2017
|
|
Arrantzale batzuek erreskatatu dituzte oraingoan.
|
Batek
daki hurrengoan. Fokuak itzaltzean.
|
2019
|
|
Raimundo Silvak sakon hartzen du arnasa, ezker eskuin dituen bi eraikin lerrokadak begiratzen ditu, dena, baita zanpatzen duen lurra ere, berea delako sentipen bitxiarekin, nork eta berak, ondasunik edo halakorik edukitzeko esperantzarik ez duen horrek, denboran urruti galdua baita amabitxiaren bidez prebenda lortzeko ilusioa, amabitxiak Benvinda zuen izena, goian bego, bego, bai, baldin eta bere legezko ondorengo eskertuen otoitzek kontsolamendua eman behar badiote, ondorengoak ondorengoen izaera orokorrak agindu ohi dituen bezalako berekoiak ziren, ez gutxiago eta ez gehiago ere, izaera hori toki guztietan berdina da. Egia da ordea zuzentzailea, gaztelu ondoko auzo honetan bizi dena urte luzeetatik, hain luzeetatik non zenbatu ere egiten ez baititu, zeinetik etxea itsumustuka aurkitzeko erreferentzia besterik behar ez baitu, sentitzen ari dela orain, jabe berriaren aipatu gozamenaz landa, plazer sentsazio lasaia, askea,
|
batek
daki hurrengo kantoitik harantz luzatuko ote den, Bartolomeu de Gusmão kalerantz buelta emango duenean, itzalaren aldera. Ibiltzen den bitartean galdetzen dio bere buruari nondik datorkion halako segurtasuna, Damoklesen ezpata famatua, lanetik kanporatzeko gutunaren itxuraz, atzetik datorkiola ongi oharturik egonik, eta kausa justua dela tarteko, gaitasun eza, nahita eginiko iruzurra, jakinaren gainean eta maltzurki, galbidean sartzeko dei akuilaria eta guzti.
|
|
Mogueimek ez daki hiltzeko beldurrez ote dagoen. Oso berezkoa iruditzen zaio besteren heriotza, gerretan halaxe gertatu ohi da, hori gertatzeko egiten dira gerrak, hain justu, baina egunotan zeren beldur den bere buruari galdetzeko gauza balitz, agian esango luke ez dela hainbeste hiltzeko posibilitatearen beldur,
|
batek
daki hurrengo erasoan bertan ez ote den gertatuko, baizik eta beste gauza baten beldur, galera edo deituko duguna, ez biziaren galera, doi, baizik eta bizitzan gertatzen diren gauzen galera, esaterako, etzi Ouroana berea izaten ahal bazen, patuak edo Gure Jainkoaren borondateak nahi izatea bera etzira ez iristea, bihar bertan hil behar duelako. Jakin badakigu Mogueimek ezin dezakeela hau bezalako pentsamendurik eduki, bera bide zuzenagotik doa, datorrela berandu heriotza, datorrela agudo Ouroana, eta emakumea iristen den eta gizona joango den orduen artean dagoela bizia, baina pentsamendu hau ere biziki konplexua da, beraz, amore eman dezagun, ez dakigu Mogueimek benetan zer pentsatzen duen, gertaeren argitasun zoragarriari egin diezaiogun men, izan ere, gertaerak pentsamendu itzuliak baitira, pentsamenduetatik gertaeretara pasatzean hainbat gauza kendu eta beste hainbat gehitzen badira ere, eta honek azken finean esan nahi du oso gutxi dakigula gure pentsamenduei buruz, eta beste hainbeste egiten dugunari buruz.
|
2021
|
|
|
Batek
daki hurrengoa nor izango den.
|