Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 257

2000
‎176). Harritzekoa gertatzen da Gasteizko Diozesiarenarduradun hark egindako Gutunak eta predikuetan esanikoak irakurtzea, are gehiagoEuskal Herriko katolikoak gerra anker batean itota zebiltzala jakinda. Esan dezagun, gutxienez, guztiz itsutu zela Lauzurika, gerraren zurrunbiloan.
‎Xarma deskribaezin bat topatzen diet herri abandonatuei. Are gehiago urtegi baten azpian ito direnei. Beraz, eta birritan pentsatu barik, harako bidea egin nuen.
‎Eta bakarrik nengoen, baina ez nengoen jada bakarrik, zeren eta, aita Bartolomek ene imajinazinotik alde egin bezain fite, neska beltz hura hurbildu baitzitzaidan, Nenbo zeritzana eta Gunberen arreba zena... Eta Nenbok dei egin zidan bere sufrimendutik eta bere bizigogotik, baita bere gorputz zati bakoitzetik ere... eta gero eskua luzatu zidan, eta nik ez nion ezezkorik erran, zeren ez bainuen urka bilur batez ito nahi haren alde sentitzen ari nintzen amorioa... eta zeren ene lehen manamendua —lehenetan lehena— bertzeen maitatzea baitzen, nork bere burua bezainbat.
‎...en Tormesko itsumutila edo pikaroen bizimoldearen gaineko bertze edozein kontakizun edo nobela; izan ere, gero eta iduritzenago zait ezen liburu haien orrietarik atereak izan zitezkeela nik egun haietan bertze marinelei aditurikako hainbat historia, edo nihaurk neure begiez ikusi hainbat ikuskizun ikusgarri —konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena; edo bertze gizon harena, zeinak amoranteari bihotza atera eta frijiturik jan baitzion; baina ez zintuzket kontakizun hauekin gogaitu nahi, zeren aitzinago ere izanen baitut antzeko historiak kontatzeko parada, hala nola behatzezurren erlikiarekin gertatu zitzaidana—; eta orri haietarik aterea izan zitekeen, orobat, nik bizi izan nuen esperientzia kilikagarriren bat ere —ze...
‎Kolpe batean hurrupatuak, goragaleak goitikoka hastekotan eman ninduen. Zorionez, istant bateko ito beharra baizik ez zen izan. Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari.
‎Halakorik gertatu gabe, pauso hotsen oihartzuna barreiatu zen ondoko gelatik. Madarikazio bat ito nuen hortzartean. Etxe horretan lau hilabete nituen eginak, eta lau hilabete horiek, bertzeak bertze, irakatsia zidaten Josu, gure anaia gaztea, gozo oneko normalean, zakur amorratuaren umoreaz jaikitzen ahal dela ohetik desorduetan egotziz gero.
‎Amonaren heriotza baino lehen hainbestetan izana nintzen elizan, eta ez nuen aingeru tripoil hura behin ere ikusi. Aingeruaren pitilin zuri hura ikusi eta bekatu beldur infernu nahasi beltz batean ito zen nire burua, eta negarrari ekin nion.
2001
‎Buruko txipa aldatu egiten dizu. Ni konturatzen naiz hemen jendea huskeria batengatik itotzen dela askotan. Ni ere itotzen naiz, noski, baina inbasio bat eta bere ondorioak zer diren ikusi eta gero, oso gauza potoloa behar du ni itotzeko!
‎Behin edo behin pentsatu izan dut erakusketaren bat egitea, baina senarrak erotuta nagoela esaten dit. Egunen batean ito egin behar dugula horrenbeste sostenen artean, armairuan ez dagoela tokirik bere gorbatak zintzilikatzeko... eta abar eta abar. Nire senarra aspergarria da!
‎Bietarik bat hain zuzen aipatu dudan hizkuntza da. Izan ere, mendebal alde honetako gainerako eskualdeak hartzen baditugu konparaketarako, ez da gurea izan ezik aspaldietako hizkuntzarik mintzaira indoeuro  parren bultzadaz, eta latinarenaz azkenik eta batik bat ito ez denik. Nornahik aski harrigarri deritza iraute etengabe horri, eta horrela iritzi behar ere.
‎Anartean Joanes, deus ez bailitzan, bere paralitiko aulkiaren eremuan, eskuak gurutzean, soa hodeietan eta aho zokoa habia, loeria saindu batean ito zen. Erakunde publiko bateko kideak une nahasi hura hautatu zuen Joanesen altzoan, lauzpabost kilo bederen pizu zuen Urrezko Oroigarri Erraldoiaren pausatzeko.
‎Zuen exegesia besoez absurdoa besarkatzen duen olagarro erraldoia da; funsgabea eta alferrekoa atxikitzen ditu. Nire kultura urria den bezala, zuena gehiegizko –hau da, hanpatu, harro, faltsu– da, zuen gehiegizko kulturaren pisuak zanpatu egiten zaituzte, topikozko itsaso batean itotzen zarete. Benetan diotsuet:
2002
‎Txolarre batek errieta egin zion arrano batek itota intziri goibelak egiten zituen erbiari: «Non dago zure bizkortasun ezaguna?
‎Egia esan, neskatoaren gurasoek ez zuten baimenik eman «Les Elfes Verbier» suitzarrak eskaintzen zituen arrisku kirolak egiteko. Bi urte lehenago, 1999an, beste adingabeko bat Gironako igerileku batean itota hil zen, hainbat monitore zeramatzan ibilaldi batean. Eta urte hartako urrian, Guadalajarako kanpamentu batean itota zegoen neska bat.
‎Bi urte lehenago, 1999an, beste adingabeko bat Gironako igerileku batean itota hil zen, hainbat monitore zeramatzan ibilaldi batean. Eta urte hartako urrian, Guadalajarako kanpamentu batean itota zegoen neska bat. Funtsezko gaiak Komunitate gehienek funtsezko hainbat arazo ere ezartzen dituzte, hala nola, haur kopurua, kokalekua, osasun arauak eta laguntza teknikoa.
‎Horretarako, ekimen hori sustatzen ari da Madrilgo Erkidegoko kliniketan, fisioterapia zentroetan eta ospitaleetan. Baliabide natural eta energetikoetan aberatsa den herrialdea da Angola, baina 15 urtez Portugalekin izan zuen gerra kolonialarekin hasi zen gatazka batek ito zuen; eta beste gerra bat, kasu zibil honetan, 1975ean independentzia nazionalaren ondoren, 27 urtez angolarrak astindu zituen. Etsaitasunak amaitu ondoren, martxoaren 30ean, gerra urte horien guztien balantzea lau milioi errefuxiatuena eta desplazatuena da:
‎Ahots lakarra daukazu. Komuna zikindu beharrean zaude, baina nahitaezin batean itotzen ari zara. " La viuda del policía asesinado por el comando Bizkaia este mes, dice que le parece fantástica la muerte de los terroristas".
2003
‎Niri ere oso gogorra egingo zitzaidala pentsatu nuen, baina ez dakit esatera iritsi nintzen, gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik. " Niri ere", esango nuen beharbada, eta Monikak eskuarekin ezpainak estaliko zizkidan, askotan egiten zidan moduan, ahalegin gogorregirik egin ez nezan, edo esatera nindoan esaldia musu batekin itoko zidan. Ez naiz gogoratzen.
‎Hantxe, ababorrera! Gizon bat itotzen ari da! oihukatu zuen Manuelek altxor lurperatu bat aurkitu izan balu bezala.
‎Gurea, baina, oraindik hobea zen: kaskezurra alderik alde agerian duen hilotz bat (abandonatu nahi ez gaituena), bainuzale bat itotzeko zorian, sekula santan iristen ez den polizia, irristagailurik gabe gelditzen den belomarezale bat, hamabi pertsona marru urdurian eta liburuzain idazle bat (barka erredundantzia) barre karkara batean, idatziko duen sainetearen kontura...
2004
‎Zoritxarrez handik gutxira banandu egin ziren, baina tira, hori beste kontu bat da. Baina bai, lagunok, sortzea plazer handia da, ezinegonaren harra denboraldi baterako itotzea delako; haserrearen sugarra baretu »inoiz ez guztiz itzali, haserrea ere beharrezkoa izaki»; maiteminaren eztanda kontrolatu, norberaren arimaren argazkiak errebelatu... hitz batean: behin behineko beharra asetzea baita.
‎Berehalaxe, galdarara botatzen du bizi bizirik. Tapa ipintzen dio galdarari etxekoandreak, eta bat batean itotzen dira galdaran katakumearen miauak.
‎Gibelak, esan zuen bezala, behar bezala funtzionatzeari uzten dio, “orbain masa izugarri” bihurtzen delako. Organismoan sartzen diren substantziak asimilatzen laguntzen duen makina zementu espezie batek itotzen du, eta digestio aparatuko gainerakoek haren funtzionamendu txarraren ondorioak ordaintzen dituzte, hala nola hemorragiak, infekzioak, kartzinomak eta hipertentsioa. Zirrosia duen pertsona baten bizi itxaropena hamar eta hamabost urte bitartekoa da.
2005
‎Orduan begiak pantailatik aldendu eta Ametsengana itzuli ditu. Burdinazko atzapar bat bihotza estutzen sentitu du, hankak indarra galtzen, eta oihu bat ito du eztarrian. Ametsen aurpegiak ez du batere espresiorik, begiak kristalezko kanika hutsak, distirarik gabekoak dira, inora begiratzen ez dutenak.
‎Etxean. Gure loba bat ito beharrean jarri zelako. Gazta zati batekin.
‎Amak aurpegira eraman zituen eskuak, oihu bat itotzeko.
‎Gizonak ezagutu zituen, anitz eta sobera, baina ez zuen Man-ekikoa bezalakorik nehoiz dastatu. Erran behar zen ohea zaplastatu zioten gehienek, izaera eta gorputzaren ahalkean ihalozka, aztal ukaldi batez ito zutela.
‎Trenputxartu zen sufrikario ikaragarrien men. Handik ordu baten buruan bereratu zenean eta ohe kantoian odol putzu batean ito haragi puska gorriz erditara bete berontzia ikusi zuenean, konturatu zen egiazki hilortegin zuela. Menturaz ez zuen nehoiz gehiago bizia inori emango.
‎Hilda. Metro erdiko putzu batean itota, Baztan ibaian bertan. Guardak aurkitu omen zuen bele beltz batzuen hegadari segika.
2006
‎Heriotzak pertsona guztiak berdintzen omen gaitu, baina heriotza zigorrak ez ziren guztientzako berdinak, ezta gutxiago ere. Erdi Arotik atera berritan, presoa aitonen semea edo noblea bazen, lepoa mozten zioten labana batekin «bere arima haragitatik ateratzeko» edo «putzuratua» izaten zen (hankak eta eskuak lotu eta putzu batean ito). Baina presoa plebeioa baldin bazen, orduan urkatu egiten zuten.
‎Gainera, zorrak birfinantzatzeko enpresak ugaritzen hasi dira, Espainiako egungo ekonomian arrakasta handiena izan duen negozioetako bat. Baliabide hori erabilgarria izan daiteke zorrengatik une jakin batean itota ikusten dutenentzat. Hala ere, ohartarazi behar da sektore hori oraindik ez dela behar bezala arautu, eta, beraz, finantza aholkulariek berek zuhurtziaz jokatzea gomendatzen dute.
‎Eliza eta komentuak halaber. Harakinen karrikan, gizon bat ito beharrean ari ziren soldaduak, lepoa uhalez inguratu eta tiraka, bere diruen altxatokia erran ziezaien. Dohakabeak ezagun itxura zuen niretako.
‎–Barrabasen bizarreko zorriak! Gizon bat itota. Ez ikaratu.
2007
‎Lehoia izan nahi zuen katutxoaren historia erdizka dauka, eta hor dago katua, ez aurrera ez atzera. Ahal izanez gero putzu batean itoko luke katutxo pinpirina. Hori bai amaiera zirraragarri?
‎Isabel, kantukoa, oposizioak prestatzen ari da; gitarra irakaslea, berriz, parrandazale porrokatu hura, gogoratzen duzu? Ba, hipoteka batekin itota dagoela eta aurreztu beharra duela. Egun batetik bestera pertsona serioak bihurtu dira guztiak.
‎Beste biek, tabakoarekin ohituagoak, barre egin diote. Irriberak kea sudurretik botatzen ere badaki, eta horrela egiten aritu da ilehoria une batez ito beharrean egon den bitartean. Urrutian, Bardearen mugetan, labore uztak harrotzen duen hautsaren atzean, jendea antzematen da lanean.
‎Arraina uretan legez, horrela dabiltza gaur egun gizarte mugimendu gehienak sarean. Mugimendu asko eta asko sarean bertan jaio, biderkatu eta hedatu dira; baita sarearen begietan katramilatu eta hil ere egin dira batzuk, paradisu birtual batek itota.
‎Villanubla du Josetxok aberri, hemen gertatzen dira hark ezagutu nahi dituen jazoera guztiak, beste biztanlerik ez dago haren munduaren neurrian ate horretatik barrura egiten duena baino. Eta nik lehen ihes egiten banuen hemendik apur bat itota, gero eta nago Josetxoren neurri hauetara egokituago. Villanubla honetan ukan nahi dut neuk ere unibertsoaren tamaina, horregatik esan diot alkateari, munduan onena nintzela ni pertsona hiru zatitan jartzeko orduan ikusleen aurrean.
‎Neuk erakutsiko dizut dena. Hasieran estu xamar zaudela irudituko zaizu, apurtxo bat itota bezala, baina minutu batean ohituko zara. Erraza izango da zuretzat.
‎Berantesten nindoan. Biolentzia zurrutada batek ito ninduen. Hitz erdika baizik ez zitzaidan ari Hiriart ustel hori, abilarena egin beharrean.
2008
‎Lehengo jarrera eroria utzi eta esku eta belaun gainean jarrita zegoen; eta, nabarmena izan arren belaunak min handia ematen ziola mugitzerakoan, aiene bat itotzen sentitu nuen?, martxa on eta bizkorrean arrastatzen zuen bere burua kubiertan zehar. Minutu erdi batean ababorreko kainozuloetan zen, eta soka erroilu batetik labana luze bat atera zuen, edo hobeto esanda daga motz bat, odolez zikindua kirteneraino.
‎garbia, odolik isuri barik. Buruko edo kuxin batekin ito eraginda, eta ondoren, ondoren gero!, kolperen bat eman, bortizkeria zantzuren bat utzi?
‎[?] ez zait gustatzen ne (re) begirada/ eztare nere gorputza/ gorrotatzen dut bular erdiko/ kartoiezko bihotza/[?] ai amaren haragia nitaz/ inoiz erditu ez balitza/ nigatik putzu batean ito/ bitez gizon boteretsuak/ erori elizetako hormak/ lurra jo palaziuak[?] (Atxaga, 1976: 14).
‎Texas estatukoak dira guztiak: Houston hiriburuan haur bat zuhaitz batetik jausitako adar batek jota hil zen atzo, Corpus Christi herrian, berriz, igerian zebilen gizon bat ito zen urakanak eragindako olatu handiak medio, eta Brazoria konderriko agure bat ebakuatzen ari zirela bihotzekoak eman zion. Eta urakanak oraindik duen indarra ikusita, datozen egunetan hildakoen zerrenda luza litekeela ohartarazi dute agintariek.
‎ahoan harrikada minkor batek ito zuen.
2009
‎" Blogosfera, behinola norbere adierazpenen eta pentsamendu argien oasi fresko izandakoa, ordaindutako gauzen tsunami batek ito du". Blogetan espezializatutako Technorati bilatzailearen Top 100ean geroz eta gutxiago dira blog pertsonalak; ezin dute lehiatu, egunean 30 artikulu idazten dituzten blogari profesionalen aurrean.
‎Zergatik hil ziren? Galarzak azaldu digunez, zentroaren inguruan hildakoetatik zazpi zikoina sare elektrikoko elementuren baten kontra jota hil ziren, lau trenak harrapatuta, bat itota, beste bat intoxikatuta eta azkenekoa tiroz hil zuten.
‎Ahokoa ikertu eta Karen Levyrena zela ikusi. Belangerrek haren galtzerdi batez itoa.
‎(...) hamalaueko gerlaren ondoriozko frantses nazionalismo gogor baten pean zagon ipar aldea: bere abertzaletasuna errejionalisma epel batean ito behar zuen Aintzina k. Laster etorri zen hogoi ta hamaseieko guda eta hemengo abertzaleak Franco-ren kontra oldartzea oso gaizki hartu zuten hango Eskualdunek, ezen hori komunista agertzea zakoten.
‎Aurkezpen egunean autoplagiotzat jo zuen liburu argitaratu berria. Itoko dira berriak liburuan bainulari bat itotzen ari den bitartean, hamabost bat edadetuk idazlearen lan askotan bezala, tartean K. idazle autofikzionalizatua dagoela era guztietako egoera absurdoak biziko dituzte, itotzera doana laguntzeko asmoz, egiazki ezer gutxi egiten duten bitartean. Oraingoan ere, erretiratuak dira narrazio koral honetako protagonistak.
‎Gainera, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Jose Diego Yllanesen telefono mugikorretik jaso zuten telefono deia Nagore Laffagek egin zuen ezin dela baieztatu erabaki du zinpeko epaimahaiak. Hala, ez dute egiazkotzat jo, Yllanesek Laffage esku batekin ito zuenik biktima telefono dei bat egiten ari zela ohartu ostean. Yllanesek Laffagek oihu egitea ekidin nahian kolpatu egin zuen, eta ondoren Nagoreren lepoa estutu zuen haren heriotza eraginez.
‎putzu batean ito beharrean
‎Chiriqui, Guanacaste, Juticalpa, Matagalpa, Ahuachapan, Zacatecoluca, Quetzaltenango, Izabal: nondik jazartzen zitzaion ez zekien izen uhar batek ito zuen Sigmaren zerebroa. Hiri bateko sarrerako seinaleetan Nogales leitu eta Amerikak bere baitan kolpeka ari zitzaizkiolakoaz segur zegoen.
2010
‎ekonomia uzkurtzen ari denean, lagundu egin behar zaio. Hemen [AEBetan] ez genuke inoiz ekonomia bat itoko atzeraldian dagoenean. AEBek estimuluak onartu ditu, diru politika oso espansionista dauka, nahiz eta egia den ez dela oso eraginkorra izaten ari.
‎Hortxe dago Auditz Akular proiektua, gaurko alkatearen ametsa, telebistan behin entzun nionez. Altzatarrok, baina, aspaldidanik gaude zementu dieta batek itota: jakin ere ez dakit nola ez garen hil, lauhazkako eta ezinbesteko idorreria batek jota...
‎Itzulpenak, definizioz, objektu etengabe hobegarriak dira, eta hainbat gehiago baldin 400 orrialdetik gorako lanak badira. Horrelako lan luzeetan puntu batera ezkero ez dakizu gehiago zer ari zaren ere, hitzezko itsaso batean itoa bezala sentitzen zara. Ni neu liburua argitaratu eta handik pare bat hilabetera hasi naiz gainetik behako bat ematen eta kasik orrialde bakoitzean aurkitzen diot itsuskeria edo akats bat.
‎Adrenalina igoera bat eduki zuen, eta bere gainera salto egin zuen, gorputz guztia kolpatuz eta guraize batzuk sastatuz. Hilda zegoela ziurtatzeko azkenik, zabor poltsa batekin ito zuen. Baina okerrena ondoren etorri zen.
‎Agnesek irri txiki bat ito zuen, ohe gainean eseri aurretik. Yvesek kamera komoda gainean utzi zuen, Carolineren argazkia izkina batean jarrita, eta Agnesen ondoan eseri zen, zarata handia ateraz.
‎Telmok doministiku bat ito zuen.
‎Izenik gehienak deskriptiboak dira huts hutsik, hondartza burua, maitagarrien gotorlekua eta abar?, baina beste batzuek oroitzapenaren zigilua dute itsatsia. John izeneko mutil ile gorri bat ito ote zen Uaigh Sheáin Rua kalan. Uaighe a?
‎Alabaina, erasoei aurre egiteko milaka eta milaka ordu dituzte iragan, langileek, abokatuek eta beste hainbat laguntzailek liburuaren koordinatzailea den Euskal Herriko Laborantza Ganberaren Lagunak elkarteko Michel Bidegainek nabarmendurik: Administrazio publikoaren partetik gutitan ikusi ditugu horrelako denbora eta diru publiko xahutzeak, elkarte herritar bat itotzea duelarik helburu bakar.
‎Eta inolako kulparik gabe fusilatutakoak, Ramuntxok beti aipatzen zituen Obabako maisuak eta gainerako guztiak. Eta Lubis, gure lagunarteko lehen martiria, hura ere plastikozko poltsa batekin itoa. Eta beste asko.
‎Ura geldirik uztea, baina ura ustelduz joango da. Desira bat erreprimitu, 1347 proiektu bat bertan behera utzi, bide bat itotzen da. Baina desira zapalduak, proiektu saihestuak, bide hilak, kalterako izango dira, hala nola ur urmaelduak kutsatzen eta pozoitzen duen ingurua.
‎Gerlan hilketa errepresentatzeko modu tradizionalak berriekin nahastu ziren. Moroek eroritako espainolei potro zakilak ebaki eta ahora sartzen zizkieten, alde batetik itorik eta bestetik odolusturik hil zitezen eguzkipean.
‎Harritzekoa, badirudi ez dela alde bat itoa. Belarretan etzanarazi eta gutxika gutxika, urgoitika dezente egin eta gero, bere onera etorri da.
‎Hotzikara eragin dit koilaratxoak bular artean. Kikara beroan sartu ditu berak atzamarrak, intziri bat ito du. Ezpainetan ditut orain haren hatz luzeak.
‎Ramon de la Sotak 1900eko maiatzaren 18an sortutako ontzioletako langile belaunaldiek mende baten hiru laurdenak egin zitiztean lan etenbakoan. Bizkaiko industriagintzaren birikietako bat itoko ditek. Hastapenetan itsasoratu ziren Portu eta Gorbea mendi, edota munduan ezagun egin ziren Santa Fe serieko berrogeita zortzi merkataritza ontziak akaso itsas museoren batean oroitaraziko ditiztek, edo ontziolari buruzko dokumentazio fondoren batean abandonatuko ditiztek.
2011
‎Uztailean amaitu nuen denboraldia, eta Anbotoko lasterketa lasaitasunez hartu nuen. Beroagaz gehiago kostatzen zitzaidan eta hasieran apur bat itota ibili nintzen, baina apurka apurka gora egin nuen.
‎Ondoeza egin zitzaion hondartzan.? Abuztuak 4 Bidarten, Ilbaritz hondartzan, 61 urteko gizon bat ito zen. Baimendutako gunetik kanpo ari zen bainua hartzen.?
‎Pragako Macha aintziran goizeko ordu txikietan mozkor bat ito dela eta, erreskate taldeko urpekariak ur ilun eta hotzetan sartu dira gorpua bilatzeko asmoarekin. Baina ur lohitsu horietan oso bestelako gorpu bat aurkituko dute:
‎Gehiago desiratu, eta berehala sentitu zuen sabelpean barrura. Ai txiki bat jaulki zuen, arnasestuka, eta txilio miko bat ito behar izan zuen eztarrian, begiak itxirik.
‎Zaharra ez zen mintzo, eztarria ele erdiren batekin itota. Eta ez zen mugitzen, zaldi gainean eta inoren besoetan gorpu bat mugi daitekeen eran baizik.
‎Eta inolako kulparik gabe fusilatutakoak, Ramuntxok beti aipatzen zituen Obabako maisuak eta gainerako guztiak. Eta Lubis, gure lagunarteko lehen martiria, hura ere plastikozko poltsa batekin itoa. Eta beste asko.?
‎Nork ez du alde egin nahi herri kaka hauetatik? Jakin min pixka bat baldin baduzu, ikasteko, mundua ikusteko, jendea ezagutzeko, halako zulo batean ito egiten zara. Zuri ez zaizu berdin gertatzen?
‎Hotzikara eragin dit koilaratxoak bular artean. Kikara beroan sartu ditu berak atzamarrak, intziri bat ito du. Ezpainetan ditut orain haren hatz luzeak.
‎Tristuraz dakar gomutara itsasoan galdu ziran beste bere aurretiko batzuk be: . Francisco Antonio Solabarrieta Echave, Ondarroara Zarauztik etorria, 1816ko abenduaren 23ko gauean bere 13 urteko seme Jose Antonio Solabarrieta Ibarlozarekin batera ito zen. Hau dugu Ondarroako Solabarrietatarrek gure lehen asaba.
‎" Haurtxo, haurtxoa... egin lolo Françoise txintxoa...". Bat batean isildu da eta garrasi bat ito du eztarrian: Lucek atea zabaldu du; aurpegia desitxuratua dakar, arropak zarpailduak.
‎Anne zutitu egin da. Éliane agertu da atean; alaba ikustean, oihu bat ito du eztarrian, bat batean jiratu da eta hitz batzuk esan ditu; gizon ahots batek erantzun dio doinu zakarrean; atea berriro itxi da danbateko batekin. Berriro agertu da Éliane eta Annerengana hurbildu da.
‎Abelera hartan ni izango bainintzen krisi existentzial batek itotako pailazo gizajoa, liburua brastakoan itxi eta sofaren albo batera jaurti nuen. Azalean ageri zen ilustrazioko pailazoa begira begira geratu zitzaidan bere begirada nostalgikoarekin, ahoaren erreguzko zirkinarekin, esaten ariko balitzait bezala:
‎Neska bat zegoen haren etxean, haren etxean, haren zain, halako batetik etorria halako betirako. Eta bihotz idor hura poz putzu urtu batean ito zen, papa bustia esnean bezala. Halakoetan ohi denez, zerua bera ukitu zuen eskuekin, eta behin baino gehiagotan pozaren pozez hil nahi izan zuen, haren altzoan.
2012
‎Ez zuela asko sufritu ulertu nahi izan nion. Gizonaren eskularru zuriek izara erretiratzean Victoriak intziri bat ito zuen mukizapi bustian, eta beste aldera begiratu zuen.
‎Suminak, gainera, egiatik oso hurbil ez zeuden adierazpenak erratera bultzatu zuen. Haserrea bat batean joan zitzaion, lotsazko olatu batek itota.
‎–Poltsarena egin zidaten, flexioak egiteko agindu zidaten, eta kolpeka eta oihuka hasi ziren, bultzaka eta mehatxuka. Jesarrita eta manta batez bilduta, poltsa batekin itotzen ninduten. Konortea galdu nuen eta aulkitik erori nintzen, hala ere torturatzen jarraitu zuten krisia izan nuen arte.
‎Esnatu ondoren, aurreko aldian bezala, ogi puska bat eta pitxer bat ur aurkitu nituen aldamenean. Egarri kiskalgarri batek itotzen ninduen, eta zurrutada batez hustu nuen edontzia. Drogaren bat eduki behar zuen; izan ere, edaten hasi, eta guztiz logaletuta sentitu bainintzen.
‎Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan. Une hartan bertan, ulu zorrotz baten moduko zarata batek ito zuen uraren orroa... Ehunka lurrin baporek beren lurrina batera botata egingo luketenaren moduko zarata zen.
‎Giza espeziea hasieran askoz handiagoa izan zela pentsatzea oso zentzuzkoa zela esaten zuen, baita erraldoiak egongo zirela ere iragan garaietan, historiak eta tradizioak baieztatzen duten eta erresumako zenbait aldetan aurkitutako hezurtzar eta burezurrek ere bide batez berresten duten bezala, gaur egun ohikoa den giza espezie murriztuarenak baino askoz handiagoak. Argudiatzen zuenez, Naturako legeak berak eskatzen omen zuen gu hasieran tamaina handiagokoak eta indartsuagoak izatea, eta ez edozein istripu txikik, etxetik teila bat jausteak, edo mutikoren baten harrikadak, edo errekastoren batean itotzeak, desegiteko modukoak.
‎Bere adiskidea lo zegoen. Gero, gelako egurats astunegian apur bat itotzen zenez, leihoa ireki zuen, eta horrek iratzarri zuen botikaria.
‎" Ez al dakizu zer gertatu zitzaion Mariari?". Maria, auzoko ume bat, babarrun ale batek itota hil zen.
‎Gau isilak burrunba handi batek itotzen ditu heldu dira sai beltz goseti gogoaren amets gaizto ezinaren bide gauaren beroa bera doa lautada leun luzeetan lerran lerro lokartuetan gau isilak garrazi mutuen iresle hutsarekin hatsantuak gau isil luzeetan goiznabarren zain oren dorpe zapariak gau beltzetan ezkil urrutia argi danga tarteak galduak iduri gauaren kondari etzanaren getari mina dabil gidari gaueko soinean bihotz taupada...
‎...n dorpe zapariak gau beltzetan ezkil urrutia argi danga tarteak galduak iduri gauaren kondari etzanaren getari mina dabil gidari gaueko soinean bihotz taupadak doinu zainen sare koropiloan gaueko mihiseak eskuek saheska goiti minak gorde behar du engoitik gauean ahantziak zeruarekin kolpeka aingeru hegal motz ankerrekin ezinaren bide gogoaren amets gaizto heldu dira sai beltz goseti burrunba handi batek itotzen ditu gau isilak
‎...a Nafarroako errekak laster eta argi menditik behera dabilanak eta iturri hura zaldiarekin gelditu baitzen erresumako neska pollitenak irri ezti batekin agur egin baitzizaion orhoit da Errege Azkarra eta begi bustiek mortua gordetzen lehen ezpata ukan zuelarik nola bihotza indar eta herriko itxurez bete zitzaion eta han zabal eta urrun zeruzelaia eta gogoan euskal lurraren eztitasuna eta herri min latz batek itotzen bihotza... barrandari baten deiak gauaren ixila zauritzen eta xutiturik
‎Ene papoa eta zintzurra herstura batek itotzen zituen, kanporatu nintzan! Hiri behereko karrika batean nindoan itsumandoka bezala!
‎Neskatxoeri ez naiz hurbiltzen, ez nahi faltan bainan ahalge naizelakotz, beldurrez eta, Ortzaiztar neskek bezala, maiteago duten frantsesa dakitenekin mintzatzea. Hor ere ulertezinezko aiherkunde bat dakart bihotzean, urra ezinezko azal batek ito nahi banindu bezala. Neska maitagarri eta polliteri amentsetan baizik ez nitzaiote mintzatzen!
2013
‎Izan ere, heure burua ito gura baduk, hortxe dauzkak errekak ere? eta orain zer, Mantxolako koban sartu eta lurpeko mundura joan behar ote duk, munduko erreken azpian sua egin eta haiek guztiak lehortzeko, egunen batean haietako batean itoko haizen beldurrez?. Faborez?!
‎Gilenek birao bat ito zuen nire ondoan.
‎Bisaia eskuekin tapatzen zuen eta hatzen artetik odolak bide egiten zion lurreraino. Ahoa ireki zuen, baina eztulaldi batek ito zion erran beharrekoa. Pazienki iguriki nuen, konprenitzeko bezainbateko soinua aditu artean.
‎–Bai, baina ez haiz zazpi urteko haurra, eta gainditu egin behar duk problema hori. Izan ere, heure burua ito gura baduk, hortxe dauzkak errekak ere... eta orain zer, Mantxolako koban sartu eta lurpeko mundura joan behar ote duk, munduko erreken azpian sua egin eta haiek guztiak lehortzeko, egunen batean haietako batean itoko haizen beldurrez.... Faborez...!
‎Gainera, nire emazteak ondo daki gogor heltzen diodala, urtzen ari den izotz zati bati itotzen ari den gizon bat bezala beste inork ukitu nahi ez nauelako.
2014
‎Lotsa likido lodi batean ito zen bidali ez nizun lerro bakoitza. Amildegira gerturatu eta bultza egin nien mezu guztiei, hitzez hitz. Bertan desagertu ziren, maite zaitut?
‎Nekagarria da, baina eraginkorra?, eta bere pasaporte maiztua luzatu zigun. Oihu bat ito behar izan genuen jaiotza data irakurtzean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 95 (0,63)
batean 74 (0,49)
batek 48 (0,32)
batekin 18 (0,12)
batez 10 (0,07)
baten 2 (0,01)
batetik 2 (0,01)
bateko 1 (0,01)
baten azpian 1 (0,01)
baten barruan 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
batentzat 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia