Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Arrazoia duzu beldurra izateko. Hala ere, nire koinatuak ez du hatz bat ere mugituko zuen kontra... ’
2002
‎Askotan esan dut hori dela hain zuzen gure akatsetatik handiena agian, hots, nork bereari eustea zentimetro bakar bat ere mugitu gabe, nork bereari eustea inoiz ezer aldatu gabe, inoiz amore eman gabe, besteena edo aurkariena inoiz aintzat hartu gabe. Horregatik oso pozgarria da ikustea, eta hala aitortzen dut oraintxe bertan, halako batean etsai amorratuak diren partidu politikoak amore emanez bat etorri direla, non eta garrantzi handia duen gai batean gainera, euskararenean.
‎Gizon gaiztoa duela ordu laurden bat bezelaxe zegoen. Etorri ginenetik ez zuen atzamar bat ere mugitu. Zirudienez, amaren malko goibelek ez zuten ez haserretu, ez hunkitu; lehengo moduan begiratzen zion, lasai lasai ezer pasa ez balitz bezala.
2003
‎Hona ariketa horien adibide adierazgarri batzuk: infernua ondo irudikatzeko, kandela bateko sua ukitu puska batean, eta pentsa zer izango den hango sua erremin txiki horren aldean; eternitatea irudikatzeko, ohean ordu erdi etzanda egon gihar bakar bat ere mugitu gabe, eta pentsa, hori luze eta nekeza egiten bada, zer izan behar duen infernuko su eternaleko ohean egotea; penitentzia egitea ez atzeratzeko, norbere eskuak egunean hiru aldiz begiratu," ta esan bacochean:
2004
‎Hori horrela, kontuan hartzekoa da nork esaten digun, el castellano también es de aquí? (eta antzekoak) eta zer nolako intentzioarekin ari zaigun hori esaten, normalean hori esaten digunak ez baitu asmorik bera dagoen lekutik zentimetro bat ere mugitzeko, zubia gurutzatzen hasteko keinurik ere egingo?. 118
2005
‎Orduan neskak esku bat hartu dio bere eskutxoen artean, eta atzamarrak laztandu ondoren pijamaren goiko partearen barrurantz labain eragin dio. Ametsek, gihar bakar bat ere mugitu gabe, etorri behar duenaren zain, titi txiki baina gogor horietariko bat sentitu du bere erkainetan. Atzamarrak momentuko paralisitik askatu eta muinotxo honen muturra laztandu dute, ukituaren pean biltzen eta gogortzen igarri duelarik.
‎Ez genuen ezer egin, besarkaturik egon besterik; ni zer egin ez nekiela nengoen, gugandik oso gertu lotan zegoen jende haren erdian. Idoiak berehala hartu zuen lo, baina niri asko kostatu zitzaidan; alde batetik, bero nengoen, eta, bestetik, gihar bat ere mugitzeko ezgauza, arestian ikusia genuen hodeizko lastaira bigun haren gainean kulunka bagenbiltza bezala.
2008
‎Labanaren zorrotza jarri dio mandatariari eztarrian: . Hilda hago, milimetro bakar bat ere mugitzen bahaiz?.
‎Alkohol eta tabako kiratsa zerion amerikarrari. Dantzariak labanaren xafla hotza bere larruaren kontra nabaritu zuen unean ezin izan zuen gihar bat ere mugitu. Gizonaren ezpain latzek berarenak ukitu zituztenean sufrimenduz eta minez beteriko negar tanta bakarra erori zen laban xaflara.
2009
‎Izan ere, Micheletti ez da bere lekutik milimetro bat ere mugitu, ekainaren 28an Zelaya estatu kolpe bidez agintetik kendu eta herrialdetik kanporatu zutenetik. Zelayaren aldekoek ere ez dute amore eman.
‎Ez da bizi ohartu ezkoztik baduela begi azpietan halako iduriko haste ttiki bat zimurrena. Egunian ez dakit zenbat aldiz ateratzen du bere zakotik ispillu ttiki bat, eta hor lotzen da bere matraillari begira, hurbil hurbildik, begiak okertuak, ezpainak tinkatuak, eta momentu horietan mundua saltatzen balitz ere bere inguruan, segur naiz ez lukela petazal bat ere mugituko, bere iduriko zimur haste haren lanaren aitzintzea ongi kontrolatu gabe.
2010
‎Kontua da itota nengoela; gorputza estaltzen zidan izara alde batera bota nuen eta galtzontzilo hutsetan geratu nintzenean pixkatxo bat arindu zitzaidan sentiera itogarria. Aurreko esnaldiko bizipenaren ondoren, ordea, ez nintzen ausartzen atzamar bat ere mugitzen, eta horrelaxe iraun nuen denbora luzean: izerdi patsetan, egarriak hilik, koltxoia bustitzeaz batera zelan deshidratatzen nintzen sumatuz.
2011
‎Urrutiko zaunka batzuk eta mozolo baten ulu bakanak salbu, han ez zen deus aditzen... errepidetik auto baten hotsa hurbildu zen arte. Fran eta Anna zuhaitz baten atzean geratu ziren, gihar bat ere mugitzera ausartu gabe. Gerturatu ahala, autoa abiadura moteltzen zihoan, eta burdin hesiaren parera heldu zenean gelditu, eta ateari begira geratu zen.
‎Amak, semearen gelatik ateratzean, korridore bazter batean tente tente dagoen Ama Birjina bati begia kliskatu dio. Ama Birjina harrituko zen, ez baitu ezta behatz bat ere mugitu Eneko rocker horren alde. Nahiago ditu, ahal bada, bestelako atsekabetuak, ez bereziki gaizki ulertutako rock zaletasun amorratu batek joak.
‎Baina, komentatu zuen Marcok, Borghese ez da bakarrik egonen, badakigu carabinieri, armada eta talde faxisten laguntza izanen duela, CIA ez aipatzearren... Badakit, erantzun zuen Giovannik, baina haiek, guztiak balea zuriaren arnasotsa sentitu arte, ez dute hatz bakar bat ere mugituko eta gu arduratuko gara horretaz, fidatu gutaz, Settimok eta biok arnasotsa moztuko diogu piztia horri. Ragu ederra prestatuko dugu gero balearen haragiarekin.
2012
‎Nik ez dut sinesten. Baina hala balitz ere, ez dut bekain bat ere mugituko. Izorra daitezela.
2014
‎Plazaren amaieran, oinezko pasabidea igaro eta bus bidetik jarraitu dut: espaloira pare bat aldiz itzuli behar izan dut, gaztaina han utzita, baina gainetik pasatu zaizkion ibilgailuek (autobus bat eta taxi bat, hurrenez hurren) ez dute gaztaina milimetro bat ere mugitu.
‎Beldurrak perlesiatu egin zuen. Begiak kliskatu eta arnasa hartzen zuen, baina ez zen ausartzen gihar bakar bat ere mugitzera. Kanpotik iristen zitzaizkion hotsak mehatxagarriak iruditzen zitzaizkion.
‎Beste gizonak eta Inesek barre egin zuten. Anderrek ez zuen gihar bat ere mugitu. Hortzak min egiteraino estutzen zituen.
‎–Kaka zaharra, arduratu! Nik bezain ongi dakizu Guardia Zibilak ez duela hatz bakar bat ere mugituko neskato horren alde.
2015
‎Bidaztiak gihar bat ere mugitu gabe itxaron zidan. Bat batean, lurrean aurkitu nintzen.
‎Jaitsi, afaltzen hasi eta itxaron egin behar, beraz. Eta erregina baten antzera, mendekoak sarreran bildurik aurkitu, goitik begiratu, haien artera abiatu, haien gorazarreak isilik eskertu eta, haien debozio eta gurtzeak onartu ondoren. Paul, gihar bakar bat ere mugitu gabe, zuzenean aurrera begira egon zen, bera pasatzerakoan?, behera jaitsi zen, sarrera zeharkatu eta emeki agurtu zituen buruaz, esan ezin ziotena onartuz bezala: edertasunaren gorazarrea.
‎Lehenengo orrian, plastikoaren atzean, mutil baten hiru edo lau argazki ageri ziren. Saltzailea aurrean genuen eta isilik eta aurpegiko gihar bat ere mugitu gabe begiratzen genion mutikote beltz (edo mulato?) hari; batean jantzita, bestean tanga estu batekin, bestean biluzik, baina ipurdia emanez, zera ezkutuan. Arthur, 21 urte, jartzen zuen azpian.
2016
Batez ere mugitua izan zen Pernando Amezketarrari lotutako urtea. Hain justu, Fernandoren Urtea izena jarri zioten egitasmo osoari.
‎Lasai, irribarretsu, patxadatsu: inork ez zuen hatz bat ere mugitzen.
‎Sumindu egiten da gobernuaz hitz egitean: . Urteetan, ez dute hatz bakar bat ere mugitu?. Yolanda Barcinaren gobernuaz ari da.
‎Mutilak, barkatu? antzeko zerbait esan zuen, baina ez zen barratik zentimetro bat ere mugitu. Iratik mahai bat libratu zela ikusi, eta ea zergatik ez ziren han esertzen galdetu zion Josebari.
‎Honek ez zuen berehala ezer esan, gaizki entzun bailuen. Begira gelditu zitzaion Iratiri, aurpegiko gihar bat ere mugitu gabe. Gaizki entzun zuela sinetsi nahi izan zuen hasieran.
‎–Lo scontrino?, esan zuen Josebak ezker eskuko hatzak goraka juntatuz eta italiar azentua imitatzen saiatuz. Iratik ez zuen aurpegiko gihar bat ere mugitu italiarren esku imintzio famatuena imitatzeko Josebak egin zuen histrionismo saio txikiaren ostean.
‎Idazle klasikoaren eta popularraren arteko balizko hautabidearen aurrean, dena dela, zilegi bekit aitormena?, nik, benetan izan nahi nukeena, handitan, idazle ukiezina da. Behin entzun nion Beñat Sarasolari, Sautrelan, ez dagoela jada idazle ukiezinik, eta harritu ninduen pixka bat adierazpenak, nik gutxienez bat ezagutzen dudalako inguruotan, gai dena, hitzik esan gabe, hatz bat ere mugitu gabe, kritikari baten dimisioa eragiteko, artikulu bat astebetez atzeratzeko, edo iritzi zutabe batean esaldi oso bat ezabarazteko. Nola lortzen den estatus hori, ordea, ez dakit:
‎Nire ustez, atharraztarrek hurrengo pastoralerako beste lekuegokiago bat xerkatu lukete, ohiko pilota plaza zinez ttipia gelditu baita. Lau mila eta bostehun pertsona ginen han, baina bat ere mugitzeko tokirik gabe. Alde horretatik pixka bat itogarria egin zitzaigun bertara hurbildu ginen pastoralzaleoi.
‎Artistok langile modura intsumitu behar dugu. Imajina dezagun une batez artistak batu eta EAE, Nafarroa eta Akitaniako administrazioetara estatutu komun batzuekin joango bagina, eta horiek onartu arte arkatz bat ere mugituko ez bagenu, dena paralizatuko bagenu: ez erakusketarik, ez hitzaldirik, ez irudi sorkuntzarik...
2017
‎Etxezaina izugarrizko gizona zen. Gihar bat ere mugitu gabe ate irekiari heldu, eta nire atzean itxi zuen.
‎Antoñitoren aurpegia izotzezko maskara bat zen eta ez zen milimetro bakar bat ere mugitu Auroraren kontakizun guztian. Eskuak askatu eta arreba besarkatu zuen.
‎Neskak ez zuen gihar bat ere mugitu: jendaurrean lan egiten dutenek usaimen fina dute arazoei antzemateko.
2018
‎Ziurtatzeko, harengana hurbildu naiz bi eskuak aurretik. Ukitu dudanean, ordea, oreka galdu dut, eta bera ez da milimetro bat ere mugitu.
‎Gizonak aurpegiko gihar bat ere mugitu gabe entzun zuen azalpena, eta ondoren isilik geratu zen, lehen bezala, begirada Iratigandik Eñaut eta Aloñagana eraman bazuen ere. Aloñak azken asteetan presaka freskatutako bere frantses ondaretxora jo zuen eta erantzun bat osatu.
‎Han, aurpegiko ubeldurak eta urratuak artatu eta bere gelara eraman zuten. Gelan ohean etzan eta orduak eman zituen atzamar bat ere mugitzeke, begirada sabaitik haragoko puntu urrunen batean tinko. Zigorra ofizialak agindu bezala bete zen.
‎Berehala ohartu nintzen, aparkalekura iritsi bezain laster, baina, hala ere, nire bizikletaren katea askatu nuen, keinu horrekin, magikoki, handik atera ahal izango banu bezala. Ezin izan nuen zentimetro bat ere mugitu, zer esanik ez.
‎Garrasi egin behar nuen! Orain, adostutako sexu harremana izan zela diote, gustura egon nintzela, ez nuela gihar bakar bat ere mugitu euren desira zapuzteko. Eta sinetsi egingo diete.
‎Hans semeak, ordea, ez daki gauza handirik geometriaz eta ez zaio besoarekin  eskailerako angelua neurtzea baino ideia hoberik bururatzen. Eskuin besoa, beraz, eskailerako esku karrilean lerratzen du, sorbalda eta buruaren artean berrogeita bost graduko angelua osatuz, eta gero, besoa amiñi bat ere mugitu gabe, keinukera horrekintxe, besoa jasota oinez egiten du aroztegirainoko tartea, arotzari nolabait adierazteko, angelu horretako esku karrila jarri nahi diola bere aitak etxeko eskailerari. (...) Aroztegian, Grabenstrasse karrikan, haur bat dabil zerrautsarekin jolasean, etxeak marraztu eta putz eginez desegitera.
‎Herrenka jo zuen neskarenganaino. Sophiek ez zuen gihar bat ere mugitu. Gertutik ikusita, handiagoa zen gizona.
2019
‎Besteaz markoari heltzen zion. Begirada arrastotxo bat ere mugitu gabe, atea bereganantz erakarri zuen geldiro. Eta esan zuen; ahotsa espresio oroz biluzturik zuen:
‎Baldekada bat ur hotzek Joan berriz bere senera dakar. Hain du gorputza minberaturik ezen ezin baitu gihar bakar bat ere mugitu.
‎Urkok ez zuen gihar bakar bat ere mugitu. Nagusiak begi ertzak zimurtu eta lehorrago jarraitu zuen.
2020
‎Basagoitirentzat, ikaragarri itxaropentsua zen, ETAren erabaki hura jazo ez balitz bezala jardutera behartzen zuten Madrildik, betiko fronte politika egitera, milimetro bakar bat ere mugitu gabe. Saiatu zen, behin eta berriro, alderdiko buruzagi nagusiei ikusarazten okerreko estrategia zeukatela, estrategia horrek ito egiten zuela alderdiak gurean hedatu eta herritar gehiagorengana heltzeko zeukan aukera, harik eta nazkatu eta 2013ko maiatzean Banco de Santanderrek Bilbotik Mexiko DFraino jarri zion alfonbra gorria igarotzea erabaki zuen arte.
‎Buruko ile bat ere mugitu gabe eta doinu gogogabetuz erantzun zuen, esandakoaren egiatasun handia azpimarratzeko. Aitziberrek, txutea hartu eta beraien alboan bermatzen zen bitartean, barretxo bat egin zuen eta eskuaz aurpegia laztantzen hasi zitzaion, erdi txantxetan.
‎—Bai, baina estatuak bazituen egoera aldatzeko baliabideak, eta hotsandiko adierazpenez kanpo, ez zuten hatz bat ere mugitu, errepresioa eragiteko ez bazen. Haiek abandonatu zuten Leyre.
‎Zer iritziko euskaldun hari, ostertzean agertzen hasi zitzaien Kausa sendo harekin azal azaleko engaiamendurik ere agertzen ez zuena? Horietako tipo epela, zeinez mundua beteta baitago, zeinen geldotasunaren erruz mundua inoiz ez bailitzateke bere lekutik zentimetro bat ere mugituko. Hitz horiekin deskribatu zidan Izarbek beren lagunetakoren bat.
‎Elkarrizketaren aurkako finkotasuna leporatzen digu, jakinda ere hori dela har dezakegun bide bakarra. Hortik ezin gara milimetro bat ere mugitu. Bestela zuek zeuek birrinduko gaituzue, terroristen beso politikoa garelakoan.
2021
‎Mila lagun bizi eta ehun mila langile inguru gordetzeko azalera zabal hori guztia gure Avgin. Altxatzen zarenerako hor daude haiek, ortuak lantzen, loreak zaintzen, gure etxeetara eta biltegietara hornigaiak eramaten, haurrentzat eskola paratzen, haur eta gazte etxeetan gosariak prestatzen; isilik, zehaztasun matematikoz, programatik lerro batean ere mugitu gabe.
‎Mutu, zurrun. " Ez dut atzamar bat ere mugituko gizon bat hiltzeko". Lurraren gainean neure pisu mugiezina ezarriz.
‎Haietako batek nire hitzaldia goretsi zuen gainera; txistu solteren bat entzun zen orduan, baina jendea bere onera etorri zen. Ez nuen eskertu laguntza, ez nituen deitoratu txistuak, haizeteak jo eta ile bat ere mugitzen ez zaizunean bezala, zuek ari zarete baina ez zait batere inporta.
‎Alabak ez zuen hatz bakar bat ere mugitu jakin zenuela jakin zuenean. Zure alaba atrofiatua ez zen zuen etxera maizago joan eta, zuek berera joaten zinetenean, ez zen maitekorragoa izango, ez zuen nahi eta ikus zenezan familia konstituzioa urratu zuenik, ez zuen nahi zuk susmatzerik ezer arraroa bilbatzen zenutenik zure bizkar.
‎Baina ez etorri gero muturtuta ezer ez duzulako lortu. Ezagutzen dut Wilson, ez du behatz bat ere mugituko.
‎Haientzat oztopo besterik ez da. Erandioko Udalean beti egon da EAJ agintean, eta inoiz ez dute atzamar bat ere mugitu. Iaz, idazki bat bidali nion Bilboko Udalak sortu duen giza eskubideen batzorde bati, eta erantzun ere ez didate egin.
2022
‎Azpiegiturei buruz, berriz, ezer ez egin izana leporatu dio Txibite lehendakariari: «AHTaren eta Nafarroako ubidearen lanetan, ez duzue lurren metro kubiko bat ere mugitu, aurreko legealdietan UPNk adostu zituen horiek kenduta».
‎Besteak, aldiz, kanporatuak izaten ziren maila ez emateagatik. Berak, ordea, han jarraitzen zuen, berarekin zerikusirik izango ez balu legez, eta aurpegiko muskulu bakar bat ere mugitu gabe. " Zer egin behar da orain?".
‎Hala bada, ohea inguratu eta pertsiana igotzera joan nintzen eta han aurkitu nuen, jauna, bere udako pijamarekin eta begiak zabal zabalik, ohearen oinetan erorita, leiho aldera begira. " Baina, Nora, nork utzi hau hemen lurrean?", galdetu nuen erantzunik espero gabe, baina arraroa zen, zeren Norak ez du muskulu bat ere mugitzen gauetan eta lehenago ez zen inoiz erori. Gainera, erori balitz, nire ahizpak orro egingo zuen, zerbaitek molestatzen zuenean egiten zuen bezala, eta entzungo genion.
‎Eta emakumeak aurpegi oso oso serioz begiratu zidan, jauna. " Lea, horrela duzu izena, ezta?" Nik ez nuen gihar bat ere mugitu. " Hurrengoan atean zerbait utzi behar didazunean, deitu lehenengo, inoren etxera etorri eta ez agurtzea hori bai dela gaizki haziarena", esan zuen, eta gero erantsi:
2023
‎Entzungor egiten diet. Ez naizela mugituko esan diot gero begietara so egiten ez didan atso laidoztatuari, eta buelta eman eta hatz bizkorra goratuz, ilarakoei: " arazoa konpondu arte ez naun, nire obarioengatik, milimetro bat ere mugituko! Aittu?".
‎Segituan, arnasketa zaratatsu bat heldu zaio paretik, norbaiten hatsa, albaka usain sarkorra. Geldirik dago, ile bat ere mugitu gabe, baina badaki norbait ondoan duela. Badaki hats zarata nahita egiten diola belarrira.
‎Mundua bere aurrean hondora daiteke eta berak hatz bat ere mugitu gabe segituko du.
‎Urduri, hurbildu eta musu parea eman nien aitaren matrail zurrunei. Berak ez zuen gihar bat ere mugitu. Paper fin bat musukatzea bezalakoa izan zen.
‎Atentzioa eman zidan jakiteak haren senitartekoei ere ez zietela harrera onik egin Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean, objektu galduen bulegora joateko esan baitzioten amari semea non zen galdezka joan zitzaienean. Gogoan dut, psikologo jauna, Antónioren eta gazte galiziarren kasuetan bezala, inork ez zuela hatz bakar bat ere mugitu Orbaitzetako gazte haren alde. " Gerra txiki" hartako beste" alboko biktima" bat zen, espainiar poliziak zirelakoan hil zituzten nire ezagun galiziarrak bezala, etakidea zelakoan hil zuten herrikide portugesa bezala.
‎Urak mugituko baziren, ordea, berak garbitu, konpondu edo aldatu behar izaten zuen errotako gurpila urtea joan eta urtea etorri. Urtero bezala bazetorren gurpila aztertu eta behar ziren konponketak egiteko garaia, baina, zeregin nekoso hartaz gainera beste hamaika zeregin baitzituen eta denak batera eta berak bakarrik egiteko, errotazainak erabaki zuen oraingoan ez zuela hatz bakar bat ere mugituko harik eta errotaburuak laguntzaile bat jartzen zion arte. Lore baratzeko urak mantso zebiltzalako kezkaturik, egun batean errotaburua etorri zitzaion bisitan errotariari.
‎Ikusiko bazenu mo  txinbero halakoak hankapott egiten didanean nola astintzen nauen orgasmoak kanpo eta barren, jakingo bazenu zer  nolako trebeziaz gidatzen duen marioker halakoak bere hatz zehatza nire moltso hezean... Baina nola jakingo duzu, aita, zeure adineko gizonek ez duzue-eta zeuen bizitza osoan hatz bakar bat ere mugitu emakumeagatik, bizkarra berotzeko ez bazen. Gaitz erdi, zuk ez duzu inoiz astindu ama.
‎Ez dut atzamar bat ere mugituko.
‎Ez dezala hatz bat ere mugitu!
‎Hodei hori ez da zentimetro bat ere mugitu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia