2000
|
|
Den borak ere bere bihotza dik!" Eta nik, begiak hertsi, gogoa hots jarraiki haien konpasean kulunkatu, eta iduritu zitzaidan ezen denboraren bihotzean sartu nintzela. Gero, ordea, bat batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri bati bertze
|
bat
darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere.
|
|
San Jenarok napolitarrak izurritik libratu zituela...? Eta izurriak aitzinetik eraman zituen bertze gaixo haiek guztiek zer erranen lukete...?" Eta iritsi ginen gelarat, eta orduan ere, arrazoin bati bertze
|
bat
zerraiola, erran zidan: " Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...?
|
|
Baina denbora bati bertze
|
bat
darraio: orain argirako bidean gaude, eta orain ilunerakoan...
|
|
Eta, arrazoin bati bertze
|
bat
darraiola, zergatik arbuiatu behar ditugu eta gutiagotzat hartu Urbiaindik ez hain urrun ditugun agotak, edo juduak eta mahometarrak... edo zientzilariak?
|
|
Zeren ene bihotza ez baita lehengoa, eta ez dabilkit gaztetan bezala, noiz eta eskatzen niòn guztia emaiten baitzidan, kolpe bat bertze
|
bati
zerraiola, neurri, justu eta doi. Ez, oinazerik ere ez dut, baina galdu zuen ene bihotzak neurria, galdu zuen konpasa, eta hala dirudi orain aitzina egin nahi duen eta aitzina egiten duen oinezkoa, baina etengabe ere behaztopa egiten duena.
|
|
Eta oihu bat bertze
|
bati
zerraion, eta haiek, noiz eta tristeak baitziren, sufrimenduaren ubideetarik eramanak ziruditen, eta, noiz eta alegerak baitziren, munduaren bizigogotik.
|
|
Eta mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Eta mugimendu bati bertze
|
bat
zerraion, eta taula gaineko piezak urrituz joan ziren, urrituz eta urrituz, harik eta guti batzuekin geratu ginen arte. Eta, joko hura erabakitzeko puntuan zegoela, geratzen zitzaidan alfilarekin mugimendu gaixto bat egin nuen.
|
|
Eta, notizia bat bertze
|
bati
zerraiola, etxekoek etxean gertatuaren berri jakinarazten ziguten, eta guk geure bidaiaren berri emaiten genien. Eta, nola guk haratakoan ez baikenien jakinarazi norat joan behar genuen, Pisarako bidaian gertatuak kontatzen genizkien.
|
|
Eta istant bati bertze
|
bat
zerraion, eta, osabak oihu egin bezain fite, berretu eta emendatu ziren jendearen irriak, irainak eta laidoak... harik eta begiak oro bertze toki baterat beha jarri ziren arte: behatu nuen nik ere harat, eta ikusi nuen ezen saskitik Luthero ateratzen ari zirela, eta egur metarantz zeramatela.
|
|
—Hobe, bai, bertzalde, sinaturik gabe uztea, zeren eta Ofizio Sainduko guardiak bertan baititugu, eta koadroa haien eskuetan eroriko balitz... —eta, irri bati bertze
|
bat
zerraiola, eratxiki zuen—: Erran nian nik ezen ni izanen nintzela hik behar huen haizea, eta ikusten duk...
|
|
Eta, egun bati bertze
|
bat
zerraion, eta osabak eta Maddalenek hiru gurdi prestatu zituzten, jantziekin eta beharrezkoa zuten guztiarekin, eta, horrela, guztia prest zegoela zirudienean gertatu zen gertatzekoa.
|
|
Erran dizut, izan ere, nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze
|
bat
zerraiola; eta nola, nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti, Mignonen gorputza haginkatzeko prestik, zeren haren haragi giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal, hala, iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizki... Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark —marrubiak edo mugurdiak ote ziren ezpain haien fruituak, jaun André? —, zeinak hatsaren estualdi hura eragin baitzidan.
|
|
hartarik libratzen garenean, uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen. Eta hala galduko nuen berant baino lehen, tenpesta izugarri baten erdian, ezker oineko behatza, nola jakinaraziko baitizut xeheroago hemendik orri guti batzuetarat, eta hala eginen nuen aitzina, halarik ere, mutilazionearen ondoko lehen abiaduran eta apoderan itsasoaren aurka senti nezakeen gorrotoari bertze amorio suerte
|
bat
zerraiola...
|
|
Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen, eta arratsaldeko sei eta erdietan hartu nuen telefonoa. Beraz, aparatua gakotu eta" Zentrora" joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots
|
baten gisara
jarraiki zitzaidan. Bere burua Ospitaleko Ama Etxeko aparkalekuan ikusi zuelarik lotu zitzaidan:
|
|
Kanpoko beroak ukabilkada batek bezala jo ninduen aurpegi aurpegian. Isilune pisu
|
bat
jarraiki zitzaien nire desenkusa ahulei. Ez naiz tabakofobikoekin behin ere ohituko.
|
2002
|
|
Izan ere, hurbil hurbilekoa zuen Sergiorekin bizi izandako porrota. Historia hartatik Sergiorekiko haustura oroit zezakeen, baita ondoko hilabete luze bezain ilunak ere, zeinetan zulo batean sartuta bezala egon baitzen, egun beltz bat beste
|
bati
zerraiola eta tunela tunelari. Soniak maiz gonbidatzen zuen Sara bere etxera, edo dendara joaten zitzaion bisita egitera... edo Sarak berak gonbidatzen zituen Dioni eta Sonia, baina laguntza guztiak ere eskas gertatzen zitzaizkion, hain baitzen beteezina Sergiok utzi zion hutsunea eta hain sentitzen baitzen bakardadeak jota.
|
|
Eta hurrengo egunean, beste bat izango zen aitzakia, señoritoa bildurik baitzegoen familiarekin, aitak utzitako negozioei buruz hitz egiteko. Eta dei bat beste dei
|
bati
zerraion: alferrik.
|
|
Eta denda itxi aitzin, beste dei bat egin zuen Malagara, berriro huts egiteko, señoritoa kanpora irtena baitzen orduan ere, antza, auskalo zertara... Eta dei bat beste
|
bati
zerraion, huts bat beste bati... harik eta Sarak abisua utzi zion arte dei zezala berak, Sergiok alegia, nahi zuenean, ez baitzuen uste, garai batean telefonoz deitzen hain iaioa izan zena amnesiak joa egon zitekeenik, bat batean. Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko, baina orduan ere alferrik.
|
2003
|
|
Txominek bazekien platerarena, eta bazekien ohearena, baina ez zekien berak kanpoan pasatutako ordu guztien kontaduria eramateko ohitura hartua zuela amak, ordu bakoitza orri batean markatuz: martxoaren lehen egunaren goizeko zortziak ziren semea etxetik irten zenean, eta geroztik hantxe aritu da Nekane, orduak seinalatzen, marra bat beste
|
bati
darraiola; zenbaketa errazago egitearren, hamargarren marra atzeraka okertu zuen, berdin hogeigarrenarekin eta hogeita hamargarrenarekin ere; maiatzaren hogeita hamarrean marraztu du azkena: bi mila ehun eta hirurogeita seigarren marra.
|
|
Lehertu beharrean ez, erotu beharrean zegoen Joxeperen burua! Borroka gero eta gogorragoa, lapitza eta goma, goma eta lapitza, irudi lizun bat beste
|
bati
zerraiola... " Horrela ezin jarraitu...!", oihu egin zuen halako batean:
|
|
Handik aurrera, bere gelan sartu, borragoma haietako bat aukeratu, eta burua ezabatzeari ekin zion, borragoma aurrera atzera zeramala, harekin jo eta ke... ilea errotik moztu ondoren, jakina. Halaxe egon zen lau urtetan, igurtzi eta igurtzi, gastatzen eta higatzen zuen borragoma bakoitzari bildumako beste
|
bat
zerraiola, burua gero eta txikiagoa, garautxo baten tamainakoa egin zitzaion arte, eltxo batena iduri. Haren euforia une hartan!
|
2004
|
|
Hizkuntza politikaren lorratzari denbora puska
|
batean
jarraiki ondoren, horren zantzu nagusi batzuk atzeman uste izanik, lot gakizkion orain, hurrengo atalaren aurrerapauso gisa, hizkuntzaren normalkuntza kontzeptua itxuratzeari. Gainbegiratu berri dugun hizkuntza politikaren logikak auzo hizkuntzen itomena zuen bere izatearen arrazoi bat.
|
|
Eta ehun milatik gora ahok egin zuten oihu: " Goool!", eta oihu batek beste
|
bati
zerraion: " Bar ça, Bar ça!", espazioaren bihotza aho batu haietatik mintzo balitzait bezala.
|
2005
|
|
Hurrengora, bai, ez beste batera; azken finean bidea egina dute, ez da pentsatu beharrik. Taberna bakoitzari beste
|
bat
darraio, ordena zehatzean. Aulkietatik altxatu, ordaindu, eta euripera irten dute.
|
2006
|
|
Ez nindoan bakarrik. Nik eskatu gabe, talde txiki
|
bat
jarraiki zitzaidan, batek daki zerk erakarririk. Frantzisko Etxart, Erresumako prokuradore orokorraren seme bigarrena nirekin nuen, eta haren ondoan zen Mixel, Montoriko gazte bat, Akademian hasi berria.
|
|
Kanpoan, partitura
|
bati
jarraiki bezala, lehenengo txistua, gero dunbada, eta abioien joan etorriak lehorretik itsasora, eta buelta itsasargiaren parean, lehorretik itsasora eta buelta berriro, eta metrailaren talka hormen kontra. Barruan, otoitzen murmura eta umeen mainak.
|
2008
|
|
datorren astean itzuliko naiz? baina iristen zen hurrengo astea, arazo bakoitzari beste arazo
|
bat
zerraion, antza, eta ezusteko bakoitzari beste ezusteko bat, cortijoan ez bazen meategian, eta meategian ez bazen cortijoan, markes jaunak gutunetan idazten zuenaren arabera, eta orduan ere beste hainbeste gertatzen zen; markesa anderea eta bi alabak, berriz, markes jaunaren zain; markes jauna ez zen, ordea, inoiz iristen, baina haren gutunak edo haren telegramak bai, ama alabei betiko leloa errepikatzen zietenak:
|
|
Markes jaunak gutunak idazten zituen Madrilera: datorren astean itzuliko naiz... baina iristen zen hurrengo astea –arazo bakoitzari beste arazo
|
bat
zerraion, antza, eta ezusteko bakoitzari beste ezusteko bat, cortijoan ez bazen meategian, eta meategian ez bazen cortijoan, markes jaunak gutunetan idazten zuenaren arabera– eta orduan ere beste hainbeste gertatzen zen; markesa anderea eta bi alabak, berriz, markes jaunaren zain; markes jauna ez zen, ordea, inoiz iristen, baina haren gutunak edo haren telegramak bai, ama alabei betiko leloa... banoa eta banoa, aste honetan ez bada hurrengoan sinfalta...
|
2009
|
|
Handik aurrera, Adak, apurka apurka, hobera egin zuen, ez gorabeherarik gabe, baina; elkarrizketak eta pilulak ziren, barbiturikoen hilabeteetako pixkakako dosi gehiagotzeari denbora epe bertsuko dosi gutxiagotze
|
bat
zerraion. Txopitea doktorearen tratamenduaren oinarriak, Adaren zeru gris astuna garbituz joan zirenak; sorgortasunaren lainoak altxatzen hasi ez beste, ordea, antsietatea hazi eta ohiko bi poloak agertu zitzaizkion, eta orduantxe sortu ziren arazorik handienak, alde ilunak hartzen zuenean benetan gaizto jar baitzitekeen, aurrean zuenari, edonori?
|
|
Adak beste amets bat utzi behar izan zuen, beraz, bide bazterrean? baina amets bati beste
|
bat
zerraion, eta bazuen beste bat orduko, bazuen beste bat ordezko, Domingori oroitarazi ziona eta poema baten moduan irten zitzaiona, anaia Madrilera joan zitzaiòn egunean:
|
|
Domingo harro egoteko moduan egon zitekeen, mirariaren protagonista bera zenez gero, baina bere zalantzak behar zituen, halaber; are gehiago: ...o zitzaiona; hark egin zuen, baina, sakrilegioa, sarjentuak?, eta ez berak, Domingok; ondorenak, ordea, ageri agerikoak ziren, bera ospitalean hilzorian zegoen bitartean hantxe egongo baitzen sarjentu putakumea, kanpamentuan, eskuak galtzontziloetan sartuta, potrojorran; eta Domingo bere patuaren kontra erreboltatzen zen, hain iruditzen zitzaion zuzengabea gertatu zitzaiona, irudi bati beste irudi
|
bat
zerraiola eta hitz bati beste bat, logika ilogiko baten itxurapean sarri, ondorioak ere halakoxeak: azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela?
|
|
Eta, barre bati beste
|
bat
zerraiola, halaxe aritu zen Nazario Orbe, barreen artean behin eta berriro errepikatzen zuela: Trotskyren antza du, bai, Trotsky bera ez bada?
|
|
edo zulatzaile armada osoa, halaxe ugaltzen baitziren bazilo haiek, antza, biriketako defentsa guztiak deuseztatu eta bronkio eta albeoloetako aire burbuilak agortzen zituztenak, gaixoak itota utzi arte, ez airerik ez burbuilarik? Zer zen hura, gainera, zoritxar bati beste
|
bat
zerraiola, Benjamin Mariarenari Gabinorena. Zergatik desgrazia haiek, Teofilo Mariak Jainkoak Egiptori igorritako hamar izurri izugarriekin lot zitzakeenak, baldin eta berak israeldartzat eta onen taldekotzat bazuen bere burua auzi hartan?
|
|
Eta karta bati beste
|
bat
zerraion, eta horrela aritu ziren Txaro eta Ada, Ada eta Txaro; eta haietako batean Adak idatzi zion:
|
|
Eta karta bati beste
|
bat
zerraion, eta horrela aritu ziren Txaro eta Ada, Ada eta Txaro; eta haietako batean Adak idatzi zion:
|
|
Edo zulatzaile konpainia bat ote zen, zulatzaile batailoi bat... edo zulatzaile armada osoa, halaxe ugaltzen baitziren bazilo haiek, antza, biriketako defentsa guztiak deuseztatu eta bronkio eta albeoloetako aire burbuilak agortzen zituztenak, gaixoak itota utzi arte, ez airerik ez burbuilarik? Zer zen hura, gainera, zoritxar bati beste
|
bat
zerraiola, Benjamin Mariarenari Gabinorena. Zergatik desgrazia haiek, Teofilo Mariak Jainkoak Egiptori igorritako hamar izurri izugarriekin lot zitzakeenak, baldin eta berak israeldartzat eta onen taldekotzat bazuen bere burua auzi hartan?
|
|
Domingo harro egoteko moduan egon zitekeen, mirariaren protagonista bera zenez gero, baina bere zalantzak behar zituen, halaber; are gehiago: ...a; hark egin zuen, baina, sakrilegioa –sarjentuak–, eta ez berak, Domingok; ondorenak, ordea, ageri agerikoak ziren, bera ospitalean hilzorian zegoen bitartean hantxe egongo baitzen sarjentu putakumea, kanpamentuan, eskuak galtzontziloetan sartuta, potrojorran; eta Domingo bere patuaren kontra erreboltatzen zen, hain iruditzen zitzaion zuzengabea gertatu zitzaiona, irudi bati beste irudi
|
bat
zerraiola eta hitz bati beste bat, logika ilogiko baten itxurapean sarri, ondorioak ere halakoxeak: azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela... izango ez zituen, bada, Jainkoaren seme bazen!; Domingok, beraz, barruko zarata hura zuen, eta kanpoko zarata zuen inguruan –etxekoekin ere behar bezala konplitu behar zuen, irri eginez bati eta besteari, nornahiri–, eta bera zarata batetik bestera zebilen, bi zarata haien artean harrapatuta alderrai, gero eta nekatuago, minaren gaineko irria gero eta minezkoago –eutsi nahi eta ezin–, minezko minak irria irentsi, arnasa estutu, eta kordea arnasaren pasabide estu hartatik joan zitzaion arte.
|
|
Adak beste amets bat utzi behar izan zuen, beraz, bide bazterrean... baina amets bati beste
|
bat
zerraion, eta bazuen beste bat orduko, bazuen beste bat ordezko, Domingori oroitarazi ziona eta poema baten moduan irten zitzaiona, anaia Madrilera joan zitzaiòn egunean:
|
|
Eta, barre bati beste
|
bat
zerraiola, halaxe aritu zen Nazario Orbe, barreen artean behin eta berriro errepikatzen zuela: Trotskyren antza du, bai, Trotsky bera ez bada...
|
2010
|
|
kapitain mailatik gorakoa bada, hobe?. Burua irakiten nuen, ideia bati beste
|
bat
baitzerraion, argi-indarraren lastertasunean. Ideiak, beraz, batzuk besteekin zerikusirik ez zutenak, jauzika zebilzkidan, baina guztiak lotzen zituen xehetasun batek:
|
|
–Alemania??. Banekien anaiaren erretolikaren berri, bere bezperako jarrera zuribidean jartzeko era egokia izan zitekeen hura, bide batez?, hitz handi bati hitz handiago
|
bat
zerraiola, eta istantean moztu nuen: –Potroak eman nituen nik Alemaniagatik, baina Alemaniak ez dizkit itzuliko, eta utz nazazu bakean!?.
|
|
Ezetz esan nahi izan nion: nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste
|
bat
zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta, behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda?!?, halaxe esan nion:
|
|
eta ulertzen genion, halaber, arrosarioa errezatzerakoan hartu zuèn jarrera, hura zuzentzetik bigarren planora igarotzen zela, debozioari, ahots sendo batek eta erritmoaren zentzu berezko batek adieraziari? axolagabetasun moduko
|
bat
zerraiola, ezpainak ere halaxe mugitzen baitzituen, inertziaz bezala.
|
|
nik azken urte hartan irakurritako Schopenhauerren hainbat liburuk ere izango zuten hartan zerikusirik. Eta Gerhardek bere piezak mugitzen zituen, orain peoi bat, eta orain zaldi bat?, eta gaizki mugitzen zituen, jakina, hutsegite bat beste
|
bati
zerraiola, han eta hemen egon nahi duena ez baitago ez hemen ez han ez inon. Hasieran, egia esan, hutsegite haiek poztu egiten ninduten, garaipenerako bidea errazten zidatelako, baina gero, pixkanaka, ohartu nintzenean garaipen merke haiek ez zutela merezi, zer meritu zuen, bada, pikutan zegoèn norbaiti xake partida bat irabazteak??, haserretzen hasi nintzen, haserrea disimulatzen ahalegintzen banintzen ere?
|
|
‘Bai, zure begi horiek lehen ikusi dugun koadroko iraultzailearenak oroitarazten dizkidate’ Ezetz esan nahi izan nion: nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste
|
bat
zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta —behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda...! —, halaxe esan nion:
|
|
Militar erretiratu bat izan daiteke: kapitain mailatik gorakoa bada, hobe’ Burua irakiten nuen, ideia bati beste
|
bat
baitzerraion, argi-indarraren lastertasunean. Ideiak, beraz, batzuk besteekin zerikusirik ez zutenak, jauzika zebilzkidan, baina guztiak lotzen zituen xehetasun batek:
|
|
Esan nahi dizudana da Gerharden mitin baikor bezain handizaleek aurkako erreakzioa eragiten zidatela, orain pentsamendu ezkor bat nagusitzen zitzaidala, eta orain ezkorragoa... nik azken urte hartan irakurritako Schopenhauerren hainbat liburuk ere izango zuten hartan zerikusirik. Eta Gerhardek bere piezak mugitzen zituen —orain peoi bat, eta orain zaldi bat—, eta gaizki mugitzen zituen, jakina, hutsegite bat beste
|
bati
zerraiola, han eta hemen egon nahi duena ez baitago ez hemen ez han ez inon. Hasieran, egia esan, hutsegite haiek poztu egiten ninduten, garaipenerako bidea errazten zidatelako, baina gero, pixkanaka, ohartu nintzenean garaipen merke haiek ez zutela merezi —zer meritu zuen, bada, pikutan zegoèn norbaiti xake partida bat irabazteak? —, haserretzen hasi nintzen, haserrea disimulatzen ahalegintzen banintzen ere... harik eta, halako batean —‘Trotz alledem, Ludwig! ’ esan ez beste, Gerhardek lekurik desegokienera mugitu zuen erregina, istantean jan niona zaldi jauzi batez—, mihi puntan nuèn hitza ihesi joan zitzaidan arte:
|
|
Biharamunean, baina, Heinrich berriro itzuli, eta honelaxe ekin zion: ‘Alemania... ’ Banekien anaiaren erretolikaren berri —bere bezperako jarrera zuribidean jartzeko era egokia izan zitekeen hura, bide batez—, hitz handi bati hitz handiago
|
bat
zerraiola, eta istantean moztu nuen: ‘Potroak eman nituen nik Alemaniagatik, baina Alemaniak ez dizkit itzuliko, eta utz nazazu bakean! ’ Handik aurrera, ozta ozta egiten genion hitz elkarri.
|
|
" Ibili duen bidea ibili ondoren, isiltasunaren bidea gelditzen zaio, eta bide horretan aurkituko du, beharbada, egia"; izebak egoera psikologikoak neurtzeko trebetasun aparta zuen, baita gauzak urrutira ikusteko dohaina ere, baina bere iragarpen hartan ez zuen asmatu... amaren isiltasuna beste isiltasun bat baitzen: ...a baizik; eta, hala eta guztiz ere, ulertzen genion jokabidea, hain erabatekoa behar zuen arimaren eremuetan nagusitu zitzaiòn lehorteak, porrotaren ondotik... eta ulertzen genion, halaber, arrosarioa errezatzerakoan hartu zuèn jarrera, hura zuzentzetik bigarren planora igarotzen zela, debozioari —ahots sendo batek eta erritmoaren zentzu berezko batek adieraziari— axolagabetasun moduko
|
bat
zerraiola, ezpainak ere halaxe mugitzen baitzituen, inertziaz bezala.
|
2011
|
|
Jokabide hark, halarik ere, ez zuen mutila lasaitzen; aldiz, urduriago jartzen zuen? harik eta egun batean tristurak bere hazia erein zuen arte, errabiaren lurretan; eta hazia haziz eta haziz joan zitzaion, errabia osoa jan zuen arte; eta, errabiari malenkonia handi
|
bat
zerraiola, zulo beltz batean sartu zen Leon. Eta hura ere igarri egiten zitzaion?
|
|
Borzpasei segundoren buruan, baina, aitak ere, giroak edo kutsaturik, amorrutik barre zaratatsura egin zuen? eta halaxe egon ginen hirurok luzaroan, barrealdi bati bertze handiago
|
bat
zerraiola.
|
2012
|
|
Ohetik jaiki eta komunera abiatu zen. Nik lurrean nuen arropa janzteko aprobetxatu nuen, lekuz kanpoko ahalkealdi
|
bati
jarraiki. Amets, ordea, erdi biluzik zebilen, praka motzak ziruditen galtzontzilo zabal batzuk baino ez zituela.
|
|
–Baina, zioen Emmak?, munduaren iritziari apur
|
bat
jarraiki beharra dago eta haren moralari obeditu.
|
2013
|
|
Bide hartatik, beste hamar bat bikote atera zituen etxekoandreak, bitartean, plater bati beste
|
bat
zerraion: zainzuriei mota guztietako zizka mizkak, zizka mizkei arrain zopa, arrain zopari arkume errea, eta arkume erreari txokolate tarta ezin ederrago bat, Pantxineta gozotegitik ekarria, non etxeko bi ahizpek egiten baitzuten lan goizetik, gozotegiko nagusia (Pantxi Unamuno) doña Klotilderen lagun mina izaki?:
|
|
Bere bide luze hartan barrena, borroka bati beste
|
bat
zerraion, era guztietako kausak eraginda: ehiztarien gehiegikeriak, hainbat enpresaren isurketa kimikoak, kuartelak?
|
|
Itsaspeko horia, baina, orduantxe iritsi zen azken portura?. Zer txorakeria???, berrekin zion Erminiok, kanten arteko isilune laburrean?, baina kanta bati beste kanta
|
bat
zerraion,. Yellow submarine, ri. Let it be?, eta Pedrok, Almudenak Erminiori zor ziòn erantzunaren zain geratu barik, halaxe itaundu zion neskari: –Dantza egin gura dun??.
|
|
Kolpetik neure baitan murgildu eta negar egiteko premia larria sentitu nuen, eta ekitaldia erdibidean zela alde egin nuen. Itsasertzeko pasealeku bakarti
|
bati
jarraiki itzuli nintzen geltokira, eta bidean, inor ez zetorrela ikusten nuen aldiko negar egiten nuen, samina eta atsegina zeinen gertuko diren harriturik. Ez nuela egundo emaztea une hartan maite nuen bezainbat maitatuko ikusi nuen eta han bertan jakin nuen ondoko bizialdia berarekin igarotako urteak gogoratzen emango nuela eta zer egin genuen gaizki aztertzen argitu arte.
|
|
Hango bidetik, segida bitxia agertu zen Uretan goiz horretan berean. Zaldizko talde bati orga bakan
|
bat
jarraiki zitzaion errege bidean. Zaldi gainekoetan Aldasoro kapitainak egiten zuen buru.
|
|
Bide hartatik, beste hamar bat bikote atera zituen etxekoandreak –bitartean, plater bati beste
|
bat
zerraion: zainzuriei mota guztietako zizka mizkak, zizka mizkei arrain zopa, arrain zopari arkume errea, eta arkume erreari txokolate tarta ezin ederrago bat, Pantxineta gozotegitik ekarria, non etxeko bi ahizpek egiten baitzuten lan goizetik, gozotegiko nagusia (Pantxi Unamuno) doña Klotilderen lagun mina izaki–:
|
|
Itsaspeko horia, baina, orduantxe iritsi zen azken portura –" Zer txorakeria...?", berrekin zion Erminiok, kanten arteko isilune laburrean–, baina kanta bati beste kanta
|
bat
zerraion," Yellow submarine" ri" Let it be", eta Pedrok, Almudenak Erminiori zor ziòn erantzunaren zain geratu barik, halaxe itaundu zion neskari: " Dantza egin gura dun?".
|
|
Bere bide luze hartan barrena –borroka bati beste
|
bat
zerraion, era guztietako kausak eraginda: ehiztarien gehiegikeriak, hainbat enpresaren isurketa kimikoak, kuartelak...
|
2014
|
|
Besoak irudi iheskor
|
bati
jarraiki bezala luzatu zituen; beltz hedatu zituen, eta esku zuriak, itxita, leihotiko isla aienakor eta meharra gurutzatu zuen. Inoiz ez ikusi!
|
|
Eta egun bat bertze
|
bati
zerraion, baita koadro urdinak koadro urdinei ere, eta Beñat pentsatzen hasi zen oker zegoela, jokabide hura ez baitzen, ausaz, txakurraren nortasunari lotutako zerbait, txakurraren berezko muga estua baizik, koadro urdinak margotzera bultzatzen zuena, halabeharrez.
|
2015
|
|
Barre egiten dute denek. Eta halako batean, barne bulkada guztiz irrazional
|
bati
jarraikiz, Wagnerrek sekulako ostikada ematen dio gurditxoari, hamar metro harantz bidaliz. Barreak ozendu edo gizendu egiten dira orduan, eta beste poetek ere, alegia Otis, Doppelmayr eta Asekik gauza berbera egiten dute:
|
|
Musika Mundutik nator ni, Mono Maniaren erreinu endogamiko eta auto erreferentzial horretatik, zeinetan musika den hizketa gai, jardun, elikagai, grina, obsesio eta arnasa bakarra. Eta hara non egin dudan topo Gustavitorekin, zeinak zaletasunak mantendu, pilatu eta guztiak bolada berean praktikatzeko gaitasuna daukan, nik Polimania Harmonikoa deitzen dudan fenomeno txit ezohiko
|
bati
jarraiki.
|
|
Susmo
|
bati
jarraiki, botila hartu nion eskuetatik.
|
|
olatu bat beste
|
bati
darraiola,
|
|
multzo bat beste
|
bati
zerraiola,
|
|
Gainerakoak, Bikila, Francis, gidaria eta ni neu, gaua pasatzeko hasi ginen prestatzen. Errekasto
|
bati
jarraiki, tunel txiki bat aurkitu genuen errepidearen azpian, eta bertan egokitu ginen. Hura zen atergabe ari zuen elur bustiari aurre egiteko babesleku bakarra.
|
|
Bidaide izateaz gain, Afrikako esaera
|
bati
jarraiki, euren oinetakoetan sartu da eta horrela ulertu ditu beraien ametsak, sarri amesgaizto bilakatzeko arriskua dutenak. Arriskuak arrisku, migratzea beti da arrisku eta horrela aurkituko dugu historian hainbeste aldiz engainuaz baliatu direnak Vasil bezalakoekin, Souadek Marokotik urrun seme alabentzat irudikatu duen etorkizuna, Anwarren itzulezinezko diaspora behartua, Zuriñeren deserriratze etengabea, Chelo eta Armandoren itzulera posiblea, gerezitara behartuta etorrita eta bere eguna itxaroten dagoen Omarren istorioa, Pedrok eta Alik osatzen duten bi immigrazio eta bi aukera ezberdin, Angelek letter batzuk irakurri ondoren, far awayn eraiki duen sustraidun modernitatea, berandu eta pobre heldu den Claudiak familia mantentzearekin bizi duen ahalduntzea, eta bizitzak heriotzari aurre egiten dion herrialde batetik etorrita, El Salvador, Anak Oreretan beste inbisibilitate bat bizi du, orain bere sexu aukerarengatik.
|
|
Moral ugari baitago, erlatiboak guztiak. Baina aspaldi handian, ohitura espainol zahar
|
bati
jarraiki, zenbait kondenatzailek ez du aski berak kondenatzea: besteek ere kondena dezaten setatu egiten da, besteen kontzientzian sartu eta bortxatu egin nahi du, jende orok barne muinetan aitor dezan soilik bereak direla benetako balioak, berea moral absolutua.
|
2016
|
|
Izan ere, psikologian ipintzen zuen interes guztia dela eta, Sterne eskola sedentario samar horretako maisuak harrezkero bilakatu zirena baino argiagoa izan zen; ordea, ez haiek bezain sakona. Azken finean, istorio bat kontatzen ari da, ibilbide
|
bati
darraio, bere metodoak arbitrarioak eta sigi sagakoak badira ere. Gure dibagazio guztiak gorabehera, oso orri gutxiren barruan egiten dugu Calais eta Modena arteko bidea.
|
|
Atzetik segitu zion, erabakia hartzeko astirik ere izan gabe, barrenetik atera zitzaion jokaera automatiko
|
bati
jarraiki, batere beldurrik gabe, bazekielako neskak ez zuela ezagutzen. Gasolindegian sumatu zion ibilera bizi hura nabarmenagoa zen orain herriko kaleetan geldialdirik gabe zihoanean.
|
2017
|
|
(Sorgin ehizaren garaiko klase harremanen izaera ikusteko, zeinen adierazgarria den ardiki erre eta garagardoen ametsak deabruzko elkar hartzeen sinbolo gisa gaitzestea haragia jaten zuen burgesia gizen hark!). Dena den, Ginzburgek nahiko maiz jorratutako ildo
|
bati
jarraiki, akelarreekin lotutako orgia haiei, atso zaharren haluzinazio, deritze, eta, haren irudiko,, beren izate ziztrinaren ordain?
|
|
–programa horiek inbertsio irizpide eta lehentasunak bete behar dituzte?. Eta, logika kapitalista
|
bati
jarraikiz, osasuna, arreta, zaintza eta hezkuntza gastutzat jotzen dira, ez inbertsiotzat. Horren erakusle argia da Lurralde Adimentsuaren kontzeptua bera.
|
|
Beti izan diot aparteko sinpatia fikziozko pertsonaia horri, agian ni bezain burusoila zelako, edota Olivia bezalako emakume argalekiko gustua konpartitzen genuelako. Margarita Gonzalez zena lodia zenez, nik, lege natural
|
bati
jarraikiz, ez daukaguna desiratzera garamatzanari, alegia, emakume argalak nituen gustuko, modak eredu hori ekarri baino askoz lehenago. Esan daiteke nire belaunialdikoen aldean rara avis bat nintzela, bestelakoak nituen-eta edertasun moldeak.
|
2019
|
|
izenburupean; bertan, nabarmentzen zuen haietako batzuek aurrekari penalak zeuzkatela, Sevillako futbol talde baten jarraitzaile ultrak zirela, eta partidaren baten ostean istilu larrietan parte hartu zutela. Finean, erasotzailearen irudi demonizatzaile bat elikatzen zuten diskurtsook, mekanismo erdi inkontziente
|
bati
jarraikiz: ezohiko pertsonek egiten dituzten ezohiko gauzak erosoagoak eta logikoagoak zaizkigu.
|
|
Nola biak ala biak ongi ohartu baitziren ordurako bikote perfektua osatzen zutela, Usagoiti jaunak hitz eta pitz egin nahi zuelako eta Maurixiok entzun eta ikasi, elkarren ondoan jarri ziren mahaian. Eta gai bati beste
|
bat
zerraion, Usagoiti doktorea Kristoren eta Athleticen gorputz mistikoaz mintzatzen hasi baitzitzaion, bizpahiru emakumek bakailaoa pil pilean zerbitzatzeari ekin ziotenean doi:
|
|
–Et et et! Apustuak apustu dituk, are gehiago gure herrian, eta ez zagok atzera egiterik, aurrera baizik, baita hilda gero ere, apustuaren baldintzak halakoak badira, gure kasuan bezala, eta, arrazoi bati beste
|
bat
zerraiola, gaineratu zuen?: Eta orain ez gaituk testamentua berriro aldatzen hasiko, ezta?
|
|
Genoren errai ezin eskuzabalagoetan, alegia. Azkeneko ekinaldietan, baina, huts egin zuen, huts bati beste huts
|
bat
zerraiola. Eta ez zuen aitzakiarik.
|
|
Eta kontzientzian har bat piztu zitzaion, traizioaz eta saldukeriaz akusatzen zuena. Baina, anabasa hartan murgilduta, Txefek ez zuen betarik aurkitzen barnean itzartzen zitzaizkiòn bozak mintzo zitezen, ezta sentimenduak beren osotasunean pausa zitezen ere, hain baitzen azkarra eta etengabea gertaeren sekuentzia, berri bati beste berri
|
bat
zerraiola. Eta hamaikagarren partida ere bukatu zen, eta hura ere asmatu egin zuen, baita hamabigarrena eta hamahirugarrena ere.
|
|
edifizioak bi dorre txiki zituen ezker eskuin: batak Andra Mari Begoñakoaren irudia zerakusan, mosaiko deigarri batez egina, eta besteak sugarren arteko Jesusen bihotz bat izan zitekeena, bihotzaren lekuan Athleticen ikurra izan ez balu; eraikinaren gorputz nagusiak, berriz, mosaiko txuriak eta mosaiko gorriak zituen, marra bertikaletan banatuak, kolore bat beste
|
bati
zerraiola, Athleticen elastikoaren antzera.
|
|
–Bai! , ihardetsi zion Telmok, irribarrez; irribarreari, baina, keinu hala holako
|
bat
zerraiola, gaineratu zuen?: I i inpotentzia beste kontu bat da, ordea.
|
|
hitz egiten zuen bitartean, besteek ere. Klarak alde batetik, eta Telmok eta Genok bestetik? zernahi esan zioten elkarri, irain bati beste
|
bat
zerraiola. Eskandalu harekin Josetxo zaunka hasi zen, zer gutxiago!
|
|
Raimundo Silva libertitzen da gogoeta sakonaren imitazio honekin, bere zuzentzaile oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere, esanahidunak, beste munduetatik etorririko zelula geldi eta dirdiratsuak bailiran oroimenean iltzatzen direnak, sentsazioa da kosmosaren azal gainean egotea, gauza guztien esanahi zehatzaren jabe, misteriorik gabe. Raimundo Silvak lerrokatu balitu, ordena
|
bati
jarraikiz, bere oroimenean dauden hitz eta esaldi solte guztiak, nahikoa litzateke diktatzea, kasete batean erregistratzea, eta hala lortuko luke, idazteko ariketa nekagarrian akitu gabe, oraindik bilatzen ari den Lisboako Setioaren Historiaren kontakizuna, eta ordena, hurrenkera, beste bat izanik, kontakizuna ere beste bat izango litzateke, setioa ere beste bat, beste bat Lisboa ere, infinituki....
|
|
Gizon jada zahar batek, guztiz kaskazuriak, jubilatuaren itxurakoak, egunkaria irakurtzen zuen ondoko mahai batean. Ez zuen presarik, seguru asko etxean bazkaldu zuen eta gero hona etorri zen kafe bat hartu eta egunkaria irakurtzera, gozotegiko jabeak, Lisboako tradizio zahar
|
bati
jarraikiz, egunkaria eskaintzen zien bezeroei. Baina ile zuriak ziren Raimundo Silvaren arreta bereganatzen zutenak, zer izen eman zion zuriaren tonu honi, antitesiaz arrats zuria dei zekiokeen, gizonaren adin handia kontuan hartuz, baina begi bistakoegi izango zen, asmatzea oso ongi dago, baina merezi duen zerbait asmatzekotan.
|
|
Euskaldunon hizkuntza komunitateak bizi izan duen barne eraldaketa sakon honi umorezko begirada erantsi nion Campus aldizkariaren 75 alean, euskaldunon gaur egungo 10 tribu nagusiak aurkeztuz. Kasu bakoitzean, beren burua nola aurkeztuko luketen aipatzen nuen, beren ezaugarri nabarmenenak zehazten nituen eta darabilten idazkeraren adibide bat ematen nuen, esaera eredu
|
bati
jarraikiz. Idatzi nuenean ez zegoen emotikonorik, eta hizkuntza aldetik informazio berezirik ematen ez digutenez, bertsio honetan ere ez dut horrelakorik erantsiko.
|
2020
|
|
Iberiar penintsulako errealitate multikulturala eta eleanitza gorabehera, Espainiako Estatuaren eraikuntza aro modernoaren hasieratik Gaztelako matrizearen eraikuntza nazionalaren saiakerarekin batera garatu da, estatu bateratuaren eredu
|
bati
jarraikiz, nahiz eta gaur arte ez den guztiz arrakastatsua izan. Historikoki oso berriak diren datetan —gogoarekin lotutako arrazoiengatik baino gehiago, arrazoi koiunturalagoengatik— Estatuak deszentralizazio administratiboko prozesu bat onartu bazuen ere, lurraldeei botereak itzuliz, ia berehala kontrako joera bat hasi zen Estatuko botereen artean, eta hori hazi besterik ez da egin.
|
2022
|
|
Lasterka sartu da erizaina gelan gaixoaren agonia korrokak sumatzean, larrialdi protokolo
|
bati
jarraikiz bezala. Agondu du zaharra ohean, ipini dio zalapartaka arnasgailua, eta aterarazi ditu ama eta semea gelatik bultza eta imintzioka –erratz batekin labezomorro multzo bat uxatzen bailebilen– Molde zakarregian eta gehiegizko presarekin, nerabearen idurikoz, oheko hezur zaku horren mundu honetako aldia amaitzear baita dagoeneko.
|
2023
|
|
Han ez zen eguzki errainurik, hura ez zen inondik ere amets baten modukoa. Gehiago irudi zuen insomniozko gau luze
|
bati
darraion kontzientzia egoera zoli hori, non guztia begi belarrietatik sartzen zaizun baina ez duzun hitz egokirik aurkitzen esateko. Atso zahar bat txutxu mutxuka ari zen bizilagunarekin burdin sare baten atzean, eta bota zuen guri begira:
|