Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 308

2000
‎Azken esperimentu haren txanda ere noizbait heldu zen: ispilu bat ipini nion kaiolaren horma baten kontra, bere burua ikus zezan eta, esperimentua ondo bazihoan, nortasunaren garapen absolutu bat lor zezan perikito horiak.
‎momentuz bertan idatziko ditut sentitzen ditudan guztiak, nahiz eta hona itzultzean ordenagailuan dena garbira pasatu. Beraz, eta pelikuletan gertatzen den bezala, koaderno honi izen bat ipintzea pentsatu dut: Bitakora.
‎...uen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintzeko —bigarrena—, Jainkoaren eta gizonen arteko hautuan Jainkoaren alde egin nezan amoreakatik; eta bururatu zitzaidan, azkenik, ezen segada bat prestatu eta segadan hartu eta atrapatu behar zintudala, Jainkoaren tribunalen aitzinerat eramaiteko.
‎aitzitik, handitu eta areagotu egiten zitzaion, harik eta mihian eta odolean lehertzen zitzaion arte, or errabiatu bat iduri, adausia eta ausikia baterat zituena. Etsenplu bat ipintzearren, derradan ezen aitaren jauregian hiru skribatzaile ezagutu izan ditudala, aitaren kontuen eramaiteko, eta bi lehenak nehongo urrikalmendurik gabe egotzi eta iraitzi izan zituela, hanka sartu zutelako, egitekoren batean ez bazen bertzean. Haietarik bat, hiruretan lehena, bere lehengusu tipi bat zen, Xalbador Etxegoien.
‎KORRIDAREN kontu hauek bazterrerat utzi eta bertze zerbaiti ekin nahi nion, baina ezin... Zeren, gogoan dudalarik aitak arkabuzez akabatu zezena eta zezenaren burua —edo burezurra eta adarrak, hobeki, zeinak urtebete gabe sala nagusiko apal batean ipini baitzituen—, bertze zerbait komentatu nahi bainizuke, aitzina egin baino lehen. Izan ere, erran dizut arestian nolakoa zen edo nolakoa izan zitekeen gure aita, eta orain zerbait eratxiki nahi nuke, haren nortasunari eta haren nolakotasunari buruz.
‎Edo, frogari froga eratxikitzen diodala, erranen ote didazu nori burura zekiokeen ideia hura, osabari ez bertze nehori, noiz eta entseiatu baitzen esperimentu haren egiterat, lau ahate arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan, oilalokaren eta ahattoen arteko harremanen studiatzeko gogoz, Villagrandeko dukea Urbiainerat etorri baino egun batzuk lehenago?
‎Eta, hitz haien ondotik, amak irri hura egin zidan, zeina baitzen aterbe bat, norat egin bainuen segidan, baina ez baldintasun bat ipini gabe:
‎Eta hurrengoan orkidea bat ipiniko zuen, eta banekien ezen egun hartan sorpresa atseginen bat izanen nuela...
‎Erran dizut nola osabak, urtxintxei edo basoko amimaliei eta hegaztiei behatzeko eta haien begiratzeko, egonleku edo behatoki batzuk paratzen zituen —lauzpabortz izanen zituen denbora hartan—, adarrez osatuak eta ongi gordeak... eta erran dizut, halaber, nola haietarat sokaz igaiten zen, edo enborrean goiti... edo eskailera bat ipintzen zuen zuhaitzaren kontra, nola baitzen urroztarren bordatik hurbil zegoen behatokiaren kasua.
‎Eta, hala, zenbatenaz kristala gardenago eta transparentago izan (eta lengoiaren erabilpena, beraz), hainbatenaz leialago eta fidelago ikusiko dugu mundua, eta hainbatenaz egiazkoago izanen da munduari buruz egin dezakegun interpretazionea. Ordea, beldurraren eraginez kristala lurruntzen bazaigu, edo nahikeria hutsez beira koloretsu bat ipintzen badugu, hemen gorri, hor hori eta han urdin (eta metaforak eta metaforak erabiltzen baditugu, beraz), ez dugu mundua den bezala ikusiko, ez mugatuko, ez interpretatuko, eta gure beldurraren edo gure nahikeriaren araberakoa izanen da, nehola ere ez buru-argitasunaren eta arrazoinezko arrazoinen araberakoa, nola izaiten baita erabiltzen dugunean numeroen hizkuntza guztiz doia, justua eta g...
‎Eta diskusione hura heldu zen, Pedrok ohitura hura zuelako, sainduei buruan koroa bat ipintzekoa.
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Iturria ez zen gure etxekoa bezain ederra, baina bai erabilgarriagoa, eta gu anitzetan ibiltzen ginen han jostetan geure zurezko belauntzitxoekin, edo eskuekin plisti plasta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere.
2001
‎Txoko bakarra zeukan garbi, bertan kabiarra jateko modukoa. Egurrezko figura bat ipini nuen han. Jesus ere ez zen; bere lehengusuren bat edo.
‎Tigreei gezi jaurtitzen dizkiete. Lo gelditzen direnean lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko.
‎Hiri barruan jende askok espaloietan lo egiten du, azpian ohol bat ipinita. Neronek ere Ranchin horrela lo egiten nuen, baina gela batean eta eltxoak sar ez zitezen sare batekin.
‎Hausnartzen hasi zen, haurrak bizitza osoan sufritzen igarotzea baino hiltzea hobe zuela. Aurpegi gainean bigungarri bat ipini eta ito egin zuen.
‎Etengabe jotzen dute. Kotxe askok atzeko aldean ohar bat ipinia dute: " Please, horn".
2002
‎Bereziki hezitako zakurrek arropa garbitegietan zer egin badakite, txartelak erosten dituzte, nagusiak konortea galduz gero telefonoa erabiltzen eta gaixoaren gainean manta bat ipintzen ikasi dute
‎Auzoko gizonak esan zidan katakumeak amarik gabe gelditzen zirenean, umeak zituen beste ama batekin ipintzen zituela umezurtzok.
‎Beste okerrik ez. Zotz bat ipiniko diot hautsitako tokian eta zapitxo batez inguratu. Sendatuko da.
‎Zakurrentzat bi zulo eder dituen etxola egin genuen. Zulo zolan ohol lodi bat ipintzen diegu, gorputza beti lehor izan dezaten.
‎Erdi Aroan hilerrietako hilobietan zakurraren eskultura bat ipintzen zuten, leialtasunaren sinbolo, lehoia indarrarena zen bezala.
‎Kantauri zakarraren antzeko beste itsaso bat zuela bere baitan, hori besterik ez baitzuen sentitzen: hura bezain sumina eta hura bezain furfuriatsua, bere nortasunaren zutabeak inarrosten zituena eta bizitzaren edifizio osoa dar dar batean ipintzen.
‎Ahizparen zain zegoen orduan ere, lanetik noiz itzuliko. Xabier Leteren disko bat ipini berria zuen eta, kantariaren doinuan kulunka, egunari errepasoa ematen hasi zen: Ander Olaso medikuarekin goizetik izandako kontsulta; eguerdiko bazkaria, bakarrik; arratsaldean, berriz, San Marko mendirako ibilalditxoa, etxera itzuli aitzin...
‎Hantxe igartzen nuen nik, adibidez, bihotzaren hondorik hondoenean, Leireganako erruki iturria... baita erruki uholdeak ere handik sortzen, odol kolpeka, lotarakoan, batez ere: ipuin labur bat kontatu eta disko bat ipinita gero, begiak ixten zituenean, Yehudi Menuhinen biolinak interpretatutako Brahmsen sehaska kantaren konpasean.
2003
‎–Letoniar bat pintatu nuen nik. Eta inskripzio bat ipini nion azpian.
‎–Orain hiru urte hementxe egin genuen maitasuna –esan zuen eta izutu egin nintzen pitin bat, ezinezkoa iruditu baitzitzaidan han, Donibaneko portuaren bistan eta Ziburuko etxeen ikusmiran egun argitan maitasuna egin izana, baina Monikak elkarrekin bizitzera eraman gintuen bidaia hura pausoz pauso errepikatzeko erabakia hartu zuela zirudien. Esku batetik indarrean hartu eta itsasoaren erasoei aurre egiteko pilaturik zeuden harritzar kubiko horitako baten kontra ipini ninduen erdi etzanik eta, nire izterraren gainean jarririk, dozena bat kolpe bortitz eta lehorrekin iritsi zen atseginaren gailurrera belarria miazkatzen uztea beste inolako laguntzarik gabe. Askoz ere denbora gehiago behar izan zuen baretzeko.
‎Azpilgo plazan, beraz, harresi haren erdian eta eliz dorrearen alboan doi, Soroetako Perminen eskultura aurkitzen zen. Don Justinianok oroitarri bat ipini zion, handik gutxira: " Iraultza zuriaren lehen martiria:
‎Kontabilitate liburu gisako batean apuntatu dute nire sarrera, eta sinatu egin behar izan dut. Ordu bata ipini dute sarrera ordua. Aurreko ordubete hau ez dute kontatu, ordu bat gehiago hemen...
2004
‎Inondik ere, euskaltasun hori gureganatuko badugu, geure erreferente ideologikoei uko egin genieke. Adibide soil bat ipiniko dut tesi honek nora garamatzan jakiteko: egin dezagun kontu, ni ez naizela ideologia jeltzalearen altzokoa, eta ideologia abertzale hori gutxietsi egiten dudala arrazoi batzuk direla medio.
‎Del Vallek esku bakemaile bat ipini zion besagainean, isiltzera behartuz. Dena den, agente espainiarrak ezagun zuen bera ere hezurretaraino larriturik zegoela.
‎Halako egunetan, jakina, aitak itxi egiten zuen taberna, sarrerako pertsianan kartel bat ipiniz, berak eskuaz idatzia:
‎Esperientzia bitxi hark, hala ere, mugarri bat ipini zuen nire bizitzan.
2005
‎–Eta ni ere? , esan zion halako batean Inesek, eskua mugimendu elektriko batean ipintzen zuela, astindu egin zutela adierazteko.
‎Iman harri batek egiten du, adibidez, burdina harrapatu. Burdin zati baten ondoan ipini, eta harrapatu egiten du iman harriak. Eta harrapaketa hori ikustea da gauza bat bitxia eta apur bat misteriosoa, ezin delako ulertu zergatik harrapatzen duen iman harriak burdina.
‎Azkenean ez du jakin Iñesek zein den gurea, bonba kakarraldoa ala kakarraldo ibiltaria. Baina izen bat ipini behar da kortxoan eta zozketa egin du. Bonba kakarraldoa tokatu da.
‎Nik ez dut baloia atera, ze odolez dago dena. Eta Ismaeli gauza zuri bat ipini diote buruan, trapu bat, holan. Eta Dolfok esan du Aita Santua dela Ismael, eta Aitasantu deitu diogu guk.
‎Intsektuek usaindu egiten dute likidoa eta lotan gelditzen dira. Gero kortxo batean ipintzen ditu Iñesek intsektuak, orratzekin, hegoak zabalik. Eta hegoak apurtuta badaude, puzzle bat egiten dugu hegoekin.
‎–Listo –Gurrek marka bat ipini zuen lurrean– Laurogei metro hemen.
‎Iñesek hutsune bat utzi du libelulen kortxoan. Libelulak aparteko kortxo batean ipintzen ditu Iñesek eta hutsune bat utzi du kortxo horretan, erdi erdian. Libelula urdina harrapatzen dugunerako.
‎Eta medikuak ez dira inoiz konfunditzen eta beti jakiten dute ze botika hartu behar den eta nola eta zergatik. Eta mediku batzuek bihotza kentzen diete pertsona batzuei eta beste bat ipini. Eta pertsona horiek gero ondo egoten dira.
‎–Aizu, aitonarena da, oharkabean kendu diot; urrezko hiru hagin dituzu hor –eta ume irribarre bat ipini zuen.
‎bat sanmigela; bestea, Guinness, Kixmirena. Halimek niretzako sanmigel bat ipini zidan, Karlos Felixen diskurtsoa entzuteari utzi gabe.
‎–Aitak kiosko bat ipini nahi dit, zer iruditzen? –jarraitu zuen Karlos Felixek Halimen belarria ustelduz– Nik esan diot, ikasketak utziko ditudala, azken finean ez nuen espero unibertsitatera joatea, baina kioskoa popatik sartzea daukala!
‎banekien une hartaz beti oroituko nintzela, eta beti nostalgiaz. Amak, behin, txikitako nire argazki bat atera zuen albumetik –pijamaz jantzita ageri nintzen, sehaskan, aurpegia txokolatez zikinduta–, biziki gustatzen omen zitzaiolako, beste garai baten ederra gogora zekarkiolako, eta marko bat ipini eta egongelako horman eskegi zuen. Nik ere huraxe egingo nukeen:
2006
‎–Azkenaldi honetan –jarraitu zuen Minhokoak–, zerga berezi bat ipini die menpeko herriei. Mariñas herrikoek, ordea, ez dute ordaintzerik izan.
‎Kokotsaren keinu batekin galdetu zidan ea zer nahi nuen. Txanpon bat ipini nion eskuan. Pasatzen utzi zidan.
2007
‎Baina ez zen gaueko musika ederra izan etxe hartatik alde egiteko erabakia hartzera bultzatu ninduena. Behin portuges bat ipini zuen Fabiolak nirekin logelan, beste bost errumaniarrekin batera. Portugesarekin, behintzat, banuen zertaz hitz egin.
‎–Hau gure gela izango da, Edelmiro. Ohe handi bat ipini dugu. Eta armairu bat, eta mesanotxea.
‎Nire heldutasuna frogatu nahi izan nuen eta hark bere umetasuna, ez dakit. Etxearen aurrean parke bat ipinia zuen udalak aspaldi. Kolunpioak zeuden bertan, zuhaitz historikoak, tartean gereziondo japoniar mitikoa, eta zakurrek kaka eta pixa aise egiteko tokiak.
‎Ezkerreko oina, zapata berde eta guzti, oinatz gorri baten gainean jarri zuen, eta zuri baten gainean ipini zuen gero eskuina. Hala ibili zen, zulorik zulo, oinetako berdeak oinatz guztietan banan banan sartuz.
2008
‎Memento batzuk lehenago, neskameek maindireak aldatu eta arrosa urarekin lurrindu zuten gela. Eta mahai txiki bakarraren gainean, sorta bat ipini zuten, lore artifizial ikusgarriek osatua, kristal urdinezko ontzi apain batean.
‎estigma bat balu bezala zeraman. Horregatik, indianoak handik bi urtera jauregi bat eraiki, atarian magnolia bat landatu zuen, denborarekin zuhaitz ezin lerdenago bihurtuko zena?, inguruan hesi bat ipini, ate nagusiaren gaineko harri batean jauregiaren izena?. Marisa enea?, zizelatu eta udazkeneko egun batean atea zeharkatu zuenean, bertan bizitzen jartzeko, antzeko galdera egin zion bere buruari:
‎esango zuen urte batzuk geroago Ernestinak. Ernestinak, baina, berezko marka zuen, bere izaera hura, adibidez, uso apal bat izatera bultzatzen zuena, ebanjelioaren hitzetan, edo bere egoteko modu hura, aditzera ematen zuena egon bazegoelako ez zegoela eta egon ez zegoelako bazegoela?, eta frai Millanek ez zion jada markatua zetorrenari ipar argi bat ipini baizik, beharbada.
‎Beste kutxa bat ipini behar izan du aurrekoaren gainean leiho zulo estutik gorputza kanpoaldera atera ahal izateko. –Kitto?
‎Freddy Greenek eskuak kikaran berotzen zituen bitartean, Jeepa utzi eta gorpua garraiatzeko behorra eramango zutela erabaki zuen guardak, tokiaz entzundako erreferentzien arabera. Behorra atera zuen ukuilutik eta baso guarden ezaugarri distiratsua zeukan zela bat ipini zion, beheko aldetik uhala pasa eta lotuz. Zelaren ezker aldean, zorroan sartutako fusila eskegi zuen.
‎Iritsi berriak artez jo zuen harengana eta txoko batera eraman zuen besotik oratuta. Han poltsatxo bat ipini zion eskuan.
‎" Gizon hark markatu zuen nire bizitza" esango zuen urte batzuk geroago Ernestinak. Ernestinak, baina, berezko marka zuen –bere izaera hura, adibidez, uso apal bat izatera bultzatzen zuena, ebanjelioaren hitzetan, edo bere egoteko modu hura, aditzera ematen zuena egon bazegoelako ez zegoela eta egon ez zegoelako bazegoela–, eta frai Millanek ez zion jada markatua zetorrenari ipar argi bat ipini baizik, beharbada.
‎Memento batzuk lehenago, neskameek maindireak aldatu eta arrosa urarekin lurrindu zuten gela. Eta mahai txiki bakarraren gainean, sorta bat ipini zuten, lore artifizial ikusgarriek osatua, kristal urdinezko ontzi apain batean.
‎Izan ere, Nazario ez zen miseria gorrian bizi –baserrian bazuten ahora zer eramanik gutxienez, bertan bizi zirenen dieta ogi, esne, babarrun, sagar, hur eta intxaurretara mugatzen bazen ere, gehi haragi puskaren bat hilean behin, txerria hiltzen zutenean maizago–, baina familia pobre bateko kidea zen, indianoarekin alderatuta zer esanik ez, eta pobrezia hura –osaba Bixente beti mintzatzen zen umetan igaro zuèn bolada latz bezain gogor batez, noiz eta baserrian eskasia eta urritasuna egin baitzen nagusi, orbetarrek burua berandu gabe altxatu bazuten ere– estigma bat balu bezala zeraman. Horregatik, indianoak handik bi urtera jauregi bat eraiki –atarian magnolia bat landatu zuen, denborarekin zuhaitz ezin lerdenago bihurtuko zena–, inguruan hesi bat ipini, ate nagusiaren gaineko harri batean jauregiaren izena –" Marisa enea" – zizelatu eta udazkeneko egun batean atea zeharkatu zuenean, bertan bizitzen jartzeko, antzeko galdera egin zion bere buruari: " Indiano horrek jauregi bat badu, nik zergatik ez egunen batean...?".
2009
‎Paraje babestua da. . Altzoa da?, esaten du, eskuak habia baten gisan ipiniz. Ekaitza denean, eta haizeak eta hotzak jotzen duenean, ardiak eta abereak horra biltzen dira.
‎Azkengabeko masa izengabearen altzoan, izen propioa edukitzea unibertsoan identitate bat altxatzea da, nortasun bat edukitzea, toki bat edukitzea memorian, gizon emakumearen familian, denboran. Zer bakoitzaren barneeneko zerizan sekretua ezagutzen zuen lehen jendeak edo jainko batek ipini zion apika izena mendiari, orain haren sekretua izendatzen eta ezkutatzen duen zeinua. Izenarekin hasten da kreazioa.
‎Jainkoaren existentziaren probak errepasatuz: argumentu ontologikoa ez da besterik, abiapuntuan definizio arbitrario bat ipini eta handik hara hitz eta pitz jolasetan dibertitzea baino. Perfekzio guztizko eta maitasun infinituko Jainkoaren aurka, munduko sufrimendu eta gaitzen esperientziaren kontrarrazoia nahiko klasikoa da, nahi bada.
‎Beste baldintza bat ipintzen nuen. Ezkondu eta emakume horretxen etxean bizi nuela legebidean jarri arte, poliziak benetan ezkondurik geundela pentsa zezan.
‎–Hortaz, zer egin behar dugu, abiatu edo ez abiatu? Hausnartu, mirestu, begiratu, erietxe bat ipini edo goxo goxo etzan, zer da egin behar duguna?
‎Hertzainak taldearen aspaldiko cd bat ipini zuen tabernariak, apal. Korroskada batek egin zidan ihes.
‎Lurmutur koxkor bat osatzen zuen bertan mendiak, eta urtebete lehenago eraberritutako itsas pasealekuak haitzen gainetik inguratzen zuen hura. Begiratoki txiki bat ipini zuten han, berriz itsasoak indarra hartu eta bidea mendiaren aurka bultzatuz begien paretik ezkutatu aurretik. Leku polita zen olatuei begira egoteko.
‎pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere! Zer esango zuen arrotz mihi gaizto batek, adibide bat ipintzeagatik, neska mutilak era hartan ikusi balitu. Eta hain baitzen eskandaluaren pausoa luzea eta azkarra, hain hauskorrak izen onaren oinarriak eta hain laburra haren iraupena?!
‎bere azken aurkikuntza, adiskide berria eta balizko adiskide mina, bere egoera ilunari. Adak behin edo behin sentitua behar baitzuen Domingorekiko harreman platonikoek kale itsu batera eraman zezaketela? argi izpi batzuk ekar ziezazkiokeena?; zer harreman klase eraiki behar zuen, ordea, Txarorekin, baldin eta hasieratik beretik gezur handi bat ipintzen bazuen oinarri?
‎Alberto harri eta zur gelditu zen hasieran; harridurari, baina, irri ezin zabalago batek ipini zion urrezko amaiera:
‎Ez da hori, entzun dut, itxuraz?. Hizkuntza bat ahaztea ez da kulturaren ezaugarria, baina bai hura erbesteratzea, ordez beste hizkuntza erabilgarriago bat ipintzeko.
‎Potroak ukitu ez ezik, estutu ere egin zizkion une hartan semeak aitari, bai, horixe! Bera, ordea. Nazario Orbe?, etxeko arra zen eta etxeko lehena, horrelako erantzunak ezin onartu zituena, are gutxiago semeari aurretik bi aldiz barkatu ondoren; eta, azkenean, malguki batek bezala erreakzionatu zuen, jakina, istantean jarri baitzen zutik, mahaian kolpe ikaragarri bat joz eta platerak, botilak eta edalontziak dar dar batean ipiniz, baita errabiazko oihu ezin ozenagoa eginez ere:
‎han, baina, hainbatek eta hainbatek ez zuten beren zigarrotxoa erretzen, baziren bestelakoak, halere, tabakoa jabego pribatu onargarri bakarretakotzat zutenak?, baizik eta batak besteari pasatzen zion, honek beste norbaiti pasa ziezaion, erretzeko modu hura ere ideiak konpartitzeko beste modu bat balitz bezala; kideen artean, beste kide bat zen Domingo, jakina, besteek eskatzen ziotèn papera betetzen zuena, ezinbestean bete ere, bere iritziak kartsu bezain zorrotz ematen zituen, esate baterako, baita umore puntu batekin ere?, baina, aldi berean, Domingok galdera bat behar zuen buruan? lehendik ere egina behar zuena ziurki?. Zer egin behar dut, gerra iristen bada, nire familia alde batean eta ni bestean???, gerra aurreko giroa ere halakoa baitzen, zerumugan lubaki bat ipintzen zuena, gerraren geltokia helmuga; Domingok aise saihets zezakeen, alde batetik, galdera hura, noiznahi izan baitzezakeen gogoan bere familiarekin hautsi eta beste familia hura aukeratu zueneko mementoa, noiz eta, ezkondu baino egun gutxi batzuk lehenago, Miryami eta beste hiruzpalau laguni esan baitzien: –Ni ez naiz odolarena, baizik eta gogoarena, eta nire gogoa zuekin dago:
‎–Baina ez al genuen atikoan usategi bat ipini behar? –puntualizatu zuen ostera ere Txominek, puntualizatzaile ezin hobea zirudienak
‎–Aita, esan zion, lorik gabeko gaua egin ondoren?, Domingok atzo gurean egin zuenak ez du izenik? , une hartan, baina, isilune bat zabaldu zen (burua ezker eskuin mugitzen zuen Teofilo Mariak, barne korapilo bat askatu nahi eta ezinean balebil bezala), harik eta barrua askatzera deliberatu zen arte, ahotsa dar dar batean ipinita?: Putakumea!
‎Domingok bizkarra makurtu eta burua jaitsi zuen, gainean karga handi bat ipini baliote bezala. Adaren balizko hilotza tartekatu ote zitzaion une hartan??, eta gero, honela erantzun zion:
‎zergatik ez zion esaten egia, zen bezalakoa...?, zazpi anai arreba izan zirela, eta kito!; non utzi zuen, bada, Benjamin Maria?; Txaro: bere azken aurkikuntza, adiskide berria eta balizko adiskide mina, bere egoera ilunari –Adak behin edo behin sentitua behar baitzuen Domingorekiko harreman platonikoek kale itsu batera eraman zezaketela– argi izpi batzuk ekar ziezazkiokeena...; zer harreman klase eraiki behar zuen, ordea, Txarorekin, baldin eta hasieratik beretik gezur handi bat ipintzen bazuen oinarri?
‎Alberto harri eta zur gelditu zen hasieran; harridurari, baina, irri ezin zabalago batek ipini zion urrezko amaiera:
‎Potroak ukitu ez ezik, estutu ere egin zizkion une hartan semeak aitari, bai, horixe! Bera, ordea –Nazario Orbe–, etxeko arra zen eta etxeko lehena, horrelako erantzunak ezin onartu zituena, are gutxiago semeari aurretik bi aldiz barkatu ondoren; eta, azkenean, malguki batek bezala erreakzionatu zuen, jakina, istantean jarri baitzen zutik, mahaian kolpe ikaragarri bat joz eta platerak, botilak eta edalontziak dar dar batean ipiniz... baita errabiazko oihu ezin ozenagoa eginez ere:
‎–Baina ez al genuen atikoan usategi bat ipini behar? –puntualizatu zuen ostera ere Txominek, puntualizatzaile ezin hobea zirudienak
‎Domingok bizkarra makurtu eta burua jaitsi zuen, gainean karga handi bat ipini baliote bezala –Adaren balizko hilotza tartekatu ote zitzaion une hartan? –, eta gero, honela erantzun zion:
‎Bilera hartan parte hartzen zutenak, izan ere, sutsu ari ziren, kez gainezka zegoèn gela arnastezin batean sartuta, gehienak erretzaileak izaki: ...na, ezinbestean bete ere –bere iritziak kartsu bezain zorrotz ematen zituen, esate baterako, baita umore puntu batekin ere–, baina, aldi berean, Domingok galdera bat behar zuen buruan... lehendik ere egina behar zuena ziurki –" Zer egin behar dut, gerra iristen bada, nire familia alde batean eta ni bestean?" –, gerra aurreko giroa ere halakoa baitzen, zerumugan lubaki bat ipintzen zuena, gerraren geltokia helmuga; Domingok aise saihets zezakeen, alde batetik, galdera hura, noiznahi izan baitzezakeen gogoan bere familiarekin hautsi eta beste familia hura aukeratu zueneko mementoa, noiz eta, ezkondu baino egun gutxi batzuk lehenago, Miryami eta beste hiruzpalau laguni esan baitzien: " Ni ez naiz odolarena, baizik eta gogoarena, eta nire gogoa zuekin dago:
‎Ez da hori –entzun dut, itxuraz– Hizkuntza bat ahaztea ez da kulturaren ezaugarria, baina bai hura erbesteratzea, ordez beste hizkuntza erabilgarriago bat ipintzeko.
‎Reginak bazekien, bai, burutik pasatzen ari zitzaiona ezinezkoa zela, baina, onenean ere, eszena ekibokoa zen hura, beste zerbait ere –berak buruan zeukana, adibidez– pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere! Zer esango zuen arrotz mihi gaizto batek, adibide bat ipintzeagatik, neska mutilak era hartan ikusi balitu. Eta hain baitzen eskandaluaren pausoa luzea eta azkarra, hain hauskorrak izen onaren oinarriak eta hain laburra haren iraupena...!
2010
‎Beste adibide bat ipiniko dizut, gure mugen ingurukoa. Edmund Hillaryk Everesteko gaina oinkatu zuen orain dela urte batzuk, baina gutxi batzuek igo dezakete munduko gailurrik garaiena, honek oxigenoarekin uste baino arazo handiagoak dituelako, horrek bertigoa duelako eta hark auskalo zer, halako eran, non, mundu guztia igotzera behartuz gero, segurua baita hondamendia, gehienak bidean hilko baitzaizkizu.
‎ondotik. Egia zen, bai, aitonaren idealak. Alemania Handi bat ipintzen zuena munduko beste herrien gainetik, egoismo izugarri bat zuela oinarri, eta, alde horretatik, Gerharden ideala. Gerhardek mundua zuen amets, anaitasun unibertsalak bildua?
‎Eta zu, Damaso, nor zara esateko Pagoagan biltzen den jendearena haluzinazio hutsa dela? Eta ez uste hutsaren hurrengotzat zauzkadanik, ez, ni ere sinetsia bainago karrera ona egin dezakezula bai eskolan eta bai unibertsitatean ere, baina zergatik gutxiesten gaituzu ama eta biok, Ama Birjina gure eskola eta gure unibertsitatea bada??; gustura gelditu nintzen, ederki oroitzen naiz sentipen hartaz; eta azkeneko esaldia marko baten barruan ipintzeko modukoa zen: amatista bat, errubi bat, diamante bat?; Ama Birjinak inspiratu ote ninduen, bada?; zu zeure lekuan jarri zintudan, gainera, ustez, nola ez, bada, goi argia nire mihiz mintzatu bazen???, isil isilik geratu zinen behintzat, mutu?
‎emakumearekiko beldurra, adibidez, heriotzarekiko beldurrarekin lotuta egon zitekeena, bai, baina baita heriotzarako irrikarekin ere, amaren heriotzak, Gerhardez erditu ahala gertatuak, ez zion batere onik egin zentzu horretan, nik uste?, errudun usteak edo bultzatuta. Guztiaz ere, emakumea aldare batean ipintzea bere nolabaiteko errua berrerosteko modu bat ere izan zitekeen: horra emakumea eta iraultza, bere ametsen aldarean bat eginik!
‎noiz ikasiko du gizonak, bere buruari iruzur egin gabe, eskeletoa dela gorputz eta haragi guztien euskarri, eta eskeletoa izango dela gugandik geratuko den gauza bakarra, menderik mende izango diren antropologoen altxor eta ikergai? Ez baikara ez dinosauro baten fosila ez anbarean harrapatutako inurria baino gehiago, hezur haragiak apaintzera etengabe saiatzen bagara ere, orain sama ingurua zilarrezko lepoko baten zamagune bihurtuz, orain kopetan urrezko diadema bat ipiniz. Orbetarrak ginen, eta harro geunden orbetar izateaz; aitak fabrika bat eraiki zuen ezerezetik, eta harro geunden horretaz; amak Villalbako markesa anderearekin harreman estuak zituen, eta harro geunden horretaz; aita beti ikusten genuen buruzut, amak soinekorik deigarrienak janzten zituen, eta harro geunden horretaz; baina aitor dezagun behingoz kaka ere ederki egiten genuela, eta kaka guretzat, Gabino!
‎Teori burutik halakorik pasatu bazitzaion, ongi bete zuen bururatutakoa, 1940ko gabonetan ospatu baikenituen haien ezteiak, ez katedralean baina bai Regina enean, zeremonia intimoago batean? istripuak gurpil aulkira kondenatu zuenetik, Regina eneko gela zabal bat bermoldatu, aldare bat ipini zuen eta erretaula txiki bat, eta hantxe jarri baitzuen Teofilo Mariak kapera, aitak gobernuaren ekitaldi ofizial batean ezagutu zuèn gotzainari baimena eskatu eta honek baiezkoa eman ondoren.
‎izugarria zen, inoiz baino beroagoa? eta are gehiago berotu zen, bidente nazionalistak, arotza ere bazenak, hil hartan bertan gurutze handi bat ipini zuenean; neuregatik baino gehiago, zuregatik desiratzen nuen Ama Birjinaren ohiz kanpoko adierazpenen bat, Damaso, ea seinaleren batek bihotzean ukitu eta bihotz berritzen zintuen, baina alferrik; aldiz, aurkako adierazpenak eta seinaleak iritsi zitzaizkizun, handik egun pare batera zuk zeuk jakinarazi zenidanez, Bibiren bitartez?
‎Patio txikiko hesia ireki zen. Zaindari batek dei egin zuen alfabetikoki; banaka irten ziren eta fortzatu bakoitza patio handiko izkina batean ipini zen zutik, alfabetoaren zoriz egokitutako beste lagun baten ondoan. Horrela, bakoitza bere baitaratua gelditzen zen, bakoitzak bere kateak zeramatzan ezezagun bat alboan zuela, eta kasualitatez adiskide bi baldin bazeuden, kateak bereizten zituen; miserietan azkena.
‎Epaimahaiaren deklarazioa arindu nahi zuen, antza, eta eman berri zuen zigorraren ordez beste bat ipintzea, nik hain atsekabe handiz itxaroten entzun niona.
‎Saltoki gunearen kanpoaldean, Toys. R? Us en parean, animalien plastikozko erreplikak saltzen zituen postu bat ipini berri zuten. Telmok histrionismoa erabili ohi zuen mutikoaren zirrara pizten ahalegintzeko:
‎Ondoren, Luiaren txanda iritsi zen. Neskatila esku bat sabel gainetik altxatu gabe hurbildu zitzaionean, Omarrek esku horri heldu eta musu bat ipini zion.
‎Hala ulertu zuen berak. Lurrean utzia zuen kartoizko kaxa altxatu zuen zerraren pareraino, ebaki beharreko materialak uzten ziren mahai moduko batean ipintzeko. Gero, galeper bat atera bertatik eta, makila baten laguntzaz, martxan zegoen zerraraino eraman zuen.
‎Orduan bi orban arrunt zirenak minbizi dira orain, garaiz antzeman diotela eta masektomiarik gabe libratuko naizela ziurtatu didaten arren. Halaz guztiz, mamografia hark atzera kontaketa abiarazi zuen, erloju moduko bat ipini zidan begi bistan: heriotza ez zen balizko gertaera urrun bat, egiazko posibilitatea baizik, eta neure baitan esan nuen ez nuela beste mundura egin ezaren damurik eraman nahi.
‎Logela baten marrazkia zegoen han, marra hutsezko zirriborroa, baina kontzeptu berri bat transmititzen zuena, Italiatik zetozen ideiak eta. Esku bat ipini nion sorbaldan, neure adostasuna adierazteko. Adostasuna, eta beste zerbait ere bai, beharbada.
‎Azkenean, lepoaren bueltan xukadera txuri bat ipini, eta aulkian eserarazi du Judithek.
‎Azkenean, uste baino gutxiago izan zen; nik behintzat ez nuen inoren altxatzerik ez hegaldirik ikusi, bertaratutako batek baino gehiagok bestela baieztatu zidan arren, doña Gertrudis maistraren senarra ere tartean, honela esan ziguna: " Nik ere ikusi dut, istant batean izan bada ere, ikusi ez ikusi, lurretik metro erdira edo..."; giroa —hori bai— izugarria zen, inoiz baino beroagoa... eta are gehiago berotu zen, bidente nazionalistak, arotza ere bazenak, hil hartan bertan gurutze handi bat ipini zuenean; neuregatik baino gehiago, zuregatik desiratzen nuen Ama Birjinaren ohiz kanpoko adierazpenen bat, Damaso, ea seinaleren batek bihotzean ukitu eta bihotz berritzen zintuen, baina alferrik; aldiz, aurkako adierazpenak eta seinaleak iritsi zitzaizkizun, handik egun pare batera zuk zeuk jakinarazi zenidanez, Bibiren bitartez...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 238 (1,57)
batean 32 (0,21)
batek 8 (0,05)
baten gainean 8 (0,05)
batekin 3 (0,02)
baten aurrean 3 (0,02)
baten 2 (0,01)
baten baitan 2 (0,01)
baten barruan 2 (0,01)
bata 1 (0,01)
baten atzean 1 (0,01)
baten aurka 1 (0,01)
baten bidez 1 (0,01)
baten esku 1 (0,01)
baten gisan 1 (0,01)
baten kontra 1 (0,01)
baten ondoan 1 (0,01)
batena 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia