bat piztu nabaritu 1 (0,01)
bat piztu nahian 1 (0,01)
bat piztu nu 1 (0,01)
bat piztu paper 1 (0,01)
bat piztu pentsatu 1 (0,01)
bat piztu posibilitate 1 (0,01)
bat piztu premia 1 (0,01)
bat piztu sobre 1 (0,01)
bat piztu tentatu 1 (0,01)
bat piztu tentazio 1 (0,01)
bat piztu zigarro 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia