Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Baina hori beste kontu bat da. Eta Saizarbitoriak esaten duena hala izango da, baina garai batean euskaraz egiteko erabakia hartuta, konturatu gabe hizkuntza horretan trebatzen zara. Gogoan dut, nire ikasle garaietan," Oh, Euzkadi" literatur aldizkaria ezagutu eta harrituta geratu nintzela guztia euskaraz ikustean.
‎Orain arteko pausoa euskalduntzea izan da, baina orain gogorrena trebatze lana da. Gauza bat euskaraz jakitea da eta beste bat txosten juridiko bat euskaraz egiteko gai izatea, jasotako prestakuntza guztia erdarazkoa izan baldin bada. Euskara lan hizkuntza ere bihurtzea, poliki poliki irabazi beharreko esparrua da.
2001
‎oso zorrotza zen Mitxelena, agian gurea bezalako hizkuntza batek ezin duelako egin inguruko hizkuntzek aise eraman eta irents dezaketen hanka sartzerik. Garbi zeukan lan bat euskaraz egin izanak ez zuela ondorioa zuritzen, asmorik ederrenak, euskararenganako maitasunak, ez zuela emaitza edertzen:
‎Zabaletak ez zuen datu zehatzik eskaini, ez bere artikuluan, ez zerrendaelektronikoan zabaldutako mezuetan, eta liburukiek ez dute informazio argirik ematen); Historia arloan argitaratu dituen hiru liburukiak osorik itzuliak direla baino ez dakit (horietako bat —Euskal Herriko Atlas Historikoa— aurretik gaztelaniaz argitaraturik zegoen, eta beste bien gaztelaniazko bertsio originalak ez dira, oraindik behintzat, kaleratu —Euskal Herriaren Historia eta Historia Unibertsalalibu rukienak—). Nahiz eta, esan bezala, egileetarik zenbait euskaldunak izan eta beren jarduera profesionalaren zati bat euskaraz egiten duten. Are gehiago:
2002
‎Izatez, oso zailada ikerketa talde euskaldunak sortzea, aski baita taldekide bat euskalduna ez izateahizkuntza horren erabilpena asko mugatzeko. Zenbait kasutan lan hizkuntza erdaraduen talde baten baitan azpitalde euskaldunak sortzen dira, lanaren atal bat euskaraz egingo dutenak, baina talde osoarekin erdaraz komunikatuko direnak. Puntubat azpimarratu nahi dugu honetan:
2003
‎Sarako Jean Battitte Elizanbururi egindako omenaldia eta berari eskainitako liburuxka ditut gogoan. Bestalde, irakaskuntzako hiru sareetako irakasleekin osatu genuen talde batek euskarari buruzko egindako liburua ere estimu handiko lana daukat. Elkarlanean egindako lan hori izugarria iruditzen zait.
‎Holakorik ez. Handik lasterrera askok eta askok gure eleiz zereginak gehien baten euskeraz egin behar izango genduzan arren, Seminarioko egitarauetan euskereak ez eukan ezetariko lekurik, hori gaur ulertezina egiten bajaku be. Beste hainbat ikasgairen artean, bageunkan bat," Pastoral" eritxona, gure herrietan artzain on izateko bideak erakusten euskuzana.
2004
‎Bidaia egin baino lehen, jaialdiaren arduradunei, bi funtzio egingo genituela eta bat euskaraz egitea gustatuko litzaigukeela eskatu genien. Baiezkoa eman ziguten, eta hala egin genuen.
‎Eta euskaraz ez al dugu pentsamendurik sortu behar? Ez dugu debate kultural bat euskaraz egin behar??. 532
2005
‎Eta kuriosoa da, orain aita hona etorrita dago, Euskal Herrira, eta erdaraz egiten du. Orain ezin da gure aitarekin konbertsazio bat euskaraz egin. Orain erdaraz, bizi den andrearekin erdaraz egiten du eta!
2007
‎Eta orain ezin dugu atzera egin hizkuntza ereduen alorrean. Garbi dago B eta A ereduek ez dutela lortu ikasle guztiak euskalduntzea, eta ez naiz ari gai zientifikoak euskaraz ulertzeaz eta ikasteaz, elkarrizketa xume batean euskaraz egiteko gaitasunaz baizik. Horrek garbi erakusten du orain arteko sistemak ez duela balio izan legeak berak aurreikusten zuenerako ere, hau da, derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek bi hizkuntzak modu normalizatu batean hitz egiteko.
‎Demagun hamar hiztunetatik batek euskaraz egiten duela. Euskararen presentzia, bada, %10koa dela esan dezakegu.
2008
‎Indok ez du azalpen handirik eman horren inguruan, baina azaldu du akordioa indarrean sartuz gero, baxoa zein breveta etsaminak euskaraz egiteko aukera legokeela. «Noski, dena ez da egun batetik bertzera eginen, baina espero dugu 2010eko ekainean ikastolako haurrek ukanen dutela bertze gairen bat euskaraz egiteko parada». Frantziako Hezkuntzak akordioa berresten duelarik, Ikastolen Kontseilura aurkeztuko dute testua.
‎esatea ahaztu egin zitzaion, antza denez. Diskurtsoa aurrera joan zen, halako batean euskaraz egitera pasatu zen, eta berehala gaztelaniara itzuli zen. Hurrengo partaideak ere hasieran euskara erabili zuen, baina bere 10 minutuko txandaren gehienean gaztelaniaz jardun zuen.
‎Proiektu hori sortzeko ideia High School izeneko film musikalean dago oinarrituta. ETBko zuzendari Bingen Zupiriaren esanetan, «ume guztiek ikusi zuten High School, eta horrelako film bat euskaraz egiteko erronkari heltzea pentsatu genuen. Hori izan zen Go! Azen en lehenbiziko hazia.
2009
‎Lagunak euskaldunak dira, lankide batzuk ere bai... Uste dut nire bizitzaren zati handi bat euskaraz egin ahal izango dudala.
‎Gure gurasoen garaian ez zitzaien haiei euskararik egin, euskara debekatuta zegoen. Orduan guk bagenuen arrazoi bat euskara egiteko, gurasoak bizirik genituelako, haiekin komunikatzeko, haiei esperantza emateko. Gaur egun denok dakigu nahiko kastellano, eta euskara romantizismo bezala edo ikusten dut.
‎Posible al da proiektu oso bat euskaraz egitea, Eraikuntzaren
‎Gu proiektu bat euskaraz egiten saiatu ginen, baina denbora ezagatik ez ginen osoa egitera ailegatu. Iturgintza gaztelaniaz bukatu behar izan genuen.
‎Frantsesez mintzatzea erraza da. Iruditzen zait aberastasun bat dela antzerki bat euskaraz egitea. Praktikatzeko, ikasteko.
2010
‎Framing: ...uskara ikasteak merezi zuen onura ekonomikorik ez bazekarren ere. iritzi horiek sostengatzen zituzten jendearen proportzioak oso altuak ziren, baita erdaldunen artean ere. baina 1982ko eaeko datuetan oinarrituta ere, framing orokor horren azpian bazeuden euskararen inguruko beste pertzepzio eta interpretazio mota batzuk, erdaldunen artean batez ere. horien arabera, ez dirudi eaeko gizartearen zati batek euskararen alde egiten zuenik, inolako baldintzarik gabe:
‎Nafarroako ordezkariek vascuence hitza behin eta berriz erabili zuten. Ez zuten hitz bat euskaraz egin. Keinu adierazgarria da.
‎Horrek guztiak eragin bizia zuen mintzajardunaren lekuan lekuko gizarte moldaera nagusian. Leku batean euskaraz egiten zuenak erdaraz egiten zizun bestean, solaskide euskaldunik eskueran ez zuelako edo, halako lekutan halako solaskiderekin halako kontuak astintzeko, gaztelania ezinbestekoa edo, berezkoa?
2011
‎Beste biktima guztiei errespetu handia diet, ikasi dudalako zerbait sufrimenduaz. Gure aitonaren anaia gerrara joan zen eta ez dugu harrezkero haren berririk, amama Klarari etxea hustu zioten, 50 urtetik gorako gure senide gehienek jaso zuten zigorren bat euskaraz egitearren, gure aitari aurpegia aldatzen zaio Guardia Zibila ikusten duenean eta oraindik ez dakigu zer egin zioten komisarian, gure lehengusinak zazpi urte eta erdi egingo ditu kartzelan 18/ 98 deitzen dioten zentzugabekeria bategatik, osabak kontatu zidan Indautxuko komisariatik atera zenean koloreak ez zituela bereizten, milaka euro gastatu ditut kartzelara bidean.... Eta, hala ere, sufritu dugun arren, sufritzen dugun arren, ez digute inoiz onartuko biktimak garenik.
‎Gauzak dauden moduan, ez kanpaina instituzionalik, ez euskaltegirik, ez bestelakorik, ez da iritsiko Madonnaren mailara. Star system delakoaren izen handi batek euskaraz egingo balu kantu bat, horietako hit parade bat, akaso orduan bai, orduan modan jarriko litzateke euskara nerabeen eta gazteen artean, hainbeste Ukan eta hainbeste Kilometroak–en beharrik batere gabe. Aitor dezagun egia:
‎Bigarren galdera ea euskal musika ezagutzen duten izan da eta honetan %16k baino ez dute aitortu ez dutela ezagutzen. Beraz, gehiengo zabal batek euskaraz egiten den musika ezagutzen duela dio. Jakin genukeena euskal musikaz ari direnean zer duten gogoan gazteek, baina hori ez dago hemendik ondorioztatzerik.
‎Gainera, Zabaltegin eskaini zen euskarazko lehen film laburra izan zen Razielen itzulera. Horren harira, 2000 urtean egin zuen adierazpen batekin xaxatu nahi izan dut: . Erromantizismo hutsa bihurtu da pelikula bat euskaraz egitea?, zioen, baina donostiarrak euskaraz landu du bere filmografia osoa. Sasoi hartan, dioenez, hainbat jaialditan ez ziren begi onez ikusten euskarazko lanak, ezta Euskal Herrian bertan ere.
2012
‎denek gaztelaniaz badakite, errazena eta erosoena gaztelaniaz aritzea da. Lagunekin euskaraz aritzea artifiziala da eurentzat; gainera, baten batek euskaraz egitekotan gaztelaniara pasatzeko esaten diote.
‎Lagunekin euskaraz aritzea artifiziala da eurentzat; gainera, baten batek euskaraz egitekotan gaztelaniara pasatzeko esaten diote.
‎elkarrizketatu guztiguztiak, inongo salbuespenik gabe, bat datoz gure hipotesi nagusiarekin, eta uste dute pertsuasio iturri bat nabarmen eraginkorragoa dela euskaraz bezero edo bezerogai euskaldunekin ari denean. Gero, hor zer gertatzen den edo hori zergatik gertatzen ote den galdetuta, erantzun ezberdinak ematen dituzte elkarrizketatuek kasu askotan, baina guztiak bat datoz onartzerakoan bezero euskaldun bati euskaraz eginda eraginkortasun pertsuasibo handiagoa lortzen dela.
‎Iñaki Mart� nez de Lunarentzat," euskaraz egiten dutenen artean beste konplizitate maila bat egoten da normalean", eta horrek, Maitena Etxebarriaren ustez," identifikazioarekin dauka zerikusia, talde bereko izatearekin". José IgElkarrizketatu guztiak bat datoz onartzerakoan bezero euskaldun bati euskaraz eginda eraginkortasun pertsuasibo handiagoa lortzen dela.
‎Justiziari dagokionez, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231 artikuluak dio justizia administrazioak gaztelania erabiliko duela, eta hori da" oztopo handiena" hizkuntza gutxituak justizia prozeduratan erabiltzeko. Alde bakar batek euskara ez erabili nahi izatea aski da epaiketa gaztelaniaz egiteko, eta Europako Batzordeak dio alde bakar batek euskaraz egin nahi izateak nahikoa izan lukeela hala egiteko. Une honetan Espainiako legeak ez du baimentzen jokabide hori, baina Espainiako Gobernuak erantzun du legea aldatzeko eskakizuna Justizia Ministeriora bidali duela hurrengo erreforman aintzat hartua izan dadin.
2013
‎1980ko hamarkadaren amaieran Elhuyarren lanean ari nintzela, Entziklopedia bat euskaraz egiteko ideia planteatu genion Eusko Jaurlaritzari, eta egitasmo hura onartu zigunean jende asko etorri zitzaigun ate joka. Entziklopediagintzan aritzeko guk geuk baino eskubide" historiko" handiagoa zutela aldarrikatzen ziguten denek ala denek, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzak emandako dirua poltsa komun batean jarri genukeela, entziklopedia egiten zekitenek lan egin zezaten.
‎Udalek funtzio administratiboa bazuten, orduan, euskarari dagokionez Eskiularen kasuan ez zen euskararen aurkako mugimendurik, euskaraz egitea libre zen, eta batek euskaraz egin nahi bazuen euskaraz egiten zuen. Gero, paper ofizialetan beti frantsesez egin behar zen, nahitaez.
‎Baina hainbat orrialdeko produkzioan lauzpabost euskaraz jartzeak ez du piperrik balio. Edo hogeita lau orduko telebista produkzioan hogei minutuko saio bat euskaraz egiteak ere ez. Horiek folklorekeriak dira.
‎Taldean zenbat euskaldun eta zenbat erdaldun egon diren jaso egiten da fitxan. Euskalduntzat hartzen dira elkarrizketaren bat euskaraz egiteko gai direnak; ulermena soilik ez da nahikoa euskalduntzat hartzeko. Elkarrizketatuen ezagutza eta eraLantokietako ahozko erabileraren neurketak.
‎Eroson maistra bi egon ziran, kanpoztarrak; hareek biek zigor gogorrak ipinten eutseezan umeei euskeraz berba egitearren. Eskolan euskeraz egitea galazota egoan; eta lekuko batek euskera egin ezkero, multea ipinten eutseela esan deusku. Ha ta guzti be, maistra euskaldunen bat be euki eben, eta ha ez ei zan hain zorrotza.
‎Beste batek euskeraz ein arte. Besten batek euskeraz eitten baeban, hari anillua. Ta hola izaten zan, trukatzen anilluori.
‎Zapatuan geratzen jakonak astelehenerarte erabili bihar izaten eban. Astelehenian beste batek euskeraz eitten ebanian, hari. Iñok nahi ez haura eruatia.
2014
‎Darabilbo existitu baino lehenago bazeuden aukerak, eta hortxe jarraituko dute Darabilbo desagertzekotan ere" ez dakigu hau noiz arte egongo den"; ekimenak balio izan die, hori bai, aukera horietako askotaz jabetzeko. " Bilbon gero eta euskara gehiago dago, kontua saiatzea da", dio Argotek," bazoaz ez dakit nora eta dena erdaraz da, baina halako batean batek euskaraz egin eta hara non euskaldunak agertzen dira han hemenka, hori gertatu izan zaigu".
2015
‎Proiektuak euskaraz egiten jarraitzeko asmoa du berak, ahal duen gehienetan. Hala ateratzen zaiola dio, euskaraz pentsatzen duelako, eta eguneroko bizitzaren zati handi bat euskaraz egiten duelako. " Barnetik sortzen zaizun proiektu bat, maitasuna jartzen duzun hori, zure hizkuntzan egitea iruditzen zait naturalena".
‎Bere senarrak ez zuen bere partetik ezer jarri euskararen alde, baina itsusia da, eta zen, erdaldun baten aurrean euskaraz egitea.
‎Hau esateko, esperientzia txar andana izan zituzten: euskaldun elebakar batekin hitz egiterakoan kexak, lagun batek egindako heriotza mehatxuak okin euskaldunari euskaraz egiteagatik, Idiazabalgo harakin batek euskaraz egitea baztertu bezeroen beldurrez, beraien semea paretaren aurka izatea identifikatua euskaraz egiteagatik lagunekin, lantokian ika mikak bere lankide euskaldunarekin euskaraz egiteagatik... Horrelako" intxa" bat sortu zitzaien erdaldunen aurka.
‎2 ETB 1983an hasi zenean, ez genuen uste egunero albistegi bat euskaraz egiteko gauza izango ginenik eta, hortaz, ETBren lehen programazioa telebista elebidun bezala prestatu zen. Gero, azkenengo momentuan, Eusko Jaurlaritzak hartu zuen euskaraz bakarrik egitearen erabakia, irrati zein prentsa elebidunaren porrota aztertu ondoren.
‎–(...) euskal kulturaren adar eta begi berriekin ditaken gure tresna bat zutik jartzea, hori da Gure Irratiaren sortzaile, kudeatzaile eta laguntzaileen xede nagusia. (...) Ahantzi gabe irrati bat euskaraz egitea eta euskara irrati batean emaitearen artean, oinarrizko liferentzia ba dela. Mintzaira edo kultura bat ez dira osotasunean baizik bizitzen ahal.
‎2 ETB 1983an hasi zenean, ez genuen uste egunero albistegi bat euskaraz egiteko gauza izango ginenik eta, hortaz, ETBren lehen programazioa telebista elebidun bezala prestatu zen. Gero, azkenengo momentuan, Eusko Jaurlaritzak hartu zuen euskaraz bakarrik egiteko erabakia, irrati zein prentsa elebidunaren porrota aztertu ondoren.
‎Eta nola ordura arte euskarazegiten zuen jendea, gaztelaniara aldatu zuen. Niretzako, beste datu fuerte bat euskaraz egiten zentokietan, etxeko hizkuntza jaitsi egin dela izan da. Batzuetan pentsatzen dut agian euskaldunokoraindik mendeetan zehar izan dugun zapalkuntza daramagula gurekin, beti gaude menpean, etaaskotan hizkuntzari dagokionez aldezten ere ez dakigun inpresioa ematen dit.
‎Udalek ez dute euskara eskumenik, Jaurlaritzakbakarrik ditu. Udal batek euskararen inguruan egin ditzakeenak, printzipioz alegalak edo ilegalakizango lirateke, ez baldin bada orain Udal Lege berri honekin aldatzen.
2016
‎Hots, mintzajardunaren maiztasuna kategoria batean edo bestean tipifikatuz jardun ohi dugu askotan27 Inportantea da, nolanahi ere, a) eta b) multzoak ongi bereiztea: gauza bat da zenbatek euskaraz egiten duen (zenbat hiztun), eta beste bat euskaraz egiten duten horiek zenbatean (zer proportziotan, zer maiztasunez) egiten duten euskaraz (zer maiztasun). Gero, kontuak xeheago argitzeko, beste galdera hauei ere erantzuten saiatu da:
‎Inportantea da, nolanahi ere, a) eta b) multzoak ongi bereiztea: gauza bat da zenbatek euskaraz egiten duen (zenbat hiztun), eta beste bat euskaraz egiten duten horiek zenbatean (zer proportziotan, zer maiztasunez) egiten duten euskaraz (zer maiztasun).
‎19 Oso ohikoa den egora mingarri bat tabernari bati euskaraz egitean gertatzen da, praktika inkriminatorioak normalean pobreei zuzentzen zaizkielako. Noski eskaria egiten duenak ere bere burua desleku etengabean ikusten du.
‎Ahalmentze lan ikaragarria egin behar da». Solasaldi asimetrikoak zera lirateke, bi hizkuntzatan egindako solasaldiak; hiztunetako batek euskaraz egingo luke, eta besteak erdaraz, betiere biek bi hizkuntzak ulertzen dituztelarik.
‎Eta beste aldetik, euskaldunak ziren eta II. Mundu Gerran aitita frantziar tropekin borrokatzera pasa zen Espainiara, gero Afrikara joateko. Irunen zegoela guardia zibil bati euskaraz egin zion eta preso hartu zuten; bertako kartzelak eta gaiztakeriak pairatu zituen. Beraz, euskaldun moduan eta judu bezala pairatu zituen bere sendiak txarkeria horiek.
‎Gernika eta Eusko Jakintza aldizkarietan izkiriatu zuen batik bat. Frantsesez zer edo zer ondu bazuen ere, Le bienheureux François Dardan esaterako, gehien batean euskaraz egin zuen, Lafitteren aburuz doi doia panpinaturik zerabilkan Hazparneko eskuaraz.
‎Bere lehenbiziko euskal lanak Caracasen zegoela hasi zen argitara ematen Azkoiti gaitzizenez, Montevideon Zaitegik zuzentzen zuen Euzko Gogoa aldizkari sonatuan. Alde batetik euskarara eginiko itzulpenak agerrarazi zituen," Milla ta bat gauetako ipuiak"() edota" Izkuntza ta abenda, Arthur Kanpionena euskeraz" (1959), eta bestaldetik jatorrizko testuak ere eman zituen argitara, hala nola," Venezuelako matxinadak XVIII gizaldian" (1956)," Antxieta’tar Jose Brasileko mixiolaria" (1957)," Juan de Lakosa" (1958) edota&...
2017
‎Bat gehi Zuk izateko batzuk, eta izateko, aldi berean, multzo bat. Izateko komunitate bat euskaraz eginen duena. Korrikak ez du inor baztertu nahi, hala ere.
‎hizkuntza bat ofiziala da gizarte mailan duen errealitate edo pisua gorabehera, botere publikoek aitortzen dutenean komunikaziorako ohikoa den bitarteko bezala euren artean eta herritarrekin, eta balio eta ondorio juridiko guztiak dituenean. (2 oinarri Juridikoa) bigarrenik, epaiak jaso zuen herri administrazioek eskubidea dutela koofizialak diren bi hizkuntzetatik bat erabiltzeko, hori arautuz gero eta interesdunen eskubideak urratzen ez diren heinean. espresuki jaso zen prozedura oso bat euskaraz egitea koofizialtasunaren ondorio dela eta eraginkortasunaren printzipioan oinarritzen dela. (9 oinarri Juridikoa) azkenik, hizkuntza ofizialen erabilera bermatzeko derrigortasunean eta horien ezagutza eta erabilera babestu eta sustatzeko beharrean oinarrituta, epaiak jaso zuen legezkoa dela euskararen ezagutza eskatzea zenbait funtzionarioen lanpostuei, eta, oro har, funtzionarioen lanpostu guztiei eskatzea hizkuntza ofizialen ezagutza meritu bezala; hori bai, diskriminazioa eragin gabe eta konstituzioaren 14 eta hogeita 33 artikuluetan jasotakoarekin bat eginez.
‎" etxean bai itten dot dana erderaz, baino kalera urteten naizen momentuan, lagunekin es que dana itten dot euskaraz" (H4) ikaskideen artean, ez dago oso argi zein den gehiagotan erabiltzen duten hizkuntza. batek euskaraz egiten duela onartzen du, beste batek biak erabiltzen dituela eta azken batek esaten du ikasgelatik aterata batzuetan gaztelera erabiltzeko joera dela nagusi: euskaraz aritzen
‎Beste biktima guztiei errespetu handia diet, ikasi dudalako zerbait sufrimenduaz. Gure aitonaren anaia gerrara joan zen eta ez dugu harrezkero haren berririk, amama Klarari etxea hustu zioten, 50 urtetik gorako gure senide gehienek jaso zuten zigorren bat euskaraz egitearren, gure aitari aurpegia aldatzen zaio Guardia Zibila ikusten duenean eta oraindik ez dakigu zer egin zioten komisarian, gure lehengusinak zazpi urte eta erdi egingo ditu kartzelan 18/ 98 deitzen dioten zentzugabekeria bategatik, osabak kontatu zidan Indautxuko komisariatik atera zenean koloreak ez zituela bereizten, milaka euro gastatu ditut kartzelara bidean.... Eta, hala ere, sufritu dugun arren, sufritzen dugun arren, ez digute inoiz onartuko biktimak garenik.
‎Bederatzi egun eta hamar gaueko astea hasi zen horrela Bilbon.Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da Ovelleiro, eta horregatik, une honetan pil pilean dagoen gaiari heldu nahi izan zion jaiei hasiera ematen dien mezuan. Aldarrikapenez betetako pregoia izan zen, denak ere koplaka eta errimaz errima lotuak, eta zati handi bat euskaraz egina: «Aste Nagusia heldu da/ Ez harresi, ez alanbre, ez muga/ Mundutik Bilbora, eta Bilbotik mundura/ Biba elkartasuna, gora kultura!».
‎Bertoko ikertzaile batek euskaraz egindako lan bakarra topa daiteke artearen katalogoan, hots, Ismael Manterolaren Raemaekersen marrazkiak. Britaniar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerran (2012).
‎Aukera guztiak balitu behar dira euskara erabiltzeko. Kafe bat euskaraz eskatzea edota idazkari bati euskaraz egiteak txikikeria dirudite. Baina horrelako interakzioek indar handia ematen dute.
‎Hautuaren continuum a aukera jakin baten bisualizazioarena ere izan da aldi berean. Talde horietako bakoitzak rockaren azpigenero bat euskaraz egitea erabaki zuenean, hori egingarri zela erakutsi zuen. Rock' n' roll klasikoa egin zitekeela frogatu zuen Biurriak ek.
‎Continuum ari elementu berria gehitzen zaio talde batek estilo berri bat euskaraz egitea erabakitzen duenero. Askotan aurrekoaren forma, mezu eta estetika hautsi nahitik dator segida, baina oinarrian, aukera bat ikusarazten da beti.
2018
‎Ez zaie burutik pasa euskaraz bizi behar dutenik. Bat batean euskaraz egiteko eskatzen diegu. Eta orain Euskaraldian sartzen ari dira.
‎• Udal teknikarien lana ez da denera iristen. Ezin dute behartu inor emanaldi bat euskaraz egitera, adibidez.
‎• Eguneroko praktikei begiratuta, askorenak euskaraz dira. Euskarazko lurralde edo gune batean gaudelako, badago halako obligazio bat euskaraz egiteko.
‎Orduan, euskalduntzen ari nintzen eta ametsa nuen unibertsitatean noizbait euskaraz egiteko aukera izatea. Ametsa erdizka bete nuen, izan ere, burutu nuen bigarren lizentziaturaren kurtso pare bat euskaraz egitea lortu nuen. Nire ikaskide batzuk ez zuten aukera hori izan eta protesta eta aldarrikapenak egin bazituzten ere, ez ziren iritsi unibertsitatea euskaraz ezagutzera.
‎Euskaldunak jende trebe, kementsu eta jentilak direnez, eta haien artean betidanik izan denez eta badenez zientzia guztietan letratu handirik, harriturik nago, jauna, nola ez den bat bera ere ahalegindu bere hizkuntza propioaren mesedetan obraren bat euskaraz egiten eta idazten, mundu guztian nabarmen gera zedin beste hizkuntzak bezain egokia dela idatziz erabiltzeko. Eta arrazoi honengatik gelditzen da euskara abaildurik, inolako ohorerik gabe.
2019
‎I. Urquijok R. M. Azkueren hilberri xumea egin zuen, baina bizkaieraz, seguru asko BPDren instituzio organiko bateko kide batek ekitaldi publiko batean euskaraz egindako lehen saioa gerra zibilaren ondoren, J.M. Seminarioaren 1949ko sarrera Euskaltzaindiaren ekitaldi soiltzat jotzen baldin badugu (cf. CE PV; La Gaceta del Norte).
‎Maistrak bati ematen zion eraztuna, hark beste bat euskaraz egiten harrapatzen baldin bazuen hari emango zion eraztuna. Hurrengoak besteari, hurrengoak besteari… Hurrengo egunean, eskolara joandakoan' zuk zeini eman diozu eraztuna?', maistrak galdetuko zion.
‎Beharrezkoa da hori, arrazoiak aztergaiak izaki horietan sakontzeko aukera eskaintzen delako. euskaraz abestea erabaki duten azken hamarkadako hiru musikariri egingo zaie elkarrizketa, eta horretarako 2010eko hamarkadako abeslari erreferentzialak aukeratu dira, inguru lingustiko ezberdinetakoak. elkarrizketatuak aukeratzeko galga hauek ezarri dira: 2010eko hamarkadan lehen diskoa argitaratu duten musikariak izatea; disko bakoitzean gutxienez abesti bat euskaraz egin izana; 2018an 30 urte edo gutxiago izatea; eta sarean musika entzuteko euskarri ezagunena den Spotify1 plataforman gehien entzun diren euskal taldeen zerrenda aintzat hartzea. Aukeraketa egiterakoan, musikariak eremu soziolinguistiko ezberdinetakoak izatea kontuan hartu da.
‎Ondorioztatu genuen zulo bat zuen zaku bat betetzen ari ginela.Adibidez. Ikastoletako irakasleek esaten zuten ikasle izandakoekin elkartzen zirela, eta euskaraz egiten zieten arren ikasle ohiek gazteleraz erantzuten zutela.Jakitetik erabilerarako jauziaz luze hitz egin da.Iaz, ikastolako irakasle batek pasadizo bat kontatu zidan. 14 urte inguruko ikasle batzuk ikusi zituen, eta horietako batek euskaraz egin zuen bati bota zion: «Qué pringao, habla en euskara» [Babo halakoa, euskaraz egiten du].
‎Hortaz, garrantzitsua da nabarmentzea gidalerroetakoedukiak ez direla beti bateragarriak hizkuntzaz hizkuntzako literaturarekin. Guri dagokigunez zehazki, haien sailkapena ez dator guztiz bat euskaraz egin izan direnekin ikus Gurrutxagak (2014) etaUrizarrek (2012, 78 orr) eginiko sailkapenak, bi alderditan bereziki: aditz arindunak (ikus azalpena beherago) ez diren kolokazioak (deiajaso, ados egon eta halakoak) ez direlako kontuan hartzen PARSEMEn, eta, beste lanen batean ere agerian jarri dugunez (inurrieta et al., 2018), aditz arindun konbinazioak izena+ aditza konbinazioetara bakarrik mugatzendituztelako, korrika egin, nahiago izan eta antzerakoak alde batera utzita.
2020
‎Gu kontziente gara horrekin neurri batean tabu bat edo hautsi dugula. Tira, iruditzen zaigu horrekin askatasuna irabazten dela, eta hainbat jenderentzat izan daitekeela pauso bat euskaraz egiten hasteko.
‎«Lotsagarria» iruditzen zaio Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan «ikasturte oso bat euskaraz egiteko aukerarik ez izatea»: «Lehendabiziko urtean ia ikasgai guztiak euskaraz egin daitezke, bigarrenean erdiak, hirugarrenean bakarra eta laugarrenean gradu amaierako lana eta hautazkoak aukeratzen dira eta bietan euskarazko eskaintza bakarra da».
‎Garai hartan nire kuadrillan baziren bertsolariak, kazetariak, olerkariak… Ni, ordea, mailarik ez nuela pentsatuta, lotsatu egiten nintzen euskaraz egiten. Hala ere, kuadrillakoek euskaraz egitera animatzen ninduten, hala lortu nuen pixka bat euskaraz egiten hastea. Gero, Anaitasuna futbol taldean beste urrats bat egin nuen aurrera, han denak euskaraz egiten zidaten eta.
2021
‎EuskarAbenturara joateak esfortzua eskatuko ziela uste zuten, gehien bat euskaraz egiteko erraztasun falta dutela adierazten dutelarik.
‎Amaitzeko, aipa daiteke parte hartzaileen% 27ak EuskarAbenturara joateak esfortzua eskatuko ziela uste zutela, gehien bat euskaraz egiteko erraztasun falta aipatzen dutelarik. Honela, gaitasunak edo gaitasun faltak erabileran eragina izan dezakeela erakusten du datu honek. b. Erabilera
‎Asteburuan gisa horretako eraso gehiago izan zirela erantsi du Kazeta.eus atariak: Kaia ostatuan Mikel Laboaren kantuak jarri zituztelarik «euskaldun putak!» oihu egin zietela eta lagun talde bati euskaraz egiteagatik irain egin zietela ere zabaldu du. Asteburuan Donibane Lohizunera joaniko bisitari batek, halaber, sare sozialetan salatu du ostatu baten atarian zegoen emakume batek luzaz irain egin ziela euskaldunei.
‎Azkenekoa 2016an izan zen, Argizaiola saria eskuratu genuen Durangoko azokan. Horiek guztiak batik bat euskaraz egindako lanari esker eman zizkiguten.
‎Hori da lehenengo pausoa, eta bigarren pausoa da film bat euskaraz egiteagatik beti errepikatzen den galderari erantzun beharra: Euskal Herriari edo euskarari buruzkoa.
‎Guk ez dugu sekula pentsatu film bat euskaraz egiten dugunik euskara zabaltzeko edo nazioartekotzeko baina, nahi gabe, egiten ari zara. Handia beharbada euskara ez dakiten gehiagok ikusi dute euskara dakitenek baino.
‎Zer esanik ez, sinetsi ezinekoa zirudien bilbotar bat japonieraz mintzatzen; ezin sinetsizkoa bai, baina —dirudienez— posiblea hala ere. Aldiz, zeharo inposiblearen alorrekoa zen pentsatzea japoniar batek euskaraz egin dezakeenik normal normal Euskal Herrian.
‎Badakigu euskararen erabileran eragiten duen faktore nagusietako bat euskaraz egiteko erraztasuna dela (Zalbide, 2016), eta hizkuntza profilak definitzeko orduan kontuan izan dugun aldagai nagusia izan da zer hizkuntzatan sentitzen diren erosoago gure ikasleak (euskaraz, gaztelaniaz, euskaraz zein gaztelaniaz berdin). Erosotasunaz gain, ondorengo itemetan emandako erantzunak ere kontuan hartu ditugu:
‎Unibertsitate mailako arkitektura irakaskuntza ia osorik euskaraz dagoen arren (eta ez da gutxi, ikusita zer egoeratatik gentozen), esango nuke euskarazko arkitektura ikerketa hutsaren hurrengoa dela oraindik. Doktorego tesiren bat euskaraz egin da, bai, baina, oso oker ez banago, esku bateko hatzekin zenbatu daitezke guztira euskaraz egin diren
2022
‎Beheko grafikoan, elkarren kontrako izenondoen emaitzen kenketa eginez, gehiengo batek euskararekiko egin dituen asoziazio sinbolikoen joeraren sintesia ageri da.
‎Ta zuk berriz euskaraz ta gazteleraz. Orduan, ezinezkoa da osea elkarrizketa bat euskaraz egitea (BE U)
‎Hori ez da horrela. Nafarroako zonalde batean euskaraz egiten da, baina hau ez da Euskadi. Nafarroa berezko autonomia erkidegoa da eta gehienok horrela jarraitu nahi dugu, Euskadin sartu gabe.
‎Euskara maila horrekin, onenean, turista gisa ibiltzea dago euskaraz egiten den lekuetan; kafe bat eska dezakezu edota euskaraz trebatzen lagundu nahi dizunarekin, elkarrizketa labur bat, biok nekatu eta gogaitu arte, baina ez zara gauza elkarrizketa informal xume bat euskaraz egiteko euskaldun arrunt batekin. Orduan sartu ziren ertzainetatik euskaraz normal samar egiteko gai direnak zenbat ote dira?
‎2015eko apirilean, Eibarrek Almeria futbol taldearen aurka jokatu zuen eta bi eta huts galdu zuen, Eibar futbol taldeak entrenatzaile G. Garitano zuela. Partida ondoko prentsaurrekoan, ETB1eko kazetari batek euskaraz egin zizkion galderak Garitanori, eta hala erantzun zituen hark, baina Almeriako kazetariak kexu azaldu ziren ez ziotelako ulertzen. Prentsa arduraduna Garitanoren alde paratu zen, baina prentsaurreko hartan giro txarra sumatuta, Garitanok altxa eta alde egin zuen.
‎Zehazki, Frantziako Hezkuntza ministerioa salatu du, 2019ko uztailean EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatuta. Ikasleek baxoko Ahozko Handiaren parte bat euskaraz egiten dutela idatzia da bertan, baina uko egiten diote neurria aplikatzeari. Azken hilabeteetan, Bordeleko errektoreak Seaskako kideei erran izan die idatzitakoaren «beste irakurketa bat» egiten duela.
‎«Batxilergoan murgiltze ereduetako ikasleek parada ukanen dute euskaraz idazteko Historia Geografiako kontrol jarraikiko proba amankomunetan eta irakaskuntza zientifikoetako kontrol jarraikiko proba amankomunetan. Azkenik, sail elebidunetako eta murgiltze ereduetako ikasleek ahozko handiko zati bat euskaraz egiten dute». Jorajuriaren iritziz, esaldiak ez du interpretaziorako tarterik uzten.
‎Zehazki, Frantziako Hezkuntza Ministerioa salatu du, 2019ko uztailean EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta hirurek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea egotzita. Ikasleek baxoko Ahozko Handiaren parte bat euskaraz egiten dutela idatzia da bertan, baina uko egiten diote neurria aplikatzeari. Azken hilabeteetan, Bordeleko errektoreak Seaskako kideei erran izan die idatzitakoaren «beste irakurketa bat» egiten duela.
‎«Batxilergoan murgiltze ereduetako ikasleek parada ukanen dute euskaraz idazteko Historia Geografiako kontrol jarraikiko proba komunetan eta irakaskuntza zientifikoetako kontrol jarraikiko proba komunetan. Azkenik, sail elebidunetako eta murgiltze ereduetako ikasleek ahozko handiko zati bat euskaraz egiten dute». Jorajuriaren iritziz, esaldiak ez du interpretaziorako tarterik uzten.
‎«Ni egoera jakin batean sentitzen naiz oso inposatzailea eta tiranoa: euskara erabat txertatuta eta naturala ez den ingurune batean euskaraz egiten tematzen naizenean». Euskaltzaletasunean badago konplexu hori, haren arabera, eta hori gainditzea ahalbidetuko luke Euskal Herri euskaldunak.
‎«Erabilera ez da arauekin neurtzen, borondatea da. Lortu da Netflixek zati bat euskaraz egitea. Baina nork ikusiko du gero?».
‎Proiektuak bi ardatz nagusi ditu: euskal kulturaren transmisioa," gutxienez ikur garrantzitsu horiek ikasleei irakastea", eta beste alde batetik euskaraz egitea," uste dugu horrela izan behar dela baina Internetera edo beste iturrietara joaten zarenean erreferenteen bila angloxajoiak izan ohi dira".
‎Niri frustrazioa sortzen zidan ezin genuela planteatu jarduera jakin bat euskaraz egitea, hala eginez gero ez zelako jende nahikorik etorriko. Jendeak euskaraz ez jakiteak asko mugatzen gintuen.
‎Berria k Amagoia Gurrutxagari eta Joxean Muñozi egindako Ahomentan elkarrizketan, Muñozek, berriki Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritutakoak aholkulari dabil egun, galdera gaizto bat egin zuen: " Lortu da Netflixek zati bat euskaraz egitea. Baina nork ikusiko du gero?".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia