2000
|
|
Xarma deskribaezin bat topatzen diet herri abandonatuei. Are gehiago urtegi
|
baten azpian
ito direnei. Beraz, eta birritan pentsatu barik, harako bidea egin nuen.
|
|
Eta bakarrik nengoen, baina ez nengoen jada bakarrik, zeren eta, aita Bartolomek ene imajinazinotik alde egin bezain fite, neska beltz hura hurbildu baitzitzaidan, Nenbo zeritzana eta Gunberen arreba zena... Eta Nenbok dei egin zidan bere sufrimendutik eta bere bizigogotik, baita bere gorputz zati bakoitzetik ere... eta gero eskua luzatu zidan, eta nik ez nion ezezkorik erran, zeren ez bainuen urka bilur
|
batez
ito nahi haren alde sentitzen ari nintzen amorioa... eta zeren ene lehen manamendua —lehenetan lehena— bertzeen maitatzea baitzen, nork bere burua bezainbat.
|
|
...en Tormesko itsumutila edo pikaroen bizimoldearen gaineko bertze edozein kontakizun edo nobela; izan ere, gero eta iduritzenago zait ezen liburu haien orrietarik atereak izan zitezkeela nik egun haietan bertze marinelei aditurikako hainbat historia, edo nihaurk neure begiez ikusi hainbat ikuskizun ikusgarri —konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina
|
batean
ito zenarena; edo bertze gizon harena, zeinak amoranteari bihotza atera eta frijiturik jan baitzion; baina ez zintuzket kontakizun hauekin gogaitu nahi, zeren aitzinago ere izanen baitut antzeko historiak kontatzeko parada, hala nola behatzezurren erlikiarekin gertatu zitzaidana—; eta orri haietarik aterea izan zitekeen, orobat, nik bizi izan nuen esperientzia kilikagarriren bat ere —ze...
|
|
Kolpe batean hurrupatuak, goragaleak goitikoka hastekotan eman ninduen. Zorionez, istant
|
bateko
ito beharra baizik ez zen izan. Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari.
|
|
Halakorik gertatu gabe, pauso hotsen oihartzuna barreiatu zen ondoko gelatik. Madarikazio
|
bat
ito nuen hortzartean. Etxe horretan lau hilabete nituen eginak, eta lau hilabete horiek, bertzeak bertze, irakatsia zidaten Josu, gure anaia gaztea, gozo oneko normalean, zakur amorratuaren umoreaz jaikitzen ahal dela ohetik desorduetan egotziz gero.
|
2001
|
|
Behin edo behin pentsatu izan dut erakusketaren bat egitea, baina senarrak erotuta nagoela esaten dit. Egunen
|
batean
ito egin behar dugula horrenbeste sostenen artean, armairuan ez dagoela tokirik bere gorbatak zintzilikatzeko... eta abar eta abar. Nire senarra aspergarria da!
|
2003
|
|
Niri ere oso gogorra egingo zitzaidala pentsatu nuen, baina ez dakit esatera iritsi nintzen, gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik. " Niri ere", esango nuen beharbada, eta Monikak eskuarekin ezpainak estaliko zizkidan, askotan egiten zidan moduan, ahalegin gogorregirik egin ez nezan, edo esatera nindoan esaldia musu
|
batekin
itoko zidan. Ez naiz gogoratzen.
|
2005
|
|
Orduan begiak pantailatik aldendu eta Ametsengana itzuli ditu. Burdinazko atzapar bat bihotza estutzen sentitu du, hankak indarra galtzen, eta oihu
|
bat
ito du eztarrian. Ametsen aurpegiak ez du batere espresiorik, begiak kristalezko kanika hutsak, distirarik gabekoak dira, inora begiratzen ez dutenak.
|
|
Etxean. Gure loba
|
bat
ito beharrean jarri zelako. Gazta zati batekin.
|
2006
|
|
Eliza eta komentuak halaber. Harakinen karrikan, gizon
|
bat
ito beharrean ari ziren soldaduak, lepoa uhalez inguratu eta tiraka, bere diruen altxatokia erran ziezaien. Dohakabeak ezagun itxura zuen niretako.
|
|
–Barrabasen bizarreko zorriak! Gizon
|
bat
itota. Ez ikaratu.
|
2007
|
|
Lehoia izan nahi zuen katutxoaren historia erdizka dauka, eta hor dago katua, ez aurrera ez atzera. Ahal izanez gero putzu
|
batean
itoko luke katutxo pinpirina. Hori bai amaiera zirraragarri?
|
|
Isabel, kantukoa, oposizioak prestatzen ari da; gitarra irakaslea, berriz, parrandazale porrokatu hura, gogoratzen duzu? Ba, hipoteka
|
batekin
itota dagoela eta aurreztu beharra duela. Egun batetik bestera pertsona serioak bihurtu dira guztiak.
|
2008
|
|
Lehengo jarrera eroria utzi eta esku eta belaun gainean jarrita zegoen; eta, nabarmena izan arren belaunak min handia ematen ziola mugitzerakoan, aiene
|
bat
itotzen sentitu nuen?, martxa on eta bizkorrean arrastatzen zuen bere burua kubiertan zehar. Minutu erdi batean ababorreko kainozuloetan zen, eta soka erroilu batetik labana luze bat atera zuen, edo hobeto esanda daga motz bat, odolez zikindua kirteneraino.
|
|
garbia, odolik isuri barik. Buruko edo kuxin
|
batekin
ito eraginda, eta ondoren, ondoren gero!, kolperen bat eman, bortizkeria zantzuren bat utzi?
|
2009
|
|
Ahokoa ikertu eta Karen Levyrena zela ikusi. Belangerrek haren galtzerdi
|
batez
itoa.
|
2010
|
|
Agnesek irri txiki
|
bat
ito zuen, ohe gainean eseri aurretik. Yvesek kamera komoda gainean utzi zuen, Carolineren argazkia izkina batean jarrita, eta Agnesen ondoan eseri zen, zarata handia ateraz.
|
|
Telmok doministiku
|
bat
ito zuen.
|
2011
|
|
Gehiago desiratu, eta berehala sentitu zuen sabelpean barrura. Ai txiki bat jaulki zuen, arnasestuka, eta txilio miko
|
bat
ito behar izan zuen eztarrian, begiak itxirik.
|
|
Zaharra ez zen mintzo, eztarria ele erdiren
|
batekin
itota. Eta ez zen mugitzen, zaldi gainean eta inoren besoetan gorpu bat mugi daitekeen eran baizik.
|
|
Eta inolako kulparik gabe fusilatutakoak, Ramuntxok beti aipatzen zituen Obabako maisuak eta gainerako guztiak. Eta Lubis, gure lagunarteko lehen martiria, hura ere plastikozko poltsa
|
batekin
itoa. Eta beste asko.?
|
|
Nork ez du alde egin nahi herri kaka hauetatik? Jakin min pixka bat baldin baduzu, ikasteko, mundua ikusteko, jendea ezagutzeko, halako zulo
|
batean
ito egiten zara. Zuri ez zaizu berdin gertatzen?
|
2012
|
|
Ez zuela asko sufritu ulertu nahi izan nion. Gizonaren eskularru zuriek izara erretiratzean Victoriak intziri
|
bat
ito zuen mukizapi bustian, eta beste aldera begiratu zuen.
|
|
Suminak, gainera, egiatik oso hurbil ez zeuden adierazpenak erratera bultzatu zuen. Haserrea bat batean joan zitzaion, lotsazko olatu
|
batek
itota.
|
|
–Poltsarena egin zidaten, flexioak egiteko agindu zidaten, eta kolpeka eta oihuka hasi ziren, bultzaka eta mehatxuka. Jesarrita eta manta batez bilduta, poltsa
|
batekin
itotzen ninduten. Konortea galdu nuen eta aulkitik erori nintzen, hala ere torturatzen jarraitu zuten krisia izan nuen arte.
|
|
Esnatu ondoren, aurreko aldian bezala, ogi puska bat eta pitxer bat ur aurkitu nituen aldamenean. Egarri kiskalgarri
|
batek
itotzen ninduen, eta zurrutada batez hustu nuen edontzia. Drogaren bat eduki behar zuen; izan ere, edaten hasi, eta guztiz logaletuta sentitu bainintzen.
|
|
Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan. Une hartan bertan, ulu zorrotz baten moduko zarata
|
batek
ito zuen uraren orroa... Ehunka lurrin baporek beren lurrina batera botata egingo luketenaren moduko zarata zen.
|
|
Giza espeziea hasieran askoz handiagoa izan zela pentsatzea oso zentzuzkoa zela esaten zuen, baita erraldoiak egongo zirela ere iragan garaietan, historiak eta tradizioak baieztatzen duten eta erresumako zenbait aldetan aurkitutako hezurtzar eta burezurrek ere bide batez berresten duten bezala, gaur egun ohikoa den giza espezie murriztuarenak baino askoz handiagoak. Argudiatzen zuenez, Naturako legeak berak eskatzen omen zuen gu hasieran tamaina handiagokoak eta indartsuagoak izatea, eta ez edozein istripu txikik, etxetik teila bat jausteak, edo mutikoren baten harrikadak, edo errekastoren
|
batean
itotzeak, desegiteko modukoak.
|
|
Bere adiskidea lo zegoen. Gero, gelako egurats astunegian apur
|
bat
itotzen zenez, leihoa ireki zuen, eta horrek iratzarri zuen botikaria.
|
2013
|
|
Izan ere, heure burua ito gura baduk, hortxe dauzkak errekak ere? eta orain zer, Mantxolako koban sartu eta lurpeko mundura joan behar ote duk, munduko erreken azpian sua egin eta haiek guztiak lehortzeko, egunen batean haietako
|
batean
itoko haizen beldurrez?. Faborez?!
|
|
Gilenek birao
|
bat
ito zuen nire ondoan.
|
|
Bisaia eskuekin tapatzen zuen eta hatzen artetik odolak bide egiten zion lurreraino. Ahoa ireki zuen, baina eztulaldi
|
batek
ito zion erran beharrekoa. Pazienki iguriki nuen, konprenitzeko bezainbateko soinua aditu artean.
|
|
–Bai, baina ez haiz zazpi urteko haurra, eta gainditu egin behar duk problema hori. Izan ere, heure burua ito gura baduk, hortxe dauzkak errekak ere... eta orain zer, Mantxolako koban sartu eta lurpeko mundura joan behar ote duk, munduko erreken azpian sua egin eta haiek guztiak lehortzeko, egunen batean haietako
|
batean
itoko haizen beldurrez.... Faborez...!
|
2014
|
|
Lotsa likido lodi
|
batean
ito zen bidali ez nizun lerro bakoitza. Amildegira gerturatu eta bultza egin nien mezu guztiei, hitzez hitz. Bertan desagertu ziren, maite zaitut?
|
|
Nekagarria da, baina eraginkorra?, eta bere pasaporte maiztua luzatu zigun. Oihu
|
bat
ito behar izan genuen jaiotza data irakurtzean.
|
|
Karranpa elektriko mingarri batek zeharkatu zuen Charlie; jaikitzekotan egon zen, oihartzun
|
bat
ito zen haren eztarrian. Une batez eutsi zion, beste une batez.
|
|
Lanera itzultzea gomendatzeaz gain, Galan doktoreak ariketa egitera animatzen zuen, burua pentsamendu beltzetatik libre edukitzeko. Botika zaparrada
|
batean
itotzeaz gain, psikiatrak esaldi lagungarrien bilduma agortezin bat zeukan: –gure pentsamenduak gara?,, haizeak astindu ez duen zuhaitzik ez dago?,, ezin dugu gertatutakoa aldatu, bai ordea geure burua??
|
2015
|
|
Eta hori, ba azkenean, beregatik utzi nian. Gertatzen dena... badakik, beste irribarre behartu bat egin du Mek, oraingoan garaiz, hasperen berri
|
bat
itotzeko?, gero Malenek ni utzi ninduela... eta orduan ba, horixe.
|
|
Ez, ez; euria ez; nik gustuko dut euripean ibiltzea... Ibai
|
batean
itotzen ari naiz, bai, hori da, ura eztarritik behera erortzen hasi zait eta birikak ureztatu baino lehen irtetea lortzen ez badut... Zerbait behar dut berriro bizitzen hasteko.
|
|
Gizonak hasperen egin du, maldizio
|
bat
itoz eztarrian.
|
|
Burrunba handi
|
batek
ito du zerra mekanikoaren intziria.
|
|
legatz haundi
|
batekin
ito zen betiko.
|
|
Ez dira lezioak, solasak baizik. Bestalde, kontzeptu baten bila abiatzen badira ere, inoiz ez dira behin betiko definizio itxi
|
batean
itotzen.
|
|
Bainan hamalaueko gerlaren ondoriozko frantses nazionalismo gogor baten pean zagon ipar aldea: bere abertzaletasuna errejionalisma epel
|
batean
ito behar zuen Aintzinak.71 Laster etorri zen hogoi ta hamaseieko guda eta hemengo abertzaleak Franco-ren kontra oldartzea oso gaizki hartu zuten hango Eskualdunek, ezen hori komunista agertzea zakoten. Fin gaixto egin zuen Aintzinak.72
|
2016
|
|
Urtebete inguru zutela, bi umeak terreina batean bainatzen ari zen ama, egunero bezala, auzoko emakume batek atea jo zuenean. Atera zen harekin bi hitz egitera, baina berriketaldia luzatu egin zen eta, itzuli zenerako, umeetako
|
bat
itota aurkitu zuen. Ez zekiten, ordea, nor zen itotako umea eta zozketa bidez erabaki zuten Ludvicec izan zela.
|
|
Pertsona
|
bat
itotzen ari da itsasoan. Hondartzatik, oso urrun dagoela irizten diogu igandezale guztiok, lar urrun gainera.
|
|
– Gure herrialdearen etorkizuneko garapenaren zati garrantzitsu
|
bat
itoko dutelako
|
|
ezagunaren ezagunez, ez dakigula nondik hasi ere, Alsinarentzat dena baita berri, dena ezezagun, dena jakingarri. Dena dauka ikusteko eta inor ez erakusteko, aireportuan ez baitu inor zain, inork ez daki datorrenik, ezin jakin lezake, kontinente osoan ez baitu inor ezagutzen; bat batean, hegazkinetik jaitsi, maletak jaso, eta nora joan behar duen pentsatzen hasi denean, munduko pertsonarik bakartiena, errukarriena eta babesgabeena bera dela iruditu zaio; tristurazko ozeano
|
baten barruan
ito beharrean sentitu da eta itxaroten daudenentzako besaulki batean eseri behar izan du negarrari emango ez badio, gajoak. Tristea da gero, euskal odol eta jatorriko alaba bat, arbasoen lurrera itzuli eta berotasun pixka bat ez aurkitzea:
|
2017
|
|
Zorbak listua irentsi zuen, zotin
|
bat
itotzeko bezala.
|
|
Ezin zion entzun emakume bati erreguzko ahotsez berari ezer esaten, non ez zitzaion bihotza erdi bi egiten. Emakume malko
|
batean
itotzen zen.
|
|
Bai, jauna, oraindik ederki berotu behar dik. Eta batez ere niri hitza eman ondoren hitza jan duen
|
batentzat
itotzeko ainako beroa egitea, gutxi fida.
|
|
Beste zupada bat eman zuen, kea bularrean luze gordeta, pentsamendu txar tristeak ito nahi balitu bezala, betiko erretiroaren zain balkoi ertzean zutik. Hirurogeita hamazazpiko birikek eztula eragin zioten, baina beste zupada gogorrago
|
batez
ito zuen gaixo keinu traidorea. Andrea kontainerrean egongo zen.
|
2018
|
|
–Egunero 150.000 dolar inguru. Eta hau herrialde txiro batek ordaintzen du, hiru urtez gerraren erdian egondakoak, bahitura basati
|
batek
itotakoak?.
|
|
–Ibai maite horretan, ume
|
bat
ito zitzaigun.
|
|
Bere etxean, aldiz, Monsieur Perrinen etxean esan nahi dut, hainbeste tapiz, zaharkin eta antigoaleko bildumen artean pitin
|
bat
ito egiten nintzen eta hala esan nion.
|
2019
|
|
Libek ihes egin zion emakumeak kontrolpean edukitzeko asmatutako tranpa horri. Maitasunaren bernizak gure bizitza osoa estali behar duela erakutsi digute, dena baldintzatu behar duela, gure bizitzako atal guztietan barneratu behar dela, uholde erromantiko
|
batean
itota bukatu arte. Itsatsita gauzkate eztiz zikindutako koilara likatsu horretara.
|
|
Armiarma batek eskuaren gainaldea zeharkatu zion, eta neskak garrasi
|
bat
ito zuen bere barnean. Baina, armiarmaz aparte, guztiz bakarrik zegoen armairuaren iluntasun sakonean.
|
|
Emakume maitemindua bezala, ama zoratzen dago beharrezkoa dela sentitzen duelako; asetzen dituen exijentziek justifikatzen dute; amaren maitasunak, ordea, ez dakar berekin erreziprozitaterik, eta hortik datozkio zailtasuna eta handitasuna; emakumeak ez du gizon bat aurrean, heroi bat, erdi jainko bat, baizik kontzientzia txiki sortu berri bat, gorputz ahul eta kontingente
|
batean
itoa; haurrak ez du batere baliorik, ezin du batere baliorik eman; haurrarekin, emakumeak bakardadean segitzen du; ez du inolako ordainik espero ematen dion guztiaren trukean, eta bere askatasunarekin justifikatu behar du emandakoa. Eskuzabaltasun horrek laudorioak merezi ditu, gizonek nekatu gabe eginak, baina engainua hasia da Amatasunaren erlijioak aldarrikatzen duenean ama guztiak ereduzkoak direla.
|
|
Haremean gatibu dagoen esklaboak ez du inolako pasio morbidorik sentitzen arroza hostoen konfituraz edo bainu lurrinduez: denbora zerbaitetan pasatu beharra dauka; ginezeo goibel
|
batean
itotzen den neurrian, dela burdelean edo etxe burges batean?, erosotasunean eta ongizatean ere babestuko da; gainera, boluptuositatea zapuztua duelako dabil halako gosez haren bila; sexualki gogobete gaberik dagoenez, lazkeria maskulinora eta, gizonen zatarkeriara kondenaturik, dagoenez, kontsolagarri zaizkio saltsa krematsuak, ardo hordigarriak, belusa, uraren laztana, eguzkiarena, adiskide duen neska batena, maitale duen mutil batena.
|
|
–Amets gaizto berbera izan nuen luzaroan, Izaskun. Amets gaizto horretan, putzu sakon
|
batean
itotzeko arriskuan ikusten nuen nire burua. Azken unean, justu amore emateko puntuan nengoen bakoitzean, izurde zuri bat etortzen zitzaidan igerian, bultzaka, putzu zikinetik irtetera behartuz.
|
|
Zizpuru
|
bat
itoz, idazlea erreguka hasi zen bere baitan: Txominek ez ahal zion aitortuko berarekin maiteminduta zegoela.
|
|
Hiltzaileak aurreko bi krimenetako patroi berari jarraitu omen zion: biktima soka
|
batez
ito, sabela goitik behera ireki eta gantz ehuna labana batez xerratu.
|
|
–Bururatu zaie ba, esan zuen idazleak hasperen
|
bat
itoz?. Ez naiz herri honetan jaio, idazlea naiz, faro batean bizi naiz eta duela gutxi bereizi nintzen Pasaiako tipa guztiak maiteminduta zeuzkan tipoarengandik?
|
|
Idazleak garrasi
|
bat
ito zuen, eta presaka biratu zen aterantz, baina nerbioek huts egin eta giltza sorta lurrera erori zitzaion.
|
|
–galdetu zuen erantzunik itxaron gabe?. Behin biktima ontziratuta, Guruzeta haren atzean jartzen zen amarrak askatzeko aitzakian, eta soka
|
batekin
itotzen zuen, tornikete moduan erabiltzen zuen makila baten laguntzaz. Ustekabean harrapatzen zituenez eta dena hain azkar egiten zuenez, kasik ezinezkoa zen harengandik libratzea.
|
2020
|
|
Gauzak horrela, behin ere ez du izan posizio batera edo bestera lerratzeko adorerik, eta beti bi muturren arteko epelaren babesean kukuturik gelditu izan da, zalantza uholde
|
batek
itota. Berdin oraingoan.
|
2021
|
|
Txetxek irribarrez estutu dio eskua txitxirioei dien desamodioa platerera atera gabe. Ingek emakume atsegina ematen du, tenple onekoa eta esku zabala, baina iruditzen zaio baduela penaren
|
bat
itota. Haren begiek tristezia putzu bi dirudite barre egiterakoan ere.
|
|
Ez gara hara ailegatzen, baina gure kaka bai. " Eroskiren poltsa
|
batek
itota hil zen". Ze epitafio ergela.
|
2022
|
|
Guk inoizko izualdirik handiena hartu bitartean, mekanikoek autoak konpontzen jarraitu zuten, zurginak altzariak zerratzen aritu ziren, eta bizarginek betiko moduan dantzatu zituzten guraizeak eta labanak. Mundu guztia ohi bezala aritu zen, neskato
|
bat
ito ez balute bezala ziega ilun batean.
|
|
–Ulertzen ez dudana da zu ez hunkitzea –laburbildu du negar zotin
|
bat
itoz.
|
|
Nagusiaren ideia, lanetik ateratakoan lankideak zerbait hartzera gonbidatzea, bikaina iruditu zaio. Erlaxatuta daude denak, baita Txema ere; bera maitemindu zuen Txema hura da, bere buruaz barre egiten dakien hori, eta ez gehiegi estuturiko gorbata korapilo
|
batek
itotzen duen Txema.
|
|
Begira. Nork esango zion horrela bukatuko zuela, hainbeste urtean zuzendu zituen ahizpetako
|
batek
itota...
|
|
Intziria segundo gutxitik behin errepikatzen da; eztarriko soinu bat da, mozal
|
batek
itotako laguntza deia. Emakume bat da, Juliak badaki, eta aurpegia ere jar diezaioke.
|
|
Lehenengo haurdunaldiko beldurrak joan ziren, eta Mariak bere buruarekin adiskidetutako ama bat izan zuen. Zaharrenak, aldiz, ero antzeko bat, zurrunbilo
|
batean
itota. Kulpa datorkit, kulpa berriro.
|
2023
|
|
Makina bat beldurrezko istorio ezagutzen zituen; errekako zurrunbilo
|
batean
ito zen zaldiarena, gauez argia zuen etxe abandonatuarena, umeak espiatzen zituen sorginarena... Istorioak besterik ez izan arren, oilo larrua jartzen zitzaidan herrian bertan gertatu zirela entzutean.
|
|
Kolpeak erabat gelditu zuen eta kexa txiki bat baino ez zuen egin, oihua ere ez zena izan. Katakume
|
batek
itotzen dutenean egiten duen soinu apal eta laburra. Hamar euro aberatsagoak ziren mutilak ikaratu eta begiralearen bila joan ziren.
|
|
Xaboia etorri zait burura, gel apartsu usain onekoa. Karkara
|
bat
ito dut. Ez dut hori baino kapritxo hoberik?
|
|
Itzalak begirada jaso zuenean, orduantxe ezagutu zuen bere burua korridoreko ispilu luzearen aurrean makurtuta. Oihu
|
bat
ito zuen: zoro begirada hura berea zen, toki ulertezin batean galdutako arima batena.
|