Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Gizaseme adintsuak lehen egonarri zuena, orain mugimendu bortitz zuen. Hipnositik espasmora pasatu zen minutu baten gorabeheran. Begiak ireki ireki egin, eta begitartea guztiz ubeltzen hasi zitzaion.
‎Apiril osoa. Egun pare baten gorabeherak ez du istorioaren muina ezertan aldatuko, hori seguru; nolanahi ere, gauzak progresiboki gertatzen joan ziren, monotonia itsuan, poliki poliki, gradazio logiko baten barnean, halako kasu batean, logikaz hitz egitea gehiegizko lizentzia ez ote den ez dakigun arren.
‎Negu edo uda, udaz  ken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil? Aldatuko al du hamarkada baten gorabeherak errekastoaren ubide mende eta medeetan zehar zizelatua. Egingo al du urte baten aldakuntzak gizasemea bertutetsuago?
2001
‎Baina, ustez hitz neurrikoa izan zuenean, beldurrez beterik ohartu zen egoera hura, zirraragarria izateaz gainera, guztiz absurdoa zela, eta, beraz, sinestezina; eta jabetu zen, era berean, larrialdi hartatik ez zuela libratuko izenlagun baten gorabeherak, plangintza burutsu ongi taxuturiko batek baizik, zeinak, gauzak zuzen joanez gero, emango baitzion egoera bideratzen hasteko aukera, edo, txarrenera jota, larrialdi neurriak hartzeko beta.
‎31 Oraintsuko usadio baldresa bide da, baina, egungo irakurlearentzat, ez dira erdal testuak euskal testu bilakatzen k bat gorabehera. Nahiago du, aukeran, erdarazkoak erdal itxuran irakurri (K.M.O.).
2006
‎–Hizkuntza gure geneetan txertatua daukagula frogatuko balitz, eta, esaterako, ergatiboa ezin menderatua geneetako edo zeluletako proteina baten gorabeherak justifikatuko balu, medikuaren edo neurologoaren agiri batek EGAko edo hizkuntza eskakizunetarako azterketatik salbuetsita utziko gaitu etorkizunean?
2008
‎Zentzu figuratiboan" tragedia" hitza edozein gertakari triste eta zoritxarrekori egokitzen zaio, baina, Mendebaldeko Kulturan, antzerki mota bati ere badagokio hitza. Antzerki mota horrek, Aristotelesen arabera, pertsona gora baten gorabeherak, normalean bat bateko zori aldaketa bat, agerrarazten dizkigu zuhurki eta duintasunez (Wikipediatik, laburtua).
‎Gustua ematen daki, aurrena bularrak goxatu eta goxatu, oso leunak ditu eskuak, baina mingaina baliatzen duenean nire titi  punttak bustitzeko, ni erotu, zer ba?, eta orduan, nik esaten diot, egizu nahi duzuna, eta Inaziok pozik betetzen du agindutakoa, sekulakoa da horretan, gustua ematen dakiena, tratatzen ere nola!, ematen al dizut minik?, sentitzen?, bereari hainbeste erreparatu gabe jarduten du, eta, aldi berean, baita gogaikarria izan gabe ere, eta hazia isuritakoan ere barrenean egoten daki txiki txiki egiten zaion arte eta ni laztantzeari utzi gabe... Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... Noski, jauna, egia da mingainluze asko joan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kentzeko moduarekin, hori gabe ez nuen-eta lortuko Inaziorekin bizitzea, eta nik ez nuen beste ametsik, barka bekit berorrek, zer prestatu genuen eta nola moldatu ginen jakin nahi du eta, baina oraintxe kontatuko diot entzun nahi duena, dena zorrotz zorrotz preparatu genuen, nik Tomas erakarri behar nuen eta hortik zehar egun pasa egitera gonbidatu.
‎Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera, baina ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentitzea; Inaziok, ordea, gozotasunez tratatzen ninduen beti eta laztana esaten zidan, edo kariño, baina ez gixon melenga bat delako, ez, ez da melenga, niri ez zaizkit gizon melengak gustatzen, berorrek moto gainean ikusi izan balu ulertuko luke zertaz ari naizen, ar arra d...
‎Diren eta ez diren gauzen misterioa edozeinek sentitzen du. Letra baten gorabehera tipografikoa da guztia. Fede bat izatetik sekula ez bezain gertu jarri nau.
2009
‎Argigarria da, zalantzarik gabe, Euskara 21 gogoeta irekiaren amaierako txostenean. Itun berritu baterantz gorabehera hauei buruz esaten dena (Askoren artean, Euskararen Aholku Batzordeak onartua, 2009):
‎Sasoi batean idazleok literaturaz mintzatzen ginen, literatura genuen obsesio eta monotema, konturik arruntena ere literaturaren galbahean iragazten genuen. Diruzale baten gorabeherak baldin bagenituen hizpide, Dickens-en Gabon ipuineko Scroogerekin konparatuko genuen delako diruzalea; egolatra bat larrutzen ari ginelarik, De Quinceyren esaldia ekarriko genuen mahaira (ni esaten duen orotan, kapela kentzen dik). Halako idazlearen estilo aldaketa aipatuko genuen, beste baten azken lana kritikatuko, azken momentuko norabide artistikoez mintzatuko ginen, galdu behar ez zen filmen edo erakusketaren bat gomendatuko genion elkarri...
‎alabak gonbidatzeko zioen tokian, gonbida zitzala zioen Azkuek jasotako piezatxoak. Silaba baten aldea dago gonbida zitzala aditzaren eta gonbidatzeko nominalizazioaren artean, baina silaba baten gorabehera ez da arazo: alabari irakatsi zioten melodia ez da Euskalerriaren yakintzak dakarren bera.
2011
‎Ez nau ezerk behartu horretara: inork ez du beste baten gorabehera guztiak ezagutzeko eskubiderik. Ezta zuk ere.
2018
‎bi zaldi aurrez aurre, buru beltza bata, buru zuria bestea. Zut zeukaten bi zaldiek lepondoa, eta, xehetasunen bat gorabehera, simetrikoak ziruditen. Goi aldean Fugite irakurtzen zen; behe aldeko belardi irudikatuan, berriz, hirusta elkarri lotuen motibo txirikordatuaren gainean ida  tzitako latinezko esaldiaren jarraipena zuen oinarri:
‎Azkazal belztu batek seinalatu zidan bi irudien arteko desberdintasuna. Liburuko zaldi parea eta beiratekoa berdintzat jo zitezkeen, xehetasun bat gorabehera: liburuko ezkerreko zaldiak guregananzko aurreko hanka ageri zuen jasota; eskuinekoak, aldiz, irudiaren hondokoa zeukan altxaturik; beirateko zaldiek, ordea, guregananzko bi hankak zituzten jasoak.
‎Nik, aitzitik, oso bestelakoak zirela nire uste eta usantza: otsoak ez duela kemenik hainbat orduan zain egoteko, zapore mikatz samar baten gorabehera; usantzari dagokionez, berriz, behar bezainbateko estimutan ezin har zitekeena zela, katilukada osoa bukatu arte behin  tzat. Esneak zintzurrean behera bidea egindakoan, onesten zitzaiola erreberoari zapore mikatza.
‎–Bego lasai, ez dut uste halako kodizeen premian izango naizenik... Armarri huts baten gorabeherak ez ahal nau hainbestera behartuko!
‎Ez nuen, ordea, atzera egin. Irudipen bat izan zitekeen, gauaren argi engainagarriak eta nire urduritasunak eragina, baina ez nion, irudipen bat gorabehera, bizkarra eman gelditzen zitzaidan aukera bakarrari.
2019
‎Azalpenak azalpen, bazen afera hartan ahokatu ezina egiten zitzaion zerbait, baina ez zion gehiegi axola: Ebaki bat gorabehera, Reyes andrea laster egonen duk etxean, eta ordainsaria nire patrikan.
2020
‎General zabalkoteari gustatu ala ez, ezpata itxurako gurutzeak bertan segitzen zuen. Egun batzuk lehenago inguruan izan zituen prebosterik gabe, bost axola gurutze baten gorabeherak. Gainera, ni otzan portatu nintzaion bisitan etorri zitzaizkion militar zaparroteen aurrean.
‎Erruki punturen bat gorabehera, Gonzaloren jokabideak ez zeukan Rosariorentzat barkaziorik, gezurretan ibili baitzen biekin, betetzeko asmorik ez zuen promesak eginez eta egiak ezkutatuz, eta berak ez zuen horren parte izan nahi. Zikina sentiarazten omen zuen joko hark.
2021
‎Erbestealdi bat zen gurea: urrun zegoen gure hiria eta urrun ziren liburuak, lagunak, benazko bizialdi baten gorabehera ugariak eta aldakorrak. Pizten genuen berogailu berdea, sabaia zeharkatzen zuen hodi luzea zuena:
‎Irene Martinez de San Roman zuen izena, kasu bereziki mingarria, atzo bertan bete baitzituen hogeita hamar urte. Gezurra dirudi egun bakar baten gorabeheragatik hilda egotea. Amak behin eta berriz esaten du duela hogeita hamar urte erditzea aurreratu egin ziotela, haurra zeharkako posizioan zetorrelako eta ezin zuelako gehiago hazi.
‎‣ Autopsiarik ez egiteko agindua emana zegok goitik... putetxe hau kudeatzen dutenen aldetik. ✳ Kutsatzeko arriskua jartzen dute aitzakia moduan, baina iruditzen zait biruxa zer den ere eztakitela... zerek, dena birux baten, ustezko birux baten gorabeheran jartzen duten horiek beroriek. ■Eztakitela?
‎Eta proposamenak gelaxka harekin zerikusia zuen. Aitzakiaren bat gorabehera, gidari baten gisa turistekin mugatik hurbileko hiriren bateraino joan nintekeen, eta handik Sevillara bitartekoa, muga barne, haiek erosketak gordetzeko erabilitako txoko hartan egin nezakeen, tapizen artean bildua.
2022
‎Esan diot baina kasurik ez. Borondate txarrez egin dudala uste du, kendu diguten guztiarekin, orain su egur pixka baten gorabeherak kezkatuko bagintu bezala. Entzuten diozu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia