Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
‎Hitzik gabe geratu nintzen. " Guztia ez bat ez bi izan zuan! —erran zidan osaba Joanikotek, bihotza artean bero— Testamentaz ari gintuan, honetaz eta hartaz, noiz eta bat batean erran baitzidan:
‎Ez bat ez bi, begiak ordenagailuaren pantailara josi nituen. Deusetarako ez zen izan.
‎hogeita bi urteko neskaz mozorroturiko berrogeitakaduna. Barraren bertze aldetik guregana etorri eta, ez bat ez bi, musu hezean lotu zitzaion Charlyri, aho bete mihi.
‎Munstrokumearen irrikan nago, hala ere. Antonioren axolagabekeria urrikalgarriaz atzendu, Eskalatzailearen dena ikusi behar amorragarriaz atzendu, eta ez bat ez bi gainka egin diot, jokaerarik traketsenean egin ere, ez aitzinetik, ez gibeletik, ez etzanik, ezta zutik ere, ez gainetik, ez azpitik, baizik eta guztietarik zerbait duen molde aldrebesean. Hura, bizkitartean, kantatzeari lotu zaio," Badakizu?
‎Kazetarisaren bularralde oparoa barik, Manuel Sarasa Gonzalezek, goitizenez" Manolo Potzolo", keinu apal batekin agurtu ninduen bere betaurreko beltzen atzetik. Ez bat ez bi egin nuen haren ondora.
2003
‎Zaindariak, ez bat ez bi, tiroka hasi ziren, euren kideek gorputzak lurrera bota ondoren. Egundoko kea eta ezpalak atera ostean eta danbada ito zenean, buruzagiak begiratu bat egin zuen.
‎Gutuna tinbrerik gabekoa zen eta pentsatu zuen, postaz baino eskurik esku iritsi zitzaiola. Ez bat ez bi, komandoa Euskal Herrirako tren batean sartu zen. Nehork ez zituen ezagutuko.
2005
‎Ez da oso handia, baina badu handik sartzea, katuka. Ez bat ez bi, barrura sartu da, aspaldiko beldurra irentsita. Aurpegian sentitu duen lehen amaraunak geldiarazi egin du, baina ez luzaroan.
‎Kontuz hartu du, zaratarik atera gabe ireki, eta eskua sartuta kableak sentitu ditu atzamar artean. Ez bat ez bi, eskuratu, poltsa bere lekuan utzi, eta sartu den baino bizkorrago alde egin du.
‎Argi dago Madokak aurpegian igarri diola irakurritakoarekin oso gustura geratu ez dela. Ez bat ez bi, esandako aldera joan eta papertxoa lotzen saiatu da. Ez da erraza baina, eta zati bat eskuan geratu zaio, apurtuta.
‎Janinari amak jakinarazi zion Gerard, bere lehen maitalea, arbola eta sasi nahasi haietan ezkutatzen zela. Ez bat ez bi, gizonarengana lehiatu zen, aitak alemanen begirada eta gutizia bekaitzetarik salbu atxikitzen zituen baserriko mozkinez zareak hanpaturik. Gogoa alai zihoan.
‎Orduan ostatuan gizon bat sartu zunan tarrapataka, Frantzia Librearen irratian amerikanoak Europaren salbatzera zetozela oihuka. Ez bat ez bi, gure kaporal zuberotarrak erreserbista tropak deitu zitinan eta kasernara itzuli gintunan, tarrapataka. Xarlesek ez zinan galtza astunen altxatzeko astirik ukan:
‎Ez bat ez bi, biloak hazkatzeko astirik gabe osabari baiezkoa eman zion. Hilabete batzuk geroago, airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan eta puskilaz bete zaku txikia ahurrean.
‎Galtzak erori zitzaizkion eta, gotortutako zakila salboin urez eztiki garbitu ondoan, preserbagailuaz estali zion. Ez bat ez bi, beltzarana leiho saihetsera bulkatu zuen eta gona laburrak baztertuz zitzialde gurintsua agerrarazi zion. Ezkerreko behatzak alu bustian sartu zizkion, eskuinekoek zeta gorrizko atorraren pean bularrak bilatzen zizkiotela.
2007
‎Europa neoliberala osatzen duten jakintsuak, kazetariak batez ere, hondar urteotako Frantziako gatazka sozialetaz handizki burlatzen omen dira. Ez bat ez bi, politika erabaki batez kontent ez baldin badira, frantsesak, euskaldunak barne, karrikara jaisten dira, herria grebaz blokeatzen dute, grebalarien taldea, prentsak dioenez, minoria bekaitz bat baizik ez delarik: lan zaleek grevistes egoistes oihukatzen dute, ezpainak ezkel, grebalariak sekula gurutzatzen balituzte, arrabiaz kalituko lituzketela erantsiz.
‎Ez bat ez bi, irriberak eta serioak antzara baten gainera salto egin eta gogor heldu diote. Gainerako antzarek alde egin dute arrapaladan.
‎Badirudi ametsak propio galarazten diola hura ezagutzea, egunkarietan polizien eta umeen argazkiekin egiten duten antzera, baina gorpuzkeragatik, neurriengatik, ibileragatik Igor izan liteke. Atzetik hurreratu zaio agureari, eta ez bat ez bi tiro egin dio buruan. Agurea lurrera erori ahala, bera ohean ziplo esnatzen zen, izerditan eta arnasestuka, eta berehala esku dardaratia gau mahaitxora luzatzen zuen, ur botilatxoa hartzera, nahiz bazekien, traga eta traga eginda ere, eztarriko korapiloak bertan segitu behar zuela, negar malkoen hesi.
‎– Iparraldeko lau euskaltzain galdu zirela jakinarazi zenidanean D’Amou jauna, ez bat ez bi, Iparraldeko euskararen egoerak sor ditzakeen zinkurina guztiengatik, lanari uztartu nintzaion. Papertxoz papertxo ikasi nuen, genuen erantsi beharrean aurkitu nintzen Carmenen so laztana dastatzearekin, ikasi genuen giltza bat atzeman behar genuela eta gizonak Bilbon eratorrian higatu zirenez, Bilbora zuzendu nintzen.
‎Erdi Arokoa zitekeen Jainkoaren Etxearen aldameneko errautsean 4x4 baten errota aztarnak nabarmen ziren. Ez bat ez bi, arimak hausnarrean higatu zitzaizkigun: nor zebilkigun aurrean?
2008
‎Hots guturalak egin ditu zaharrak, laster irten dira krokodiloak uretatik; herritarrak gu baino urrunago gelditu dira. Ez bat ez bi, dozena erdi izango dira piztiak, alde guztietatik datoz gugana, eta gizona hortxe geldi, makila esku batean eta oilaskoa bestean.
‎9 Arras baztertu behar genituzke, nire ustez behinik behin, nork bere hizkerakoak ez dituen hitzak eta esamoldeak hartu eta norberarenei egokitzeko egiten diren ahaleginak, baldin eta lehenak norberarenean errateko bertze biderik dagoe nean: bertan> ra> hartu eta alde> ra> esan beharrean, bertan> hibridoa sortu; irrati> hartu eta eleketari> esan beharrean, erratari> erabili edo butano> ren> rakada> erabili nahi izan eta, ez bat ez bi, butano> ren> harribitxia sortu, butano> ren> rezioa> edo antzeko esaldi bat erabiltzen ahal denean.
‎Zer tesi frogatu nahi digu hemen Atxagak? Ba, ez bat ez bi, iraultzaren porrota zergatik gertatu den frogatu nahi digu. Ez da makala kontua, izan ere, iraultzarena, errealitate soziala (eta pertsonala) bat batean hobera aldatzeko joera XX. mendeko irrits eta arazo nagusietako bat izan da, hainbeste non jende askoren eguneroko errealitatea baldintzatu baitzuen (galdetu Symborskari edo Miloszi, edo Ajmatovari edo Maldestami bestela, nire burua ez aipatzearren).
2009
‎Asteazkeneko gauean kontrabaxuak Charlie Hadenen eta Javier Colinaren eskuetatik protagonismo handia hartu bazuen, are handiagoa izan zen tresna horren senide elektrikoak ostegunean bereganatu zuena. Izan ere, ez bat ez bi, hiru baxu elektriko elkarrekin aritzeko Thunder diskoaren proiektuak, hotz hotzean, etorkizun laburra izan zezakeela ematen zuen. Usteak ustel, ordea.
2010
‎gaur Goierriko artzainekin bazkaritan eta bihar Leioako klaustroaren otorduan. Ez bat ez bi, jarraian: " Hik ba al dakik zein zen Einstein?".
‎Gau batez, taberna zulo batean, Wang Fo pintore xaharra ezagutu zuen, eta liluraturik ikusi zituen hark mozkorrei egindako erretratuak, batez ere haien begiak: benetan bizirik zeudela irudi zuen.Lingek jauregira gonbidatu zuenean, Wang Fok antzinako printzesa bat margotzeko gogoa erakutsi zuen, eta, ez bat ez bi, jaunak emazteari posatzeko agindu zion. Wang Fok maitagarri jantzian pintatu zuen, Sartaldeko hodei artean, eta, koadroa amaitutakoan, emakume gaztea negarrari lotu zitzaion:
‎Ez bat ez bi, Nasreddinek bere djubbea jaso eta piperraz igurtzi du popaldia. Eragin dio, eragin dionez:
‎Kontseiluaren 15eko deialdiarekin bat egiteko hamaika arrazoi dugu euskaraz bizi nahi dugunok, pairatzen dugun eraso bezainbeste arrazoi dugulako: ez bat ez bi, hamaika baizik. Izan ere, uzkur eta isil egotetik, harro eta ozen gure eskubideak aldarrikatzera urrats bat aitzina egin behar dugu, eta XXI. mende honetan Iruñean egin den manifestaziorik jendetsuena izatea lortu behar dugu.
2011
‎Mundura ume bi ekarri dituen amari, ustekabean zahartu zaio eguerdian eitea. Ez bat ez bi, begiak zartatu zaizkio, malkoak agortu eta odola gatzatu. Bizitza guztirako.
‎Ez bat ez bi, telefonoa eseki du Miguel Maríak. Ordurako, zain zeukan Jean Baptiste, kabinako ateari itsatsirik.
‎Beste guztia irudimenari utzi dio. Ez bat ez bi arrebari esan dio halako herri batean denboraldi batez bizitzea gustatuko litzaiokeela. Handik egun batzuetara Vidal gure baserrian da, egun osoz aitari laguntzeko.
‎Arazoa berez ez zen putak gelara igotzea, baizik eta jokatu aurreko gauean Heraldoko erredaktoreak ikustea. Ez bat ez bi Guarrosengana jo zuen kazetariak. Hura ere andrazko batekin zegoen.
2012
‎Bazterrak ordoki diren arren, Migel lurra jotzekotan dago berriz, ur berdearen gainetik begiak ezin kendurik. Ez bat ez bi, lerrotik atera da.
‎Zer frogatzen du, bada, horrek?, esango dute beharbada batzuek, mesfidati. Lan honen hasieran aipatu dut, ordea, ez dela ez bat ez bi, ez direla lauzpabost aipatuko ditudan era bateko eta besteko antzekotasunak, eta garrantzitsua dela juzgu bat egin aurretik den denak entzutea, froga guztiak beren osotasunean aztertzea, iritzi objektibo bat eman ahal izateko.
2014
‎57 Batzuetan harritzen nau zer ondo ezagutzen nauen Anarik, zabor mainstream autotorturarako egokiak baino askoz sakonago, badirudi ametsetan barneratzen zaidala eta estolda intimoak irakurtzen dizkidala, nire inkontzientea aditzen duela diban ikusezinetan natzanean, edo agian frontwoman indartsua eta gainera axkoitiarra delako baino ez da izango, kontua da zuzen dagoela, are, grabaturik aurkitu ditudan ene abestiak kantatzen dituela, berrehun orriko poema bildumaz erdi nintekeela soilik abesti bakar batean aurkitzen ditudan amuei haginka eginda, ekintza koherenteki kontraesankorrez beteriko bizitza oso bati justifikazio poetikoa eman niezaiokeela binilo batek bere errenkaden artean gordetzen dizkidan argudioekin; lerro batzuk iraganaz ari zaizkit eta orbainek apur bat erreberberatzea besterik ez dute lortzen, laga nituen tokian dirautela akordarazteko lain soilik (zoriontasunaren morroi ahulak/ zerbaitengatik borrokatu ordez beti zerbaiten kontra/ gure besarkadek, larritasun minez/ maitatu eta bildu baino ito egiten dute bestea/ Ahulak garelako gara naufragoak/ rutinaren putzu geldian, minak ez dio egia/ Ondokoa itoz azaleratzen gara); beste batzuk, ordea, lotsarik gabe fresko dauzkadan ebakietan sartzen dira odola infektatzera, jostorratzaz itxi nituzkeela ohartaraztera; (Ta ezin zaitudanez ahaztu/ dut nahastu,/ nahastu... / zuria bada, dena zuriz/ Beltza ere berdin/ ez dut maite grisik); eta bakan batzuek, azkenik, begietara betaurreko babesgarririk gabe zuzenean so egin ostean, ez bat ez bi, kolpe bakar batez erdibitzen naute (Eskuaz estali dut ilargia/ gaur ez dut testigurik nahi,/ batzutan norbaiten falta baino/ nor beretik sobera).
‎Rosek, burua altxatu eta bestearen begiradari jarraituta, jende andana bat ikusi zuen biltzen kalean behera berrogeita hamar metrora. Keyk irri murritz bat egin zuen, eta jendearen aldera hasi zen lasterka; Rosek, ez bat ez bi, irri bera agertu zuen, eta bere hanka oker motzei bizi bizi eragin zien lagunaren pausaje luze eta baldarraren ondoan.
‎Hain justu irteerara ailegatzen ari nintzela, ohartu nintzen mahaitxo bat husten ari zela nire bizkarrean. Ez bat ez bi jiratu nintzen, baina ateratzen ari zirenak aitzina egiteko traba. Hamar segundo galdu nituen horrela. nire eskua kadira baten bizkarrean paratu orduko, bertze lagun bat jabetua zen mahaiaz.
2015
‎Eta, ez bat ez bi, zakar heldu zidaten beso banatatik. Eta Qadri anaiak sentituko zuen elektrizitate zirrararen antzekoa eragin zidaten.
‎Nik gizon handi, bizardun bat espero nuen, Karl Marxen tankerakoa edo. Hara iritsi ginenean, gizon txiki, mehar bat azaldu zitzaigun atean eta, ez bat ez bi, halaxe galdetu zidan erdaraz: –Hi zer haiz:
‎Baina belaunaldi ugari elikatu zituen eremu hura ez uztea erabaki zuten senarrak eta biek. Gizona kaimanek irentsi zioten, eta bortxatu egin zuten bera; ez batek ez bik, militar ugarik. Haurdun utzi zuen haietako batek, eta ume beltz bat munduratu zuen bederatzi hilabete geroago.
2016
‎Utz ditzagun ordea kontsiderazio filosofikoak, utz ditzagun Casablancan edo nahi duten tokian Ilsa eta Rick, Bergman eta Bogart, eta gatozen berriro hegazkineko emakumearengana; irakurleren bat aspertzen hasia ere izan dezakegu, hegazkineko emakumea gora eta hegazkineko emakumea behera, inoiz bere izenik esan gabe. Arrazoirik ere ez du falta protesta egiteko, guk ere ez baitugu izena isiltzeko arrazoi berezirik; hasieran bai, hasieran ezerezetik bezala hasi nahi genuen historia bat sortzen, ez izenik ez lekurik gabe, baina pixkanaka datuak eta xehetasunak eman ahala, halako seta gaiztoa iduri dezake; bestalde, ordea, hainbeste orritan zehar esan ez badugu, barregarri ere izango litzateke, bat batean, ez bat ez bi plasta botatzea; hortaz, ezkutukeriazko tema badirudi ere, isildu egingo dugu oraingoz, baina ez luzerako; beraz, irakurle urduriari arren eskatzen diogu pazientzia pixka bat izateko, eta aldi berean esaten lasai egoteko, gure hitza baitu luze baino lehen hori ere argituko dela, emakumeari buruzko hainbat zertzelada argitzen eta agertzen ari diren bezala.
‎ONDO zekien, bai, Bilboko zozo zuri berriak zein zen lehergailuen indarra. Ez bat ez bi, bisitariari itaundu zion ea zertara zetorren galdera, zer ote zebilkion buruan.
‎1748.eko azaroan, Tafallako feriara joatekoa zela, Jesus bordatu bat ekartzeko eskatu zion Iruñeko neska maingu batek. Gamizek baietz, eta bat ezean bi Jesus ekarri zizkion honako bertso honekin batera: " Ysi efreci motolito/ embiar un Jesus bonito/ quiero salir de congoja/ y por que usted escoja/ dos Jesuses le remito".
‎Orbaizeta, Aezkoa, Otsagabia, horik oro auzo lehenak, askaziak, hitzez ere berdinak! Bena hitza agortzen eta jenteak ere herria uzten duanean, Lizaso aldean herri bat ere saltzeko berria heltzen denean, ez bat ez bi: Otsagabia kantorea!
2017
‎AGU: Ez bat ez bi joan zen bidaian. Ez zidan ezer esan itzuli zen arte.
‎Batzuetan iruditzen zait bere atzera aurrera horiek denak, neurri handi batean nigatik egiten dituela, ni kilikatu eta kordokatzeagatik; beste batzuetan berriz, ni ez banengo handiagoak egingo lituzkeela, gorputz osoko ispilu horren aurrean biluztu eta guzti apika, ni aurrean egonda ere halako batean gutxi falta izan zitzaion-eta: alkandora bat ekarri zueneko hartan izan zen, amaren blusa bat edo, eta ez bat ez bi, mesedez begiak itxi eta beste aldera begiratzeko eskatu zidan. Bietako edozein eginda nahikoa zatekeen, baina nik biak erdizka egin nituen:
‎Nolako etxekoandre fin eta maratza, zelako emazte ezti eta amoltsua litzatekeen erakutsi nahi dit nonbait, sorgin gaizto halakoak. Geroxeago, berriz, nik kafea hartzen dudan bitartean, gure txantxetako akeita dontsua?, berak zirt zart batean garbitzen ditu ontziak, ez bat ez bi, nik kafea bukatu aurretik amaitzeko seguru asko, lehen behintzat ez baitzuen halako laster beharrik ibiltzen; orain, ostera, galde genezake, nondik nora halako presa. Bada, ontziak nola hala garbitzen bukatu bezain laster, logura imintzio moduko bat egiten du, nagiak ateratzera eta iritsi gabe aharrausi antxa, eta ondoren halaxe esan ohi dit, emeki emeki:
‎Asma dezakezunez, ez nuen lo apurrik ere egin; bai ordea beste ezegiteko batzuk, eta nire argalkeriak sobera ongi eta aspalditik ezagutzen dituzunez ez dut beste zertzeladarik eman beharrik. Amorragarriena gero izan zen, ilunabarrean berriz elkar ikustean; nik ordurako ahantzia nuen bazkalondoko ahulunea, eta burutik pasa ere ez bera, lotan zegoela, ezertaz konturatuko zenik; baina, hara non, ez bat ez bi esaten didan: –Zer?
2018
‎Alkandora hutsean eta gorbatarik gabe zegoen gizon batek zabaldu dit atea, eta, etxeko txoferraren galde egindakoan, alai erantzun dit «erdiz erdi asmatua» nuela. Nire arazoaren berri entzun bezain laster, gizona, ez bat ez bi, Ford a ikustera atera da; kapota zabaldu, eta, lipar batez ikuskatu ondoan, zera jakinarazi dit:
‎herr Bremannek bere buruaz beste egin zuen Hanburgotik Berlinerako trenean. Lord jauna, ulertzekoa denez, izugarri atsekabetu zen, eta, ez bat ez bi, frau Bremanni dirua eta doluminak igortzea hartu zuen asmotan. Nolanahi ere, lord jauna, hainbat egunez eginahalak eginik ere, neu ere nire apurrean laguntzaile ninduela?, ez zen gai izan herr Bremannen familiako inoren helbidea lortzeko.
‎Aise zebilen doinu batetik bestera eta Beltzarana hurbildu zitzaionean gerriari eragiten segitu zuen, gerria baitzeukan orain eta baita ipurdia ere, ia hogeita hamar urtean soil soilik burua eta besoak astindu zituen Miren hark, alajaina, aldakak eta ipur-masailak zeuzkan orain, eta Beltzarana gerturatu zitzaionean, beraz, eta pelbisa egokitu Mirenen atzealdeari, malkarrik gabe moldatu zitzaion Miren hari, jauziak eten eta motelago lotu Beltzaranaren beheranzko erritmoari, eta ondoren kantu arinago batekin parez pare jarri ziren eta gero atzetik etorri zen zabukanago mugitzera behartu zituen abesti bat eta atzera ekin zioten bularrak bularren aurka eta izterrak hankarteen kontra eta Mirenek nahikoa izan zuen esaldi bat, Beltzaranak xuxurlan esan baitzion, abeslaria isildu zela-eta kadentzia aprobetxatuta, Mirenek nahikoa izan zuen Beltzaranak ilea laztanduz, begira begira, bestela bezala esan ziona: trikutxo bat zara, nahikoa izan zuen urtebete pasa inoren larrua dastatu gabe zeraman Miren horrexek berak, nahikoa konparazio xamur bat, nahikoa ahots hura, aurreko hiru asteetako ahalegin fisiko latza eta ondoren dantza eta ondoren kulunka, nahikoa izan zuen Mirenek ez bat ez bi begiak itxi eta Beltzaranari muturrak jateko.
‎Hori besterik ez genuen falta, asteburua galdu ez ezik lan ere lan egin zuela azkenean, eta musu truk, eta gainera ez ote zekien amonak berak testuak idazten zituela erredakzioan, albisteak eta erreportajeak eta horrelako kontuak, ez besterik. Amonari adarra jo nahi izan ziola, badaezpada ere, estrategia oro baliatzearren, ea ez ote zihoan bere jaun haren manamenduen aurka igandez lanean jardutea, baina Nora bera bezain liztor aritu zitekeen Noraren amona ere, bistan denez, zer uste zuen neskato hark, eta ez bat ez bi erantzun omen zion, nola ba, hik ez dun-eta sinesten!
‎Haraino, Naomiren itxurazko normaltasuna egiazko bihurtzeko bidean zegoela zirudien, eskua biomugikorrera eraman zuen arte. Biopantaila ukitu, zerbait irakurri eta, ez bat ez bi, burua norbaiten bila altxatu, jesarlekutik zutitu, eta bost lerro aurrerago zegoen mutil batengana iritsita, berbarik esateko aukera eman aurretik, mailukada bat bezala jausi zen neskaren ukabila mutilaren aurpegiaren kontra. Zenbait segundoz argazki finkoa bihurtu zen magneto osoa.
‎Ez bat ez bi, 10.872 presoaren ukabilak aurrean zeukan ipotxaren aurpegia leherrarazi zuen, bera ere harritu bide zuen bortxaz. Baina oldarraldia ez zen eten bestearen gorputz mengela lurrean ziplo utzita:
‎Zizare handi bat da polizia, bere atzetik segika, ez bat ez bi, dozenaka polizia zizare beltz; baina bere txikitasunean haiek elkarrekin txoke jo eta elkar suntsitzea lortzen du, eta halako batean bakar bakarrik geratzen da bera, zizare txiki, pantaila osoan barrena gora eta behera eta biribilak eginez; gero beste zizaretxoak agertu dira, zizare txiki asko, eta bat bestearekin dantzan hasi dira, elkar ukituta ere ez dira jada suntsitzen.... Kolore eta ibileren festa da.
‎Ataka estuan jarri nahi izan nuen fraidea, eta ez bat ez bi bota nion:
‎ke asko, baina su gutxi. Hargatik, zenbait argibide eskatu nahi izan nion, ez nuen-eta ulertzen ez bat ez bi gertatutako aldaketaren zergatia. Beirateko irudi aldaketari buruz egin nion lehendabiziko galdera:
‎–Tira, Aba, gehiegia da berorrek umiltasunerako daukan joera hori... . Uste osoa izan nuen, haren begien distira maliziotsua ikusita, armarum divisa gaiztoren bat zerabilela buruan, nire jitea bainoago, Aba Yakuek zuen niri buruzko ustea imajinatuz guztiz lotsagarri utziko ninduena; horregatik bota nion ez bat ez bi burura lehendabizi etorritakoa:
2019
‎Istriborreko karel aldean zutik dagoela, hotzikara bortitz batek korritu du presoaren gorputz osoa eta, ez bat ez bi, txiza egiten hasi da, aldean. Ezkerreko hankatik behera jausten zaion hari epelak xirripa lurruntsua osatu du, zapata zola zikinetik kubiertako hustubiderik gertuenera.
‎Hargatik, ez bat ez bi, Luzaideko plazan abandonatu zuten nonbait, norbaitek behin ebatsiriko autoa. Puskak hartu eta aspalditik praktikatzen zuten xendra lahartsutik erreka txiki baten ezpondara heldu ziren.
‎Antonio Severini hurrengo egunean lurperatu zuten; eta, ez bat ez bi, inortxo ez zen Bonifazion hartaz mintzatu aurrerantzean.
2020
‎Eta bi eguneko itzalaldiaren ostean, jarraian etorriko dira ekarpenak, neurriak eta elkargunea, eta, ez ni naizen modukoa izateagatik, baizik eta gu, ez bat ez bi, ehunka, garen modukoak izanda aurrera egingo dugulako elkarrekin eta tinko. Kulturak egiten gaituelako herritar.
2021
‎Asmatu nuen: ez bat ez bi, bere bular zolien gainean kokatu zizkidan eskuak. Titiburu zorrotzetatik igaroarazi, eta, sabelean beherantz eginez, kuleroen ertza kateatu zidan, esku bakoitzaren hatz banatan, eta jaisteko agindua eman zieten bere eskuek nireei, silaba erdirik ahoskatu gabe.
‎Ez zekitela enbrioirik aterako zen, material horretatik. Ekografietan zerbait sumatu, eta endometrioa aztertzea erabaki zuten, nahiz eta ordura arte ginekologo guztiek, ez batek ez bik ez hiruk baizik eta Sararen hanka zabalduen artean egon diren guztiek, beti esan dioten oso endometrio polita daukala, horrela, hitzez hitz, polita, nahiz eta Sarak ez jakin, eta bere buruari galdetu, zein diren endometrio baten edertasuna erabakitzeko parametroak, zein horretarako kanon estetikoa: zentimetrotan neurtzen den luzera, agian?, ala ekografian ikus daitekeen halako distira berezi bat?, edo, beharbada, pantailatik suma daitekeen balizko biskositatea?
2022
‎Huraxe zuen aukera. Kontrarioa konturatzerako bere mutur parera agertu eta, ez bat ez bi, bezperan isildutako zortzi puntukoa bota zion:
‎Azalpenik izan zenik ezin segurtatu; neskatxak ez zuela tutik ulertu, hori segur. Irungo bizitzatik ez bat ez bi, Mezos eko hilerrira.
‎Globo antzeko bat lotu zioten ondotik tutuari, eta puzten hasi zen gizon bat, erritmo jarraikian, beste bik andetan etzaten zuten bitartean. Ez bat ez bi, anbulantzian zegoen; eta goiko Ana ere bai.
‎Bisita haietako batean, iruzkin kaltegabe bat egin nuen, Marx anaien pelikula batean ageri zen aktoresa lodi bati buruz. Ez bat ez bi, Obduliak barrabiletatik heldu zidan eta estutu.
‎Sutsuki kritikatu zituen balio sistema maskulinoa eta gizonezko rolak gizonak harrapatzeko duen modua. Idatzi goiztiar batean, Farrellek ez bat ez bi esan zuen haien pribilegio posizioari uko egin behar dioten" klase menderatzailea" direla gizonak.
‎Modu horretan eskuratu baitut ez bat ez bi harribitxi: deskatalogatuta zegoen ale aurkiezinen bat, saltzaile espezializatuek bost aldiz garestiago saltzen zuten edizioren bat, ia berria izan arren dendetako prezioaren laurdenean oparitzen zuten nobedaderen bat.
2023
‎Ahots goran irakurritako liburuen grabazioek hainbat formatu eta euskarri izan ditzaketela azaldu du Aritz Galarraga editoreak, eta beste kultura batzuetan «irakurzaleen ohituretan bere bidea egiten eta indarrez sartzen» ari direla —Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian, adibidez— Alberdaniaren urratsa nabarmentzeko modukoa iruditzen zaio, ez bat ez bi, hamalau audioliburu atera dituelako kolpetik. «Apustu inportantea inondik ere, eta garrantzitsuena, oinarrian adin guztietarako literatura ona duen apustua».
‎Ez zion, ez, barkatu. Tximistak harturik jaiki eta, ez bat ez bi, sardea eskuan hasi omen zen mutilaren atzetik korrika," akabatuko haut!", deiadarka. Gaztea azkarragoa izan, ordea, eta amonak, harrapatuko ez zuela ikustean, zer eta, sardea jaurti zion, jaurti, bai eta izter izterrean iltzatu ere.
‎Despistatu egingo zen uneren batean hura, eta han hurbildu zen disimuluan herrian Presidente deitzen zioten alproja barrabas bat hezurtegira. Ez bat ez bi, lapurtzen du kaskezur bat eta emanean abiatzen da korrika Parte Zaharrerantz, lagunak atzetik dituela. Eta zer eta, futbolean hasten ez dira, ba, Polloetik lapurtutako burezurrarekin paseka, Donostiako Parte Zaharrean!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia