Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 238

2000
‎Istorio bati jarraiki, bideo honetan jolasak eta abestiak ikusi eta entzun ahal izango dira. Donostiako Zurriola ikastolako antzerki tailerreko 16 haur, Pirritx eta Porrotx pailazoak, amona Josefina eta Serapio maltzurra dira protagonista nagusiak.
‎Den borak ere bere bihotza dik!" Eta nik, begiak hertsi, gogoa hots jarraiki haien konpasean kulunkatu, eta iduritu zitzaidan ezen denboraren bihotzean sartu nintzela. Gero, ordea, bat batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri bati bertze bat darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere.
‎San Jenarok napolitarrak izurritik libratu zituela...? Eta izurriak aitzinetik eraman zituen bertze gaixo haiek guztiek zer erranen lukete...?" Eta iritsi ginen gelarat, eta orduan ere, arrazoin bati bertze bat zerraiola, erran zidan: " Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...?
‎Baina denbora bati bertze bat darraio: orain argirako bidean gaude, eta orain ilunerakoan...
‎Eta, arrazoin bati bertze bat darraiola, zergatik arbuiatu behar ditugu eta gutiagotzat hartu Urbiaindik ez hain urrun ditugun agotak, edo juduak eta mahometarrak... edo zientzilariak?
‎Zeren ene bihotza ez baita lehengoa, eta ez dabilkit gaztetan bezala, noiz eta eskatzen niòn guztia emaiten baitzidan, kolpe bat bertze bati zerraiola, neurri, justu eta doi. Ez, oinazerik ere ez dut, baina galdu zuen ene bihotzak neurria, galdu zuen konpasa, eta hala dirudi orain aitzina egin nahi duen eta aitzina egiten duen oinezkoa, baina etengabe ere behaztopa egiten duena.
‎Eta oihu bat bertze bati zerraion, eta haiek, noiz eta tristeak baitziren, sufrimenduaren ubideetarik eramanak ziruditen, eta, noiz eta alegerak baitziren, munduaren bizigogotik.
‎Eta mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Eta mugimendu bati bertze bat zerraion, eta taula gaineko piezak urrituz joan ziren, urrituz eta urrituz, harik eta guti batzuekin geratu ginen arte. Eta, joko hura erabakitzeko puntuan zegoela, geratzen zitzaidan alfilarekin mugimendu gaixto bat egin nuen.
‎Eta, notizia bat bertze bati zerraiola, etxekoek etxean gertatuaren berri jakinarazten ziguten, eta guk geure bidaiaren berri emaiten genien. Eta, nola guk haratakoan ez baikenien jakinarazi norat joan behar genuen, Pisarako bidaian gertatuak kontatzen genizkien.
‎Eta istant bati bertze bat zerraion, eta, osabak oihu egin bezain fite, berretu eta emendatu ziren jendearen irriak, irainak eta laidoak... harik eta begiak oro bertze toki baterat beha jarri ziren arte: behatu nuen nik ere harat, eta ikusi nuen ezen saskitik Luthero ateratzen ari zirela, eta egur metarantz zeramatela.
‎—Hobe, bai, bertzalde, sinaturik gabe uztea, zeren eta Ofizio Sainduko guardiak bertan baititugu, eta koadroa haien eskuetan eroriko balitz... —eta, irri bati bertze bat zerraiola, eratxiki zuen—: Erran nian nik ezen ni izanen nintzela hik behar huen haizea, eta ikusten duk...
‎Eta, egun bati bertze bat zerraion, eta osabak eta Maddalenek hiru gurdi prestatu zituzten, jantziekin eta beharrezkoa zuten guztiarekin, eta, horrela, guztia prest zegoela zirudienean gertatu zen gertatzekoa.
‎Erran dizut, izan ere, nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola; eta nola, nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti, Mignonen gorputza haginkatzeko prestik, zeren haren haragi giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal, hala, iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizki... Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark —marrubiak edo mugurdiak ote ziren ezpain haien fruituak, jaun André? —, zeinak hatsaren estualdi hura eragin baitzidan.
‎hartarik libratzen garenean, uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen. Eta hala galduko nuen berant baino lehen, tenpesta izugarri baten erdian, ezker oineko behatza, nola jakinaraziko baitizut xeheroago hemendik orri guti batzuetarat, eta hala eginen nuen aitzina, halarik ere, mutilazionearen ondoko lehen abiaduran eta apoderan itsasoaren aurka senti nezakeen gorrotoari bertze amorio suerte bat zerraiola...
‎Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen, eta arratsaldeko sei eta erdietan hartu nuen telefonoa. Beraz, aparatua gakotu eta" Zentrora" joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots baten gisara jarraiki zitzaidan. Bere burua Ospitaleko Ama Etxeko aparkalekuan ikusi zuelarik lotu zitzaidan:
‎Kanpoko beroak ukabilkada batek bezala jo ninduen aurpegi aurpegian. Isilune pisu bat jarraiki zitzaien nire desenkusa ahulei. Ez naiz tabakofobikoekin behin ere ohituko.
‎Eta ikusleak ezinago bero, eta gu harriekin ere konfesiotan hasteko zorian geunden une horretantxe, bada, piztu ziren argiak, hasi ziren musikak, poztu ziren ikusleen eta teleikusleen biho  tzak. Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzun  tsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean, eta hain ederki eta kutsakor entzun ere, non bai baitzirudien gargolek ere Jainko agindu bati jarraiki hitz egiten zutela, mende eta mendeetako isiltasuna apurtuz. Estalki apropos hura aukeratu zuten hiru aurkezleek jende aurrean azaltzeko; jaso zuten harrera ez dago hitzez azaltzerik; egundoko txalo, oihu eta negarrak ez ziren nahikoa izan hiru Jainko haien presentzia eskertzeko.
‎elbarria zen); hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren, barne indarrak kontrolatu balitu bezala: etxean gelditzea zen bere nahia, hausnarketan edo zain, ez zekien ongi, baina etxeko babesera bilduta beti ere; horren ordez, kalera bultzatzen zuten oinek, sekulako kalipuz, aspaldiko ohitura bati jarraikiz bezala... Hala, Brown jaunak ekintza guztiz ezezagunetan eta baita arbuiagarri zi  tzaizkionetan murgildurik aurkitu zuen bere burua, lehengo bizimodutik aztarren oro gal  tzeraino kasik.
‎Barru patio batera iritsi ziren; baziren han edari kajak, zerrauts zakuak, upel txiki bat ere. Handik eta pasabide bati jarraiki, beste ate bat ireki zuten. Lababo batean, gizon narras bat ispiluaren aurrean bere burua orrazten ari zen.
2001
‎Logika bide seguru bati jarraiki zaiola argi erakusten du Aristotelesen ondoren atzerapauso bat bera ere ez egin izanak. Harrigarria bada ere, aurrera ere ez du batere egin eta, beraz, bere eraikuntza bukatua dagoela dirudi.
2002
‎Izan ere, hurbil hurbilekoa zuen Sergiorekin bizi izandako porrota. Historia hartatik Sergiorekiko haustura oroit zezakeen, baita ondoko hilabete luze bezain ilunak ere, zeinetan zulo batean sartuta bezala egon baitzen, egun beltz bat beste bati zerraiola eta tunela tunelari. Soniak maiz gonbidatzen zuen Sara bere etxera, edo dendara joaten zitzaion bisita egitera... edo Sarak berak gonbidatzen zituen Dioni eta Sonia, baina laguntza guztiak ere eskas gertatzen zitzaizkion, hain baitzen beteezina Sergiok utzi zion hutsunea eta hain sentitzen baitzen bakardadeak jota.
‎Eta hurrengo egunean, beste bat izango zen aitzakia, señoritoa bildurik baitzegoen familiarekin, aitak utzitako negozioei buruz hitz egiteko. Eta dei bat beste dei bati zerraion: alferrik.
‎Eta denda itxi aitzin, beste dei bat egin zuen Malagara, berriro huts egiteko, señoritoa kanpora irtena baitzen orduan ere, antza, auskalo zertara... Eta dei bat beste bati zerraion, huts bat beste bati... harik eta Sarak abisua utzi zion arte dei zezala berak, Sergiok alegia, nahi zuenean, ez baitzuen uste, garai batean telefonoz deitzen hain iaioa izan zena amnesiak joa egon zitekeenik, bat batean. Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko, baina orduan ere alferrik.
‎Josu R ikusmiratuz zihoan, eguzkiaren aztarnek zer nolako mutazioa eragiten zuten, kalearen soseguan urraturiko meharguneetan barrena; eta hala, bidean aski aurrerago, erdiguneaz beste aldean luzatzen zen errainu bati jarraiki, zinta txuri bati erreparatu zion, Â saldu erosiaren biltokietatik gorantz. Plazara hurreratu ahala, zinta hura gero eta zabalagoa egiten zen haren begietan.
‎Aipamen bat bakarrik egingo dut, aski argia delakoan: " Anitzek diote, eta itxurak hala dio, perpaus erlatibo horiek erdal eredu bati jarraiki moldatu dituela euskarak, hizkuntza idatzian eta hizkuntza jasoan baliatzeko bereziki. Hala izanik ere, esan daiteke aspaldi beretu izan dutela euskal idazleek erabide hau, euskalki guztietako testu idatzietan aurkitzen baita" (EGLU V, 219 or.). Baina ez da baztertze kontua, zeren batek esan dezake, ikerketa mailan, halakoak ageri direla gure klasikoen artean, baina gero benetan beste zerbaiten alde agertu edo kontrakoa gomendatzen dugula.
‎lehenbiziko botazioetan nork bere gogoko egile edo obrari ematen dio botoa, norbere hizkuntzakoei bereziki, baina horregatik besteak erdeinatu gabe. Botazioak aurrera joan eta hautagaien kopurua urritu ahala, ordea, galego katalan euskaldunok, hitzik gabeko akordio ez idatzi misteriotsuren bati jarraikiz, gure arteko obra edo idazle botatuenari eskaini ohi diogu geure botoa, irabazteko aukera txikiagoa duten etxekoak baztertuz. Horrek, gehienetan, finalisten artean beti euskaldun, galego edo katalan bat egoteko bidea ematen digu, gaztelaniazkoaz gainera, inguruko literaturak ere goraipatzeko posibilitateaz.
2003
‎Txominek bazekien platerarena, eta bazekien ohearena, baina ez zekien berak kanpoan pasatutako ordu guztien kontaduria eramateko ohitura hartua zuela amak, ordu bakoitza orri batean markatuz: martxoaren lehen egunaren goizeko zortziak ziren semea etxetik irten zenean, eta geroztik hantxe aritu da Nekane, orduak seinalatzen, marra bat beste bati darraiola; zenbaketa errazago egitearren, hamargarren marra atzeraka okertu zuen, berdin hogeigarrenarekin eta hogeita hamargarrenarekin ere; maiatzaren hogeita hamarrean marraztu du azkena: bi mila ehun eta hirurogeita seigarren marra.
‎Lehertu beharrean ez, erotu beharrean zegoen Joxeperen burua! Borroka gero eta gogorragoa, lapitza eta goma, goma eta lapitza, irudi lizun bat beste bati zerraiola... " Horrela ezin jarraitu...!", oihu egin zuen halako batean:
‎Handik aurrera, bere gelan sartu, borragoma haietako bat aukeratu, eta burua ezabatzeari ekin zion, borragoma aurrera atzera zeramala, harekin jo eta ke... ilea errotik moztu ondoren, jakina. Halaxe egon zen lau urtetan, igurtzi eta igurtzi, gastatzen eta higatzen zuen borragoma bakoitzari bildumako beste bat zerraiola, burua gero eta txikiagoa, garautxo baten tamainakoa egin zitzaion arte, eltxo batena iduri. Haren euforia une hartan!
2004
‎Hizkuntza politikaren lorratzari denbora puska batean jarraiki ondoren, horren zantzu nagusi batzuk atzeman uste izanik, lot gakizkion orain, hurrengo atalaren aurrerapauso gisa, hizkuntzaren normalkuntza kontzeptua itxuratzeari. Gainbegiratu berri dugun hizkuntza politikaren logikak auzo hizkuntzen itomena zuen bere izatearen arrazoi bat.
‎Eta ehun milatik gora ahok egin zuten oihu: " Goool!", eta oihu batek beste bati zerraion: " Bar ça, Bar ça!", espazioaren bihotza aho batu haietatik mintzo balitzait bezala.
‎Carlosek eta biek oso bolada ona zeramatelako edo, esaten den moduan, gehiago mindu zen. Ordura arte biek izan zituzten gau bateko larru jotzeak, baina inork ez zuen ezarri, ahoskatu gabeko itun bati jarraiki, bikoteaz kanpoko harreman iraunkorrik; horregatik iruditu zitzaion Marcki, Carlosek traizionatu egin zuela Ikerekin harreman paralelo bat hasi zuenean. Carlosen aitzakia zurigarriak gorabehera, Marckek ez zuen ulertzen Carlosi adinak aurrera egin ahala" stop egiteak", halaxe izendatzen zuela akordatu da Marck, hitzaren esanahi hutsa zein Carlosekiko oroitzeak barrunbea irauli diola," stop egiteak" sortzen zion ardaila.
2005
‎Kasu honetan, gizonaren bizia 30 bat urtekoa zelarik bana beste, sakratutzat zeukaten eta ez zezaketen onartu, norbaitek bizia kentzea ez bestei, ez bere buruari. Hor ere Eliza aldatu da gizartearen ikusmolde berri bati jarraikiz.
‎Hurrengora, bai, ez beste batera; azken finean bidea egina dute, ez da pentsatu beharrik. Taberna bakoitzari beste bat darraio, ordena zehatzean. Aulkietatik altxatu, ordaindu, eta euripera irten dute.
‎Hatz marken emaitzak heldu bitarte, beste behin aldatu zuen oraindik krimenaren bertsioa, Brunorena haiek nahasteko jukutria izan zela onartu eta ez zela gehiago koldarkeriatan itzuli mitzuli ibiliko, baietz, bere gain hartzen zuela erantzukizun guztia eta Gorky berak hil zuela eta ez beste inork, nahita eta aurrez prestatutako plan bati jarraiki; ezinikusia ziola aspaldi, zirkuan sartu zen egunetik bertatik, eta aspaldian bere emaztearekin larru tratuan zebilela ere entzun zuela bolo bolo. Hori gehiegizkoa izan zen nonbait, ezin bide zuen gehiago jasan.
2006
‎Ez nindoan bakarrik. Nik eskatu gabe, talde txiki bat jarraiki zitzaidan, batek daki zerk erakarririk. Frantzisko Etxart, Erresumako prokuradore orokorraren seme bigarrena nirekin nuen, eta haren ondoan zen Mixel, Montoriko gazte bat, Akademian hasi berria.
‎Kanpoan, partitura bati jarraiki bezala, lehenengo txistua, gero dunbada, eta abioien joan etorriak lehorretik itsasora, eta buelta itsasargiaren parean, lehorretik itsasora eta buelta berriro, eta metrailaren talka hormen kontra. Barruan, otoitzen murmura eta umeen mainak.
‎Barne kontzientzia garatu ezin izanarekin zerikusi handia izango zuen, seguru asko, helendarren bizitzak zeuzkan oinarri erritualak eta prozedurak betetzeari eskaintzen zioten garrantziak: giza abere heroikoak modu jakinak zeuzkan harrokeria erakusteko, mehatxuak egiteko edo aieneka hasteko44; gizarte egitura mailan ere, eredu bati jarraiki burutu behar zituen hilobiraketak, lanturu eszenak, enbaxadak, jainko andereei egiten zitzaizkien eskakizunak edo leialtasun erakusketak45.
‎Bitartean, hasia nintzen ulertzen Autobiografiatuak, benetan, une zehazgabe batetik aurrera zer nolako tirria eduki zion Zamariari; hari buruzko inpresio txar orokorra ematen saiatzen zen, batere halabeharrezkoa ez zen plan ongi kalkulatutako bati jarraiki: Zamariaren akatsak –bai eta fisikoak ere, herrenka baitzebilen futbolari zela lesionatu zenetik! – azpimarratuz, liburuaren pasarte ongi pentsatutakoetan estrategikoki barreiatutako berari buruzko datu negatiboak edo jarrera bidegabeak leporatuz (Zamariak sistematikoki, eta datuak emanez, ezeztatzen zituenak); eta are nazkagarriagoa zen, dena maitasun faltsuzko erretorika ustel baten barruan, eta aitakeria enparagarri batez –hauek ere ongi hausnartutakoak– bildurik azaltzen zuen ber. Ez nekien honetaz nola galdetu, eta ez nintzen ausartzen zuzen galdetzen, lotsaz; auzo lotsaz, baina, kalkulatuz nik sentitzen nuena ez zela ezer izango Zamariak sentitzen ahal zuenarekin.
2007
‎Guk, ordea, gailurreria jarraitzen duen xenda hautatzea proposatzen dugu, Mendiaundi eta Lindus gailurrak igoz eta, baso pista bati jarraiki, Ibañetako gainera iritsiz. Ibañetatik Orreagara bidean edo Orreagan bertan, erromes ausartekin hiruzpalau hitz elkartrukatzea zirraragarria da.
‎Ikuspegi mekanikoegia dirudien arren, pertsonen kultura lagungarri zaiguezagutza metaketa dela ikusarazteko. Bistan da ez dela metaketa hutsa, baizik etabakoitzak dituen interesen araberako egitura bati jarraikiz eginikoa, baina azkenbatean, metaketa. Norberari bere kultura pertsonala osatzeko bide bi baizik ezzaizkio gelditzen:
‎F. Hocket), hizkuntza zer den, kuestio prezientifiko bihurtzen da, hizkuntzalaritza enpirikoak ezin plantea dezakeena. Objektibo hutsa izan nahi duen hizkuntzalaritzak, horrela, objektua bera subjektibo eta arbitrarioki definitua du (hau da, tradizio bati jarraiki soilik), eta hertsiki zientzia positiboa izan
‎Automobil txipi bati jarraiki, batere presarik gabe, abiatzeko pistara heldu zen hegazkina eta maniobra baldar batzuk egin zituen gero. Aireratzeko baimenaren zain, goiti egin zuen motorraren presioak eta, baporezko eltzea irudi, dardara batean hasi ziren bazter guziak.
2008
‎datorren astean itzuliko naiz? baina iristen zen hurrengo astea, arazo bakoitzari beste arazo bat zerraion, antza, eta ezusteko bakoitzari beste ezusteko bat, cortijoan ez bazen meategian, eta meategian ez bazen cortijoan, markes jaunak gutunetan idazten zuenaren arabera, eta orduan ere beste hainbeste gertatzen zen; markesa anderea eta bi alabak, berriz, markes jaunaren zain; markes jauna ez zen, ordea, inoiz iristen, baina haren gutunak edo haren telegramak bai, ama alabei betiko leloa errepikatzen zietenak:
‎Menturaz, batek galda dezake, behin baino gehiagotan Mitxelenak nabar mendu baitzuen Echepareren neurtizkera aitzinetikako tradizio bati zerraiola, ez ote zuen neurtitzen eran ikusten Echepareren aurreko garaietako autore egiteko beste arrazoi bat. Adibidez, gisa horretan Salaberri Muñoa (2002) haren koplen parametro formalen erdi arokotasunaz mintzatu zaigu berriki.4
‎Lafonek (1951) ere, orokorkiago mintzatuz, agerian eman zuen Echepareren mintzamoldearen soiltasun hori, erranez haren mintzaira ez zela une> langue> artificielle, > savante, > mais> la> langue> qu' il> parlait> et> la> langue> du> pays. Aitzineko tradizio bati jarraikiz moldatu neurtitzetan herriko hizkuntza, bertsoaren egiturari plegatuz, modu naturalean erabiltzen zuen, beraz, Echeparek, eta ez da harritzeko alde horretarik herri poesiakoekin konpara tuak izan baitira haren koplak.43
‎Baina argi erakusten du inplizituki Azkuek ere bere ikerketak europar erreferenteen artean kokatzen zituela. Eta inplizituki egiten zuela diot, ze Caro Barojak aipatu bezala, Azkueren irakurketak (eta beraz bere ondorioak) nahiko asistematikoak ziren, europar loturak teoria argi bati jarraikiz baino gehiago aski modu kasualean bezala aurkituz. Honetaz argigarria da Euskalerriarenyakin­tzaren bigarren tomoko hitzaurren Azkuek zioena, azken finean Caro Barojaren interpretazioak hemen baitu iturria:
‎Zenbait ikastolatan, irakaslearen ekimenez, euskarri idatzietan ere egokitze batzuk egiten dira hiztegi eta morfosintaxiari dagokienez. Betiere, erabiltzen diren euskalki adierazpen horiek lapurtar baxenafarrerazkoak dira eta ez dira ez sistematikoki erabiliak, ez eta eredu bati jarraikiak.
‎Egungo ikuspegi neoliberal batetik, goitik beherako estrategia batez hitz egin daiteke, instituzioak eraginkorragoak izan daitezen aurrez definituta dauden jende talde konkretuak garapen prozesuan barneratzen direlarik. Ildo horretatik, enpoderamendua buruaskiagoa izatean datza, estatuaren zerbitzuen beharra murrizteari begira, estatuaren esku hartzearen murrizketa estrategia bati jarraiki. Neoliberala beharrean ikuspegi erradikalago batetik abiatuta, beste mota bateko enpoderamendu bat bilatzen da, gizartearen mobilizazioa behetik gorako estrategia bat bezala planteatzen denean estatuaren eta merkatuaren interes hegemonikoei aurre egiteko.
‎Pasaiako badia barruko hirigintza eraldatzeari hiruhileko honetan ekingo diotela jakinarazi zuten atzo Arantxa Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio diputatuak eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakariak. Portu Agintaritzak gaur aztertuko duen agiri bati jarraiki egingo dute eraldatzea. Hala, Herrera bi eremutan banatu dute:
‎Markes jaunak gutunak idazten zituen Madrilera: datorren astean itzuliko naiz... baina iristen zen hurrengo astea –arazo bakoitzari beste arazo bat zerraion, antza, eta ezusteko bakoitzari beste ezusteko bat, cortijoan ez bazen meategian, eta meategian ez bazen cortijoan, markes jaunak gutunetan idazten zuenaren arabera– eta orduan ere beste hainbeste gertatzen zen; markesa anderea eta bi alabak, berriz, markes jaunaren zain; markes jauna ez zen, ordea, inoiz iristen, baina haren gutunak edo haren telegramak bai, ama alabei betiko leloa... banoa eta banoa, aste honetan ez bada hurrengoan sinfalta...
2009
‎Sendatzeko pauso guztiak ordena bati jarraiki gertatzen dira, etenik gabe.
‎Handik aurrera, Adak, apurka apurka, hobera egin zuen, ez gorabeherarik gabe, baina; elkarrizketak eta pilulak ziren, barbiturikoen hilabeteetako pixkakako dosi gehiagotzeari denbora epe bertsuko dosi gutxiagotze bat zerraion. Txopitea doktorearen tratamenduaren oinarriak, Adaren zeru gris astuna garbituz joan zirenak; sorgortasunaren lainoak altxatzen hasi ez beste, ordea, antsietatea hazi eta ohiko bi poloak agertu zitzaizkion, eta orduantxe sortu ziren arazorik handienak, alde ilunak hartzen zuenean benetan gaizto jar baitzitekeen, aurrean zuenari, edonori?
‎Adak beste amets bat utzi behar izan zuen, beraz, bide bazterrean? baina amets bati beste bat zerraion, eta bazuen beste bat orduko, bazuen beste bat ordezko, Domingori oroitarazi ziona eta poema baten moduan irten zitzaiona, anaia Madrilera joan zitzaiòn egunean:
‎Domingo harro egoteko moduan egon zitekeen, mirariaren protagonista bera zenez gero, baina bere zalantzak behar zituen, halaber; are gehiago: ...o zitzaiona; hark egin zuen, baina, sakrilegioa, sarjentuak?, eta ez berak, Domingok; ondorenak, ordea, ageri agerikoak ziren, bera ospitalean hilzorian zegoen bitartean hantxe egongo baitzen sarjentu putakumea, kanpamentuan, eskuak galtzontziloetan sartuta, potrojorran; eta Domingo bere patuaren kontra erreboltatzen zen, hain iruditzen zitzaion zuzengabea gertatu zitzaiona, irudi bati beste irudi bat zerraiola eta hitz bati beste bat, logika ilogiko baten itxurapean sarri, ondorioak ere halakoxeak: azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela?
‎Eta, barre bati beste bat zerraiola, halaxe aritu zen Nazario Orbe, barreen artean behin eta berriro errepikatzen zuela: Trotskyren antza du, bai, Trotsky bera ez bada?
‎edo zulatzaile armada osoa, halaxe ugaltzen baitziren bazilo haiek, antza, biriketako defentsa guztiak deuseztatu eta bronkio eta albeoloetako aire burbuilak agortzen zituztenak, gaixoak itota utzi arte, ez airerik ez burbuilarik? Zer zen hura, gainera, zoritxar bati beste bat zerraiola, Benjamin Mariarenari Gabinorena. Zergatik desgrazia haiek, Teofilo Mariak Jainkoak Egiptori igorritako hamar izurri izugarriekin lot zitzakeenak, baldin eta berak israeldartzat eta onen taldekotzat bazuen bere burua auzi hartan?
‎Eta karta bati beste bat zerraion, eta horrela aritu ziren Txaro eta Ada, Ada eta Txaro; eta haietako batean Adak idatzi zion:
‎Aralarko eta Aizkorriko parke naturaletan abeltzaintzaren praktika onak sustatzeko hitzarmen bat izenpetu zuten Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, zinez berritzailea den proiektu bati jarraiki.
‎Euskararen ikuspegitik begiratuta Hamaika Telebista taldea da155, duda barik, lauretan garrantzitsuena. 2006ko irailean gorpuztu zen talde hori, indarmetaketa handi baten eraginez eta asmo argi bati jarraiki: EAEko barruti guztietan euskarazko tokiko telebistak sortzea eta ondoren guztien artean sarea osatzea.
‎Gutuna sinatu dutenekin hitz egin dut. Nire gertuko jendea da, eta fede onez sinatu dutela jakinarazi didate, nik neronek partekatzen dudan sentimendu bati jarraiki egin dute. Silvio Berlusconik, hala ere, jendeak lege proiektuaren funtsa ez duela ondo ulertu uste du:
‎Eta erasokorra diot espainiarrek oso berea duten esamolde bati jarraikiz egiten dutelako galdera,, vale m, s un buen ataque que una defensa?: hobe eraso ona defentsan aritzea baino, alegia.
‎Eta karta bati beste bat zerraion, eta horrela aritu ziren Txaro eta Ada, Ada eta Txaro; eta haietako batean Adak idatzi zion:
‎Edo zulatzaile konpainia bat ote zen, zulatzaile batailoi bat... edo zulatzaile armada osoa, halaxe ugaltzen baitziren bazilo haiek, antza, biriketako defentsa guztiak deuseztatu eta bronkio eta albeoloetako aire burbuilak agortzen zituztenak, gaixoak itota utzi arte, ez airerik ez burbuilarik? Zer zen hura, gainera, zoritxar bati beste bat zerraiola, Benjamin Mariarenari Gabinorena. Zergatik desgrazia haiek, Teofilo Mariak Jainkoak Egiptori igorritako hamar izurri izugarriekin lot zitzakeenak, baldin eta berak israeldartzat eta onen taldekotzat bazuen bere burua auzi hartan?
‎Domingo harro egoteko moduan egon zitekeen, mirariaren protagonista bera zenez gero, baina bere zalantzak behar zituen, halaber; are gehiago: ...a; hark egin zuen, baina, sakrilegioa –sarjentuak–, eta ez berak, Domingok; ondorenak, ordea, ageri agerikoak ziren, bera ospitalean hilzorian zegoen bitartean hantxe egongo baitzen sarjentu putakumea, kanpamentuan, eskuak galtzontziloetan sartuta, potrojorran; eta Domingo bere patuaren kontra erreboltatzen zen, hain iruditzen zitzaion zuzengabea gertatu zitzaiona, irudi bati beste irudi bat zerraiola eta hitz bati beste bat, logika ilogiko baten itxurapean sarri, ondorioak ere halakoxeak: azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela... izango ez zituen, bada, Jainkoaren seme bazen!; Domingok, beraz, barruko zarata hura zuen, eta kanpoko zarata zuen inguruan –etxekoekin ere behar bezala konplitu behar zuen, irri eginez bati eta besteari, nornahiri–, eta bera zarata batetik bestera zebilen, bi zarata haien artean harrapatuta alderrai, gero eta nekatuago, minaren gaineko irria gero eta minezkoago –eutsi nahi eta ezin–, minezko minak irria irentsi, arnasa estutu, eta kordea arnasaren pasabide estu hartatik joan zitzaion arte.
‎Adak beste amets bat utzi behar izan zuen, beraz, bide bazterrean... baina amets bati beste bat zerraion, eta bazuen beste bat orduko, bazuen beste bat ordezko, Domingori oroitarazi ziona eta poema baten moduan irten zitzaiona, anaia Madrilera joan zitzaiòn egunean:
‎Eta, barre bati beste bat zerraiola, halaxe aritu zen Nazario Orbe, barreen artean behin eta berriro errepikatzen zuela: Trotskyren antza du, bai, Trotsky bera ez bada...
‎Handik egun gutxira, bihozkada bati jarraiki, Balvanerara joan zen lana amaitzean. Zerbitzarietako bati kafe bat eskatu eta betiko txokoan eseri zen, aretoaren epelean goxo.
‎Eta, are, zer tratu klase zuen Breitnerrekin? Bihozkada bati jarraiki, leiho aldera hurbildu zen.
2010
‎Urtegiko euste hormatik gertu dagoen aparkalekutik abiatuz, euste horma bera zeharkatu eta basoan barneratuko da xenda, lehenik basozainen etxera iristeko. Behin horra iritsita, itzuliaren bigarren zatiari ekingo diogu, hartxintxar bide zabal bati jarraiki. Aipagarria da Egurgi zubitik gertu aurkituko dugun bidegurutzea:
‎Obamak gogora ekarri du Iraketik soldaduak erretiratuko zituela 2008an agindu zuela, hots, oraindik presidentegaia baino ez zenean, eta orain, otsailean aurkeztu zuen plan bati jarraiki, hitza bete besterik ez duela egin gaineratu du.
‎2007ko abenduaren 17an Ertzaintzak atxilotu zuen Auzitegi Nazionalaren agindu bati jarraiki, ETAko informazio sareko kide izatea leporatuta, baina orduan ere aske utzi zuten.
‎kapitain mailatik gorakoa bada, hobe?. Burua irakiten nuen, ideia bati beste bat baitzerraion, argi-indarraren lastertasunean. Ideiak, beraz, batzuk besteekin zerikusirik ez zutenak, jauzika zebilzkidan, baina guztiak lotzen zituen xehetasun batek:
‎–Alemania??. Banekien anaiaren erretolikaren berri, bere bezperako jarrera zuribidean jartzeko era egokia izan zitekeen hura, bide batez?, hitz handi bati hitz handiago bat zerraiola, eta istantean moztu nuen: –Potroak eman nituen nik Alemaniagatik, baina Alemaniak ez dizkit itzuliko, eta utz nazazu bakean!?.
‎Ezetz esan nahi izan nion: nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste bat zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta, behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda?!?, halaxe esan nion:
‎eta ulertzen genion, halaber, arrosarioa errezatzerakoan hartu zuèn jarrera, hura zuzentzetik bigarren planora igarotzen zela, debozioari, ahots sendo batek eta erritmoaren zentzu berezko batek adieraziari? axolagabetasun moduko bat zerraiola, ezpainak ere halaxe mugitzen baitzituen, inertziaz bezala.
‎nik azken urte hartan irakurritako Schopenhauerren hainbat liburuk ere izango zuten hartan zerikusirik. Eta Gerhardek bere piezak mugitzen zituen, orain peoi bat, eta orain zaldi bat?, eta gaizki mugitzen zituen, jakina, hutsegite bat beste bati zerraiola, han eta hemen egon nahi duena ez baitago ez hemen ez han ez inon. Hasieran, egia esan, hutsegite haiek poztu egiten ninduten, garaipenerako bidea errazten zidatelako, baina gero, pixkanaka, ohartu nintzenean garaipen merke haiek ez zutela merezi, zer meritu zuen, bada, pikutan zegoèn norbaiti xake partida bat irabazteak??, haserretzen hasi nintzen, haserrea disimulatzen ahalegintzen banintzen ere?
‎Metodologiaren berezitasuna da ikerketa denbora berean izan zela kantitatiboa eta kalitatiboa. Iparraldeko eztabaida taldeetan baziren bi multzo euskaldun, bi multzo erdaldun beren iritziak adierazi baitituzte, gidoi malgu bati jarraikiz.
‎Nafarroako Foru Erkidegoaren lurralde antolamendua, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako Foru Arauak definitutako instrumentu sistemaren bidez artikulatzen da. Horrela, Nafarroan, lurraldearen antolamendua egituratuta dago lurraldeaantolatzeko lanabesen sistema bati jarraiki, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/ 2002 Foru Legean xedatutakoa. Legeak Nafarroako LurraldeEstrategia du oinarri (NLE), Nafarroako Parlamentuak 2005eko ekainean onetsia.Haren jarraipena egiten da Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planen (LAP) bitartez eta, etorkizunari begira, Lurralde Ekintzako Plan Zuzentzaileen (LEPZ) bitartez.
‎Horregatik, askatasunaren kultura omen da kultura postmodernoa, baina finean, esteka eza da, huts hutsean, askatasuntzat jotzen dena. Norberaren bizitza ez da bizitza desberdin bat, estandar bati darraiona baizik. Kulturak bizitza independente bat garatzeko diosku, betiere Estatuak eta lan merkatuek aginduta bezala.
‎2009ko ekainean, berriz, Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen Madrilgo Barajas aireportuan, Venezuelatik bueltatzen zela, Ertzaintzak kaleratutako agindu bati jarraiki. Bi aste lehenago kalez jantzitako hainbat ertzainek bahitu, jipoitu eta informazioa ematen kolaboratzeko eskatu ziotela salatu zuen publikoki santutxuarrak.
‎‘Bai, zure begi horiek lehen ikusi dugun koadroko iraultzailearenak oroitarazten dizkidate’ Ezetz esan nahi izan nion: nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste bat zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta —behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda...! —, halaxe esan nion:
‎Militar erretiratu bat izan daiteke: kapitain mailatik gorakoa bada, hobe’ Burua irakiten nuen, ideia bati beste bat baitzerraion, argi-indarraren lastertasunean. Ideiak, beraz, batzuk besteekin zerikusirik ez zutenak, jauzika zebilzkidan, baina guztiak lotzen zituen xehetasun batek:
‎Esan nahi dizudana da Gerharden mitin baikor bezain handizaleek aurkako erreakzioa eragiten zidatela, orain pentsamendu ezkor bat nagusitzen zitzaidala, eta orain ezkorragoa... nik azken urte hartan irakurritako Schopenhauerren hainbat liburuk ere izango zuten hartan zerikusirik. Eta Gerhardek bere piezak mugitzen zituen —orain peoi bat, eta orain zaldi bat—, eta gaizki mugitzen zituen, jakina, hutsegite bat beste bati zerraiola, han eta hemen egon nahi duena ez baitago ez hemen ez han ez inon. Hasieran, egia esan, hutsegite haiek poztu egiten ninduten, garaipenerako bidea errazten zidatelako, baina gero, pixkanaka, ohartu nintzenean garaipen merke haiek ez zutela merezi —zer meritu zuen, bada, pikutan zegoèn norbaiti xake partida bat irabazteak? —, haserretzen hasi nintzen, haserrea disimulatzen ahalegintzen banintzen ere... harik eta, halako batean —‘Trotz alledem, Ludwig! ’ esan ez beste, Gerhardek lekurik desegokienera mugitu zuen erregina, istantean jan niona zaldi jauzi batez—, mihi puntan nuèn hitza ihesi joan zitzaidan arte:
‎Biharamunean, baina, Heinrich berriro itzuli, eta honelaxe ekin zion: ‘Alemania... ’ Banekien anaiaren erretolikaren berri —bere bezperako jarrera zuribidean jartzeko era egokia izan zitekeen hura, bide batez—, hitz handi bati hitz handiago bat zerraiola, eta istantean moztu nuen: ‘Potroak eman nituen nik Alemaniagatik, baina Alemaniak ez dizkit itzuliko, eta utz nazazu bakean! ’ Handik aurrera, ozta ozta egiten genion hitz elkarri.
‎" Ibili duen bidea ibili ondoren, isiltasunaren bidea gelditzen zaio, eta bide horretan aurkituko du, beharbada, egia"; izebak egoera psikologikoak neurtzeko trebetasun aparta zuen, baita gauzak urrutira ikusteko dohaina ere, baina bere iragarpen hartan ez zuen asmatu... amaren isiltasuna beste isiltasun bat baitzen: ...a baizik; eta, hala eta guztiz ere, ulertzen genion jokabidea, hain erabatekoa behar zuen arimaren eremuetan nagusitu zitzaiòn lehorteak, porrotaren ondotik... eta ulertzen genion, halaber, arrosarioa errezatzerakoan hartu zuèn jarrera, hura zuzentzetik bigarren planora igarotzen zela, debozioari —ahots sendo batek eta erritmoaren zentzu berezko batek adieraziari— axolagabetasun moduko bat zerraiola, ezpainak ere halaxe mugitzen baitzituen, inertziaz bezala.
‎3 Sare erreal gehienek modular hierarkikoa izaten dute, non hainbat modulu bereiz daitezkeen. Modulu txikiak oso lotuak daude elkarren artean, eta hierarkia bati jarraiki konbinatzen dira. Hala, gutxiago konektatutako modulu handiagoak osatzen dituzte.
‎Esan dezagun, hasteko," giza hizkuntza" hori —gizakiaren berezko gaitasun eta jarduera unibertsal baten adierazle den hizkuntza hori—" sinbolikoa eta artikulatua" izateagatik ezaugarritzen dela: hizkuntza oro zeinu sistema bat da, baita animaliena ere, baina" giza hizkuntzaren zeinuak", Coseriuk azpimarratu bezala," sinboloak dira, alegia, haiek —’konbentzio’ bati jarraiki eta ‘tradizio’ jakin baten arabera— kontzeptuak ordezkatzen dituzte" 17 Giza hizkuntzan, bada, ez dago erlazio kausalik mezu eta zeinuaren artean edo, bestela esanda, horien arteko elkarrekikotasuna ez da naturala edo zuzena: " Esanahia eta formaren arteko lotura", Lyonsen hitzetan," arbitrarioa da", alegia," ezinezkoa da forma eman eta gero esanahia aurreikustea, ez eta esanahia eman eta gero forma aurreikustea ere" 18 Baina berezko giza hizkuntza —linguistikak aztertzen duena— ez da sinbolismo horregatik bakarrik ezaugarritzen, baizik eta baita berori hasiera hasieratik artikulatua edo ahoskatua izateagatik ere.
2011
‎66). Horrela, mendekotasunaren eta polisistemaren dinamikan eragiten duten faktoreei begira, kasurako, itzulpen jakin bat literatura kanon bati jarraikiz eginez gero, edo posizio indartsua duen autore batek egiten badu, hurbilago egongo da literatur polisistemaren zentrotik, edota eragina izango du, literatur lanen banatzaileek, ikertzaileek, irakasleek zein kritikariek obra batean edo bestean jarritako arretak; ezen, esan beharrik ez dago, itzulpenak polisisteman hartzen duen lekuaren berri ematen baitute, kasurako, itzulpen kritikek et...
‎Jokabide hark, halarik ere, ez zuen mutila lasaitzen; aldiz, urduriago jartzen zuen? harik eta egun batean tristurak bere hazia erein zuen arte, errabiaren lurretan; eta hazia haziz eta haziz joan zitzaion, errabia osoa jan zuen arte; eta, errabiari malenkonia handi bat zerraiola, zulo beltz batean sartu zen Leon. Eta hura ere igarri egiten zitzaion?
‎Borzpasei segundoren buruan, baina, aitak ere, giroak edo kutsaturik, amorrutik barre zaratatsura egin zuen? eta halaxe egon ginen hirurok luzaroan, barrealdi bati bertze handiago bat zerraiola.
‎(aurrerago inutilizatzeko dio), 3 talde,, anbulante? deiturikoak, armak eta autoak errekisatzeko; lan hauek egin ostean kanpaien kontrola, udaletxearena, hartu behar zuten eta era berean atxilotuen eta kotxeen errekisamenduen arduradunak finkatu ziren Tolosako grebalariek lehen egun honetan eta hurrengoan eraman zuten ekintzen ordena ikusita pentsatu behar da zuzendaritza baten ordenamenduari eta halako planen bati jarraiki burutu zituztela egindako ekintzak.
‎Irizpide horiek ongi aplikatzearen mende egon daiteke istripua izan duenaren bizitza.Zaurituak, hasteko, gertuen duen pertsonarengandik jasoko du laguntza. Eta pertsona horiek honela jardun behar dute:. Lasaitasunez eta soseguz.. Diziplinaz, erantzukizunez eta jarduteko metodo sistematizatu bati jarraiki.. Istripua izan duenari eta ingurukoei segurtasuna igorriz.Jarduteko oinarrizko arauakZauritu bati ordenaz, azkar, eraginkor eta sistematikoki laguntza emateko, esku hartzeko metodo hau erabil dezakegu:
‎Maiatza aldera egiten da azterketa. Bi astez biltzen dira datuak, protokolo jakin bati jarraiki.
‎Joan den asteazkenean, urtarrilak 12, eta duela 18 urte hartutako ohitura bati jarraiki, Gipuzkoako sagardotegien garaia ofizialki zabaldu zen. Petritegin, Astigarragan, zabaltze ekitaldia egin ohi den lekuan, Karlos Argiñanok edalontzia altxatu eta sagardo berria hemen dela aldarrikatu zuen.
‎Galdetegiari norberak erantzun baino lehen, telebistako bi iragarki8 ikusi behar ziren, biak autoei buruzkoak baina, oso desberdinak narrazio ezaugarriei dagokienez. Batean, emakume zein gizon eredu tradizionalak irudikatzen dira sexu erakarpena oinarri duen argumentu topiko bati jarraikiz eta iragana ekartzen du gogora argazki zaharren tonu okreak ikusita eta 50eko hamarkadako rock musika entzunda. Bestea, berriz, ekintzaz betetako fantasiazko narrazioa da, René Magritte pintore surrealistaren lanak ekartzen ditu gogora eta segundo gutxiko planoak kateatzen ditu Afrikako musika erritmo bizietan oinarritutako rock melodiari jarraiki.
‎Gero, sekuentzia horretatik hautatutako hainbat planoren gaineko deskribapena idatziz egiteko eskatu, eta abiapuntu horretatik, ikus entzunezko hedabideek zabaltzen dituzten mezuez hitz egitera gonbidatu zitzaien. Hori guztia ordu baten bueltan, aldez aurretik zehaztutako gidoi bati jarraiki.
‎Bigarren aldiz galtzen nituen. Eta bikien eta nire arteko hitzarmen tazitu bati jarraiki, nik iraganeko giltza uzten nien. Egon zitezkeen nahi beste denbora gela hartan; ez nien ezer ere galdetzen.
‎Baina, emankortasunak ere amairen bat behar zuenez gero, utzi egin zion, urteen kargak agorturiko emakumeak bezala. Denborak mundu osoaren izaera aldatzen baitu, egoera bati nahitaez beste bat darraiolako beti eta ezerk ez dirauelako bere buruaren berdin: dena da igarokor, naturak dena aldatzen eta bilakarazten du.
‎Hautu hau aspalditik datorren hari bati jarraiki badator ere, bada berrikuntzarik Haizea garizumakoa n. Karibeko erritmo beroagoak edo kadentzia epelak bere etxeko leihotik sartzen utziak balitu bezala(" Jakin nahi nuke" edo" Haizea Garizumakoa" piezetan, besteak beste), nabarmenkeriarik gabe betiere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bati 163 (1,07)
bat 61 (0,40)
batek 3 (0,02)
batez 3 (0,02)
baten 2 (0,01)
BATI 1 (0,01)
batean 1 (0,01)
batekin 1 (0,01)
baten gisara 1 (0,01)
baten ingurutik 1 (0,01)
bati esker 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia