2001
|
|
Jauntziak zituenak erauntzi eta eskutrapu
|
batekin
gorputz osoa igurtzi ondotik, maindire latz bat eman zion Milak Sadabari. Arropa bustiak kanpoan hedatu zituen, ilargiaren argitan.
|
2002
|
|
Egun zinez zoragarria izan zen. Baina nire oroimenean betiko iltzaturik geratu zitzaidana, beste galaxia batetik ekarritakoa zirudien paisaia hura lehenbiziko aldiz ikusteak eragin zidan zirrara izan zen, oraindik ere, hura gogoratzean, buruko ileak laztu eta hotzikara
|
batez
gorputz osoa dardaraz jartzen didana.
|
2005
|
|
Horrela gelditu zen puska batean, zer egin behar zuen jakinen ez balu bezala. Gero, jauzi ordeko
|
batean
gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita, ezkerreko besoa goratu zuen tolesturik galtzarbean edukia zuen uztai gaineraino, ukondoa bertan tinkatuz. Arnasa hartu zuen sakon.
|
2006
|
|
Ramona. Zirrara anarteraino ezezagun
|
batek
gorputz osoa harrotu zidan, izu laborriarekin nahasirik. Nire nahasmenduari esku batek eman zion akabantza, besaburuan pausatuta.
|
2008
|
|
Rosa dardaraka dago. Izua arima izoztu
|
batetik
gorputz osora hedatzen ari balitzaio bezala. Ez du, ordea, negarrik egiten.
|
2010
|
|
Jaime ikusten nuen etengabe, telebistan erdizka sumatutako irudi hura, ohatila batean eta oinazezko aurpegiera zuela; auto baten maletategi barruan nindoala, Jaime imajinatzen nuen, bere bahitzaileek autoaren maletategian sartzera behartua, eta han barruan beldurrak dardarka, ni neu nindoan bezala, edo ez, askoz beldurtuago seguru asko, nik atxiloketaren ikara lausoa bainuen, eta hark berriz azio txar baten segurtasun beldurgarria, autoa gelditu eta maletategia irekitzen ziotenean; Jaime oinazetuaren eta tormentatuaren irudiekin batera haren beste hainbat ikuspen zetozkidan gogora: Jaime barrezka, Jaime lagunei bizkarrean txaplaka, Jaime Mikeli opariren bat ematen, Jaime autoan pasatzen, lanetik etxera edo etxetik lanera; Jaimeren belauna ezin nuen irudikatu, baina hala ere ezin nuen burutik kendu, bala bat belaunean sartzen, belaunetik ateratzen, belauneko hezurrak txirtxilatzen; eta belaun horrekin
|
batean
gorputz osoa sentitzen nuen mindurik, poliziak atxilotuz gero jasan nituzkeen torturak imajinatuz: bainera, barra, kirofanoa, poltsa, elektrodoak...
|
2011
|
|
Maillol en eskultura
|
baten
gorputza oso harmoniatsua da.
|
2013
|
|
Sekulako eztanda entzun zuen, bat bateko distirak itsutu zuen, eta burrunba
|
batek
gorputz osoa dardarka jarri zion. Trumoiak, entzun baino, sentitu egiten ziren.
|
|
Hala, belarri biluziek, beste seinale batzuekin batera doazen heinean, honako hau adieraz dezakete: arreta edo interesa, urduritasuna edo haserrea. Belarriak buruari eta hegalari itsatsita badaude, zakurrak transmiti diezaguke beldurra, mendekotasuna, antsietatea edo arreta eskaera. Zakurraren gorputza eta jakinarazten diguna Txakur suhar
|
batek
gorputz osoa luzatuta erakusten du Zakurraren belarriez eta isatsaz gain, bere gorputza informazio iturri garrantzitsua da bere solaskideentzat, pertsona zein animalia izan. Haserre dagoen txakur batek gorputz guztia luzatuta duela erakusten du, aurrera egiten duela eta atzeko hanken gainean bermatzen dela, mehatxupean sentitzen denaren gainean abalatzeko.
|
2014
|
|
Beste zupada bat. Eta sentitu dut hotzikara
|
bat
gorputz osoan zehar; goragalea, zigarroak berak emandako nazkagatik, neure buruaren kontrako beste iraultza galdu batek emandako higuinagatik. Dardarka dauzkat atzamarrak, ukondoak eta sabela.
|
|
Erasoa prestatzeko eta alemanen nahasteko atakada faltsuak egiten hasi dira batailoi batzuk, eta bertze hogeita zazpi hildako zenbatu dituzte hilaren 4an, horien artean dela Domingo Lopez. Gorputz erdia pezoiaren gainetik erakutsiz arizan da granadak besagainka aurtikitzen, eromen batean, irrintzika, mitrallus ukaldi
|
batek
gorputz osoa tarratatu eta lurrerat jausarazi duen arte. Ahotik odol xorta bat dariola eta sabelalde guzia zulaturik utzi du botxeen tirokaldiak, lepotik zintzilik medaila militarra, eta aurpegian begiak arras irekiak, jalgi beharrak balitu bezala.
|
2015
|
|
Erorketaren kolpea bortitza izan zen ormigoizko zoru hotzaren aurka. Oinazearen karranpa zorrotzak begiak korapilatu zizkion bat batean eta min gor
|
batek
gorputz osoa astintzen ziola nabaritu zuen. Ezpain ertzak hozkatu zituen garrasia ito beharrez.
|
|
Ezin nintzen mugitu. Gurpil aulkiari josita nindukan elbarritasuna bat
|
batean
gorputz osora hedatu balitzait bezala. Sorgorturik nengoen, harri bihurtuta.
|
2016
|
|
Honek aria oso luze bat kantatzeari ekiten zion, nota anitz ziztu bizian abestuz. Une horretantxe, Josebak Iratiren eskua sentitu zuen bere besoan, deskarga elektriko txiki baten antzera, susto bat emanez ia, baina berehala baretasun orokor
|
batek
gorputz osoa inbaditzen ziola iruditu zitzaion. Zerbinetta Ariadnari aholkuak ematen saiatzen zitzaion, dena hain serio har ez zezan, gizon asko baitzeuden munduan; bera, adibidez, askorekin egon zen, batzuetan bi maitale batera izan zituen, eta berak bezala egiteko esaten zion.
|
2019
|
|
Norena bestela! Supituki halako amorru eta sumindura erreakzio
|
batek
gorputz osoa zeharkatu zidan. Ergel horrek lortua zuen nire helbidea, ez dakit nik nola.
|
2020
|
|
Txokolate kremaren potoa luzatzen dio. Connellek poltsikoetan beheraxeago bultzatzen ditu eskuak, bat
|
batean
gorputz osoa poltsikoetan gorde nahian bezala.
|
|
Sr. Rouche, zuk uste duzu labana elektriko
|
batekin
gorputz oso bat zatitu daitekeela?
|
2021
|
|
Otsailaren 7ko Berrian, barrua irauli zidan titularra irakurri nuen. Hotzikara
|
batek
gorputz osoa hartu zidan, kokotetik behatzetaraino. Hauxe zioen titularrak, Edurne Begiristainek sinatuta:
|
2022
|
|
Galdera entzun bezain pronto, Julio eserlekutik altxatu zen azkar, gelako izkina baterantz abiatuz. Okada
|
batek
gorputz osoa astindu zion, baina hutsik zegoen, ezin zuen ezer bota. Bere ziegara bueltatu zuten eta gosaria ohiko orduan zerbitzatu zioten.
|
|
Berehalakoan heldu zen erretratu bat Aimarren Messengerrera. Adineko
|
baten
gorputz osoa agertzen zen aurpegia ikusten zitzaion. Haren aurrean andrazko bat dago gizonari aurpegia ematen eta argazkilariari sorbalda.
|
|
Mutikoa izugarri ikaratu zen sugegorri luze eta potolo hura hantxe ikusita, bere ondo ondoan. Izerdi hotz batek, aida
|
batean
gorputz osoa zeharkatu zion, eta, segituan, Agustin morroiaren kasua etorri zitzaion burura. Nonbait, narrastia kiribilduta egonen zen bidezidor erdian, katuaren aurrean, bere burua defendatzeko prest, behar izanez gero, eta, huraxe da, hain zuzen ere, gertatu zena.
|
|
Mina sentitu arte bizitzaren alde fisikoa ez da manifestatzen modu negatiboan, gorputzak aienerik gabe egiten du aurrera. Baina aski da hagineko min
|
bat
gorputz osoa minaren mende jartzeko, ezertarako gogoak erauzteko, arreta osoa eta bakarra haginera behartzeko, nahigabearen hondora amiltzeko. Minarekin, ez da gainerako gorputz atalik sentitzen, funtzionatzen duen bakarra burutazioen zabua da.
|
2023
|
|
Ester da. Gorrituta dauzka begiak; ezinegon
|
batek
gorputz osoa hartu dio Daliari. " Zer izango ete dau gure laztanak?".
|