Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 185

2000
‎Kostalde honetan zehar, Atlantikoaren orroak eta haizeak bidelagun ditugula, toki ahaztezinak aurkituko ditugu. Gainera, zorte pixka batekin turistarik gabeko paradisu txikiekin egin dezakegu topo, batez ere gure ibilbideak aukeratzerakoan zertxobait arriskatzen badugu. Hori bai, bagoaz pazientziarekin jokatu dugu, kostaldeko bide hauek oso bakartiak baitira, eta inor autoz pasatzekotan bi gidari mota izango dira:
‎Orduan nik neuk aholkatu nion nazioaren onerako egia osoa ez esatea. Azken batean, bekadunarekin izan zuen harremanak batez ere gure bikoteari eragiten zion eta nik barkatu egin nuen; barkatu egin nuen bera maite dudalako eta damutu zelako; barkatu egin nuen gure familia aurrera atera nahi dudalako. Barkamena amodio bizitzan ezinbesteko gakoa da, barkamena eta, jakina, egia...
2001
‎Islamisten artean barne eztabaida handia dago, adibidez Hasan Al Banna estatu islamiarraz ala gizarte islamiarraz ari den; ez gara horretan sartuko, korapilotsua delako eta luze joko lukeelako, baina haien artean oso eztabaida garrantzitsuak dira, batez ere guk islamisten botere eskuratzeaz ulertzen duguna interpretatzeko. Gauza bat da islama erreformatzeko egiten ari diren mugimenduak eta beste bat hortik sortu diren sare islamista ultrakontserbatzaileak, eta haien arten nabarmen egiten dute topo.
‎Ikerketa ekintza honetan bultzatutako esperientziak euskal komunikabideek, gure kasuan, telebistak? duten ahalmen didaktikoa aprobetxatu nahi du.Aurrerapauso garrantzitsua litzateke hori, batez ere gurea bezalako eskualdeetan, non ikasleek ez duten klasean ikasitakoa kaleko bizimoduko inongo esparrutankontrastatu eta sendotzeko aukerarik. Hori lortzeko, Euskal Telebistarako hurbilketa saio bat bultzatu dut, telebistaren programazioa ezagutu, ulermen estrategiakgaratu eta lehendabiziko erabilpen didaktikoa egiten has daitezen.
‎Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu. Betiko leloak utzirik, beraz, ez dirudi lan alferra dakarren mandatu horri begira  tzea eta batez ere gurean izan duen harrerari.
2002
‎Konparazio gisa, RACEk bere txostenean gogorarazi du balaztaren atzeko argia bezain ezaguna den gailu batek %8 murriztu dituela atzeko irismen balioak. Funtsezko beste ondorio bat da airbagak batez ere gure eremu sentikorrena zaintzen duela. Gerrikoak eta airbagak babesten dituzten bidaiariak maizago lesionatzen dira hanketan edo toraxean buruan baino.
2003
‎Hasteko, ez dugu ulertzen nola izan daitekeen gizarte garatu batean ez edukitzea aurreikusita ezer ere itsasoan gerta daitekeen hondamendi bati aurre egiteko, batez ere gure itsas tradizioa kontuan hartzen badugu. Heldu zaiguna ez baita meteorito bat izan eta gainera bi hilabete baino gehiago izan dugu.
‎euskaldunak eta erdaldunak, oro har euskaldunak erdara ere badaki, alderantzizkoa ezin esan. Ez ikustea larria da, batez ere guretzat, euskaldunontzat. Komunitateak hemen badaude, linguistikoak ere badaude; ez ikustea, gor izatea da.
‎Ez gara eta ez genuke inoiz sorlekuaren gatibu izan behar. Hortaz, batzuek egiazko aberri kultural bat bezalakoa nonbait kanpoan aurkitzea, oso posible da —izan behar du—, batez ere gurea bezalako aberri kulturalki ezosatu batean. Bere garaian Goetheri jazo zitzaion holako zerbait, bere esanean, Alemania eta Italiarekin.
2004
‎Sekulako diru kopuruak inbertitzen dituzte gure agintari sanitarioak, osasunaren zientzietako ikasleak, gure ikertzaileak, gure profesional sanitarioak eta kontsumitzaileak baldintzatzen eta manipulatzen, horrela lortzen baitute medikuek beharrezkoak baino askoz medikamentu gehiago errezetatzea eta erabiltzaileok kontsumitzea, horrek osasunarentzat dituen ondorio kaltegarri guztiekin. Erritmo honetan jarraituz gero, belarrietatik ere aterako zaizkigu txertoak eta sendagaiak, batez ere gure umeei eta zaharrei!
‎Ohituta gaude, batez ere gurea bezain inguru erdaldunetan, “zer ondo egiten duen euskaraz! ” en tankerakoak entzuten. Euskaraz “hain ondo” egiten ei duten horien jarioa entzunda, ostera, nik ez dut ezer berezirik igartzen, txarto egiten ez dutela ez bada.
2005
‎13 Slow Mugimenduak —Slow Food Movement, izatez— baditu ideia egokiak fasteretik ospa egiteko, prezipitaziotik aldentzeko, A Motako koronario arriskutik (existitzen al da?) eta igogailuaren histerismotik urruntzeko, baina batez ere gu salbatzera ez baldin badator ez dakigun zer nolako erremedio ‘zen new age mistikoekin’ (ikus Gleick 1999, 245h or.).
2006
‎Tamalez, euskal nekazarien batez besteko adina altu samarra da. Horrek agerian uzten du sektorearen errealitatea, batez ere gure herriko beste sektore batzuekin alderatuz gero. Ondorioetako bat badakigu zein den:
‎Horretaz nazka nazka eginda nago aspalditik. Kezkatzen nau uniformizazioak, eta batez ere guk geuk geure buruei ezartzen diegunak. Gurean pentsaera, jarrera, mundu ikuskera askozaz ere pluralagoak egon lirateke.
‎Zerk definitzen digu hemengotasuna, hizkuntza ez bada? Orain, eta batez ere gure harresia erortzen denean, gureliteratura definitu eta, aldi berean, harenganako interesa piztuko duena. La Cosa, da. Biolentzia politikoak eragindako kode existentzial hori, alegia.
‎lan afariak, familiako bazkariak eta lagunekin edo bat bateko planak. Hainbeste ospakizun egiten dira egun horietan, eta gure organismoak, eta batez ere gure gibelak, eragozpenak sor diezazkiguke modu egokian zaintzen ez badugu. Koipeak eta alkohola:
‎Oraindik indarrean dagoen hizketa moldea, batez ere gure zaharren aho mingainetan. Euskararen aldaera geografikoa, lurralde esparru jakin baten arabera definitzen duguna.
‎Autobusa bete eta mendi ibilaldia Larrunera. Jendeak jakin egiten ditu gauza horiek, ordea, eta batez ere gure koadrilan: " Manolo, zer konpromisotan jarri gaituk, ordea!".
‎Une larrietan lagunarengatik dena emateko prest izaten diren horietakoa da. Erakutsia dit behin baino gehiagotan, batez ere gure lanbidearen alderdirik zail eta gordinenean: kalean.
2007
‎Bestalde, AEBetan unibertsitateak ikasle irakasle kopuru harremana gurea baino askoz ere baxuagoa du eta horrek inbidia handia pasarazi digu egin ditugun bisitaldi guztietan, batez ere gurea bezalako ikasketa praktikoetan. Han 15eko taldeak dituzten bitartean, gurean 35ekoak dira aipatutako irakasgai praktikoetan.
‎Enpresariek muturrera eraman dute gizartea, desorekatu, hemen eta planeta osoan. Jaurlaritzako kide batek ere gu maximalistak eta prepotenteak garela esan berri du. Hara, prepotentea izateko boterea izan behar duzu, eta boterea eurek daukate.
‎Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak). Perfekzioa ez dago hasierako ideia edo egitasmoren batean, baizik helmugan, egin egiteko; inperfekzioa ez da hasierako ideiatik eroriko bat (jatorrizko bekatua, zibilizazioaren ustela), ez da misterioren bat ere gure ezjakinarentzat, eta bai estadio bat behin behinekoa geuk ahaleginez gainditzekoa gerora. Etorkizun hori lantzeko, subjektuarentzat ez dago aldez aurretik ezarririko arau aldaezinik, obeditzeko; eredurik, imitatzeko:
‎Ospitaleko jendea ere erruki zen. Batez ere gure negarraren lekuko izan zirenak. Lore sorta eta bonboiekin bisitan etorri ziren senideak.
‎Ekitaldi honekin, batez ere gure esker ona helarazi dugu ongi egindako lanarengatik. Baina, horrez gain, hartu ditugun konpromisoak ahaztu behar ez ditugula eta lanean segitu behar dugula ere gogoratu nahi izan dugu.
‎Horren aurrean, egiaz, gizakiak elkarrizketaren posibilitatearen aurrean pairatutako porrotak suposatzen duenaren inguruko galdera egin behar dugu. Aldi berean, gizabanako bakoitzak —eta ez hainbeste hezitzaile bezala, baizik eta batez ere gure munduaren ordezkari bezala— hemen eduki duen erantzukizuna aztertu luke ere.
2008
‎Udaberriko lehen eguzki printzak iritsi zaizkigunean, eta berberak azkenak bilakatuko direnean, sentimen berezi batek lausotu dit bihotza, begiak puztu egin zaizkit eta begirada enbor zartatu batean pausatu zait. Halako batean maite ditudanak etorri zaizkit gogora, maitatu nahi baina ezin ditudanak, gurekin egon ezin dutenak, etxean zain bakarrik direnak eta batez ere gure herri zahar hau zutik mantendu dutenak.Arrosa ederra izan da gure Euskal Herria, izaera berezi eta maitasunez beteriko herria, inguruan ordea putre asko ibili izan da mendez mende arrosa usteldu dadin borrokan. Arrosak ordea ez ditu alferrik arantza indartsuak eta beti tronpatu dira iparraldetik ala hegoaldetik etorri bi hankadun putreak.
‎Baina poliziak badaki zein den profesional bat eta zein ez. Kilometrotara hartzen digute sunda, batez ere gure abokatuetako bat ikusten dutenean. Horregatik, lapur arrunta ez naizela ohartzen direnean, enkarguz lan egiten dudala pentsatzen hasiko dira, eta susmo guztiak zugan jarriko dituzte.
‎Frogatu uste dugun bezala, ez baita ideologia politikoa izaten norberaren nortasun mota determinatzen duen mekanismo nagusia, hizkuntzari eta kultura nazionalari dariona baizik. Azken honen baitan erabakitzen da batez ere gure nortasun nazionalaren zerizana, nahiz eta hemen ere, jakina, ñabardurak egin behar izaten diren.
‎Ikus daitekeenez, ez dago osagai bat baino gehiagoko aditzik (lo> egin, > egon, > re> egin?). Hau, alde batetik, aditzen artean hautaketa egiteko irizpidea ere izan da nolabait, baina batez ere gure tresna automatikoek, orain dik unitate lexikal gisa analizatzeko dituzten zailtasunek eraman gaituzte hauek baz terreratzea. Esan behar dugu, halere, taldean badirela hitz anitzeko unitate lexikalen inguruko azterketak, eta dagoeneko urrats batzuk ere emanak ditugula (Aduriz et al.,
‎izeneko proiektua bultzatu dugu aurreneko aldiz. Batez ere gure asmoa da kalitateko produktuak ongi bideratzea, esportazioan etorkizuna izan dezaten. Urdaiazpikoen mundua Txinara zabaltzeko, esaterako, lan asko egin dugu prestakuntza aldetik.
‎Ez dago bidezidorrik, ez formula magikorik. Bidea luzea izango da eta bide horretan aurrera egiteko gakoa batez ere guregan dago. Nola erantzun estatuen ezezko eta inposizioei?
2009
‎Hala, Muñoz euskal literaturan gaur egun egin daitekeen onena euskal gatazkaz idaztea dela esatera iritsi zen: " Orain, eta batez ere gure harresia erortzen denean, gure literatura definitu eta, aldi berean, harenganako interesa piztuko duena' La Cosa' da".
‎Agian, udako oporraldian kanpora bidaiaren bat egiteko asmoa izango duzu. Gaur egun ez dago aparteko arazorik, baina ez da ahaztu behar bidaiatzeak batez ere gurea ez bezalako gizarte edo leku batera aldez aurretik kontrolatu eta aurreikusi ezin ditzakegun egoera eta baldintzekin aurrez aurre jar gaitzakeela. Komeni da informazioa eskuratzea eta neurri egokiak hartzea, osasun arazo batek udako oporraldiak izorratzea nahi ez badugu.
‎Bizkaiko Refranes eta Ipar ekialdeko Proverbes bildumak dira zaharretan baliotsuenak, ez bakarrik errefrau generoaren aldetik, baita euskal hizkeraren aldetik ere, batez ere gure hizkuntzaren historia argitzeko.
‎aitonak Amerikar Mendebaldeko euskal immigranteen esperientziaz idatzi zuen; orain Brucek poesia sortzen du, maitasuna, bere lanbidea eta gaitzak dokumentatzeko eta ulertzeko. Orobat, gure familiak badu sinbolo fisikoen bitartez komunikatzeko era bat, agian batez ere gure artean. Gure ustetan indarrez beteta dauden objektuez inguratzen dugu geure burua, behar den arreta eskainiz gero haien dohainaz jabetuko garelakoan.
‎Horrelako bilkurak oso beharrezkoak dira guztion ahotsa entzuteko. Bakoitzak bere herrialdearentzat hoberena nahi du, eta batez ere gure estatuak konpromisoak betetzea nahi dugu. Biltzar hau arreta deitzeko baliatuko dugu, estatuek neurriak bete ditzaten adierazteko.
‎Historia, kultura eta artearen inguruko hausnarketa egiten du errespetu gutxiko keinuaren bidez. Izugarrizko mirespena erakusten diegu antzinako gauzei, batez ere gure historiako lekukoak direlako eta gure kulturaren oinarrietan daudela pentsatzen dugulako. Gainera, gizarteak artelan zaharren truke dirutza ordaintzeko ohitura hartu duenez, mirespen kultural eta historikoari balio ekonomikoarena gehitu diogu.
‎Buruan grabatuta gelditu zait behin baino gehiagotan oihukatu dien gauza bat, seiko tirakada bakarra lortu behar zutela eta ez bateko sei tirakada. Gure etxean ere elkar hartu gabe ibili izan garela arraunean pentsatu izan dut entrenatzailearen berba horiek entzun ditudanean; batez ere gu biok, Almike. Burua horretan sartuta, gogoratu naiz, txaskarrilo moduan, zenbatetan esango zenidan" maniatika bat zara zu, ama" sasoi batean.
‎Bizkarrean hartu izan banindu, berak gura izango zuen lekuraino joango nintzen. Polita da ikuspegia Talatik, batez ere gu egon garen alde hartatik: itsasoa besterik ez aurrez aurre, eta gu haren gainean; olatuak etortzen eta haitzen kontra apurtzen; kresalaren usaina...
2010
‎Gipuzkoa eta Euskal Herri hobe bat guztion arteko lana baita. Giza balioak sendotzen laguntzea da herri politikaren eginbeharretako bat, batez ere gure arteko ahulenen bizitza dagoenean jokoan. Guztion ongizatea eta herri duintasuna beharrean daudenekiko elkartasunean eta zuzentasunean erabakitzen baitira.
‎Hizketan hasi eta nik, harriturik eta amorraturik, pazientzia handiz entzun nuen bere hitzaldi osoa azkenera arte. Jakinduria handiko gizona izanik, ezin nuen sinistu horren gogor, gordin, mespretxuz hitz egingo zuenik, adieraziz ez dagoela benetako euskal kulturarik eta batez ere gure literaturak ez duela ezer merezi. Jon Juaristik esandakoa, horrela, gure literatura astinduz, zigortuz, ez zegoen onartzerik.
2011
‎Borradore aunitz baditut, eta nik sozialismo katoliko euskalduna bultzatzen dut. Eta nire asmoa da hierarkiarekin (aita santua, obispoak, abadeak, monjak...) konformidadera iristea, eskuineko kristau demokraten moduan (horiekin batez ere gure anai arreben arteko lehiak eta konformidadeak). Lantegi gaitza den arren, espiritu enprendedorea, behargina, badut.
‎Nik uste dut baietz, oso txarra daukala. Batez ere gure inguruko gizarte hurbilean, kimikak konnotazio peioratiboak ditu biztanle arrunt batentzat. Kimiko adjektiboa peioratiboa da.
‎Science aldizkariak 2010eko maiatzean argitaratu zuen neandertalaren genomaren analisia, artikulu sorta gehigarri batekin batera. Max Planck Institutuko Svante Pääbo genetikariak gidatu zuen sekuentziazioa, eta oihartzun handia izan zuen, batez ere gure genoman neandertalen geneak topatu izanak.
‎Erosi genuen lehenbizikoa «zuri zikina edo beige argia» izan zen; bigarrena, horia, «hori bizi eta argitsua». Hamabost bat urtean, Euskal Herri guztian barna eraman gintuzten, lana zela-eta gita­rraz kargaturik egiten genituen bidaietan; batzuetan beste musikariren bat ere gurekin izaten genuen, harik eta beste garraiobideren bat bilatzen zuen arte. Turismoa egitera ere eraman izan gintuzten, biok bakarrik edo seme alabekin, Euskal Herriko ibar eta mendietan zehar, malda ederrak izanagatik; baita Kataluniaraino ere, sekula bazterrean botata utzi gabe?
‎Zein izan zen bidea 1884ko Berlindik 1962ko Makererera, eta ehun urte geroago jaun eta jabe den logikara? Nola bilakatu ginen afrikar idazleok hain ahul geure hizkuntzen aldeko lehian eta hain sutsu beste hizkuntza batzuen aldekoan, batez ere gure kolonizazioaren hizkuntzen alde egitean?
‎atalean Txatxarramendiko uharteari eskainiko diogu erreportajea eta baita ere Sukarrietako Sandinere uhartetxoari. Paraje eder bi hauek hobeto ezagutzeko udalerri horretako Alkateari eskatu diogu gurekin etortzeko eta Urdaibai Biosferako bide erakusle bat ere gurekin dator.
‎Dasta hau batez ere gure webgunearen erabiltzaileei zuzenduta dago. Jendeari izugarri gustatzen zaio gaztanola dastatu behar den ikastea.
‎Bakoitzak bere txikitik eta txokotik, eragin egin behar dugu, giro bat sortu, bultza eta itxaropena gorpuztu beste errealitate bat gauzatu dadin. Historiaren gidoia idaztea batez ere gure esku dagoela ulertzen dugu. Eta gidoi hori egunero idazten da, egunero idazten dugu.
‎Arraina, haragia nahiz ehiza atontzen nituen eta gure inguruan izaten ziren siziliar, napolitar eta genoarrek ase eta bete arte jaten zuten. Sarri etortzen zitzaigun Kataluniako lagun bat ere gure artera: Pere Rius zeritzan eta merkataria zen.
‎Eta hori ez da posible gaur Euskal Herrian, eta zergatik ez da posible? Posible litzateke, baina borondate handi bat jarri litzateke alde guztietatik, batez ere gure aldetik, euskaldunon aldetik. Beti esaten dugu," baina beste horiekin zer egin behar dugu?
‎Bada, esan dezagun gertaera horiek beste ikuspegi batetik ikus daitezkeela: Fukushiman ikusi duguna, non eta Japonian horrore nuklearra berpiztu duen gertaera, batez ere gure giza natura zelangoa den berrikusteko aukera paregabea ematen digun fenomenoa da: gizakiok jan, edan, lo egiteko babesa eta sexu beharrak asez gero, beste guztirako nahiko kalamidadeak gara, gauzak egiten ditugu hala edo hola, beti ere ahalegin minimora joz eta txarrena ez dela gaur gertatuko pentsatuz; nola altxatuko ginateke, bestela, ohetik egunero?
2012
‎Batzuetan asmatuko genuen eta beste batzuetan ez. Baina esaten eta egiten dugunarekin konsekuente izaten saiatzen gara, eta batez ere gure buruekin eta pentsatzen dugunarekin zintzoak eta fidelak izaten.
‎Esku artean ditugun emaitza horiek zer pentsa ematen digute, batez ere gure lan esparru nagusia euskararen ezagutzan eta erabileran eragitea izanik. Milaka dira ikasturtero euskaltegietatik igarotzen diren ikasleak; irakaskuntzan eredua da nagusi Euskal Autonomia Erkidegoan; lan munduan gero eta gehiago dira normalizazio planak egin eta gauzatzen dituzten enpresak; hainbat inkestak diote euskararen aldeko jarrera gorantz egiten ari dela...
‎Bateragarriak dira, berez... Bai, batez ere gure garaian. Kantuetan hitz egiten genuelako borrokaz, amodioaz... erabiltzen genuelako gure folklorea...
‎(04:12) Max Planck Institutuko aditu bat ere gurekin dator. Martha
‎Momentu historiko jakin batean gizartean sortzen den testuinguru zehatz bat aztertzeaz gain, komenigarri deritzogu hiriaren transformazio prozesuari ere arreta jartzea, batez ere gure lanaren nukleo zentraletako bat delako.
‎Kapitalaren transmisioa prozesu kritikoa da. Kapitalaren transmisio prozesu orotan dago haustura maila bat, batez ere gurea bezalako ingurumari sozial konplexu eta aldakorretan.
‎Lekale, pasta, arroz eta ogi karbohidrato konplexuak kontsumitzeak dituen abantailak ere ezagutzen dira (bereziki, barietate integralak), karbohidrato sinpleak edo azukreak (azukre zuria edo beltza, eztia, elikagai azukredunak) jan ordez. Proteinei dagokienez, batez ere gure ingurunean, non elikagai kopurua eta barietatea bermatuta dauden, berdin dira txahal xerra baten proteinak eta garbantzu plater batenak. Batetik bestera alde egiten du, eta, gainera, organismoan duen efektuaz arduratzen da, eta horrek lagundu egiten dio proteina horri, hau da, koipeak, karbohidratoak, bitaminak, mineralak eta elikagaiaren beste elikagai batzuk.
‎Irudia: CONSUMER EROSKI Jan aurretik aperitibo osasungarri bat hartzen baduzu, errazago kontrolatuko dugu jateko gogoa, batez ere gure aurrean elikagai erakargarriak baditugu. Hona hemen horretarako ideia batzuk:
‎" Badakit gogorra izango dela, Debagoieneko herri guztiak Oñatiren aurka arituko dira-eta. Ez dago herri bakar bat ere gure alde egin duenik", azaldu digu Pikategi abokatuak. Oñatiko pregoilariak epaiketa aurrez iragarrita, bere burua eskaini du Pikategi k abokatu gisa.
‎Debagoieneko Industrialdea S.A.ko kide diren bost udalek (Arrasate, Oñati, Bergara, Eskoriatza eta Aretxabaleta)" berretsi" egin dute Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bitartez martxan jarri duen Debabarreneko eta Debagoieneko industriguneen fusioarekiko kontrakotasuna: " Gure industriguneen amaiera suposatu dezakeelako, operazio honen atzean oraindik azaldu ez dizkiguten ezkutuko interesak daudelako eta, batez ere gure kapitala industrialdeei laguntzeko eta lehiakor bihurtzeko egitasmoak bultzatzeko erabili beharrekoa delako".
‎–Nire ustez, ez luke hemen geratu behar, esan zuen Françoisek kezka aurpegiaz?. Eta ez hemen une oro aztoratzen duten oroitzapenengatik bakarrik, izan ere hementxe ezagutu baitzuen Jean, hemen ezkondu ziren, eta abar; gugatik baizik, batez ere gugatik.
2013
‎Zer ematen dizu hitz gurutzatuak egiteak? Batez ere gure hizkuntza eta kultura gehiago ezagutzeko aukera ematen dit hitz gurutzatuak egiteak, horietaz gehiago gozatzea. Bestalde, erronka eta lehia gustuko ditudala aitortu behar dut, eta horretarako aukera ere ematen dit zaletasun honek.
‎Horen harira, azken urteotan indartzen ari dira fibromialgiari arreta jartzeko eskatzen duten ahotsak. Vallsek, beste ikertzaile batzuekin batera egindako lan batean bildu duenez, mina duten emakumezkoei fibromialgia diagnostikatzeko neurriz kanpoko joera dago, batez ere gure inguruan. Eta datu hau eman du:
‎lau bat urtekoa, konparazio batera: hik heure burua boluntario gisa eskaini, eta, ordainean, armada talibaneko bertze edozein soldaduk bezalako tratua izanen duk, mantenua eta pagatxo bat ere gure kontu. Hortik goiti, badakik:
‎Ez oraingo gazte txoroak bezalakoa, euren burua beste konturik ez dutenak. Bere maizter eta zerbitzarien artean ez da bat ere gure ugazaba onez aipatuko ez duenik. Batzuek harroa dela diote; baina ni ziur naiz ez dudaba sekula halakorik ikusi.
‎Eta bereziki nik azpimarratuko nuke azken urteetan sare sozialek duten garrantzia. Heltzeko bereziki, batez ere guretzat heltzeko, adibidez, jende gaztearengana.
‎Bestalde, zientzialariek astroetara ahalik eta gehien hurbilduz ikertu nahi dituzte unibertsoko elementuak, batez ere guregandik hurbilen daudenak: Ilargia, Marte& Asmo hori bete nahiz, astroetara bidaiak antolatu dituzte, eta baita zundak urrutirago bidali ere, espaziora.
‎tapak eta sarrerak egiteko ideia gozoak Perretxiko mota ezberdinekin egin ditzakegun errezeta gozo gozoak, baratxuri apur batekin salteatuta, tipulin freskoa edo gisatu landuago bat dutenak. Kasu guztietan, hasi aurretik oso garrantzitsua da perretxikoak jan daitezkeela ziur egotea( batez ere guk geuk biltzen baditugu) eta oso ondo garbitzea. Lur hondarrak kentzeko, brotxa bat erabiltzen dugu, zati kaltetuak labanarekin mozten ditugu, eta lur gehiegi dagoenean bakarrik sartuko genituzke ur hotzetan, garbitu eta ondo lehortu.
‎Horrez gain, Arrasateko gainerako kirol elkarteei ere eskerrak eman nahi dizkiegu jaso ditugun zoriontze mezuengatik, bereziki Arrasateko Futbol klubak eskainitako omenaldiagatik. Izan ere, beraiek baitakite inork baino hobeto federatutako lehiaketetan aurrera egiteko egin behar den lana eta esfortzua zein den, batez ere gure herrian.
‎da. Poemen ardatza kobazuloa bera ere bada, batez ere gure baitako
‎Hura ez zen Hamzak buruan zuena, baina hondar kontaktua, Al Qaidako goi kargu bat ere bazena, urte batzuetan gerra egiteko komenientziaz aritu zitzaionean, buru bihotzak gogor zitzan eta goitik beheitiko militar bihur zedin –" Mendebaldeak eta Kabulgo gobernu kolaborazionistak zera uste ditek, Iparreko Aliantzakoak Kabulen sartu ez bertze ezabatu gintuztela bai talibanak eta bai alqaidatarrok, harrikada batez bi txori... baina oso oker zaudek" –, hari arrazoia eman –Yazîdek ere militar izan nahi zuen, eta hala, bada, Zeruaren bertze seinale bat ote zen hura...? –, eta, bide estu arantzaz josia aukeratzen zuela –" Hi baladalxamstarra haiz, bai, baina nik ezagutzen diat Omar mullah, A.b.b.h., eta kontratu berezi bat egin dezakek... lau bat urtekoa, konparazio batera: hik heure burua boluntario gisa eskaini, eta, ordainean, armada talibaneko bertze edozein soldaduk bezalako tratua izanen duk, mantenua eta pagatxo bat ere gure kontu... Hortik goiti, badakik:
‎Finantzaketa izanik zinema industriaren arazo nagusietakoa, batez ere gurea bezalako merkatu txikietan, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzekin batera ETB klabea da zinemagintzaren finantzaketarako; ETBren azken urteotako inplikazioak aldaketa kualitatiboa ekarri du Euskal Herriko zinemagintzara, ez bakarrik kuantitatiboa: produkzioaren eta talde kreatibo zein teknikoen estabilitatea, planifikazioa...
2014
‎Berdin off ahotsarekin, batzuetan pertsonaiak sekuentzietatik kanpo daude eta ikusleak irudikatu egin behar ditu hainbat erreakzio, off-ean egoteak, ez egoteak, baduelako esanahirik. Pertsonaiak mugitzen diren espazioei ere arreta jarri diegu… Gauza ugari zaindu ditugu, batez ere guretzat garrantzitsuak direlako barne koherentzia mantentzeko, segurtasuna ematen digu eta emaitzan ere intentzio bat dagoela ikus daiteke, nahiz eta beti agian ez ulertu.
‎Bestalde, bizitzarako ezinbestekoa dugun lan erreproduktiboa alde batera utzi dugu. Horrela produkzio merkatuetatik kanpo geratzen diren bizitzako beste funtzioetarako egokiak ez diren inguruak sortu ditugu, batez ere gure bizitzako zaintza eta oinarrizko bizi eginkizunak ahaztuak izan dira.
‎Isolamendu akustikoa zenbaitetan albo batera utzi arren, eraikin baten barrenaren ongizatea bermatzeko berebiziko garrantzia duen gaia da. Batez ere gure hiriguneetan, zeren aurkitzen dugun hondo zarata maila gorantz baitoa eta, horrek, nahiz askotan ez konturatu, sistema immunologikoan eragin kaltegarria du eta desoreka garrantzitsuen jatorria izan daiteke.
2015
‎" Humanismo sozialaren ikuspegitik, elkarbizitza baketsua sustatzen du kulturartekotasunak, aurreiritzi arrazistak ezabatu eta tolerantzian oinarritutako kultura partekatzea sustatuz", nabarmendu dute. " Kultura bakoitzak beste denak ulertzea eta haiengandik ikastea sustatu behar dugu gaur egungo gizartean, eta batez ere gure seme alabak hazterakoan". Era berean, bertaratutako guztiei eta antolatzaileei eskerrak eman zizkieten ekitaldian parte hartzeagatik.
‎tzen Batez ere gure lehen musuan; perfektua izan zen, gogoratzen. Azken egun hauetan gertatu diren gauza guztiekin, baina, n baka ez dut zurekirrik egoteko auk. rae rik izan Eta zaila egiten zait beste etxe batera bidaliko zaituztela onartzea.
‎Nik Nagibi bezalaxe. Batez ere gure eguneroko bizimodua azaldu diedanean, eta batez batez ere Doaiaren berri eman diedanean.
‎Izan ere, egia da, beti ez da izango Hark igaro zituen adina neke onez eramango dituenik. Horra hor oinazerik gabe, aintzaz beterik, batzuk bizkortuz, besteak adoretuz zerura igo aurretik, Sakramentu Santuan gure lagun, unetxo batean ere gugandik aldendu nahi ez duena bezala. Eta ni neu izan naizela Zugandik, ene Jauna, aldendu naizena Zu hobeki zerbitzatzearren!
‎4 Hemen guztiok gara fraideak Erromara ez daitezela joan uste dugunak, batez ere gure aita jenerala hila bada, arrazoi hauengatik: lehenengoa, ezkutuko gauza ez delako eta inguru honetatik irten aurretik atzemango dituzte fraideek, eta hiltzeko arriskuan jartzea litzateke; bigarrena, agiriak eta diruak galtzeko arriskua delako; hirugarrena, ez dutelako eskarmenturik Erromako negozioetan; laugarrena, hara iristen direnean, gure aita jenerala falta bada, iheslaritzat atxilotuko dituztelako, azken batean kaleetan ibiliko baitira nora ezean, aita Marianori esaten diodanez.
‎Muin egiten diot eskuetan berorri eta Frantziska Ramírez andereari, eta aingerutxo horiei goraintziak. Gure Jaunak gorde ditzala, batez ere gure patroia, eta berori izan dezala bere eskutik eta eman nik eskatzen diodana, amen.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Ez dakit nola uzten dion mandazainari berorren gutunik gabe etortzen, batez ere gure aita hor dagoela, egunero haren berri jakin nahi izaten baitugu. Inbidia handia diet hura hor dutelako.
‎3 Berorren agurgarritasunak Garciálvarezi otoitzaz kontsulta egiteari dagokionez, ez dago zertan utzirik, ez baitauka hark ezertan zuzendu beharrik eta haren antzera doazenetako besteren batek ere ez; horregatik harrigarria dirudi, batez ere gure aita bisitariak hala esanik. Goraintzi asko berari.
‎10 Jaunaren maitasunagatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateari gomenda diezaiozuela mojatxo gaixo hau eta erregu egin apaltasuna eman diezaion, eginbehar duzuen gauzatzat hartuz. Ez dizkizuet berariaz gomendatzen erregeak eta Elizako buruak, batez ere gure gotzaina; horretan oraingoek ardura handia dutela ikusten dut, eta, beraz, gehiagoren beharrik ez delakoan nago. Ikus dezatela ondoren etor daitezenek, nagusi santua edukiz gero, menpekoak ere halakoak izango direla, eta garrantzi handiko gauza izanik, Jaunaren aurrean jar ezazue.
‎ez dira errealitate objektiboa, prozesu zehatzen produktua baino. . Ezdago komunikabideen ikus entzuleria bezala isolatu eta identifikatu dezakegun erakundeegonkorrik, ez eta arazorik gabeko objektu bakar bat ere guk azter eta beha dezagun, hor, dagoena.? (Moores, 1993:
‎Egoera diagnostikatzeko, lehentasunak definitzeko, eta planifikazioa zehazteko.Horrek, espazio, erritmo eta dinamika egokiak behar ditugula suposatzen du: bilera motzak badaude metodologia eskuliburuak mila, baina batez ere gure buruan grabatu behar den partaidetzarekinlotutako esaldirik inportanteena: asko gauza gutxitan, eta ez gutxi gauza askotan.
‎Gastronomia da gure herrialdera gehien erakartzen dituen faktoreetako bat. Iaz 9,5 milioi bisitari etorri ziren Espainiara, batez ere gure sukaldaritzatik. Eta, jakina, gure nortasun gastronomikoaz ari garenean, tapei buruz ari gara.
‎Batez ere eskerrak ematea bozketatan parte hartu duten guztiei eta batez ere babesa helarazi digutenei, lau urte hauetan zehar konfiantza mantendu dutenei eta baita batez ere gure proiektura batu direnei eta lehen aldiz bozkatu digutenoi, ez dira gutxi izan eta. Eurei esker izan gara lehen indarra.
‎Gu ere bagarelako nafar, eta ez bigarren mailako herritar. Guk ere badugulako, besteek adina eskubide. Eta euskerazko komunikabide txukunak izatea bada, gure nahia, baina batez ere gure eskubidea.
‎Aldaketa izango bada, esparru askotan da, noski! Kalterako ikur izan den bezela, partida berriaren ikur ere luke euskarak, eta hori kartak banatuko dituztenei ikusarazi behar diegu, baina batez ere guk gerorrek sinistu behar dugu. Bagarela gai, nahi dugula, baina ez dela amestsa, gure nahia dela, kantuak dioenez, eta nahi hori gauzatuko dugula.
‎Gu ere bagarelako nafar, eta ez bigarren mailako herritar. Guk ere badugulako, besteek adina eskubide. Eta euskarazko komunikabide txukunak izatea bada, gure nahia, baina batez ere gure eskubidea.
‎Aldaketa izango bada, esparru askotan da, noski! Kalterako ikur izan den bezela, partida berriaren ikur ere luke euskarak, eta hori kartak banatuko dituztenei ikusarazi behar diegu, baina batez ere guk gerorrek sinistu behar dugu. Bagarela gai, nahi dugula, baina ez dela ametsa, gure nahia dela, kantuak dioenez, eta nahi hori gauzatuko dugula.
‎Horrek izugarrizko aldaketak ekar ditzake, batez ere gure herri eta hirietan. Kotxe partikularrak erabiltzen ditugun moduan, kotxe gehienak sobera lirateke.
‎Signifikatzeari dagokionez, horrek esan nahi du adiera eta adierazle arteko loturari buruzko jakintza bat asmatu behar izan dela. Funtsezkoa omen da jakintza hartan seinaleak, ikonoak eta sinboloak bereiztea, eta batez ere gure bizi esanahien izaera soziokulturala aintzat hartzea. Huraxe izan zen Peirceren sailkapen ospetsua, konbentzionaltasun graduak ez beste sailkatu baitzituen:
‎Lurperatzen genituen, batez ere gureak.
2016
‎txantxarrak jotako hortz haginek zuzenean eragiten diote kanpo itxurari.Zenbait ikerlanek aurkitu izan dituzte loturak txantxarraren eta nahasmendu sozialen artean.Horregatik guztiagatik, bai helduek eta bai haurrek ongi eskuilatu behar dituzte hortz haginak elikagai azukredunak jan ondoren, eta hor sartzen da txokolatea ere (izan katilukoa, tabletakoa edo produktu txokolatedunek dutena). Semaforo nutrizionalaSemaforo nutrizionala egiteko, katiluan hartzeko hiru txokolate motak erabili dira: ...ro nutrizionalak erakusten du tabletako txokolatearekin egindako errazio batek 80 kilokaloria gehiago dituela beste bi prestaerek baino.Txokolate mota horrek, izan ere, gantz gehiago dauka (gainerako prestaerek baino hamar gramo gehiago). Nolanahi ere, energiaren atalean, horiz ageri dira aztertu ditugun produktu guztiak, eta horrek esan nahi du ez dela gehiegikeriarik egin behar produktu honekin, batez ere gure pisuaren bilakaerak kezkatzen bagaitu edo argaltzeko asmoa badugu.Ildo horretan, hartzeko prest dauden txokolateek, nahiz eta besteek baino dezente gantz gutxia izan (erdia batzuek, heren bat gutxiago besteek), ia kaloria kopuru bera ematen dute.Txokolate horiek esne gaingabetuarekin eginak daude, eta horregatik dute gantz gutxiago; azukreak, aldiz, besteek baino gehiago dituzte, eta hor...
‎Egia da batzuek joera gehiago dugula minbizia izateko besteek baino, batez ere gure genetikagatik.
‎Beharbada ez da oso itxurosoa baina, momentu horretatik nik uste jende askok sentitu zuela, arrotz zapaltzaile baten kontra ez baizik eta gure kontra ere ari zela borroka hura. Batez ere gure kontra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia