Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 169

2001
‎Laguntzera joan nintzen, eta han beste bat gehiago nintzen. Egia da abegi onekoak direla, eta gainera horrelako egoera zail batean inor laguntzera joaten baldin bada, eta eurak bizitzen ari diren momentu txarrak bizitzen baditu eurek bezalaxe, hori dena apreziatzen badakitela.
‎Eman nizkion hitzak merkeak dira eta ez nuen uste, ezta alderatzeko ere, gogoan zeukan liburu hura eskuetan daukazun liburu hau izan zitekeenik. Saiatzeak ez dio inori kalterik egiten, eta euskal idazle berri bati inori baino gutxiago. Txillardegirena izanik, gainera, banekien zorrotz eta zehatz esanik irakurriko genuela gutxienez.
‎Gainera, niri neroni, elkartearen lehendakari beste lau urterako izendatua izan nintzena, aukera ematen zitzaidan dimititzeko eta lehendakariordeari nik oraindik daukadan ardura emateko. Izan ere, horrela eginen dut, sinetsita bainago alde batetik inor ez dela ordeztezina, eta bestetik halaber halako karguak jende desberdinez hornitzea guztiz osasuntsu eta beharre zkoa dela. Hortaz, datorren urtean, martxoan egiteko dugun batzar nagusian, dimisioa aurkeztuko dut eta nire ordez Teresa Irastortza poeta sartuko da, bera delako lehendakariorde aukeratu genuena.
‎Egia esan, ezin nuen imajinatu Louis bezalako gizon lasaikote bat inorekin borrokan eta, are gutxiago, inor berari min egiteko gai izan zitekeenik.
2002
‎Esan behar da orokorreanjarrera lotsatia eta ezkorra nagusi zela. Itxura batean inork ez zuen parte hartu gura.Ez genuen etsi eta azkenean lortu genuen EGA mailako lau ikaslek parte hartzea.Zalantzan zegoen gure bigarren ikasleak ere baietza eman zuen. Guztion artean irakurketa saioa prestatu genuen, baita testuak aukeratu, banatu eta saioa planifikatuere.
‎Albisteen eta iragarkien bitartez, edonor edonorengana irits daiteke; eta profesional on batek inoren borondate onaz edo ezeren egokitasun kontsumigarriaz konbentzi dezake publikoa. Presidente bat, auto bat edo xaboi bat saltzeko estrategiak elkarren antzekoak dira?
‎Baina, irtetean eta noiz ez, argia noiz itzaltzea komeni den zehaztasunez kalkulatzeko, hainbat faktore hartu lirateke kontuan: kontsumo elektrikoaren kostua, lanpararen potentzia, zenbatetsitako bizitza erabilgarria, pizteko denbora, lanpararen prezioa, etab. Laburbilduz, badago tarte bat hodi fluoreszenteak piztuta uzteko, gela batean inor ez badago, baina aldagai horien guztien mende dago, eta minutu gutxikoa izaten da (gutxi gorabehera 10 edo 15, zenbatespenen arabera). Beraz, adituen gomendio orokorra da gela bat uzten den bakoitzean argiak itzaltzea, baldin eta seguru ez badago minutu batzuk geroago itzuli behar dela.
‎Jaiki eta bere iraganeko marinel aristokratikoaren molde zilarretan zuzendu zitzaien. Mentxuk ikusten zuen Luigi laineztuta zegoela, eta oso maite zuen halakoetan erabiltzen zuen ironia mehea, batik bat inor gutxik hartzen zuelako ironiatzat. Esku ahurretan bildu zuen kafesne kikara.
‎Auskalo. Zentzubako ematen zuen testu bat prestatzea, baldin eta ez bazegoen oso gauza inportante bat inori esateko. Josek berak ere onartzen zuen hura.
2003
‎Internet informazioz eta irudiz betetako mundu baterako sarbidea da, “ikaragarri bisuala da, eta horrek interesa sortzen die, atentzioa ematen die”. Halaber, komunikazio batean inork ez daki nor den inor, ez dakigu nor dagoen pantailaren beste aldean. Horregatik, ezgaitu horiek sarean aurkitzen dute berdintasuna lortzeko bidea.
‎“Ez dakigu zenbat eta non dauden zehazki, baina frogak ditugu”. Lurrean egindako zenbait aztarnak argazkiak atera eta beste felido batzuenekin konparatzea lortu dute, eta ondorioztatu dute ez datozela bat inorekin. Oraingoz, lekuko grafiko bakarra da, felidoaren gernuan bustitako eta pasaguneetan jarritako tranpa/ argazki ugariak errebelatu gabe.
‎–Tira –esan nion, pentsatzen ari zenaz jabeturik– Larrialdi batean inor hartzen baduk ere ez egiok esan norekin etorri haizen, ez zertara ere.
2004
‎Egia. Leku bat inor gabe, neuretzat oso osorik, hori egundoko" pakotxa"
2005
‎06 Udaberriarekin batera, eta batez ere udan, norvegiarrak kalera irteten dira. Hirietako terraza eta kafetegiak jendez betetzen dira, eta itxura batean inork ez du etxeratzeko ordurik. Eta ez da gutxiagorako.
‎Tortilla zoragarriek, Mortagneren odolkiak eta foie gras famatuak jankideen gosea zabaltzeko gai diren aperitiboetako batzuk izatea. Hala ere, Normandiarako bidaia batean inork frogatzen ez duen zerbait badago gaztak dira. Horietako batzuek, hala nola Camembertek, mundu osoan dute ospea, baina horien guztien leuntasuna; besteak beste, “Pont L’Evêque”.
‎Ez nuen ezer ulertzen; hainbeste denbora elkarrekin ibili eta gero, gauetik goizera beste bat bihurturik ikusten nuen nire maitalea, bere baitan ernamuin bat hazi balitzaio bezala; ordura arte, bera ere konturatu gabe, barruan eduki, nonbait, hazia. Oraingo ikuspegitik, Idoia ezustekoen kutxa iruditzen zait; hasiera hasieratik liluratu ninduen, ustekabeko alderdiak erakutsiz, kaxa batetik inork espero ez dituen gauzak atereaz, azti batek bezala. Pertsonekiko harremanetan, denbora joan ahala gero eta hobeto ezagutzen ditugula uste dugu, haien jokabideak ere asma ditzakegula, harik eta, halako batean, ezusteko bat agertzen den arte; nortasunaren alde ezkutu bat izan liteke ezusteko hori, ez norbait ezkutukerian edo joko gaiztoan ari delako, baizik eta agertu arte ezezaguna izaten delako.
‎Barre egin zuen enpresariak gogotik, kristalaren bestaldean, inguruetako idazmahaietan zegoen jendearen arreta komisarioaren bulegorantz erakarriz. Ez zen normala komisaldegi batean inork eztarria lehertu beharrean barre egitea, zeremonia aurkezleek –" ladies and gentlemen, mesdames et messieurs!" – soilik zuten leize sakontasun harekin.
‎Eta, hala ere, ez naiz oraindino zeharo antzutu. Badago negar jauzi bat inork ez dakien toki batean, arrazoitu gabeko negar handiak bota behar ditugu oraindik, Atlantida itotzerainoko negar handiak. Dirudienez, bakardadea ikasi beharreko ogibidea da.
‎Arrantzan hasten badira ez zietek filiñoei baino are zekenago ordainduko? ...ok, hirekin ni, horregatik etorri zaidak malkoa, egik kontu zer den niretako orai galdatu didaana, barkamen zoragarria duk, hik pentsa ezak nahi duana, errak berriro hik badakiala zergatik erori hintzen eta ez zela nire hobena izan, berdin zaidak, eta nik baietz erraten diat Eustakio, jakina baietz, hik ez duk konprenitzen ahal, hik ez dakik, hik dena kontrolatu nahi duk baina nik badaukat zokoño bat inork inoiz jakinen ez duena, han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia, burutik egin ote zaidan, ez dakik nola, bai, bai erraten diat, bihar atxilotzen banaute ere hi bezala zafratzen banaute ere ez ditek kausituko, hik irakats iezadak nola funtzionatzen duen eta neure gain bertze guztia, hi lasai, bihar t...
2006
‎Nik uste dut nahiko argi gelditu dela emakume horrek diru bat kobratu duela hitz egiteagatik, beraz egia eta gezurra ez dakit zenbat esan izango duen, edo egiarik esan duen edo gezurrik esan duen, idatzita dagoena ikusi, eta gero norberak ateratzen ditu bere ondorioak. Ni saiatzen naiz inportantzia gehiegi ez ematen, batik bat inork ez duelako ezer esaten barruan dagoen artean. Erraza izango litzateke, nik, nahiz gezurra esan, egun batean hemendik kanpora nagoenean, «orain dela hamar urte ez dakit zer eta badakit zer» esatea, baina arraroagoa izango litzateke orain barruan nagoela esango banizu «ni honekin ez nago ados, banoa hemendik eta hau eta hau esango dut».
‎Gehiena hori gustatzen zait. Gutxiena gustatzen zaizkit Santo Tomasetan eta egiten diren hoiek, plaza handi batean inor ez dagona zuri entzuten eta zuk irudia dela eta, ba jardun egin behar duzu.
2007
‎Aire garbia, bista ederra, jenderik ez...? Puska batean inork ez zuen ezer esaten, paraje bakarti hartako bakea miresten ari ginelako, edo gure burua inguru berrira egokitzeko astia behar genuelako, norbaitek unearen lilura apurtzen zuen arte: –Pixerreka bat egitera noak?.
‎Euskal Herrian bertan nagusi eta ohiko ditugun zenbait ospaketaz, zeharo beste kultura mundu batetik inor hurbil balekigu, baluke esatekorik asko.
‎Argudio horrek, bidenabar, ikerketa eta garapen sisteman ere aurrekontuenmurriztea saihesteko onarpen publikoa luke. Izan ere, itxura batean inork ezingodu baldintzatu edo baliatu zientzia, eta guztiei mesede egiten diete ikerketak, garapenak eta berrikuntzak. Horiek direlarik gailenduriko oniritziak, uste izatekoakdira inplikazioak ere.
‎zarpailean, sekulako poesia diztiratsu paregabea ediren dute, dogmatismo klasizista zarratu bategatik inork aintzat hartu gabea ordura arte. Herri nomada horren poesia, bereak horiek zirelako berari zegozkion kategoriekaz irakurtzen, eskolaklasizismoaren hertsaketekin gabe, Herder-ek asmatu du eta agerian ipini poesia hebrearreko irudien oparoa, formen berekia, bertsoen simetria eta erritmoa, sentimenduen eta lelo edo irudien aldibereko birretorrikoa estrofaz estrofa, jainkozkoaren intuizio zolia eta herri pobre alderraiaren gizatasun bat bere eder itsusi guztian biluz aitortua, zeru izarraren maiestatezkoa mortuaren gainean, desertuko parfumeak, sentsualitate orientala eta erlijiozkotasun sakonena, natura eta artearen harmonia original bat bestelakoa.
‎Eta narrazioaren protagonistak ez ezik, narrazioaren kontalaria eta idazlea bera direla ohartu nauzu honez gero: hik dena kontrolatu nahi duk, baina nik badaukat zokoño bat inork inoiz jakinen ez duena, han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia.
‎Artetaren indarra handia dela ezin ukatu, estatu baten babesa duelako. Ez derrigor, beraz, halako bereizketa batek inor edo ezer deskribatzen duelako. Eguneroko esamolde arrunta bihurtu da urte hauetan Estatuko komunikabideetatik sistematikoki zabaldu den mezua:
2008
‎–Garai batean inork ez zuen zalantzan jartzen euskaldun hitzaren esanahia. Denek argi zuten hori, antza.
‎Ez zitzaidan bururatu elkarrizketa arinduko zuen ezer, eta gutxiago beste gai batera bidera zezakeen zerbait. Nik ez nuen beharbada kemenik eta adorerik izan, nik ez nion bizitzaren zati bat inori eman. Nahikoa arazo ematen zidan neure buruak, beste inorenak konpontzen hasteko.
‎Oso ongi, Terese, paratu duzun adibidea. Hala ere badira zuen balizko herri honetan, ezen ez nirean, egoera tragikoak sor ditzakeen zera bat inor ere aipatzera ausartuko ez zinateketena.
‎Aurpegi itsusi batek edo geure baitan ezkutuan daramagun itsustasun, itsuskeria edo beste ezin esanezko keria bat estali beharrak pizten dute gugan, lautik hirutan, delako sentiberatasun sozial hori. Eta nola denok dugun, barruz edo kanpoz, gauza itsusiren bat inork seinalatzerik nahi ez genukeena...
‎" pertsona librea" eta" gizabanako beregaina" naiz, azpian lotua naukan Estatuaren erabakiz. Pertsona librea edo gizabanako beregaina da gauza bat inor beldurtzen ez duena edo, izatekotan ere, bere burua bakarrik beldurtzen duena. Giza-artaldeak, bere eskasean, ustekabekoren bat egin lezake noizbait, eta orduan... auskalo.
2009
‎Gionetik gertu, Higashiyamako zelai berdeek Kioto inguratzen dute ekialdetik, eta zelai horietan daude tenplu eta saindutegi ikusgarrienetako batzuk. Zaila da tenpluen artean baten bat nabarmentzea, dozenaka baitaude, baina bada bat inork ikusi gabe utzi behar ez lukeena: Kiyomizu dera.
‎Batek hegan egin dezake. Beste batek inork ezin duela bera suntsitu konturatzen da. Artista batek bere artelanen bidez etorkizuna iragartzen du.
‎Gertatzen dena zera da, guk ez dugula oharrak hartzeko paperik eta jendaurrean gaudela. Interprete bati inork ez dio aurpegia ikusten, kabina batean dago eta kontzentratzeko errazagoa dauka, baina gu denen aurrean gaude.
‎Zer esan nahi du horrek? Ondorengo hamar urteetan, behintzat, ezin dela berriro erabili, beste urakan edo ekaitz batekin inork ez nahasteko. Hots, berriro, praktika bilatzen dute.
‎arazo larriagoa da, gaur komunitate erlijioso handi bat homogeneoa, denak kultura eta pentsamendu berdinekoak, ez dela posible. Erlijioaren guztientzako formulazio bat inorentzako ezin da izan egokia.
‎Muturreko errautsa astindu eta txiskeroa bilatu nuen poltsikoan. Tarte batez inork ez zuen ezer esan.
‎Jende arruntak (ere) sarri kritikatzen ditu burtsan salerosten direnenpresetako buruzagien soldata itzelak. Akziodunen batzarren batean inork azalpenak eskatzean, antzeko enpresek pareko soldatak dituztelako argudioa entzunohi da, sarri. Bidegabekeria den edo ez, milioika euroko soldata horiek justifikatuta ote dauden edo ez, etikoki nahiz ekonomikoki zilegi diren, ezin da argudiatu«besteek ere» hala egiten dutela esanez.
2010
‎Edade batetik gorakoen artean inor ez da harrituko jakinda, esaterako, goitik behera ikasi nuela Natur Zientziak hiztegia, buruz. Biologiako nire teknolektoa osotu gura horretan, Plazido Muxikaren hiztegira ere jo nuen, eta han aurkitutako berba batek groggy utzi ninduen, edo areago, kao erabat.
‎(22:28) (OFF) Herrialde normal batean inork ez luke esango nazio hau
‎Eta emaitza hor dago. Garai batean inork jokatzen ez bazuen ere, herri kirolek dimentsio izugarria hartu dute gaur egun: boom bat bizi dute.
‎Zazpi langile kaleratu zituen enpresak hasieran, eta ondoren erregulazio txostena etorri zen.«ERE hori langileekin adostu zuenean urte batez inor ez kaleratzeko konpromisoa hartu zuen –dio LABek– eta lau hilabete beranduago 17 langileren kaleratzea paratu du mahai gainean». Horren harira, langileak ez kaleratzeko hartutako konpromisoa ez duela bete leporatu dio sindikatuak, «bere gestio kaxkarraren ondorioz honat ekarri gaituenez, ez dugu onartuko gure lankideen kaleratzerik».
‎Gerozko erroldetan ez zaio ematen, ordea, halako gradurik. Eta ez da batere harritzeko, izanez ere, ez baita oso normala herri errolda batean inoren izengoitirik
‎Hala ere, goseak eta hotzak egon arren, harri latzaren gainean atseden hartzeko jarrerarik topatu ezinda ere, nahiz eta arratoiak hara hona ibili ogi apurren bat non atzemango, hala eta guztiz, Ottok bazuen dohain bat inork ezin kenduko ziona, bazuen ahalmen bat nekez galaraziko ziotena: bere ahotsa eta erretolika; izan ere, zulo hartan sartu zutenetik ekin eta ekin jardun zuen eskribauak, nekatu eta etsi gabe; noiz aginduka:
‎Ogasunari ahalik eta gutxien emateko, zati bat inoren aurrean zuritu gura ez zutenez, beltzean ordaintzen ziguten. Amama Pantxikek sarritan gogorarazten ziguna:
2011
‎Ohikoa izaten da, adibidez, logela batean inor egon ez, eta argiak piztuta edukitzea, edo neguan kamisetarekin eta udan jertsearekin ibiltzea, berogailua eta aire girotua neurriz kanpo erabiltzen direlako.
‎4 Pertsona batek baino gehiagok ezin dute batera inor adoptatu, salbu eta bi ezkontideek, batera nahiz ondoz ondo, adopzioa egiten dutenean. Adopzioaren osteko ezkontzak ezkontideari ahalbidetzen dio bere ezkontidearen seme alabak adoptatzea.
‎Irakurri ahala eszenak ikusten nitian, eszenak irudikatzen nitian neure buruan, oso zinematografikoa iruditu zitzaidaan; egunen batean komiki bat egingo diagu narrazio horrekin, ondo iruditzen bazaik. Idazleak ez du gogo txarrez entzun, jakina, sekula halakorik burutik pasatu ez bazaio ere; bere ipuin bat zinemarako egokia izan zitekeenik, bere narrazio baten berrinterpretatze bat inork egingo zuenik. Orain, Bipagoeta, zineman ez bada ere iruditan itxuratzen ahalegintzen dihardu, eta irakurri ahala sekuentziak pasatzen dira bere gogoaren pantaila lausotik:
‎Inork ez zuen esaten baina maiseatzen ari ziren emakumeek maitaleren bat izan zitekeela pentsatu zuten, maitale ohi bat seguruenik, alarma jarri berria zegoela ez jakiteko. Zer egin zezakeen, dena den, maitale ohi batek inoren etxean?, galdetzen zuten gizona berriro baranda gainera igotzen ikusten zuten bitartean. Adineko gizon batek ondoko leihotik zerbait esan omen zion.
‎–Aizu, Armentia, Lucíarekin hitz egin nahi baldin baduzu, hona etorri eta luze eta zabal mintzatuko zarete. Baina ez da oso itxurosoa polizia kopetilun bat inoren lanean agertzea. Lucíaren nagusia dagoeneko nahiko erreta dago amatasun baja eman behar izateagatik.
‎ERNESTO. Ez uste erraza denik Arralde bezalako herri batean inork jakin gabe elkartzea. Baina azkenean hemen gaude eta pozten naiz.
‎Zerbait erostera zoazenean, alde batetik Danone daukazu, eta beste alde batetik inork ezagutzen ez duen beste jogurt bat. Ezagutzen duzuna erosten duzu!
‎Hegaluze batzuk harrapatu zituzten eta puska eder batzuk jan genituen gasezko sukalde batean erreta. Hirurak aldera, Santurtzi parera iritsi ginen, eta handik pixka batera inor ikusten ez zenez, patroia urduri jartzen hasi zen eta ni gehiago, bestelako itxurak egiten banituen ere. Azkenean txalupa bat ikusi zuen eta esaten zuen:
‎Edo: " Zigarro bat inork?". Auto barruan erretzeko enpatxurik ez garai hartan.
2012
‎Irautea da gure lana, eta jendea jaten dugu. Beti bada arrazoiren bat inor larrutzeko, haren ustezko keriak aletu eta ahal bezainbat gutxiesteko, alferra da, harroa da, bekaitzak jota dago, paranoikoa da, diruzalea da, zekena da, uzkurra da, makala da, gezurtia da, kokaina hartzen du, alkoholikoa da, mutilari adarrak jartzen dizkio; pertsona adina keria dago haien bila ibili nahi duenarentzako. Hala ere, bada gaur egun, zazpi bekatu kapitalen artean ez agertuagatik, oraingo jendeen begietara litekeen eta gaitzik larriena den beste keria bat:
‎–Zuk ez al daukazu istorio bitxiren bat inori kontatzeko. Harrigarria edo izugarria izanik, egiazkoa den istorio bat, egiazki gertatua?
‎Nobela bat inori zorrik ez diona.
‎—Ez naiz Danielen pareko profeta bat, baina nik uste zu soldadu izango zarela egunen batean. Eta soldadu batentzat inorentzat baino garrantzitsuagoa da garbitasuna. Gaitzak uxatzeaz gain pultsu ona ematen du.
2013
‎Horrelako pertsonaia bat beti aprobetxatzen duzu zure ideia eta kezka batzuk islatzeko. Dena den, nik uste dut nobela baten barruan inoren ideologia edo ikuspegia ez dela, azken batean, pertsonaia bakar batekin ematen, pertsonaia denen bidez baizik. Eta pertsonaia guztiek dute zerbait norberarengandik, baina baita ikusi edo ezagututako kontuetatik ere, asmatutakoetatik?
‎Eta zuk nondik ezagutzen duzu ba Augusto? Aspaldi luze batean inor ez da etorri Augustogatik galdezka. ... Zer?
‎–Aitortu behar dizut gaia atera didazunean amorraturik jarri naizela eta gaizki sentiarazi nauzula. Baina, gauzak zer diren, ondo etorri zait hau guztia kolkotik ateratzea... ez da gai bat inorekin hitz egiten dudana, hain da... ez dakit... ahaztu egin nahiko nukeen zerbait da, baina aldi berean egunero bizitzen dudana.
‎–Familia barneko ika mika batek inor ez du kausa ohoragarri batera lerrarazten.
‎Iparraldean errefuxiatuen aurka eta Hegoaldean militante ezkertiarren, abertzaleen, euskaltzaleen eta herritarren kontra atentatuak egiteko erabili zituzten sigletako batzuk dira. Gertatu izan zen atentatu bat inork ez hartzea bere gain, bai eta atentatu beraren egile gisa bi sigla edo gehiago agertzea ere. Nahasmendua handitzea eta ikerketak zailtzea beste helbururik ez zuen sigla horien erabilerak, garai hartako gertakariak ikertu dituztenen arabera.
‎Derrigorrezkoa zen etxe bakoitzeko kide bat lanera joatea. Etxeren bateko inork joaterik ez zuenean, ordezko bat bidaltzen zuten. Udalak jartzen zuen materiala, eta egin beharreko lana herritarren artean egiten genuen.
‎Eta, hala eta guztiz, Bodegak aurrera egin zuen" nire jaiotzari dagokion ohorearekin". Eta Sonorak, kapitainaren gobernu onari eta kemenari esker, halako ontzi txatxu batetik inork espero ez zuena lortu zuen: ia 58° raino igotzea, kostaldearen azterketa zehatza egitea, eta bitan lehorrera jaistea lurraldearen jabetza hartzeko.
‎Zahatoa, izan ere, eskuz esku zerabilten txantxa eta irrirako aitzakia paperean, edateko baino gehiago. Ttanttaren bat edo zorrotadaren bat inori erortzen edo botatzen bazioten, arropa guztiak kendu zitzaizkiola eta istilu eta zalagarda biziak eztandarazi edo areagotzen zituzten. Bitartean, ilargiaren, izarren eta suaren errainu, ilaun eta argi itzal mugikorrek egiatik harantzagoko marrazkiak marrazten zituzten, gaueko usain, lurrin eta orro guztiekin nahasmenean.
‎Nola lortuko du beste lan bat inork ezin badio deitu?
2014
‎«Jende asko dagoeneko egonda dago Marokon, herrialdea ezagutzen dute, eta bidaia antolatuko dien norbaiten bila dabiltza. Oraindik ere, badirudi Afrikako herrialde batera inoren babesik gabe joatearen beldur dela jende asko, eta nahiago dute bidaia prestatuko dien norbaiten eskutik joatea. Guk zerbitzu hori eskaintzen dugu».
‎Ezin deus ere asmatu! Baina halako sentimendu zehazgabe batek inoren arretarik ez bereganatzeko eskatzen zion, ezer nabarmentzekorik ez egiteko, txiki txikia bihurtzeko, ikusezina izateraino! Horrela, beharbada aukera izango zuen lehoia ixten zuen kaiola marraskatzeko.
‎Izotz hautsa zirimoletan harrotzen zen. Minutu luze batez inork hitzik egin ez bazuen ere, biek zekiten zer erran nahi zuen hark: plan bat.
2015
‎esan ohi zuten, ekintza arbuiagarria eta zigorra merezi zuena, baina, langa hori pasatzen oso jende ausarta bakarrik menturatzen delako edo, nolabaiteko errespetua sortzen zuena. Bazegoen herrian beste arrotz bat, egun batean inork nola ez dakiela herrian agertu eta bertan geratutakoa, ingeles gizen kaskagorri bat, ordu gehienak tabernan pasatzen zituena. Hura ere baserri zahar abandonatu batean bizi zen, eta mozkorraldiek libre uzten zioten denboran herri lanean aritzen zen, kamino bazterrak eta horrelakoak garbitzen, herriko inork beretzat nahi ez zuen lan batean.
‎Itzultzen denak lelo berbera entzungo du gehienetan bere ibilbidearen amaieran: ez da jada garai bateko inor geratzen, eta geratzen direnak aldatu egin dira. Jainko krudelaren gaztigua:
‎Inspektoreak ondoko gela txiki batean sartu zaituzte. Pixka batean inork ez du hitzik atera. Lasaitasuna erakusten saiatu zaizu ama, baina begira begira daukazu, eta hezetasuna antzeman diozu begietan.
‎Horrexegatik, hain zomorroa nintzelako hain zuzen ere, atsegin zitzaidan neure burua peoi ziztrin bat bezala irudikatzea: peoiei inork ez die gehiegi erreparatzen, zortzi dira alderdi bakoitzean, denak berdin berdinak, txikerrak, ahulak, ezdeusak, nekez egiten dute aitzina... partida batean zehar inork ez du zalantzarik ñimiñoena izaten haiek sakrifiziora bidaltzeko, eta, hiltzen direnean, berehala ahanzten ditu jokalariak, bere gogoa partidako pieza nagusietara bilduta. Zer arraio ari zen, bada, Bavariako jende hura guztia ni bezalako pieza kaskar bati begira?
‎Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
‎noiz etorriko zain nagoelako... aita errektoreak horra bidali? berorrek ez duela harremanik une honetan Jesusen Lagundikoekin; nik esan nion baietz, ez zela nahikoa haiekin mozteko egiten zuten guztia, berorrek etxean izan zuen bederatziurren batean inor ikusi ez banuen ere; hirian oso itxura txarra eman zutela esan nion. Ardura handia izaten dut gutunak emateko ahal izanez gero.
‎Hirugarren modalitatearen konplexutasuna ikusirik, honako adibide hau erabil daiteke hurahobeto ulertzeko: gaizkile talde batek inor hil gabe banku bat lapurtzea adostu zuen, etahorretarako, gezurrezko armak erabiliko zituztela hitzartu zuten. Taldeko kideetako batekbenetako arma badarama, eta beste kideetako bat hortaz ohartzen bada, lapurretan hildakoriksuertatzen bada, benetako arma daramanaz gain, horren berri zuena ere lapurretaren etahilketaren egilekide izango da.
‎Ez nuen galdetu. Garai batean inork ez zuen barregarritzat jotzen galdera ezegokiak eztenorean egitea. Batek bazekien noiz galde zezakeen noiz ez.
‎Hala ere, lehen bezala, gorde beste batetarako beste batentzat zena, beste plateratxo batean inor ez datorrela jakindaeta mandarina zuritu egin behar da berriz, geldi geldi, birentzat bailitzan.
‎Eta azkenik, betirako galdu egin dira Urmenetak metaturiko materialak, liburu baten egiteko Dibisioko eskarmentuaz. Aurrezki Kutxan omen zeuzkan, baina garbiketa orokor batean inork bota egin zituen, baliorik ez zutelako ustean. Sekula argitaratuko ez zen liburu haren gaineko espektatibak iraun zuen, autorea hil eta puska batera.
‎" Inportantea da, erakusten duelako zenbaterainoko tentsio politikoak egon ziren", dio Zabaletak. Makina bat hautagai aurkeztu ziren, baina lehen bozketa batean inork ez zuen postua irabazi. 1982ko urtarrilaren amaieran, azkenik, tirabira politiko handiak izan ostean, Banco Atlanticoko zuzendari batek irabazi zuen postu hura:
2016
‎Emakumea ez zegoen ados, eta nik harekin bat egin nuen esatean ezinezkoa zela berea bezain ondo gobernaturiko izpiritu batek inori irain egitea.
‎Honelako gai batek inorengan interesa sor zezakeenik ez nekien nik aldez aurretik, baina ordaintzeko prest bazeuden... Edozein liburuk dauka bere irakurlea, antza.
‎Nola jaso zenuen mezu bat inork ezin bazaituzte topatu?
2017
‎Maiz jolastu dugu anbiguetarearekin, umore intelijentea da. Zuzentasun politikoarena izugarri puztu da azkenaldian; Carrero Blancoren inguruko txiste batengatik inor zigortzea...
‎Bere esanetan, erabakiak ez zuen zerikusirik izan" Utikan" ekin, honek" aurreko gobernuetan izandako gorabeherak salatzen baitzituen eta ziur naiz 2007an gu ere ados egon gintezkeela manifestuak esaten zituen gauza batzuekin". Aldaketarekin administrazioak bere buruari aurreztu zizkion titular deseroso batzuk, tarte batez inork ez ziolako finalista izateari ezetzik esan, ez aurkeztearekin aski izanda.
‎Salbatzaileak ezin dira aukeratu. Geldi paratu zitzaizkion biak, geldi, zur eta lur, zer egin jakin gabe, baso batean inor zuhaitz bati lotuta inoiz ikusi ez balute bezala. Eta ez, inoiz ikusi gabe, erantzungo zuten.
‎Nola izan daiteke hori? Eraikin batean inor ez da desagertzen.
‎Falta bat inork egiten dizunean, esaten duzu duzun botere guztiaz:
‎Ez da hain erraza. Etxean, orain, nekez eginen duzu urrats bat inorekin muturrez topatu gabe. Nekez, osaba Ibrahimek gure ama bigarren emaztetzat hartu duenetik.
‎Arau horixe hausten zuten errusiarrek errazenik. Gure artetik errusieraz inor gutxik zekienez eta errusiarrak beren ikuspuntua ozta ozta azaltzeko gai direnez (saia zaitez zeure ikuspuntua ondo ez dakizun hizkuntza batez inori azaltzen... ez da bazkaria eskatzea bezain erreza) errusiarrek hitzarmen bat bortxatzen dutenean gurariz eta gaiztakeriaz egina dela uste izateko joera dugu. Nik uste beraiek ulertzen zutela auziren bat zuten presoei ez besteri zegokiela hitzarmen hau.
‎Eta apur bat aspertuta. Eta talde batean inork ez zuen atezain izan nahi. Eta orduan batek hala esan zion:
‎Momentu batean inork ez zuen ezer esan.
‎Alda ote zezakeen segundo soil batek inoren bizitza? –Arriskutsua duk?, ohartarazia zuen Xi Shangek.
‎Onartu pertsona bere baldintza eta testuinguruan, bere sentimenduekin eta bere mugekin. Muturreko egoera batean inork ez ditu sentimenduak aukeratzen.
‎Gordailu kontratua. Alderdietako batek inoren gauza jasotzen du, gauza hori zaindu eta beste alderdiari itzultzeko betebeharrarekin.
‎Une batez inork ez zuen hitzik atera. Asiainek hauts orbanei so egin zien.
‎Azken azalpentxo bat inor haserretu ez dadin: bertsoak rock munduan egindako ibilbidea aztertzerakoan, Gu ta Gutarrak taldearekin itxi dugu gure begirada.
‎Inork esan gabe. Batik bat inork ez zuelako ezer esaten. Galdera edozein zela ere erantzunik luzeena hitz bakarrekoa bihurtzen zenean, etortzear zen seinale.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 57 (0,38)
batean 56 (0,37)
batek 19 (0,13)
batez 9 (0,06)
batetik 6 (0,04)
batera 5 (0,03)
bati 5 (0,03)
batekin 2 (0,01)
bateko 2 (0,01)
batentzat 2 (0,01)
batean zehar 1 (0,01)
bategatik 1 (0,01)
baten 1 (0,01)
baten barruan 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat inor ez 50 (0,33)
bat inor ezin 6 (0,04)
bat inor ikusi 5 (0,03)
bat inor baino 4 (0,03)
bat inor ere 4 (0,03)
bat inor espero 4 (0,03)
bat inor irakurri 3 (0,02)
bat inor egin 2 (0,01)
bat inor esan 2 (0,01)
bat inor eskatu 2 (0,01)
bat inor etxe 2 (0,01)
bat inor hil 2 (0,01)
bat inor hitz 2 (0,01)
bat inor inoiz 2 (0,01)
bat inor interes 2 (0,01)
bat inor sinetsi 2 (0,01)
bat inor adoptatu 1 (0,01)
bat inor aintzat 1 (0,01)
bat inor ar 1 (0,01)
bat inor aurkeztu 1 (0,01)
bat inor azaldu 1 (0,01)
bat inor azalpen 1 (0,01)
bat inor babes 1 (0,01)
bat inor baimen 1 (0,01)
bat inor belarri 1 (0,01)
bat inor beldurtu 1 (0,01)
bat inor berak 1 (0,01)
bat inor bizitza 1 (0,01)
bat inor borondate 1 (0,01)
bat inor borroka 1 (0,01)
bat inor bota 1 (0,01)
bat inor egoera 1 (0,01)
bat inor egon 1 (0,01)
bat inor eman 1 (0,01)
bat inor erabili 1 (0,01)
bat inor eraso 1 (0,01)
bat inor erori 1 (0,01)
bat inor eskaini 1 (0,01)
bat inor ezagutu 1 (0,01)
bat inor ezein 1 (0,01)
bat inor eztarri 1 (0,01)
bat inor frogatu 1 (0,01)
bat inor gabe 1 (0,01)
bat inor gainbegirada 1 (0,01)
bat inor galdetu 1 (0,01)
bat inor gauza 1 (0,01)
bat inor geratu 1 (0,01)
bat inor gutxi 1 (0,01)
bat inor hartu 1 (0,01)
bat inor haserretu 1 (0,01)
bat inor hatz 1 (0,01)
bat inor hau 1 (0,01)
bat inor hunkiarazi 1 (0,01)
bat inor hurbil 1 (0,01)
bat inor ideologia 1 (0,01)
bat inor irabazle 1 (0,01)
bat inor irain 1 (0,01)
bat inor irten 1 (0,01)
bat inor izengoiti 1 (0,01)
bat inor jakin 1 (0,01)
bat inor joan 1 (0,01)
bat inor jokatu 1 (0,01)
bat inor konexio 1 (0,01)
bat inor kontatu 1 (0,01)
bat inor kontura 1 (0,01)
bat inor konturatu 1 (0,01)
bat inor lagundu 1 (0,01)
bat inor lan 1 (0,01)
bat inor larrutu 1 (0,01)
bat inor min 1 (0,01)
bat inor mutur 1 (0,01)
bat inor nola 1 (0,01)
bat inor omenezko 1 (0,01)
bat inor puntu 1 (0,01)
bat inor seinalatu 1 (0,01)
bat inor sekula 1 (0,01)
bat inor tomate 1 (0,01)
bat inor zaindu 1 (0,01)
bat inor zigortu 1 (0,01)
bat inor zor 1 (0,01)
bat inor zuhaitz 1 (0,01)
bat inor zuri 1 (0,01)
bat inor zuritu 1 (0,01)
bat inor zuzendu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia