Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Bi euli ikusi nituen beiraren kontra sexu jotzen, doilorki, maitasunik gabe. Leihatilaz kanpora begiratu nuen azken aldiz, eta begiz jo nituen jada gogoan ez ditudan arren txori irazekiak, paperezko loreak eta aingeruren bat lurraren ezki berandutuen gerizpean. Eta orduantxe, istripua.
‎Irribarretsu hurbildu zitzaidan, mihi gorria kasik ezker gingileraino luzaturik. Argiak piztu ziren orduan, argi guztiak, eta oinaztarri batek oinaztarri artifizial baina ekologiko batek, dudarik gabe zerua bitan ebaki zuen; gero eztanda egin zuen trumoiak ala lehenago izan zen?, eta danbatekoarekin kili kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian; baina ez zen mila zatitan txiki txiki egin, gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, nik errezeloa egin bezala, kartoi harrizkoa baizik. Beraz, ez zen huraxe eliza gotiko bateko patioa, dena kartoi harri huts hutsa baizik.
‎Eta kasik aldi berean garrasi eta biraoren bat entzun dugu, garbi baino garbiago (nik berehala antzeman diot Tomen ahotsari, eta berehala Grand Canyoneko jaitsieraz oroitu naiz, eta pistolaz, eta Rayz...). Ez dut besterik oroitzen; hori eta Rubenek inpentsan ni besarkatu, eta biok batera lurrera erori garela.
2002
‎Egunen batean lurrak berdinduko nau; hobeto esanda, lurra berdinduko dute nire gainean, eta irribarre susmagarria eramango dut ezpainetan, azken poz izoztua.
2003
‎Hori dela gure destinoa. Legearen aurkako gudu honek azken berrehun urteotako historian dauzka erroak eta ez dira haize buhako soil batez lurretik erauziko. Egoera hain gakotua nabaritzen dugunean, galdera zera liteke:
2005
‎Frontoiaren izkinan ginela, Joxe Mari eta Ana ikusi genituen lasterka iristen. Taberna aurrean jende inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean, odol putzu baten erdian; beste batzuk ez ziren ausartzen taberna barrutik irteten. Ana eta Joxe Mari gugana hurbildu ziren.
2006
‎Hanka bat lurrean paratu orduko esan zigun Tonerde basoan gazte bat aurkitu zutela, urkaturik. Baso ura zalditegitik hurbil zegoen, eta gu sarritan joaten ginen espeleologia egitera, oso paraje egokia zen-eta, dena leizez betea.
‎Erortzen hasi zen astiro, harik eta zubipeko lur goroldiotsuan etzanda geratu zen arte. Ni erdi makurturik geratu nintzen eta belaun bat lurrean nuela, gizonak nire eskuari lotuta segitzen baitzuen. Hilda zegoela pentsatu nuen.
2007
‎Xuabe xuabe hustu zituen agurearen errautsak gari luze okertuen oinetan. Aise egin zuten bat lur xehe lehorrarekin. Eskua hondoratu zuen abegi bigun hartan, eta nahas mahas eragin zion, aleari ale, dena berdindu zuen arte.
‎Berehala hasi zitzaion odol hari lodia masailetik behera, alkandoraren zuria gorritzeraino. Belaun bat lurrera makurtu zuen.
‎" Ez da ezer, lasai, pasatuko zait". Handik gutxira, gorputz batek lurrera erortzean egiten duen zarata entzun zuen, eta barrura sartu zen arrapaladan.
‎Azken hori esatean, ukondokada bat eman dio ilehoriari, barreka, eta honi makilgoxoa ahotik erori zaio txakurren artera. Txakur batek lurretik hartu eta etxe aldera eraman du. Beste biek atzetik segitu diote, hiru mutikoei ezaxolati.
‎Lisarentzako kaina hartu zuen esku batean, eta bestean edalontzi handiago bat, garagardoz leporaino betea. Astindutxo batean pixka bat lurrera erori zitzaion, limoi zati bat eta guzti. Ahoarekin helduta zekarren Franziskaner botila mahai gainean utzi arte ezin izan zuen hitzik esan.
2008
‎Nola dagoen lurra eta nola dagoen zerua. Nola bat lurrean etzanda dagoen, lurra sentitzen, usaintzen, eta zerua daukan aurrez aurre. Eta nola den posible, noizean behin, lurretik zentimetro batzuk altxatzen zarela sentitzea, baina jakinik lurra hor behean dagoela eta hori dela zure lekua, nahiz eta zerua existitzen den, hor goian, eta ederra dela gora begiratzea etzanda zauden lekutik.
‎Lekeitiarrak," Brönte ahizpa euskalduntzat" jotzen dituzte kritikariek. Jauntxo baten lur eta baserrien administratzailearen alabak, hezkuntza maila jasoa izan zuten. Maria zuzenbide eskolak hartzera iritsi zen Iruñeko Unibertsitatean, gizonaz mozorrotuta?, eta, duintasun osoz, ezkongabe geratu ziren betiko, beren idazle ofizioari traizio ez egitearren. Poemagintzan aritu baziren ere, beti ere estilo kriptiko eta jori batekin, haien denboran ulertu ez zena?, nobelengatik dira ezagunak batik bat.
‎Xabierrek Kaskamotzaren gainera jauzi egin du eta kolpeka hasi zaio. Bizkartzainak zartako batez lurrera bota eta ostikoka hasi zaio.
‎Rosa mozkorrarengana hurbiltzen da. Erosketen poltsetako bat lurrean utzi eta atximurtxo jostaria egiten dio masailean, eta diotso: Nola ba, bezerorik onena izanda?
‎Muino baten gainera iristen dira. Inaziok motoa gelditzen du, eta hanka bat lurrean jarririk oreka gordetzeko, esku bat luzatzen du atzerantz. Rosak eskua hartzen dio eta mototik jaisten da.
‎Moto bat ikusten du, eta, moto gainean, Inazio, hanka bat lurrean jartzen.
‎Hanka bat lurrean duela segitzen du.
2009
‎Bigarrenak, berriz: " Behin, halako manifestazio batean, poliziek gizon bat lurrera eraitsi zuten makilaka, eta modu txarrez zerabilten. Aresti hurbildu omen zitzaien, trajez eta gorbataz jantzita, hauxe zen haren eguneroko janzkera?, eta ba omen ziotsen poliziei:
‎Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko. Txinan bertan, sendikoren bat hildakoan, ehortzi ostean, etxe inguruan sahats zarba bat landatzen zuten bere horretan.
‎–Bai horixe. Izan ere, komunitate linguistiko baten lurra jabetzeko era Estatuaren jabetze prozesuaz guztiz bestelakoa da. Estatuak mugak eta hesiak altxatu behar ditu bere jabetza defendatzeko; mintzo komunitateak, berriz, mugak mintz eta hesiak zubi bihurturik, datorrenei abegi ona egin behar die.
2010
‎So egizak, nahi baduk berdura landatzen ari, nik leku bat eginen deat gure etxen, problemarik gabe... Baina ez zakala uste izan jendeak kilo bat lur sagarren saria emanen daukala 500 g emaiten badizkiok trukean. Ez dakiat nola den musikan eta hire argi edo soinu teknika horietan, menturaz laguntza publikoak errex biltzen dituzue jendeari entzun nahi duena erranez geroz, baina estona nindaikek barazkiekin horrela martxa dadin...
‎Ez ditiat nehondik lehenekora biltzen! (Gorputza sutan balu bezala da, arropa kentzen du, zapatak ere, zaia kolpe batez lurrera, ageri da zainak gaindituak dituela.) Misenplia ere desegina diat engoitik!
