Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 180

2000
‎Mirakuluaaa! Zeren eta jauzi batean eta dantza batean jaiki baitzitzaigun hil hurran zegoena, zeina baitzen, arestian erran dizuedan bezala, gure aita. " Horra hor zure aita sendaturik", mintzatu zitzaidan gizona; eta hala zen, zeren aitaren begiek orain dohatsu zeruratu berri batenak baitziruditen; haren hatsa haizearen hatsa zen, eta haren azala, berriz, guri guria zen, haur jaioberri batena iduri; eta mirakulu hura neure begien aitzinean nuela, ihardetsi nion gizonari:
‎Zeren, lehengoan ere, gorputzaldi ezin gaitzago batekin jaiki bainintzen —eta nola oroitu nintzen Quevedoren hendekasilabiko hartaz!, zeinak baitio: Soy un Fue, un Será y un Es cansado—, deusetarako gogorik gabe; eguraldia ere halakoa zegoen, gris bustia, eta hark ere ez zidan deusetan laguntzen; eguerdian, haatik, eguraldia altxatzen hasi zen eta, hala, aulkia hartu eta etxe aitzinean paratu nintzen, eguzkitarat, musker bat bezala, laxo, zabal eta ez antsia...
‎Gutitan poztu izan naiz hainbertze Charlyren jakanarru beltza ene aitzinean ikusteaz. Zaplada batean jaiki eta kasik salto egin nion gainera autotik, birikak haizez betetzen nituela.
‎Begiak ireki, eta argi tantak etzan zitzaizkidan zainetan. Salto batean jaiki, nire ile aldrebesa ispiluratu, eta orduan galdetu zidan Migelek: " Esan al dizut behin ere Artolaneko atso zaharrari gertatua?".
‎" Bele, Lupo!", deitu zuen. Lupo eta Bele salto batean jaiki, mahaiaren erdian, parez pare jarri ziren. Neskak Xani eskuaz, leialki, non jarri behar zuen adierazi zion:
‎Pasako zaio", esan zuen Raissak eta, alabatxoaren atzetik, honek ikusi gabe, Xani zerbait kentzeko bezala, masailean laztan txiki bat egin zion. Bat batean jaiki, atera egin zen. Xan, neskatila gainean zuela, konfuso zegoen.
‎" Fabrikako teilatua konpontzen aritu da", esan zion Raissak. Xan pixka bat jaiki, agian beharrezkoa ez zena, zaharrari eskua xokatu zion. " Errekak gain egin du", esan zuen zaharrak, eta Xani:
2001
‎Otarrearen zolatik ez da, ordea, kobrarik altxatzen. Emeki emeki soka gotor bat jaikitzen ikusi dugu ikusliar zorabiatuok. Soka gora eta gora, zerurantz, eguzki beroak imantaturik bezala.
‎Buruaz ezezkoa esan eta mamu baten gisara jaiki zen. Lauzpabost segundoz zutik egon ondoren, balantzaka hasi eta ziplo erori zen lurrera.
2002
‎Parranda asko egiteko boladan, eguerdi batean jeiki eta bazkaltzera mahaira eseri nintzen. Bezperan berandu oheratu nintzen, noski.
‎Ikara egiten du harkaitzak astinduaren ondorioz eta arraunak ezpal eginda geratzen dira haren hortz zorrotzak jotzean eta branka zintzilik geratzen da zati zati eginda. Arraunlariak denak batera jaiki eta zarataka hasten dira itxaronaldiagatik; burdinazko zikaiak eta kakoak hartzen dituzte eta arraun apurtuak batzen itsasotik.
‎Bat batean jaiki eta mutilaren izterren gainean eseri zen, zangalatraba. Imanolek ez zuen halakorik espero, eta ez zuen mugimendu txikiena egiteko denborarik izan.
‎Puruari oratzearren erabilitako eskua buruarekin batera mugitzeari utzi zion, jantokian berton baina urrutiko bazter batean begiak finkatuta. Mentxuk eta Rafak ere alde hartara begiratu zuten, eta Luigik hasi berriak zituen imintzioei erantzuten zien emakume bat ikusi zuten urrutiko mahai batetik jaikitzen. Luigik egoteko adierazi zion urrutitik.
2003
‎Bikiak batera jaiki ziren, ezin nituen banaka imajinatu.
2004
‎Jauzi batez jaiki nintzen ohe ertzetik. Hala ere, oraindik halako pisu bat nabaritzen nuen bihotzean.
‎Goizean goiz jaiki nintzen igande hartan. Lo aski asaldatua egin banuen ere, begiak zabaldu orduko salto batez jaiki nintzen, zainetan barrena zebilkidan adrenalina uholdeak bultzatuta.
‎Joseba jauzi nekatu batez jaiki zen.
‎Burua izoztu zaiola sentitu du eta bihotza gelditu. Salto batez jaiki da sofatik eta tente geratu da gelaren erdian, alfonbraren gainean, aurrera edo atzera egin asmatu ezinik.
2005
‎Graxik hor berean eta berekiko, aitaren gorputz geldoaren aitzinean, heriotzak bizitza nola kateztatzen, mugatzen eta baldintzatzen zion arrapasatzen zuen: hainbat urtez ez zen egun bakar batez jaiki, hilko zela eta etsiduraz hil behar zuela asmatu gabe. Karrika zeharkatzean, kuskatuko eta zitzikatuko zuen autoarekiko errekontrua desiratzen zuen.
‎Garabiak lurrera bota. Ze Coke haurrok ez genuen zertan jakin Andra Mari elizako ur bedeinkatuak zipriztinduko zuela azken branka, titanizatu zaigun hiria bezain gardena, tiranizatu diren zikoinak bezain hotza, dagoeneko ez baititugu ezagutzen, eta goiz batean jaikitzerako gure baitan galdetuko dugu inoiz garabirik egon den, zerk geldiarazten gaituen hemen.
2007
‎Soldadutxoak, galaz jantziak ponpos, estatuak diruditela egoten dira beraiek ere, harrizkotu higigabeak. Erromaren goitik, ordea, h. d., iragan historikoaren goitik, lurzorutik berrogeita hamar bat metro goian eta oinondo altu baten gainean jaikia, Vittorio Emanuele II.aren zaldizko brontze estatua itzela gailentzen da, berrogeita hamar tona brontze eta hamabi metro gora, irudia are nabarmenagotzeko atzealdean zuri zuri portiku batekin emeki konkaboa hamabost metro gorako hamasei kolumnaduna zeharka, hirurogeita hamabi metro zabal, kantoi biak irtentxoak propileo edo tenplu txiki moduan aurreratuak errege zalduna enkoadratzen, bion ... Hemen Erromaren izpiritua monarka zaldunaren, hots, Italia berriaren mirabe da osoki.
‎Trajeko poltsikoan duzun telefono mugikorra dardarka hasi da, eta salto batean jaiki zara. Nagusia da, Bilbotik.
‎Alaba mozkorturik, alaba drogak hartzen, gizon baten eskua alabaren gonapetik. Eta salto batean jaikitzen da, eta ezintasunak negarrez jartzen du. Baina ez du emaztearen aurrean negar egiten.
‎Bidaia bakoitzak, batez ere garraiobidearen arabera, bere berezitasunak ditu: autobusetan oso pertsona altuak ia ez dira eserlekuan sartzen, oro har, pertsona bat jaikitzea debekatuta dago, geralekuetan eta komunera joateko izan ezik, etab. Hala ere, bidaiariari aholku batzuk ematen zaizkio bidaia luzea erosoagoa izan dadin: arropa eta oinetakoak erosoak eta lasaiak izan behar dute, arreta galarazteko elementuak eskura izatea komeni da:
‎–Ibarretxeren eta zabor biltzaileekin batera jaiki nahi duzu ala. Getariara goaz, ez Arantzazuko erromeriara.
2008
‎Ohartzen naiz ez naizela beti jasan erraza. Goiz batez jaiki eta lan egiteko gogoa badut, izigarri kostatzen zait lana uztea, nahiz eta bikotearekin aspaldiko asmo bat aurreikusia izan. Laster, Balear uharteetara goaz bakantzetara, eta hara ere hiru oihal eramanen ditut bertan lan egin ahal izateko.
‎San Mamerto izan da, beste santuen artean zegoena eta bat batean ibiltzen hasi dena; atera da elizatik, sartu da gure egoitzan, sartu da gero nire gelara, saiatu da ondoren nire ohean sartzen, haren begiradak santu batena baino gehiago deabru batena zirudiela, barka biezat berorrek horrela hitz egin behar izatea? Eta orduan, ohetik jauzi batean jaiki eta negarrez hasi naiz.
‎Edo gauza txikien poza. Urtarrileko goiz batean jaiki eta Tropikoan zaudela jabetzea, bat hartuta erdi biluzik, dutxara, zoazela.
‎Eliza jendez gainezka zegoen. Gizon sendo bat jaiki eta erdeinuz hizketan hasi zitzaion fraideari. Gorrotoz beteriko iseka ugarien ondoren, amaitu zuen esanez:
‎Beldur naiz, Aitor, Maradona berriz ere ez den zulo beltzean eroriko. Eta hainbeste aldiz erortzen dena halako batean jaiki ezinda gelditzen da lurrean. Ez ote zaio damutuko».
‎San Mamerto izan da, beste santuen artean zegoena eta bat batean ibiltzen hasi dena; atera da elizatik, sartu da gure egoitzan, sartu da gero nire gelara, saiatu da ondoren nire ohean sartzen, haren begiradak santu batena baino gehiago deabru batena zirudiela, barka biezat berorrek horrela hitz egin behar izatea... Eta orduan, ohetik jauzi batean jaiki eta negarrez hasi naiz.
‎Sirenak jo zuenean bazkaritarako biltzeko, Rosa salto batean jaiki zen eta jantokiko bidea hartu zuen. Ez zidan hitzik egin, agurrik esan.
2009
‎etorri zen, beti larri, are triste, irritu, bere buruari alaitasun pixka baterako baimena ematen ausartu ezinean, kezkati. Barru hori hautsi eta, arrakastarekin, bere buruan konfiantza gehiagorekin, nolabait askatasun mundu berri batera jaiki denean ere, zaharrak beti tormentatzen, lotzen jarraitu du. Bere buruari gogor inposatu egin dion askatasunak inoiz ez du naturaltasunarekin libre izatea lortu.
‎Begi handi batzuk azaldu ziren zarpailetatik. Ehunka urtetako azal lehorra zuen emakume bat jaiki zen eta, plastiko beltzezko poltsa pisu bat hartuz, hitzik erantzun gabe, barruratu egin zen. –Hemen beroago egonen zara?
‎Ate joka ari ziren Joseba esnatu zenean. Loalditik jauzi batez jaikiz galdezka hasi zen.
‎burura zekiokeen Gabinori, apika, edo antzeko zerbait, une hartan?, erabaki bat hartzera bultzatzen zutèn hitzetan? baita ondotik hartu ere, begiak zabaltzearekin batera jaiki, amaren parean paratu eta belaunikatu egin baitzen; gero, biak altxatu zirenean, Gabinok esan zion:
‎Ez da adin erraza gurea. Bizitza osoan mundu honetan betirako egongo bagina bezala bizi ondoren, bat batean jaikitzen gara eta konturatzen gara nobela mardul eta luze baten kapitulu bateko pertsonaia baino ez garela. Une batean ohartzen gara behin behinekoa dela gure presentzia mundu honetan, eta gu joan ondoren ere hemen geratuko direla eguzkia, ilargia, haizea, aurreko harrizko eliza?
‎NAIA. Eta egun batean jaiki, eta hilda bazaude. Flipe bezala?
‎Egia esan, etxera joateko gogoa neukan, bota zuen eguzkipean, Vallon Pont d' Arceko helmugan, 204 kilometro bete eta gero. Egia esan, beste aldarte batekin jaikiko zen atzo goizean, lehen mendatean bertan aurrera egiten saiatu zelako. Hor ahalegindu naiz, eta jo eta jo jarraitu dut ihesaldia sortu arte.
‎"... ad te clamamus exsules filii Evae...": ...balak eta hantxe Gabinoren begi zabal argiak, mutilari tarteka burura etortzen zitzaizkiòn esaldi biribil distiratsu haietako batek edo argituak –" Amaren magala da nire aberria, Euzkadi guztiak baino lehenagokoa" burura zekiokeen Gabinori, apika, edo antzeko zerbait, une hartan–, erabaki bat hartzera bultzatzen zutèn hitzetan... baita ondotik hartu ere, begiak zabaltzearekin batera jaiki, amaren parean paratu eta belaunikatu egin baitzen; gero, biak altxatu zirenean, Gabinok esan zion:
‎Hamazazpi urte bete berriak zituen Anandak. Goiz batez jaikirik, ikusi zuen prestatu gaberik zegoela aitak egunero ordu orduan jartzen zuen gosaria, fruta, jogurt eta zerealak, goizeko ariketak egin ondoren elkarrekin hartzeko. Lehen urte kementsuak pasatuta, jada ez zen agertzen dizipulurik ordu txikietako saioetara; aita bakar bakarrik igotzen zen goiko terrazara, meditatzera, eta Ananda goiz txintarekin biltzen zitzaion.
‎Sarak alde guztietara begiratzen zuen, sorgor: ...emen, palma adarrez edo erratzez garbituz zapaldu beharreko bidea, zomorrorik txikiena ere hanka azpian ez harrapatzearren, hainbesteraino errespetatzen baitzuten bizia; hor, yoga praktikatzaile veganoak azalpen harrigarriak ematen, arrautzarik eta esnerik ere ez zutela jaten, nolabait ere animaliaren parte direlako; haraxeago, Shij erlijiokoak, lo ere gerriko aiztoari helduta egiten zutela, jauzi batez jaikitzen zirela esnatzean, gerlari prestu gisa, baina haien gerrazaletasuna espirituala zela, norberaren grinen eta egoaren kontrakoa, ez omen zutela beste etsairik, gaizki ulertzen zutenek baizik ez zutela jokatzen bortxakeriaz; urrunxeago, kaskoa soildutako yoghiak, budisten moduan, itxurari erabat uko eginez eta gogamena ezerezari zabalduz; beste yoghi batzuek, aitzitik, ez zuten inoiz ilerik... Guztiek bilatzen zuten Gangesen iturriekin bat egitea, hala gorputzez nola espirituz, eraberritu nahirik norberaren betegintzarrearen behin eta berrizko hasiera, amaierarik ez duen etengabeko iniziazio gisa, ura iturritik etengabe jaiotzen den antzera, edo betegintzarreari berari ere uko eginez, mugarik gabeko hutsa, etengabe hutsetik hasiz, etengabe itzuliz jatorri garbi eta agortezinera.
2010
‎Jauzi batean jaiki nintzen ohetik!
‎Handik egun gutxira, baina, goiz batean esnatu, begiak ireki? eta arrainontzian arrainik ez!; nire larritasuna?!; eta jauzi batean jaikitzen nintzela, istantean ikusi nuen hilotza zoruan, hantxe geldi; eta, ikusi nuena sinetsi ezinean edo, uretara bota nuen arraina, alferrik, hilik zirudiena benetan baitzegoen hila eta ez hilarena egiten, urdintasun guztiak astuntasunaren itzal trinkoak hartuak eta sabel zuri distirarik gabea goraka; non zen, bada, arrain bizi hura, egun batean arrainontzi esferikoaren erlojuan ikusi nuena, betikotasunaren orratz bihurturik, baldin eta, ordurako, beste orratz bat bazen, heriotzaren ordu ilun guztiak, omnes feriunt, ultima necat?
‎Egigurenek azalpena bukatu zuenean, paperezko orri handidun arbela zenez, Henri Dunant Zentroko kideetako bat jaiki, PSE EEko lehendakariak eskema marraztu zuen orria esku kolpe batez erauzi, eta jaso egin zuen.
‎Xabierrek haurrak esnatzen zituen lanera alde egin aurretik. Omar eta biak batera jaikitzen ziren eta mutikoak egiten zuen oro errepikatzen zuen Luiak bere kabutan, aurrerantzean berak ere halaxe egin behar zuela aginduz bere buruari: marmeladadun tostaden gurtzea, laranja zukuari hurrupada irrikatsuak, arropa janzteko energia.
‎Handik egun gutxira, baina, goiz batean esnatu, begiak ireki... eta arrainontzian arrainik ez!; nire larritasuna...!; eta jauzi batean jaikitzen nintzela, istantean ikusi nuen hilotza zoruan, hantxe geldi; eta, ikusi nuena sinetsi ezinean edo, uretara bota nuen arraina... alferrik, hilik zirudiena benetan baitzegoen hila eta ez hilarena egiten, urdintasun guztiak astuntasunaren itzal trinkoak hartuak eta sabel zuri distirarik gabea goraka; non zen, bada, arrain bizi hura, egun batean arrainontzi esferikoaren erlojuan ikusi nuena...
‎Jauzi batean jaiki nintzen ohetik!
‎Momentu batez Patriciarekin errukitzera iritsi zen, baina une bateko kontua izan zen. Alberto zain zegoela konturatu zenean, salto batean jaiki zen ohetik.
‎Eta gauzak horretan zeudela, ezkondu zenetik hilabete batzuk igarota, Chiara ohartu zen gorputza aldatzen hasi zitzaiola; hilekoa ez zitzaion etorri, zerbaitek kalte egin balio bezalako higuin sentipen batekin jaiki eta botaka hasten zen. Printzearen medikuak ikuskatu zuen.
‎Txistu batean jaiki da Nasreddin, bere kuxinean lo aire dagoen katuari heldu, pisatu du: hor nonbait libra bi.
‎Nasreddin eta bere auzo laguna kalean, bertatik bertara nor bere etxe aurrean jarrita daude. Bat batean jaiki egin da hoska:
‎Sukaldean sartu zenean ogi xigortua jaten ari ziren ama eta Pepelu. Brinko batean jaiki zen Maite:
2011
‎Martxoko egun arrunt ia itzalian, zerbait gertatu behar da oraindik. Zeinu gisa, oilar gorri bat jaiki da enbor zaharraren gainera, kukurruku eginez. Baina ez, hori ez da istorio honetakoa, ez gaude landare bakoitzak izen bat dueneko lekuan.
‎Tira,, agian, agian, egun batez jeikiko gira?. Hala kantatu zuen Matalazek bere heriotzan.
‎Ahora estoy empeñado en sacar un ritmo para un Aberri Eguna que nos junte a todos... Agian, agian, egun batez jaikiko gira...
‎Bistan da norbaiten zain dagoela. Atea entzun orduko, salto batean jaikitzen da. MALEN sartzen da.
‎Materiala antolatzea: arau baten arabera jaikitzea, zorrozkailua bilatu behar izatea edo gelatik hiztegitik ateratzea dira ikaslearen kontzentrazioari eragiten dioten distrazioetako batzuk. Ekidin daitezke, ikasten hasi aurretik azterketa eremua eraginkortasunez antolatzen bada.
‎Erraza zen irudikatzea: Sotok Zeberio esnarazi du siestatik, edo esnarazi ez, Zeberioren loa erbi loa zen beti eta ez zegoen hura esnatu beharrik, salto batean jaikitzen zen, larrialdiren baten beldur eta defentsarako prest beti, ohetik jauzi batez ateratzea errebolberra desenfundatzeko modua bailitzan, bera errebolberra eta izarak funda, errebolberrik ezean bere burua desenfundatzen zuen bederen," hemen nagok, neroni nauk arma, zer gertatzen duk?". Zeberiok siesta egitea laket zuen, baina beti zegoen esna bere erara, besteak baino lehen esnatzen zen goizetan eskuarki –ehiztarien ohiturak–, nahiz eta Sotok idazten pasatzen zituen gauak eta litekeena zen haren ordutegi desordenatua medio bart ohera sartu ere ez egin izana," hi konpai, utzi siestak eta goazak Uztaritzeko jaietara behingoagatik, bizi ere egin beharra zagok"; horrelako zerbait, irakurtzen ari zen agian Soto eta aspertu egin zen edo festa giroa piztu zitzaion.
2012
‎Bestea, bederatziak hogei gutxi zirela. Jauzi batez jaiki zen, deiari erantzun bitartean.
‎Azkenean, zeruertza zurbiltzen hasi zenean, dar dar batean jaiki eta dutxa beroa hartu zuen. Sukaldera jaitsi, kafea prestatu eta logelara eraman zuen, armairu batean aurkitu zituen opil batzuekin batera.
‎Halako batean jaiki egin ziren, bizardunak edariak ordainduta eta karrikan zehar joan ziren. Franek ez zuen denbora galdu.
‎Korrika batean jaiki eta agindutakoa bete nuen, txintik esan gabe. Normalean baino urduriago zegoen aita, halaxe igarri zitekeen bere ahotsean.
‎XABIN salto batean jaikitzen da, eta GARBIÑEren atzetik abiatzen da. Halako batean, GARBIÑEk buelta ematen du?
‎Umearen sormena garatzen duten jolasak hondartzan Haurrak gozatuko du hondartzan zapaltzen duen lurzoru mota nola aldatzen den egiaztatzen duen bitartean. Hondartzan, haurrek jolas sinpleak egiten dituzte, esate baterako, heldu batek jaiki egiten ditu ura hondartzan sartzen denean. Joko honek hurrengo olatuaren zain jartzen ditu, badakitelako txaloz jaikiko dituztela.’ hurbil, putzu txiki bat egin daiteke, haurtxoarentzako banakako igerileku gisa funtziona dezan, eta olatuek eragindako arazorik gabe dibertitu ahal izango da.
‎Barretxoa atera zaio Inasi: inoren arima delako horretaz kezkatzen diren apaizen jokabidetik aldentzeko ahaleginetan bera, eta azken bolada honetan ugaritzen doaz sotanarik gabeko apaiz zibilak inguruan (nahikoa izango ez balitz bezala gogo pixka batekin jaikitzea, nekatuta oheratzea eta gaua gehiegitan esnatu gabe ematea). Horietarikoren baten edo batzuen bila ibiliko dira kontrolekoak, ziurrenik.
‎Gertatzen ari zenaz jabetu naizenerako, segundo batzuk igaro dira. Ikara batean jaiki, eta alboko gelara joan naiz ahalik lasterren. Atea zabaldu dudanean, altura handi batetik botatako porlan zaku batena bezalako hotsa etorri zait leihoaz bestaldetik.
‎Etxebe salto batean jaiki da ohetik orroka:
‎Salto batean jaiki da, kirolerako erabiltzen duen arropa jantzi du eta korrika txikian abiatu da Trintxerperantz. Taberna batean zain du Manuel, sindikatu horikoekin bilera egin zuten egunean atsegina izan zen bakarra.
‎Hurrengo geltokian jende dezente atera zen; lotura zeukan bosgarren, zazpigarren eta hamargarren bideekin. Ateak ixtera zihoazela, salto batean jaiki eta bagoitik irten zen neskatoa. Ateekin borroka egin ostean soilik lortu zuen ateratzea Ferminek ere.
‎Joxe Arregi gogoan nuen batez hegaldatu dira oihuaren oiharzunak zirimolaka elgar jo eginik oihua garrazi eta garrazia orro luze eta artekaren ixilak neurri hautsi batez gela jantzi du begiaren aintzinean nigar gorri bustiak xortaka bederazka bainan ezpainean ez ez ene herriko guzien izenean ene herrian atzartzen ari dira ez koma baten lo tzar batetarik jeikiak dira ene etxean ni xutik dilingan radioa piztua lukete
2013
‎Telefonoaren hotsa entzunda, salto batez jaiki zen ohetik Rasputin eta aparailua hartzera inguratu zen.
‎Gero, hamarretako kanpai hotsek iratzarri zuten. Eta orduan, guztiak une batez ahaztuta, jauzi batean jaiki, jantzi eta ziztuan irten zen gelatik, baita eskaileraren mailak jauzika jaitsi ere. Albertina harrera gelan zegoen eta, goiko zarata entzunda, eskaileretarantz abiatu zen.
‎Arraunean hastean, berehala eginen ziguten traba galerianoen arropa gotorrek. Hego haize goxo bat jaikia zen. On eginen zigun, tostan jarriak geundenen gogoa apur bat pizteko.
‎Halako murmurio bat jaiki zen brankatik. Bertze bat segidan, ozenagoa, hainbat eztarrik ebakia.
‎Goure kanouak ere etziren ichiltu. Hain chuchen lanho tink bat jeiki zen: hogoi metratan ezin ikhous.
‎AIMARrek ezin du gehiago eta lehertu egingo da, krudelkeria guztia ateraz. Ohetik salto batean jaiki eta GARBIÑEri pauso erdi bat atzera eginaraziz:
‎Izan ere, elikagai baten errazio handi baten aurrean gaudenean, segur aski ez gara gai izango gure gose, gose eta asetasun mekanismoak ongi kontrolatzeko. 3 Utzi jaten, beteta egon baino lehen Olga Aylón dietista nutrizionista kezkatuta dago, goizetan lo pixka batekin jaikitzen garen bezala, mahaitik altxatzea komeni baita, jateko gogo pixka batekin. Iratzargailua ordu jakin batean jartzen dugu, «egun osoan lo egitea» ez den zerbait egin nahi dugulako, orduak luza ditzagun, jardunaldi horretarako «helburu» bat baitugu, eta beste hainbat plan epe luzeagorako.
‎App horrek 0,89 euroko kostua du, eta iratzargailu gisa funtzionatzen du, erabiltzaileak duen loaren fasearen arabera. Hau da, aldi jakin batean jaiki behar da, eta aplikazioak aukera ematen du loaren fasea zein den jakiteko, erabiltzailea modu naturalagoan aprobetxatu eta esnatzeko. Horretarako, beharrezkoa da telefonoa koltxoi edo gainazal batean edukitzea, mugimendua kontrolatzeko eta, horrela, gure lo kalitatea ezagutzeko.
‎Gero, hamarretako kanpai hotsek iratzarri zuten. Eta orduan, guztiak une batez ahaztuta, jauzi batean jaiki, jantzi eta ziztuan irten zen gelatik, baita eskaileraren mailak jauzika jaitsi ere. Albertina harrera gelan zegoen eta, goiko zarata entzunda, eskaileretarantz abiatu zen.
‎Oilaskoak ekarri dituzte mahaira, eta beste izeba bat jaiki da. Oin hotsak entzun dira goiko pisuan, eta hamar minuturen buruan itzuli da opariekin.
‎Gerrirainoko adatsa zuen neska bat jaiki zen aulkitik. Eserleku ikusezin batean eserita balego bezala, bizkarra hormaren kontra eta belaunak tolesturik laurogeita hamar graduko angelua osatuz jarrarazi zuen.
‎Gizon zahar bat jeiki zen; Battitta deitzen zen. Hiriko zaharrena naski bere lauretan hogoita hamar urteekin.
2014
‎Hitzaldi hartan, Municheko Unibertsitateko kide batzuek egindako behaketa bat azaltzen zuen Lauek. Bragg salto batez jaiki, eta semeari deika ha
‎Hitzaldi hartan, Municheko Unibertsitateko kide batzuek egindako behaketa bat azaltzen zuen Lauek. Bragg salto batez jaiki, eta semeari deika hasi zen. Aleman haiek zioten zink sulfurozko kristal batean izpien difrakzio eredu bat atzeman zutela!
‎Udazkeneko egun atsegin batean jaiki zen: futbolerako eguraldi egokia zegoen.
‎Jewel bat batean jaiki zen, eta, Gordoni besotik helduz, zutitzen lagundu zion.
‎Salto batean jaiki, eta ate aldera egin zuen. Gozoki ere jaiki zen.
‎Ivan Ogareff denda barruan azaldu zenean, agintari handiek eserita segitu zuten beren kuxin urrez oxkarratuetan, baina Feofar dendaren atzealdeko diban aberats batetik jaiki eta, Bukharako alfonbra baten moketa lodia zapalduz, Ivan Ogareffengana gerturatu zen. Musu bat eman zion, eta han ziren guztiek ulertu zuten haren esanahia.
‎Berriz pentsatu behar al da haurren garapenaren azterketa? Hori izan zen, heldu batek jaikitzeak eragiten dien ezegonkortasuna konpentsatzeko, haurtxoek beren jarrera nola aldatzen duten egiaztatzeko egindako lehen azterketa. «Ez genituen hain emaitza argiak espero», adierazi du prentsa komunikatu batean Veva Reddyk, Portsmouth-eko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikerketa zuzendariak.
‎Ikastolako bidea betiko itxita geratu izan balitz bezala, mendea eman zuten izeba Miruren etxean, hango barazki usaineko egongela geldo hartan telebistari so. Telefonoak jotzen zuen bakoitzean, lehia batean jaikitzen ziren haurrak, hurkoak baino lehen ama entzuteko irrikaz. Gauero deitzen zuen, lasai egoteko, ezin zuela lanean hutsik egin, laster atertuko zuela.
‎Larruzko jakak dituzte, xingola laranjak besagainetan, Police hitza idatzita. Salto batean jaiki da Xabi, eta gizonen aldamenetik korrika joan da egongelarantz.
‎ez den maitasun baten ondoan jaiki
‎Goiz batean jaiki nintzen eta nire mundua desberdina zen.
2015
‎Sukaldetik zetozen ahotsak, normalean baino ozenago, bata bestearen gainetik hizketan, ez haserrealdietan besteari arrazoia kentzeko aurkariaren hitza zapaltzen denean bezala, baizik eta gertaera larriren batek indignazioa sortzen duenean ahotsak elkarri gaina hartuz hasten direnean bezala, adostasun urduri eta atsekabetua osatzeko. Erne jarri nituen belarriak, baina, ezer taxuzkorik ulertzeko gauza ez nintzenez, ohetik salto batean jaiki eta sukaldera jo nuen zuzenean. Sukaldeko atean agertu nintzenean biak begira geratu zitzaizkidan, eta aldameneko andreak segituan eman zidan ahotsen zalaparta hura ekarri zuen arrazoia:
‎Hotzikara batek goitik behera hartu ninduen. Jauzi batez jaiki nintzen. Ohi bezala, Azeriaren ohea hutsik zegoen.
‎Abandonatu egin ninduelako ideia onartu nuenean, alabak umeegi oraindik eta nondik nora jo behar nuenik gabe, lokamuts batetik jaiki denaren antzera ibili nintzen luzaroan, aurpegia garbitu eta ilea orrazteko baino denbora eta gogo gutxiagorekin. Lotan pasatzen nituen egunaren ordurik eder eta gehientsuenak.
‎–Nahikoa duk oraingoz. Egongo gaituk gero, esan zuen, eta, zist, salto batean jaiki eta joan egin zen, nik ezer esateko aukera izan baino lehenago.
‎Saltzailearen ahots ozena hain gertutik entzunda, Gilberto jauzi batez jaiki da sofa gainetik, eta Carmindak, hanka biluziak luzatuz, mahai azpiko zapatak bilatu ditu disimuluan. Guztiz lotsaturik sentitu da une batez.
‎22 Gero beste pertsona bat jaiki zen, Jainkoaren zerbitzaria egiaz, eta borondate onekoa; gauza ongi bideratua zegoenez gero, letradunen eskuetan uzteko zioen. Hemen atsekabe ugari izan nituen, laguntzen zidaten asko horretan bat zetozelako, eta deabruak eragin zuen nahasmendu hau izan zen guztietatik egosten zailenetakoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia