|
Euskalduna euskaraz bizi den hura baizik ezin da izan, bizitzea, besteak beste, gizarte komunikazioaren jardunean mintzaira bat edo bestea erabiltzea delako, ez soilik komunikazio kode horren alderdi formalak eta ezaugarriak jakitea. Begi bistakoa denez, mintzaira
|
bat
jakiteko egiten den jarduna bera ere gizarte ekintza da noski, baina baldintza bat bete behar du nahitaez eginkizun eratzailea izateko: hots, hiztunaren eta bere munduaren arteko zilborrestearen funtzioa betetzen duen neurrian soilik bihurtzen da hizkuntza bat giza nortasunaren eratzaile.
|
|
inguruko langileak eta bertara biltzen hasi ziren. ...satekoak esaten zizkidaten, eta kolpetxoak ematen zizkidaten ipurdian eta, eta, ahal izan balute, egingo zidaten gauza gehiago ere, egia da nik txeraz hartzen nituela bezeroak, beti gustatu izan zait jendearen kariñoa, eta taberna bateko negozioak ere horrela egiten du aurrera, kariñoarekin eta ez zaputzaldiekin, nola bestela?, baina nik ez nien marratik pasatzen uzten, hori sekula ez, tabernari
|
batek
jakin egin behar du zein den bere terrenoa, eta Tomasek esaten zuen bezala, tabernaria emakumea baldin bada, are gehiago... Hasieran biok egiten genuen lan, Tomasek eta nik esan nahi dut, gasolindegiko eta tabernako lanak banatzen genituen; atsoak, berriz, jatorduak prestatzen laguntzen zigun, eta diru dezente ikusten hasi ginen, baina Tomas zabartzen hasi zen, batean uso pasa zelako eta bestean tabernarako ardoa erosi behar zuelako, aise bilatzen zuen aitzakiaren bat tabernako lanari muzin egin eta jai hartzeko, nik lana egin eta berak irabaziak jorratu, horra haren legea, eta gaua iristen zenean, berak zer nahi hura egin behar, apeta egiten zitzaionean ez zegoen ezetz esaterik, eta larrutan hasten ginen, berak agindu bezala portatzen nintzen ni, eta pentsatu nuen eskubide osoa nuela partila izateko tabernako martxan, eta gau batean senarra goxo goxo hartu eta ohera eraman nuen, zerbait gertatuko balitzaizu, zer?, eta berak, zer gertatu behar zait ba?, baina nik ez nuen etsi, eta handik gutxira bion izenean jarri zituen paper guztiak, goxoa jarri zen Amalia, baina hark ere firmatu egin zituen paperok, zaputz zaputz baina firmatu, ez zion sekula ezetzik esaten semeari, atsoa gai zen baita semearen lerdeak miazkatzeko ere...
|
|
Beste martxoaren 8an kalera atera gara gure aldarrikapenekin, asko baitira, nahiz eta gure aurrekoek borroka hasi zuten, eta urteak igaro arren, ez da aurrerapen handirik ikusten genero desberdineko pertsonen arteko berdintasunean. Gizonek emakumeenganako ekintza bortitz berberak egiten jarraitzen dute, eraso zantzu argiak ikusten direnean ezagutzen ditugu, hilketan amaitzen diren horietako asko publikoak dira, eta gizartearen zati handi
|
batek
jakin egiten du. Horrek ez du esan nahi, beste asko ez dagoenik. Indarkeria, hainbat irudiz janzten da, goian aipatutakoa, sexu abusuak, asko bikotearen barruan gauzatzen direnak eta jasaten ari den pertsonaren intimitatean geratzen direnak, bai eta hitzezko edo mespretxuzko keinuak ere; horietatik, adineko emakumeok asko dugu esateko, ikusezin garelako.
|