‎–Hona hemen frogatu nahi dudan printzipioa, ene umea, saiatzen zen agurea bilobari azaltzen kanabera puska batekin lurrean alegiazko lerro bat marraztuz?. A-tik B-ra joateko, higikari batek ibilbidearen erdia egin du lehenik, orduan lerroa bitan zatitzen zuen M batekin?, eta ondoren erdiaren erdia, eta horrela hurrenez hurren, eta lerroa mozten zuen behin eta berriz?, halako maneran non inoiz ez den B puntura iritsiko.
‎Gainera, Elaman Trabukok hildakoa lesakarra zela jota ere, izan zitekeen inguruko beste herriren batean lur emana. Edo segurunera, ahozko kontuak dion bezala, inon lur santurik eman gabe ezkutatua.
‎Sizilian eta Bretainian sugegorriak uxatzeko landatzen zizuten: hain erraz datorrenez, edozein lur zakar bazter nahiz malkar, nahikoa da intsusa adar ziri bat lurrean iltzatzea: zainak bota eta agudo emango dizu hostotik eta urteroko loretik.
2011
‎Fran zutitu egin zen bere zereginetara itzultzeko, baina Annaren beste galdera batek lurrari lotuta utzi zuen.
‎Eremura iristen ari ginenean, nik aurrera egin nuen eta guardiak ez ziren ohartu. Atzetik makila batekin lurra joka zetorren baten bat, baina nik ez nuen begiratu ere egiten guardiak baitzeuden nonahi. Gutxienez kilometro bat urrundu nintzenean, gelditu eta ikusi nuen atzetik zetorrena Arrasateko bat zela.
2012
‎Berarekin geratu zen Galo. Bi gorputzen berotasunak baliatzeko, elkarri besarkatuta etzan ziren, manta bat lurrean eta bestea gainean bildu zituztela. Halako batean, ur pixka bat zeukanentz galdetu zion Santiagok; ezetz, baina aurkituko zuela eta itxaroteko une batez, erantzun zion Galok.
‎Jaiotzatik zituen oinazpiko malformazioengatik, ibilera berezia zeukan Galok: oin bat lurrean jartzean gorantz egiten zion gorputzak, malguki antzeko bat zapaldu izan balu bezala. Horrexegatik, saltoka moduan ibiltzen zelako, deitzen zioten Txoria, giro jakin batzuetan baino ez bazen ere eta inoiztxo ere ez bera aurrean zegoela.
2018
‎Emakumeak eta haurrak lasterka. Errabino bat lurrean ahuspez, bizarra odoletan beratzen jarrita balu bezala. Askatasun Andereak hantxe jarraitzen du, lekuko mutu.
‎Gurdiak triki traka egiten zuen aurrera, zaldien purrustaden artean. Bat batean, gurpil bat bideko zulo batean sartu, eta, kolpearen eraginez, atzean pilatutako gorpuetariko bat lurrera joan zen. Konturatu zen Fabian, eta basakatu baten modura egin zuen salto jesarlekutik.
‎Ordurako ez nian zaunkarik aditzen, baina, zer gerta ere, ihesi batean nindoaan. Igo nian mendi malkartsu bat zuhaixkei helduz, hasi ninduan jaisten gero ibar ezkutu batera, eta ezin gelditu, eta halako batean lur gaineko sustrai handi batean estropezu eginda jausi, eta mendiz behera joan ninduan itzul amilka. Gelditzean konturatu ninduan:
‎Haietako batean, guardia nazional batzuk zeuden argazkilari baten aurrean; alboetatik herritar batzuk hurbiltzen zitzaiz  kien, lotsati, haien ondoan atera ahal izateko erretratuan. Zenbait guardiak ezerezera apuntatzen zituen armak, belaun bat lurrean ipinirik, itxura beldurgarria hartze aldera; beste batzuk agurka ari ziren, buruko urdinak airean; gehienak, ordea, kamerari begira begira jarrita zeuden, beso bat gerrian harro, eta bestea fusilean. Bulebarretako batean, frankotira  tzaileen batailoi bat mugitzen ari zen ilaran; haietako inork ez zuen hogeita bost urte baino gehiago, eta lehen aldiz egin behar zuten borrokan; pozik eta kokotsak gora zebiltzan uniforme berriekin, kaleko nesken konplimenduen artean.
‎Kalea ixten zuen barrikada estolda tapaz eta koltxoiez eraikita zegoen, azken horiek aldameneko lantegi batetik ekarriak. Mutil samalda batek lurrez betetako eskorgak zekartzaten korrika; Les Halleseko prostitutek laguntzen zieten lurra zakuetan sartzen, babesen arteko zirrikituak ondo ixteko. Ezkerreko aldean, gurdi bat zegoen gurutzatuta, adreiluz gainezka.
‎Eztanda haietako batek lurrera bota zuen Fabian Rochefort guardia nazionala. Leherketak inarrosi egin zion gorputz osoa, erraiak errotik erauzi nahian bezala, eta danbatekoak gorra utzi zuen, eta noraezean.
‎Aiztoa airean bota, eta bi hots entzun ziren, bata bestearen segidan: aiztoarena adarraren kontra, haren punta kraskatzean; eta aiztoarena eta adar puntarena, biek batera lurra jotzean. Inor ez dut ikusi hain abilik aiztoa erabiltzen.
‎–Isilduko ahal haiz, zalapartero zikina! , erretxindu nintzaion, neure baitan jiratu, harri bat lurretik hartu, eta txakurrari boteaz. Burusipetik zahato bat atera, zerurantz jaso, eta luze egon nintzen, etzanda, zahatoaren muturretik edaten.
‎Biderik bide lturburuara heldu ginelarik, pagotzar batek lur gainean zabaldutako sustraietan eseri, eta bertan piku eta masusta janari ekin genion. Nik, bien bitartean, ingurumari haien berri eman nion:
2019
‎Ohitura batzuk barneraturik geratu zitzaizkien betiko. Kaletik oinez gindoazenean, ama makurtu egiten zen lau edo bost hostoko hirusta bat lurretik hartzeko, esparruan zegoen bitartean halako bat topatzen bazuen, soldadu alemanei ematen baitzien, haien ustez zorte ona zekarrelako eta amak sopa eta ogi errazio estra jasotzen zuelako trukean. Aitaren kasuan, bizirauteko sen biziaz gainera, emozioen ukazioa geratu zitzaion barneratua, hunkitzeko gaitasun eza, eta hain errotua zuen gabezia hori bere baitan, non arreba hil zitzaionean ere ez baitzuen malko bakar bat ere isuri.
‎–Bai, kontatuko dizut. Ongi izan, eta eskerrik asko berriz ere, esan zion hanka batekin lurrean zirkuluak marrazten zituen bitartean.
‎Esku erraldoi baten zaplaztekoak errealitatera ekarri balu bezala sentitu zen. Aireratutako ideiak hurrenkera berri batean lur hartzen ari ziren. Puzzlearen giltzarria topatu zuelarik, gainerako puskak beren kasa ari ziren ahokatzen.
‎Emakumeak oinez egin zuen etxerainokoa, auzuneko supermerkatu baten gibeleko lur huts batean, Arnegin ohosturiko 4La ezkutatu ondoren. Fantxoa eta Jesika gosal  tzen zeuden.
‎Sekretu gogaikarri hori Jainkoarentzat eta Deabruarentzat erreserbatu bagenu bezala. Soilik haien begirada infragorrizkoa irits daiteke nire hankarteko sekretura eta han ikusi nola Richard nire barruan sartua dagoen, arbola bat lurrean bezala. Neronek ere imajinatu egin nuela pentsatu nuen, hain izan zen sotila eta diskretua.
‎Txinparten zakur etxolaren aurrez aurrean makila bat lurrean sartu eta panpina hura lotu zuen bertan; zutik zegoela zirudien hartara. Buru itxurako zera bat egin zuen gero, oihal puska zahar pilo batekin.
‎Bat batean txiki txiki egin zen lokal dotoreko isiltasuna, platerez, mahai tresnez eta basoz betetako erretilu erraldoi bat lurrera erori balitz bezala. Ez, nik bakarrik sumatu nuen zalaparta.
‎Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko. Txinan bertan, sendikoren bat hildakoan, ehortzi ostean, etxe inguruan sahats zarba bat landatzen zuten bere horretan.
‎Diruarenak aparte, bazizuten beste usadio bat Bizkaiko bailara batean: Kukua lehenbizikoz entzutean, zeunden tokian zeundela, hangoxe eskukada bat lur eraman behar zenuen etxera, lur hura etxean zabalduz, bertako hartxo, kukuxo eta zorriak akabatzeko. Porlan eta terrazo gutxiago zegoenekoa dirudi, ezta?
2020
‎Jartzen zituzten sorpresa aurpegiak ikusita, erretira zitezela agindu nien barreari ezin eutsirik. Barrakoiko baz  ter bateko lur hilean eseri ziren, soinekoen ipurdi aldeak txukun txukun bildu eta gero.
‎Floreagako baratzean zeuden leka parretara joan zitzaion begirada, eta konturatu zenerako burdin hesiaren tartetik pasatzen ari zen. Atera zuen haritzezko haga gogor bat lurretik, gerturatu zen atzetik, eta buruan jo zuen beste mutikoa, apartatzeko. Mina hartu zuen mutikoak, nonbait, haga eskutik kendu, eta atzetik segika joan baitzitzaion plazan zehar.
‎Jainko batek lur eta ur harturik jendeak landu zituen. Halere, Andetako ibar batean suge erraldoi batek ezin bizia ekartzen zieten.
‎Alde batera eta bestera egiten duzue korri, oilasko horiek. Jauzi egin eta oihu artean menderatu dut gizaki bat lurrera eramanez, ardia bailitzan. Inarrosiz saiatzen ari da aska  tzen, nire gorputz ikaragarriaren pisuaren azpian, kirasdun, zikin eta basa.
‎Ez da samurra azaltzea, baina arrazoi batzuk emango ditut. Zeinek ez dio eman ostikadaren bat lurrean dagoen gauza biribil bati mugitzeko. Batzuetan, txantxetan esaten dut, Atapuercan futbolean aritzen zirela, ingelesek arauak jartzea besterik ez zutela egin.
2021
‎Buztinezko itsulapiko hori, itxura kaltegabea eta udare edo sagar forma duena, hainbat hilabetez egoten da seme alaben gelan eta haiek ohitu egiten dira horretara; ohitu egunez egun txanponak zirrikitutik sartzeak eragindako plazerera; ohitu barruan gordetako dirura, zeina sekretuan eta ilunpean handitzen baita hazi bat lurraren altzoan nola; zaletu egiten dira dirura, aurrena xalotasunez, gure arduraren arduraz hazten diren gauza guztietara zaletzen diren moduan, landaretxo zein aberetxo izan; beti irrikak jota erakusleiho batean begietsitako objektu preziatu horrekin, geuk esan diegun bezala, horrela aurreztutako diruarekin erosi ahal izango baita. Azkenean itsulapikoa pitzatu eta dirua gastatzen denean, haurrak bakarrik eta desilusioz sentitzen dira; dirua ez dago gehiago gelan, sagarraren altzoan gorderik, ezta arrosa koloreko sagarra bera ere:
‎Behin, festatik bueltan ilunpetan abarkak lotzen ari zela, norbaitek atzetik heldu eta lurrera bota zuen. Erorketan bizkor ibili neska, bortxatzaileak esku bat lurrean bermatu zuela baliaturik, are bizkorrago zutitu, eta ihes egin zion oinutsik. Neska hura ere ez zen samurra harrapa  tzeko.
‎Biktimen hilotzei hurreratu nintzaien, haien aurrean belaun bat lurrean bermatu, eta nire errezoa esan nuen ahots apalez:
‎Hura ere alkatearena baitzen. Uhartean garai batean lurra lantzen zuten herritarrek –artoa, batez ere–, baina alkateak sail guztiak erosi zizkien jabeei. Uharte oso osoa ez zen berea, hala ere, hondartza txiki bat baitzuen atzeko aldean.
‎Neska bat lurrean zegoen, minez aieneka eta sudurrari helduta.
‎Neska bat lurretik hitz egiten ari zitzaion. Eskuarekin tapatzen zuen sudurra, eta kuzkurtu antzean zegoen.
‎Astoaren mandolina! Ez bat eta ez bi, Utmarrek" Halako tokitan ordu laurden barru" esan, Estherrengana inguratu eta lasterka hastearekin batera unai zamarra eskuetatik kendu dio; zurito bat lurrera," Lapurra, lapurra" oihuak eta ni dagoeneko Utmarri segika.
‎Goitik behera erori zena jangarria omen zen, besterik gabe, Bibliako irudi bidezko azalpen poetikoen arabera. Baina prosaikotasunez esanda, ezohiko elurte batek lur agorra ernaraziko zuen, beharbada, eta ondorioz israeldarrei jatekoa ekarri.
2022
‎Gabrielen begiak aulki batera itzuli ziren; aulki hartara botata zeuzkan Grettak bere arropa batzuk. Azpiko gonaren soka bat lurrean arrastan zegoen. Bota bat zutik zegoen, goiko alde biguna behera tolesturik; haren laguna, berriz, alde batera erorita.
‎Poliki poliki, elkarren pentsamenduak katea  tzen zihoazen heinean, gai ez hain urrunak aipa  tzen hasi ziren. Landare exotiko batentzat lur gozoa bezala zen Sinico andrearen lagunartea. Askotan, ilunabarraren itzalei gelan barnera  tzen uzten zien, argia piztu gabe.
‎Hilobiko belar txarrak kentzen ditu; pala batez lurra harrotzen du; eskuaretu egiten du gero; loreak landatzen ditu; putzura joaten da ur bila; hilobia ureztatzera itzultzen da.
‎Zeren Marco nirekin gustatuta egon da beti. Eta itsasoarekiko hirira iristen naizenean, galdetuko dut ea non den joan behar dudan helbide hori eta hango etxe batean lurrean lo egiten utziko didate. Hori berdin zait niri.
‎Hotzak eta goseak aurpegiak uzkurtzen zizkieten. Soldadu batek lurrera bota zuen bere burua, aieneka:
‎Lucilek berriro ekin zion bere brodatuari. Ofiziala, belaun bat lurrean zuela, marrubiak biltzen hasi zen. Esku batekin hartu eta bestean pilatzen zituen, eta Bubik poliki poliki hartzen zizkion bere mutur heze eta beltzarekin.
‎Ur jauzietatik hurbil, nonahi elurra zegoen. Tapiz alimaleko bat lurraren gainean zabaldua. Ederra baino ederragoa.
2023
‎Isiltasuna zer den ahatz ez dezazun. Isiltasun horretan, sugandila izutuaren ihesak suge batena dirudi; hosto ihar bat lurrean pausatzen denean, eztanda egin behar duela ematen du, haizeak astindutako zuhaitz zaharren gerriak kexuka hasten dira. Gero, berriro, ezer ez, hotsik ez batere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 42 (0,28)
batek 9 (0,06)
batean 6 (0,04)
batez 4 (0,03)
batekin 3 (0,02)
baten 2 (0,01)
batera 2 (0,01)
bateko 1 (0,01)
baten gibeleko 1 (0,01)
batentzat 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia