Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Mirakuluaaa! Zeren eta jauzi batean eta dantza batean jaiki baitzitzaigun hil hurran zegoena, zeina baitzen, arestian erran dizuedan bezala, gure aita. " Horra hor zure aita sendaturik", mintzatu zitzaidan gizona; eta hala zen, zeren aitaren begiek orain dohatsu zeruratu berri batenak baitziruditen; haren hatsa haizearen hatsa zen, eta haren azala, berriz, guri guria zen, haur jaioberri batena iduri; eta mirakulu hura neure begien aitzinean nuela, ihardetsi nion gizonari:
‎Gutitan poztu izan naiz hainbertze Charlyren jakanarru beltza ene aitzinean ikusteaz. Zaplada batean jaiki eta kasik salto egin nion gainera autotik, birikak haizez betetzen nituela.
‎Begiak ireki, eta argi tantak etzan zitzaizkidan zainetan. Salto batean jaiki, nire ile aldrebesa ispiluratu, eta orduan galdetu zidan Migelek: " Esan al dizut behin ere Artolaneko atso zaharrari gertatua?".
‎" Bele, Lupo!", deitu zuen. Lupo eta Bele salto batean jaiki, mahaiaren erdian, parez pare jarri ziren. Neskak Xani eskuaz, leialki, non jarri behar zuen adierazi zion:
‎Pasako zaio", esan zuen Raissak eta, alabatxoaren atzetik, honek ikusi gabe, Xani zerbait kentzeko bezala, masailean laztan txiki bat egin zion. Bat batean jaiki, atera egin zen. Xan, neskatila gainean zuela, konfuso zegoen.
2002
‎Parranda asko egiteko boladan, eguerdi batean jeiki eta bazkaltzera mahaira eseri nintzen. Bezperan berandu oheratu nintzen, noski.
‎Bat batean jaiki eta mutilaren izterren gainean eseri zen, zangalatraba. Imanolek ez zuen halakorik espero, eta ez zuen mugimendu txikiena egiteko denborarik izan.
2005
‎Garabiak lurrera bota. Ze Coke haurrok ez genuen zertan jakin Andra Mari elizako ur bedeinkatuak zipriztinduko zuela azken branka, titanizatu zaigun hiria bezain gardena, tiranizatu diren zikoinak bezain hotza, dagoeneko ez baititugu ezagutzen, eta goiz batean jaikitzerako gure baitan galdetuko dugu inoiz garabirik egon den, zerk geldiarazten gaituen hemen.
2007
‎Trajeko poltsikoan duzun telefono mugikorra dardarka hasi da, eta salto batean jaiki zara. Nagusia da, Bilbotik.
‎Alaba mozkorturik, alaba drogak hartzen, gizon baten eskua alabaren gonapetik. Eta salto batean jaikitzen da, eta ezintasunak negarrez jartzen du. Baina ez du emaztearen aurrean negar egiten.
2008
‎San Mamerto izan da, beste santuen artean zegoena eta bat batean ibiltzen hasi dena; atera da elizatik, sartu da gure egoitzan, sartu da gero nire gelara, saiatu da ondoren nire ohean sartzen, haren begiradak santu batena baino gehiago deabru batena zirudiela, barka biezat berorrek horrela hitz egin behar izatea? Eta orduan, ohetik jauzi batean jaiki eta negarrez hasi naiz.
‎Edo gauza txikien poza. Urtarrileko goiz batean jaiki eta Tropikoan zaudela jabetzea, bat hartuta erdi biluzik, dutxara, zoazela.
‎Beldur naiz, Aitor, Maradona berriz ere ez den zulo beltzean eroriko. Eta hainbeste aldiz erortzen dena halako batean jaiki ezinda gelditzen da lurrean. Ez ote zaio damutuko».
‎San Mamerto izan da, beste santuen artean zegoena eta bat batean ibiltzen hasi dena; atera da elizatik, sartu da gure egoitzan, sartu da gero nire gelara, saiatu da ondoren nire ohean sartzen, haren begiradak santu batena baino gehiago deabru batena zirudiela, barka biezat berorrek horrela hitz egin behar izatea... Eta orduan, ohetik jauzi batean jaiki eta negarrez hasi naiz.
‎Sirenak jo zuenean bazkaritarako biltzeko, Rosa salto batean jaiki zen eta jantokiko bidea hartu zuen. Ez zidan hitzik egin, agurrik esan.
2009
‎Ez da adin erraza gurea. Bizitza osoan mundu honetan betirako egongo bagina bezala bizi ondoren, bat batean jaikitzen gara eta konturatzen gara nobela mardul eta luze baten kapitulu bateko pertsonaia baino ez garela. Une batean ohartzen gara behin behinekoa dela gure presentzia mundu honetan, eta gu joan ondoren ere hemen geratuko direla eguzkia, ilargia, haizea, aurreko harrizko eliza?
‎NAIA. Eta egun batean jaiki, eta hilda bazaude. Flipe bezala?
2010
‎Jauzi batean jaiki nintzen ohetik!
‎Handik egun gutxira, baina, goiz batean esnatu, begiak ireki? eta arrainontzian arrainik ez!; nire larritasuna?!; eta jauzi batean jaikitzen nintzela, istantean ikusi nuen hilotza zoruan, hantxe geldi; eta, ikusi nuena sinetsi ezinean edo, uretara bota nuen arraina, alferrik, hilik zirudiena benetan baitzegoen hila eta ez hilarena egiten, urdintasun guztiak astuntasunaren itzal trinkoak hartuak eta sabel zuri distirarik gabea goraka; non zen, bada, arrain bizi hura, egun batean arrainontzi esferikoaren erlojuan ikusi nuena, betikotasunaren orratz bihurturik, baldin eta, ordurako, beste orratz bat bazen, heriotzaren ordu ilun guztiak, omnes feriunt, ultima necat?
‎Handik egun gutxira, baina, goiz batean esnatu, begiak ireki... eta arrainontzian arrainik ez!; nire larritasuna...!; eta jauzi batean jaikitzen nintzela, istantean ikusi nuen hilotza zoruan, hantxe geldi; eta, ikusi nuena sinetsi ezinean edo, uretara bota nuen arraina... alferrik, hilik zirudiena benetan baitzegoen hila eta ez hilarena egiten, urdintasun guztiak astuntasunaren itzal trinkoak hartuak eta sabel zuri distirarik gabea goraka; non zen, bada, arrain bizi hura, egun batean arrainontzi esferikoaren erlojuan ikusi nuena...
‎Jauzi batean jaiki nintzen ohetik!
‎Momentu batez Patriciarekin errukitzera iritsi zen, baina une bateko kontua izan zen. Alberto zain zegoela konturatu zenean, salto batean jaiki zen ohetik.
‎Txistu batean jaiki da Nasreddin, bere kuxinean lo aire dagoen katuari heldu, pisatu du: hor nonbait libra bi.
‎Nasreddin eta bere auzo laguna kalean, bertatik bertara nor bere etxe aurrean jarrita daude. Bat batean jaiki egin da hoska:
‎Sukaldean sartu zenean ogi xigortua jaten ari ziren ama eta Pepelu. Brinko batean jaiki zen Maite:
2011
‎Bistan da norbaiten zain dagoela. Atea entzun orduko, salto batean jaikitzen da. MALEN sartzen da.
‎Erraza zen irudikatzea: Sotok Zeberio esnarazi du siestatik, edo esnarazi ez, Zeberioren loa erbi loa zen beti eta ez zegoen hura esnatu beharrik, salto batean jaikitzen zen, larrialdiren baten beldur eta defentsarako prest beti, ohetik jauzi batez ateratzea errebolberra desenfundatzeko modua bailitzan, bera errebolberra eta izarak funda, errebolberrik ezean bere burua desenfundatzen zuen bederen," hemen nagok, neroni nauk arma, zer gertatzen duk?". Zeberiok siesta egitea laket zuen, baina beti zegoen esna bere erara, besteak baino lehen esnatzen zen goizetan eskuarki –ehiztarien ohiturak–, nahiz eta Sotok idazten pasatzen zituen gauak eta litekeena zen haren ordutegi desordenatua medio bart ohera sartu ere ez egin izana," hi konpai, utzi siestak eta goazak Uztaritzeko jaietara behingoagatik, bizi ere egin beharra zagok"; horrelako zerbait, irakurtzen ari zen agian Soto eta aspertu egin zen edo festa giroa piztu zitzaion.
2012
‎Azkenean, zeruertza zurbiltzen hasi zenean, dar dar batean jaiki eta dutxa beroa hartu zuen. Sukaldera jaitsi, kafea prestatu eta logelara eraman zuen, armairu batean aurkitu zituen opil batzuekin batera.
‎Halako batean jaiki egin ziren, bizardunak edariak ordainduta eta karrikan zehar joan ziren. Franek ez zuen denbora galdu.
‎Korrika batean jaiki eta agindutakoa bete nuen, txintik esan gabe. Normalean baino urduriago zegoen aita, halaxe igarri zitekeen bere ahotsean.
‎XABIN salto batean jaikitzen da, eta GARBIÑEren atzetik abiatzen da. Halako batean, GARBIÑEk buelta ematen du?
‎Gertatzen ari zenaz jabetu naizenerako, segundo batzuk igaro dira. Ikara batean jaiki, eta alboko gelara joan naiz ahalik lasterren. Atea zabaldu dudanean, altura handi batetik botatako porlan zaku batena bezalako hotsa etorri zait leihoaz bestaldetik.
‎Etxebe salto batean jaiki da ohetik orroka:
‎Salto batean jaiki da, kirolerako erabiltzen duen arropa jantzi du eta korrika txikian abiatu da Trintxerperantz. Taberna batean zain du Manuel, sindikatu horikoekin bilera egin zuten egunean atsegina izan zen bakarra.
‎Hurrengo geltokian jende dezente atera zen; lotura zeukan bosgarren, zazpigarren eta hamargarren bideekin. Ateak ixtera zihoazela, salto batean jaiki eta bagoitik irten zen neskatoa. Ateekin borroka egin ostean soilik lortu zuen ateratzea Ferminek ere.
2013
‎Gero, hamarretako kanpai hotsek iratzarri zuten. Eta orduan, guztiak une batez ahaztuta, jauzi batean jaiki, jantzi eta ziztuan irten zen gelatik, baita eskaileraren mailak jauzika jaitsi ere. Albertina harrera gelan zegoen eta, goiko zarata entzunda, eskaileretarantz abiatu zen.
‎AIMARrek ezin du gehiago eta lehertu egingo da, krudelkeria guztia ateraz. Ohetik salto batean jaiki eta GARBIÑEri pauso erdi bat atzera eginaraziz:
‎App horrek 0,89 euroko kostua du, eta iratzargailu gisa funtzionatzen du, erabiltzaileak duen loaren fasearen arabera. Hau da, aldi jakin batean jaiki behar da, eta aplikazioak aukera ematen du loaren fasea zein den jakiteko, erabiltzailea modu naturalagoan aprobetxatu eta esnatzeko. Horretarako, beharrezkoa da telefonoa koltxoi edo gainazal batean edukitzea, mugimendua kontrolatzeko eta, horrela, gure lo kalitatea ezagutzeko.
‎Gero, hamarretako kanpai hotsek iratzarri zuten. Eta orduan, guztiak une batez ahaztuta, jauzi batean jaiki, jantzi eta ziztuan irten zen gelatik, baita eskaileraren mailak jauzika jaitsi ere. Albertina harrera gelan zegoen eta, goiko zarata entzunda, eskaileretarantz abiatu zen.
2014
‎Udazkeneko egun atsegin batean jaiki zen: futbolerako eguraldi egokia zegoen.
‎Jewel bat batean jaiki zen, eta, Gordoni besotik helduz, zutitzen lagundu zion.
‎Salto batean jaiki, eta ate aldera egin zuen. Gozoki ere jaiki zen.
‎Ikastolako bidea betiko itxita geratu izan balitz bezala, mendea eman zuten izeba Miruren etxean, hango barazki usaineko egongela geldo hartan telebistari so. Telefonoak jotzen zuen bakoitzean, lehia batean jaikitzen ziren haurrak, hurkoak baino lehen ama entzuteko irrikaz. Gauero deitzen zuen, lasai egoteko, ezin zuela lanean hutsik egin, laster atertuko zuela.
‎Larruzko jakak dituzte, xingola laranjak besagainetan, Police hitza idatzita. Salto batean jaiki da Xabi, eta gizonen aldamenetik korrika joan da egongelarantz.
‎Goiz batean jaiki nintzen eta nire mundua desberdina zen.
2015
‎Sukaldetik zetozen ahotsak, normalean baino ozenago, bata bestearen gainetik hizketan, ez haserrealdietan besteari arrazoia kentzeko aurkariaren hitza zapaltzen denean bezala, baizik eta gertaera larriren batek indignazioa sortzen duenean ahotsak elkarri gaina hartuz hasten direnean bezala, adostasun urduri eta atsekabetua osatzeko. Erne jarri nituen belarriak, baina, ezer taxuzkorik ulertzeko gauza ez nintzenez, ohetik salto batean jaiki eta sukaldera jo nuen zuzenean. Sukaldeko atean agertu nintzenean biak begira geratu zitzaizkidan, eta aldameneko andreak segituan eman zidan ahotsen zalaparta hura ekarri zuen arrazoia:
‎–Nahikoa duk oraingoz. Egongo gaituk gero, esan zuen, eta, zist, salto batean jaiki eta joan egin zen, nik ezer esateko aukera izan baino lehenago.
‎14 Beren baitan ikusten duten probetxuan igarriko dute ez dela deabrua; berriro erortzen badira ere, Jauna han egon zelako seinalea gelditzen da eta laster batean jaikitzea da seinale hori eta orain esango ditudan hauek:
2016
‎Isiltasun artegagarrian igaro genituen hurrengo minutuak, elkarri aurpegira begiratu gabe eta bakoitza bere pentsamenduetan murgilduta, ezeroso biok, bata bestearen ondoan baina bata bestearengandik argi urte askoko distantziara. Halako batean jaiki egin nintzen, eta joan aurretik berriz errepikatu nizun, nire egoera bista bistakoa izatea ezin saihestuta, lur jota: «Nahi duzuna egingo dugu, pentsatu lasai eta zeuk erabaki».
‎Belauniko gelditu zen putzu ilunaren erdian, eta malkoak agortu arte egin zuen negar. Uneren batean jaiki eta arropa zikinduak erantzi zituen. Ohe estalkiarekin batera bota zituen garbigailura.
‎Egiak korronte elektriko batek bezala zeharkatu zuen. Jauzi batean jaiki, eta kolpea hartu zuen mahaiko tiraderarekin. Argitxoak begien aurrean dantzan ikusi arren, ez zion kasurik egin minari.
‎Pasa ditzagun salto batean jaikitze, garbitze, janzte, gosaltze eta goizeroko gainerako eginbeharrak, baita isilkakoak ere, ez baitute interes berezirik literaturaren aldetik, horiek denek bere astia behar duten arren, hain zuzen ere don Martin urduriak luze eta alfer antzean galdua iritzi dion denbora tartea; alabaina, arrotzari laguntzea ere karitatearen legea delakoan, hantxe geratu da, Alsina bezperako arropekin jantzi... Arropok apur bat zimurtzen hasiak dira dagoeneko, Alsinak berak gustura aldatuko lituzke, baina horretarako maleta eskuratu behar aurrenik, edo guztiz galdutzat jo eta berriak erosi.
‎Batzuetan, bendaz lotuta neraman besoa, eta kosta egiten zitzaidan idaztea. Bada, goiz batean jaiki, eta egunkarian zer irakurriko eta honako esaldi hau: Peritu perigrafiko batek ziurtatu du Barkosek bere sinadura faltsutu zuela.
‎Nire aita da, berretsi zuen Patxik, kontrabandoa antolatzen ari da, gauean ez du etxean lo eginen. Beti kankailu horrekin ibiltzen zara, portuko guarden buruaren semearekin, amak, ohetik jauzi batean jaiki eta tarrapataka janzten ari zela. Gure atezaina da, herriko bakarrak gara Errealean.
2017
‎Bere engaiamenduaren nondik norakoa prozesu bat izan dela dio. Ez zela egun batean jaiki eta" gai horretan engaiatu behar dugu" pentsatu. Euskal Herriko bake prozesua blokeatua ikusirik, zenbait bake konferentziatan parte hartu du, Baiona eta Pariskoetan, besteak beste.
‎Ez zen haragizkoa, kea bezain gardena baizik! Ez dakit zenbat denbora eman nuen hari begira, baina halako batean jaiki eta gelatik atera zen. Ireki gabe, atea zeharkatu zuen!
‎Ez zekiat agoantatuko dudan! , musu eman eta salto batean jaiki zen?. Soineko alu hori lehortu ote da?
‎Barnes salto batean jaiki eta gelan bueltaka hasi zen. Esandakoa zoragarria zela esan zuen, zoragarria, eta hori zela behar zuena.
‎Gauerdia zen, ordu bata edo. Jauzi batean jaiki nintzen. Kamioiaren argiak ikusi nituen kanpoan.
‎Agertu zen traktorea orga batekin gibelean. Gizona bat batean jeiki zen eta altxatu zituen bi besoak, bide erdia hartuz. Ibilgailua gelditu zen tanpez.
2018
‎Bestela ez zenukete askorik ulertuko nik hain ongi ezagutzen ditudan gauza hauen esanahia. Hauxe idazten ari naizenean ere fantasmagoria zabal batean jaikitzen zaizkit aurrean beste mundu hartako izaki eta gertaera guztiak, eta badakit loturarik eta zentzurik gabeak irudituko litzaizkizuekeela.
‎Artean ilun zegoen, eta, jakinik aurretik egun osoko bidea neukala, berriro lokartzen saiatu naiz. Alferrik izan da, eta, halako batean jaikitzea erabaki dudalarik, hain zegoen ilun, argia piztu behar izan baitut bazterreko konketan bizarra egiteko. Halako lanak amaitu eta argia berriro itzali dudalarik, argi urratzearen leinuruak ikusi ditut errezelaren ertzetan.
‎Lord Darlingtonek bere bulegora deitu zidan, eta berehalakoan ohartu nintzen asaldatu samarrik zegoela. Idazmahaian eseri, eta, beti bezala salto batean jaiki, liburu bat zabaldu, orduko hartan, Nor da nor?, eta orri pasan hasi zen.
‎bat batean jaiki zinenean.
‎Rekiario eta Ariomiroren erregetza, bizkaitarrek bisigodoen kontra egiten zuten gerla denboran, saiatu zen bere independentzia gordetzera eta, prefosta, kantabriar federazioaren bermea bilatu zuen, mairuak heldu zirelarik. Asturietako ibar gorenetako oldartzea nafarrak eta bizkaitarrak batean jaiki bezain sarri agitu zen. Nafarrek, Sobrarbeko haritzaren pean, dux (jeneral edo duke) bat izendaturik, independentziara deitzen zituzten Aragoiko populu zeltikoak.
‎Bat batean, harrotasun dirdira bat agertu zen Ezpata Handiko Gizonaren begitartean. Sofistek berek miresten dute zure ospea, baina gehienetan zure bizkar ezartzen dena alferrikako hilketak dira. Alferrikako hilketak!, oihu egin zuen gerlariak, nahigabeko poza lehertzen zen halako kexu batean jaikitzean. Eta ezkerreko eskuaz ustekabean ezpata handia harturik, burdina distiratsua erakutsi zuen zorrotik erdi ilkirik.Hilketak!, errepikatu zuen, ber doinuan, ohartu gabe haren itxura beldurgarriak sen ankerra salatzen zuela.
2019
‎Leherketa handi bat entzun da, eta haien azpiko lurra dardarazi du. Administrazio eraikinaren atzean eserita daude; salto batean jaiki, eta eraikinaren aurreko aldera joan dira korrika. Bigarren leherketa batek ondoko erraustegi labera begiratzera bultzatu ditu.
‎Ottok irribarre egin du eta Aneren pasteltxoekin itzuli da. Denak jan ondoren, Otto erretilua uztera sukaldera doan bitartean, ni salto batean jaiki eta bainura joan naiz. Pixa egin dut zurrusta kontrolatuz hots handirik atera ez dezan.
‎(IÑAKI bat batean jaiki egiten da.)
2020
‎Zirrara gaitza izan zen, eta inork ere ezin zuen burua garbi eduki. Eta orduan, osaba Silasek, bat batean jaiki, txuri txuri eginda, eta hona zer dioen:
2021
‎Sadko brinko batean jaiki eta korrika joan zen Volkhov ertzera, eta hantxe ikusi zituen iristen bere hogeita hamar ontziak. Sadkoren emaztea negar zotinez eta doluz ateratzen zitzaien bidera, ontzien aurretik iritsia baitzen berria.
‎–Baina, zu zer? , hots egin zuen, jauzi batean jaiki zen bankutik?. Ni akusatzen ari zara, egiatan?
‎Zeharo amorratu zen orduan, jauzi batean jaiki eta segurtasun kristalaren kontra lehertu zuen zigarroa, nire begiaren pare parean. Ez zegoen ohituta inork irain zezan.
‎Halako batean jaiki nintzen, horratik, eta batak besteari begiratu genion; istanteko jabetu nintzen tenplu hartara ordu erdi lehenago sartu ziren bi ikertzaileak baino hamar urte zaharrago ginela.
2022
‎Egoera hartan, bada, Manex gauean, ohatzean esnatu eta halako tripako mina sentitu zuenean, jesus batean jaiki eta ukuiluko eskaileretan jaitsi zen kaka egiten saiatzeko, egundoko kakagalea nabaritu baitzuen. Etxeko denak lo zeuden, baita ukuiluko animaliak ere; isiltasuna erabatekoa zen, eta, horrexegatik, hain zuzen ere, nahiago izan zuen argirik ez piztu, iskanbilarik ez sortzeko aziendaren artean.
‎Panorama hura ikusita, baserritar gazteak handik ahalik eta azkarrena alde egitea erabaki zuen. Horretarako aida batean jaiki, kanoi motzeko fusil arina jaso eta ziztu batean atera zen konketa itxurako zulo madarikatu hartatik, baina, konturatzerako, hankak, lepoa eta besoak ziztadaz eta erresuminez beterik zituen, izan ere, zulo malapartatu hura laharrez asunez josita zegoen.
‎Ez naiz egun batean jaiki eta aita sentitu. Izan nahi nuela ondorioztatu nuen lehenbizi.
‎Ez zen medikuarenera joan, ezta botikara ere. Bere burua behartu zuen ordu jakin batean jaikitzera, kirola egitera, lanari buruzko kontuei buruz hausnartzera, nobela suediarrak irakurtzera... Hobekuntza berehala antzeman zuen.
‎–Banoan, esan du Vicençek, eta neskarekin batean jaiki da. Eta Adak:
‎zerbait esaten zion, alaitsu, amari, eta amak baietz egiten zion buruaz, serio eta astiro. Txalo gehiago jo ezin izan zuenean, bat batean jaiki eta izeba Juliarengana joan zen lasterka, eta haren eskua hartu eta beraren bi eskuen artean estutu zuen, hitzak irteten ez edo aho  tseko akatsa gehiegizkoa gertatzen zitzaionean gora eta behera astintzen zuela.
2023
‎Kua kua. Ni salto batean jaiki nintzen hura guztia gelditzeko asmoz, baina botere psikikoak falta zitzaizkidan. Kua kua aditzen nuen, kua kua suminezkoa, eta nire bihotz taupadetan oihartzun, are gehiago urduritzen ninduen.
‎Irribarrez erantzuten zidan Aguantatu egin nahi dut, luze jardun nahi dut. Halako batean jaiki egin zen ohetik. Biluzik ikusita desberdina zen, morroskoagoa zirudien jantzita baino.
‎Mihia kanpoan zeraman eta gure inguruan zebilen etenik gabe. Horrelako batean jaiki, sasi batzuen artean aurkitutako plastikozko poto bat iturrian garbitu, eta ura eman nion. Eztarrian hiru edo lau eskukada basamortuko harea sartu balizkiote bezala edan ostean, ez zen nigandik ezertarako aldendu.
‎Bat batean jaiki da Ana Maria, eta marmarka, bigarrengoz egongelan sartu den katu beltza hartu eta sukaldeko atea hankaz irekita hara bota du katu hori, zerbitzariei zaintzeko oihukatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia