2001
|
|
31 Oraintsuko usadio baldresa bide da, baina, egungo irakurlearentzat, ez dira erdal testuak euskal testu bilakatzen k
|
bat
gorabehera. Nahiago du, aukeran, erdarazkoak erdal itxuran irakurri (K.M.O.).
|
2008
|
|
Gustua ematen daki, aurrena bularrak goxatu eta goxatu, oso leunak ditu eskuak, baina mingaina baliatzen duenean nire titi  punttak bustitzeko, ni erotu, zer ba?, eta orduan, nik esaten diot, egizu nahi duzuna, eta Inaziok pozik betetzen du agindutakoa, sekulakoa da horretan, gustua ematen dakiena, tratatzen ere nola!, ematen al dizut minik?, sentitzen?, bereari hainbeste erreparatu gabe jarduten du, eta, aldi berean, baita gogaikarria izan gabe ere, eta hazia isuritakoan ere barrenean egoten daki txiki txiki egiten zaion arte eta ni laztantzeari utzi gabe... Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren
|
bat
gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... Noski, jauna, egia da mingainluze asko joan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kentzeko moduarekin, hori gabe ez nuen-eta lortuko Inaziorekin bizitzea, eta nik ez nuen beste ametsik, barka bekit berorrek, zer prestatu genuen eta nola moldatu ginen jakin nahi du eta, baina oraintxe kontatuko diot entzun nahi duena, dena zorrotz zorrotz preparatu genuen, nik Tomas erakarri behar nuen eta hortik zehar egun pasa egitera gonbidatu.
|
2018
|
|
bi zaldi aurrez aurre, buru beltza bata, buru zuria bestea. Zut zeukaten bi zaldiek lepondoa, eta, xehetasunen
|
bat
gorabehera, simetrikoak ziruditen. Goi aldean Fugite irakurtzen zen; behe aldeko belardi irudikatuan, berriz, hirusta elkarri lotuen motibo txirikordatuaren gainean ida  tzitako latinezko esaldiaren jarraipena zuen oinarri:
|
|
Azkazal belztu batek seinalatu zidan bi irudien arteko desberdintasuna. Liburuko zaldi parea eta beiratekoa berdintzat jo zitezkeen, xehetasun
|
bat
gorabehera: liburuko ezkerreko zaldiak guregananzko aurreko hanka ageri zuen jasota; eskuinekoak, aldiz, irudiaren hondokoa zeukan altxaturik; beirateko zaldiek, ordea, guregananzko bi hankak zituzten jasoak.
|
|
Ez nuen, ordea, atzera egin. Irudipen bat izan zitekeen, gauaren argi engainagarriak eta nire urduritasunak eragina, baina ez nion, irudipen
|
bat
gorabehera, bizkarra eman gelditzen zitzaidan aukera bakarrari.
|
2019
|
|
Azalpenak azalpen, bazen afera hartan ahokatu ezina egiten zitzaion zerbait, baina ez zion gehiegi axola: Ebaki
|
bat
gorabehera, Reyes andrea laster egonen duk etxean, eta ordainsaria nire patrikan.
|
2020
|
|
Erruki punturen
|
bat
gorabehera, Gonzaloren jokabideak ez zeukan Rosariorentzat barkaziorik, gezurretan ibili baitzen biekin, betetzeko asmorik ez zuen promesak eginez eta egiak ezkutatuz, eta berak ez zuen horren parte izan nahi. Zikina sentiarazten omen zuen joko hark.
|
2021
|
|
Eta proposamenak gelaxka harekin zerikusia zuen. Aitzakiaren
|
bat
gorabehera, gidari baten gisa turistekin mugatik hurbileko hiriren bateraino joan nintekeen, eta handik Sevillara bitartekoa, muga barne, haiek erosketak gordetzeko erabilitako txoko hartan egin nezakeen, tapizen artean bildua.
|