Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Ez zen, ordea, apeaderorik hantxe. Euren parean, bietatik hara, lan kabina prefabrikatu baten ondoan, bi langile, borra bana erabiliz, iltze antzeko burdina erraldoi bat lurrean sartzen ari ziren.
‎Xan, aski nekez, goraino heldu zelarik, bueltatu eta, ñarroa ere gorantza hasi zela ikusi zuen. Arin arin pasabide estu batean sartu zen; kale kantoian emakume bat lurrera ia ia bota zuen. Jende pixka bat zebilen kale adokinatu batera iritsi zen.
‎" Nola ez dagoela?". Lupori, ohean buelta erdia egin zuela, altzoan zuen laranja bat lurrera erori zitzaion. Laranja, pirika pirika, Xanen zangoen artetik igaro eta gelaren beste alderaino joan zen.
‎Korridore luzean, emakume gazte bat lurra garbitzen ari zen. Handia, ile beltza, birristi barrasta, brioz, apur bat lardaskan lan egiten zuen.
2001
‎familiak alabaina, ahalkez edo miseriaz ezin jakin, ez zuen Maddalen bere habian ehortzi nahi ukan eta autoritateek azken eskualdunaren zokoratzea onartu zuten. Mintzaldi zenbait hauteman ziren oraino, apezak zuloa erramuz benedikatu zuen amultsuki, kontseilu orokorraren lehendakariak palatara bat lur bota zion hobian emeki sartzen ari zen kutxari, Euskal Herri Kultur Erakundeko presidenteak, ahots dardaratiaz Gure Aita sentitu bat eskaini zuen eta Euskal Herri Konfederazioan bildu elkarte arduradun bakoitzak, CRSen artetik bidea irekiz, arrosa soila aurtiki zuen aditzaren hutsa markatzen zuen gunera.
‎Izanez ere, gurdia airean eramaki zuen, bere gurpil handiak eta guzi. Garrafoiak dantzan hasi ziren, erori ez erori, eta zaldiak are biziago mugiarazi zituen bere zango ederrak, ikaraturik, ihesi nahi eta ezin, bazekielako haietakoren batek lurra jo eta puskatuz gero, nagusiaren kolera ez zela itzaliko bere saihetsetan toberak jo gabe, eta orduan oinazeak laino bat hedatuko zuela bere begietan, Martin Joxe nekatzen zen arte.
‎EMAIDAZU TRANTSIZIORAKO AUKERA BAT LUR BERRIAN
‎Hamaika objektu ikusten ziren han hemenka barreiaturik. Amaiak, amorruz, besoaz bota zituen sofaren gainean zeuden gauza guztiak eta lurrean zegoen botila berdexka hartu zuen; ondoren eta pixka batean lurra miatu eta gero, bi edalontzi ttiki jaso eta bete egin zituen. Sofan eseri ginen biok, edalontziak eskuetan eta isilean.
2003
‎Eta leize zulo batean aurkitzen denean, galdetu dio Lupe Latasak, zer gertatzen da orduan. Zer gertatzen da gorpu bat lur azpiko zulo batean laurogeita sei metrora dagoenean.
‎Eskukada bat lur, ahurka berriztuta zabalduko duena,
2004
‎Baratx baratx bere zapatillekin pasilloaren burura heldu zelarik, bertan emakume lodi bat lurrean etzanda zegoen, mutil bat painuelo batekin haizea ematen ari zitzaion eta inguruan bi erizain harekin zer egin, berriketan zeuden.
2005
‎– Hara non han aulki bat lurrean uzkailia ikusi nian! Kuskurtu ninduan haren zutik jartzeko eta, belauniko nintzen unean, sunpurretik dilindan zegoen zerbait latzek burua handizki jo zidaan.
‎Jendetza iluna berandu arte opariak erosten ibili zen. Haien artean, eskaleak besoak tente, eguberri kariko manaren parte bat lurrean pausatu bunetetara eroriko zitzaiela amets. Errumaniatik etorri musika jole hirukoteak tzigane aireak eskaintzen zituen, beste batek ondoko karrika kantoian bouzoukiz alegeratu soinu sotilak eta denen gainetik, zurrunbilo elkor, hiriko animazio taldeak aurretik grabatutako 40 Top eko kantak isurtzen ziren.
‎Carver bakarrik jabetu zen (narratzaile orojakilearen abantailak, pentsatzen zuen orain). Zerraldo batean zegoela sinesten zuten gainerakoek, auskalo nongo kanposantu batean lur emana, marmolezko hilarri baten pean. Berak ikus zezakeen, fusila garbitzen, trapua hartuta, salako munduko bola birarazi eta hari apuntatuz.
‎Patroia langileria Errusia sindikatua langileen errepublika trahitua maitasun librea greba iraultza, soplete bat lurrean piztuta ikusten zuen guztietan koleratu egiten zen Juan buruzagiaren ahotik sortzen ziren hitzak, bazkaritan. Sopleteak bezain ebakitzen zutela etxean ikasitako uste zaharren burdina herdoildua.
2006
‎Gazte batzuk gogotik egurtzen ari ziren gizona, kalean bizi den horietako bat. Haren poltsa zaharrak sakabanatuta zeuden kantoiko espaloian, kontainer bat lurrera bota izan balute bezala. Kolpe hotsak sikuak ziren, astunak, eta bazirudien hamaika puskatan birrindu behar zutela.
‎Hotsa olioa bezala zabaldu zen. Teknikaria autoa utzi eta oin bat lur gainean jartzerako, jendea etxeetatik eta arkupeetatik ateratzen hasi zen, inork usteko ez zuen kopuruan, bestela kasik abandonatua zirudien herri hartan. Teknikaria, lehengo ustekabea garaiturik, harrera batzordea, Pepe Isbert buru zuela, noiz azalduko jarri zen.
2007
‎Eta haiek, ezetz eta ezetz. Tira hemendik eta tira handik, ez naiz oso indartsua, baina hankak trabatu zaizkiolako, edo nik al dakit ba, bietako bat lurrera joan da, eta lurrera bidean, autoaren paratxokea jo du bekokiaz, klok, egin du, klok, errekan harri borobil bat beste baten kontra indarrez botatakoan egiten duen bezala. Klok lehor lehor eta sekulako bat.
‎Albert Labruquere aldiz elez zeken zegoen, itsuskeria bat lurretik ilki bagenu bezala. Beste errekituek buruak apal zetxizkaten.
2009
‎Hasi da trebeska Maria Kristina, egin du atzera zanbuluka, trabatu da lurreko harri kozkor solteekin, egin du estropezu atzeko hankekin, erori da kasik, baina eutsi dio orekari, zealdoka. Irabiaka dabiltza aztal uhalak eta astarkak, lasaitu zaizkio espartzuzko sokak, erori da zaku patatetako bat lurrera, askatu da kolpean, eta hor doaz hazitarako patatak, Bretxako plazan barrena, izkina guztietara, terren ten ten, pirritan.
‎okaran batek lurra kolpatzean txu egiten du.
2010
‎Lauzpabost soldataren ondoren alokairuan bilatuko zuen zerbait. Eneko bezala biziko zen, lastaira handi bat lurrean botata, gela diskoz eta liburuz josia, katu pixontzi bat eta txoko zabal bat bere idazmakinarentzat. Paula ekarriko zuen etxera, musuak emango zizkion sudur okerrean, berriketan jardungo zuten gaueko ordu txikiak arte.
‎Zalantzati? Ohera itzultzeko keinua egiten du baina –kank! – metalezko objektu bat lurrera bota du nahi gabe. Arkatzontzi bat da.
‎– Eskukada bat lur eta adartxorekin horrelako habia eraiki daitekeela sinestea kosta egiten da.
2011
‎Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu, ganbara eran azkenekoa, bi isuriko teilapean. Beheko sarreraz gain badu beste bat lehen solairuko hegal batean, hormari itsatsitako eskailera batez lurrari lotua. Eta horregatik guztiagatik diot, ehorzlearen etxea benetan zela etxea eta ez pisu ziztrin bat.
‎Urdindu egin zizkidan. Aerosol poto bat lurrean. Ia beterik zegoen, Pictex haietariko bat, ataskatua.
2012
‎Lubarriko txabolatik hamar urratsetara dago Janaren hobia. Metro bat lurraren azpian. Milurteko haritzaren erroen gerizan.
‎Euli batek lur harrarazi zidan. Agondu egin nintzen.
‎Zenbateko indarra behar du abioi batek lurraren erakarmen indarrari aurre egin eta hegaldatzeko?
2013
‎Esplikatu zigun nola: argiaren kable bat lurrean sartu eta indarra eman. " Ikusiko duk nola ateratzen diren saltoka!".
‎Ala, bai? Bai, jaurti egingo dugu, anbientekoak egunero joaten diren ostatu bateko lurrean geratuko da, barratik ahalik eta gertuen. Zurruteroren batek jasoko du, edo jabeak.
2014
‎Eta mutilak ez ziren geratzen. Haietako bat lurrean zegoen. Eta handik bestearen zangoa hartu zuen.
‎Baina deigarriena zen Txominek ez zuela pazientzia galtzen, Xabik okerreko erreminta ematen bazion edo Nagorek xaflaren bat lurrera erortzen uzten bazuen. Zerikusirik ez aitak lanean izan ohi zuen aldartearekin.
‎Edozein unetan aita azaltzera joango balitz bezala. Mutil bat lurrean eserita, burua belaunen artean makurtuta. Beste bi mutil borrokan.
‎" Garizuma ederra eginen dugu aurten", zirikatu du Manex Donetxek. Obus bat zapartatu eta, bertze orduz, Arno Suertegaraik erran du gibelatzen ari dela frantsesen oldar handi hori, udaberria ere joanen dela martxa honetan, eta, hori erran eta bi orenetan, botxe malapartatu horiek egin dute oldar bat lur metro batzuk bereganatu nahirik. Gudu gaitzak izan dituzte maiatz guzian, eta berriz ere permisioneak eten dituzte aste batzuez.
‎Haietarik bat, ohartu delarik Debidart erretorea heldu zaiela," Le corbeau!" erran, eta belearen karranka egiten ez da bada hasi, mando tzar hori? Hartu harri kozkor bat lurretik eta, ez bat, ez bi, zuzen aurtiki dio erretoreak kopeta erdirat. Bele karrankak eginez kukutu zaizkio gazteak lasterka, oi ainharbear hauek.
2015
‎Ez sinesteko moduko jipoiak eman zizkioten fraideek. Esaterako, ez zen ezohikoa arrazoi argirik gabe Saizarbitoria zartako batez lurrera botatzea eta, belauniko eta dandarrez, fraideen ostikoek eta garrasiek korridore luze oso bat zeharkaraztea. Susmoa du ez ote zituen bere izaerak berak amorrarazten.
‎Egun bakoitzak dakar berea: aitzineko astean landatu lorea errotu dela dirudi, aurrekoan baino kementsuago baitirudi jada, eta gaur hazi zenbait atera da lurretik, sail hegian papertxo bat lur mokor baten pean utzia izan ez bagenu ez baikinen berehala oroituko zer erein genuen hor.
‎Petralkeriak jasan ezinda, errumaniarrak ebatzi du geratu den txokoan ondo dagoela liburua. Alde batera eta bestera begiratu eta gero hartu du betaurrekodun batek lurretik. Jaka barrenean sartu eta oin puntetan aldendu da, trafikatzaile ikaratua baino mesfidatiago.
2017
‎“Neska, hire senarra” entzun zuen Txato, kuzkurturik aulki bat lurrean uzten ari zela. “Ipurdia horrela paratuta, zeren bila ari haiz? ” entzutera deliberaturik, tartexka kostatu zitzaion Txatoren ahotsa isildu zela ohartzea.
‎Garoaren dardara ia hautemanezina. Ertzain bat lurrean. Bi gazteek ihesari ekin zioten.
‎Esatea nahi luke zer arraio egiten zuen kanposantuan hilobi bateko lurra iraultzen. Zer zuen buruan.
2018
‎Baina denbora geldirik dago lau hormen alde honetan. Garagardo lata bat lurrera. Pastilla bat ahora eta irentsi.
‎Azkazalak zartatuta eta pitzatuta. Aurrerago, aurpegi luzanga bat lurraren kontra. Dena beltz dago, detaile xume batzuk besterik ez dira nabarmentzen iluntasunean.
‎Hiru pertsona korrika kale kantoi batetik. Bitartean, beste pertsona bat lurrean botata. Ez da mugitzen, ez du soinurik egiten.
2019
‎Elkar ezagutu genuen sasoi hartan, ikaratuta zegoela ematen zuen. Egun batean lurrera jaitsi zen, eta atzetik segika hasi zitzaidan zoko eta bazter guztietara, eta ez dira gutxi etxe honetan. Asmatu ninduen ingeniariak baino arreta handiagoarekin aztertzen zituen nire ibilaldi geometrikoak.
‎Oraindik harritu egiten zara paper bat lurrera botatzen duen bakoitzean, hau da, botatzen ez duen bakoitzean. Egia da keinua egiten duela, baina ez du papera askatzen; eskuaren larruazalean itsatsi zaiola ematen du.
2020
‎Akabatu zuenetako bat lurretik jaso eta igelaren bizkarrari erreparatu zionean, dardara batek hartu zion gorputz guztia: igelak bere bizkar leunean betiko ildaskak izan beharrean, irudi bat zuen.
2021
‎Elgeta, Intxorta, Elorrio, Ermua, Eibar. Kostan, Lekeitioko posizioa defendaezin bilakatu da, poltsa batean lurretik inkomunikatuta geratzeko arriskupean daudelako Euskadiko Armadaren soldaduak, eta buruzagitzak erabaki du herria uztea: apirilaren 28an, Frecce Nere brigada italiar espainiarrek Lekeitio okupatu dute.
‎Han garbitu zuten, eta trenbideko langile batek estali zuen. Pixka bat lurrean aztarrika egin eta han utzi zuen, errepidearen bidegurutzean. Eta aita, Kubako gerran ibilitakoa, eta arreba, [Urbasako] leizera joan ziren lehendabizi, eta soka batekin jaitsi zen gizon hori leizera, ikustera semea han zen.
‎Oin asko dira. Esofagoan gora, larritasun batek lurreranzko indarra egin dit, beldarretarantz. Ezin dut zapal ditzaten utzi.
‎Behatuko balute, ikusiko lukete etxe huts bat lurrean koltxoneta puzgarri batekin.
2022
‎Argiak itzali egiten dira eta eszenatokiaren bazter batean, argi karratu bat agertzen da, lauki bat lurrean marrazten duen argia. IGOR laukiaren alde batean esertzen da.
‎Erori da ferra zahar bat lurrera, azkenean. Bistaratu da benetako apatxa, biguna, beltza eta zurixka, adarren trazakoa.
‎Migelek mostradoretik entzun du lapikoren bat lurrera erortzen. Sukaldean sartu eta Bizenta ikusi du zerraldo erorita, lapikoko lekak eta patatak eta salda inguruan, konorterik gabe.
‎Ahalduntzearen eraikuntzan hainbat faktorek hartzen dute parte, eta ez da unibertsala. Elkarrizketatutako emakume batek lurren jabetzarekin lotu zuen, ezagutu zuen emakume baten testigantza jasoz.
2023
‎Nire gorputza hauts bihurtuko da laster eta burua baino ez da geratuko. Buru oso oso handi bat lurrean pirritan, biraka. Eta sudurretik eroriko zaizkio katu itxurako betaurrekoak.
‎Zer dago keinu horren atzean? Egun pertsona bat ikusten badugu kaletik paper bat lurrera botatzen atentzioa deitzen digu. Orain dela berrogei urte, ordea, edozer gauza botatzen genuen eta ez zitzaigun inporta:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia