Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren baitzekien ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean eta etorkizunik gabeko edo etorkizun iluneko ideia batzuen izenean.... Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
2001
‎Bitan gertatu izan zait. Kalean mozkortutako beltz bat etorri eta galdetu: " Jaungoikorik ba al dago".
2005
‎Etxearenak konponketa behar zuela eta, Nekaneri, jatetxean platerak garbitzen zituen emakumeari deitzea erabaki nuen. 200 euro eskaini nizkion beste lagun batekin etorri eta nire etxea garbi garbi uzten bazuten. Bananduta zegoen eta hiru ume jatun zituen bere etxeko mahaian eserita; ez zuen birritan pentsatu.
‎Urrutira begiratu nuen, errepide erdian geundela oroituta, beldur nintzen beste auto bat etorri eta ez ote gintuen hirurok harrapatuko. Han, metro batzuetara, istripuetarako erabiltzen diren telefono horietako bat sumatu nuen.
2006
‎–Nabarrenkoxetik mezulari bat etorri eta ez didazue fitsik erran?
2008
‎Beste batean etorri eta isilik gelditu zen une batez. Gero burua alde batera okertu eta begira geratu zitzaidan.
‎Ziur nengoen, ordea, zerbaitetan baneukala fidatzerik, gure interesak bat zetozen eta puntu batean, hain zuzen ere goleta salbatzeko borondatean. Biok behar bezala hondartuta utzi nahi genuen, toki babes batean, hartara, garaia etorritakoan, ahalik eta lanik eta arriskurik txikienaz jarri ahal izateko ur gainean; eta hori lortu artean, ez nuela nire biziaz kezkatu beharrik pentsatu nuen.
2009
‎Berdin gertatzen zen etxera gonbidaturen bat etorri eta zezen eta toreroei buruzko eztabaidaren bat gertatzen zenean: halakoak, hipikan lagun egin zuèn teniente koronel batekin izaten zituen batez ere, hark belmontistatzat baitzuen bere burua eta Nazariok gallistatzat, hura Juan Belmonteren aldekoa eta Joselitoren aldekoa Nazario; Domingok, jakin bazekien arren zer ziren muleta eta kapotea, banderillak eta ezpata, ez zuen artean zezenketarik ikusi, ez mundu hartarako zaletasun berezirik erakutsi, baina, haietako eztabaida baten ondotik, Domingo belmontista sutsua sentitu zen?. Ez dakit nola izan zen, baina halaxe sentitu nintzen bat batean?
‎Segur aski, ez zekien guk baino hagitzez gehiago Parisen gertatuaz. Hala ere, handik lagunen bat etorri eta zuzeneko berri eman balio bezala ari zen.
‎Berdin gertatzen zen etxera gonbidaturen bat etorri eta zezen eta toreroei buruzko eztabaidaren bat gertatzen zenean: halakoak, hipikan lagun egin zuèn teniente koronel batekin izaten zituen batez ere, hark belmontistatzat baitzuen bere burua eta Nazariok gallistatzat, hura Juan Belmonteren aldekoa eta Joselitoren aldekoa Nazario; Domingok, jakin bazekien arren zer ziren muleta eta kapotea, banderillak eta ezpata, ez zuen artean zezenketarik ikusi, ez mundu hartarako zaletasun berezirik erakutsi, baina, haietako eztabaida baten ondotik, Domingo belmontista sutsua sentitu zen –" Ez dakit nola izan zen, baina halaxe sentitu nintzen bat batean" esaten zuen gertaera hartaz mintzatzen zenean–, seguru zegoen hartaz... eta are gehiago:
2010
‎Ez dut uste inor ateratzen denik, gutxienez ezker abertzalean ez, pentsatuz den dena ondo egin duela. Zuk jakin dezakezu zure posizioa arrazoizkoa eta demokratikoa izan dela, herriaren gehiengoa horrekin bat datorrela eta munduko arrazoi guztia daukazula, zentzu horretan lasai ateratzen zara, pentsatzen duzulako zentzuzko gauzak planteatu dituzula, baina, ziurrenik, delegazio guztietan beste sentimendu hori ere badago: agian presaz jokatu dugu, agian gaizki egin dugu kalkulu politikoa, agian hau beste era batera egin zitekeen, agian gauza asko.
‎–Lan egin ahala, dena suntsitzen dugu? gogoratu du Berjónek,, eta horregatik dokumentazioa oinarrizkoa da, ondoren beste bat etorri eta guk aurkitu genuena beste modu batez interpreta dezakeelako?.
2011
‎Erizain bat etorri eta tantaz tantakoaren tutua kendu zion besotik. Loturak aldatu eta ukendua eman zion mailatuetan.
2012
‎–Imajinatzen duzue Fatty metraileta batekin etorri eta jendea garbitzen hastea?
‎Olatuak indarra galdu zuenean, atzera egin zuen, eta han geratu nintzen lehorrean, erdi hilik, irentsi nuen ura zela eta. Odol hotz nahikoa eta behar adina adore izan nuen lehorretik espero nuena baino gertuago nengoela ikusteko, eta zutik jarri eta ahaleginak egin nituen handik lehorrera ahal bezain azkar joateko, beste olaturen bat etorri eta ni berriro itsasora eraman baino lehen. Baina berehala konturatu nintzen nuela ezer egin, itsasoa ikusi bainuen gainera zetorkidala mendi erraldoi baten erara eta etsai bat bezain amorratua, nik, berriz, hari aurre egiteko ez baliabiderik eta ez indarrik ez nuelarik.
‎Eta hauei ontzian emateko, sorta bikain bat belar ondu eta poltsakada garagar neuzkan. Pozik ekarriko nukeen bertako biztanleetako hamabiko bat, baina inola ere Enperadoreak baimendu ez zidan gauza izan zen hau; eta nire poltsikoak arretaz miatzeaz gain, ohorezko hitza eman behar izan nion Maiestateari ez nuela haren menpekorik eramango, berauek bat etorri eta onartu arren ere.
2014
‎Bi kriseilu handi jarriak zeuden iemstxikaren eserlekuaren ezker aldean, eta distira hits bat zabaltzen zuten zeihar, bidea behar bezala argiztatzeraino heldu gabe. Baina zalgurdiaren posizio argiak ziren, eta, nahiz iluna ozta ozta desegin, aurretik hara beste ibilgailu bat etorri eta harekin buruz buru ez jotzeko balio zuten gutxienez.
‎Lehenengo egunean, gure frantses mailaren arabera banatu gintuztenean, berehala konturatu nintzen ia urteroko neska mutilak geundela gelan, bat izan ezik. Neska berriak, aurkezpena egitea egokitu zitzaionean, hamasei urte zituela, Bizkaiko herri txiki batetik zetorrela eta idazlea zela esan zuen. Azken ideia horrekin gelditu nintzen.
2015
‎Bikote gazte bat iritsi da orain; motorretik jaitsi eta kaskoak erantzi dituztenean elkarri gerritik heldu diote eta barrez pasa dira zure ondotik. Ez da toki txarra, pentsatu duzu, arratsalde erdian neska batekin etorri eta urtegiari begira zerbait hartuz gozo egoteko. Baina hain daude urruti zu ere horrelakoak egiteko moduan zeunden garaiak!
‎Lau poeta gehi erdigunea. Bakoitza puntu batetik etorria eta abar. Zein pollita!
‎–Konforme zurekin, Zer. Bat nator eta ados. Paella gehiago nahi, mesedez??, nik.
‎Frenoak hautsi. Edo haize zurrunbilo bat etorri eta jan egiten du X ren kotxea, bera barruan doala.
‎Ondo aztertua dute nondik norakoa, errepideak ahalik eta gutxien zapaltzeko; zati batzuetan, ordea, ezinbestekoa da asfalto gainean joatea, eta tarte horietan erne ibili beharra dute begirale guztiek, autoen beldurrez. . Ilaran denak, eta bide bazterretik atera gabe?,. Kontuz, kotxe bat dator eta!?,. Ilaran joateko!?
‎Orduan aditua dator, berbetan hasten da, batzuetan telepredikadore horien izugarrizko antza duela?, irudiak eta filmak erakusten dizkigu, Al Goreren argazkiarekin egindako maskara jartzen du eta agur. Ondoren beste aditu bat dator eta Al Goreren maskara jartzen du ere, baina adarrekin. Batak bestearen aurkako tesia defendatu du, biak dira adituak, ebidentziak eta argudioak dituzte gutxi gorabehera kopuru berean eta, beharbada, informazio gehiago ez dugu izango aurrerantzean.
‎Hobe da onartzea garunaren ekarpenak, edo gogamenarenak? eta gorputzarenak batera datozela eta batera hasten direla.
‎–Nik, mailua jaistean, neure sinadura uzten dinat. Bazekinat biharamunean alu bat etorri eta nire arbaso guztiak gogoratuko dituela negar artean: –Zergatik egin didate hau?
‎Izan ere, Txillardegi ez da inoiz isil gordeka ibili ideologia kontuekin, eleberrietan ere ez. Azken eleberrietako bilakaera ideologikoa bat dator ETArenarekin: Exkixu k egundoko gogoa sortzen zizun dozena bat txakur garbitzeko; Putzu n berriz erabakigarriak dituzu Lizarra eta Garazi.
‎Horretarako arrazoi nagusiak, berriz, ondorengo hirurak: euskalki guztien aberastasunak kontuan hartzea, hiztun guztiak eredu horrekin bat etortzea eta onartzea, eta euskaldunen eta euskalkien arteko lehiak eta tirabirak saihestea. Egitasmo horren aldekoa izan zen, besteak beste, Jokin Zaitegi arrasatearra, Euzko Gogoa aldizkariaren arduraduna eta, hain zuzen, berak jarri zion izena (in Urbieta 1956:
‎berri (ez barri), bihur (ez bühür, bior)... Baina bazterretakoak bat datozenean eta zaharrak direnean, horiek hartzea, eta ez erdigunekoak: burdina (ez burnia), arrain (ez arrai)...
2016
‎Ziklo aldaketa oso batean gaude. Eta Euskal Herrian bat dator ETAren zikloaren amaierarekin, [Espainiako] estatuaren krisiarekin... Bata bestearen gainean dauden krisien bilduma».
2017
‎Gizaki bat etorri eta, motozerra batekin, enbor lodia mozten hasten da. Zuhaitz guztia hasten da dardarka.
‎Geldirik eman genuen tarte luzea elkarren zelatan. Bere gordelekutik atera eta desenkusaren bat aurkitzen saia zitekeen,, inguruko kale batetik nentorren eta ezin izan dut elkarrekin bizi izan ginen etxea ikusi gabe igaro?, esan zezakeen edo, itzuli bat ematera atera naiz eta oharkabean aurkitu naiz hemen?, edozer gauza ulergarriagoa egingo baitzitzaidan, koldar baten antzera gordeta egotea baino. Neu joan nintzen haren bila eta telefono kabina zahar baten barruan aurkitu nuen, norbaiti deitzen ari zen itxurak egiten.
‎–Egun batean etorri eta gutun bat eman zidan nagusiak. Esan zidan:
2018
‎Negar batean zetorren eta, atea irekita, kopilotuaren eserlekuan eseri zen, ezer esan gabe.
‎Negar batean zetorren eta, atea irekita, kopilotuaren eserlekuan eseri zen, ezer esan gabe.
2019
‎Fife familia dirudun batetik zetorren eta bizitza eroso bat eman zion idazleari; etxeak, itsasontziak eta bidaiak noranahi. Emakume azkarra zen Fife; hura ezagutu zutenek zioten, umore onekoa izateaz gain, trebezia handia zuela, istorioak kontatzeko?.
‎Ez dezala telefonoak orain hots egin, ezerk ez dezala une hau eten berez bukatzen den arte, bihar, Monte da Graçan bilduriko soldaduek orriken antzera egingo dute aurrera, ekialderantz eta mendebalderantz, ibaiko ertza topatu arte, Raimundo Silvaren aurretik pasatuko dira, bera Porta de Alfofako iparreko dorrean bizi baita, eta berak burua agertuko duenean terrazan, jakin minez, eskuan arrosa bat duela, edo bi, behetik oihukatuko diote beranduegi dela, arrosen garaia joan dela, eta heriotzarena zein azken odolarena etorri. ...kapen erlatiboari buruz eman duen bertsioari aurka egitea burutik pasatzen ez zaionez, gerrara doan soldaduak jeep baten gainean doan jeneralari erantzuten dion filosofiaz erantzungo dio, Hor barruan berriz elkar ikusten badugu, biok gerra irabazi dugun seinale izango da, baina gu biotako bat ez badago, horrek gerra galdurik dauka, eta orain, altxa beza jaun horrek bere ezkutua, hor gezi zaparrada bat dator eta. Raimundo Silvak mahaiko lanpara piztu zuen, argi azkarrak arrosak itzaltzen zituela eman zuen une batez, gero arrosak agertu ziren atzera berriz, beren burua berrosatu izan bailuten, baina aura eta misteriorik gabe, uste ohi denaren aurka botaniko batek asmatu zuen harako esaldi famatu hura, Arrosa bat arrosa bat da, arrosa bat da, poetak Arrosa bat esango zukeen, besterik gabe, gainerakoa arrosari so egotearen isiltasunaren barruan kabituko zen.
‎luke ikerketa errepikatzea hamarkada honetan gertatu diren aldaketen berri izateko. Bien bitartean, errepasa ditzagun orduko ondorio nagusiak, euskaltegietan bildutakoekin bat datozenak eta, seguruenik, indarrean jarraituko dutenak:
‎Gaiaren inguruko inkesta bat burutu zuen 2018an Udalerri euskaldunetara hurbildutako turisten artean, emaitzek nabarmendu zutelarik bisitari gehienak Euskal Herritik bertatik zetozela, bazekitela ingurune euskaldun batera zetozela eta espero zutela euskararekin topo egitea. Are gehiago. horixe bera izan zela askorentzat etortzeko akuilu, eta eroso sentitu zirela.
‎–Neure kargua dela eta, kapitain on bati dagokion legez, lemari fermuki heldu eta neure postuan tinko egon nuke itsasontzia urperatzen den bitartean. Jarrera heroikoa, nire ibilbide politikoarekin bat letorkeena eta, ziur asko, inortxok ere eskertuko ez lidakeena. Baina badago bigarren irtenbide bat, batere etikoa ez izan arren, zentzuzkoena izango litzatekeena:
2020
‎" Haurra, gaztea edota nerabea da ikasketa prozesuaren protagonista". Aurretik aipatutako ideiarekin bat dator eta gakoa hori nola egiten den zehaztean datza, zein da irakaslearen rola horrelako irakaskuntza prozesu baten aurrean. Hezkuntza sistemak gogoeta sakon eta argigarria eskatzen digu; izan ere, pandemia garaian ditugun hutsune eta beharrak agerian geratu dira eta momentuan galderak gehiago dira ditugun erantzun landuak baino.
‎Gure taxilari oiartzuarraren tutu hotsak ekarri gintuen senera. Bihurgunean aparkatuta zegoen, baina, gu taxira iritsi aurretik, beste auto bat etorri eta haren alboan gelditu zen. Argazkilari bat jaitsi zen eta niri eta aitari argazkiak ateratzen hasi zen.
2021
‎Tarteka, hori bai, anbulantziaren bat dator eta barruan daramana desagertu egiten da betiko. Orduan denok elkarri begira gelditzen gara mutu, eta badakit niri errezelo bereziarekin begiratzen didatela, adinean oso aurrera noalako," hurrengoa hi izango haiz" esanez bezala, eta baita bisitan etortzen zaigun sendagile gaztearekin orduak ematen ditudalako ere.
‎Ezinbestekoa zen gure lasterketa pribatuaren zein puntutan geunden ezagutzea. Kingsley ere bat zetorren eta, hala, urte horretan bertan beste hiru geureganatzea lortu genuen. Hobeto esanda, Kingsleyk lortu zituen haiek.
‎Herri txiki batean gertatzen diren kontakizun poliziakoak badira, seinale laster horiek izango direla estalinismo literario ofizial ikusezinak baimenduko dituen liburu bakarrak, HITZ EGIN NOIR RURALISMO DIKTATORIALAREN KONTRA. Eta azkar, ze laster bi liburu izango omen dira, hamarkada berean idatziak, AUTOFIKZIOA izeneko asmakizun berri batekin datozenak eta horren kontra sumindu dugu bai ala bai, ez badugu nahi inork, inoiz deskribatzen asmatu ez duen apokalipsi AUTOFIKZIONATU bat, beste literatura guztia suntsituko duena.
‎Hala uste izan zuten beti, baita ideiari barre egiten ziotenek ere. Orain gizon bat etorri eta oker zeudela frogatzen ari zitzaien. Ez hori bakarrik, inguruaren itxura aldatzen ari zen, granja madarikatuaren tokian granja emankor eta kaltegabeko bat jarriz.
‎Alicek oso gutxitan egiten zuen amets ezerekin. Ametsean, bere gelako egutegiko indioaren antza zuen gizon bat, Jimmie izenekoa, auto distiratsu batean etorri eta muxika handi, urtsu bat ematen zion. Berak muxikari kosk egitean, zukua kokotsean behera erortzen zitzaion, eta lotsatu egiten zen.
‎–Tigre bat etorri eta tapakiei tiraka ibili da –kexatzen zen Hilda goizean.
2023
‎Neska mutil talde bat etorri eta kaxan kuxkuxean hasi da: eguzkitako betaurrekoak, lastozko txapelak, lepoko hawaiiarrak...
‎Juan Kruz Unzurrunzaga Gipuzkoa barruko herri euskaldun bateko familia kristau batetik etorri eta Donostia aberats erdalduneko giro pijo progrean ondo integratu baldin bazen, Ameztoiren kasuan kontrako bidea egin zuela esan genezake: bera jatorriz zen Donostia burges erdaldun eta aldi berean kulturadun horretan hazia, eta berdin bere emazte Virginia Montenegro, baina giro pijo eta progre horri bizkar eman zion, erabat edo ia erabat:
‎Nekatuta nago konpromiso itxurati horrekin, zeren eta boterean dauden feminista zuriek irmo eusten diete beren beldurrei, beren iragazkiei, inklusiorako eta esklusiorako bide sotil eta ez hain sotilei. Nik ere aukera izan nahi dut taberna batera etorri eta zintzotasunez hitz egiteko aldaketaz, eraldaketaz, sistema akastun bat eraitsi eta berriago eta hobeago bat eraikitzeaz.
‎Oso nabarmena zitzaidan nire ikaskideekiko desberdintasun hura. Sentitzen nuen nire azal marroia eta Karatxitik bidaltzen zizkidaten tunika luzeak bazirela aski froga berez, bazirela akusazio bat berresten zuena sexu askapen apalagoko toki batetik nentorrela eta ez nengoela hain jantzia sexu askapenaren performancearen kontu hartan. Pakistanen hazten ikusi ninduten askok barre egingo zuten entzungo balute nolako segurtasun falta sentitzen nuen ustezko sexu gabezia harekin.
‎Zorroak eman dizkie barrukoei eta karelari heldu dio bera igotzeko. Ezkerreko hanka barruan jarri eta besteaz bultza egin duen unean uhin txiki bat etorri eta zanbulu egin du txalupak. Irrintzi batean braust erori da ipurdiz gora uretara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia