Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 243

2000
‎" Ez, horratik!". Eta segida batean konturatu zen lehen ez zela hain antiklerikala, errespetuzko zer bat gordetzen ziola elizari, gurasoengandik jasotako ohitura bati zor zitzaion begiramen hotza, eta sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat; baina, orain. Zer ziren irain haiek eta gorroto haiek?
2001
‎Hortik guraso guztiengan arruntak diren kezkak jaso dituzte, hala nola, irakaskuntzaren kalitatearekin zerikusia dutenak, baina beste alde batetik, ikastolei zuzenean eragiten dieten kezkak ere azaleratu dira, hots, lehenago aipatutako irudi okerrarekin zerikusia dutenak, hizkuntza eta politika nahastearen irudiarenak, alegia. Beste alde batetik, Seaskako arduradunak beste puntu batetaz konturatu dira, hau da, erabiltzen duten murgiltze eredua (haurra euskaraz ikasten hasi eta pixkanaka frantsesa sartu, beti ere komunikazio hizkuntza euskara delarik) ez dela behar beste ezaguna gurasoen artean, eta, ondorioz, hauetako askok ikastoletan ez dela frantsesik ikasten ustera iritsi dira, nahiz eta datuek ustea gezurtatu. Etxeberriren hitzetan," frantsesa halabeharrez irakatsi behar dugu eta irakasten dugu, horretarako kontrolak ere izaten ditugu-eta; kontutan hartu behar da, gainera, nahiz eta euskaraz ikasi azterketa guztiak frantsesez direla, Frantziako estatu osoan azterketa eredu bakarra dela (azterketa ez du ikastolak egiten, hezkuntza arduradunek baizik) eta horietan gure ikasleek betidanik emaitza oso onak izan dituztela".
‎Hausketa da zinemak narraziora ekarri duen teknika aldaketarik nagusiena. Europako abangoardistak bat batean konturatuko dira hausketak eta muntaiak literaturarako izan dezaketen garrantziaz. Atxaga, haien seme izanik, saiatuko da zinemaren teknikak erabiltzen.
‎Euskal literaturaren historiari begirada txikia botaz gero, bat batean konturatuko gara ez dela Atxaga irudia erabiltzen duen lehen euskal idazlea. Prozedura ezaguna da eta herri lirikan aurki dezakegu neke handirik gabe.
‎Egun batean konturatu zen, ordea, hutsuneak zituela betileen artean eta begiak ukitu orduko hiru lau betile jausten zitzaizkiola. Roma etorri zitzaion gogora orduan.
‎Nik, egia esan, begi zorrotzak izan ditut hutsak ikusteko (batez ere, huts horiek geure buruarenak, neronenak barne, direnean), baiezkoan erantzun ohi nuen, ez beti, baina bai gehienetan. (Egoera trankilduz zihoala, bat batean konturatu nintzen zerbaiten gaitzespenak sustrai sakonagoak zituela: gu sartu omen ginen gerrate hartan eta, hori aski ez izanik, geure erruz galdu genuen.
‎Hirurak desagertu ziren tranpatxotik, azkar demonio, eta atea doi beren atzetik itxi zenean, nik kalamar latek, hautsontzi beteek, tabako paketeek eta botila metal urek osatutako paisaje kaotiko samarraz doi doi une batez konturatzeko denbora eduki nuenean, gizon saldo burrunbatsu bat barneratu zen etxolan. Katarren baten etzatokia zatekeen hamaka baten atzean kukutu nintzen, gelako zoko batean.
2002
‎Bizkaiko pediatra bat konturatu da haurren elikadura txarrak bihotzekoa izateko joera duela.'
2003
‎Logurak zaude, gainera. Une batean konturatu zara Kromagnonen begiradak zurea bilatzen zuela, luze zeneraman-eta hari begira, tonto tonto, amak askotan kontatutakoak gogora ekarriz. Baina izkintxo egin diozu.
2004
‎Berak Etxe Zuriko guztiak »eroak, medikua zein zaindariak» maila berean jartzen ditu. Eta momentu batean konturatzen da zer edo zer egin behar duela.
‎Txominen heriotza jainkoak ezarritako zigor bat izan zela ziur nago. Espero dut jendea egunen batean konturatuko dela guztiaz. Okerrena da, ordurako beranduegi izango dela.
‎–Egunen batean konturatuko haiz.
‎Eta bat batean konturatu nintzen mahai haren gainean zeuden gauzak nire gauzak zirela, nire arropak zirela meta zimurtu batean pilatzen zirenak, amak oparitutako necessaire a ere ikusi nuen bertan, eta kankailu hark eskuan eusten zion diskoa Parsifal en lehenbiziko atalekoa zela. Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.
‎emakumea eta literatura. Uneren batean konturatuko da ordurako ezezaguna zitzaion ikerketa lan batean sakondu eta pentsatu duela, beraren izate soilagatik, jaiotiko gaitza bailitzen. Berak erabaki edo erabaki gabe, askotan aurreikusi du zer esan eta nolako erantzuna eman galdera luzatzen diotenean eta, denboraren poderioz, jakituna izango da gaiaz:
2005
‎Lasaitzeaz batera aspaldiko partez loa bere inguruan ebilela igarri eban, begiak berez berez ixtera behartzen ebala, betazalak berunezkoak eta era berean luma lakoxeak balira moduan. Loarinean bere begi aurre aurrean ikusi ebazan eskutitzaren hizkiak eta hainbat izenbururi edukina emon eutsen bere eskuz idatzitako hizkiak, berbak, esaldiak, danak batera ikusi ebazan ikusi be, eta halako baten konturatu zan, bai, hizki guztiek esku berak idatzitakoak emoten ebela, ezaugarri berberak eukiezela, batzuk eta besteak nork idatzi ezin bereiztu eitekeala.
‎Bat batean konturatu nintzen Mateok ez zuela errurik, nigatik zegoela honetan sartuta. Eta horrela ez zen arren, esan nion sentitzen nuela honetan sartu izana.
‎Joaquinek ez zizun deus esan haiei buruz, baina afaltzera geratu zinen egun batean konturatu zinen, hiru haur ere bazirela etxe hartan, eskolatik bueltan etorriak. Gaizki diot, haur haiek ez ziren etxe hartakoak, ondoko etxe txikiago batekoak baizik.
2006
‎Hala ere, bizitzaren une batean konturatu nintzen (konturatu ginen) plazerak eta gozamenak baino gehiago lotzen dituela bi pertsona gaixotasunak, sufrimenduak eta porrotak. Nik hori nere esperientziaren ondorio bezala esaten dut.
batean konturatu da autobus batean doala eta hurrengo geltokian jaitsi behar duela.
‎Ez zen hagina, batetik Mamenengatik zen: orain monitoreari ere irri zuri batzuk, ez dakit zer ixil joko darabilen, guztiz gain hala ere, bat batean konturatu naiz nire gogoa ez zegoela han –lan honek ez didala ardura.
‎Esan nion Zamariari," hi, Zamaria, hi ez haiz gogoratuko, baina lehen aldiz elkar ikusi genuenean hau eta hori, honela eta hala". Eta Zamariak irri algara egin zuen esan nionean, ez irrigarria zelako, baizik eta bazelako, nik uste, begira bizitza nolakoa den, zenbat buelta ematen dituen, edo horrelako zerbait esateko modu ez ohiko eta ez berbako bat; eta bestetik, laster ikasi nuen Zamariak denbora osoan irri egiten zuela gauza guztiengatik, edo ia guztiengatik, grazia eduki edo ez, bat konturatzen zen arte irri hori defentsa ezkutu izugarria zela, zitzaiola; bere baitatik erbesteraturik ihes iraunkorrean bizi zen pertsona baten defentsa ezkutua, ausaz; eta hau ez da kritika bat, apunte karakterologiko xumea baizik, besteok ez ginelako hobeak edo osatuagoak, edo ausartagoak edo errotuagoak; eta gainera ez genuen hain maiz irri egiten, eta irri egitea, arrazoiarekin edo gabe, zah... Ni pixka bat estimatzen ninduen, neu izan nintzelako orotarako jokatzen zuelakoa atera ziona.
2007
‎hizkuntza ulergaitzez idatziriko poesiak. Poesiak zirela jakiteko ez zen askorik behar, ikusiaz batera konturatzen zen bat koaderno horietan zegoena ez zela prosa arrunta. Hizkuntza ulergaitz hori zer zen ere erraz igarri zion Alberto Irigoyenek, nahiz eta abizenei erreparatuta bestetara badirudi ere euskaraz jakin ez.
‎" Libertad Kondizional ginenean punk musika egiten genuen, ikutu melodikoren batekin. Baina une jakin batean konturatu ginen taldearen kanta zaharrak jada ez genituela jotzen, ez genituela entseguetan abesten, berriak baino ez, abesti zaharrek ez gintuztelako betetzen" aitortu du Gorkak. Hor hasi zen taldea berriztatzeko hausnarketa, Libertad Kondizionalaren soinua aldatzean.
‎Baten bat konturatu datekeen bezala, lan honetan inkesten arabera bitxi samar dirudien hipotesi bat defendatuko dut: ez dago" nafar" nortasunik.
2008
‎Berdin da autopista, nazionala, laugarreneko errepidea edo sasi arteko bidexka. Bat batean konturatu zara beti beti beti daukazula kotxe bat atzean. Badakizu hori zergatik gertatzen den?
‎Badirudi horretarako jaio dala. Anaietariko bat konturatu da, baina, intxaur arbolaren ostean zelatan dagoala.
‎Halako batean, bisitariren bat konturatu zen zozo hura ez zela emea, arra baino. Birigarroa eta zozoa, arrak ziren bi biak.
‎Gogoan dut 2003ko aldi hartan indiar kerak zituen neska batekin konturatu nintzela. Hara eta hona zebilen.
‎Herri> Sendakuntzaz> Zuberoan, Anuario> de> Eusko> Folklorek> argitaratu didan liburuan, Barandiaranen itaunketa erabili nuen. Laster, hasi baino lehen, hutsune larri batez konturatu nintzen, lotsaz edo ahaztuz jendeek ez zuten sexurik ez gernu apartu rik, haurgintzaz ezer.
‎Kevinek besoetan du haurra. Bat batean konturatzen da haurrak kaka egin duela.
‎Izan ere, haren ustez, mugitzen den oro bizirik dago (asimilazioa). Hala ere, uneren batean konturatzen da mugitzen den guztia ez dagoela bizirik; adibidez, paperezko hegazkinen bidez
‎Mezua ireki eta irakurri egin duzu. Eta bat batean konturatu egin zara: ez zara mezu horren hartzaile bakarra.
‎Egunaren momentu batean konturatu naiz beste zeregin batzuk suertatuko zitzaizkiola ni ikustera etorri aurretik. Denbora pasa, Mifuk lan egiten duen museora noa.
2009
‎Denbora, berriz, atzean uzten duen arrastoa baino ez da. Asko interesatzen zait oharkabean pasatzen den denboraren ideia hori, ez zara ohartzen pasa denik, baina bat batean konturatzen zara igaro dela, aurpegian zimur gehiago dituzulako, adibidez.
‎Bosgarren ediziora iritsi da festibala. Euskal Herrian garai hartan zegoen hutsune bat bete nahian sortu zen, ezta. Zine kontuak biziki maite genituen lagun talde bat konturatu ginen Euskadin animazio arloan lan handia egiten ari ziren makina bat enpresa eta ekoiztetxe zeudela, baina ez zutela behar bezalako txokoa inguruko zinemaldietan. Kalitatezko profesional hauek animazio munduarekin erlazionatutako jaialdi bat izatea merezi zutela, alegia.
‎Gai horretan presio handia dago gizartean, bikote sistema zabalduena delako eta bikotea ez baduzu ezer ez zarela ematen du. Bizitzan zehar dena delakoagatik ez dute bikoterik sortu eta une batean konturatzen dira nahi dutela eta ezin.
‎–Nora egin deia? , bat batean konturatu zen Joseba nora eginen zuen Catherinek deia. Burua lauhazkan hasi zitzaion, pentsamenduak etorriarekin joaten ziren.
‎Mielen arrastorik ez. Kolpera geratu nintzen, hasieratik pentsatu behar izan nuenaz bat batean konturatuta.
‎Esan du gauza asko esaten dituela Tizmanek grabazioan eta izan litekeela xehetasunen bat konturatu gabe pasatzea aurrekoan. Oso konbentzituta hitz egin du Phineasek; ematen du zerbait daukala gogoan.
‎LEO bat batean konturatu KOLDO kafea azukrerik gabe hartzen hasi dela.
‎TXIMISTA bat batean konturatzen da gehiegi hitz egiten ari dela eta ez duela IBON ezertaz ezagutzen. Mesfidati jartzen da.
‎Oporretatik bueltan lanera iritsi, beti bezala ordenagailua piztu, eta bat batean konturatu gara pasahitza ahaztu egin zaigula. Kaskarrari buelta eta buelta aritu arren, ez dugu gogoratzerik lortzen.
‎Ez dugu denbora larregirik begiratzeko astirik izan zeren une baten 50 lagunetik gora elkartu gara gau ederrean, eta denok izan dugunez aukera ikusteko... Ea aste honek balio izan digun alde batetik konturatzeko zientzia ere posible dogula euskaraz bizitzea eta Jonek dion bezala ia Txorierritarren artean astronomiaren zaletasuna zabaltzeko balio izan duen.
‎Aurreko konpainiako gastadore bat ere zaldiari begira geldi geldi. Bat batean konturatu zen bere kide guztiak gutxienez 15 metro aurrerago zeudela! Ikusleen barre artean aizkoratzarrari eta kapeluari eutsi eta korrikaldia egin behar izan zuen haiek harrapatzeko.
‎Agian egunen batean konturatuko da arrazoia eta intuizioa, araua eta imajinazioa, batzuk eta besteak konbinatzeko, ordena behar dela. Idatzi bitartean idazleak ezin du gehiegi analizatu idazten duena.
‎Are tristeagoa, beste euskal abertzale batzuek bizi dutena: beren burua harrapatu ohi dute gorri horiaren norabidean bultza eginez, instintiboki bezala, bat batean konturatuz Espainiarekiko atxikimenduak norbere barrua kolonizatzerainoko indarra hartu duela.
‎– Hobe izango duk, bai, Madrilera mediku ikastera joanda –esan nion, bat batean konturatuta.
‎Bularrak oihal trinkoetan tinkatzen nituen eta kasik nehor ez zen zinez nintzenaz ohartu, kasik diot, Albaniako kostalde zurbiletarik arrainez mukurutu batel batean Adriatikoa igaro arte. Italiar lehor zaintzaileek gabarra gatibatu ziguten eta Lampedusako uhartean, Gurutze Gorriaren egoitzan dutxa hartu nuenean, langile bat konturatu zen emaztea nintzela. Haren supitukiko nazkaz gogoratzen naiz.
2010
‎Beste tonu batekoak dira protagonista Ignacio duten hirurak: gainerako ipuinekin tartekatuta doazelarik, sorpresa hartzen duzu, halako batean konturatzen zarenean lehenagoko ipuin baten beste episodio batean zabiltzala, eta historia osoa biribiltzen duzu hirugarrena amaitutakoan. Efektu ederra benetan, liburu eder batean.
‎Horrela, modu tragikoan, idaztearen sendatze ahalmena goraipatu nahi dut. Gizakiak bere burua erredimitzeko duen aldaera bat litzateke, ezertarako balio ez duenaz hein handi batean konturatuta.
‎Auzokoren bat konturatu da Charles de Foucauld larri dagoela. Ez dute gosez hiltzen utziko.
‎Hitzarmen hauek aztertzen dituzunean, gauza batez konturatzen zara: FIFAk inolako arriskurik ez hartzeko moduan antolatu dituela gauza guztiak.
‎TXIMISTA bat batean konturatu eta paralizatuta geratzen da.
‎LUKASek korrika alde egiten du atzera begiratu gabe. MIKEL ingurura begira geratzen da eta bat batean konturatzen da ia jokatu zuela beti gorrotatu izan duen moduan. Negarrez hasten da, gaizki.
‎Bazkari pasara kanpoan eginda, etxeratu eta erosketak armairuetan sartu ditu. Lan hori amaitu eta gero, bat batean konturatu da ez daukala zereginik. Aspaldiko partez, ez dauka aurrean konpromisorik, proiekturik, eginbeharrik.
‎Hortxe ikasi omen zuen dakien frantsesa. Hasperen handi batez konturatu naiz gure bi munduek badutela nolabaiteko lotura bat, eta oraingoan, erabat baztertu ditut auto kankarroak nigan sortutako susmo txarrak.
‎Ez dut esango gauza bera denik, baina horrelako asmazioekin hobe umeak ez nahastea. Horretan ari nintzela, umeetako bat konturatu zen nola ari nintzen bakarrizketan eta besteei kontatu zien. Denak niri begira jarri ziren eta nik, hala ere, neureari eutsi.
‎Egun pare bat bete genituen gure gogoetak egiten. Bilera haietan ordu batzuk igaro ondoren, gauza batez konturatu nintzen: nire garaikoek, nahiz eta Unibertsitateko maisu handien tamainakoak ez izan, badugula zer esana.
‎Lehendabiziko xehetasuna zera da, teoria ez dela izango teoria metafisikoa, hasiera batean konturatu gabe eskatzen zuen bezala. Pixkanaka pixkanaka bere teoria teoria politiko huts bihurtuko da, hots, ez du politikoak ez diren aferetan jardun nahi izango.
‎" Bizi haiz, orduan! —zuzendu zitzaidan Angel nire presentziaz bat batean konturatu balitz bezala. Irribarre egiten zuen, baina, amak batzuetan ondo zehazten zuenez, builaka ez hasteagatik— Noiz arte gelditu behar duk hemen?
‎Gero, berriz, pitzatutako musika kutxa batena. Halako batean konturatu ginen umeek propio hondatzen zituztela jostailuak, batez ere Sara txikiak. Davidek hitzena asmatu zuen orduan.
‎Bat batean konturatzen naiz gizon ederra dela.
‎Auzokoren bat konturatu da gizona larri dagoela. Ez dute gosez hiltzen utziko.
2011
‎Dignite Al Karamak Frantziako bandera dauka eta hamabi ekintzaile eramaten ditu; Nicole Kill Nielsen eurodiputatua dago horien artean. Haren hitzetan «kasualitatez» itsasoratu ahal izan ziren; «Atenasko Pireo portuan daude beste ontziak, baina, gu ez ginen han, beraz, saiatzea erabaki genuen; uharte batetik bestera joan ginen eta halako batean konturatu ginen nazioarteko uretan ginela». Gazara 72 orduko epean ailegatzea aurreikusi dutela zehaztu du Kill Nielsenek:
‎–Hori duk lehen fasea, esan ohi dit?, baina gero okerrago duk. Ez zekiat nola, baina halako batean konturatzen dituk ez dutela hitaz zer kezkatu, ez haizela erasokorra, inofentsiboa haizela, kontuan hartu behar ez diren horietakoa, eta errespetua galtzen diate: ez haute aintzakotzat hartzen.
‎Garai hartan opera entzuten hasi zen eta Carmen obra pelikula bilakatu behar zuela sentitu zuen, baina bere Carmen, protagonista, yonkia izango zen. Hori nola gauzatu buruan bueltaka zebilkiola, gau batean konturatu zen Don Jose militarra, Carmenen maitalea, ETAkide bat izango zela. Eta hala jaio zen Días contados, Madrilgo auzo marjinaletan girotua.
‎Mendeak emango nituzkeen horrela paseoan. Bat batean konturatu nintzen mende bakoitzean iraultza batez erditzen dela hiria. XVIII.ean Bastillan.
‎18:15 Telefono txartela agortu dugu, inorekin taxuz hitz egin gabe. Oinez goaz deitzen ibili garen aterpetxera, plano batean konturatu baikara telefono kabinatik oso gertu dagoela.
‎Bat batean konturatuko dira, TXIMISTA atzean dutela dena entzuten.
‎JOANA. Halako batean konturatuko zara zein jatorra den.
‎Begiak ireki eta zeru lanbrotua ikusi zuen. Hasieran ez zekien non zegoen, baina azkar batean konturatu zen Franen etxea zela hura, eta zeruari begiratzen ziola sabaiko leihoan zehar. Sofan etzanda zegoen, manta lodi baten azpian, eta hankak mugitzerakoan, belauneko minak aurreko arratsaldean gertatutakoa ekarri zion gogora:
‎Gure algarak, ordea, puztuak dira, faltseria puntu nabarmena dute. Eta horretaz biok batera konturatu bagina bezala, biok batera uzten diogu barre egiteari ere. Isiltasuna.
‎Hala ere, bizitzaren une batean konturatu ginen plazerak eta gozamenak baino gehiago lotzen dituela bi pertsona gaixotasunak, sufrimenduak eta porrotak. Bizitzaren irakaspen sakonagoak dira.
2012
‎Baina egun batean konturatu nintzen horretaz, eta egundokoak esan nizkion neure buruari: –Hi, ergel hori, zer ari haiz egiten?
‎Tapoiarekin itxita, ordea. Batek konturatu behar du zerk galarazten dion jakinduria hori aurkitzea. Niri ez dit balio, adibidez, Ebanjelioko Jesus delako horrek esaten duenean, elkar maitatu behar duzue?.
‎Hau ez da mistika baten ondorioz jakiten den zerbait. Bat konturatzen denean bakarrik dagoela, ez du inoren zain egon behar, ez bere buruarekin edo munduarekin nahi dituen gauzak egiteko. Besteen zain dagoen hori ez da salbatuko, hain zuzen.
‎Horretarako ongarritu edo atxurtu nuen lurra ez zen oso handia, landare bakoitzeko hazia ez baitzen lakari erditik gorakoa, uzta oso bat galdu nuen-eta lehorte garaian ereiteagatik. Orduan, bazirudien uzta oso ona zetorrela, baina halako batean konturatu nintzen berriro dena galtzeko arriskuan nengoela, aurre egiten oso zailak ziren zenbait etsai zirela eta. Lehenengo eta behin, ahuntzak eta basoko beste animaliak, nik erbi deitzen nituenak, belar izpien eztitasuna dastatu ondoren, han egoten baitziren gau eta egun; eta landarea hazi orduko behe behetik jaten zuten eta ez zioten zuztarra egiteko denborarik ematen.
‎Hemen egonda prismatikoak alde batera utzi daitezke, eta besterik gabe, zer gertatzen den begiratu. Bat batean konturatzen zara nahikoa hurbil zaudela, beragana joan eta koskabiloak ukitzeko, menpekotasuna erakusteko.
‎IKERNE. Gaur goizean, aita osabaren bila joan denean, lekuz kanpo sentitu naiz? Osaba oso ondo ari da portatzen nirekin, baina aita han ikustean, bat batean konturatu naiz ez nengoela dagokidan tokian.
‎Bat batean konturatuz:
‎Eta bat batean konturatuko da patata zuriketan ari dela eta KEVINek prestatu behar duela bazkaria.
‎(Oharra: SAIDen argazki bategatik edo pareteko maparen bategatik, posterren batengatik konturatuko gara SAIDen gela dela).
‎Baina, elkarren aurka azaltzen direnean gauza batez konturatzen dira, bestea desagertzeko momentuan bakardadean geratuko litzakeela, bere meritua errekonozitu dezakeenik ez legokeela, eta autokontzientzia orok nahi du bere askatasuna eskuratzeko egin duen sakrifizioaren meritua errekonozitua izatea. Paradoxa agertzen da:
‎Bitartean Ricky gauza batekin konturatu zen: aurreko astean ordu aldaketa izan zela eta laurak zirela.
‎Hogeita bat urteko aldea dago Margaritaren eta ahizpa gazteenaren artean, eta hamar senidek dituzte laurogei urte baino gehiago. Margaritaren koinatu bat konturatu zen zenbaki borobilaz: “Nire ahizpa gazteenaren senarra jabetu zen datu horretaz.
‎Batzuk salneurriei begiratzen dioten bezala, beste batzuk osasunari ematen diote garrantzia. Hainbatek belar dendetako produktuak garestiak direla diote, baina gauza batez konturatuta nago ni: saltoki handietara joandakoan, diru gehiago gastatzen dela karroa goraino betetzen eta, ez bereziki, produktu osasungarriekin”, adierazi du.
‎Oraingoan ez dakit arrazoia izango dudan, baina nire ustetan, mundu ofizialean kontsumo jasangarriaren aldeko ekimenak modan jarri edo zalapartatsuagoak bihurtu dituzte. Dirudienez, krisiak eraginda bat batean konturatu dira orain arte egindako ibilbide azkar eta kontsumitzaile honek bere alde txarrak izan badituela. Alde txarrak baino, eutsiezinak esan genuke.
‎Banakaren batek proposatuko dio bere irakasgaian ere marrazkien bidez egin ditzakeela lanak eta azterketak. Eta beharbada baten bat konturatuko da gakoa ez dagoela proposatzen zaion bitartekoan (berdin dio marrazkiak diren edo beste ia edozer), ikaslearengana hurbiltzeko moduan baizik. " Ikasleak dira irakaslearengana hurbiltzen ikasi behar dutenak", erantzungo luke baten batek ondotik.
‎Hurrengo pausoa emateko, jauzi txiki bat egin zukeela ikusi zuen Galok. Une hartan bat batean konturatu zen nahikoa abiatua zela aldapan behera.
‎Aitaren lanbidea eskatutakoan," hilda dago", erantzun zion. Esaten zuenaz batera konturatu zen bere hitzek beste mota bateko kanpaikada zirela bere eskola lagunenekin alderatuta. Eskola amaituta etxerako irteten zihoazela, atean jarrita agurtu zituen maistrak ikasleak; Inas buruan ukitu zuen eskuarekin.
2013
‎Oraingoan, almibarra zirudien! Bat batean konturatu zen zer gertatzen ari zen. Hatz potoloa miaztu zuen froga bila, eta bai, inoiz probatu zuen gozorik gozoena baino gozoago zegoen!
‎Komunerako buelta batean konturatu zen Kimu pentsioko ezkaratzean liburutegi txiki bat zutela ondua. Txikia baina ganorazkoa.
‎Aurreko egunetik nentorren parrandan. Eta bat batean konturatu nintzen: gizon bat goizeko batek daki zer ordutan altxatu da, ni hango puntan autobusean hartu eta hemengoan uzteko.
‎kontatu zidan beste batek,, haien sorlekuan gosea eta miseria besterik ez zenez. Ziztu batean konturatu ziren, ordea, hemen, askatasuna, elkartasuna eta berdintasuna aho bete hortz aldarrikatzen zituztenean, ez zirela haientzat ari; emigrante txiro beti gutxietsiek, bereziki espainol, italiar eta portuges jatorrikoek, bazterketa eta destaina izan zituztela garai hartan lan beltzenak hartu behar izanaren ordaina??.
‎Jan ere, gutxi eta desorduetan egin zuen, eta arropa aldatu gabe gora eta behera ibiltzea ere ez zen batere atsegina. Horrek, baina, irtenbide erraza zuen, bat batean konturatu zenez.
‎– (pentsakor xuxurlatuz) Julian, Julian? (bat batean konturatu) Garbiñek zaindu zuen gizona! (barre gaiztoa eta) Zaindu bakarrik ez, beste zerbait ere egin zionan...
‎Bestela ere gerta daiteke, hau da, norbera oso konforme izatea bere erabakiarekin eta lankide batek antzeko auzi batean bestelako erabaki bat hartzea. Bat batean konturatzen gara bazegoela zirrikituren bat eta hori zela hartu beharreko erabaki egokia. Ezinezkoa da beti asmatzea, batez ere, askotan interpretazioak asmatu egin behar direlako.
‎Izan ere, haren ustez mugitzen den oro dago bizirik (asimilazioa). Hala ere, uneren batean konturatzen da mugitzen den guztia ez dagoela bizirik; adibidez, paperezko hegazkinen bidez ohartuko da horretaz. Ondorioz, bere eskema edo ezagutza berrantolatu eta jakingo du eguzkia ez dagoela bizirik (egokitzea).
‎c) Herriko mendi taldean GPS aparatu berria erosi duzue. Lehen mendi txangora eraman aurretik proba egiteko, kotxean zoaztela piztu duzue eta, kotxearen abiadura eta GPSarena ez datozela bat konturatu zarete.
‎Marrazkien bidez, haurrek beren mundu emozionala eta afektiboa adierazten dute Aditu honek gomendatzen du beti espezialista bat izan dadila haurren marrazkiak, beren nortasunaren adierazgarri. Agian, guraso bat konturatu da semeak banpiro gisa marrazten duela beti. Eta, egia esan, haurrarekin gatazkarik ez izatea gerta daiteke, banpiroak protagonista dituen telesail bati lotuta egotea baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
batean 156 (1,03)
bat 42 (0,28)
batez 15 (0,10)
batera 9 (0,06)
batekin 5 (0,03)
baten 4 (0,03)
Bat 2 (0,01)
batetaz 2 (0,01)
BATEAN 1 (0,01)
Batek 1 (0,01)
batek 1 (0,01)
baten ondoren 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia