Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Laburbilduz, orain arte honako argudio hauek garatu ditugu: 1) liberalismoaren bereizgarri nagusietariko baten arabera, gizabanakoek beraientzako bizitza ona denaz aukeratu behar dute, kanpotik inork bere ikuskera partikularra inposatu behar ez dielarik; 2) hemendik ondorioztatzen da estatuak politika antiperfekzionista bat jarraitu behar duela, politika mota hori bermatzeko bizimodu onen aniztasunaren aurrean neutraltasunez jokatu behar duelarik; 3) gizabanakoa benetan autodetermina dadin, berau inguratzen dueneko ingurune kulturala babestu beharra dago, ingurune horrek eskaintzen baitio, hein handi batean, desiragarri eta gaitzesgarri diren bizimodu onen ikuskera.
‎Agian formalitate bat zen, enpresan sartzen ziren orok bete beharrekoa. Agian enpresa hartan, Etxezurian bezala, edozein galdekizunek, bai berea bezalako xinple, ez-ofizialenak ere, bide jakin, bide luze bati jarraitu behar zion. Zena zela ere Xanek haiek esan, neskak akats bat, gero beste bat egin zuenez, Xanek zuzenarazi zion.
2001
‎Enpresa batzuek, beren estrategietan, marka global bat erabiltzea pentsatu dute, eta beste batzuek, berriz, tokiko marka bat, produktuak eskaintzen diren merkatuen arabera, baita kontsumitzaileen behar edo estereotipo kulturalen arabera ere. Enpresa ekoizleek, beren marka eta markatik eratortzen diren produktuak sartu aurretik, estrategia bati jarraitu behar diote, batez ere ohiturak, arauak eta bestelako inguruabarrak aldakorrak eta bereizgarriak diren hirugarren herrialdeetan ezartzea bada asmoa. Gaur egun, 50 milioi marka baino gehiago daude erregistratuta mundu osoan.
‎Garrantzitsuena aurrez antolatzea da, espazioaren aprobetxamendu hobea planifikatzeko eta altzarien kopurua eta tamaina zehazteko. Ondoren, ordena bati jarraitu behar zaio altzarien muntaketan: lehenbizi behekoak, gero goikoak eta, azkenik, gainekoak.
2002
‎Niri neoklasikoaren barruan sartzen diren balet dramatiko horiek gustatzen zaizkit, aske egiten duzulako dantza. Balet klasikoak egiten ere asko gozatzen dut, baina egitura bat jarraitu behar duzu, beti izan behar duzu pertsonaia zurruna, ez duzu espazio askorik pertsonaia inprobisatzeko. Balet neoklasikoan uneoro goza dezakezu modu libreagoan.
‎Ezingo dutela jarraitu eta zozokeriak eman behar zaizkiela uste da, eta izugarrizko ezusteak ematen dituzte. Izan ere, Harry Potterren istorioak nahiko konplexuak dira, halako aditasun batekin jarraitu behar dituzu ez galtzeko. Gainera, hizkuntza aldetik ere oso aberatsak dira, eta euskarazko itzulpenean ere jatorrizkoaren maila mantendu da...
2003
‎“Pazienteak ez du ezer nabaritzen, baina medikuak esaten dio tanta horiek erabiltzen ez baditu itsu geratuko dela. Oso zaila da norbaitek ulertzea bizitza osoan tratamendu bat jarraitu behar duela hobekuntzarik ez izateko”, dio José Manuel Díaz Valentziako Unibertsitate Ospitale Orokorreko Oftalmologia Zerbitzuko buruak. Tantekiko mendekotasunak gaixoen bizi-kalitatea murrizten du eta, kasurik okerrenean, pronostikoa zailtzen du.
‎Gaikuntza nazionaleko sistema Unibertsitateen Lege Organikoan (LOU) unibertsitateko irakasleak hautatzeko endogamiari aurre egiteko ezarritako prozeduretako bat da. Sistema horren arabera, irakasle funtzionarioentzako izangaiek prozedura bati jarraitu behar diote. Prozedura horretan, probak egin behar dituzte deitutako lanposturako zozketaz aukeratutako zazpi irakaslek osatutako epaimahai baten aurrean.
2004
‎Kontratuak ez dio zertan eredu zehatz bati jarraitu behar; nahikoa da bi aldeek lortutako akordioak idatziz zehaztuta gelditzen badira.
2005
‎-Helburuak lortzeko ikastetxea aztertzea ez da nahikoa; horri berrikuntzafase batek jarraitu behar dio.
‎-Ikasturtean zehar landu beharreko ekintzek, jarduerek eta zereginek ordenalogiko bati jarraitu behar diote.
2006
‎Horretarako, zure autonomia-erkidegoko OCREra (Eraikinak Zaharberritzeko Bulego Komertziala) jo behar duzu. Etxebizitza minusbaliatuaren titularrak edo erabiltzaileak prozesu bat jarraitu behar du eraikineko eremu komunetan erreforma-lanak eskatzeko. Lehenik eta behin, jabekideen komunitateari idatziz jakinarazi behar dio egokitze lanak egin behar dituela, egin beharreko erreformen proiektu tekniko zehatzarekin batera.
2007
‎Ongi etorri karibuaren lurraldera! ... Bidaia hau karibuarentzat benetan zer den jakiteko animalia jakin bati jarraitu behar diot, bideko gorabehera guztietan.
‎Ummm! Badirudi bati ziria sartzen zaionean euli batek jarraitu behar duela. Mundua nahikoa handia da txoko berriak ezagutzeko edo nonbait utzitako lagunak bisitatzeko.
2008
‎Gauzak horrela, ikasle bakoitzak audioblog bat (ahozko mezuak edo podcastak grabatu ahal diren gune bereziak) sortu eta, gutxienez, 4 mezu grabatu behar ditu (minutu bateko mezuekin hasi eta 4 minutura arte). Horietako mezu bakoitzak aurretik aipatutako prozedura jakin bati jarraitu behar dio (sarrera, garapena, hitzuztea, eskema...).
‎Horrek, noski, ordenagailuekin lan egiteko era aldatuko luke. Izan ere, egun, prozesu bati jarraitu behar zaio ordenagailua konektatzeko eta deskonektatzeko. Gainera, ordenagailua itzaltzean, memoria ere itzali egiten da.
‎Behaketa sistematizatuta edo kontrolatuta egoteak prozedura zehatz bati jarraitu behar zaiola esan nahi du, eta, horren arabera, lau aro bereizten dira: lehenengoa, aztertzeko interesgarriak izan daitezkeen gertaerak aurkitzea; bigarrena, gertaeren artean egon daitezkeen harremanei buruzko hipotesiak ezartzea; hirugarrena, hipotesiak egiaztatzea, eta azkenik, laugarren pausoa, emaitzak aztertu eta interpretatzea.
‎Hau izan ohi da lan nekagarri eta aspergarriena, baina ezusteren bat gertatzen denean (diskoa hondatzea edo erabiltzaileen hutsegiteak, adibidez) lan horri esker atera ahal izango da aurrera azkar eta ondo. Babes-kopiekin politika jakin bat jarraitu beharko da gordetzeko garaian, eta arazoak gertatu ondoren, berreskuratze-prozesua abiatuko da, aurredefinitutako plan baten arabera.
‎Horrela, sei urtez. Luzapena lortu ondoren, errehabilitazio-programa zorrotz bati jarraitu behar zaio, besteak beste, ibiltzen ikasteko. Hori guztia 1,50 metrotara iristeko.
‎GIBaren bidezko infekzio gehienak transmisio bertikalaren bidez gertatzen dira, eta oso gutxitan, haur bat beste batekin kontaktuan egotearen ondorioz. Geroago, haur seropositiboek tratamendu bat jarraitu behar dute. Tratamendu horrek hiru, baita lau, botika desberdin izan ditzake egunero, eta gutxienez sei hartune egunean.
2009
‎Berrehun euro hilean? Txabola batean jarraitu beharko duzu zure nobela alu hori. A, barkatu, alfer gorotz hori, ahantzia nuen ez duzula hasi ere egin!
‎Garrantzitsua da bainuontziaren ertzaren eta igeltsu-plaken arteko juntura zigilatzea, ura sar ez dadin. Jarri azulejuak Bainuontzia alikatatzeko, ordena bati jarraitu behar zaio. Lehenik, ardatz bertikal bat eta ardatz horizontal bat markatu behar dira, gidari izango direnak.
‎Kasu honetan, erretenen egitekoa kaxak entxufe eta etengailuekin konektatzea da. Horretarako, trazadura bertikal edo horizontal bati jarraitu behar diote, puntu batetik bestera. Erretenek trazadura bertikala edo horizontala izan behar dute banaketa-kaxatik Komeni da erretenak ez markatzea ateen eta leihoen goiko aldean edo panelen juntura horizontalei jarraituz.
‎“Merezi du udalerri batzuetan eskolaeredu autogestionatu berri bat arriskatzea eta probatzea, ikastetxe guztiek dituzten curriculumeko gutxieneko edukiak bermatuko lituzkeena”, esan dute Haur Hezkuntzatik. Irtenbide hori hezkuntza-komunitateak berak emandako arauen bidez bideratu ahal izango litzateke, eta “ikasleen beharrei eta interesei erantzungo dien” hezkuntza-proiektu bati jarraitu beharko litzaioke, ikertzaileen esanetan.
‎Hilerrira iristean, ezkerrera jo eta zuzen egingo dugu harik eta landa bideak eskuinaldera egin arte. Izan ere, eskuinetik irteten den basabide aldapatsu bat jarraitu behar dugu bihurgune horretara iritsi baino lehen. Gero, jaitsiera xumea egin ostean, basoan barrena doan xendari ekinda, zehar-zehar segituko dugu.
‎Aurkeztutakoak kalitate handiko gaztak zirela azaldu zuen. . Hainbeste gaztaren artean bat aukeratzea zaila da, eta lan hau ongi egiteko, prozedura jakin bat jarraitu behar da?. Kanpoko itxurari begiratu, gazta ebaki eta barne itxura aztertu, usaindu, ahora sartu eta irentsi ondorengo zaporearekin gelditu.
‎–Doktore, nire senarrak bestelako tratamendu bat jarraitu beharko luke, ez zuk normalean erabiltzen duzuna, ez erabateko askatasuna, ezta pentsatu ere.
2010
‎Lo egiteari utz ez diezaioten, errutina bati jarraitu behar zaio egunero: logale direla sumatu orduko (ipurterre samar dabiltzala ikusten dugunean, edo behin eta berriz begiak igurzten edo aho zabalka hasten direnean), ohera eraman behar ditugu, eta eurek ere ohartu behar dute lotara doazela, eta euren kabuz hartu behar dute lo.
‎Pub batean musika zuzenean jotzen ari direla, bere instrumentuarekin sartzen den musikari batek erritual bat jarraitu behar du. Hasteko, ez da komenigarri gehiegi nabarmentzea, ezta inoiz ahaztea ere besteen lurralde edo eremuan sartzen ari zarela.
‎Baina, prozesu orokor honen azkeneko etapa, plangintzaren kudeaketa eta jarraipenaedo kontrola izango litzateke. Edozein motatako eta edozein eskalatan osaturikoplanak kudeatzeko, protokolo zehatz bati jarraitu beharko litzaioke. Protokolohorretan zenbait aspektu zehaztu beharko lirateke, hala nola:
‎Abeltzaintzako ustiategia da esnea eta deribatuak behar bezala erabiltzeko kontrolak eta neurriak aplikatzen diren lehen tokia. Beren produktuen segurtasuna bermatzeko, abeltzaintzako ustiategiek garbiketa-eta desinfekzio-plan bat, izurriteak kontrolatzeko beste bat, jarduketen erregistroekin eta urarentzako programa bat jarraitu behar dute. Granjek, osasun esparrutik, bruzelosiik eta tuberkulosiik gabekotzat jo behar dira.
‎Errealista izan behar da eta ez da ezarri behar hain ordutegi edo eduki zabalak, betetzeko zailak direnak. Adituek diotenez, ikasketa-denborak gehienez ere 45 minututan egituratu behar dira, eta tarte labur bati jarraitu behar zaio, gero ikasten jarraitzeko. Garrantzitsua da, halaber, egunean zehar beste jarduera batzuk planifikatzea, hala nola jarduera kognitibotik libratzen eta atseden hartzen laguntzen duten kirolak edo irteerak.
‎Produktu kimiko guztien artean, gizakientzat, animalientzat eta ingurumenerako arrisku txikieneko irizpideak betetzeaz gain, patogenoaren gaineko kontrol eraginkorrena eskaintzen duen tratamendua hautatu behar da. Tratamendu kimikoak eta mahatsaren hondakinen arriskua ahalik eta txikienak izan daitezen, tratamendua, unea eta erabiltzeko baldintzak optimizatuko dituen kontrol arau bati jarraitu behar zaio. Tratamendu kimikoa aplikatuko da patogeno kopuruak eta landarearen sentsibilitateak ondorio kaltegarriak izateko arriskua dakartenean eta, beraz, laborearen errentagarritasunari kalte egiten diotenean.
‎ez erretzea, pisu osasuntsua izatea, ariketa neurritsua egitea (ordu erdi egunean), dieta kardio-osasungarria egitea (frutak, aleak, koiperik gabeko edo koipe gutxiko esnekiak, arraina, lekaleak eta gantz saturatu gutxiko proteina-iturriak), eta depresiorako diagnostikoa eta tratamendua egitea (emakumeek gehiago dute). Azkenik, erasoa jasan dutenek emakumeentzako errehabilitazio kardiakoko programa bat jarraitu beharko lukete. Programa horiek bi sexuei zuzendutakoak baino eraginkorragoak direla erakutsi dute.
‎Margotze soilaz gain, teknika ezberdinak jakiteak lan egiteko askatasun gehiago ematen dizu”. Erakusketa bat jartzerakoan, lanei elkarren arteko lotura emateko ildo bati jarraitu behar zaiola adierazi du, eta Errekakoa aurkezteko, familiako argazki zaharretan oinarrituta eginiko margolan ugari aukeratu du, “amonak ateratako txuri beltzeko argazkietatik abiatuta osatutako seriea ekarri dut batetik. Kolorea jarri diet nik eta kontu handiz eta denbora hartuz margotu ditut.
2011
‎Zelulon mikrokapsulazioaren alde egin dute zehazki, eta, alor horretan, errefusa immunologikoaren aurkako tratamenduak arintzeko ekarpenak egin ditu Muruak, bere doktore-tesian. Errefusarik egon ez dadin, immunosupresio-protokolo bati jarraitu behar zaio, eta horrek albo-ondorioak eragin ditzake. Protokolo hori alde batera utzi nahi genuen.
‎Ondoren, garrantzitsuenak iruditzen zaizkion jardueren laburpen bat egin behar du.Lan guztiak gelan aurkeztu behar dira, eta irakasleari entregatu behar zaizkio.Beste aukera batzukZuen autonomia-erkidegoak ez baldin badu egin familiei arreta emateko berariazko planik, zerbitzuen eta baliabideen gidekin eta beste neurri batzuekin egin beharko duzue lan. Kasu horietan, azaldutako garapenaren antzeko prozesu bat jarraitu beharko duzue: Printzipioak eta asmoak irakurri.Ardatz edo gai garrantzitsuak bilatu, eta, taldeka, horietako bakoitza ardaztuta aztertu.IraupenaAukera interesgarri bat da dokumentua bilatzea? 2.5 Familiei arreta emateko planak eta programak, atala aztertzen hasi aurretik, eta unitatean aurrera egitea plan propioa erreferentziatzat hartuta, eta, aldi berean, jarduera hau egitea.
‎Edozein krokis egitean, ordena bati jarraitu behar zaio, eta prozesu logiko bati, hasieratik bertatik eta ahalik eta denbora laburrenean lortzeko bista zentratuak eta proportzionalak.
‎ERANTZUNAHasiera batean, jarrera egokia izan du Eduardok, enpresaren kudeaketa-sistema orokorrean txertatu baitu prebentzioa. Hala ere, prozesu zikliko bati jarraitu behar dio prebentzio-sistema horrek. Hau da, arriskuak ebaluatu eta jardueren plangintza egin ondoren, zehaztutako plangintzaren segimendua egin behar du.
‎Zauritua babestu eta larrialdietako zerbitzuei deitu ondoren, jarduteko metodo bati jarraitu behar diogu.
‎Etxanizek esaten du, barrez, berak nahikoa duela argazkietarako webguneekin. Beharbada beste kideren batek jarraitu beharko dio ireki den bideari.
2012
‎xxx). Badirudi Ibinagabeitiarentzat literaturak eta itzulpengintzak agenda politiko nazionalista bati jarraitu behar diotela, 65 ahalik eta gehien idatzi eta itzuli behar dela,, gaizki edo ongi?. Argi eta garbi adierazten digu Maita-Bidearen hitzaurrean:
‎Obesitateak eta hiperkolesterolemiak. Dieta bati jarraitu behar zaio, eta hori nahikoa ez denean, sendagileak tratamendu farmakologikoa agin dezake.
‎Antibiotikoak: antibiotikoak animalien infekzio batzuk tratatzeko erabiltzen dira, eta helburu horrekin onartutako produktuen zerrenda luzea da, erabiltzeko protokolo bati jarraitu behar bazaio ere. Hala ere, antibiotiko batzuen beste efektu bat pisua irabaztea da.
‎–Lider bisiodunak talde batek jarraitu behar duen norabidea zehazten du. Horrek ez du esan nahi, ordea, kide bakoitzak nola jokatu behar duen inposatzen duenik, kideei tarte zabala libre uzten baitie berrikuntzak egiteko, esperimentatzeko edota arriskuak hartzeko.
‎Gure kasuan, kontuan hartuko dugu gure akzioek historikoki% 8ko batez besteko errentagarritasuna daukatela eta aldakortasuna% 18 dela. Hurrengo pausoa milaka proiekzio egitea litzateke ausazko zenbakien bitartez, zeinek distribuzio normal bati jarraitu beharko lioketen. Ausazko zenbaki bakoitza lehen erakutsitako formulan sartuta, akzioen prezioaren estimazioa lortuko dugu urtearen amaieran.
‎Behar diren orduak betetzen ez direnean, txikienek neke-zantzuak izan ditzakete, edo, are gehiago, eskolako portaerari eta errendimenduari eragiten dieten arazo arinagoak. Nola lortu haurrak siesta lo egitea Haur batek lehenengo haurtzaroan lo egin dezan, errutina bati jarraitu behar zaio, bai gauez oheratzean, bai egunez lo egitean. Lo-seinaleak hautematen direnean (geldi egotea edo begiak igurztea), ohera eraman behar da, lotara joateaz kontziente izan dadin eta bere kabuz lo egin dezan.
‎Berankorren zerrenda batetik ateratzeko ez da beti nahikoa zorra ordaindu nahi izatea, baizik eta modu egokian formalizatu beharreko prozesu farragoso bati jarraitu behar zaio
2013
‎Museoaren hamargarren urteurrenaren harira antolatu zen hori, eta, izandako arrakastaren ondorioz, aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute arduradunek. Obrek, erakutsi ahal izateko, prozedura zehatz bat jarraitu behar izaten dute. Museora iritsi eta erakutsi bitartean, gainera, baldintza zehatz batzuetan gorde behar dira, bisitariek artelana bere horretan gozatu ahal izateko.
‎Kazetariak beste itsasoren baten jarraitu beharko du boga-bogan, Enrike Mirandaren hiltzailearen peskizan.
‎Alokairuak preziotik jaitsi dira, baina, gakoa lortzeko, diligentzia eta pazientzia nagusi den estrategia bati jarraitu behar zaio. Horrela bakarrik, etxebizitza-erregimen hau eskatzen dutenek etxebizitza edo apartamentuak detekta ditzakete, zenbateko eskuragarriago batzuen arabera eta beren diru-sarreren arabera.
‎Lesioaren larritasunari buruzko zalantzarik izanez gero, erredura larria balitz bezala tratatu. Erredura larri baten aurrean, beste istripu batek bezala, denak ez du balio, ordena jakin bati jarraitu behar zaio: biktima babestea, larrialdi-zerbitzuen berri 112 zenbakira edo 061 zenbakira deituz eta kaltetuari laguntzera.
‎Bizitzak aurrera egin behar du, ez da lege nagusiagorik. Belaunaldi batek beste bati jarraitu behar dio. Gaztearen indiferentzia prozesu horren muina da.
2014
‎Elkarrekiko paraleloak diren ur hotzaren eta beroaren hoditeriek, bertikalak zein horizon-talak izan, nolabaiteko irizpide estatikoren bati jarraitu behar diote. Hori dela eta, etxeko ur beroaren (EUB) adarrerako zehaztutako euskarrien arteko distantzia bera aukeratuko da ur hotzaren adarrerako ere.
‎1 Dakizun bezala, infografia digital bat egiteko prozesu bat jarraitu behar duzu. Orain, infografiak ebaluatzeko irizpideak zeintzuk diren aztertuko duzu.
‎Baina gidoi bati jarraitu behar diogu.
‎Elkarrizketa hau beste tokiren batean jarraitu beharko genuke.
2016
‎Ez zen poliziak hotelekoen iragana aintzat hartu eta begiratu bat ematera etorri zela; aitzitik, Stefano eta bere lagun guztiak azken pausoa emateko zeuden han, Jon eta Jone beren zuloan harrapatzeko. Eta gauzak hola, Jon eta Jonek beste itinerario bat jarraitu beharko zuten hoteletik ateratzeko. Eta aukera hoberena-La Banyerara iritsi eta putzuaren ertzean eserita pentsatu zuen horigasolindegirantz zuzenki jotzea izango zen, okindegitik La Fontanara eta La Fontanatik, malkar aldapatsuan gora, errepidera.
2017
‎Analisi batzuk egingo ditugu. Dieta bati jarraitu beharko diozu.
‎Kymlickak, Margalitek eta Razek nazionalismoari buruzko beren ikuspegiak defendatuko badituzte, bi bideotako bati jarraitu beharko diote, betiere liberal kosmopolitarren arabera: nazioak termino politiko/ territorialetan zehaztu beharko dituzte (ez termino kulturaletan, egin ohi duten eran) eta eskubide indibidualei adinako garrantzia eman beharko diete eskubide politikoei (nahiz eta horrek guztiak ondorio larriak ekarri moral unibertsalaren printzipioari), edo, bestela, talde kultural guztiei eman beharko diete autodeterminatzeko eskubidea, izan ere, identitate guztiak baitira moralki berdinak eta berdin garrantzitsuak norbanakoen ongizatea bermatzeko (betiere premisa liberal unibertsalen arabera), eta, ez hori bakarrik, azkar aldatzen dira.
‎Bilerak ordena bat jarraitu behar du, zuzendua izan edo ez?, helburuak bistatik galdu ez daitezen.
‎Nahiko anarkikoa naiz, hortan. Entrenamenduen plan bat jarraitu beharko banu, uste dut ez nukeela korrika egiten jarraituko. Egun bakoitzeko entrenamendua egun berean antolatzen dut, aurrez entrenatzeko zenbat denbora izango dudan ez baitut jakiten.
‎Planifikazio burokratiko gordin batek gatibutzan mantentzen ditu irakasleak, goitik esaten baitzaie zer irakatsi behar duten eta zelan, zein liburu jarraitu behar duten eta ze modutan, zenbat denbora erabili behar duten eduki jakin bat emateko eta zein protokolori jarraitu behar dioten arazoren bat suertatzen denean. Aurrezarritako plan bati jarraitu behar diote nahitaez, irakasleak bere bat-batekotasuna eta naturaltasuna galdu dezakeelarik, ikasleari etekinik handiena ateratzeko tresnarik gabe gera daitekeelarik. Ondorioz, burokrazia honek testuinguru anputatua eskaintzen duela esan daiteke, eskola dispositibo hiperatrofiatua dela.
‎Santa Claus, Olentzero, Errege Magoak eta bestelakoekin gertatu bezala, qskola eredugarria da, arautzailea eta zigortzailea. Ume eta gazteek eredu jakin bati jarraitu behar diote sarituak izateko; bestela, zigorra dute zain (oraindik okerrago, umeek jarrera txarra izan dutenean ere, opariak eta sariak jaso ohi dituzte guraso eta irakasle hipermoderno askoren aldetik). Ume eta gazteen manipulazioa ez ohi da horren argia, ordea, ikasleek ondo portatu, ikasi eta ondo pasatu baino ez dute egin behar-eta; horiexek omen dira beraien ardura bakarrak.
2018
‎Beraz, beste bide batetik jarraitu behar izan nuen, eta hori bai, kriminologia graduak nire arreta osoa deitu zuen honen berri izan nuen une beretik.
2019
‎Ideia gustatu zaie. 5 Asteburuko menua aurkeztea da helburua. Zein da menuaren oinarria. I. Filosofia eredu bat jarraitu behar genuela pentsatu genuen: bertako produktua, bertan ekoiztua eta garaikoa.
2020
‎Osasun krisialdiak ere eragina izan du bi hilabetean behin Zumaian egiten den odol emate saioetan. Urteko azken saioa izango da gaurkoa, eta aurreko lauretan bezala –urtarrilekoa izan zen normaltasunez egin zen bakarra–, protokolo zehatz bat jarraitu beharko dute gaur arratsaldean Beheko plazara hurreratuko diren herritarrek.
‎Lanean berrasmatzeko, estrategia bati jarraitu behar zaio: gure trebetasunak ezagutu, prestatu, gaitasuna aztertu eta proiektu eredu bideragarri bat izan
‎Irudia: qimonoa Zure lanbidean berrasmatzeko gakoak Lan-proiektu berriaz «maiteminduta» egon behar da, baina bizitasun hori, motorra bada ere, «ez da nahikoa berriz asmatzeko, eta errealismoarekin eta lan antolatuarekin batera, estrategia bati jarraitu behar zaio», adierazi du Fontàsek. Hona hemen, kontsultatutako adituen arabera, profesionalki berrasmatzeko zenbait gako:
‎Denak ez, baina lagun batzuk badauzkat eskubaloi zaleak direnak eta partidak jarraitzen dituztenak. Covid-ik ez balitz egongo partida ikusteko elkartuko ziren seguruenez, baina aplikazio baten bidez jarraitu behar izan zuten partida.
‎U teoria arretaren etika bat da, eta bertan hasteko ordena zehatz bat jarraitu behar dugu: 1) Begiratzea, begiratzea, begiratzea.
‎415). Izan ere, U teoria arretaren etika bat da, eta bertan hasteko ordena zehatz bat jarraitu behar dugu: 1) Begiratzea, begiratzea, begiratzea.
2021
‎Alegia," berezko"," jaiotako" edo" benetako" bertsolaritzat hartzen zirenek ere bertsotan egitera iristeko ikasketa prozesu bat jarraitu behar izan zutela.
‎botila asko aurkitu dugu, alkohol kontsumoa handia zela erakusten dutenak. Seguruenik beldurrari aurre egiteko edaten zuten, gizontasun eredu bat jarraitu behar baitzen, gerlariarena. Janari latak, kalibre askotako munizioa, eguneroko objektuak… Arkeologia anonimoen erreinua da, baina identifikazio txapa bat ere aurkitu dugu, gero Holokaustoa sufritu zuen euskaldun batena.
‎Barruan inor gutxi dagoela dirudi, larunbat arratsaldea da eta eguraldi ederra dago. Sarrerako emakumeak azaltzen du bide bat jarraitu behar dela museoa bisitatzeko, lurreko markei segitzea besterik ez dela, musukoa une oro eraman behar dela, eskuak garbitzeko alkoholdun behar beste botila daudela eskura. Agustin Ibarrolaren erakusketa?
‎Gu gabe, eta gurekin ere bai. Eta, gainera, da lerro bat jarraitu behar duena. Ze, lerro hori jarraitzen duen bitartean, momentu historiko ezberdinetan etorriko da jende ezberdina, hau da, sortzaile ezberdinak egingo dutenak beren irakurketa propioa...
‎amorruaren" zero" eremuan bizi izanik, txakurren edo katuen hozkadak ez direla kontuan hartzen, baina saguzar batena (baina nola egin zizun hozka saguzar batek?), hori beste kontu bat dela. Europa osoan (mundu guztian ere aipatu zidan halako batean) protokolo zorrotz bati jarraitu behar zaiola saguzarrak heldutakoan: zauria garbitu, kura egin, ikusi nola sendatzen den... eta txertoa hartu, amorruaren (arrabia deitzen zion berak) aurkako txertoa.
‎Bere garaian poeta miretsia bezain baztertua izan zen, erotzat hartua, bere idazkera libreagatik kritikatua: poesiak egitura zehatz bat jarraitu behar al zuen. Egun, erromesaldian, urtero hurbiltzen dira bere hilerrira hainbat jarraitzaile, Errusiako Raivolara.
‎Ordutik, ekonomia soziala osatzen duten antolakundeak eurak, ekonomia sozialaren definizioa fintzen joan ziren, harik eta 2002 urtean orain arte egindako azkenengo mugapen kontzeptuala argitaratu zuten arte. Mugapen horrek, ekonomia sozialaren printzipioen bitartez egin zenak, ekonomia sozialaren parte izateko enpresa edo antolakunde batek jarraitu behar dituen zazpi printzipioak biltzen ditu. Honakoak dira (Monzon eta Chaves, 2012: 20):
‎Mallabian telekomunikazio-sareari lotutako antena bat ipini gura duen enpresak arlo horretako ordenantza berri bati jarraitu beharko dio aurrerantzean. Udalbatzarra osatzen duten EAJk eta EH Bilduk aho batez onartu dute ordenantza berria.
2022
‎Zehaztasunik eman gabe, bufetea utzi nahi zuela eta bere kabuz lanean aritzeko asmoa zuela adierazi zion. Ongi zekien bezala hilabete batez jarraitu behar zuen lanean. Gainera, handik aurrerako beharrezko leialtasunaz aipamenak entzun behar izan zizkion nagusiari.
‎Berriemaile batzuk erredakzio zentralarekin bat doaz, baina berriemaileek ez dute beti ildo editorialarekin bat joan beharrik. Esate baterako, Le Figaro-ko berriemaile batek Ameriketan ez dio derrigor ildo kontserbadore bati jarraitu behar, egunkariak Frantzian egiten duen moduan.
‎Izerdia falta da, benetakotasuna. Pantaila batetik jarraitu behar da emanaldia, oso garestiak eta ezerosoak dira eta gehienei bost axola zaie aurrean dutena. Instagramen story bat igotzearekin nahikoa dute.
‎«Irizpideak produktibitatea handitzeko izan dira, pazienteen segurtasunaren kontra», salatu du Sanchezek. «Egin nuen gatazketarako protokoloetako batean zehaztu behar izan nuen prozedura jakin bati jarraitu behar izan niola hala agindu zidatelako, baina nire lan egiteko irizpideen kontra zihoala». Machok ere baditu tankerako motiboengatik abiatutako protokoloak.
‎Beraz, eskola publikoetako ikasle askok, LH amaitzean, beste leku batean jarraitu behar dute DBH egiten. Nola egiten da jauzi hori?
‎Baina ez da. Nire gomendioa da kontsumitzaile batek zerbitzu-kontratu baten aurrean jarraitu behar duen maxima bera jarraitzea: ulertzen ez baduzu, ez erosi.Ulmako informazio-saioetan erabili diren dokumentuak ezagutzeko aukera izan dut.
2023
‎Ikuskizunari zinezko amaiera emateko, Joxe Mari Altuna idazkariak puntuazio definitiboa besapean duela oholtzaraino egiten duen paseilloari tentsio pixka bat gehitu behar litzaioke: foku zenital batek jarraitu behar luke haren ibilbidea, atzetik suspensezko musika entzuten delarik –Mihiluzeko amaierako frogakoak balio lezake, adibidez– Finalean paseillo hori bitan egiten dela kontuan izanik –buruz burukora nor sailkatu diren iragartzerakoan eta azken emaitza jakinarazterakoan–, pentsa zer dardarizo.
‎Ez geneukan horren berririk eta, egia esan, ez genion kasu handiegirik egin. Behin lehorrean, bidegorri batetik jarraitu behar genuen puntu batera heltzeko, eta bide guztiak zarratuta topatzen genituen. Kilometroak egin eta egin genbiltzan eta 23:00 aldera herritxo batean geratzea erabaki genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia