Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2001
‎Momentu politikoak aginduko du noiz egingo den. Horrelako pauso bat hartzeko ahalik eta babes gehiena jasoko lukeen unea beharrezkoa ikusten dugu; momentu horren bila goaz. Nire inpresioa da neurea kontsulta legealdi honetan gauzatuko dela.
2002
‎50eko hamarkadaz geroztik, munduan 50 eta 100 milioi OHE kasuz hitz egiten da; kontuak aterata, horrek esan nahi luke ordu erdiro plater hegalariren bat ikusten dela munduko lekuren batean. Fenomeno erreala balitz, fisikoa, torlojuren bat hartu ahal izango genukeen honezkero, edo zalantzatik haratagoko ebidentziaren bat ere bai! Eta horixe da falta dena:
2003
‎Dagoeneko hasiak dira Abandoibarrako obrak, horrekin aipatutako elementu gehienak gune zabal berean integratuta geratuko direlarik. Horrek guztiak izugarrizko dinamismoa eman diezaioke Bilbori, zalantzarik gabe, eta hiriak sustapen berri bat hartu ahal izango du. Eta, horrenbestez, Bilbok irabazi nabarmenak izango ditu ekonomiari, urbanismoari, turismoari eta abarrari dagokionean.
2006
‎Konpainia horrek gogorarazi du 2001 urteaz geroztik adituek ohartarazi dutela espezie hori desagertu egin dela, eta ez direla arrantza tokiak itxi denbora batez. «Dagoen egoeran arrantza eginda, badirudi geldialdi biologikoa izango litzatekeela egokiena, nahiz eta oraindik baliabiderik badago, neurri arinagoren bat hartu ahal izango litzatekeen, adibidez, urtaroko debekualdia». Gaur egun, haren biomasa 21.000 tonaren erdia baino txikiagoa da gutxi gorabehera, eta muga horrek espeziearen jasangarritasuna bermatzen du.
‎Gaiarekiko distantzia pixka bat hartu ahal izanez gero, Galesko edo Kataluniako hizkuntza politikako teknikari bagina, adibidez, seguru oso interesgarria litzatekeela ikustea hemen" herri mugimenduak" eta" erakunde publikoek" nola banatzen dituzten hizkuntza kontutan lidergotzak eta baliabideak, eta dialektika horretan nola eragiten dioten batzuek besteei eta besteek batzuei....
2007
‎1 Kanporatzea proposa dezakeen prozedura zehatzailea zein unetan hasirrengo kautela neurriren bat hartu ahal izango du, prozedura horretan ezar daitekeen azken ebazpena ziurtatzeko xe eta une horretatik, instruktoreak hudearekin:
2008
‎Aldatzeko aukera ere emango ligukete, eta beste lekuren batean hartu ahal izango genuke etxea, edo beste garairen batean, baina kuota bat ordainduta urtero, eta beste gastu batzuei ere aurre egin genieke: aldaketarako paperak eta egiteagatik, apartamenduko mantentze lanengatik, altzariengatik.
‎Jesarri, mesedez, jesarri hor? Atseden apur bat hartu ahal izan dozue?
2009
‎Babesgabetasun egoeran Gasteizera heltzen diren etorkinak aldi batez hartu ahal izateko, zentro bat eskatu die Arabako SOS Arrazakeriak instituzioei. Gaur egun, modu horretako azpiegitura baten beharra dagoela nabarmendu zuen Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeriako eledunak, atzo emandako prentsaurrekoan.
2010
‎Denboraldiko bosgarren partida irabazi eta arnasa pixka bat hartu ahal izango dute bizkaitarrek.
‎Mariano Oubiñak denetara joango dela esan dio, bere alderdiaren errekonozimendua erabatekoa izatea nahi duelako; Eneritz Lasak ez daukala joaterik; Bakuninek bera ez dagoela dietan esan du Lasa andreari begira, baina ez dela joango. Hala ere, sobrarik balego, tupper batean hartu ahal izatea eskertuko lukeela. Badaezpada, argitu nahi izan du, ez liratekeela zakurrarentzat izango, berarentzat baizik.
2011
‎Lehenengo eszenatokiak 4 puntu atera zituen, bigarrenak 6,2 eta hirugarrenak 6 Emaitza hauen arabera lehenengo eszenatokia alboratu zuten eta bigarren eta hirugarrena gehiago landu behar dituztela ondorioztatu zuten. Erabaki bat hartu ahal izateko informazio gehiago behar dutela esan zuten herritarrek, arrisku eta zailtasunak hobeto baloratzeko.
‎David Ring Gairentzat makurragoa izan da dena. Kenyako errefuxiatu gune batean eman ditu azken urteak, eta hiru hilabete egon da zain gobernu autonomoak eskura jarritako autobus bat hartu ahal izateko. Azken hiru hilabeteotan, 100.000 zibil iritsi dira hegoaldera; iparraldean, hala ere, hegoaldeko 1,5 milioi bizi dira.
‎Ez nau sekula bakarrik utzi. Alderantziz, askotan berak zaintzen du ama edo ateratzen du paseatzera, nik atseden pixka bat hartu ahal izateko».Urteak iraun du amaren jarrera horrek. «Badakit askotan ez dela jabetzen zer egiten duen, baina ez nuen ulertzen zergatik zuen jarrera oldarkor hori nire kontra.
‎Ekainean arnasa pixka bat hartu ahal izan zuten kontsumitzaileek, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) hiru hamarren jaitsita(% 3,2an geratu zen urteko tasa).
‎Kongresuko kontrol saioan bere exekutiboak zentral nuklear guztiak berrikustea erabaki eta gero Zapaterok azaldu duena da.Japonian Fukushimako zentralean gertatukoak segurtasunaren inguruko ondorioak ateratzeko balioko duela gaineratu, baina erabaki politiko bat hartu ahal izateko ondorioztapen horiek zientzialariek neurtu eta egiaztatu behar dituztela esan du Espainiako gobernuburuak.
‎Eskaera horretan, datu pertsonalak agertzen dira funtsean, bai eta adingabe bat hartzea justifikatzen edo eragiten duten arrazoiak ere. Oro har, eskaerarekin batera, adingabe bat hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu dira. Hauek izan ohi dira baldintzak:
‎baten jabea mugikor librea askatasun osoz alda daiteke operadorez nahi duena, ez baitago inolako iraupen kontraturi lotuta. Bai ez zaizkizu gustatzen operadorearen ezarpenak edo tarifak, edo bilatu tarifa baxuagoak beste konpainia batean, eskatu besterik ez duzu egin behar eramangarritasuna, eta egun batean hartu ahal izango dituzu. Hau egoera horrek askoz malguagoa egiten du aurrezteko telefonoaren fakturan, eskaintzak.
2012
‎Hurrengo herria Aia izango da eta hara iristeko lehenengo Andatza auzora jaitsiko dira, Aristerrazuko plazara eta gero Aiako herri kaskora. Aian egonalditxoa egin –jan edana aukeran izango da– eta gogotik heldu diote Ernio txikiko igoera gogorrari.Iturriozko Bentatik barrena, Zelatungo zeharbidera igoera luzatu eta han ere atseden pixka bat hartu ahal izango dute mendizaleek. Zelatundik, Ernioko beste magalera, Errezilera, jaitsi eta plazara iristean, han ere jan eta edateko gunea izango da.
2013
‎Nik behatokia dut hemen: egunean udaletxean zenbat idazki sartzen den ikusten dut, zein sartzen den, edo irteten den, euskaraz… Perspektiba handia ematen dit alkatetzak, horren gaineko erabaki bat hartu ahal izateko. Jakina, euskararen mundutik nator eta barneraturik dauzkat hizkuntzaren tresnak, eta horrek erraztu egiten dit euskararen munduarekin bat egiten, normaltasunez.
‎Lizardik, bizi zela atera zuen bakarrerako, hogei poema hautatu zituen. Arreseren hau horrelako zakutzarra izan ez balitz (76 bertso sail gehi antzerkiabertsotan, 207 orrialde), agian irakurri izan zuen Barojaren Gaci guezacaspaldikoaren eredura (10 bertso sail, 69 orrialde) edo egileak berak sinatua eskuetan izan zuen Otañoren Zerbaitmodernoagorenera errenditu izan balu (20 bertso sail, 78 orrialde), kritika jasoago bat hartu ahal izanen zuen bere obrak, oro har. Hogei edo hogeita bost poemako liburu bikaina ateratzen ahal zen Nere bidean bahean pasatuta.
2014
‎oihanaren ertzera, sastrakara, suen argitasunera, danborren taupadara, konjuru harrigarrien burrunbara; horrek ez bestek liluratu zuen haren arima debekatua xede baimenduen mugaz haraindi joatera. Eta, aizue, egoeraren izu laborria ez zetzan kaskarreko bat hartu ahal izatean, nahiz eta banuen arrisku horren sentsazio bizi bizia ere?, baizik eta gizon bati aurre egin behar niola eta harengana ezer goragarriren edo beheragarriren izenean jotzerik ez nuela. Nik ere, beltzek bezalaxe, bera inbokatu beharra nuen, beraren galdukeria asaldatu eta sinestezina.
‎Aurtengo leloa," 120 urte bihotzean", ikurrinaz ari da, bandera nazionalak 120 urte bete dituelako Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek diseinatu zutenetik. Hori dela eta, ikurrina etxean ahaztuta utziko duenak Forondan banatuko diren 12.000 aleetakoren bat hartu ahal izango du, irudi erraldoia osatzeko. Halere, badira zeregin zehatzak izango dituztenak.
‎Hainbestenarekin, gisa bertsuko auzia piztu da ezkerraldean ere. Manuel Valls gobernuburuak erakusterat emanik alderdi sozialixtak ere beste izen bat hartzen ahal lukeela, gaurko egunean asurtiagoa litakeen izen bat... Ateraldi horrek egia erran ez ditu hanbat harritu Manuel Valls untsa ezagutzen dutenak.
2015
‎Hamabi eurotan eros daiteke txartela, bost museoen sarrerek batuta balio dutena baino %50 merkeago da. Horren truke, museo bakoitzera sartu ahal izango dute, eta taberna bakoitzean pintxo eta edari bat hartu ahal izango dute, bi eurotan.
‎Hamabi eurotan eros daiteke forfait a, bost museoen sarrerek batuta balio dutena baino %50 merkeago. Horren truke, museo bakoitzera sartu ahal izango da, eta taberna bakoitzean pintxo eta edari bat hartu ahal izango dute, bi euroren trukean.
‎Ez da lur xirrixta handia baitezpada, iparraldetik hegoalderat hiru kilometro luze, zabalenean bost ehun metro. Legar meta gaitza, ehun bat metro gorakoa, eskaler bat hartzen ahal kaskoraino hein bat aise heltzeko. Gain hartarik bada eskualde guzietarat izigarriko bixta ederra.
2016
‎Lanaren helburua Gipuzkoako Diputazioari informazioa ematea zen, kokalekuari buruz eskuragarri dauden datuetan oinarrituta, jarrera bat hartu ahal izateko. Zentral nuklear bat jartzeko baimena eskatzeko, segurtasunari buruzko aldez aurreko txosten bat aurkeztu behar izaten da.
‎Deban zentral nuklear bat jartzeko iragarritako proiektuari buruzko gure kezka agertu beharrean gaude? Batzordeak adostu du gaiari buruzko azterketak dituztenei, hau da, Aranzadiri, Udalari, Gipuzkoako Diputazioari eta gainerakoei, datuak eta informazioa eskatzea, jarrera korporatibo egoki bat hartu ahal izateko. Bien bitartean, kontseiluak erabaki du jakinaraztea oso kezkatuta dagoela proiektua gauzatzen ari diren moduarekin.
‎▪ Saioko egoera bat edo aitzineko diagnostiko egoera bat hartzen ahal da:
2017
‎Eta azken hamarkadetako jardun feministak zerbait adierazten badu, genero politiken konplexutasuna adierazten du. Bereziki gizonen kasuan, gure pribilegio posiziotik hitz egin eta gai honen aurrean jarrera ez konplexu bat hartu ahal dugula pentsatzea inozentea da. Pentsatu behar dugu tokatuko zaigula jarrera konplexu horri eustea, deserosoa izango dela, ez dela gustagarria izango, ez dela erraza izango.
‎Edo, beste era batera esanda: kuleto bat hartu ahal izateko makina bat perretxiko txar ikusi behar bada, bada kuleto bat edo beste badaukagu.
‎Ttantta bat bazuen deportatua. Haiek gonbidaturik frankotan jan nuen haien etxean, eta ez nuen lan ofizial bat hartzen ahal, lanjerosa baitzen, ene izena eman eta istorio... Baina hasi nintzen merkatu beltzean zigarreta eta esnea saltzen.
2018
‎Bainan badira alderditik urrunduak, beste bide bat hartu nahiz... Berriz ere solasa da FN alderdiak izen berri bat hartzen ahal lukeela. Biltzar nagusian eginez preseski kanbiatze hori...
‎Eztabaidaren aurrekariak Lehenengo Errepublikaren garaian kokatzen dira, non Elizari hezkuntzaren gaineko monopolioa kendu zitzaion eta unibertsitateak gobernu zentralaren esku gelditu ziren. Aldiz, Erregetza berrezarri zenean, ministerioaren kontrol ideologikoa horren zen handia, Errektoreek egina zutela marko autonomikoan lan egiteko aldarria, arnas pixka bat hartu ahal izateko; erreforma horren karietara dator egunkariko eztabaida.
2019
‎Imanol, berriz, itzultzaile lanetan hasi zen argitaletxe garrantzitsu batentzat, euskal filologia ikasi ondoren. Bien soldatekin etxe bat hartu ahal izan zuten. Hipotekatua, noski.
‎EZ DU (IA) JAN NAHI amak. Gau honetan ni geldituko naiz, horrela bihar 12etan Auzolan en Aingeru Epaltzaren Lasto sua ren aukezpenera joan ahal izango naiz, ebento literarioen dosi txiki bat hartu ahal izateko. Faltan nago.
2020
‎Han bi harkaitz buru ilara daude, edonor urduri jartzeko modukoak, baina inguratu ginen halere, eta beltzei, dinamitaz, behera jaisteko gaztigatu genien. Ez genuen hiru egunetan gizon bat hartu ahal izan. Ehundaka hurbiltzen ziren beren kanoatan baina kontuak, perkal oihalkiak eta aizkorak erakusten genizkienean, barre egiten ziguten.
‎Zenbat denbora zukurik hartu gabe!! Beste bat hartu ahal izango dut bihar ezta??" ia ia saltoka.
‎Hego Euskal Herrian lan bat dutenek arnasa pixka bat hartu ahal izango dute egunotan. Lanpostua ez dute galduko, edo zailagoa izango da hori gertatzea, Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoerak iraun bitartean behintzat.
‎Kartzelan behin behinean diren presoak askatzeko, auzitegiek haien egoera berrazter dezaketela aipatu dute Sarek, Etxerat ek, Salhaketak eta txostena egin duten gainerako elkarteek; edota badaezpadako neurriren bat hartu ahal dutela. Estatuan dauden presoen artean, %16 dira behin behinean daudenak, txostenak dakarrenez.
‎Behin behinean diren presoak askatzeko, auzitegiek haien egoera berrazter dezaketela aipatu dute Sarek, Etxerat ek, Salhaketak eta estatuan txosten hori egiten parte hartu duten gainerako elkarteek; edota badaezpadako neurriren bat hartu ahal dutela. Espainiako Estatuan preso daudenen artean, %16 dira behin behinean daudenak, haien txostenak dakarrenez.
‎Dena dela, erabaki egoki bat hartu ahal izateko, pazienteen ezaugarri klinikoak kontuan hartzeaz gain, prozeduraren konplexutasuna, lesioaren esangura funtzionala (iskemia delako tratatu behar duguna) eta erasandako arteria (arriskuan dagoen miokardio kopuru desberdina) ere aintzat hartu behar dira.
‎" Gizon zuri zahar bat da, eta orduan jarrera bat hartu ahal izan zuen".
2021
‎Ortzi itsusiak eta euri uharrak nasai, urak ateraturik asko makur izan baita, bereziki Pariseko aldean. Beste gisako ortzi bat keinka bertsuan, bat batean eta zonbait orenez sokorri zerbitzuek ez gehiago nihungo dei bihi bat hartzen ahal! Hori ez zen oraino sekulan gertatua!
‎Bozkatzeko tenorean dena den, 247 deputatu alde agertu dira, 76 kontra, 19 boz joan dira xuri, eta nik segurik ez dakit beste deputatuak, berrehunez goiti, nun ote ziren. Zernahi gisaz emaitza hori berri on batentzat hartzen ahal dugu. Gerokoak geroko.
‎Altxatzen ari zirela, Fernando Muñozek pintxo pote bat hartzea proposatu zien guztiei. Manuk onartu zuen garaiz ari zirelako eta pote azkar bat hartu ahal zutelako. Sabalak, Markinak eta Ramon Zudairek ere onartu zuten, baina Besteirok eta Alonsok desenkusatu ziren.
‎Prozesu hori ospitale mailan eta alergologiako adituen zaintzapean egin behar da beti. Tratamendua amaitzean, haurrak egunean baso bat esne (200 ml) edo arrautza bat hartu ahal izango du bi egunean behin.
‎nola saihestu anaia zaharraren jelosia Irudia: timkraaijvanger Zer egin Anaia ezagutzen duenean, hobe da umea besoetan ez izatea, nagusia besarkada batez hartu ahal izateko. Garrantzitsua da haurra ahalik eta gehien zaintzea, hura ukitu eta hartu ahal izateko.
‎«Nik gaurko egunez [atzo], apirilaren 22an, ez dakit irailaren 1ean non egongo naizen. Ez dakit esleipenetan leku bat hartu ahal izango dudan ere, hezkuntza publikoan lanean hamabost urte aritu eta gero». Hitz horiekin deskribatzen du Iokin Garai irakasleak bere lan egoera.
2022
‎Bizirik eta onik. Begiak zabaldu zituen, eta arnas handi bat hartu ahal izan zuen.
‎Flaca, gaur ez dut ezer egin behar seiak arte. Kafetxo bat hartzen ahal dugu.
‎Oso berandu heldu ziren etxera. Leher eginda zeuden eta taberna batean mokadu bat hartu ahal izan zuten, etxera heldu eta lotara joan baino lehen.
‎Hagitz gaizki egotera ailegatu aitzinetik beti eduki dut alarma non jo. Behar izan dudanetan, goiz bat hartu ahal izan dut mendi buelta bat emateko. Zinez, gehiago kostatu zait neure buruari baimena ematea, horretarako logistika antolatzea baino.
‎Aireportuak, ordu aldaketak, klimen arteko kontraste bat batekoak. Kairekin ezkondu zenean, adibidez –gehiago ematen duen arren, hamahiru urte igaro dira ordutik–, oraindik hegazkin bat hartu ahal izan zuten, eta Greziako irla batean hamar egun eman. Garestia izan zen, luxu bat, baina ez eskuraezina.
‎Ea Uber bat hartu ahal dudan nire final-aurrekoa jokatzeko, bakarrik.
2023
‎Eta horretarako klima behar da. Horregatik da hain funtsezkoa talde bat hartu ahala talde kohesioa lantzea, konfiantza giroa sortzeko.
‎Espainiako zinemagintzak gehien goratu duen zuzendarietako bat da Erize, baina ezohiko ibilbidea da harena; hiru film luzeetan azkena, El sol del membrillo, 1992an aurkeztu zuen, eta eskolak ematen eta bestelako lanak egiten aritu da ordutik. Berriz film luze bat egiteko motibazioa «premietan oinarrizkoena» izan dela azaldu zuen —«existentziaren erreprodukzio bat»—, eta deserosotasuna agertu haren «itzulera» modu «epiko» batean hartu ahal izan delako. «Barkatuko didazue, baina epikaz ez naiz fio.
‎Foru Gobernu Kontseiluak beste lizitazio bat onetsi du gaur goizean, aurreko lehiaketa adjudikatu gabe geratu ostean, Laudion higiezin bat edo batzuk eskuratzeko, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako egoitza bat eta eguneko zentro bat hartu ahal izateko bertan. Baliabide integral berriak gutxienez 16 plaza izango ditu lagundutako etxebizitzan, eta 15 plaza eguneko zentroan.
‎halako zenbat ez ote zituen ekarri, eskuan edo, buruan, kapete baten gainean; haur denboran, osorik sartzen ziren errekan baina, handitu ahala, mutilak baino ez ziren bainatzen. Gustura itzuliko litzateke ur garraio hartara, berriro garbitu bat hartu ahal izateko, astean behin gutxienez, aurpegia eta eskuak baino zerbait gehiago behinik behin. Kartzelan bainu egunak arautuak dira, baina ez dira finkoak eta ezin jakin zeren araberakoak diren.
‎—Bai, bai, jakina, baina orain beste asanblada bat egiten bada, erabaki bat hartu ahal izateko eta legezkoa izan dadin, kaleratutako berrogeita hamarrek ezinen lukete bozkatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia