Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2015
‎Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko ...
‎Nik ez diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola. Izan ere, zerutik datorkiona (esan dudanez, Jainkoaren albiste hain miresgarria dena, guk desira dezakeguna baino askoz gorago dagoena), oinaze handiagorako da; izan ere, hainbesteraino biziarazten du desira, non, nire iritziz, min handiak zentzua kentzen baitu, baina aldi laburra izaten da zentzurik gabe denekoa.
‎...indoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎3 Aita frai Antoniok esan zidan, lekutxoa begien bistan izan zuenean, barruko poz handi handia hartu zuela eta mundua mende hartu zuela iruditu zitzaiola guztia utzi eta bakardade hartan sartzean; ez batak ez besteak ez zuten etxea txartzat hartu, bestera baizik: atsegin handitan zeudela iruditzen zitzaien.
‎Horren ahizpa txarrenetakoa da; baina hau ere ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila. Ez estutu bata ez bestea perfekzio kontuekin; oinarrizkoa ongi betetzeaz aski dute, asko zor baitie eta sufrimendu handitik ateratzen baitituzte. Zer edo zer sufritu beharra dago, horrela egiten baitugu alde guztietan hasieran, ezinbestekoa baita.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Ez dakit zer erantzun berorren gutunean ikusten dudan bezalako apaltasun handiari, eta han egiten dizkidan bezalako hainbeste mesederi, bata ez bestea ez baititut nik merezi. Gure Jaunak erantzun dezala nire ordez eta ordain diezaiola Haren Maiestateak, nik berorren zerbitzurako egin nahi nukeenetik ezer ere egiterik ez izatea izan baita haren borondatea, niretzat hainbesteko irabazia zena burutuz.
‎8 Ez dezala uste izan berorren agurgarritasunak, bataren eta bestearen profesa atzeratzea gehiengoaz nahiz gutxiengoaz egiteko esaten diodanik, horiek munduko kontuak baitira, ni biziki amorrarazten nautenak, eta ez nuke nahi berorren agurgarritasunak halako gauzei begira diezaien; hala ere, gaztetxoa delako eta bere burua gehiago hildura dezan pozten naiz; eta harengan besterik ikusiko balitz, berehala aginduko nuke profesa emateko, profesan hitzematen dugun apaltasuna egintzetan agertzea komeni delako. Eta lehenengo esana dut, ahizpa Leonor Errukiarenaren kasuan, honen apaltasunak ez dielako begiratzen munduko gauza hauetako bati ez besteri; beraz, gauzak horrela, atsegin zait gaztetxo horren profesa atzeratzea.
‎munduko zentzugabekeriarik handienetara jotzen badu, hartaz barre egin eta zorotzat har beza, eta jarrai beza bere baretasunean, hura joan eta etorri ibiliko baita; hemen borondatea da etxekoandre eta ahaltsua, eta berak ekarriko du zuek horretaz arduratu gabe. Eta besoen indarrez ekarri nahi badu, haren aurka duen sendotasuna galtzen du, jainkozko elikadura hura jatetik eta onartzetik datorrena, eta ez batak ez besteak irabaziko du ezer, bi biek galdu baizik. Aldi berean asko estutu nahi duenak, guztia galtzen duela esan ohi da; hemen ere horrela izango dela uste dut.
‎Ez ditugu betetzen Erregelaren oinarrizko gauzak, esaterako, isiltasuna, kalterik egingo ez diguna? eta ez digu buruko minik egin, korura joan gabe geratu garenean,, horrek ere ez baitu hiltzen?, eta geure burutik atera nahi ditugu penitentziak, bata ez bestea ez egiteko. Eta batzuetan mina ez da hainbestekoa, eta ez gaudela ezertara beharturik iruditzen zaigu; baimena eskatuz gero bete dugula.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia